Gizatasunean ereduak

Pertsona batzuk oso erakargarriak dira guretzat; miretsi egiten ditugu, nolabait, beraien estiloarengatik, beraien hitz egiteko moduagatik, beraien gorpuzkerarengatik, … Beraiek esaten edo egiten dutena asko interesatzen zaigu, eta guretzat eredu gisa hartzen ditugu; ez beraien berdin-berdinak izateko (gutako bakoitzak bere nortasuna garatu behar du, eta orijinalak izaten saiatzen gara…), baina bai beraiengandik ikasteko… haien antzekoak izatea gustatuko litzaiguke…
Batzuek pertsona famatuak miresten dituzte, telebistako “reality”etan eta egunkarietan azaltzen diren artistak, adibidez, orain Lady Gaga oso modan egon daiteke zenbaitentzat (irudian). Beste batzuentzat, kirol munduan arrakasta lortu dutenak bihurtzen dira beraien “idoloak”; futbolari ospetsuak, CR9, Messi, Igor Zubeldia,… pilotariak… Baina nik “gizatasunean eredu” diren pertsonei buruz hausnarketa egin nahiko nuke, “ospetsuei” ezer kendu gabe… Hemen dituzu eredu adibide batzuk.
Askotan, oso urrutira joan beharriz ez dago. Geure inguruan bizi dira gehien miresten ditugun pertsonak: agian gure koadrilako norbait, agian gure lagunik onena… Edo gure familiako norbait, gure gurasoak, gure aitona-amonak, osaba edo izebaren bat, anaia edo ahizpa,… Ez dira ospetsuak, baina taxuzko pertsonak dira, benetako pertsonak,… gizatasunez portatzen dira. Askotan beraien lana miresten dugu, beraien tenplea edo lasaitasuna arazoen aurrean, beraien eskuzabaltasuna, besteei laguntzeko prestutasuna… Egun hauetan,  cononavirusarengatik etxean gaudelarik, agian ikusi duzu pertsona batzuk modu eredugarrian portatzen direla, …
Eta komeni da kontuan hartzean, gure fedean, Jesus dugula gurekin bizitzako bidea konpartitzen duen artzain ona, gure alde bizitza eman zuena. Eta Maria ere guztiz eredugarria dela, beti Jesusen ondoan, une zail eta onetan.

Zuk zer miresten duzu pertsonen gizatasunean? Zeri ematen diozu garrantzirik handiena? Ba al dago inor zuretzat eredugarria dena (eta esan daitekeena)? Nor? Zergatik? Idatz ezazu testu bat  erantzunez (Gutxienez 9-10 lerro). Eskerrik asko!!

Iruzkinak

  1. Aitzol Cabanillas dio

    Nik egia esan, gizatasuna ez dut asko miresten. Egia da, testan esan bezala, pertsona batzuk miresten ditudala, baina gizatasuna ez da oso miresgarria. Baina hala ere pare bat gauza miresten ditut. Adibidez: pertsonen, ez guztien, eskuzabaltasuna edota fedea.

    Nire ustez garrantzitsuena pertsona batean edo gizatasunean hau da: faltsua ez izatea, benetako pertsona izatea, pertsona ona izatea. Kontuan hartuta eskuzabaltasuna eta abar.

    Pertsona famaturik ez dut miresten, baina bai nire gertuko peretsonak: nire familia, ama, aita, amona… Baita nire bi lagunik onenak.
    Uste dut pertsona gehiegi mirestea ez dela egokia, denak ez baitira pentsatzen dugun bezalakoak, horregaitk miresten ditut pare bat pertsona.

  2. Laura Alberdi dio

    Pertsona asko miresten ditut, jende ospetsu asko dago benetan pertsona onak eta umilak direnak. Baina, nire ustez, benetako jende ona gure egunerokotasunean ikusten dugu. Zoritxarrez gehienetan ez gara konturatzen honetaz, pentsatzen dugu artistak edo kirolariak direla pertsona eredugarrienak. Bakarrik gure ingurura begiratzea behar dugu, beti dago norbait gizatasunez jokatzen duena.
    Nire kasuan nire anaia da nire gizatasun eredua, ez du inor diskriminatzen arraza, sexu edo adinarengatik. Ez du inoiz amore ematen eta bere ideologiari eusten dio. Beti umila da eta daukan guztia nirekin partekatzen du. Gehienetan pozik dago eta daukanarekin beti gustora dago. Eta garrantzitsuena, beti prest dago familiko edozeini laguntzeko.
    Nire anaia asko miresten dut, nire bizitzako eredurik handiena da.

  3. Sócrates Èla dio

    Testu onetan haipatzen da nola denak ezberdinak garen arrazoi batengan:
    estiloarengatik, hitz egiteko moduagatik, gorpuzkerarengatik …
    Haipatzen da nola denak orijinalak izan nahi dugun, baino idoloak dauzkagu
    eta beraien bezalakoak izatea nahi dugu: Messi, CR7 edo Aduriz…
    Ez bakarrik futbolariak, pilotariak, aktoreak…
    Baina konturatu egin behar dugu gehien importa zaizkigun pertsonek gure ondoan daudela…: Koadrillakoak, Anai-arrebak, Aiton-amonak, betiko lagunak…
    Nire kasuan bi pertsona daude: Nire lagurik onena eta besta bat arreba bezela zentitzen dudana.
    Baina egun hauetan, Corona virusengatik ezin izan ditut ikusi, eta oraindik geratzen da horretaraino iritxi harte. Espero dugu hau dena askar pasatzea.

  4. Nerea Epelde dio

    Ni txikia nintzenean, askoz gehiago interesatzen zitzaidan jendearen fisikoa nortasuna baino, nahiz eta azken honi ez nion inoiz kentzen garrantziarik. Nik txikitan asko ikusten nuen Heidi. Bere aitonarekin eta bere txakurrarekin oso ondo konpontzen zen pertsona bitxi bat iruditzen zait dela oraindik ere. Txikitan, bera zen nire erreferentzi puntua, beti gustatzen zitzaidan berak egiten zituen gauzak egitea. Adibidez: Baserrira joatea gustatzen zitzaidan, han, aitona eta amonarekin jolasten nuen eta txakurrekin jolasten nuen baita ere. Egia esan nire txikitako oroitzapen oso onak ditut.

    Orain, nik miresten dudan pertsona nire ama da. Asko gustatzen zait bere izateko era. Oso ondo konpontzen gara eta badakit bere konfiantza osoa dudala arazoak eta abar kontatzeko. Nire amak, denbora asko darama osasun munduan lanean eta iruditzen zait oso garrantzitsua dela pertsonei laguntzea beraien bizitzako momentu zailetan. Orain dugun panoraman ere asko ari da laguntzen osasun zentroan ama. Niri ere, mundu horretan lan egitea asko gustatuko litzaidake.

  5. Mirari Iturbe Epelde dio

    Niri pertsonen gizatasunean garrantzitsuena iruditzen zaidana buruz irekia izatea da, eta pertsona bat ongi ezagutu arte ez epaitzea. Behar-beharrezkoa iruditzen zait ingurukoak ulertu eta haiei lagundu ahal izateko.
    Lanbideei dagokienez, irakasleen lana iruditzen zait oso miresgarria, nahiz eta askotan ez behar beste baloratu haiek gugatik egiten duten lan guztia. Izan ere, irakasleak beti egoten dira hor, guri laguntzeko edo bide zuzenera itzultzen saiatzeko. Beraiek egiten dutena irakasgai bat irakastea baino askoz ere garrantzitsuagoa da. Bizitzan garrantzitsuak diren baloreak irakasten dizkigute: nola jokatu behar dugun. Jendeari laguntzen eta errespetua izaten erakusten digute, eta gure okerrak pazientziaz zuzentzen dituzte. Horixe iruditzen zait gertuan dugun gizatasunaren eredurik nabarmenena.

  6. Elena Nogales dio

    Nik miresten dudana pertsonen eskuzabaltasuna da, jendearengan duen tratua eta errespetua.

    Garrantzirik handiena besteengan duten tratuari ematen diot. Petsonak berdintasunez eta errespetuz tratatzea, behar dutenean laguntzea eta ondo jokatzea.

    Egia esanez ez, ez dut eredu zehatz bat. Baina badago neska eredugarri bat, Jane Goodall. Neska hau nahi zuena lortu zuen, naiz eta emakumea izan. Txinpantze talde batek onartu zuen eta animali hauekin komunikatzea lortu zuen. Horrelako gauz naturalak iruditzen zaizkit miresgarriak. Bere ametsak jarraitu zituen.

    Horrek erakusten digu benetan gauza bat lortu nahiz gero, hari ondo eutsiz eta ahalmen handia eginez lortu dezakegula. Beraz inoiz ez errenditu.

  7. Jone Etxenausia dio

    Nik pertsonen gizatasunean hainbat gauza mirensten ditut, adibidez: gainerako pertsonekin komunikatzeko duen modua, pertsonen pentsatzeko modua egoera desberdinetan, bakoitzak bera den bezalakoa izateko duen gogoa…
    Niretzat gizatasunean gauzarik garrantzitsuena pertsonak tratatzeko modua da.
    Niretzat eredugarria nire familia da, nork ez du ba bere familia mirensten?
    Adibidez:
    Aiton-amonak dira eredurik garrantzitsuenak. Beraien bizitza ez da erraza izan, baina oraindik hementxe ditugu bizitzeko gogoz beterik.
    Gurasoak ere mirensgarriak dira, inork ez du hainbesteko pazientziarik izango gurekin. Egunero gure haserreak aguantatu behar izaten dituzte eta ez da oso lan erraza. Gainera, egunero lanera joan beharra izaten dute guk platerean jatekoa izateko edota behar ditugun gauzak erosteko (jantziak, eskolako liburuak…)

    Nire ustez, pertsona famatuak eredu gisan eduki beharrean, gure ingurukoei duten balioa eman beharko geniekeen. Beti sare sozialetan ikusten ditugunak mirensten ditugu, gehienetan beraien gorputzengatik… Baina benetan eredugarriak direnak, zer?

  8. Naiare Elorza dio

    Nik, izaera miresten dut pertsonen gizatasunean. Garrantzi handiena izaerari ematen diot baina baita ere bere zoriontasunari. Horrekin ez dut nahi esan, pertsona bat zorion handikoa dena baina izaera txarra badu, ez dut miresten, miresten dudana da, izaera ona duena baina gehiago miresten dut izaera eta zoriontasuna duenak. Martin Luther King eredugarria iruditzen zait zeren lan handia egin zuen berak nahi zuena lortzen. Asko borrokatu eta sufritu zuen, bizitza zaila jarri zioten. Martin Luther Kingnetik ikasi dudana da, asko borrokatuz baina batzuetan bizitza gogorraz gauzak lortzen direla. Baita ere, Clara Campoamor, zeren emakumeen eskubidea lortu zuen. Asko miresten dut emakume hau, urte batzuk lehenago emakumeak ez zirelako baliostatzen eta bakarrik etxeko lanak egiten zituzten, soldatarik jaso gabe, gaur egun, bere lanarengatik, emakumeak eskubide gehiago dituzte.

  9. Tania Gonzalez dio

    Pertsona baten gizatasunean nik miresten dudana da bere izateko era eskuzabala den, jendeari laguntzen al dion gaizki dagoenean, hor egoten al den onenetarako eta txarrenetako.
    Pertsonen jokaera nireganako da niretzat garrantzitsuena.
    Bai, nire gurasoak eta nire aiton-amonak eta konfidantzako lagun batzuk. Beti hor daudelako behar dudanean eta badakit inoiz ez direla joango. Eta oso garrantzitsuak dira nire bizitzan. Baita ere, asko erakutsi didate nire bizitzan: nola portatu, zer egin eta zer ez, zer den ona eta zer txarra…

  10. Izaro Urquidi dio

    Nik orain arte asko miretsi izan ditut entzunten ditudan kantanteak baina esan beharra dut koronavirusa dela eta konturatu naiz benetan miretsi behar ditugun pertsonak gizartean oso pertsona arruntak direla esate baterako: medikuak, garbiketako jendea, supermerkatuetan kobratzen egoten direnak etab. Uste dut inork ez zuela pentsatuko inoiz pertsona hauek hainbesteko garrantzia izango zutenik gainera beraien soldata ere oso eskaza da beste lanekin konparatuta, gaur egungo superheroiak beraiek dira eta uste dut ya garaia dela beraien soldatak hobetzeko benetan merezi dutelako eta uste duguna baino askoz lan gogorragoa delako.Beraiegatik ez bazen izango hau izugarrizko kaosa izango zen. Ez al duzue uste?

  11. June Sanjuan dio

    Pertsona baten gizatasunenan gehien miresten dudan gauzetako bat izateko era da, oso garrantzitsua da pertsonak jatorrak eta esku zabalak izatea eta besteei onena opatzea.
    Pertsonek nirekiko duten jokaera da niretzat garrantzitsuena.
    Nire gurasoak, betidanik erakutsi dizkidate nik beharreko balioak, besteei nola tratatu behar ditudan ere erakutsi didate. Baita ere hainbat jende ospetsuk sare sozialetan etengabe hitz egiten dute honelako gaiei buruz, horrek nire hausnarketa pertsonalak egitera bultzatzen dit.

  12. Alazne Sudupe dio

    Nik benetan gauza asko miresten ditut. Hasteko, errespetua; pertsona askok ez diote behar bezain garrantzia ematen faktore honi eta hau gabe nire ustez pertsona batek ezin du bizitzan nahi duena edo amesten duena lortzera iritsi. Ondoren, alaitasuna; ezaugarri garrantzitsu hau gabe ezingo genuke bizitza disfrutatu. Bestalde, eskuzabaltasuna dago; ez badugu partekatzen gero ezingo ditugu gure bizitzako momentu onak partekatu. Gainera, maitasuna; zer egingo genuke guk maitasunik gabe? Eta horrela jarraituz gero, ez nuke amaituko miresten ditudan gauza guztiak esaten. Baina honekin esan nahi dudana da, ezaugarri hauek dituzten pertsonak miresten ditudala.

    Beraz, argi dago nire ama dela horietako bat. Betidanik zaindu izan nau maitasunez. Txikitatik gaizki eginiko gauzak errespetuz zuzendu izan dizkit nik ikas dadin. Horrez gain, berea den guztia nirea dela irakatsi dit. Eta hau guztia gutxi ez balitz, bere burua baino gehiago zaindu du nire burua. Arrazoi hauengatik, eta gehiagorengatik, gehien miresten dudan pertsona da.

  13. Naia Arrizabalaga dio

    Coronavirusak gauza asko erakutsi dizkigu baina gauz horien artean gaixotasun honen aurka lanean egiten ari direnak miresten lagundu digu: erizainak, supermerkatuetan lan egiten ari diren pertsonak… Euren bizitza jokoan jartzen ari diren horiek miresten ditut. Euren bizitza jokoan jartzen dutelako besteen bizitzarengatik. Lan gogorra da benetan hori eta uste dut gehiago eskertu beharko geniekela.

    Nik garrantzi handia ematen diet detaile txikiei. Niretzat eredugarria izan da beti nire amona. Txikitatik zaindu nau eta hein haundi batean berari esker naiz gaur egun naizena. Beti egon da hor une on zein zailetan.. Egun onak zein txarrak hobetzen saiatzen da beti. Asko miresten dut beti duen onena ematen didalako.

    Etxean sartuta egon naizen egun hauek balio izan ditate jabetzeko inguruan daukadana zoragarria dela. Maite dudan jendea oso garrantzitsua dela konturatu naiz eta zorionekoa naizela horrelako jendea inguruan izanik.

  14. Marta Gogorza dio

    Nik pertsona bat miresteko, pertsona horrek jendeari lagundu egin behar dio bihotz ona eduki behar du eta gizarte aldatzen zaiatu behar du.

    Nire ustez futbolistak mirestu ditzakezu eta asko gainera, baina ez da berdiña pertsona bat zeiñ gizartearen alde eta pertsonen alde eginten duena lan edo futbolista bat.

    Nik momentu onetan, Greta Thumberg miresten dut, munduaren alde eta gu guztion alde egiten hari delako egunero egunero. Bera egiten hari dena nire ustez beste inorrek ez du lortuko eta asko miresteko pertsona da.

    Batiz bat bera hasi zen munduaren egoerari buruz hitz egiten eta nire ustez guk baina askoz gehiago egin du eta hori miretsi egin behar dugu.

  15. Laura Larrañaga Madrid dio

    Batzuetan itxututa geratzen gara pertsonaia famatuekin eta pentsatzen soilik pertsona ospetsuak izan daitezkela eredugarriak. Baina ez gara ohartzen gehienetan pertsona miresgarrienak gure inguruan daudela.

    Nik pertsona ausartak miresten ditut, beste herrialde batera joan direnak bizi berri bat hastera. Familia gertu ez dutenak, eta hala ere gogor lan egiten dutenak seme-alabak aurrera ateratzeko. Nahiz eta zaila izan gogotsu aurrera egiten dutenak. Beraien burua maitatzen dutenak besteek zer esan axola gabe.

    Pertsona eredugarriak dira, besteen onerako lan egiten dutenak. Hau azkenaldian garbi geratzen ari zaigu Koronavirusaren kontu guztiarekin. Hainbeste jende dago laguntzeko prest… Pertsona hauek irakasten digute askotan gu ondo egoteko, besteei lagundu behar diegula, nahiz eta trukean ezer ez jaso.

  16. Urko Irañeta Silvan dio

    Arrebaren harrera miresten dut. Beti denei laguntzeko prest, diskusioak gustoko ez dituena, momentu guztietan alde onari eusten diona, eta egun hauetan irrifarrea ateratzen didana. Miresten ditut pertsona irekiak, aurretiazko epaiketarik egiten ez dutenak, bakoitzaren nortasuna errespetatzen dutenak eta laguntzeko beti prest daudenak. Egun hauetan miresten ditut denongatik lanean ari diren guztiak, Jone ere supermerkatu batean ari da lanean denon bizitza ahalik eta errezena egiten, Egoitzetan dauden zaintzaileak (gure amama zaintzen, hedadetu guztiak zaintzen dituztenak). Miresten ditut bizitzari kolore ezberdiñak, ikuspuntu ezberdiñak plazaratzen dituztenak: maitasuna, kooperazioa, irrifarra, originaltasuna bermatzen duen edozein eta horietako bat nere arreba da, Jone.

  17. Julen Ocio Alberdi dio

    Pertsonek egiten duten alegina besteak ondo izateko, hori miresten dut adibidez medikuak egunero guregatik bizia ematen dute gure ondo egon dadin, hori oso pertsona gutxik egitan dute eta miresgarria iruditzen zait. Garrantsi handiena jendearen portaerari ematen diot, pertsona eskuzabalak behar ditu ez jende xuhurra.Bai. Nire gurasoak. Nire gurasoak egunero goizeko 6retan esnatzen dira lanera joateko hau da: Nire familiak kalera ertetzrako orduan erropa bat edukitzeko hotza ez pasatzeko; etxea bat edukitzeko non bertan lo lasai egin dezakegun; egunero mahi gainean zerbait beroa edukitzeko jateko eta gosez ez hiltzeko. Pribilegio horiek danak ez dituzte pertsona guztiak eta gure gurasoak hori lotzeko gogor egiten dute lan eta hori apreziatzen jakin beharko genuke denok.

  18. Aitana Sanchez dio

    Nik pertsonei buruz miresten dudana besteengandik borrokatzea eta baita beraien gertukoak babestea da.
    Garrantzi handiena dueña niretzat norbait maitatzen duzunean horrela dela erakustea egintzen bitartez eta ez bakarrik hitzen bidez.
    Nik nire ama, nire lagunik onena eta nire entrenatzaileak ditut eredugarri bezala.
    Beraiek direlako erakutsi didatenak zer den persona ona izatea eta bakarrik ez nagoela, beraiek egon direlako beti nirekin eta baita zaindu eta babestu egin nautelako beti.
    Beraiek nire alde egon dira beti eta horregatik oso eskertuta nago eta ereduak dira niretzat.
    Nahi dudana da beraiek bezalako persona gehiago egotea munduan, beharrezkoa iruditzen zait eta.

  19. Lide Alberdi dio

    Nik gauza asko miresten ditut pertsonen gizatasunean, jendearen eskuzabaltasuna, besteei laguntzeko prest egotea, pertsona onak izatea eta batez ere denek denekin gauzak partekatzea.
    Garrantzi handiena, pertsona ona izateari ematen diot baina baita ere uste dut oso garrantzitsua dela, maitakorra izatea eta besteen lekuan jartzen jakitea.
    Niretzat eredugarria den pertsona nire ama da, edozer egiten duelako gugatik eta beti dagoelako hor, niri laguntzeko.
    Baita ere nire aita miresten dut, oso langilea delako baina baita dibertigarria ere, beti dago prest entzuteko.

  20. Irati Lizarralde dio

    Nire iritziz, pertsona batek beste pertsonekiko duen jarrera oso garrantzitsua da koantuan hartu gabe nongoa den, ze arraza duen edota zein erlijio, kultura duen.
    Nire egunerkotasuneko edukitzen ditudan pertsonak eta pixka bat urrutirago joan da ere baditut pertsona eredugarriak.
    alde batetik, gertukoak, ez izan arren batere famutuak munduan, egunerekoan gauza txikiekin eredugarritzat bihurtu dira niretzat, nire gurasoak, aiton-amonak, bolondresak…
    Beste aldetik, pixka bat urrunagokoak, guztiak ez izan arren oso famatuak, beste batuzk berriz bai, guztiek eredugarritzat ikusten ditut. Adibidez, misiolariak, herri txiroetara joaten diren pertsonak, errefuxiatu kanpamentuetako familiek egiten duten lana familia ahal duten moduan aurrera ateratzeko, zure etxeko norbait ez izan arren, laguntzeko prest dauden pertsonak, itsasora joan direnak besteen bizitzak salbatzera…
    Testu hau irakurtzen ari nintzenean, gogoratu naiz egun hauetan irakurri dudan albiste batetaz, eta aipatu egigo dut. Lizarran (Nafarroa) zaharren egoitza bateko langileak erabaki dute bertan geratzea bizitzen zaharrak zainduz konfinamenduak irauten duen bitartean. Horrela, hango aiton-amonak babesteko.
    Hor ikusi genezake, beraien familikoak ez izan arren, lehentasuna eman die bertako aiton-amonei egoera hau ez delako batere erosoa haientzat. Bertako langileak beraien lanean ahalegin bat egin dute eta hori niri eredugarria dela iruditzen zait.

  21. Nahia Gonzalez dio

    Nik miresten ditudan gauzak, hauek dira: eskuzabala izatea, besteei laguntzeko prest egotea, enpatia izatea, jatorra izatea… Hauek guztiak kontuan hartuta, nik garrantzi gehien ematen diodan gauzak hauek dira: enpatia izatea eta besteei laguntzeko prest egotea.
    Nik uste dut, pertsona eredugarri asko dagoela munduan, baina niretzat bi daude. Pertsona onak baitira, besteei laguntzeko prest egoten dira, langileak dira, eskuzabalak eta beraiek duten umore onarekin, ez zara inoiz aspertuko.
    Badakit horrelako pertsona asko daudela eta egongo direla, baina nire kasuan, hauetxek dira.
    Famatuak ez izan arren, eta gure gizartean gauzak egin ez dituzten arren famatuak izateko, beste gauza batzuk egiten dituzte. Beraiei gehien inporta zaiena; beraien ingurukoak eta beraiek, ondo egotea eta dutenarekin disfrutatzen jakitea.
    Nik uste dut, niretzat eredu onak izan daitezkeela.

  22. Jon Santizo dio

    Nik pertsonengan miresten dudan ezaugarri bat errespetua da. Besteenganako errespetua oso garrantzitsua da gaur egungo gizatean. Besteen gustoak eta portaerak errespetatzen ikasi behar dugu. Bakoitzaren askatasuna amaitzen da besteena mozten ari denean. Denok besteak errespetatuko bagenituen denak bakean biziko ginateke. Nik garrantzi handia apala eta zintzoa izateari ematen diot. Pertsonak ahal dugun einean zintzoak eta jatorrak izan behar dugu. Norberaren bizitza eta besteena errazagoak izan ahal izateko. Niretzat eredugarria nire amona da. Pertsona jatorra da, solidaritatea lantzen du eta ahal duen guztietan beste pertsonei laguntzen saiatzen da. Asko bizitako pertsona da, eta horrek oso azkarra egiten du.

  23. Ander Zubizarreta dio

    Pertsonen harteko maitasuna. Nik garrantzi handiena ematen dion pertsonen gizatasunean, pertsona bakoitzak eduki behar duela bestenganako errespetua. Bizitza honetan errespetua baduzu, gauza asko lortu ditzakezu. Errespetua alde batera lagata pertsona bakoitzaren borondatea jarriko nuke garrantsitsuena. Orain coronaviruz asunto hau dela eta pertsona batzuk borondate haundia hari dira jartzen beste pertsonengiko. Adibidez, jubilatu ziren medikuak berriro ere lanera itzuli dira beraien borondatez, eta niri hori oso garrantsitsua iruditzen zait gure gizartean.

    NIretzat eredugarria izan den pertsonaia, Don Bosco da.
    Don Boscok bere bizia conpartitzen zuen beste pertsonekin, eta beti errespetuz hitz egiten zion edozeini. Baita ere borondate haundiko pertsona zen. Jendeari edozer emate zion, eta horregatik niri oso eredugarria irudidtzen zait.

  24. Luis Juaristi dio

    Pertsonak elkarri laguntzea. Adibidez, orain coronavirusarengatik jendea hiltzen ari da baina medikuak ahal duten guztia ari dira egiten egoera hau guztia desagertzeko.
    Nik garrantzi handiena ematen diodan gauza da, denok elkarri laguntzea eta errespetatzea da.
    Niretzat Cristiano Ronaldo eredugarria da futbola gustatzen zaidalako. Bera txikitan pobrea zen baina futbola gustatzen zitzaion eta esfortzu handia eginez iritsi da iritsi den tokira.
    Beste pertsona bat eredugarritzat dutena Lebron James da. Lebron Jamesek egin duena saskibaloian oraindik inork ez du egin. Michael Jordan erretiratu zenean denak pentsatzen zuten inork ez ziola gaindituko baina Lebron Jamesek gainditu egin zien eta demostratu zuen gauz bat egin nahi baduzu lortuko duzula.

  25. Ekaitz Iriondo dio

    Nire ustez ez genioke pertsona famatuei bakarrik eman behar garrantzia, Azkenean gehiena ematen diogu garrantzia famatua baldin bada, diruduna baldin bada edo segidore asko dituenak baldin badira baina azkenean hori dagoen gauzik garrantzi gutxienekoa da azkenean garrantzi handia duen gauza nolakoa den pertsona, hainbat pertsona daude famatu asko baina talentu gehiagorekin eta horiek nire ustez asko mirestu beharko genituen. Nire ustez miresgarrienak gure aiton-amonak dira nahiz eta ez izan famatuak gure alde dena egiten dutelako eta famatuek berriz guri ez digute ezer ematen eta askotan gehiago miresten ditugu.

    Azkenean nire iritzia pertsona normalak ere garrantzitsuak direla guretzat eta ez famatuak bakarrik adibidez: aiton-amonak.

  26. Igor Bravo dio

    Testu hau irakurrita esango nuke solidaritateari emango niola garrantzirik handiena, bestei laguntzeko gaitasuna, azkenean horren barruan gaitasun askoz gehiago daude: eskuzabaltasuna, sentikortasuna, enpatia … Hau guztia kontuan hartuta pertsona bat miresten dut gizatasunaren aldetik, nire lagun bat. Berak beti jendea laguntzen ibiltzen da ahal duen momentu guztietan eta gauz materialik lortu gabe, beraien eskerrak eta ongizatea. Eta berak esaten duen bezala lagundu baldin daiteke langundu egin behar da. Azkenean denok behar dugu gure biziko momentu zehatz batzuetan baina horretarako jendeak ingurunekoa languntzen hasi behar luke. Bukatzeko ez zara izan behar esaguratsua edota famatua besteak laguntzeko.

  27. Iñigo Peña dio

    Nire ustez, pertsona baten miresten ditudan gauzarik garrantzitsuenak errespetua eta apala izatea dira. Errespetua errespetatzen jakin behar delako beste pertsona batzuk eta errespetatzen ez jakitea edukazio txarrekoa delako eta apala izatea ere, nire ustez, garrantzitsua da zeba diru gehiago eduki arren edo zerbaitetan hobeagoa izan arren ez zara bestea baino gehiago eta ez duzu bestea zu baino gutxiago izango balitz bezala tratatu behar.
    Nire ustez, familia da dugun eredurik handiena eta garrantzitsuena. Denbora gehiena beraiekin pasatzeaz gain beti hor daudelako momentu on eta txarretan laguntzeko prest eta inoiz ez dizutelako bakarrik uzten, hau da, beti laguntzen dizute. Batzuetan ez gara konturatzen gauza askotaz baina beraiek egon dira txikitatik zurekin, beraiengandik dakizkizu gauza asko eta beraiengandik gaudelako mundu honetan.
    Kirol munduan uste dut Oyarzabal dela eredurik onena. Gaztetatik realeko kapitaina izateaz gain, duen karakterrarengatik eta ahal duen guztia egiten duelako nahi duena lortu arte.

  28. Aimar Mugica dio

    Zer nolako pertsona den ustet dela nik gehien miresten dudana batiz bat hori da gizaki egiten gaituena pertsona onak izatea. Baina nik gehien miresten dudan pertsona Ramon Melendi da oso pertsona ona da pasa duen danaren ondoren.

    Miresten dudanagatik da bere letretan esaten dituen gauzagatik. Beti dira ondo analizatzeko moduko letrak, beti erakutsi nahian bezala egiten ditu eta hori asko baloratzen dut. Adibidez kantu batek esaten duena da neska bat bere mutila lagatzen du diruz ez dihoalako oso ondo eta orduan dirudun batekin joaten da eta horrek engainatu egiten du. Eta estribilloak honako hau esaten du: “recuerda que tu rechazaste ser la flor para mi vida por ser un petalo en la de ese tipo”. Eta horregatik horrelako mezuak nere ustez lagundu egiten dute eta horregatik da referente bat niretzt

  29. Alba Nogales dio

    Niri iruditzen zait beti buruz irekia izan behar dela. Hor sartzen da bai besteak, besteen ideiak eta giza eskubideak errespetatzea. Hori da gehien miresten dudana gizatasunean, ezin gara joan bizitzatik besteei errespetua faltzatzen, ezagutu gabe epaitzen… Ez da bide egokia.

    Garrantzi asko ematen dio nik pertsonei berdin eta justu tratazea, baita ere. Azkenean guztiok pertsonak gara eta ezin gaitu inor diskriminatu edo gutxiestu; ez gure sexuagatik, arraza, azal kolorea, kultura… Horregatik, oso garrantzitsua da pertsonak berdin eta ondo tratatzea, guri gustatuko litzaiguken moduan, ezta?

    Ez dut konkretuan miresten pertsona bat, orokorrean nire familia osoa miresten dut. Oso pertsona umilak, onak eta alaiak direlako. Beti laguntzeko prest egoten dira, eta arazoak daudenean beti alde ona ikusten saiazten dira… Gauzak okertzen direnean zaila egiten zait alde ona ikustea, eta hori asko miresten dudan gauz bat da haietan.

  30. Maren Casas dio

    Nik pertsonetan gehien miresten dudana, nolakoak diren da, ez fisikoki baizik eta mentalki edo izateko eragatik. Azkenean ez gara konturatzen baina gehien miresten didtugun pertsonak oso gertu dauzkagu eta ez gara ohartzen. Daukagun egoera da adibiderik onena, zenbat mediku, zenbat udaltzaingo, zenbat ertzain… guri laguntzen, beraien bizia arriskuan jartzen egoera guzti hau pasa dadin.

    Nire ustez ondo dago pertsona eredugarri bezala pertsona famatu bat izatea baina azkenean zuk ez dakizu betan sare sozialetan erakusten duena edo egiten duene bere benetako bizia del ala ez. Horregatik nik pertsona famatuak jarraitzen ditut eta ikusten ditut baina pertsona eredugarri bezala nire familiakoak dira, azkeneak beraiek erakutsi didatelako dena.

Utzi erantzuna Marta Gogorza(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude