Zulo beltzetik irteten…

Mila miloi ikusle inguruk zuzenean ikusteko aukera izan dugu Txileko meatzarien erreskatea, la Esperanza kanpalekuan … 33 meatzari lurraren sabelean preso egon dira bi hilabete pasa, meategiko instalakuntzetan, abuztuaren 5eko istripu ikaragarriaren ondoren. Bizirik zeudela jakitea berri zoragarria izan zen, izan ere, guztiak hiltzeko arrisku latza igaro baitzuten… San Jose meategiak ez zituen segurtasun arauak betetzen. Azken hamarkadan, 373 langile hil dira meategietan Txilen… eta hain urrutira joan beharrik ez dago lan horrek dituen arriskuen berri izateko. Hasieran erreskate lana luzeagoa izango zela pentsatzen zuten, baina azkenean lanak azkarrago burutu dituzte, eta meatzariak, ospitale egun batzuk gorabehera, beren familiekin bat egin dute… Ni hunkituta gelditu nintzen azken meatzaria zulotik irten zenetik, Luis Urzua, taldeko liderra, eta lurrean belauniko errezatzen hasi zenean. Gizon honek tenple edo indar berezia izan du, talde hori zuzentzeko, muga-mugako egoeretan, beldurrari eta haserreari aurre eginez.

Eta notizia honek gauza asko ekarri dizkit gogora. Poz handiarekin batera, kezka handiak ere bai. 33 meatzari hauen bizitzaren balioa ezin da kalkulatu, bizitza dagoen garrantzitsuena da… Baina bai kalkulatu daitekeela orain Txilen zenbat meatzari dauden lan baldintza penagarrietan eta askotan soldatarik kobratu gabe, edo zenbat maputxe dauden Txilen bertan gose greban, beraien kulturari eusteko … Eta horretaz ez da hainbeste hitz egiten hemen.

Eta eguneroko esperientzia txikiei buruzko hausnarketa ere sortu zait. Egun batzuk oso beltzak izaten dira, Txileko San Jose meategiko horma beltzenak bezain beltzak,… baina eguzkia beti ateratzen da hurrengo goizean, argi berria ekarriz. Egun beltzak: gurasoekin diskusio gordin bat izan dudalako, honako irakasle horrek ez nauelako konprenitzen, lagun artean ez nautelako ondo hartu eta bakarrik utzi nautelako, maite dudan norbait oso gaixorik dagoelako… Zulo beltza, krisi ekonomikoa eta langabezia gure etxera ere iritsi direlako; gure herrietako droga eta biolentziaren zulo beltzak,… Egun beltz ugari… Eta egun beltzen ondoan, itxaropena. Esperantzaren atea zabalik,… hau da kristau bizitzaren ezaugarrietako bat. Itxaropena.

Iruzkinak

  1. Lierni Arrieta dio

    Nire iritziz, pertsona hoiek suerte handia eduki dute eta oso notizia ona izan da salbatu izana. Asko kostatu izan arren, lortu dute, hasieran uste zuten hilda zeudela, baina abisu bati esker, dena amaitu da.

  2. Iban Zubizarreta Uria dio

    Azken eugun hauetan Txilen gertatu dena ez du inork ere ahaztuko. Izugarria izan zen telebistak esan zuenean 33 pertsona lurretik ia kilometro batera geratu zirela zuloan hainbeste denbora.
    Aste honetan atera dituzte 33 pertsona eta munduko errekorra egiteko ere liskarrak egon ziren.

  3. Miren Aizpuru / Sasha Aranda dio

    Gure iritziz, ikaragarrizko zortea izan zuten pertsona hauek zulo horretatik irteten. Oso poz haundia izan da, baina geuk ere nahiko arazo ditugu besteenakin preokupatzeko. Adibidez ikasketekin eta azterketekin asko ikasi behar dugu. Beste batzuek krisiaren ondorioz, arazo larriak dituzte ikasketak, etxeak.. ordaintzeko.

  4. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Meatzariek pentsatzen zuten ez zutela denbora gehiegi iraungo, baina itxaropena hor zegoen eta azkenean 33 pertsona bizirik irten dira.

  5. Alazne Moreno dio

    Txilen 33 meatzari salbatu dituzte. Meatzari hauek bi hilabete pasa egon dira ilunpean. Poz handia da hortik atera direla jakitea, baina kezkagarria gure gizartean gertatzen diren hainbat eta hainbat tuneletatik erten ezin izana. Adibidez drogen tunela, ikasketen tunela…

  6. Xabier Irizar dio

    Oso penagarria da alde batetik langile hauek oso baldintza txarretan lana egitea eta ez kobratzea bat ere ez. Baina bestetik oso pozgarria da denak bizirik atera dituztelako eta gainera uste baino lehenago. Horrelako istripuak sahiestu daitezkeela iruditzen zait. Mina egoera txarrean baitzegoen eta mina hori itxi egin beharko litzateke.

  7. Sara Godoy dio

    Nire ustez pertsonek ezin dute hor lanik egin. Bizitza arriskatzen dute egunero eta adibidez Txilen jende asko hil egiten da horregatik. Eta gure bizitzan ere zulo beltz asko daude, adibidez gurasoekin ditugun harremanak, eskolan gaizki dabilen norbait…

  8. Jon Urresti Iturbe dio

    Txilen enpresa haundi bat jarri beharko zen, dirurik edo soldatarik ez dutenentzako. Enpresa bat egitea asko kostatzen da, baina denok lagundu beharko dugu.

  9. Laura Astigarraga dio

    Nire ustez, pertsona hauek merito haundia izan dute bi hilabete pasa, meategi horretan pasatzeagatik eta pentsatzeagatik ondo irtengo zutela tunel beltz hartatik.

  10. Lara Garate dio

    Guretzat oso garrantzitsua eta pozgarria izan da albiste hau. Aurreko hilabetean meategiaren egoera txarra zela esan zuten. Meategian lana egitea oso gogorra da eta jende askori ez diote hilekoa ordaintzen.
    Jakinda meategiaren egoera, zergatik jarraitu dute langileek lanean?

  11. Josu Joaristi dio

    Txilen gertatu dena edozein tokiran gerta daiteke, baina guztia diruaren menpe dago.
    Dirurik gabe, ezin da ezer ere egin.

  12. Ainhoa Iturbe dio

    Berri onak hunkitu egin du mundu guztia eta horrek erakusten du mundu guztia horrelako gauzetan arduratu egiten dela eta liskarrak alde batera lagatzen dituztela. Baina nik ordea pentsatzen dut horrelako gauza bat gertatu behar zuela jendea konturazteko oso kondizio zaharretan egin behar zutela lan. Orain presidenteak esan du beraien egoera aldatu egingo dela, baina nire uste dut hori askoz lehenagotik egin behar zela.

  13. Aitor Madrazo dio

    Txilen 33 minero gelditu ziren zulo batean ezin ertenda eta Txilekoak diru pila gastatu zuten pertsona horiek ateratzeko eta jende asko hil egin zen, arrisku handia zegoelako zulo horretan .

  14. Maria Garate dio

    Nire ustez zorte handia izan dute hortik ateratzea lortu dutelako. Hainbeste egun lurpean igaro ondoren. Hil zorian egon dira baina ez dute inoiz itxaropena galdu. Horiek egin zuten bezala egin beharko genuke guztiok, itxaropena inoiz ez galdu.

  15. Elena Zubizarreta dio

    Nire ustez zorte handia izan dute hortik irtetea lortu dutelako baina pasatutako guztia ez dute inoiz ahaztuko. Esan zuten gabon inguruan aterako zituztela eta askoz lehenago atera dituzte.
    33 zeuden hor barruan eta denak ondo irten dira.

  16. imanol saenz dio

    Nire ustez 33 pertsona horiek izugarrizko beldurra pasa dute han behean, hilko ote ziren ikaraz. Orain berriro horrelakorik ez gertatzeko Txilek neurriak hartuko dituen arren, ez dute horra itzuli nahiko.

  17. Maite Aretxabaleta dio

    Nire ustez Txilen gertatua ez luke inorrek bizi osoan pasa behar, baina zorte handia izan dutela uste dut, eta gehiago denak bizirik ertenda, izan ere okerragoa ere izan ahal zuen.

  18. Nazaret Hidalgo dio

    Nire ustez, Txileko meatzariek zorte handia izan dute zulo horretatik ateratzen, jende asko hil baita azkenaldi honetan Txilen meatzetan eta meatze hori lan egiteko egokia ez zela esaten jardun zuten. Hil egin zitezkeen bertan 500 metro inguru lur azpitik baitzeuden.

  19. borja zubizarreta dio

    Txilen pasatutako guztia inork ere ez du ahaztuko. Bertan zeuden 33 pertsonak oso gaizki pasatu dute, gosea ez dute pasa zergatik janaria bidaltzen zien zulo batetik. Berriro horrelakorik ez gertatzea espero dugu.

  20. jon juaristi dio

    Txilen gertatu zena ez da inoiz ere ahaztuko: 33 minero atera dituztela Txileko minetatik. Esan zuten Gabonak inguruan aterako zituztela zulotik baina askoz ere lehenago atera dituzte. Eskerrak itxaropena ez duten galdu bestela oso zaila izango baitzen.
    Oso balditza txarretan egon dira kilometro batera.

  21. Joseba Orodea dio

    Ikaragarria da Txilen gertatu dena, oso gaizki pasako zuten meatzariek hor behean. Egia da janaria bidaltzen zietela baina zulo horretan 30 egun egotea ez dut uste erraza izango denik eta gainera beraien familiak, semeak eta abar ikusi gabe.

  22. Aitor Arribas dio

    Txilen gertatu dena minero hauekin azken egun hauetan izugarria izan da. Bertatik irten ahal izatea mirari bat izan da. Baldintza oso txarretan egon baitziren. Gertatu den hau espero dugu berriro ez gertatzea, familia askok gaizki pasatu baitute beraien familiartekoak bertan hiltzeko zorian egonda.

  23. Sara dio

    Nire ustez meatzari hauek beste askok izan ez duten zortea eduki dute, izan ere, ez dira historian zehar hil-zorian egon diren meatzari bakarrak. Gainera, meatzari hauek beraien arazoa mundu osoan ezagutarazteko aukera izan dute, baina beste askok lan baldintza berdinak edo okerragoak dituzte, eta ez da ezer egiten haien alde.

  24. Markel Larrañaga dio

    Aste honetan 33 minero atera dituzte Txileko mina batetik. Guztiak ondo irten dira eta ez zuten esperantza behin ere galdu. Txilen minero asko hil dira minetan eta pertsona hauek gure exemplua izan beharko lukete beraien adore eta kemenagatik.

  25. irati astigarraga dio

    Pertsona hauek zorte ikaragarria izan zuten, hiltzeko arriskua zuten, baina biziririk atera dira, ikusi dugun moduan… 2 hilabetez egon dira hor behean argirik gabe eta abr…
    Nire iritziz mineroak kontu handiagoz ibili beharko lukete, eta ez bakarrik Txilen, beste herrialdeetan ere bai

  26. Maite Lete dio

    Txilen jende asko hiltzen da meatzetan lan egiteagatik. Nire ustez San Jose meategian zeudenek zorte handia izan dute bizirik atera direlako. Oso gaizki pasa dute beraiek eta baita beraien familiakoek ere. 33 pertsona atera dira bizirik, zorte handia izan dute, baina seguru nago ez zaiela esperientzia gustatu

  27. leire etxeberria dio

    Oso triste da meatzari hauek eta beste hainbatek egunero jasaten duten egoera hau. Nik esango nuke mundu honetan dagoen lanik gogorrenetako bat dela. Azkenengo aste hauetan informazio asko izan dugu 33 meatzari hauei buruz, baina kontuan hartu behar dugu urtero jende mordoa hiltzen dela irten ezinda eta gu ez garela gende horien egoeraz konturatzen.
    Kasu honetan dena ongi irten da baina nork daki aurtengo urtean zenbat hilko diren?

  28. Maider Urdampilleta dio

    Nik ez nuen espero 33 meatzariak bizirik irtengo zirela, oso zaila baita 2 hilabete zulo baten sartuta egotea, eta, gainera, bizirik irteteko esperantzak edukitzea. Harrigarria da Txile osoak egin duen lana meatzari horiek bizirik irteteko.

  29. Mikel dio

    Oso notizia tristea izan da azken egunetan Txilen gertatu dena. 33 pertsona lurretik 700m behera egon ziren. Ez zuten iñongo esperantzarik galdu eta azkenik bizirik atera ziren hortik.
    Beraien bizia asko aldatu da azken egun hauetan. Zorionez ondo atera da guztia.

  30. Eider Etxaniz dio

    Nire ustez, zorte handia izan dute Txileko meatzariak, horrenbeste denbora pasa eta gero guztiak ondo irtetea oso zaila delako. Asko poztu naiz notizia hori entzutean.

  31. Julen Aranbarri dio

    Nire ustez erreskate hori oso arrakastatsua izan da, gainera mundu osoan mila milioi ikuslek jarraitu zuten telebista, internet etab. baina baita ere pentsatzen dut eta kritikatzekoa izango litzateke erreskate horrek interes politikoak izango baititu. ez dakit baina pentsatzen dut Txilen laster izango direla elekzioak eta presidenteari oso ondo etorri zaio 33 txiletar horiek erreskatatzea. Alde horretatik oso gaizki iruditzen zait…

  32. ane juaristi dio

    Txilen gertatu zena ez da inoiz ere ahaztuko: 33 minero atera dituztela Txileko minetatik. Esan zuten Gabonak inguruan aterako zituztela zulotik baina askoz ere lehenago atera dituzte. Eskerrak itxaropena ez duten galdu bestela oso zaila izango baitzen.
    Oso balditza txarretan egon dira kilometro batera.

  33. Amaia Illarramendi dio

    Txilen gertatu dena ikaragarria da.Telebistan mila milioi pertsona inguruk ikusi du eta ez da arraroa.33 meatzari lur azpian harrapatuta egotea eta janaria zulo batetik ematea oso gogorra da. Onena da guztiak ongi irten direla eta ongi daudela.

  34. Borja dio

    Aste honetan 33 minero atera dituzte Txileko mina batetik. Guztiak ondo irten dira eta ez zuten esperantza behin ere galdu. Txilen minero asko hil dira minetan eta pertsona hauek gure exemplua izan beharko lukete beraien adore eta kemenagatik

  35. june eta andrea dio

    Gure iritziz, zorte handia eduki dute pertsona horiek eta irteten lagundu zituztenak zoriontzea merezi dute. Zulo hortatik irten duten pertsonek ez dute inoiz ere gertaera hau ahaztuko.

  36. Maria Arambarri Arregui dio

    Harrigarria da 33 pertsona 700 metrotatik ateratzea. Badakit nola sentitu zitezkeen beraien emazteak, seme-alabak eta anai-arrebak… Eskerrak ematen diozkiot, behintzat, Jainkoari iaz gure artean egoteko. Baina ez zait batere ondo iruditu hau gai-politiko bat bihurtzerakoan. Diruak ez dauka zerikusirik! Berriz ere, errezatzeko modukoa da 33 pertsona bizirik irtetzea zulo beltz batetik.

  37. egoitz lizarralde dio

    Nire ustez oso pozgarria da; sekula gertatu ez dena gertatu da eta. 33 pertsona 1m diametroko zulo batetik atera dituzte

  38. Aitor Oteiza dio

    Txilekoak zur eta lur utzi gaitu mundu honetan bizi garen izaki guztiak.33 pertsonen zortea ikaragarria izan da eta ez da behin ere ahaztuko, baina munduan meatzari mordoa dago eta egunero-egunero beraien bizitza arriskatzen ari dira metal batzuen truke… miresgarria da, baina arriskutsua!

  39. Janire Alberdi dio

    Nire iritziz, pertsona batzuk bizian zortearekin jaiotzen dira.Txileko pertsona hauek zortea dute eta edukiko dute bizi osoan.33 pertsona orain zoriontsu bizi dira beraien etxeetan eta beraien familiarekin.

  40. gaizka dio

    Txilen gertatutakoa ez da inoiz ere ahastuko gauza oso larria izan da eta hiltzeko zorian egon dira 33 minero hauek.
    Txilen batez ere oso gaizki pasatu dute baina bizirik zeudela informatzerakoan oso poz handia hartu dute.

  41. Aitor Andreu dio

    Zoritxar handia izan zen gizon horiek 700 metroko zulo batean gelditzea, baina bukaeran istorio onek bukera zoriontsua du, izan ere 33 gizonak bizirik daude eta inor ez dago grabe edo osasuneko arazorik gabe.

  42. Mar Leal dio

    Zorte handia izan dute Txileko 33 pertsona horiek. Inork ez zuen espero batemat bizirik ertengo zuela meategi horreatik. Baina kontuan hartu behar dugu lehengoan horiek izen zirela, baina urtero gertatzen dira horrelakoak eta zoritxarrez gehiagotan gertatuko dira.

Utzi erantzuna Ainhoa Iturbe(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude