Torinoko Izara: Jesusen aurpegia?

Askotan entzun dut galdera hau: Ba al dakigu Jesusen benetako aurpegia nolakoa zen? Eta, ez baldin badakigu, zergatik ikus ditzakegu Jesusen hainbeste aurpegi desberdin koadroetan, filmetan,…? Garai hartan, orain bi mila urte inguru, ez baitzegoen argazki kamerarik, ez bideorik,… imajinazio asko, ezta? Nire iritziz, Jesusen bizitza da benetan garrantzitsua, bere gurutzeko heriotza eta piztuera, beti […]

“Love”

Misiones Salesianas taldeak “Love” dokumentala aurkeztu digu 2018ko udaberrian.  Lotura honetan  ikus dezakezu. Sierra Leonan, kalean eta prostituzioan bizi diren adin txikiko neska batzuen egoera adierazten du. Eta egoera hori gainditzeko egiten duten ahalagina ere bai. Aminata neska protagonistak laburbiltzen du hainbeste nesken egoera: umezurtza da (gurasoak gerra zibilean hil zituzten), 17 urte ditu, ez […]

Eskolarako bidean

Gutako gehienok eskola etxetik gertu dugu, ia bertatik bertara. Baina ez da gauza berdin gertatzen munduko toki guztietan. Jackson Kenian bizi da. Bere arreba Salomerekin, bide arriskutsua egin behar du eskolara egunero, erdi oinez, erdi antxintxika. 15 kilometro egiten dituzte, 2 ordutan. Zahira Marokon bizi da, Atlas mendikateko herrixka baten. Zineb eta Norarekin batera mendiz […]

Graceren bizitzak (Short Term 12)

Destin Daniel Crettonek 2013an idatzi eta zuzendutako pelikula ikusi dugu. Sari ugari zituen filmak. Grace (Brie Larson) “Short Term 12” izeneko harrera etxe bateko langilea da, koordinatzailea. Familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzte etxe honetan. Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzaileak: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik, agintariek eurentzat beste bide […]

Adin txikiko soldadu izanak

Munduko gerretan adin txikikoak erabiltzen dira borrokarako. Afrikan eta Colombian Salestarrek hainbat programa dute gaztetxo hauei berriro gizarteratzen laguntzeko. Colombian, gerrilan (FARC edo ELN) edo talde paramilitar edo kriminilatean aritu diren gazteen aldeko lan handia egiten, adibidez Medellineko Ciudad Don Boscon zatia den CAPRE, edo babes etxean, edota Cali hirian. Medellineko CAPREko neska eta mutilen […]

Óscar Romero

Óscar Romero gotzain martiriari buruzko dokumental bat ikusi dugu: “Monseñor. The last journey of Óscar Romero”. Benetako historia eta gertakizunak dira, ez fikziozko fileme bat. Romeroren benetako ahotsa eta irudia ditugu aurrean, hainbat argazki eta telebista erreportajetan. Monsinore Óscar Romero San Salvador hirian hil zuten, tiroz, 1980ko martxoaren 24an, Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen […]