Giza Eskubideak gaurko gizartean (dbh4)

Etika ikastaroaren hasiera-hasieratik garrantzi handia du GIZA ESKUBIDEAK ezagutzeak.

– Aldarrikapen unibertsalaren HISTORIA ezagutzea, René Casin legegizon baionarrak izan zuen eginkizuna, …

– Giza Eskubideen AldarrikapenekoARTIKULU bakoitza eta guztiak ondo ULERTZEA ere garrantzitsua da …

– Eta oso garrantzitsua da GAURKO HAINBAT EGOERA Giza Eskubideen arabera aztertzen jakitea.

Honako ariketa proposatzen dizuet:

1) Egun hauetako komunikabide eta egunkari digitalak aztertu, eta notizia pare bat aukeratu. Loturak bilatzea erraza da google bilatzailea erabiliz. Dena den, komunikabide batzuekin lotura eskaintzen dizkizut.  Berria Eitb24 ; Diario Vasco; Gara ; Noticias de Gipuzkoa; Hitza; Deia ; El Mundo ; El País ; … Edo zuk nahi duzun besteren bat …

2) Notizia bakoitzaren esanahia laburki adierazi idatziz.

3) Giza Eskubideekin duten harremana aztertu. Horretarako, Aldarrikapenaren artikuluen zerrenda eskura edukitzea komeni zaizu (Wikipedian eskaintzen den Aldarrikapenaren euskarazko testuarekin lotura hemen duzu).

4) Idatzizko lana blogean bidali behar da, izen-abizenak argi jarriz.

Hona hemen adibide bat:

Notizia: “Berria” egunkarian, irailaren 17an argitaratu zenez, Hamaseko kide bat hil du Israelek. Zisjordaniako errefuxiatu kanpaleku batean tiro egin diote soldaduek. Armadak dio erakunde islamistako adar armatuko arduradun bat dela, baina halakorik ukatu du hildakoaren anaiak.

Azterketa: Israelgo armadaren ekintza hau Giza Eskubideen aurka doala esan daiteke, honako arrazoi hauengatik:

3. artikuluan adierazten den bizitzeko eta segurtasunerako eskubidea ez da errespetatu, eta ezta epaiketa justu bat izateko eskubidea ere (20. artikulua).

5. artikuluan aipatzen den tratu txar edo ankerra eman zaio pertsona bati.

Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa (13. Artikulua), baina palestinarrek ezin dute beraien mugetatik atera.

Hamas talde armatu bat da. Horrek ez du justifikatzen pertsona bat horrela hiltzea. Preso hartu beharko litzateke, ahal bada, eta kontuan hartu presoak ere pertsonak direla, eskubidedun pertsonak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude