San Andresetako Danborrada

Aurten ere danborrada eder batek eman die hasiera San Andres jaiei. Gure inguruan Donostiako eta Azpeitiko danborradak ezagunak dira, gureaz aparte. Eta Espainian zehar hainbat danbor festa dago, batzuk motibo erlijiosoei loturiko festak (adibidez, Hellin hirian, Albaceten, 25000 danbor jole elkartzen dira Aste Santuan ) eta beste batzuk ekintza militar batzuen oroigarriak dira. Adibidez, Donostiako danborradan Napoleonen tropak Donostia menperatu zuten garaiko oroitzapenak ditu: soldadu frantsesek danborra jotzen omen zuten, eta ura eramaten zuten neska donostiarrek, berriz, egurrezko barrikak joz erantzuten omen zieten.

Azkoitiko danborradan, elementu militarrak gero eta gutxiago dira. Egia da Napoleon jantzitako konpainia dela herriko danborradako zaharrena, eta lehenbizi desfilatzen duen taldea,… Gainera azken urteetan kainoi bat ere piztu izan da, zenbait urtez… Badirudi krisia dela eta, kainoia oraingoz albo batera utzi dela…  Hortik aurrera, ez dago oroitzapen militarrik beste konpainietan. Aurtengo Danborradako argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.

Danborrak elkarrekin jotzea, Sarriegiren eta herriko konpositoreen musikari erantzunez, iruditzen zait beste nolabait interpreta daitekeela, hots, guztiok batera zerbait ederra aldarrikatzen ari gara, herri osoarentzat festa girotzen ari gara, notizia on bat ematen ari gara, garaipen bat ospatzen ari gara,…

Eta orduan hasten dira nire zalantzak. Zein da nik oso gustura ospatuko nukeen berri ona? Zein da herri osoari zabalduko niokeen notizia ederra?

Noski, bakoitzak bere gustuak ditu. Niri asko gustatuko litzaidake BAKEA eraikitzen ari garela aldarrikatzea; edota gure herriak munduko GOSEA garaitzen laguntzeko elkarlan bikaina egin duela kontatzea… edota gure ETORKINEN egoera asko hobetu dela, edota etxe barruko BIOLENTZIA desagertzear dagoela… Edo Eguberritan ospatuko dugun ume haren jaiotzak (JESUSen jaiotzak) bihotza barrutik ukitu digula… Anaitasunaren eta Errealaren garaipenek poz pixka bat ematen didate, noski… Baina lehen aipatu ditudan “garaipenek” barru-barrutik poztuko nindukete.

Zuk zer notizia on aldarrikatu nahiko zenuke?

Iruzkinak

  1. Maite Acedo dio

    Minbiziaren aurka oso aurrerapen ederra egin dugula eta Beningo umeentzako janaria bildu dugula, baina aurreko urteetan baino janari gutxiago jaso arren, poz handia ematen du besteei laguntzea.

  2. Iñigo Orbegozo dio

    Nire ustez Azkoitiko danborrada oso polita da. Txarrena batzuetan eguraldiak ez duela laguntzen, baina aurten behintzat eguraldi ederra izan zen.

  3. Maria Arambarri dio

    Nik ere pakea aldarrikatuko nuke azkoitiar, azpeitiar, loiolatar eta mundu guztiari. Honek gogorarazten dit nola orain dela bi aste bete ikusi nuen Facebook-en Barack Obamak Irakeko tropei eskatu ziela Amerikara bueltatzeko, gerra bukatu zela-eta. Irakeko gerrak txiki-txikitatik izan ditut oroitzapennean, orain dela zazpi urte hasi ziren. Teleberriek askotan azaltzen zituzten berriak
    Baita ere, denbora aurrera doan heinean handitzen ari den etxeko biolentzia bukatu dela gogo biziz aldarrikatuko nuke. Orain dela egun batzuk azaldu zen beste emakume bat, hilda. Nire galdera hau da: konturatu al zarete beti gizonak hiltzen duela emakumea eta inoiz ez alderantziz?

  4. Cristian Aramburu dio

    Nik nahiko nuke munduan graffitiak egiteak legalizatzea erabat, horrela lasai eta nork begiratzen didan kezkatu gabe egitea, ze azkenean, beste expresio mota bat da, eta gainera kaleak dekoratzen dituzte.

  5. Aitor 0teiza Uranga dio

    Nik notizia on bat aldarrikatuko nukena Realaren garaipena izango litzateke, baina beste notizia on asko ere badaude, esaterako Espainian drogen kontsumoa jaitsi egin dela, esaterako kokainarena, baina notizia on honek txar bat ere badakar: honek alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa igo du, eta adituek esan dute jendeak 10 mozkor harrapatu dituela urtean, gainera, hori gutxi balitz, jendea 12-13 urterekin hasten da edaten, hau da, gero eta gazteago, honek Europan Espainia lehen postuan uzten du alkoholaren tasetan.

  6. Amaia Illarramendi dio

    POBREZIA: mundu guztiko pobrezia amaitzea edo ahal dugun guztia. Gehiegi dutenek ezer ez dutenei ematea eta horrela familia askori lagundu ahal izango lieke. Ez zait justua iruditzen ospetsuak hainbeste diru edukitzea eta gainera erdia baino gehiago alferrik galtzea, beste batzuek jateko lain ere ez dutenean. Laguntzeko prest dauden pertsona guztiek parte hartzea.

  7. Endika Eizaguirre dio

    Euskal Herriak independentzia lortzea, beraz Euskadi mundialera joatea, Azkoitia aberatsa bihurtzea, delinkuentziarik ez egotea, ez egotea tratu txarrik neskekin eta, drogarik ez egotea, eta politikarengatik ez egitea gauza txarrik, zeren denok bakean izan behar dugu. Gaur egun, hau da, 21. mendean normalena izango zen delinkuentziarik ez egotea.

  8. Andrea Pozo dio

    Nik nahiko nuke bakea mundu osoan egotea eta gosea bukatzea. Hemen krisian egon arren, ondo moldatzen gara, baina munduko beste herrialde batzuetan berriz pertsona asko goseak hiltzen daude eta hori bukatzea nahiko nuke.
    Biolentzia desagertzea ere nahiko nuke, familia batzuen emakumeak ere oso gaizki pasatzen ari direlako. Baina benetan nahiko nukeena nire familia beti oso ondo egotea da.

  9. Iñigo Soraluce dio

    San Andres egunean gauza on pila batzuk esan daitezke, esate batereko hurrengo egunean juerga eder bat dagoela, baita ere familiarekin egoteko aukera ere, afari eder bat Josebanean, esate baterako, baita Iturrin edo antzeko batean ere.

  10. Oihane Ucin eta Malen Balenciaga dio

    Errealak liga irabaztea nahiko nuke. Badakit ez dela erraza izango Barça eta Madrid garaitzea baina lortuko du, edo hori nahiko nuke. Gerran dauden herrialdeak bakeak egitea ere ondo egongo litzateke. Gabonetako oporrak ondo pasatzea eta loteria tokatzea gustatuko litzaiguke, eta hurrengo urtean ere aurten bilduko garen guztiak egon ahal izatea.

  11. Aitor Andreu dio

    Nik ere munduko gerra bukatzea nahiko nuke Xabier Letek bezala. Gerrak egitea gauza txarrak bakarrik dakartza, inoiz ez du alde onik, izan ere, gerrak heriotza dakar baina batez ere hildakoen familiak sekulako sufrimendua jasaten dute. Arazo hauetaz aparte ere gehienetan diru falta eta sekulako gosea pasatzen dute. Honen ondorioa da: gerrak alferrikako dira sufrimendua eta heriotza bakarrik dakarte (kasu arraroren bat izan ezik).

  12. Egoitz Lizarralde dio

    San Andres eguneko danborra oso polita izaten da. Nire ustez notizia on bat Azkoitiko udaletxean dirua egotea danborrada eta beste gauza batzuk hobeagoak egiteko eta biztanleek gozatzeko.

  13. Iñigo Etxeberria dio

    Niri asko gustatuko litzaidake Azkoitiak diru asko lortzea, aberastea, eta horrela festetan gauza gehiago egongo ziren umeentzat eta gazteentzat talde onak egongo ziren eta horrela gure herrian krisia bukatuko zen. Baita ere asko poztuko nintzateke Euskal Herriko selekzioa mundialean sartu ezkero eta gainera ondo ibiltzea, euskaldunok oso gustura sentituko ginatekeelako eta emozio handiarekin biziko genukeen. Baita ere ederra izango litzateke munduan dagoen injustiziarekin bukatzea, hori oso zaila den arren.

  14. Djuniet Astigarraga dio

    Nik politika desagertzea nahiko nuke. Problemak besterik ez ditu ekartzen eta gainera beraiek nahi dutena egiten dute.

  15. Maria Heras dio

    LAGUNTZA: Guztiok guztioi lagundu behar diegula. Jendea pozik bizi ahal izateko. Adibidez janaria ez dutenei zerbait ematen. Jende asko dago gure laguntza behar dutenak eta gu prest gaude beraiei laguntzeko. Horregatik lagundu behar diegu pobreei, ezer ez dutelako.

  16. Miren Madinabeitia dio

    Euskara ahal den gehiena zabaltzea oso notizia ona izango zen, orain dela urte batzuk Espainian eta guzti zabalduta zegoelako eta ondoren ez zutelako uzten hizkuntza horretan hitz egiten, hizkuntza hau aspaldikoa baita. Asko gustatuko zitzaidan politika amaitzea, politikak problema asko ematen baititu eta horren erruz jende asko hiltzen baita da.

  17. Ane Juaristi dio

    San Andresetako danborrada politagoa izango zen talde gehiago eta dekoraziorako zenbait gauza jarriz gero. Nire ustez, hortan diru gehiago gastatu beharko lukete. Baina hortaz aparte, ederra izango zen nire familiari loteria tokatzea, krisia behingoz desagertzeko.

  18. Laura Perez dio

    Nik nahiko nukeena mundu osoan bakea egotea da eta inon ez egotea pobrezia. Aberatsak direnak edo diru asko dutenak ez dira ohartzen pobreak ere badaudela eta janaria eta laguntza behar dutela, eta, ondorioz, pobrezia gero eta gehiago dago. Dirudunak ere lagunduko balukete, nire ustez pobrezia gutxiago egongo litzateke eta hobeto biziko ginateke.

  19. Aritz Alberdi dio

    Urtero Azkoitiko San Andresetan egon ohi den bezala, tanborrada bikaina izan da. Baina ez da egon orain dela 2 urte bezala kanoirik eta eskopetarik krisiaren erruz. Benetan ederra izan zen, baina zerbait falta zela uste dut.

  20. Josu Iturralde dio

    Nik San Andresak hasteko hainbat gauza nahi nituzke:
    1. Lehenengo gauza eta garrantzitsuena, familia giroan egotea eta festa alaiak izatea.
    2. Festak aprobetxatuz eskolara ez etortzea.
    3. Oso ederra izaten da festa giroa eta lagunekin ederki pasatzen da.
    4. Eta azkeneko gauza, jende guztia osasun onarekin egotea festak ospatzeko.

  21. June Etxaniz dio

    Gustatuko litzaidakeena, gosea desagertzea da. Munduko zenbait partetan hiltzen ari dira gosearen eraginez.
    Bakea egotea, eta biolentzia desagertzea ere gustatuko litzaidake, horren erruz zenbait etxetan oso gaizaki pasatzen ari dira.

  22. Aritz Urdampilleta dio

    Niri asko gustatuko litzaidake munduko pobrezia gainditzea. Horrekin batera herrialde behartsuetako gosea eta gaixotasunak gutxitzea. Biolentzia asko dago eta hori txarra da, eta ona izango litzake hori gainditzea.

  23. Julen Aranbarri dio

    Nire ustez danborrada bat izatea herrian urtean behin oso polita izaten da. Gainera aurten nire hainbat lagunek irten dute, alde batetik, Jon Juaristik pilotariekin irten zuen danborra jotzen, gero baita ere Maite Alberdi eta Letek kantinera irten zuten eta beste aldetik Leire, Ane, eta Eiderrek ere kantinera irten zuten beste talde batekin. Danborradaren txarrena da plazara iristean, urtero bezala, manifestanteak balkoi eta posteetara igotzen direla eta pankartak eta abar jartzen dituztela. Bestela, oso festa polita iruditzen zait.

  24. Sara Arambarri dio

    Nire ustez, notizia on bat izango litzateke danborradaren bidez herria elkartzea eta guztiek batera festa on batzuk antolatu ahal izatea, inolako arazorik gabe, bake egoera batean. Gainera, uste dut, danborradak kultura erakusten digula eta galdu behar ez den ohitura bat dela eta horretarako oso garrantzitsua dela jendeak parte hartzea.

  25. Maite Aretxabaleta dio

    Nik gustura ospatuko nukeen notzia ona munduan gosea eta gerrak bukatu direla izango da eta herri osoan zabalduko nuke, izan ere nire iritziz, horrelako notiziak jende guztiak jakin beharko lituzke. Baina baita badaude beste notizia on izango zirenak gertatuz gero, adibidez, biolentzia gehiago ez izatea, etorkinen egoera hobetzea etab. oso notizia onak izango zirela iruditzen zait.

  26. Iker Juaristi dio

    Danborrada oso festa bikaina da Azkoitiar guztientzat. Oso ondo pasatzen baitute jotzen ari direnak eta ikusten ari garenak ere parre mordoa egiten dugulako.

  27. Jon Juaristi dio

    Danborrada festa hasiera bikaina izan zen. Jendeak oso ongi pasatu zuten danborra jotzen eta baita ere ikusi zutenek. Festa hasierarako zen, geroago San Andresak baitziren. Jendeak gogo handiz hartu zuen parte eta denen parteartzea derrigorrezkoa izan zen, bai ensaioetan… Nire ustez danborrada Azkoitiako festatariko handienetariko bat da.

  28. Aitor Arribas dio

    Donostiako danborrada da Euskal Herrian ezagutuena, baina baita ere hemen Azkoitian danborrada bikaina ikusi genuen lehengo astean. Herrriko kantinerak zeuden, baita ere danborra jotzen Azkoitiko biztanle asko eta hori oso polita da herriarentzat. Nik esango nuke danborrada hau urteetan egin den onena dela eta urteak joan ahala espero dut danborrada hobetzea.

  29. Irati Astigarraga dio

    Munduan orain arte oso danborrada ikusgarriak egin izan ohi dira eta batez ere Donostian. Neska eta Mutil asko irteten dira urtean eta bakoitzak bere uniformea eta guzti, baina gure herrian ere egiten dira urtean bi aldiz, Aste Santuetan umeena eta San Andres jaietan helduena, oso ederra da ikusteko, bai kantinerak eta danborrak jotzen dituztenak.

  30. Xuban Badiola dio

    Petsona guztiek Donostiako tanborradarengatik hitz egiten dute, baina nire ustez herri bakoitzeko tanborradak dira ederrak, herri bakoitzeko tanborradak xarma berezia du. Ni Azkoitiarra naizen aldetik, nire herriko danborrada azpimarratu nahiko nuke, festa eta giro bikaina nabarmenduko nituzke azaroaren 27ko danborradan. Oso ondo pasa nuen, bai danborradan eta bai juergan ere.

  31. Janire Alberdi dio

    Munduaren gosea amaitzea nahi nuke, denok berdinak izatea mundu osoan desberdintasunik gabe.
    Denok merezi dugu bizi on bat edukitzea. Denok batera mundu hobeagoa lortzea izango zen nire leloa. Azkoitiko jendeak, Azpeitiko jendeak…. lagunduko balute Euskadi edo Espainia hobeagoa izango zen.

  32. Koldo Alberdi dio

    Urtero bezala Azkoitian tanborrada bikaina egon da. Gure irakasle Juan Inaziok parte hartu zuen. Oso ondo jo zuten barrika. Aurten buztin lehiaketa batera apuntatu gara eta gure lagun batzuek irabazi dute.

  33. Miren Etxezarreta dio

    Hainbat berri daude mundu guztian zehar aldarrikatuko nituzkenak; horietako batzuk pertsonalak dira eta beste batzuk, berriz, guztiongan eragiten dutenak. Lehengo gauza eta niretzat garrantzitsuena munduan bakea lortzea da, kalte asko eta handiak sortzen ari delako gerra. Ondoren, aldarrikatuko nuke, gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasuna da, hau ere oso garrantzitsua baita. Munduko injustizia, biolentzia, gosea, umeen esplotazioa… hauen desagerpena ere aldarrikatuko nuke.

  34. Gaizka Pérez dio

    Nik uste dut Errealaren garaipena oso notizia ona izan dela azkoitiarrentzat, zeren eta Errealak Athletici irabazi egin dio. Beste notizia on bat da laster oporrak direla da, zeren eta jendeak oso ondo pasatzen du oporretan eta gehiago elurretan.

Utzi erantzuna Maite Acedo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude