Xabier Lete

Eskolarako blog hau sortu genuenean, Xabier Leteri buruzko hausnarketa bat proposatu nien DBH4ko neska eta mutilei… Bere kantuak, poemak,… euskararenganako maitasun pixka bat dugunok asko zor diogu Xabierri. Gainera, bere giza abentura aberatsean – gaixotasuna eta Lurdesen heriotza tarte -, eta azken urteetan eskaini dituen hainbat artikulu eta hitzaldietan, argi ikusten da Jainkoaren bila ibilbidea egiten ari dela, itxaropena arnasten duela, bere burua kristautzat azaltzeraino.

Xabierren heriotzak hunkitu egin nau. Banekien gaixorik zegoela, baina urte batzuk eman ditu horrela eta ezustean etorri zait berria. Nire denbora hartu dut berari eginiko elkarrizketaren bat irakurtzeko (tartean Joxe Arregik HEMEN aldizkariko 4. alean egin ziona, 2004.10), bere poemak irakurtzeko, eta bere kantuak ez dakit zenbatgarren aldiz entzuteko, une batzuetan malkoak gordetzeko borrokan… Argazkian hiru kantari handi ikus daitezke, Eñaut Elorrieta, Xabier Lete eta Fermin Muguruza, Eskoriatzan HUHEZI fakultatean, 2008ko apirilaren 29an.   Egun handira arte, Xabier!!

Iruzkinak

  1. Maria Arambarri Arregui dio

    Xabier Leteren esperientzia erlijiosoak bereziak dira, bai. Hasieran, kristau bataiatua, gero sinesmenaren hutsa, eta azkenean kristau bizitzara buelta. A zer esperientzia erlijiosoak! Xabier Letek beti erakutsi du bere sentikortasuna… eta hori ongi dago, noski.
    Ni betidanik izan naiz kristau katolikoa. Askotan pentsatzen dut erlijioan: batez ere zer gertatzen den hiltzean: Berpiztu egiten gara? Zeruan bizitzen gara betiko? Norbaitek ba al dakizki galdera hauen erantzunak?

  2. Amaia Illarramendi dio

    Nire ustez Xabier Lete oso garrantzitsua izan da euskararentzat eta uste dut guztiok gogoratuko ditugula egin zituen poemak. Poemak uste dut sentimendu handikoak direla eta berak pentsatzen zuen guztia adierazten zuela beraietan. Oso gizon ona izan da Xabier Lete eta euskararengatik egin duen guztia ez du edozein pertsonak egiten.

  3. Aitor Oteiza dio

    Xabier Letek Euskal Herriko kulturaren ikuspegia asko aldatu du, bere kantu, bere olerki, bere liburu,… dudarik gabe Oiartzundar hau handia da; pentsatzen zuena esaten zuen eta ongi idatzita, Euskaldunon abeslaririk gustokoenetakoa izan da eta izango da, nahiz eta gora joan, marka handia utzi digulako euskaldun guztioi.
    Xabier Lete handia, bihotzean, oroimenean! Agur Xabier!

  4. Endika Eizaguirre dio

    Niri iruditzen zait Xabier Lete oso pertsona interesgarria izango zela eta lan asko eta sakonak egin dituela Euskal literaturarako. Xabier Leteri nik uste dut erlijioak zalantza asko ematen zizkiola bere bizitzan.

  5. David Sierra eta Xabier Arrieta dio

    Xabier Lete, euskarari buruz liburuak eta poemak idatzi duen idazle ospetsuenetako bat da.
    Hasieran, Xabir Letek, erlijioari uko egin zion eta horrela azaltzen da bere lanetan, baina geroago, erlijioan sinesten hasi zen. Bere emaztea Lourdes Iriondo hil ondoren, Jainkoari buruzko obrak idazten hasi zen. Bere poema bat asko gustatu zaigu, Jaso nazazu maite azken egunean. Orain dela gutxi hil egin zen, eta poema hau entzun genuen bere oroimenez. Poema horretan Jainkoari buruz hitz egiten du. Beraren sentimenduak azaltzen ditu oso ondo. Gure ustez, idazle hau oso garrantzitsua izan da euskararen historian eta adibide bat da erlijio alorrean.

  6. Unai Martinez dio

    Lehenik eta behin eskertu Xabier Lete nahi nuke, zeren eta bere kantuak oso pozgarriak dira zeren eta sentimendua bultzatu diskit.

  7. Aitor Arribas dio

    Xabier Letek argi azaltzen du Jainkoak kontsolamendua eta babesa ematen diola. Gainera, Jainkoa hitzak beste gauza bat ere iradokitzen dio, hain zuzen, otoitz egitea. Xabier Lete idazle ona eta kantari hobea izan zen, bere kanturik famatuena “Xalbadorren heriotzean”. Baita ere Xabier Letek euskararen alde gauza garrantzitsu asko egin zituen.

  8. Maite Aretxabaleta dio

    Xabier Letek euskal kulturari mesede handia egin ziola uste dut, eta horregatik uste dut bere heriotzak nahigabe handia eragin digula euskaldunoi. Gainera, poema eta liburu on eta famatu asko dituela uste dut. Gainera, kantuan ere oso ona zen eta erlijioaren aldetik ere asko eskaini digula uste dut. Berak lagatako kanturik onenetakoa eta famatuenetarikoa Xalbadorren heriotzean da baina badira beste kantu eta poema polit eta famatu batzuk.

  9. Sara Arambarri dio

    Nire ustez, Xabier Letek lan asko egin du bai euskararen eta bai kristautasunaren alde. Xabier Letek bere bizi osoan zehar egin zituen euskararen aldeko gauzak eta euskara oso garrantzitsua izan zen bere bizitzan. Kristautasuna ordea, baztertu egin zuen bere gaztaroan baina uste dut ez zuela guztiz baztertu, izan ere, urteak pasa ahala eta bere gaixotasunak zirela-eta gero eta garrantzi handiagoa eman zion kristautasunari eta iruditzen zait hori garbi ikusten dela bere lanetan. Iruditzen zai Xabier Letek meritu handia duela bere bizi osoan zehar egin duena egin duelako eta euskararen eta kristautasunaren munduan oso pertsonaia ezagun eta garrantzitsua dela.

  10. Xuban Badiola dio

    Lehenik eta behin Xabier Letek Euskararen alde eginikoa azpimarratu nahiko nuke, bere balentria eta euskara zabaltzeko nahiak asko hunkitu nau. Asko zor diogu Xabierri, Euskararengatik egin duenaz aparte, beste hainbat gauza ere eman daitizkigu, adibidez, kanta bikainak, Xalbadorren heriotzean,… eta olerki bikainak ere bai. Txikitan kristautasunari uko egin zion arren, berriro kristaua bihurtu zen urte batzuen buruan. Nire iritziz Euskal Herriko pertsonarik garrantzitsuenetako bat da. Ez daukat hitzik Xabier definitzeko.

  11. Irati Astigarraga dio

    Nire ustez oso lan garrantsitsuak egin zituen bere baitan eta besteen alde ere bai. Xabierrek oso hutsune latza utzi zuen gure barruetan. Berak bete izan zuen amestutako ametsa musikaria eta kantaria izatea. Abesti hunkigarriak idatzi zituen eta horregatik ere oso famatua egin zen, “Xalbadorren heriotzean” kantua ezagutzen da gehien.

  12. Lander Alberdi dio

    Xabier Lete euskal kulturari buruz idazten zuen idazle bat zen. Kantautore oso ona ere bazen, izan ere berak oso kantu onak atera baititu eta Euskal Herriko kantari onenetakoa izan da dezente urtetan. Xabier Lete Euskal Herriko idazle etikoenetakoa zen. Hasiera batean ez zuen erlijioan sinisten baina hiltzear zegoela apaiz batek gaixoen oliadura eman eta azkenean ez zen hil, hortik aurrera kristau bihurtu zen. Nire iritziz Xabier Lete Euskal Herrian egon den pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan da izan ere gure hizkuntzarengatik, hain zuzen euskararengatik egin duen lanarengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude