Iparra eta Hegoa aztertzen… (dbh4)

Aberastasuna gaizki banatuta dago munduan eta gure sistema ekonomikoa ez da justua. Gaur egun mundua Iparra (herri aberatsak) eta Hegoaren (herri pobreak) artean banaturik dago. Muga ez da ekuador marra bezain zuzena. Aztertu ezazu atxikitako ppt aurkezpena. Zure iritziz, zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? […]

Iqbal Masih (Dbh3)

Pakistanen jaiotako mutil honen eragina handia izan da munduan, adin txikikoen lan baldintzak hobetzeko. Familiaren zorraren erruz, esklaboa izan zen, baina bere askatasunaren alde borroka egin zuen, eta beste umeen eskubideen alde ahalegindu zen, nahiz eta jakin bere bizia arriskuan zegoela. Kristaua zen eta Jesusi gertatu zitzaiona ezagutzen zuen,… Sari batzuk jaso zituen bere bizitzan, […]

Zoaz eta bizi zaitez (DBH3)

Radu Mihaileanu zuzendariaren “Zoaz eta bizi zaitez!” pelikula ikusi ondoren, idatz ezazu pelikula zer iruditu zaizun, zer gustatu zaizun gehien eta gutxien, zer ikasi duzun judaismoari buruz eta erlijioen arteko errespetua eta elkarrizketari buruz…  Mila esker!!

Zuhaitzak landatzen zituen gizona (dbh3)

“L’homme qui plantait des arbres” istorio zoragarria ezagutu dezakegu filme labur hau ikusiz. Istorioan  Jean Gionok ongi adierazten digu gizakiaren lanaren emaitza. Egunero ilusioz eta taxuz eginiko lanak naturaren garapen egokia sor dezake,… Eleazar Bouffier izeneko artzainaren lan isilak Provenza inguruko basamortu bat gizakiontzat bizitoki bikain bihur zuen. Kontakizun honek zerikusi handia du gizakion ITXAROPENArekin, etorkizunerako […]

Elizaren historia: Aro Modernoa (dbh4)

Ginebran dagoen Erreformatzaile Protestanteen harresiko estatua ikus dezakezu argazkian. William Farel, John Calvin, Theodore Beza y John Knox dira pertsona ospetsu hauek. Horietan ezagunena John Calvin da. Elizaren historiako aro Modernoa landuko dugu. Horretarako honako baliabideak dituzu: a) Testuliburuko 5. unitatea (80-99 orrialdeak); b) Hiru powerpoint aurkezpen (bilatu e.floreaga, erlijioa dbh4), aurten eta iaz zeuk […]