Zeruetako Erreinua

Ridley Scottek zuzendutako pelikula hau ikusi berri dugu klasean. Balian de Ibelin Frantziako herrixka batean bizi den errementaria da. Bere semea eta emaztea hil berriak dira, eta berak herriko apaiza hil berri du. Ibelingo Godofredo kapitaina etorriko zaio bila,  bere aita dela aitortuz eta Gurutzadan parte hartzeko eskatuz … Balianek Jainkoaren barkamena eskatu nahi du […]

“On Bosco”ri buruz

Ikusi berri dugu L. Gaspariniren “Don Bosco” pelikula, bertsio laburra. Juan Boscoren nerabezaroa, ikasteko oztopoak, bere malabarismoak,… Apaiz ordenatua izan ondoren, Torinoko gazteen egoera tamalgarria, tailerretako lan baldintza gogorrak, kartzeletako egoera,… On Boscoren erabakia, gazte pobreen alde, segurtasun ekonomikorik gabe,…  Barolo Markesak arriskuan zeuden nesken alde egiten zuen lana,… Barolo Markesak Juan Boscori kaleko mutilak […]