Egiptoko Printzea (dbh1)

Egiptoko Printzea (“El Príncipe de Egipto”) pelikula ikustea gozamen handia izan daiteke: Dena da ederra, ongi egina… Marrazkiak, musika, erritmoa,… umorea,…  Marrazki bizidunen film erakargarri honetan, Moises gizon handiaren historia kontatzen zaigu: Judutarrek Egipton zuten esklabotza egoera, ume jaioberriak Nilo ibaira bota beharra,… lan gogorrak, injustiziak noiznahi,… Eta hor dago Jaungoikoa, Yahveh, bere herria salbatu nahian: Abraham, Isaak eta Jakoben herria askatu nahirik, lur berri batera eramateko asmoz, eta horretarako aukeratuko du Moises.

Moisesek lan gogorra du: bere familia berria utzi eta faraoiaren aurka egin beharko du, bere lagunik handienaren kontra… Orduan ikusiko da Jaunaren indarra, Egiptoko izurrite edo plagak zabaltzen direnean. Judutarren herria, Egiptotik ihesi, itsasoaren aurrean, irtenbiderik gabe gelditzean, orduan ere Jaungoikoaren eskua Moisesen eta herri berriaren alde egongo da.

Pelikula ikusi ondoren, ariketa batzuk ere egin ditugu koadernoan. Baina orain zera galdetu nahiko nizuke:  Zer iruditu zaizu Egiptoko Printzea pelikula?  Zer gustatu zaizu gehien? Zein izan dira zure sentimenduak filma ikustean?

Iruzkinak

  1. Ane Arambarri dio

    Oso polita iruditu zait. Ez dago ezer gehien gustatu zaidanik, pelikula osoa gustatzen zait.
    Ramsesi semea hil zitzaionean pena sentitu nuen.

  2. Maite Acedo dio

    Pelikula interesgarria da, sentimendu asko adierazten dituena, ad: pena, gorrotoa, tristura, poza… Hasierako zatia da gehien gustatu zaidana. Pena handia eman dit esklabuak ikustean, ume txikiak hiltzen zituztenean eta faraoiaren semea hil zutenean.

  3. Elena Arrizabalaga dio

    Oso dibertigarria izan zen. Batzuetan interesgarria zen baina beste batzuetan ez hain interesgarria. Niri gehien gustatu zaidana Moisesi Jaungoikoa agertu zitzaioenean. Pena handia eman zidan Ramsesen aitak juduen umeak hiltzera kondenatu zituenean kokodriloetara botatzen, baita ere poz handia hartu nuen Moisesek bere herria salbatu zuenean.

  4. Judith Goenaga dio

    Oso polita izan da. Niri gehien gustatu zaidana konturatu denean Moises judutarra dela.
    Pena, Ramsesi aita hil egin zitzaiolako.

  5. Adrian Valor dio

    – Oso polita eta abenturazbetea da.
    – Gehien gustatu zaidana da Moisesek itsasoa irekitzen duenean eta Ramses atzetik joaten denean hiltzera eta Moisesek ura odola bihurtzen denean, kokodriloek Ramsesen soldadoak jateko.
    – Oso tristea zen faraoiaren umea hil zenean eta asko harritu nintzen itsasoa ireki zuenean, zeren hori oso fantasiosoa zen.

  6. Iñigo Orbegozo dio

    Oso ederra eta oso interesgarria iruditu zait. Moises otarratxo batean sartu eta ibaira edo itsasora bota zutenean. Batzuetan pena eta beste batzuetan alaia iruditu zait.

  7. Janire Astigarraga dio

    Egiptoko Printzea pelikula oso polita izan da. Gehien gustatu zaidana izan da Moises ohartzen den denean bera judutarra dela bere amak ibaitik ez bazuen salbatu bera ere horrela egongo zela. Orduan erabaki zuen esklaboei laguntzea eta Egiptotik joan zen. Nire sentimenduak izan dira umea hiltzen denean, Moisesek esklaboa salbatzen duenean eta faraoiaren zerbitzaria hiltzen denean eta abar… azken finean, filma oso polita izan da.

  8. Enara Piris dio

    ·Momentu batzuetan interesgarria zen, beste batzuetan ez zen hain interesgarria, baina nahiko ondo dago pelikula hau.
    ·Pelikulan zehar gertatzen dena gustatu zait gehiena; hau da, pelikularen istorioa.
    ·Hasieran, interesgarria zen. Gero, penagarria. Baina istorioa orokorrean interesgarria da.

  9. Ylenia Martinez dio

    Polita eta interesgarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana bere herria askatu zuenean izan da.
    Nire sentimenduak, pena sentitu dut esklaboengatik lan gogorra egiten zutelako. Eskerrak Moisesi, herria askatzeagatik, eta orain denak pozik bizi direlako beraien familiekin, sufritu gabe.

  10. Maialen Catalina dio

    · Pelikula hau ona iruditu zait. Gustatu zait, hasieratik bukaerara gauza asko aldatu direlako eta dirudienez benetan gertatutako gertaera bat da.
    · Bi gauza gustatu zaizkit: umea tenplura heldu zenean eta ondoren judutarrek itsasotik ibiltzen joan zirenean.
    · Batzuentan poza eta beste batzuetan pena.

  11. Oihane Camarón dio

    . Pelikula hau oso polita iruditu zait, zeren eta ikusten zen nola bizi ziren Egipton, orduan gehiago ikasi dugu. Pelikulan ez da agertzen Egipto benetakoa, zergatik asko berritu delako.
    . Gauza bat gustatu zait: Moises itsasoan zegoenean, eta gero faraoiaren neskameak hartu zuenean.

  12. Nagore Corrales dio

    Oso polita izan da. Maitasuna, askatasuna… dago. Moises ezkondu zenean eta bere herria askatzen duenean.
    Maitasun asko dagoela eta zati batzuetan oso gauza barregarriak daude. Gero abesti batzuk pena ematen zuten. Eta Moisesen amak ibaian utzi zuenean Moises.

  13. Xabier Aguirre dio

    Pelikula ona da nire ustez, gehiena gustatu zaidana itsasoa pasatu zutenean izan da eta baita ere makila uretan jarri eta odola hasi zenean, soldaduak Moisesi erasotzera joan zirenean. Zati batzuetan pena handia hartzen nuen, adibidez faraoiaren semea hiltzen denean edo Ramses bakarrik geratzen denean eta esklaboak lanean gelditu gabe ari denean.

  14. Aitor Alberdi dio

    Oso polita izan zen pelikula, baina piska bat pena ematen zuen momentu batzuetan, adibidez: Moises ez zela faraoiaren familikoa jakin zuenean edo faraoiaren semea hiltzen denean.

  15. Guillermo Ceballos dio

    Egiptoko Printzea pelikula oso ikusgarria da eta umeei oso polita irudituko zaiela pentsatzen dut. Niri gauza batzuk oso fantasiosoak zirela pentsatzen dut, baina beste batzuk berriz, oso errealak iruditu zitzaizkidan, adibidez , oso fantasiosoa iruditu zitzaidan Jainkoa ikusi zuela, eta beste gauza batzuk nahiako errealak ziren .
    Gehien gustatu zitzaidana izan zen Ramses eta Moisesen karrera.
    Sentimendurik handiena sentitu dudana izan da nahiako pena amarengatik, zeren eta semea lagatzea oso gogorra izan beharko zen.

  16. Maialen Arzalluz dio

    Niri pelikula asko gustatu zait; oso polita zen. Gauza batzuek pena handia ematen zuten, baina oso interesgarria zen. Moises beste herri batera joan eta hango festak eta ume batek nola laguntzen dion bere amonari herria bazihoanean Egiptotik. Filmeko momentu batzuetan pozgarria zen, baina beste batzuetan tristura ematen zuen.

  17. Maite Arruabarrena dio

    Asko gustatu zait pelikula, baina nire zatirik gustokoena guztiak batera beren herria salbatzera joaten direnean eta umeak bere amonari nola laguntzen diona da. Egia esan ni asko poztu eta alaitu nintzen, baina ez zati guztietan, bukaeran bakarrik, ze ez zait ongi iruditzen umeak hiltzea.

  18. Enara Beitia dio

    Pelikula asko gustatu zait; oso interesgarria izan da. Gauza asko erakutsiki dizkigula iruditzen zait, Egiptori buruz gehiago dakigula orain lehen baino. Guztia gustatu zait, baina bai gustatu zait Moisesek itsasoa ireki zuenean, oso ederra izan zen, eta baita ere hunkitu ninduen amak Moises errekan utzi zuenean. Mometu batzueran hunkitu egin nintzen. Batzuetan poztu egin naiz eta beste batzuetan tristetu.

  19. Jessica Cañamero dio

    Pelikula asko gustatu zait, oso interesgarria delako. Gehien gustatu zaidana Moisesek bere lagunik onenearen kontra burruka egiten duenean, esklaboak libre uzteko. Bukaera oso ona izan zen, ondo bukatzen delako, libre gelditzen direlako, baina hasieran, umeak Nilo ibaira botatzen dituztenean, negargura etorri zitzaidan eta esklaboak jotzen dituztenean tristura etorri zitzaidan. Ematen du eskubiderik ez dutela.

  20. Julen Aramendi dio

    Nire ustez, oso pelikula polita da Egiptoko Printzea, askatasuna adierazten duelako. Nire zatirik gustokoena bukaerakoa da, itsasoa irekitzen denean, beste puntara iristen direnean eta soldaduak ito egiten direnean, itsasoa itxi egiten delako. Nire sentimendurik gustokoena askatasuna izan da, denak libre geratu zirelako esklabo izatetik.

  21. Nerea Aguado dio

    Nire ustez pelikula oso ederra izan zen. Gauza asko gertatu zitzaizkion Moisesi. Nik ez dakit esaten pelikulatik gehien gustatu zaidan zatia zein izan den. Klasean filma ari zen bitartean denok adi geunden, filma oso interesgarria zelako eta gauza harrigarri asko gertatzen zirelako. Niri asko guztatu zait Egiptoko Printzearen filma.

  22. Leire Beristain dio

    Egiptoko Printzea pelikula ikaragarri gustatu zitzaidan … Baina oso tristea zen pelikula eta oso gauza gogorrak kontatzen ditu egiptoarrei buruz, baina asko gustatu zitzaidan. Bertan sartuta nengoela iruditzen zitzaidan eta oso emozionantea izan zen. Gehien gustatu zaidan zatia Moises basamortuan galduta dabilen zatia da, gero neska eder bat ezagutzen du, beno ezagutu-ezagutu, lehendik ezagutzen zuen, baina oraingoan hobeto ezagutuko du, eta elkarri hitza eman zioten oso une ederra izan zen, baita sastrakak hitz egiten dion zatia ere. Filma ikusten ari nintzen bitartean, irrika zabaltzen zait gorputz guztian zehar, ikusteko gogoa sartzen zitzaidan!!!!! Ikaragarri gustatu zitzaidan!!!

  23. Josu Carmona dio

    Oso harrigarria iruditu zait, zeren 40 urte basamortuan gogorra da. Gehien gustatu zitzaidana da Moisesek itsasoa nola gorritzen ari zenean eta oso hunkigarria izan da niretzat.

  24. Ivan Castro dio

    Polita zeren Egipto asko gustatzen zait eta piramideekin misterioak zeuden eta Egiptoko historia nola izan zen kontatzen du. Moisesena pixka bat harrigarria izan zen.
    Moisesen jarrera bere Egipto ikusteko egoera besteengandik boteretsuengandik diferentea zelako, esklabuak gaizki tratatzen zituztelako.
    Filma oso hunkigarria izan zen baina, asko abesten zutenez, ilusio asko kendu zidan, ze beraien abestiak ez ziren beti oso politak edota hunkigarriak.

  25. Jone Rodriguez dio

    Oso ona iruditu zait, zati batzuetan penagarria baina bestela mundiala. Gehiena gustatu zaidana, bueno barregarriena Moises eta Ramses zaldiekin karrera egiten dutenean eta lasto dena lurrera joaten denean onena, baina beste aldetik, politena Moisesek herria salbatu zuenean. Eta baita ere, neskarekin ezkondu zenean. Zati batzuetan oso triste eta beste batzuetan, berriz, oso alai sentitu naiz.

  26. Maria Sanchez dio

    Pelikula polita da, pixkat barregarria, Moisesen bizitzari buruz… Oso polita. Moises eta desiertoko neska ezkondu zirenean eta bera artzain egin zenean. Barre egin dut film honekin, baino orain dela urte mordo bat nola bizi ziren ere ikusi dut.

  27. Ander Insausti dio

    Niri pelikula ez zait gustatu, baina gauza batzuk bai, adibidez esklabuak liberatu egiten dituztela. Beste alde batetik gustatu zait pelikula: akzioa zegoen eta bi anaien arteko maitasuna eta desberdintasuna. Baita ere semea desberdina zela: Moises ebreoa eta bere anaia ez zela judua .

  28. Joseba Alonso dio

    Nire ustez “El Principe de Egipto” pelikula oso polita eta interesgarria da. Moisesen istorioa oso ederra da bere herri osoa esklabotzatik askatasunera eramaten duelako. Atera zituenean ere ordea ez zituen joaten utzi beraien atzetik joan ziren eta herria guztiz salbatzeko Moisesek herriko buruzagiak itsasoa ireki zuen bere bastoiarekin eta soldaduak eta faraoia bertan geratu ziren.

  29. Miren Murua dio

    Niri Egiptoko Printzearen pelikula gustatu zait. Onena Moises jauregitik joan eta putzura erori zenean izan zen, bi neska txiki laguntzera joan ziren eta sokatik tiraka hasi ziren eta neska bat laguntzera joan zen eta Moises zela ikusi zuenean soka soltatu eta Moises berriro erori egin zen, baina azkenean atera zuten. Nik poza sentitu dut.

  30. Jon Martin dio

    Niri Egiptoko Printzea pelikula asko gustatu zait, baina ikusita neukan. Niri gehien gustatu zaidana umea hiltzen denean da. Nire sentimenduak asko izan dira baina batez ere hauek: hasieran poza, gero harrituta sentitu naiz, baina semea hiltzean ez naiz triste egon.

  31. Andoni Exposito dio

    Pelikula oso polita. Ez zen hain berdaderoa, baina irudiak oso berdaderoak ziren. Ia lo hartu nuen, zeren ikusita daukat bi aldiz. Moisesek ibaia ireki zuenean eta gero faraoiak eta laguntzaileak Moisesengana joan zenean ba gero itsasoa itxi eta faraoia eta laguntzaileak hil zirenean. Sentimendu oso pozgarriak izan ditut.

  32. Joakin Ferreira dio

    Pelikula oso polita baina tristea. Polita zan ezkondu zenean neskarekin, eta joaten denean ardiekin mendira.
    Pelikulan Moisesek itsasoa ireki zuenean eta zeharkatu zutenean.

  33. Ander Etxeberria dio

    Pelikula oso polita da, niri asko gustatu zait. Gauza txarrik ia ez dago.
    Niri Moisesen jarrera gustatu zait gehien bat. Faraoiena ez da hain jarrera ona, denak jotzen dituelako.
    Momentu batzuk oso hunkigarriak izan dira eta malko txiki batzuk irten zitzaizkidan.

  34. Mireia Gartzia dio

    Oso interesgarria zen.
    Gehien gustatu zitzaidana printzea eta neskaren ezkontza izan zen.
    Triste sentitu nitzen hori benetan gertatzen dela pentsatzean, esklabu gaixoetan pentsatzen nuen.

  35. Ane Orbegozo dio

    Oso ona eta polita iruditu zait. Gehien gustatu zaidana bere istorioa orokorrean izan da. Hasieran bere anai ordearekin jolastean poza eta dibertimendua, eta faraoiaren etxetik joaten denean tristura pixka bat, txikitako anaia eta gurasoak lagatzen dituelako, baina, beste alde batetik poza, bere benetako familia eta arrazarekin bizitzera joan zelako…
    Oso ondo

  36. David Mora-Gil dio

    Niri Egiptoko Printzea pelikula ez zait batere gustatu, eta gainera, aurretik ikusita neukan, arrazoi gehiago ez gustatzeko. Gehien gustatu zitzaidana izan zen Ramsesek eta Moisesek Egipto osoa karruan zeharkatu zutenean eta piramide baten eraikuntza moztu zutenean. Nire sentimenduak izan ziren, aspermena eta logurea.

  37. Olatz Iriondo dio

    Niri Egiptoko Printzea pelikula asko gustatu zait, oso interesgarria da.
    Niri gehien gustatu zaidan momentua Moises eta bere herria askatzen direla ikustea izan da.
    Momentu batzuk oso tristeak izan dira baina orokorrean oso pelikula interesgarria eta polita da.

  38. Fatima Hammou dio

    Me ha gustado , me ha interesado, tambien da pena de que sus hermanos le hayan vendido como esclavo,
    y como les perdono tan facilmente . lo que mas dio de pena es que no pudo ver a su madre antes de que se muera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude