Palabek

“Palabek” dokumentala eskura duzu esteka honetan. Hego Sudan 2011n nazio independiente bilakatu ondoren, berehala sortu zen gerra zibila, bereziki petrolio erreserbak eskuratzeko asmoz eginiko gerra. Gerra oso krudela izan zen. Jende askok ihes egin behar izan zuen, inguruko nazioetara, euren bizitza salbatzeko, bake eta seguritate bila, askotan familiako kideak galdu ondoren, tortura eta biolazioak jasan […]

Forrest Gump

  Forrest Gump (Robert Zemeckis, 1994). Forrestek bere istorioa azaltzen die ezezagun batzuei autobuseko geltokian. Txikia zenean adimen koziente baxua detektatu zioten, baina bere ama gogor saiatu zen beste umeak bezala tratatua izan zedin. Eskolan bere lagun bakar eta handiena egin zuen: Jenny. Ortopedia tresnak erabili zituen, ondo ibiltzen ikasteko, eta oso azkarra zen lasterkan. […]

The case for Christ

    “The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago.  Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela […]

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

“Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” (The Boy in the Striped Pyjamas), John Boynek 2006an idatzitako eleberria, eta Mark Hermannek 2018 zuzendutako filma da. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Bere aita, Ralph, militarra da eta Berlinetik Auschwitzen dagoen juduentzako kontzentrazio-esparrua zuzentzera bidali dute Bigarren Mundu Gerran. Brunok eta bere arreba Gretelek ez dute euren adineko lagunik […]

Egun handia

Albert Kuban bizi da. 11 urte ditu eta boxeolaria izan nahi du. La Habanako Boxeo Eskolara joan nahi du, baina horretarako asko entrenatu behar da, eta aurretik eskolan nota onak atera. Deegii, Mongoliako 11 urteko neska bat da. Gimnasia eta kontortsionismo talde baten onartua izatea nahi du, eta frogarako gogor prestatzen ari da. Gainera, etxeko […]

August Rush. Amets baten garaipena

“August Rush. Amets baten garaipena”, 2007an K. Sheridanek zuzendutako filmea da. Evan Taylor gitarra jole gazte bat da. Ez ditu gurasoak inoiz ezagutu. Amak (Lyla Novaceck) biolontxeloa jotzen du. Aita (Louis Connelly) rock artista famatua da. Evanek gurasoak ezagutu nahi ditu. Evanen amak ere bere semea ezagutu nahi du, jakiten duenean ez zela istripuan  hil […]