Solidaritatea lantzen…

David Larrañagari suertatu zaio saria Beningo kaleko umeen alde aurten egin dugun zozketan. Zorionak berari… eta zorionak eta mila esker zozketa honetan lagundu duzuen guztioi:  sariak emanez (Mikel Labaka, Errealeko jokalariak, Migel Bolante eta Maite Krixpin margolariak, Joseba jatetxea, FK, Laborala, Jasokunde, eta abar…), txartelak salduz (Hemen neska eta mutil askoren izenak jarri beharko genituzke), Sabinori bere lokala uzteagatik,…

Eta zorionak txartelak erosi dituztenei ere. Guztiek merezi dute saria. Guztiek jaso dute sari handia: pobreei laguntza ematea. Hain zuzen ere, batez ere horrexegatik erosi dituzte txartelak: Beningo kaleko umeei laguntzeko…

Gazteak eta Garapena, gobernuzko kanpoko erakundea, saiatzen da ume hauen alde lanean, proiektu horrekin adiskidetasun bereziko harremana baitugu: haiekin bat egin nahi dugu nolabait.  Gainera, DBHko ikasleen Solidaritate Taldea ere gogor ari da, laguntza eskaintzeko asmoz. Eta aste honetan zehar, azaroaren 8tik 12ra, Benini buruz hitz egingo zaigu goizero, “Egun onak” ematean… Eta laster izango dugu Janari Bilketa, azaroaren amaieran eta abenduaren hasieran.

Herrian, batzuek esaten dute alferrik ari garela, gure laguntzak ez duela ezertarako balio, azken batean munduko injustizia ez dugula guk aldatuko… Egia da guk ez dugula munduko gose guztia kenduko. Egia da arrain bat ematea baino hobe dela arrantzan erakustea, eta gure proiektuak horixe eskaintzen du: janaria, etxea eta ikasketak…

Zuri zer iruditzen zaizu?  Merezi al du honelako ekintzetan parte hartzea?  Zergatik? Ba al duzu ideiarik, zer egin daitekeen neska eta mutil pobreei laguntzeko?

Iruzkinak

  1. Julen Aramendi dio

    Niri ondo iruditzen zait zozketak eta janari bilketa egitea pobreen alde. Merezi du horrelako ekintzak egitea pobreei laguntzen diezulako. Nik ez daukat ideiarik zer egingo nukeen neska mutil pobreei laguntzeko, baina egiten dituzten ekintza batzuetan parte hartzen dut.

  2. Ander Etxeberria dio

    Niri ideia ona iruditzen zait jatekoa, etxea, ikasketak etab. ematea.
    Nire ustez merezi du ekintza horiek egitea, Beningo umeei laguntzeko bada.

  3. Leire Beristain dio

    Niri ongi ongi iruditzen zait umeen alde horrelako lana egiteak, izan ere ni ere haurra naiz eta ez nuke nahiko horrelako bizitza edukitzea. Nire ustez merezi du haurren alde horrelako lana egitea, eta nik behintzat animoak ematen dizkizuet. Animoo eta segi horrela!!!!

  4. Maialen Arzalluz dio

    Niri oso ondo iruditzen zait Beninen alde gauza guzti horiek egitea. Bai noski. Beste jende guzti horiek ere jan eta bizi egin behar duela, gu ere beraien tokian egongo baldin baginen, guk ere janaria naiko genuke guri bidaltzea. Janaria bidali edo guk beraien umeak adoptatu.

  5. Xabier Albizuri dio

    Zorionak David Larrañagari bere sariagatik. Oso ondo iruditzen zait janari bilketarena, eta ni gainera solidaritate taldean nago.

  6. Nerea Aguado dio

    Zorionak David!!
    Nire iritziz, beste pertsona batzuei laguntzea ondo dago. Baina jendeak bere iritzia dauka eta errespetatu egin behar da. Honelako ekintzetan parte hartzea ondo dagoela iruditzen zait. Jendeari laguntzea ondo dago.

  7. Ander Insausti dio

    Nire iritziz ondo egiten dute
    Beningoei laguntzen,
    oso lan ederra egin dute,
    eta merezi du zozketa egitea,
    zergaitik ondo iruditzen zait
    Beningoei laguntzea

  8. Enara Beitia dio

    Oso ongi iruditzen zait horrelako gauzetan parte hartzea. Nik ere hartu baitut eta txartel asko zaldu ditut, 45. Nik uste merezi duela baino ez zozketa irabazteagatik bakarrik, ze horrela Beningo umeei laguntzen diegulako ere bai. Nik uste Beningo umeek ere merezi dutela gurea bezalako bizimodu bat.

  9. Olatz Iriondo dio

    Niri oso ongi iruditzen zait Benini laguntzea, zozketak, janari bilketa…
    Nire ustez merezi du honelako ekintzetan parte hartzea, laguntzea oso ongi dagoelako eta gu bezala ez dagoen jendeari laguntzen diogulako.

  10. María Sánchez dio

    Niri iruditzen zait proiektu hau oso lagungarria dela, nahiz eta jendeak ezetz esan. Horrelako asko egin beharko lirateke. Gainera, askok parte hartu dute proiektu hontan, txartelak saltzen ibili direnak, erosi egin ditzutenak… Merezi du horrelakoak egitea, eta merezi du horrelakoetan parte hartzea, ondo pasatzen da, opari bat irabazteko sortea eduki dezakezu eta gainera, pobre askori lagundu egiten diezu.
    Zorionak premio hau irabazi duenarentzat!!!!!

  11. Ivan Castro dio

    Ni solidaritate taldean nago eta laster janari bilketa dator. Gogoa esnatzen ari zait niri, eta beste kideei ere bai. Nire lehenego urtea da hemen. Jende batzuk ez dira konturatzen beste munduko leku batzuetan pobrezia galanta dagoela eta beste leku batzuetan aberastasun izugarria

  12. Jone R. dio

    Nire ustez guztiek merezi zuten, baina berari tokatu zaio. Hori zortea da, nik gomendatuko nuke mundu guztiak poarte hartzea eta pobreei laguntzea

  13. Janire Aguirre eta Ariane Aldalur dio

    Oso ondo iruditzen zaigu horrelako kanpainak antolatzea, jendeari laguntzeko eta dirua bilduz, pobreei emateko. Gure ustez parte hartzea ez da ideia txarra, baina ez derrigortzea izango litzateke onena, bakoitzak lagundu behar duen edo ez erabakitzeko.

  14. Julen Yuri dio

    Ondo dago laguntzea pobreei, baina ezingo dugu pobrezia eta gosea munduan kendu, baina zertxobait egitea lortuko dugu. Gehiago lagunduko genukeen gazteok jakiten bagenuen zer den pobrea izatea eta gosearekin bizitzea.

  15. Lander Ocio dio

    Niri ondo iruditzen zait jendeari laguntzea eta gehiago laguntza asko behar dutenei. Nahiz eta guztiei ez lagundu, behintzat batzuei laguntzen diegu ikasketak emanez, janaria, etxea,…
    nire ustez merezi du jendeari laguntzea.

  16. Janire Arrieta dio

    Niri oso ongi iruditzen zait beste pertsonen alde lan egitea, baina askotan beste batzuen alde lan egite arren, heriotzara kondenatzen dituzte. Horretarako ez dago eskubiderik, bakoitza libre baita bere bizia nahi duen modura bizitzeko.

  17. Nora Uria dio

    Ba bueno, egia esan, nahiko aferrik da egiten ari zaretena, baina intentatzeagaitik ez da ezer gertatzen. Nire ustez ez du merezi honelako ekintzetan parte hartzea, ezin baitira horrelako gauzak aldatu, eta horregatik ez dut parte hartzen.

  18. Cruz Alberdi & Erik Cabezas dio

    Bai, merezi du parte hartzea ume probeei laguntzeko eta janaria emateko, diru eta laguntza gehiago bidaltzeko.

  19. Ane larrañaga dio

    David Larrañagari tokatu zaio, berari egokitu zaio eta merezi izango zuela pentsatzen dut. Denak merezi zuten parte hartzeagatik, baina pentsatzen dut beraien helburua beteko zela, pobreei laguntzea. Janari biketa ere egiten da eta hori ere oso interesgarria da, Beningo umeei laguntzen zaielako. Solidaritate taldea ere gogor ari da , eta lan asko egiten ari dira beraiei laguntzeko! Agur!

  20. Daniel Soares dio

    Zorionak David Larrañagari eta sariarekin ondo pasatzea opa diot. Ez da aspertuko, eta lana ez da alferrik izango, ze nola jada askori lagundu dioten, ez da alferrik izango. Espero dugu horrela jarraitzea eta inork ez etzitzea lan honetan

  21. Ainhoa Conde dio

    Ondo dago noizean behin horrelako ekintzak egitea, gainera ondo dago ez delako derrigorrezkoa parte hartzea. Mereziko luke horrelakoetan parte hartzeak, pertsona helduek ez balukete gezurrik esango, txartelak badituztela esanez.

  22. Beatriz Gurrutxaga dio

    Niri ondo iruditzen zait horrelako ekintzak egitea, horrela pertsona pobreei laguntzen zaielako. Baina gero eta jende gehiagok hartzen badu parte, hobeto izango zen.

  23. Aitor León dio

    Oso zorte onekoa da David. Opari hauek ez zaizkio egunero tokatzen bati. Eskerrik asko oparien egileei: Mikel Labaka, Errealeko jokalariak, Migel Bolante eta Maite Krixpin margolariak, Joseba jatetxea, FK, Laborala, Jasokunde, eta abarri…
    Bildu dugun diruari esker, orain baliabideak eskuratzeko aukera gehiago dituzte Beninen.
    Zorte ona opa diet Beningo ume guztiei eta bertan lanean ari diren laguntzaile guztiei!

  24. Maria Olano dio

    Ondo iruditzen zait halako ekintzetan jendeak parte hartzea Beningo umeei laguntzeko. Nire ustez merezi du, jendeari lagundu nahi baldin badiozu.

  25. Jon Zuloaga dio

    Niri oso ondo iruditzen zait zozketa hori egitea, ze gero dirua pobreengana joaten da. Eta poza hartzen dut, David Larrañagari tokatzea.

  26. Julen Plazaola dio

    Ongi iruditzen zait. Nire ustez merezi du horrelakoetan parte hartzea, batez ere kaleko umeei laguntzen ari zarela jakiten duzulako eta ongi sentitzen zarelako. Ideia: Erakusketa bat egitea.

  27. Maria Garate dio

    Ondo iruditzen zait, gainera behartsuei laguntzeko modu polita da. Segun zein ekintzetan bai. Jende behartsuei laguntzea oso ondo dagoelako bizitza hobea atera al izateko.

  28. Ane Martinez dio

    Nire ustez ekintza hauetan parte hartzeak merezi du. Behar duten umeei laguntzeko ekintza da eta saria ere ona zen, baina oso aukera gutxi daude saria tokatzeko. Merezi du parte hartzea, ongi sentitzen zarelako behartsuei laguntzean eta gainera, zerbait irabazi dezakezu. Biletak saltzearekin aparte, beste era asko daude haurrei laguntzeko, adibidez, janaria bidali, eskolak egin, lanbide bat erakutsi…

  29. Azul Ayuso dio

    Para mí merece la pena participar en los proyectos que se están realizando, porque mientras estamos ayudando a los niños de Benín, para que puedan tener algo que comer cada día y una buena educación. Aunque todos sabemos que no podemos terminar con el hambre del mundo, algo es algo.
    Por eso me apunté al grupo de solidaridad, para ayudar a las personas que pueda…

  30. Xuban Aranbarri dio

    Hasteko, solidario izatea ondo dago, ez dutenei laguntzea oso ondo dago, solidaritatea izateak ez du zer ikusirik erlijioarekin, baino Floreagakoek garrantzi gehiena solidaridadean kristautasunari ematen diozue. Eta hori ezta horrela.

  31. dio

    Niri oso ondo iruditzen zait behar dutenei laguntzea.
    Bai oso garrantzitsua da jendeak horrelako ekintzetan lagundu eta parte hartzea.
    Horrela gehien behar dutenei laguntzen diegu eta gu pertsona hobeak izaten laguntzen digu.
    Ideiak: Janaria bidali, hezi, idazten eta irakurtzen irakatsi,…

  32. Mikel Lizarralde dio

    Bai. Nire ustez, pobreei laguntzeko bada, horrelakoak egitea ongi dago; gainera jendeak ongi erantzuten du pobreei laguntzeko aukeraren aurrean eta hori eskertzekoa da. Floreagak urtean zehar horrelako ekintza asko antolatzen ditu solidaritateari loturik eta, aurreko urteetan erantzun ona izan zutenez, aurten ere gogotsu ari dira lanean.

  33. Guillermo Nuñez dio

    Oso ondo dago Beningo umeei laguntzea. Azkoitiarrak gainera asko ari gara laguntzen. Badakigu ez dugula mundu osoa aldatuko gure laguntzekin, baina hala ere esfortzu bikaina ari gara egiten. Ea jende gehiagok laguntzen digun ume hauei laguntzen!!

  34. Itxaro Iraeta dio

    Bai, nire ustez merezi du!
    Badakit gauza hauek egiteagatik ez dela munduko injuztizia aldatuko, baina gauzak pixkanaka hasten dira! Nahiz eta gutxi lagundu, haientzat asko da!

  35. Xabi Soraluce dio

    Niri ez zait ondo iruditzen bati bakarrik suertatzea oparia; partaide bakoitzari detailetxoren bat egitea ez zen batere gaizki egongo, oso detaile polita eta solidarioa izango baitzen.

  36. Sara Rodriguez dio

    Ni, solidaritate taldean nago eta ekintza hauetan parte hartzen dut aurreko urtetik. Ez dago esan beharrik ekintza hauek egitea merezi duela eta gure denbora eta ahalegina besterik ez ditugu jarri behar besteak laguntzeko. Gure gizartean gu baino askoz ere okerrago bizi den jende asko dago eta gu, haien alboan, oso aberatsak garelako.

  37. Cecilia Madrid dio

    Ondo iruditzen zait horrelako ekintzetan parte hartzea, jendeari laguntza ematen ari garelako eta pertsona batzuk gosea pasa ez dezaten lortzen dugu euro gutxi batzuk ordainduta.

  38. Jon Juaristi dio

    Oso zorte handia izan du pertsona horrek horrelako jokalari baten kamiseta tokatzean. Baina guztiek irabazi dute azkenean denek bidali baitute Beninera beraiek duten dirua eta hori pozgarria da.
    Beraz saria guztiena da, denek merezi dutelako pobreei laguntzeagatik.

  39. Imanol Saenz dio

    Niri ongi iruditzen zait, guk euro bat jartzeko ez dugulako ezer behar, eta euro batekin Beningo ume batentzat bazkaria eta afaria egin daitezkelako, gainera guk irabazten badugu, sari on bat eskura dezakegu.

  40. Borja Zubizarreta dio

    Neri guzti hau ondo iruditzen zait, alde batetik horrelako gauzak egin behar direlako eta beste aldetik, berriz, jendeak horrelako gauzetan parte hartu behar du, solidarioak izan behar dugu. Neska mutil pobrei laguntzeko ideia asko daude munduan zehar: janari bilketak… eta abar, baina niri ez zait ideiarik iruditzen.

  41. Julen Aranbarri dio

    Nire ustez horrelako ekintzak oso ondo daude, zeren horrela pobreei laguntzen baitiegu. Merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea, asko laguntzen baitugu. Nik proposatuko nuke herriko plazan umeentzako ekintza batzuk egitea eta horrela umeak gurasoekin joatean, postu txiki bat jarriz gurasoek hor beraien diru laguntza txikia ematea.

  42. Aitor Arribas dio

    Horrelako ekintzetan parte hartzea oso ondo iruditzen zait, ume asko daude egunean gosez hiltzen eta emandako laguntza oso txikia izanez, ume askorentzako iritsiko da janaria.
    Azkenean esan nahi dut laguntza txiki hori oso txikia izanda ere, oso baliagarria izango dela ume askorentzat

  43. Eider Etxaniz dio

    Nire ustez, pobreei laguntzea oso garrantzitsua da, gu askoz hobeto bizi gara beraiek baino eta laguntzeari garrantzi handia eman behar zaio. Nik uste dut pixkanaka pixkanaka herri pobreak aurrerantz joango direla eta pobre gutxiago egongo direla. Horrelako proiektuekin laguntza handia ematen zaie, eta horrelako gauzak egitea merezi duela iruditzen zait.

  44. Xuban Badiola dio

    Niri oso ondo iruditzen zait horrelako laguntzak ematea, guk nahikoa baitugu, eta guk emandako dirua behar dutenei heltzen baitzaio. Asko pozten naiz gainera gure ikastetxean egiteaz. Nik pertsonalki asko miresten ditut misiolariak, beraien familia utzi eta jendeari laguntzera joaten baitira.

  45. Mikel Larrañaga dio

    Nire iritziz, gizon horrek saria baino nahiago zuen Benineko umeei laguntzea eta diru apur bat ematea, putzuak eta eduki ditzaten.
    Gainera eman dioten kamiseta hori lehen mailan dagoen jokalari on batena dela esan dezakegu eta nik kamiseta hori kuadro batean sartuko nuke, oroitzapen gisa.

  46. Mar Leal dio

    Nire ustez, oso ondo dago pobreei laguntzea zozketarekin. Bai umeek eta bai parte hartu duten pertsonek irabazten dutelako.
    Merezi du holako ekintzetan parte hartzea, pobreei laguntzen diegulako.
    Ez dut ideia berririk, horrelako ekintzak oso ondo daudelako eta lan horiekin jarraitu beharko genukeelako.

  47. Maider Urdampilleta/Sara Seco dio

    Gure ustez merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea. Pobreei laguntzeko aukera duzulako, eta, gainera, saria eramateko aukera ere baduzulako. Janari bilketarekin janari asko biltzen da, eta ekintza ona iruditzen zaigu, hirugarren munduko pertsonek ere jateko eskubidea dutelako.

  48. Joseba Orodea dio

    Niri ondo iruditzen zait horrelako ekintzetan parte hartzea ( Gazteak eta Garapena ) eta baita ere solidaritate taldean. Nire ustez ume horiek behar dute laguntza eta ekintza hauetan hori ematen da.

  49. Naiara Romatet dio

    Nire ustez, oso ondo dago honelako zozketetan parte hartzea.
    Ez sariagatik, laguntzen diegun pertsonekin pentsatuz. Bizi askori laguntzen diegu pare bat euroren truke eta gainera sari bat irabasteko aukera duzu.
    Lan ugari egin ditzakegu: solidaritate pintxoak, kontziertuak, zozketa geiago…

  50. Ane Arambarri dio

    Egia da hobe dela arrantzan erakustea arrain bat ematea baino, baina nik uste dut merezi duela horrelako ekintzetan parte hartzea. Nire ustez, beharra duten umeei gauzak edo dirua ematea ondo dago, ze gero guri gauzak ematea gustatzen zaigu. Momentuan ez dut ideia berririk buruan, uste dut egiten ari direna ondo dagoela.

  51. Janire Astigarraga dio

    Niri oso ongi iruditzen zait horrrelako zozketak egitea pobreen alde. Merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea, beesteei laguntzen ari zarelako.

  52. Maialen Catalina dio

    Nire ustez oso ondo dago Beningo umeentzako dirua biltzea zozketa baten bidez; parte hartzen dutenek aukera dutelako saria egokitzeko eta beste aldetik, zozketaren bidez Beningo umeek diru kopuru bat lortu dutelako, arropak, janariak eta abar erosteko eta etxe eta eskola berriak eraikitzeko.

  53. Maite Acedo dio

    Nire ustez merezi du besteei laguntza bat ematea, txikia bada ere. Bakoitzak euro bat ematen badugu, asko lortuko dugu, baina badago jendea oso xuhurra dena.

  54. Adrian Valor dio

    Suerte handia izan du David Larrañagak, zeren eta sari ona tokatu zaio. Jendeak asko lagundu du saltzen eta erosten Beninera dirua eramateko. Solidaritate taldea ere oso ideia ona da Benirerako janaria biltzeko. Batzuek esaten dute alferrikakoa dela, baina nik uste dut ez dela alferrikakoa.

  55. Oihane Camarón dio

    Oso ondo .Gainera zozketa bat egin eta berari zaria tokatu zaio. Nik ere nahi nuen, baino hurrengo batean izango da. Asko merezi du zergatik bileteak erosi eta dirua Afrikara joaten da umeak aurrera ateratzen laguntzeko eta merezi du erostea bileteak hurrengo batean ere !!

  56. Iñigo Orbegozo dio

    Niri ondo iruditzen zait zozketa egitea. Horrela hango umeei laguntzen diegu. Beraiek ez daukate ezer. Aurten Errealeko kamiseta zozketatu dute. Tokatu zaionak suerte handia izan du.

  57. Guillermo Ceballos dio

    Oso ondo egiten ari dira Beningo kaleko umeei laguntzen eta nik ere lagundu diet diru pixka bat bakarrik ematen. Merezi du parte hartzea. Zeren eta niri ere kaso horietan gustatuko litzidake laguntza jasotzea

  58. Enara dio

    Niri ondo iruditzen zait noizean behin horrelako laguntzak prestatzea. Merezi dut hau egitea ume haiei laguntzeko. Gaizki bizi dira eta. Lan gogorrak egiten dituzte egunero. Gure laguntza behar dute.

  59. Miren Aizpuru - Sasha Aranda dio

    Oso ongi iruditzen zaiu horrelako ekintzak antolatzea, beraintzako aukera handi bat delako. Bai, merezi duela iruiditzen ziagu, ez baitzaigu ezer kostatzen biletak erostea edo saltzea eta berainetzako oso garrantzitsua da ematen zaien dirua.

  60. Iban Zubizarreta Uria dio

    Bai, nire ustez ere merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea, zergaitik dirurik ipini gabe kamisetak eta kuadtroak lortu daitezke ezer egin gabe.

  61. Nerea Pinto dio

    Bai, boletoak saltzea ondo iruditu zait. Bertatik ateratako diruak Beningo umeei asko lagunduko die, proiektu ugari egingo direlako.

  62. Ainhoa Iturbe dio

    Nire ustez ongi dago beraiei laguntzea baino nik ordea beste galdera bat proposatzen dizuet.
    Urteak dira, dirua ari garela bidaltzen eta laguntzen, non dago diru eta lan guzti hori? Hori ez al diozue inoiz zuen buruari galdetu? Haiek beti pobre egoten dira, beti goseak hilda. Nire ustez hango gobernuak aldatu egin beharko lirateke eta beste gobernu mota bat jarri, beratako herritarrek aurrera egiteko.

  63. Lierni Arrieta dio

    Solidaritate taldea ondo dago, besteei laguntzen baidiete.
    Uste du zure pertsonalitatea hobetzen laguntzen duela.
    Nola lagundu? Ba alde batetik janaria emanez, eskolara eramaten, etxe bat emanez etab.

  64. Alazne Moreno dio

    Oso ongi iruditzen zait horrelako gauzak egotea. Horrela pobreei dirua ematen diegu eta era berean batzuek ere zertxobit irabazteko aukera izaten dute.
    Bai merezi du. Pobreenei laguntzen diezu eta gainera aukera duzu zerbait irabazteko. Baina batez ere laguntza eskaitzen duzu.

  65. Josu Joaristi dio

    Ondo iruditzen zait besten alde lan egite.
    Merezi du, baina ez dut intentziorik parte hartzeko, ez dudalako gogorik holakotan denbora galtzeko.

  66. Lara Garate dio

    Guztiok merezi dugu honelako ekintzetan parte hartzea, besteen egoera hobetzen lagundu behar dugulako. Honelako ekintzak egiten jarraitu behar dugu eta gure partetik gehiago ipini.

  67. Laura Astigarraga dio

    Nire ustez, oso ondo dago ekintza hautan parte hartzea, gauza askoren artean, pobreei laguntzen diegulako. Merezi du, nahiz eta ezinezkoa izan guztiok kamiseta eta kuadroak irabaztea, guztiok gauza berri bat irabazi dugulako: beste batzuei laguntza ematea irabazi dugu.

  68. Xabier Irizar dio

    Ongi iruditzen zait horrelako gauzak egitea, eta batez ere, pobreen alde egitea.
    Horrelako ekintzetan parte hartzea oso ona da gure ez-egoismoa adierazteko ta pobreei pixka bat bada ere eskolak, putzuak… egiten laguntzeko diruarekin edo lan tresnekin.
    Dirua eta janariak bildu, edateko moduko ura ateratzeko tresnak eta gauza gehiago bidaltzea.

  69. Aroa Murillo dio

    Niri oso ondo iruditzen zait gauza hauek guztiak egitea Beningo umeei laguntzeko.
    Bai oso ongi pasa dezakezulako zure lagunekin eta Beningo umei oso ongi etortzen zaielako. Guztiok behar dugulako laguntza.

  70. Jon Urresti dio

    Bai, boletoak saltzea ondo iruditzen zait. Bai, merezi du. Beninerako diru zertxobait irabazten delako. Baita ere oso ongi dago bigarren eskuko gauzak saltzea.
    Nire ustez liburu bat egin beharko litzateke Beningo kaleko umeei buruz eta liburu hori saldu.

  71. Barbara Elezgarai dio

    Askotan pentsatu izan dugu guk munduko gaitzak konpontzeko ematen dugun diru, arropa eta abarren laguntzak ez dutela ezer konponduko. Agian egia da, baino horrela behintzat zerbaitetan lagundu dezakegu eta hori egin ezean egoerak okerrera egingo du eta gaitz horiek askorengatik bidertuko dira. Horregatik ematen ditugu laguntza horiek.

  72. Lander Alberdi dio

    Oso ongi iruditzen zait egiten den zozketa, izan ere horrela Beningo kaleko umeentzat dirua biltzen da. Nire ustez merezi du horrelako zozketak egitea horrela dirua biltzen baita eta dauden sariak onak direlako.

  73. Amaia Aizpuru dio

    Niri oso ongi iruditzen zait zozketa hauek antolatzea, izan ere, beraien helburuak mundua konponduko ez duen arren, jende askori irribarre bat eman eta zoriontasuna eman diezaiokelako. Gainera, zozketan parte hartzen duten guztiek lagntzen ikasten dute eta horrek garrantzi handia du etorkizunera begira.

  74. Sara Almendro dio

    Nire ustez merezi du zozketa, janari-bilketa eta horrelakoetan parte hartzea, izan ere, egia da munduko egoera ez dugula aldatuko baina imajina al ditzakezu ume horiek laguntza hori gabe?
    Behintzat eskolak, etxeak, janaria eta horrelakoetan laguntza daukate eta hori oso garrantzitsua da beraientzat.
    Ume pobreei laguntzako zozketetan eta abarretan parte hartzea oso garrantzitsua da, baita zozketa aurrera eramaten laguntzea ere, adibidez, zozketako txartelak saltzen.

  75. Joseba Lizarralde dio

    Niretzat jendeagatik lana egitea egokia da eta talde eta laguntza gehiago eman beharko genioke, izan ere gure erruz daude dauden moduan. Bai, modu honetara gure laguntza apurra ematen dugu eta hain gaizki dauden jendeei laguntzen diegu.

  76. Iñaki Alonso eta Jorge Ferreira dio

    Nire ustez, zozketa oiek egitea oso ongi dago. Batzuek esaten dute mundua ez dela inoiz hobetuko, baina beste batzuek lagundu nahi dute ea zerbait egin al daitekeen mundua hobetzeko

  77. David Sierra dio

    Oso ondo dagoela horrelako ekintzak egitea, horrelako zozketak irabazten dutenak oso pozik gelditzen direlako eta poztasuna oso ona da.
    Bai, poztasuna oso ona delako eta sari hauekin hau lortzen delako, horrelako ekintzak gehiagotan egin beharko ziren, denen mesedetan.
    Kirol txapelketak egitea, partizipatzeagatik ordaintzea eta horrela dirua ateratzea.

  78. Olaia Alberdi dio

    Niri ondo iruditzen zait horrelako proiektuak egitea jende pobreari laguntzeko bada. Merezi du horrelakoetan parte hartzea azkenean zuk zeuk ere zerbait egiten baituzu haien alde.

  79. Elizabeth Alberdi dio

    Nire iritziz, oso garrantzitsua da horrelako ekintzetan parte hartzea gure parte hartze txiki batekin bada ere, laguntza behar duten pertsonei asko lagundu diezaiekegulako.

  80. Ainhoa Úbeda eta Iria Garcia dio

    Pertsona batek bakarrik egiten badu mundua ez da konponduko baina denen artean egiten badugu zerbait aldatuko da.

  81. Xabi Arrieta dio

    Nire ustez lan bikaina egiten dute proiektu honetan. Eta pozgarria da Azkoitian horrelako lan bat egitea eta 3.munduko gatzeei laguntzea.-
    Nire ustez beharrezkoa da ekintza hauetan parte hartzea; gu ondo bizigara baina han jende asko eta asko hiltzen da gosez.

  82. Goretti Etxezarreta dio

    Guk egiten dugunarekin ezin dugu mundua aldatu, baina, denen artean zerbait egin dezakegu. Gure laguntzarekin hango jendeak ikasketak izan ditzakete, jan egin dezakete edo lanean hasi. Gauzak ez dira bat batean aldatzen, pixaknaka-pixkanaka egin daiteke ordea, eta guk hortan parte hartu dezakegu. Bakoitzak ahal duena egitean gauzak aldatzera laguntzen du.

  83. Maren Alberdi dio

    Nire iritziz horrelako proiektuak oso ongi daude, nahiz eta askotan pentsatzen dugun arren, proiektu horiek ez dutela ezertarako balio, baina nire iritziz hori ez horrela. Agian ez dugu mundua konponduko, nahiz eta gogo biziak izan. Hala ere, behar dutenei laguntzei diegu eta hori detaile handia gure gure partetik, beste batzuek baino zerbait laguntzen baitugu, etxean eserita geldituz ezer egin gabe.

  84. Miren Madinabeitia dio

    Niri oso ondo iruditzen zait pobreenei laguntzea, guk izugarriko zortea baitaukagu eta besteeei gure partetik zorte pixka bat banatzen jakin behar da. Noski merezi duela. Zenbait jende goseak egoten da eta gutxi batzuk behintzat gosetik salba daitezke. Bizi bat ez delako jolasteko gauza bat eta pertsona guztiak berdinak garelako, denok merezi dugu ondo bizitzea.

  85. Maria Arambarri Arregui dio

    Hasiera emanez komentarioari, zorionak Davidi!
    Ustet dut Solidaritate Taldea ezin hobea dela pobrezia konbatitzeko. Pobrezia, gainera, erabat kendu behar da mundutik, sozietate globala hobetzeko.
    Badakit, eta entzunda nago jendeari esaldi hau: <>. Hau esaten duten pertsona maiteoi: balio du!!! Gaztelerazko esaera bat ezagutzen dut benetan interesgarria dena:
    <> Bakoitzak gauza txikiak eginez, gauza handiak lortu ditzakegu!

  86. Cristian Aramburu dio

    Bai merezi du, horrela pobreei laguntzen diegulako. Ideiak? Adibidez ez dugun erabiltzen arropa pilaketak, ez ditugun erabiltzen jostailu pilaketak, edota diru apur bat, pobreei laguntzeko merezi du ekintza mota hauek egitea

  87. Aitor Andreu dio

    Lehenengo gauza, zorionak David Larrañagari eta boletoak erosi dituzten pertsona guztiei!
    Nire ustez zozketa hau oso garrantzitsua izan da, ez sariagatik, zozketa honi esker lagundu diogun pertsona eta ume guztiei pizka bat lagundu diegulako eta hori garro sentitzeko motibo bat da, eta eskerrik asko honako ekintza honetan parte hartzeagatik.

  88. Oihane Ucin eta Malen Balenciaga dio

    Guri ondo iruditzen zaigu besteei laguntzea. Denoi guztatuko litzaiguke egoera horretan aurkituta laguntza txiki bat bada ere ematea. Gainera, guztiok kolaboratuz gero, pertsona askori lagunduko diegu.
    Guk uste dugu MEREZI DUELA noizean behin laguntza txiki bat ematea. Guztion artean LORTUKO DUGU gosea murriztea.

  89. Aritz Alberdi dio

    Niri iruditzen zait, saria tokatu zaionari erregalo handiago suertatu zaiola. Baina pertsona guztiei tokatu zaiela sari handia, Beningo umei laguntza izugarria eskaini diete eta, denei eskertzen dietela uste dut Beningo umeek.

  90. Maria Heras eta Amaia Illarramendi dio

    Niri ondo iruditzen zait horrelako gauzetan parte hartzea, horrela Beningo umeei laguntzen diegu. Jende askok hartzen du parte ekintza honetan eta beraiek asko eskertuko digutela uste dut.

  91. Aitor 0teiza dio

    Davidek zorte handia izan du, hala da, baina oraindik eta zorte handiagoa izan dute Beningo herrialdean bizi diren familiek, diru horrekin behintzat orain janari pixka bat izango dute beraien mahai gainean. Solidaritate taldearen lana txalotzekoa da, baita bileteak saltzen egon diren pertsona guztiena ere. Horrelako kanpainekin ez dugu mundua aldatuko, baina nire iritziz egoera pixka bat aldatuko dugu.

  92. Laura Perez dio

    Zorionak zozketan parte hartu dutenei eta saldu dituztenei ere bai. Horrelako ekintzetan parte hartzea merezi du, pobreei laguntzen zaielako eta denbora pasa bat ere izan daitekeelako batzuentzako.

  93. Andrea Pozo dio

    Niri iruditzen zait oso ideia ona dela zozketa baten bidez pobreei laguntzea. Zorionak David Larrañagari eta boletoak erosi dituzten guztioi. Merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea.

  94. June Etxaniz dio

    Hasteko, zorionak David Larrañagari eta beste guztiei.
    Bestalde oso ondo iruditzen zait solidaritate taldea egiten ari den lana. Orain gainera janari bilketa egiten dutenean nire ustez behintzat asko eskertuko dute.

  95. Joritz Badiola dio

    Nire ustez mota honetako ekintzak egitea oso ondo dago. Munduko umeei, batez ere, diru laguntza bat emateko. Nik egia esan behar badut, ez dut parte hartu, baina nire familiak bai, hartu du parte.

  96. Julen Egino dio

    Ekintza hauek beharrezkoak dira hirugarren munduko herrialdeei beraien probrezian apur bat laguntzeko. Gainera ekintza honekin pertsona berak kontzientzia gustora edukitzeko balio du eta beraien alderik onena erakusten dute. Hala ere laguntza hauek gutxiegi dira eta gauza gehiago egin beharko genituzke.

  97. Itxaso Astigarraga dio

    Horrelako ekintzak beti egin behar dira, beti izango dira onerako. Jendeak esaten du horrek ez duela munduko pobrezia amaituko, baina zerbait egiten du. Kalean eta etxerik gabe bizi diren umeei etxe bat ematen zaie gure laguntzari esker. Orduan denok gure partetik zerbait jartzen badugu, oso txikia izan arren, laguntza handikoa izango da kalean eta familiarik gabe bizi diren umeentzat.

  98. Maite Olaizola dio

    Uste dut pobreen alde denok egin dezakegula zerbait, modu batera edo bestera. Egia da, batzuek beste batzuek baino aukera gehiago dituztela laguntza hori eskaintzeko, diru aldetik erraztasun handiagoak dituztenak, baina bakoitzak ahal duen neurrian laguntzeak du benetako garrantzi eta meritua. Denok egin behar dugu ahalegin hori.

  99. Esther Murillo dio

    Hau guztia egitea oso ondo dago. Alde batetik, Beningo kaleko umeei laguntzen diegulako, bestetik, sari bat irabazteko aukera dugulako. Pobreziarekin bukatzeko, gobernuek elkarlana egin behar zuten, baina hori batzuei ez zaie komedi eta horrela ezin dira gauzak konpondu. Horregatik, guk eginten duguna ongi dago baina gobernuak ere lagundu beharko zuela pentsatzen dut.

  100. Maite Alberdi eta Sara Arambarri dio

    Gure ustez, honela gauzak egiten dituzten pertsonak oso arduratsuak dira, izan ere, denbora eta pazientzia asko behar da honelako lan bat aurrera atera ahal izateko. Gainera, askotan, alferkeriagatik ez du inork nahi izaten horrelako lanik egiterik eta meritu handia daukate horrelako lanak egiten dituztenek.

  101. Ander Pastrian dio

    Niri oso ondo iruditzen zait horrelako iniziatibak edukitzea pobreen alde, baina nik nahiago dut edozer zuzenagoa: bertara joatea laguntzea, baina badakit hori oso zaila dela eta jendeak, ni barne, ez duela gogorik izaten hara joateko. Jakina, merezi du horrelako ekintzetan parte hartzea, hala dirua biltzeko aukera daukate eta gero herrialde pobreenetara bidali.

  102. Mireia Olariaga dio

    Nire ustez ez zuen merezi saria, nik 15 erosi nituelako eta zenbakia ez delako hurreratu ere egin. Batzuetan bakarrik merezi du erostea: pobreei laguntzeko bada; nire ustez erosi egin behar da. Ez daukat ideia gehiagorik pobreei laguntzeko

  103. Markel Larrañaga dio

    Nire ustez horrelako zozketak egitea oso ondo dago jende pobreari laguntzeko, guretzako ez delako diru galera handia eta pobreei asko laguntzen dielako. Parte hartzea ez da derrigorrezkoa, baina nire ustez denok parte hartu beharko genuke, laguntzea garrantsitsua bait da.

  104. Sara Arambarri dio

    Nire ustez, honelako ekintzetan parte hartzeak merezi du, izan ere, jendea laguntza horren beharrean dago eta guri ez zaigu asko kostatzen gure partetik zerbait jarri ahal izatea. Hala ere, zaila izaten da horrelako ekintza bat sortu eta aurrera ateratzea, askotan ez dugulako besteekin pentsatzen eta ez garelako ohartzen munduan gertatzen denaz. Horregatik uste dut, honelako ekintzak egiten dituztenek badutela meritua, beraien lan eta esfortzua bertan uzten dutelako.

  105. Leire Etxeberria dio

    Nire ustez, dirua lortzeko lan hauek egitea: zozketak, pintxo solidaritatea oso ongi daude perstona gustora gelditzen delako beste batzuei laguntzeagatik eta afrikarrentzat lortzen den dirua nahiz eta guretzat ez asko izan gauza asko erosi eta egiteko aukera ematen dietelako.
    Nahiz eta jeneak esan herrian egiten dugun lanarekin ez dugula pobrezia amaituko, pertsona batzuei laguntzen diegu eta haiei asko eskertzen dute.
    Lagundu dezagun guztiok dirua lortzen pertsona askoren jatekoa lortzen baitugu sakrifizio txiki batekin.

  106. Ane Aguado dio

    Nire ustez, honelako ekintzetan parte hartzea oso ondo dago, gainera guri ez iruditu arren, guk emandako laguntza pixka bat, beste batzuentzat sekulako laguntza izan daiteke, eta noizehan behin besteekin pentsatzea ere ez dago gaizki. Beraz ekintza hauetan parte hartzen duten guztien meritua oso handia denez, zoriondu egin nahi ditut eta bide batez, horrelako ekintzetan parte hartzen jarraitzeko animatu nahi nituzke, oso garrantzitsuak baitira.

  107. Maite Lete dio

    Nire ustez horrelako ekintzetan parte hartzea beharrezkoa da. Beharbada ez gara gai imajinatzeko ze gaizki bizi den jendea, baina ziur nago guk pentsatzen duguna baino okerrago bizi direla. Horregatik, laguntza behar dute eta horrelako ekintzak ezinbestekoak dira jendeari laguntzeko eta aukera bat emateko.

  108. Iker Juaristi dio

    Nik uste dut sari horretan parte hartzea oso garrantzitzua delako bai beraientzat eta bai guretzat ere, gu bide batez beraiei laguntzen ari garelako.
    Aupa Erreala eta kamiseta eder horrekin Afrikako horiek diru pixka bat jaso dutelako.

  109. Nazaret Hidalgo dio

    Nire ustez ekintza hauek egitea ondo dago gu baino egoera txarragoan daudenei laguntzeko guztiak baitaukagu aukera bizi baldintza onak izateko.
    Baina uste dut herrian horrelako ekintza asko eginda ere ez dela nahikoa izango guztiei laguntzeko, oso egoera txarrean daude eta batzuk, baina ezer baino hobeto da.

  110. Maite Aretxabaleta dio

    Niri iruditzen zait honelako ekintzetan parte hartzea ez dela hainbeste kostatzen, eta egoera larrian edo beharrean daduen pertsonei lagundu ahal diezulako. Gainera bakoitza ondo sentitzen dela iruditzen zait besteengatik zerbait eginez.

  111. Ane Alberdi dio

    Oso ondo iruditzen zait zozketa honen helburua, jende askok ez duelako dirurik bizitzeko, eta horrelako ekintzek asko laguntzen dute. Nire iritziz jendea animatu egin beharko litzateke horrelako gauzak egitera, zenbat eta jende gehiago,orduan eta hobeto

  112. Melissa Parada dio

    Niri oso ondo iruditzen zait pobreei laguntzea, guk oso zorte ona dugu eta: dirua daukagu, arropa berria edukitzen dugu, egunero janaria daukagu jateko eta pobreei lagundu diezaiekegu dirua emanez edo janaria bidaltzen.

  113. Moises Etxeberria dio

    Horrelako ekintzak oso ongi daude pobreei laguntzeko eta ongi iruditzen zait noizean behin egitea. Merezi du ekintzetan parte hartzea, tokatzeko arriskua baitago eta ez tokatu arren ere ongi sentitzen zarelako.

  114. Estibalitz Aranbarri dio

    Honelako ekintzak beti dira beharrezkoak eta zenbat eta gehiago lagundu orduan eta aldaketa handiagoak egingo ditugu batzuentzat hain kruela den mundu honetan.
    Horregatik bultzatzen ditut pertsona guztiak honelako ekintzetan parte hartzera, ez baita oso lan handia eta batzuetan 1€-ren alde gauza handiak lortu ahal ditugu eta handiena haur guztien bizitzeko ezperantza.

  115. Joseba Diaz dio

    Oso ondo iruditzen zait horrelako ekintzak egitea, hemen lortutako irabaziak ez baitira guretzako, baizik eta guk baino gehiago behar dutenentzako. Jendea parte hartzera gonbidatuko nuke hurrengo urteetan, espero dut eta ekintza hauek urte luzez iraungo dutela.

  116. Mikel Arzalluz dio

    Jendeak esten du munduko pobrezia ez dela amaituko, baina horrek horrela izaten jarraituko dugu guk ez badugu berain alde ezer egiten. Baina nik uste dut jendeak ahal duena egiten duela jendeari laguntzeko eta egiten diren zozketak edo pintxo solidarioarena oso ondo iruditzen zaizkit, dirua ateratzeko modu ona baita eta bakoitzak ikusiko du lagundu bai ala ez.

  117. Itxaso Astigarraga dio

    Horrelako ekintzak beti egin behar dira, beti izango dira onerako. Jendeak esaten du horrek ez duela munduko pobrezia amaituko, baina zerbait egiten du. Kalean eta etxerik gabe bizi diren umeei etxe bat ematen zaie gure laguntzari esker. Orduan denok gure partetik zerbait jartzen badugu, oso txikia izan arren, laguntza handikoa izango da kalean eta familiarik gabe bizi diren umeentzat

  118. Aritz Artetxe dio

    Bai merezi du, horrela pobreei laguntzen diegulako. Jendea parte hartzera gonbidatuko nuke hurrengo urteetan, espero dut eta ekintza hauek urte luzez iraungo dutela. Laburbilduz laguntzea oso garrantzitsua da.

  119. Antton Segui dio

    Nire iritziz pobreei laguntzea dagoen onena da, guk dirua baitugu eta beraiek ez, eta orduan gizakien arteko langintza oso ona baita. Nik ahal dudan guztietan laguntzen dut proiektu txikienetatik proiektu handienetara. Gainera oso ideia ona iruditu zait Medicos sin fronterasen “ayuda ajena” karameluak.

  120. Josu Zubizarreta dio

    Nire ustez oso ondo egiten dute pobreen aldeko zozketa, gu oso ondo bizi baikara eta haiek ez dute guk izan dugun zortea. Gainera zozketa horretan irabazitako dirua pobreentzako da eta hori horrela izanda jendeak gehiago lagundu beharko luke.

  121. Christian Sánchez dio

    Jendeak uste du pobrezia oraindik ere ez dala gaidndituko. Pobreei laguntza ematen dietenengan esperantza oraindik ere badago: pobrezia kentzea eta jendeak janaria edukitzea eta gosea kentzea.

  122. Amaia Arteaga dio

    Horrelako ekintzak oso beharrezkoak direla iruditzen zait herri horietako biztanleek benetan behar dutelako eta guk soberan daukaguna haiei ematea ez zaigulako batere kostatzen. Askok sobera ez eduki arren hango jendearekin konparaturik nahiko aberatsak gara eta laguntza ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Horregatik denon artean lagundu behar diegu herrialde azpigaratu guztiei, edo ia guztiei.

  123. Iñigo Gorricho dio

    Nire ustez, oso gauza ona da horrelako gauzak egitea, jende askori laguntzen baitio. Jendea animatu egin beharko litzateke horrelako gauzak egitera, jendea laguntzeaz aparte ondo sentituko direlako beraiekin

  124. Alaitz Alberdi dio

    Azkoitiko taldeak egiten duen lana niri beharrezkoa iruditzen zait. Eta ekintza hauek egiteak ondorio onak ekartzen ditu, nahiz eta guk ez ikusi batzuetan. Beningo umeei jateko behar duten pixka bat bada ere ematen diegu. Adibidez duela bi hiru urte hainbat herrietatik emandako diru-laguntzek putzu bat egiteko aukera eman zuten. Ez da asko izango, baina bada zerbait. Pixkanaka pixkanaka hango umeen egoera ontzen saiatu behar dugu; lan handia da baina pixkanaka pixkanaka lortuko dugu. Gainera honetan ez da Azkoitia bakarraik ibiltzen laguntzen, Euskal Herriko beste zenbait herri ere ibiltzen dira.

  125. David Ferreira dio

    Nire ustez, pobreei laguntzea oso ondo dago. Guk zorte ona izan dugu dirua eta familia bat edukitzeagatik. Nik ere laguntzen diet pobreei nire erropa eta dirua ematen ahal dudana. Solidarioa izan behar da pobreekin ez dute ezer eta. Gauza asko egiten dira laguntzeko janari bilketa , gauzak saltzea etb. Nire ustez pobreei laguntzea oso ondo dago eta egin behar dugu.

  126. irati astigarraga dio

    Niri oso ondo iruditzen zait orrelako ekintzetan parte hartzea, batzuk zorte galanta edukitzen dute tokatzen zaionean,… eta besteek ez hain ona eta hurrego batean tokatuko zaionen esperantzarekin egoten dira. Eta parte hartzea ba oso ondo iruditzen zait, zergatik kaleko umeei laguntzen diegu eta hori oso pozgarria da beraientzat.

Utzi erantzuna David Ferreira(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude