Arriskuak…

Orain egun batzuk, Donostian itsasoak gogor eraso zuen hiria eta Paseo Berrian kalte handiak sortu zituen. Ezer ez, Galizian eta Asturiasen sufritu dituzten kalteekin konparatuz gero. Ez dakigu eguraldia zoratzen ari ote den, ez dakigu berotegi efektuak gure ingurua guztiz nahastuko ote duen …  Gure kostan, olatu erraldoiak ikusteko eta argazki zoragarriak egiteko aukera bikaina izan zen.

Eta honelakoetan gertatu ohi den bezala, batzuk uretara asko gerturatu ziren, …  eta emaitza? Auskalo. Nork jakin dezake?  Ekaitz gogorretan itsasoan hil diren marinelak asko dira, … Gure kasuan, bustialdi bat, edota kolperen bat kotxe batzuei, hortik aurrera ezer gutxi.

Kontua da arriskua gustatzen zaigula, … Gozamena, emozioa, sentsazio indartsuak, …  Eta gero gerokoak!  Zure iruzkina egiteko bi aukera eskaintzen dizkizut. Zeuk aukeratu:

– Zure iritziz, zein dira gaurko gazteen bizitzako arriskurik gogorrenak?

– Irudia ikusiz, imajina ezazu istorio labur bat … Nola bukatuko litzateke?

Iruzkinak

  1. Borja Zubizarreta dio

    Nire ustez, gazteek arrisku ugari pasatzen dituzte, adibidez drogetan sartzea da nire ustez arriskurik handiena.
    Istorioa: Olatua gogor zetorren, korrika alde egiten saiatu ginen baina ez genuen lortu, umea ito egin zen eta handik gutxira, uretatik irtetean, ez nuen bilatu. Umerik gabe gelditu nintzen….

  2. Aitor Arribas dio

    Gaur eguneko klima aldaketa hauek kezkagarriak direla iruditzen zait, batik bat gaur egungo mutil txiki eta gazteentzat. Imajinatu olatu izugarriak daudela eta ume bat bakarrik doala etxera edo eskolara eta olatu handi batek indarraren indarrez bota egiten duela eta bertan behera erori daiteke. Nire ustez gaur egun kostan bizi diren familiei esango nieeke beraien umeak gehiago kontrolatzeko eta joan behar duten tokietara ahal duten moduan laguntzea.

  3. Jon Juaristi dio

    Gazteen gaur egungo arriskurik gogorrenak kotxea hartzen dutenean eta kirol arriskutsuetan ibiltzen direnean gertatzen dira. Gehienek juerga bat eta gero kotxea mozkortuta gidatzen dute eta horrekin errurik ez duen pertsona hil daiteke, mozkorrak kotxearekin zerbait arraroa egin eta bestearekin azidentea edukitzen badu. Kirol arriskutsuetan berriz edozein tokitatik erori eta hil daiteke.

  4. Leire Etxeberria dio

    Gazteen arrisku bat da, adibidez, substantzia ilegal eta alkoholaren menpe geratzea da, izan ere, oso zaila da behin sartuez gero irtetzea lortzea.
    Arriskua da baita ere ezer ikasi ezean, lanik ez aurkitu ahal izatea.
    Gure mundu hau arriskuz beterik dago.

  5. Ane Aguado dio

    Gaur egungo gazteak arriskuz beteta bizi dira, eta horietako bat alkohola da, gaur egungo gazteak ez dira ohartzen alkoholak ekar ditzakeen arazoetaz eta horri zerbait egin behar zaio, gainera, 18 betetzean kotxeko karneta ateratzen dute, eta hori ere nahiko arriskua dela iruditzen zait, urte horiekin ez baitira ohartzen horrek ekar ditzakeen ondorio txarretaz.

  6. Joseba Orodea dio

    Ba gaur egungo gazteen bizitzako beldurrak… nik esango nuke lapurrengan eta gaizkileengan direla, baina bizitzari ere bai.

  7. Mikel Larrañaga dio

    Gaur egungo gazteen arriskuak asko dira, eta arazo larriak izaten dituzte. Arazo gehienak lagunekin gau bat pasatu ondoren hasten dira: autoa. Guztiak eranda joaten dira autora eta ez dakite zer arriskutan ari diren jartzen beraien bizitza eta beste guztiena, beste auto baten aurka talka egiten badute. Gainera jende asko borrokan jarduten dute alkoholaren eraginez eta ez dira konsziente zertan ari diren, alkoholaren menpean baitaude. Hori da arazo larriena.

  8. Markel Larrañaga dio

    Gaur egungo gazteak arrisku asko dituzte baina beraiek ez dakite zein diren. Gaur egungo gazteak lehenago hasten dira alkohola edaten eta erretzen eta ez dakite horrek zer kalte egiten dion beraien gorputzari. Nire ustez burua gehiago erabili beharko lukete eta ez egin gauza horiek.

  9. Elena Arrizabalaga dio

    Baziren behin ama alabak Donostiako Paseo Berrian paseo bat ematen ari zirenak. Oso eguraldi takarra egiten zuen eta itsasoa oso reboltoso zegoen. Umeak ikusi zuen olatu handia zetorrela eta asko gerturatu zen. Ama konturatzerako olatua bertan zegoen, umea hartu eta azkar joan ziren. Umeari ez zitzaion ezer pasatu baina kalte handiak sortu zituen. Donostiako jendeak susto handia artu zuen.

  10. Ane Arambarri dio

    Baziren behin ama eta seme bat, Donostiako Paseo Berritik paseatzen zioaztenak. Oso pozik eta lasai-lasai zioazten eta ama umeari merienda ematera gelditu zen.
    Bat batean, olatu izugarri bat etortzen ikusi zuten baina oharkabean, olatua beraien aurrean zegoen. Amak deiadar egin zion bere semeari eta atzera tira egin zion eta olatu hartatik salbatu zuen.

  11. Oihane Camaron dio

    Nere ustez gaur egungo gazteek arrisku asko daukate bakarrik edo gurasoekin, zergatik toki arriskutsuetara joaten direlako.
    Bueno ba irudia ikusita neri bildurra emango zidan horrelako olatua ikustea nere gainean ta gainera bi haurrekin. Nere ustez igoal min pixka bat hartuko zutela, zergatik olatuaren indarra oso fuerte delako edo bestela hau seguru pasatuko zela: umeak eta bere ama dena buztiko zirela eta hotza edukiko zutela, zergatik orain neguan gaudelako.

  12. Enara Piris dio

    Egun batean, emakume bat hondartzara joan zen bere bi semeekin. Negua zen eta hotz ikaragarria egiten zuen. Paseo labur bat egin eta gero, uretara gerturatzeko eskatu zion semeak amari. Gerturatu egin ziren eta olatu izugarri bat beraien gainera zetorrela ikusi zuten. Korrika hasi ziren eta olatua oraindik eta handiagoa zen. Hondarretik irten zirenean, oso beldurtuta zeuden. Hurrengo egunean, pentsatzen hasi ziren eta konturatu ziren izugarrizko esperientzia izan zela hura. Familia eta lagunei kontatu zieten.

  13. Maialen Catalina dio

    Behin batean, familia bat pasiran zihoan itsaso ondoan eta bat-batean aitak olatu oso handi bat ikusi zuen, baina ez zen horregatik kezkatu. Denbora pasatzen zihoan bitartean lehen baino olatu handiagoak sortzen hasi ziren, oraingoan ere ez zen asko kezkatu eta aita hura bere 7 urteko semearekin hondartzara jaitzi zen. Aita uretara zuzenean zihoanean semeak esan zion:
    -Ez zaitez uretara hurbildu, ez da oso segurua!- deadar egin zion
    -Ez zait ezer ere gertatuko- erantzun zion.
    Baina bat-batean izugarrizko olatu bat etorri zen eta aita olatuari bedira geldik gelditu zen. Orduan, semeak bere aita ez zela mugitzen ikusi zuenean eskutik hartu eta ziztu bizian korrika bizian hasi ziren.
    Salbu zeudenean aitak semeari barkamena eskatu zion bere bizia arriskuan jartzeagatik eta kasurik ez egiteagatik.

  14. Joakin Isusquiza dio

    Oso erretato politte da niri guztatuko zindaten hor egotea baita ere oso peligrosoa izengo zen.
    Orain surfera joatea ona izengo zen, zeren eta olatu handiak daude

  15. Ane Orbegozo dio

    Gaixotasun grabe bat harrapatzea, istripu bat edukitzea…
    Nirea istorioa horrela amaituko zen: Ama eta umeak poz-pozik eta bero-bero etxean

  16. Ylenia Martinez dio

    Itsasoa oso polita da, baina oso arriskutsua da batzuetan. Gaixotasunak harrapatzea eta hiltzea gerta daiteke…
    Indar izugarria dute olatuek… hau da, kontuz ibili behar dugu.

  17. Nagore Corrales dio

    Olatuak ama, umea eta ume txikia harrapatu bazituen, arriskua zuten barrura joateko, edo bustitzeko arriskua gutxienez.
    Olatu ain handiekin ez zioten jendeari hortik pasatzen utzi behar…

  18. Judith Goenaga dio

    Jo ba pillue sufriuko zeben ume ta ama hoxek, ze…
    Ba superman etortzea ta ama ta umik hartu ta lepun etxea eman dittu

  19. Iñigo Orbegozo dio

    Gaixotasun batzuk oso arriskutsuak dira eta erraz kutsatzekoak. Eta horrelako gauzengatik asko hil egiten dira. Tristea da baina horrela gertatzen dira. Baina oso polita da olatu handiak ikustea.

  20. Jon Eceiza dio

    Oso argazki latza da. Umea ez dago bildurtuta baizik eta oso harrituta. Ama piska bat bildurtu egin da, baina ume horrek oso ausarta ematen du, ez duuuu biilduuuuuuuurrrik. Ama atzeratu egiten da eta gainera eskutik heldu dio umeari eta tira egin dio aaaaaaaah eta gainera ematen du beste ume eta gurasoak bildurtu egin direla. Ba hori: oso argazki polit eta ausarta.

  21. Guillermo Ceballos dio

    Donostiako pertsonak gaizki ari dira pasatzen, beraien hiriko kostako eraginengatik eta oso arriskutsua da, pertsonek hiltzeko arriskua dutelako.

  22. Adrian Valor dio

    Behin ama eta ume bat hondartzatik zioaztela olatu handi bat ia ia beraien gainean puskatu zen. Zortea eduki zuten beraien gainean ez zelako puskatu, bestela orain igoal hilda egongo ziren.

  23. Moises Etxeberria dio

    Nik uste dut, gazte batentzako arrisku handiena ezer gabe geratzea dela, hau da, ez lanik, ez etxerik, ez inoren laguntzarik, ezer ez,… Kalean geratzea.

  24. Maialen Arzalluz dio

    Nire ustez, bi umeek eta amak ondo bukatuko zuten, baina oso oso bustita eta lurrean bukatuko zuten kolperen bat hartuta. Horiek ez ziren konturatuko olatu batek beraiek harrapatuko zituztela azpian.

  25. Xabier Albizuri dio

    Ez dut pentsatu ere egin nahi zer gertatu ote zitzaien familia horri. Ederra izango zen hor egotea, baina olatuak itotzeko modukoak dira.

  26. Enara Beitia dio

    Ez dakit zer gertatu zitekeen baina bai, umeoi asko guztatzen zaigu arriskua, gainera gehiago abenturazkoak… baina hala ere kontuz ibili beharra dago. Guk nahi genuke itsasoa eduki Azkoitian, beno batzuek, baina hala ere itsasoak arrisku asko ekartzen ditu batzuetan. Eta ume eta ama horiek bildur asko pasako zuten. Baina espero dut salbatuko zirela.

  27. Leire Beristain dio

    Nire ustez, gaurko gazteek arrisku handiak bizi dituzte.
    Gaur egun edozer gauza egiten dute, 160km orduko abiaduran ibili kalean, goraino alkoholez betetzen dira… Ez ditut gauza guztiak esan, izan ere bestela ez nuke amaituko.
    Nire ustez, gaurko gazteek arriskuak ekiditeko zerbait egin beharko zuten.

  28. Miren Murua dio

    Baziren behin familia bat eguraldi txarrarekin olatuak ikustera joan zirela eta horrelako batean olatu handi bat etorri eta dana busti zituzten. Baina salbatu egin ziren.

  29. Maite Arruabarrena dio

    Nire ustez bustiko ziren, eta asko gainera, baina onartu behar dut niri ere olatuak ikustea asko gustatzen zaidala eta, egia esan, denoi gustatzen zaigula arriskua, batiz bat, gazteei.
    Niri gehiena gustatzen zaidana da Zumaitik Zarautzera pasatzerakoan eta olatu asko daudenean autoz pasatzea, bustialdi ederra ematen du eta!

  30. Nerea Aguado dio

    Auskalo zer gertatu ote zaion familia horri. Olatu handiak egon dira azken egun hauetan eta…
    Baina ez dut pentsatzen ezer larririk gertatuko zaienik. Donostiako Paseo Berrian adibidez oso olatu handiak egon dira eta kalte asko sortu ditu.

  31. María Sánchez dio

    ·Gaurko gazteen arriskuak oso handiak dira, eta ez hemen bakarrik, beste herrietan ere bai. Gainera, pertsona gaizto asko dago munduan gazteen bizitza arriskuan jartzen duena.
    ·Hala ere, jende asko arrisku bila joaten dira. Adibidez, ama eta ume hauek, ondo pasatu nahiko zuten igall, eta olatu bila joan ziren, baino handiegia etorri zitzaien, eta arriskuan zeudela pentsatu zuten. Baina hori gertatu eta gero, ikasiko ote zuten hainbeste arrisku ez direla onak????

  32. Jone Rodriguez dio

    Nire ustez gaurko umeen arriskuak oso oso handiak dira, mundu guztian zehar. Ama eta ume honi gertatu zaiona ez da oso normala, beraiek izugarrizko bildurra pasatuko zuten, baina behin pasa eta gero ez dut uste berriz hortik pasatuko direla.

  33. Jon Martin dio

    Ba nire uztez ama eta seme horiek ez dakite surfeatzen, beraz olatu horrekin mina hartuko dute.
    Edo asko buztiko ziren eta egiten zuen hotzarekin katarro handi bat hartuko dute.
    Eta eskolara joan gabe egongo da.

  34. Olatz Iriondo dio

    Nire ustez gaur egungo gazteek arrisku ugari dituzte adibidez: Donostiako Paseo Berrian gertatu dena. Ume hauek arrisku handi batetik pasatu dira ibilaldi bat egiten ari ziren bitartean edozer gauza gerta zitekeen: olatuak kalte handiak egin zitzakeen nahiz eta askotan ez garen konturatzen.

Utzi erantzuna Mikel Larrañaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude