Haiti. Hausnarketa

Aurtengo urtarrilean Haitiko lurra eta lurtarrak ikara gogor batek hondatu zituenean, hainbat galdera sortu zitzaizkigun, eta batzuk  komunikabideetan azaldu ziren: Zergatik oldartzen zaigu natura, tartean behin bere indar ikaragarria azalduz? Zergatik kolpatzen dituzte desgraziek beti pobreenak modurik gogorrenean? Zer lurrikara sozio-ekonomiko jasan ditu orain arte Haitiko herriak, beste herrien isiltasuna konplize delarik? Nola jasan ditzake […]

Santa Klarako mojak

Bakea eta bizipoza transmititzen dituzte emakume hauek, benetan gozoak dira… Horixe da Azkoitiko Santa Klarako komentura hurbiltzen diren pertsonak… Ez da oraindik denbora asko, komentuaren 400. urtemuga ospatu zutela, eta han izan ginen, eskolako umeekin, “Zorionak” esaten, Jose Antonio de Uria apaiza zenak koordinatuta… Urtero egiten diegu bisita Floreagako gazteekin batera, Gabonetan, Olentzero eta Jesus […]

Ikas bidaietarako ekipajea

Floreagako DBHko ikas bidaiak hastear dira… Aste Santuetako oporrak hartu baino lehenago, bi, hiru edo lau egunetako ikas bidaia zoragarriak egiteko aukera! Zenbait neska eta mutil, eta zenbait guraso, zalantzarik gabe, hasi dira jadanik maletak prestatzen… Izan ere, etxetik kanpoan igaroko diren egun hauek, ekipajea ongi hornituta edukitzea eskatzen dute… Arropa, garbiketa eta higiene tresnak, […]

Xabier Lete, fedeari buruz… (dbh3-4)

Euskal kulturan erlijioarekiko hausnarketa bizirik dago, zalantzarik gabe.  Hona hemen adibide batzuk:  “Hemen” erlijio gogoetarako aldizkariak 24. alea publikatu zuen 2009ko abenduan,… 2007an Joxe Arregi frantziskotar azpeitiarrak 40 euskarazko idazleri galdera batzuk egin zizkien eta “Jainkoaz galdezka” liburuan publikatu ziren… Orain Xabier Leteren testigutza aztertuko dugu. Ume garaian eta nerabezaroan kristau giroa hezia, gazte garaian […]

Rikardo Arias gogoratzen…

Urteak aurrera doaz eta pixkanaka oroitzapenak lausotzen dira, abiada azkarreko bizitza mota honetan eta gehiago,… Hala ere, martxoan Rikardo Arias salestarra urtero gogora etortzen zait modu berezian…1996ko martxoaren 9an, oraindik gazte, minbiziak jota hil zen, eta Urnietan dago ehortzita,… Gaitzaren aurka bi urteko borroka egin zuen, beti adieraziz gehiago interesatzen zitzaiola bizitza luzatzea baino sakontzea, […]

Kaleko umeei buruzko liburu berria

Egun hauetan Iruñean aurkeztu dute Benin eta Togoko kaleko umeei buruzko liburu berria, gaztelaniaz. Mikel Razkin soziologoak idatzi du.  Orain bi urte, Beninera lehengo aldiz joan nintzenean, hantxe aurkitu nituen Mikel Razkin eta Iñaki Vergara argazkilaria. Beraiekin batera ibili nintzen bi nazio hauetan beste liburu baterako datuen eta argazkien bilketan… 2009ko udaberrian liburu bikaina publikatu […]