Zeri begira gaude/zaude?

Bansky izango da seguruenik gaurko graffiti egilerik onena. Londonen bizi da. Irudian azaltzen den graffitia berak egin omen zuen Donostian. Gero jendeak marrazkiak egin zizkion gainean, eta azkenean kendu egin omen dute… Nahiz eta orain marko huts bat marraztu duen baten batek. Asko gustatu zait graffiti hau. Gizon hori koadro bati begira dago… Dirudienez koadroa […]

Zulo beltzetik irteten…

Mila miloi ikusle inguruk zuzenean ikusteko aukera izan dugu Txileko meatzarien erreskatea, la Esperanza kanpalekuan … 33 meatzari lurraren sabelean preso egon dira bi hilabete pasa, meategiko instalakuntzetan, abuztuaren 5eko istripu ikaragarriaren ondoren. Bizirik zeudela jakitea berri zoragarria izan zen, izan ere, guztiak hiltzeko arrisku latza igaro baitzuten… San Jose meategiak ez zituen segurtasun arauak […]

Galderak …

Gizakiok bereizten gaituen dohainetako bat da: geure buruari galderak egitea,… Guk egia jakin nahi dugu, gauzen zergatiak jakin nahi ditugu, gu oso kuriosoak gara,… nahiz eta batzuetan ezin erantzunik aurkitu. Umeek galderak egiten dituzte, eta batzuetan gurasoak larri ibiltzen dira, umeei nola erantzun…  Nerabe eta gazteek logika garatzen dute, eta ordura arte jasotako erantzun guztiak […]

“Arrain bat naiz…”

Nire gustuko kirolen artean dago igeriketa. Tartean behin Azkoitiko Elkargunera joaten naiz, polikiroldegira, igerian kilometro bat inguru egiteko asmoz,… Gorputzak astindu ederra hatzen du, noski; baina asko erlaxatzen dira muskuluak, eta burmuina ere bai … Igerian ari zarenean, mila gauza datozkizu burura, baina era lasai baten, stress gehiegirik gabe, arnasketaren erritmo eta neurrian … Batzuetan […]

Berriro ere martxan …

Udako oporren ondoren, berriro martxan hasi gara Floreaga ikastetxean… Hasieran goizez bakarrik, eta orain jada goiz eta arratsaldez. Blog honi ere berriro martxan jartzeko une egokia iritsi zaio. Udako gauza onak gogoratu nahiko nituzke… Ez naiz ari kirol mailako emaitza onez, ez.  Niri poz handia eman zidan Erreala eta Anaitasuna mailaz igotzea. Hego Afrikako futboleko […]

Ondo bukatu… eta hurrengora arte!

2010eko otsaileko data dute blog honetako lehen testu eta proposamenek… Lau hilabete igaro dira martxan jarri zenetik. Argi dago, ekarpen hauek eskolako lan tresna gisa sortu dira, eta gehienbat eskola arlora mugatzen da euren eginkizuna… Ekainean, oporren hasiera gertu, kalifikazioak jasotzear, orri digital honi atseden pixka bat hartzea egokitzen zaio. Ea datorren ikasturtean arnas berriturik […]