San Andresetako Danborrada

Aurten ere danborrada eder batek eman die hasiera San Andres jaiei. Gure inguruan Donostiako eta Azpeitiko danborradak ezagunak dira, gureaz aparte. Eta Espainian zehar hainbat danbor festa dago, batzuk motibo erlijiosoei loturiko festak (adibidez, Hellin hirian, Albaceten, 25000 danbor jole elkartzen dira Aste Santuan ) eta beste batzuk ekintza militar batzuen oroigarriak dira. Adibidez, Donostiako […]

Arriskuak…

Orain egun batzuk, Donostian itsasoak gogor eraso zuen hiria eta Paseo Berrian kalte handiak sortu zituen. Ezer ez, Galizian eta Asturiasen sufritu dituzten kalteekin konparatuz gero. Ez dakigu eguraldia zoratzen ari ote den, ez dakigu berotegi efektuak gure ingurua guztiz nahastuko ote duen …  Gure kostan, olatu erraldoiak ikusteko eta argazki zoragarriak egiteko aukera bikaina […]

Solidaritatea lantzen…

David Larrañagari suertatu zaio saria Beningo kaleko umeen alde aurten egin dugun zozketan. Zorionak berari… eta zorionak eta mila esker zozketa honetan lagundu duzuen guztioi:  sariak emanez (Mikel Labaka, Errealeko jokalariak, Migel Bolante eta Maite Krixpin margolariak, Joseba jatetxea, FK, Laborala, Jasokunde, eta abar…), txartelak salduz (Hemen neska eta mutil askoren izenak jarri beharko genituzke), […]

Zeri begira gaude/zaude?

Bansky izango da seguruenik gaurko graffiti egilerik onena. Londonen bizi da. Irudian azaltzen den graffitia berak egin omen zuen Donostian. Gero jendeak marrazkiak egin zizkion gainean, eta azkenean kendu egin omen dute… Nahiz eta orain marko huts bat marraztu duen baten batek. Asko gustatu zait graffiti hau. Gizon hori koadro bati begira dago… Dirudienez koadroa […]