Jose, ametsen erregea

Jakob eta Rakelen semea zen Jose. Mirariz sortutako semea, ezustean etorria. Aitak ikasten jarri zuen, azkarra baitzen, irakurtzeko kapaza zen eta arazo praktikoei soluzioak aurkitzen zizkien, adibidez ura galsoroetara bideratuz … Zirudienez, bere ametsetan etorkizuna azaltzen zion Jaungoikoak. Otsoak ikusten zituen ametsetan, izarrak, gari aleak, … Bere anaia zaharragoek ez zuten onartzen Jose, beraiek baino […]

Anaia eguzkia, arreba ilargia

Franco Zeffirelliren pelikula ospetsua ikusi dugu, “Anaia eguzkia, arreba ilargia” (1972).  Asisko Frantzisko oso gaixorik itzuli da Perugia herriaren aurkako gerratik. Sendatzean, naturan bilatuko ditu bere arimaren bakea eta zoriontasuna: txorien hegada, belazeetako loreak, anaia eguzkia, arreba ilargia, … Ezin ditu onartu bere garaiko elizkizunak eta mezak, ezta modu aberatsean jantzitako Jesukristo gurutziltzatua ere … […]

Trumanen showa

Truman Burbank gauza arraroak ikusten hasi da:  Zerutik argi bat erori da, … Orain urte batzuk Trumanen erruz itsasoan hil zen bere aita kalean topatu du bizirik,… Kotxean irratia entzutean bere ibilerak kontrolatzen ari direla iruditzen zaio,… Ezin du ahaztu Silvia, Merylekin ezkondu aurretik ezagutu zuen neska ederra,… Bere ezkontza faltsua dela iruditzen zaio,… Fijdi […]

Quo vadis? Nora zoaz?

Neron enperadorearen garaian, 63-68. urteen inguruan, Erromara itzuli da Marcus Vinicius militarra, Petronioren etxera. Petronio Neronen aholkularia da. Vinicius Ligia izeneko neska batez maiteminduta dago. Ligia Neronen zainpean dagoenez, berarentzat eskatzen du Petronioren bitartez, eta indarkeriaz lortu nahi du… Baina Ursusek ondo zaintzen du eta ihes egin eta ezkutatzea lortuko du. Kilo izeneko filosofo batek […]