Galderak …

Gizakiok bereizten gaituen dohainetako bat da: geure buruari galderak egitea,… Guk egia jakin nahi dugu, gauzen zergatiak jakin nahi ditugu, gu oso kuriosoak gara,… nahiz eta batzuetan ezin erantzunik aurkitu.

Umeek galderak egiten dituzte, eta batzuetan gurasoak larri ibiltzen dira, umeei nola erantzun…  Nerabe eta gazteek logika garatzen dute, eta ordura arte jasotako erantzun guztiak berriro aztertu eta hankaz gora jarri behar izaten dituzte,… Umetan jasotako erantzunak ez dute, itxuraz, askotarako balio,… Eta helduek galderak darabiltzate buruan, edo agian kezkak gehiago, buruhauste ugari, batzuetan loa galtzerainokoak …

Gogora datorkit Mikel Laboak sortu zuen kanta bikaina, “Langile baten galderak liburu baten aurrean”, (entzun kantu hau) Bertold Brecht idazle alemaniarraren testu ederra musikatuz…

Neronek ere hainbat galdera darabilt buruan bueltaka azken garai honetan, adibidez:

– Bakea iritsiko ote da inoiz gure herri sufritu honetara?

– Nola onar dezakegu hainbeste jende munduan goseak hiltzea, horretaz ezer egin gabe?

– Zergatik da horren gogorra onartzea “erromesak” garela mundu honetan, ez gaudela hemen betiko,e eta heriotza gure ondoan dagoela beti?

– Nola moldatu naiteke pertsona eta kristau hobea izateko?, …

Gure ikastetxeko DBH2ko gaztetxoei kartel batzuk egitea eskatu diet, gizakien galdera garrantzitsuei buruz … emaitza? Denetik dago: kartel onak, estetikaren aldetik eta testuaren sakontasunarengatik, eta kartel eskasagoak ere bai … Hemen dituzu ikusgai.

Eta zuk, zer galdera garrantzitsu egiten diozu zeure buruari tartean behin? Idatziko al zenituzke bi edo hiru galdera? Mila esker.

Iruzkinak

  1. Juakin isuskiza dio

    Zer gertatzen da hil eta gero, nora joanten gara ?
    Zergatik gara pertsonak eta ez animaliak?
    Zergatik ez gara denok berdinak?

  2. Elias El Jamay dio

    Zergaitk daukagu izena? Zergatik daukagu ilea? Zergatik gara batzuk potolak eta besteak argalak? Zergatik isten ditugu begian lotan?

  3. Jon Eceiza dio

    Zergaitik gaxotzen gara? Zergaitik daukagu ilea? Zergaitik daukagu izena? Zergaitik gaude bizirik? Zergaitik gaude eskolan? Zergaitik dauzkagu etxeko lanak?

  4. Maialen Catalina dio

    Zergatik pertsona batzuek ez dira beren gaixotasunengandik sendatzen?
    Zergatik daude hainbeste pertsona aberats, ez dietenak pertsona pobreei laguntzen?
    Zergatik ez dugu egan egiteko gaitasuna?

  5. Alazne Moreno dio

    Zergatik daude gaixotasunak?
    Nondik gatoz?
    Nora goaz?
    Nire ustez galdera hauek ez dira inoiz erantzungo eta beti izango ditugu buruan. Beraz, hobe da bakoitzak bere bizia jarraitzea eta galdera hauen erantzuna topatzen ez saiatzea. Ez baitaude.

  6. Iban Zubizarreta Uria dio

    Gu beste pertsona denen bezala hilko gara. Denok beranduago edo lehenago hilko gara edo hil egingo gara. Normalean jende askoz gehiago ailegatzen da 80 urte inguruetara gaur egun.
    Pertsonak garelako eta animaliak animalia bihurtu zirelako beraien garaian.

  7. Xabier Irizar dio

    Zoritxarrez pertsona, animalia eta gizaki guztiok hiltzen gara. Guztiok izan nahi genuke inmortalak baina hori, ez dakigu zergatik, ezinezkoa da. Eta orain galdera batzuk idatziko ditut:
    -Zergatik ez gara perfektuak?
    -Zergatik gara mortalak?

  8. Aroa Murillo dio

    Zergatik jaiotzen gara?
    Zergatik gara horrelakoak?
    Zergatik ez gara gure infantziaz gogoratzen?
    Nire ustez bizitza oso gogorra da; horregatik gertatzen dira gauza injustu batzuk.

  9. maite oteiza dio

    zergatik gara desberdinak?
    zergatik batzuk azal ezberdina dute?
    zergatik pertsona batzuk azal ezberdinekoen aurka daude, hau da, arrazistak dira?

  10. maialen dio

    Nire ustez galdera guzti hauek ez zuten egon behar, baina nola ia badauden, denok galdera berak egiten ditugu eta erantzunik ez. Orduan hobe da gauza hauek guztiak ahaztea, baina inork ez zuen lortuko galdera horiek guztiak ahaztea.

  11. leire beristain dio

    Zergatik gara gizakiak?
    Zegatik ditugu horrenbeste kezka buruan?
    Zergatik hiltzen gara?
    Zer da mundua?
    Nondik gatoz?
    Galdera asko eta erantzun gutxi. Ea teknologiak eta zientziak aurrera egiten duen eta galdera hauek erantzuten dizkigun.
    Juaninazio, zuk ere pixka bat pentsatu eta ea erantzunen bat irixten zaizun!!

  12. ivan castro dio

    Zergatik izaten da hain gogorra batzuetan hiltzea?
    Guk maite ditugun pertsonak zergatik sufritu behar dute heriotza? eta guk ere bai
    Heriotza eta gero guretzako leku hobeago bat egongo al da?
    Guztiok azken finean heriotzaren ordua iritsiko zaigu nahi ta ez (ez badute makina bat sortzen heriotzaren aurkakoa).

  13. enara beitia dio

    zer ote dago hil ondoren?
    zein izan ote zen lehen gizakia?
    nola sortu ote zen mundua ?
    Azken finean galdera hauek alperrik daude, ez dugulako erantzuterik lortuko ziur asko gu hil aurretik, baina agian gure ondorengoek galdera hauen erantzuna lortuko dute… ia horrela den

  14. maite dio

    nik jakin nahiko nuke hil ondoren zer dagoen, baina ezin dut hori jakin, ze galdera asko daude erantzun gabekoak.
    zergaitik gutxik loretzen dute 100 urte baino gehiago bizitzea?

  15. jone dio

    noizbait bukatuko al da mundua?
    zergaitik hiltzen gara? nola hiltzen gara?
    nondik gatoz? nora goaz?
    noizbait erantzungo al dira galdera hauek?

  16. jessica dio

    zergatik ditugu besteenganako sentimenduak?
    zergatik hiltzen gara?
    zer dago heriotzaren ondoren?
    zergatik ematen du min batenbat hiltzen baldin bada?

  17. maria sanchez dio

    Nik galdera asko ditut buruan.
    Zergatik dago Afrikan hainbeste pobrezia?
    Zer dago hil eta gero?
    Zertan sinistu behar dugu?
    Zergatik bizi gara?
    Galdera asko daude,eta askok ez dute erantzunik edukiko.
    Gizakia oso kuriosoa da…

  18. andoni dio

    zergatik ez gara animaliak?
    hildakoan zer gatik ez gara berpizten?
    zergatik gara erlijiosoak?
    zergatik ez gara berdinak?

  19. joakin dio

    zergatik hiltzen gara?
    zergatik bizi gara?
    hil ondoren zer gertatzen da?
    zergatik jaiotzen gara?
    zergatik gara pertsonak eta ez animaliak?

  20. ander etxeberria dio

    Zergatik daukate batzuek lana eta beste batzuek, adibibezbeltzek, ez dute lanik nahiz eta eskatu?
    Zergatik zahartzen gara eta ez gazte mantendu hil gabe?
    Zergatik gara batzuk tontoak eta besteak listoak?

  21. jon martin dio

    Zergaitik dauzkagu etxeko lanak?
    Zergatik dago gosea munduan?
    Zergatik hiltzen gara ?
    Zergatik dago gerra munduan?
    Zergatik ez dago bakea munduan?
    Zergatik bizi gara?
    Zergatik daude eskolak munduan?
    Zergatik dago ura munduan?
    Zergatik daude diferenziak pertsonen artean?
    Zergatik dago pobrezia?
    Hil ondoren nora goaz?
    Nondik dator erlijioa?

  22. Olatz Iriondo dio

    Zergatik jaio gara?
    Zergatik hiltzen gara?
    Zer gertatuko da hiltzen garenean?
    Zergatik dago munduaren erdia gosez?
    Zergatik bizi gara hain ongi?

  23. joanes balenciaga dio

    zergatik dago gosea munduan?
    zergatik daude gerrak?
    zergatik daude pertsonen artko diferentsiak (pobreak eta aberatsak)?
    zergatik gara adimen handia daukagun bakarrak ?
    zergatik hiltzen gara?
    hil ondoren zer dago?

  24. Leire Elorza dio

    1. Zergatik gara garen bezalakoak?
    2. Zer ginen amaren sabelean?
    3. Zer dago hiltzean?
    4. Zer izango gara geroan?

  25. mireia olariaga dio

    1.Zergatik hiltzen gara?
    2.Nora goaz hil ondoren?
    3.Zergatik ez gara denak berdinak?
    4.Zergatik daude erlijio desberdinak?
    5.Hil ondoren bizirik ba al dago?
    6.Zertarako daude eskolak?

  26. Cecilia Madrid dio

    Zergatik daude pertsona txarrak?
    Zertarako bizi gara?
    Zergatik esaten dute Jainkoak existitzen duela ez badago frogarik?

  27. Julen Plazaola dio

    1- Zergaitik jaio gara?
    2- Zergatik gara horrelakoak eta ez beste forma batekoak?
    3- Zergatik dago injustizia?
    4- Zer egiten dugu guk jendea gurekin sartzeko?
    5- Zergatik hiltzen gara?
    6- Zergatik bizi gara?

  28. uxue zuazolazigorraga dio

    Zergatik hil behar dugu?
    Zergatik gara guztiok ezberdinak?
    Zergaitik ez dugu guztiok bizi maila berdina?
    Zergatik ez ginen beste toki batean jaio ?
    Zer gertatzen zaigu hil eta gero?
    Zer gertatuko da gu ez gaudenean?

  29. Maite lizarazu dio

    Denok digutu galdera batzuk, erantzunik ez dituztenak, adibidez:
    -Zergatik gara gizakiak?
    -Nondik gatoz?
    -Zergatik hiltzen gara?
    -Zer dago hil eta gero?
    -Zergatik dago probrezia mundu osoan?
    -Aberastasuna zergatik dago gaixki banatuta?

  30. Mikel Lizarralde dio

    Nora goaz hil ondoren?
    Nola dakigu benetan Jesus Jainkoaren semea izan zela, ez baidakigu Jainkoak existitzen duela?
    Zergatik dago munduan horrelako injustizia?
    Zergatik neskak eta mutilak desberdinak gara?

  31. Itxaro Iraeta dio

    -Hil eta gero zer dago? Zerbait egongo al da?
    -Zergatik dago munduan dirua hain desberdin banatuta?
    -Nola sortu da hau dena eta gu nola sortu gara?
    -Galdera hauen erantzuna noizbat jakingo al da garbi?
    -Zergatik daude sentimenduak?

  32. Ane Martinez dio

    Zergatik hiltzen gara?
    Nora goaz hil ondoren?
    Zergatik dago munduaren erdia gosez?
    Zein da gure eginkizuna munduan?
    Nola sortu zen lehen gizakia?
    Nor gara gu benetan?
    Hil ondoren bizia badago, zergatik ez da inor bueltatu?
    Hilda dauden pertsonak ondo al daude?

  33. nora uria dio

    -Zergaitik iristen da heriotza?
    -Zergaitik dago pobrezia?
    -Zergaitik ez gara guztiak berdinak?
    -Zer dago heriotza eta gero?

  34. janire aguirre dio

    Zergatik hiltzen gara?
    zer dago hil eta gero?
    zergatik ez dago munduan berdintasuna?
    zergatik egon behar du jendeak goseak eta beste batzuk ez?
    munduaren bestaldean zer ote dago? edota amaitzen ote da?

  35. jon zuloaga dio

    Zergatik bizi gara batzuk ondo eta beste batzuk gaizki?
    Zergatik daude batzuk gosez?
    Zergatik jaio gara?
    Hil eta gero zer pasatzen da?
    Zergatik dago heriotza?

  36. Melissa P dio

    -Zergatik hiltzen gara?
    -Zergatik daude erlijioak?
    -Zer dago hil eta gero?
    -Non egoten gara amaren sabelean egon aurretik?
    -Zergatik dago mundua?
    -Noiz bukatuko da mundua?

  37. Ane Aguado dio

    Zergatik jaio gara gu hemen eta beste batzuk herri pobreetan?
    zergatik hitz egiten du jendeak gaizki beste pertsonetaz arrazoirik gabe?
    zergatik dago horrenbesteko inbidia?
    zergitik dago jende faltsua?
    zergatik egoten gara triste eta pozik?
    zergatik hiltzen gara?
    zer dago hil eta gero?

  38. naiara romatet dio

    zergatik existitzen gara?
    nork edo zerk sortu gaitu?
    zergatik inbidia?
    zergatik hainbeste gerra?
    zer dago hil ondoren?
    zer da maitasuna?
    zergatik zentitzen dugu amorrua?

  39. Maria Arambarri Arregui dio

    Zergatik hil behar da?
    Zergatik jaio behar dago gero hiltzeko?
    Zer dago hil eta gero?
    Bigarren bizirik ba al dago?

  40. Aitor Andreu dio

    Zergatik etorri behar dugu mundura?
    Hil eta gero zer dago?
    Nolatan sortu ziren gerrak?
    Nor naiz?
    Zergatik naiz naizen bezalakoa?
    Nola sortu zen mundua?

  41. Aitor Oteiza dio

    Zer dago hil ondoren?
    Bigarren bizirik ba al dago?
    Zergatik ez dago denbora atzera eramaterik?
    Nor naiz?
    Zertarako bizi ote naiz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude