Bihotzaren giltza

Udaberriak odola bor-bor… Eguzkia bere bidera pixka bat arrimatzen hasten den orduko, landareek beraien hosto eta loreen kolore sinfonia zabaltzen dute… Gure herriko plazetan txorien kantua ez da isiltzen, txio-txio,…  Eta gure bihotzaren taupadak ere gero eta azkarrago…  Gaurko honetan gaztetxo batzuek eskaini dizkidaten hausnarketak idatzi ditut hemen… “Giltzak dauzkat eskuetan, giltza asko: bizikletako kandadoaren […]

Bigarren aukera

Kotxe istripu larria izan zuen, Eroskiko bihurgunean,… handik bizirik irtetea ezinezkoa zen. Eta hala ere, inork gutxik espero bazuen ere, bizirik irten zen, nahiz eta zauri asko jaso… Ondo jartzea mila ahalegin eta errehabilitazioren emaitza izan zen, eta Urrategiko Ama txikiari eskerrak ematera joan zen, oinez, herrenka… Bigarren aldiz bizi da. Gaztetako “txoro haizea” edo […]

Eguzki lorea eta gurutzea

Baserri askotan, eta “kaleko” etxe askotako ateetan ikus daitezke eguzki loreak, puntapax batekin iltzatuta…  Landare honek esanahi garrantzitsua du gure euskal mitologian… Eguzkiaren babesa, berotasuna eta bizi-indarra adierazten ditu.  Atean eguzki lorea jartzean, naturaren edo jainkotasunaren babesa eskatzen da: iluntasunak berekin omen ditu mamu eta jenio gaiztoak, gaixotasunak, tximista,… min edo kalte handiak jasotzeko beldur […]

Beldurra eta itxaropena

Pertsonak beti kezkatuta bizi gara… Beti aurrera begira, proiektuak eginez, ametsak sortuz,… Beti lanean,… geure bizitza ondo antolatu nahian, gure familiarentzat onena bilatuz,… gure gizartearen ongizatea eta bakea amestuz… Badakigu gure ametsak kolpetik desegin daitezela, badakigu bizitzari lotzen gaituen haria mehea eta hauskorra dela, badakigu ez dela erraza elkarrekin bakean konpontzea, badakigu bizitzak sorpresa txar […]

Mendiak egiten…

…”Nau” edo “gaitu” esatea egokia da, nire ustez, baina ez “ditut” edo “ditugu” aditzez esaldiaren amaiera antolatzea… “Holako eta holako mendiak egin dizkiagu oporretan…” Askotan aditzen da, guk mendiak “egite” hori,… eta harrituta uzten nau hizkera mota horrek. Nik mendi ibilaldi batzuk egin ditut, esan dezaket mendi txapelketa bat ere egin dudala (“Ehun mendien txapelketa”, […]

Haiti. Hausnarketa

Aurtengo urtarrilean Haitiko lurra eta lurtarrak ikara gogor batek hondatu zituenean, hainbat galdera sortu zitzaizkigun, eta batzuk  komunikabideetan azaldu ziren: Zergatik oldartzen zaigu natura, tartean behin bere indar ikaragarria azalduz? Zergatik kolpatzen dituzte desgraziek beti pobreenak modurik gogorrenean? Zer lurrikara sozio-ekonomiko jasan ditu orain arte Haitiko herriak, beste herrien isiltasuna konplize delarik? Nola jasan ditzake […]