Zeruetako Erreinua

Ridley Scottek zuzendutako pelikula hau ikusi berri dugu klasean. Balian de Ibelin Frantziako herrixka batean bizi den errementaria da. Bere semea eta emaztea hil berriak dira, eta berak herriko apaiza hil berri du. Ibelingo Godofredo kapitaina etorriko zaio bila,  bere aita dela aitortuz eta Gurutzadan parte hartzeko eskatuz … Balianek Jainkoaren barkamena eskatu nahi du […]

“Don Bosco” pelikula

Ikusi berri dugu L. Gaspariniren “Don Bosco” pelikula. Juan Boscoren nerabezaroa, ikasteko oztopoak, bere malabarismoak,… Apaiz ordenatua izan ondoren, Torinoko gazteen egoera tamalgarria, tailerretako lan baldintza gogorrak, kartzeletako egoera,… Enrike, Bruno eta Mariellaren istorioa,… Barolo Markesak arriskuan zeuden nesken alde egiten zuen lana, Don Boscoren larritasuna eta zorrak, batetik bestera ibili ondoren Valdoccoko Oratorioan finkatzea,,… […]

“Odolezko diamanteak”

“Diamantes de Sangre” pelikulak (2007. Oskar sarietarako 5 izendapen) aukera bikaina eskaintzen digu Afrikako egoeraren ezaugarri batzuei buruz hausnarketa egiteko: kolonialismoaren ondorioak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria, gerrak, odolezko diamanteen salmenta,… Sierra Leonan, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen […]

Mesedeen katea

“Cadena de favores” (ingelesez “Pay it forward”) pelikula ikusi dugu. Chris Chandler kazetariak “mesedeen kate” bati buruzko artikulu bat idazteko asmoa du. Las Vegasen Trevor McKinney, 11 urteko mutilak sortu du mugimendu hau. Eugene Simonet irakasleak, Gizarte klasean, mundua hobetzeko zer egin dezaketen galdetu die ikasleei. Trevorrek mesedeen katea abiatuko du. Hiru laguni mesede handia […]

La misión

La Mision pelikulak (Roland JoffÈ 1986) XVIII. mendeko jesuitak Paraguay inguruan eginiko lan bikaina azaltzen digu. Pelikulak sari ugari jaso zituen, argazkia eta  musikarengatik gehienbat, eta zinearen klasiko bat bihurtu da. Noski, pelikulak osagarri ugari ditu. Erlijio gaian ikusi dugu, ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen. Aita […]

Iparra eta Hegoa aztertzen… (dbh4)

Aberastasuna gaizki banatuta dago munduan eta gure sistema ekonomikoa ez da justua. Gaur egun mundua Iparra (herri aberatsak) eta Hegoaren (herri pobreak) artean banaturik dago. Muga ez da ekuador marra bezain zuzena. Aztertu ezazu atxikitako ppt aurkezpena. Zure iritziz, zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? […]