Eguberriak

Eguberriak gerturatzen ari zaizkigu. Oporrak datoz eta horrek poz handia ematen digu. Gabonak egun bereziak dira, familiarekin egoteko, lagunekin ongi pasatzeko, opariak jaso eta emateko,… Floreagan saiatu gara abendualdian Eguberriaren zentzu erlijiosoa adierazten: Jesusen etorreraren ospakizuna, Jesusi bihotzean tokia egitea, berekiko adiskidetasuna handitzea, barkamena ospatzea, solidaritatea lantzea,… Eguberriei buruzko bertso edota ipuin bat idatzi ezazu.

Gauza harrigarriak…

Zein da gaur gertatu zaizun gauza harrigarriena? Zein da gehien miresten duzun gauza edo pertsona?  Galdera hauxe egin zuten irratian, orain egun gutxi… Erantzun bat asko gustatu zitzaidan: Gaur eguzkia berriro atera da, beti bezala, bere argi errainu eta guzti. Laino gorrixkak ikus zitezkeen, paisaia zoragarria… Gaur goizean dutxa ederra hartu dut, ur epelez. Izugarri gustatzen […]

Egiptoko Printzea (dbh1)

Egiptoko Printzea (“El Príncipe de Egipto”) pelikula ikustea gozamen handia izan daiteke: Dena da ederra, ongi egina… Marrazkiak, musika, erritmoa,… umorea,…  Marrazki bizidunen film erakargarri honetan, Moises gizon handiaren historia kontatzen zaigu: Judutarrek Egipton zuten esklabotza egoera, ume jaioberriak Nilo ibaira bota beharra,… lan gogorrak, injustiziak noiznahi,… Eta hor dago Jaungoikoa, Yahveh, bere herria salbatu […]

Xabier Lete

Eskolarako blog hau sortu genuenean, Xabier Leteri buruzko hausnarketa bat proposatu nien DBH4ko neska eta mutilei… Bere kantuak, poemak,… euskararenganako maitasun pixka bat dugunok asko zor diogu Xabierri. Gainera, bere giza abentura aberatsean – gaixotasuna eta Lurdesen heriotza tarte -, eta azken urteetan eskaini dituen hainbat artikulu eta hitzaldietan, argi ikusten da Jainkoaren bila ibilbidea […]