Trumanen showa

Truman Burbank gauza arraroak ikusten hasi da:  Zerutik argi bat erori da, … Orain urte batzuk Trumanen erruz itsasoan hil zen bere aita kalean topatu du bizirik,… Kotxean irratia entzutean bere ibilerak kontrolatzen ari direla iruditzen zaio,… Ezin du ahaztu Silvia, Merylekin ezkondu aurretik ezagutu zuen neska ederra,… Bere ezkontza faltsua dela iruditzen zaio,… Fijdi […]

Quo vadis? Nora zoaz?

Neron enperadorearen garaian, 63-68. urteen inguruan, Erromara itzuli da Marcus Vinicius militarra, Petronioren etxera. Petronio Neronen aholkularia da. Vinicius Ligia izeneko neska batez maiteminduta dago. Ligia Neronen zainpean dagoenez, berarentzat eskatzen du Petronioren bitartez, eta indarkeriaz lortu nahi du… Baina Ursusek ondo zaintzen du eta ihes egin eta ezkutatzea lortuko du. Kilo izeneko filosofo batek […]

“Cartas a Dios” pelikula (dbh2)

“Cartas a Dios” pelikulan  (Éric-Emmanuel Schmitt, 2009)  Oskarren azken egunak kontatzen zaizkigu. Umeentzako ospitale batean dago, oso gaixorik, baina inork ez dio esan nahi, … Pertsona helduekin hitz egiteko gogorik ez du: ez gurasoekin, ez sendagileekin, …  baino bere bizitzan azalduko da Mamy Rosa, arrosaz jantzitako pizza banatzailea eta pressing catch borrokalari ohia … Honekin […]

“En un mundo mejor” pelikula

“Haevnen” edo “En un mundo mejor” pelikula Susanne Bier zinemagileak zuzendu zuen 2010ean. Danimarkan eta Kenyan gertatzen da. Anton sendagilea Kenyan aritzen da gaixoak sendatzen eta tartean behin Danimarkara itzultzen da, bere etxera. Bere emaztea Marianne ere sendagilea da eta bien arteko gauzak ez doaz ondo. Elias, bere seme zaharrenak, arazoak ditu eskolan, Sofus eta […]

Gernika eta bakea

Aurtengo apirilaren 26an bete ziren 75 urte Gernikako Bonbardaketatik. Pablo Picassok margo ikusgarria egin zuen, ekintza hau salatzeko nazioen aurrean … DBH3ko Erlijioko testuliburuak azalpen ugari eskaintzen ditu koadro honi buruz, bere historia eta atalak zehaztasun handiz esplikatuz (124-5 orriak). Nik pare bat galderari erantzutea eskatuko nizuke: Zer sentimendu edo hausnarketa sortzen ditu zuregan koadroak? […]

On Boscoren hilkutxa gure artean

Dakizuenez, OnBoscoren hilkutxa eta erlikia laster Azkoitian izango ditugu bisitan. Mundu osoan zehar, prestaketa berezia egin nahi da, Joan Boscoren jaiotzaren 200. urtea ospatzeko (2015ean). On Boscoren gorputza Torinoko Maria Laguntzailearen eliza edo basilikan dago. Hil zenean, bere aurpegiaren moldea egin zen, eta apaiz jantziekin dago. Orain, bere hilkutxaren kopia zehatz bat datorkizu, baina bere […]