Inauteriak iristear

Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla. Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, …  Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, […]

Ekologia etikaren ikuspuntutik… (dbh4)

Ekologiak badu zerikusirik etikarekin… Etikan 1) gure ekintzak eta jarrera libreak ONDO ala GAIZKI dauden aztertzen saiatzen gara, hausnarketaren bitartez. Gainera 2) arrazoiak eskaintzen ditugu ekintza hori ontzat edo txartzat ZERGATIK hartzen dugu adierazteko. Azkenez, 3) zer egin BEHAR den edo litzatekeen erabakitzen saiatzen gara. Natura zaintzeak, naturarekin harreman egokia izateak,… gure eguneroko jarrera eta […]

Biblia ezagutzen… (dbh1)

Lagun batek bidali dit interneteko lotura edo link hau. Eta asko gustatu zait… Izan ere, Biblia pixka bat ezagutzeko, oso interesgarria izan daiteke webgune honetan sartu, kuxkuxean aritu eta ariketak osatzen saiatzea. Aukera asko ematen ditu orriak: bai Itun Zaharrean eta baita Berrian ere, pertsonaia garrantzitsuenen deskribapenak aurki ditzakezu, liburuen sailkapen eta laburpen egokiak, jolaserako […]