Gauza harrigarriak…

Zein da gaur gertatu zaizun gauza harrigarriena? Zein da gehien miresten duzun gauza edo pertsona?  Galdera hauxe egin zuten irratian, orain egun gutxi… Erantzun bat asko gustatu zitzaidan:

Gaur eguzkia berriro atera da, beti bezala, bere argi errainu eta guzti.

Laino gorrixkak ikus zitezkeen, paisaia zoragarria…

Gaur goizean dutxa ederra hartu dut, ur epelez. Izugarri gustatzen zait nire gorputza garbi sentitzea.

Guar goizean gizon eta emakume asko lanera joan dira, oso goiz, beraien familien alde esfortzu handia eginez…

Gosaltzean, kafea gailetekin oso gozoa zegoen.

Goizean konturatu naiz oraindik ondo aditzen dudala, eta esaten didatena ulertzen dudala.

Koloreak ondo bereizten ditudala.

Kaleko zaborrak jaso dituzte gauean, eta dena txukun-txukun dago

Amak musu bat eman dit, eta maite nauela esan dit

Etxetik irtetean “Aitaren” egin dut, gurutzearen seinalea, eta Jaunari laguntza eskatu diot

Mikel, nire laguna, betiko tokian zegoen nire zain, elkarrekin eskolara joateko…

Eskolan ikasteko aukera daukat, munduko neska eta mutil askok ez daukatena…

Mezu polita jaso dut dire mugikorrean …

Begira zenbat gauza harrigarri gertatu zaizkidan oraingoz, eguna ia hasi besterik ez denean egin… Zorte handia daukat. Eskerrak eman nahi ditut…

Idatz ezazu iruzkin bat galdera hauei erantzunez: Zein da testu honen hasierako bi galderei emango zeniekeen erantzuna? Zer da harrigarria zuretzat, bai makrokosmosean (Lurra, izarrak, galaxiak …), bai mikrokosmosean, bai eguneroko pertsonen arteko harremanetan?

Mundua miresteak sortu al dezake “galdera erlijiosorik”? Ze galdera? Mila esker!!

Iruzkinak

  1. Yaiza Diaz dio

    Egunero ez dira gauza harrigarriak gertatzen. Adibidez gaur ez zait ezer harrigarria gertatu baina egoten dira egun harrigarriak, baita egun txarrak ere. Beti saiatu behar gara egun txar horiei alde on bat aurkitzen eta egun harrigarri horiei probetxu ona ateratzen. Askotan egun onei probetxu handiegia ematen diogu eta daukana baino inportatzia gehiago ematen diogu. Niri orain bertan ez zaizkit egun harrigarrik gogoratzen, baina asko izan ditudala badakit. Nik abeslari bat asko miresten dut eta triste nagoenean beti beraren abestiak entzuten ditut. Edo norbait faltan botatzen dudanean ere. Bere abestietako letra oso sakona da eta asko gustatzen zait. Oraintxe bertan egun tristeetan nire ahizpa botatzen dut faltan. Nik gehien baloratzen dudan gauza bizitza da. Amaitzeko, bizia bakarra dela esan nahiko nuke eta nahi dugun bezala gozatu behar dugula eta pertsona guztien iritzia errespetatu behar da besteak zurea errespetatzen duten bezala.

  2. Miren Bastida dio

    Gertatu zaidan gauza harrigarriena da pentsatsea eskolan ikasten jarraitzen dudala da.
    Garrantzitsuena nire lagunak ere badira. Miresten ditudan pertsonak nire gurasoak dira beraiek hazi eta erakutsi didatelako,baita nire familia ere.

    Munduarengan pentsatzen hasteak galdera erlijiosoak sor ditzake bai zergatik esistitzen den kristautasuna bai nola jarraituko dugun.

    Unibertsoa eta galaxia harrigarriak iruditzen zaizkit.

  3. Axel Amaro Martin dio

    Orain dela gutxi XV. gaztelu batean egon nintzen eta zoragarria izan zen.
    Miresten dudan pertsona El Jonan de Baraka da. Barakako erregea da. Lan askotan egin du lan, adibidez ambulantzian batean egin zuen lan eta belar onuragarriko denda batean ere ibili zen lanean.

  4. Naia Noriega dio

    gaur esnatzean eguraldi ona egiten zuela eta beroa egiten zuela
    gehien miresten dudan pertsona zu zara
    oso harrigarria da izarrak gauean ikustea,eta egunero egizkia irtetzea. Baita ere oso harrigarria da ikustea nola eguraldiaren tenperatura aldatzen doan.
    eta oso harrigarria da jakitea odola gure zainetatik pasatzen dela segunduro.
    jendea nola erlazionatzen den ere oso harrigarria da

  5. Ariane Mateos dio

    Gaur goizean esnatu naizenean gosaria mahai gainean zegoela.
    Nire familian miresten dut gehien.
    Oso harrigarria da ikustea zenbat izar dauden zeruan gauean. Baita ere, ikustea nola irtetzen eta sartzen den eguzkia egunero. Oso harrigarria da pentsatzea nola zatitzen zelulak eta nola igarotzen den odola gure zainetatik. Harrigarria da ikustea nola jendea erlazionatzen den eta batzuk maitemintzen diren.

  6. Garikoitz Gonzalez dio

    Eskolara etorri naizela eta lagun danak ikusi ditu dala. Nik gehio miresten dun pertsona El Majhi da oso lagun ona zen eta asko gustatuko ziten, El Majhi berriz eskolara etortzea. Munduan daude bi klaseko pertsona bat dirua dutena o bestela ez direla kaletan lo egiten baizik etxeetan eta beste batzuk ez dute la dirurik eta kalean bizi direla, niri ez zit asko gustatzen janaria sobratzen dena zakarrontzira botatzea, zergatik daude famili batzuk ez dutena janaririk, horregatik ez zait gustatzen sobratzen den janaria zakarrontzira botatzea, baita ere ez dakite hitz egiten eta ez dute dirurik eskolara joateko eta beste batzuk diru mordoa dute eskolara joateko eta gauz gehiago de egiteko.

  7. Maiteba Bastida dio

    Gaur gertatu zaizkidan gauza harrigarrienak lagunak atera dizkidaten irribarreak izan dira.

    Gehien miresten dudan pertsona nire ahizpa da, triste ikusten banau galdetzen dit ea laguntza behar al dudan. Nire aitona ere asko miresten dut, 87 urte ditu eta hala ere ni pozik egoteagatik edozer egingo luke.

    Unibertsoa harrigarria iruditzen zait. Asko galdetzen diot nire buruari ea nola sortu zen dena eta Unibertsoak amaiera bat ba al duen ere pentsatzen dut.

    Harrigarria da nola dagoen gure gorputza horren ondo eginda, nola urte batean horren beste aldatzen garen ikusteak harritu egiten nau eta galdera asko egiten dizkiot nire buruari horri buruz.

    Nire lagun minak nola sentiarazten didaten ere harrigarria iruditzen zait. Egun txar bat badut beraiek pozik jartzen naute eta parre pilo bat egiten ditut beraiekin. Zoriontsu eta lasai sentiarazte naute

  8. Ruben Fernandez dio

    Gertatu zaidan gauzarik harriegarriena jaiotzea izan da. Mundo polit ontaz disfrutatzea eta jende ederra ezagutzea. Nire amak “maite zaitut´´ esaten didatenean . Eskolara juteko dirua neukalako. Teilatu bat edukitzea lo, jateko nere etxeko lanak egiteko… Mundu honek izugarriko ikuspegiak eskaintzen digu. Baina guk mundua gutxinaka puskatzen hari gera eta ez badugu hori konpontzen denak hilko gara. Itsas mailak igo egingo du poloak urtzen hari direlako, haize kutxatua arnasten hari gara eta hori ez gertatzeko autoak ez ditugu eraili behar bakarrik beharrezkoa bada. Nire uztez gobernua gure alde egongo baziren mundua beste era batera egongo zen.

  9. Alex Juaristi dio

    Pertsona asko daude mundu honetan.Pertsona batzuk ez dira ain ondo bizi baina adibidez gu oso ondo bizi gara.Gur ni jaiki egin naiz, dutxatu egin naiz eta pozik eskolara etorri naiz gero familiarekin bazkalduko dut eta aitarekin egogngo naiz bikain.Gero etxerako lanak egingo ditut eta pilotan jolastera joango naiz.Beste batzuk ordea ez dute horrelako bizirik.Guk oso solidariaoak izan begar dugu eta nik uste det horrelakoa naizela.

  10. Alina Fogarasi dio

    Gertatu zaiten gauza harrigarria da nire lagunarekin egon naizela.
    nire lagunak mirestatzen dut.
    niretzat harrigarria da planeta zaintzea eta posik bisitzea, familiarekin egotea eta lagunekin.
    Harreman asko dauzkat.
    Azko gustatzen zait kalera joatea eta zinemara.

  11. Andrea Dieguez dio

    Niri gertatu zaidan gauza harrigarri bat da larunbatean 1.500 parte hartu genuela korrika solidarioan, bai gazteak baita helduak ere korrika egin genuen ume batzuen alde, oso pozik sentitu nintzen nire lagunekin egin nuelakoz baita hasi eta bukatu egin genuelako. Nik gehien miresten dudan pertsona nire aiton-amonak dira baita nire gurasoak ere, aurrera atera didatelako bizian, beraiegatik izango ez bazan ezingo nuen bizi , nire gurasoak egunean ordu asko egiten dute lan nik gauzak erosi ahal izateko. Nire aiton-amonak oso miresgarriak niretzat gazteak zirenean gauza asko pasatu dituztelako eta aurrera atera zutelako.

  12. Unai Leiro dio

    gaur goizean esnatu naizenean gozaria mahai gainean zegoen
    gero bazkaltzerakoan, makarroiak prestatu nitun.
    gero lagunakin geratu
    eta bukatzeko afaria egin eta
    telebista ikusi eta amaitzeko
    lota jun. eta arrigarriena izan da nere neskakin topo egin nuenean zapato gau batean

  13. Malaika Talib dio

    Gaur goizean esnatu nahizenean ez zegoen eguzkia bere didtirarekin euria ari zen, hodei ilunak zeuden , zerua iluntatzunez beta zegoen. Ez neukan gogo handirik eskolara etortzeko aterkia eskuan nuela nijoan kale buztietatik.

    Nik gehien miresten dudan pertsonak nire GURASOAK dira, nik inork baino gehiago maite nautelako. Horiek eta gero nire ANAIAK eta AHIZPA miresten ditut, behar ditudanean nire ondoan daudelako.

    Niretzat harrigaria dira IZARRAK eta ILARGIA ez dakit zergaitik gauetan (oskarbi dagoenenan), gau osoa beraie begira egon nahiteke nire pentsamenduetan lokartuta.

    Mundua miresteak sortu dizake galdera erlijiosoak. Askotan pentsatzen ditut GALDERAK erntzunik gabeak, horien erantzuna interneten ere ez dago. Adib. NOR GARA?, NONDIK GATOZ?,ZER EGIN DEZAKEGU MUNDUKO BIZTANLE DENAK POZIK EGOTEKO, DENOK BERDINAK IZATEKO?

  14. Alex Arambarri dio

    Gaur gertatu zaidan gauzarik harrigarrien da nire lagun denak zigortu egin dituztela eta ni ez.
    Gehien miresten dudan pertsona Messi da, oso solidarioa da eta diru asko ONGei laguntzako ematen du bestalde ez du presumitzen beste batzuk bezala duen diruagatik.
    Asko miresten ditut nire familiakoak, zerbait gertatzen zaidanean or baitaude beti niri laguntzeko eta beraiei zerbait gertatuz gero nik ere edozer egingo nukeen beraiei laguntzeko.
    Unibertsoa izugarria da. Nire ustez bizi gehiago dago gure aparte.

  15. Andrey Lizarralde dio

    Gaur gertatu zaidan gauzarik harrigarrirena da esnea goxoa zegoela. Gehienmiresten dudan gauza beatboxa da. Niretzat zulo beltzak harrigarriak dira. Baita harrigarria iruditzen zait ikusten ez ditugun gauza gehiegi existitzen direla; hala nola, atomoak, oxigeno partikulak… Eguneroko bizitzan harrigarria iruditzen zait beti hor dauden eta ikusi ditzakegun gauza asko ez ditugula oraindik ikusi.

    Ez daukat galdera erlijiosorik.

  16. Irati Mendizabal dio

    Gaur hainbat gauza harrigarri gertatu zaizkit: Hasteko, goizero bezala amak lanera joan aurretik esnatu egin nau. Gero, egunero gertatzen zaidan bezalaxe arropak aukeratzen denbora pila bat tardatu dut eta harrigarria iruditzen zait pertsona batek zenbat duda izan ditzazkeen zerbait aukeratzeko orduan. Etxetik irten naizenean, jende pila bat ikusi dut autobus geltokian beraien eguna lanean, unibertsitatean asteko prest eta hori oso miresgarria iruditzen zait. Eskolara iritsitakoan, egunero bezala nire ikaskideak eta irakasleak ikusi ditut eta beti bezala lagunekin hitz egiten egon naiz gure poztazunengatik eta arazoengatik.
    Bestalde harrigarria iruditzen zait gure planetak duen bizia, izugarrizko zortea baitugu Lurra edukitzeagatik. Bere animaliei, landareei, atmosferari… esker baikaude bizirik baikaude.
    Munduan gehien miresten ditudan pertsonak nire ahizpa eta amona dira. Nire ahizpa neska gazte bat da eta bere egunerokoan pozik bizi da eta era berean besteak pozten saiatzen da. Nire amona berriz emakume alargun bat da eta asko miresten dut beti niri laguntzeko prest dagoelako edozein egoeretan.

  17. Pablo Carmona dio

    Gaur gertatu zaidan gauzarik harrigarriena da egunero gertatzen zaidana da. Eskolara joan naiz eta nire lagunekin egon naiz gauza normala dirudi baina munduko haur asko ezin dute hori egin. Gehien miresten duten pertsonak nire gurasoak dira. Niretzat makrokosmoan eta mikrokosmoan dagoen harrigarriena da, oso txikiak garela unibertsotik begira baina era berdinean oso handiak gara mikrokosmotik begira baita zulo beltzak, galaxiak, nebulosak, higgsen bossoia eta kanpoa… Nire ustez mundua miresteak ezin du sortu galdera erlijiosoak, erlijioa niretzako gauza subjetiboa delako eta nere uztez ez ditu galdera sakonei zehaztazunez erantzuten, baina bakoitzak nahi duena ikusi dezake.

  18. Nerea Etxaniz dio

    niri gertatu zaidan gauzarik harrigarriena da janaria erosteko dirua edukitzea eta etxe bat edukitzea, eta dauzkadan guraso onak edukitzea, nire familia eta lagunak asko maite ditut. Nire pertsona miresgarrienak nire familiakoak eta nire lagunak dira, onean eta txarrean beti or daudelako apoiatzen eta asko maite ditudalako, eta batizbat nire gurasoak, lan asko egiten dute niretzat, lanera joaten dira nik gauzak erosi ahal izateko eta beti niretzat onena espero dute, eta beraien esker lo egiteko teilatu bat dut eta ohe bat dut lo egiteko eta izara batzuk epel eta ondo lo egiteko, eta ura dut bainu eder bat emateko ur epelarekin eta xaiboiarekin garbitzeko auker dut.

  19. Ane Errasti dio

    Munduan gertatu zaidan gauzarik harrigarriena da nire amak mundura ekarri izatea. Gehien maite ditudan pertsonak familiak eta aitona amonak dira. Asko mirezten ditut pertsona helduak ets gurasoak. Eskerrak ematen ditut lo egiteko teilatu bat dutelako, jateko arazorik ez dudalako ezta gaxotasunik ere. Eskerrak ematen ditut bi aitonaamonak ditudalako zazoi onean eta asko maite ditut. Baita famili bat dudalako benetan maite nautenak. Dirua daukagulako janaria erosteko eta bizia aurrera eraman ahal izateko. Beste pertsona batzuk ez dute eta hori eskertu eginbehrko genun eta ezer ezdutenie zerbait eman eta lagun beraien biziak obeak izatea. Galdera zakon asko dtut mundu guztia bezela.

  20. Aimar Quintana dio

    Gaur goizean esanatu naizenean gosaria mahi gainean prestatuta neukan. Gero telebista ikusi dut eta nire programa gustokoena zegoen jarrita. Gero eskolara joaterakoan motxila preparatuta neukan. Oso harrigarria da eguzkia ikustea goizero lehiotik esnatzen naizenean.
    Oso ona da eguzkia ikustea.

  21. Mikel Hidalgo dio

    gaur goizean esnatu naizenean bokata prestatuta zegoen
    gehien miresten duda pertsona ni naiz
    oso harrigaria da animali bat ikustea

  22. Jakes Larrañaga Donoso dio

    Gaur gertatu zaidan gauzarik arrigarriena nire amonaren lagun zahar batekin kalean topatzea.eta niritzen mundu onetan dagoen gauzarik arrigarria kontxako barandilla da eta hura inguratzen dituen ura eta mendiak eta gehien miresten ditudan pertsonak nire familiako kideak dira. nire ustez mundua mireztean erlijioak zortzea normalak dira

  23. Laia Arambarri dio

    Gaur gertatu zidan gauzarik harrigarriena eskolara etorri naizela eta bazkaldu egin dudala da. Lagunekin egon naizela eta ikasi egin dudala. Gaur goizean dutxa ederra hartu dut, ur epelez. Izugarri gustatzen zait nire gorputza garbi sentitzea.Gosaltzean zerealak jan ditudala eta bazkaltzean pure eta xerrada jan dut eta ura eran dut.
    Koloreak ondo bereizten ditut.
    Eguzkia eta euria egin du. Klasera joan naiz, asko ikasi dut Liburuak ditut ikasteko eta egunonak egin ditut.

  24. Oier Andueza dio

    Gaue gertatu zaiten gauz arrigarriena, goizean esnatzea izan da.
    Gehien miresten duten pertsona nere amama da, bizitzan zear asko sufritu egin izan duelako eta beti haurrera begiratu duelako. Gehien miresten duten gauza bizitzajk dauzkaten lagunak oparitzea da.
    Lurra oso arrigarria irutzen zait, dena oso ondo dagoelako egiña: Pertsono, flora, gizaki bizidunak…
    Gende konprensiboa miresten dut. eta beesten gan siñisten duena ere.

  25. Jakes del Rio dio

    Gaur gertatu zaidan gauz harrigarriena batemati barre egitea egin diodala izan da. Askotan gauz txiki horiek ez dugu ikusten, baina fondun ilusio galanta egiten digu. Gehiago miresten dudan ertsna nire ama da: beti hor egon da, niri zaintzen hasieratik, aguantatzen nire diskuzioak nire arrebakin. Niretzat unibersoren gauzarik ederrena da izarren argi polita da. Mikrokosmoa ere oso bitxia da, eta asko erakartzen dit nola ez dakigun noiz bukatzen dira, zein da zembaki txikiena. Askotan ikusten dut nola egun batetik bestera harremanak hobetu edo puskatu egin ditzakete, eta hori arraro xamarra egiten zait.

  26. Luka Diaz de Cerio dio

    Guar ez zait ezer geratu bakarrik nire aitaren urtebetetze eguna dela. Niri harrigarria iruditzen zait barkatzen dakiten pertsonak, aurraulariek pasatzen duten sufrimendua, marea urdinan mila pertsonak irtetzen zutela korrikan, conquisekoek egiten dituzten pruebak ezer ez janda nola egiten duten halako gauz harrigarriak eta zaiak, submaristek tiburoiekin igeri egiten dutenean eta ez dietenean erasotzen bertan daudenean, izugarrizko gaixotasunak edukitzen dituztenak eta aurrera segitzen dutela hilzorian edukita daudenean eta bizirik jarraitu eta bizitza normala eginez.

  27. Anet Garate dio

    Udara honetan Turkiara bidaia batr egin nuen, eta ikusi nituen gauda danak harrigarriak iruditu zitzaizkidan.Adibidez:Pamukkale,Estambul,Meskitak… Nire ustez gbidaia honetan gein genuen gauzik harrigarriena Pamukkaleko bistekin globo batean hegan egin, guztia oso polita ikusten zen globotik eta niri harrigarria iruditu zitzaidan globo batean ibili nintzen lehenengo aldia zelako, eta gainera oso goizo joan giñenez, eguzkia nola irteten zen ikusi genuen eta baita ere harrigarria iruditu zitzaidan.Nire ustez, mundua miresteak galdera erlijioso asko sor ditzake.

  28. Douae Chiguer dio

    Gaur euria egin du. Lainoak ere bazeuden. Goizean konturatu naiz oraindik ondo aditzen dudala, eta esaten didatena ulertzen dudala. Dutxatu egin naiz eta gero gosaldu. Gero eskolara joan naiz klaseak eman ditut eta gero 2 orduko jinasia egin dugu. Eguerdian, eskolatik etxera itzulitakoan bazkaldu egin dut nire gurasoekin eta nire anaiekin. Arratsaldean berriro eskolara itzuli naiz eta 3retan sartu eta 5tetan ertetzen gara. 5tetan ertendakoan liburutegira joan naiz nire lagunekin etxerako lanak egiteko. Bukatutakoan etxera itzuli naiz eta liburu bat irakurtezen hasi naiz. Gero mobila hartu nuen eta lagunekin chateatzen hasi nintzen. Niri miresten zaidan gauza da gurasoak ditudala, jende guztiak ez ditulako.

  29. Janire Gurpegui dio

    Gertatu zaidan gauzarik harrigarriena jaiotzea izan da.
    Gehien mirezten dudan gauza mundua da eta gehien mirezten dudan pertsona nire gurazoak dira.
    Niretzako makrokosmosean dagoen gauzarik harrigarriena galaxiak dira, mikrokosmosean dagoen gauzarik harrigarriena kuarkak dira eta nola pertsonak batzuk bakarrik diruan pentsatzen dutela eta beste batzuk berriz, pobreak direla.
    Bai sortu dezake galdera erlijiosorik.
    Zergatik jaio egin nahiz?

  30. Elene Garate dio

    Uda osoa leku harrigarriak bisitatzen pasatu dut, gainera nire lagun batekin eta nire familiarekin joan nintzen oporretara. Turkiara joan ginen eta hango meskitak,hiriak,ruinak.. bisitatu genituen eta oso ondo pasatu genuen. Gehien miresten dudan pertsona nire amona da, txikia nintzenean nire bigarrengo ama bat bezalakoa zen.Nire ustez makrokosmosean dauden gauzarik harrigarrienak konstelazioak dira.Galdera erlijiosoa: Ba al dago jainkorik?

  31. Jare Arrieta dio

    Gaurko gauzik harrigarriena eskolara joatea eta lagunekin ondo konpentzea izan da. Lagunak edukitzea asko miresten dut nik. Baita ere, familia bat dudala eta haiekin tratu on bat eduki dudala beste pertsona askok ez dutena. Beste gauz harrigarria da bazkaldu egin dudala. Gaur egun, beste herrialde batzuetan ez dute horrelako aukerarik edukitzen eta horregatik iruditzen zait harrigarria.Oraindela gutxi, herrian lasterketa solidaridadio bat izan zen autismoa duten umeei eta helduei laguntzeko eta mila pertsona irten ginen eta hori gauza harrigarria iruditu zitzaidan. Makrosomean harrigarria iruditzen zait Lurra eta eguzkia nola gauetan sartzen den eta goizetan ateratzen den.

  32. Marina Zubizarreta dio

    Barrea eragiten didan jendearekin topo egin dut.
    Familia eta lagunak dira gehien miresten ditudan pertsonak.
    Nire ustez, planetan gauza harrigarri piloa daude, bai natura, baita pertsonak ere.
    Bizitzaren zikloa zoragarria da, naturak ematen dizkigun gauzak ere bai. Maite zaituzten pertsonak egotea alai izateko beharrezkoak dira, bakardadean bizitzea ez da inork nahi duen zerbait.
    Galdera erlijiosoak sor ditzake mundua miresteak. “Jainkoak ematen al digu daukagun guztia?”, adibidez.

  33. Naia Del Carmen dio

    Gaur gertatu gauza harrigarri asko gertatu zaizkit: eskolara joan naiz goizean eta arratsaldean, eskolara joan baina lehen gosaldu egin dut, eguardian bazkaldu egin dut eta gauean afaldu egingo dut. Arropa jazteko neukan, dutxatzeko ahalmena ere baneukan. Gainera, larunbatetan Marea Urdineko ekintza bat egon zen, 500 pertsonak irten ziren korrikan, gaixotasunak dauzkaten jendeari laguntzeko. Gaixotasunak edo arazoak dituzten jendeari laguntzea garrantzitsua da.Miresten ditudan gauzak:Nire lagunak eta familia dira, egunero beraiekin pasatzen dudala egun guztia.Makrokosmosean: Guztia da harrigarria adibidez: izarrak, planetak…Mikrokosmosean: Gauero telebista ikusteko ahalmena daukat, gurasoekin egoteko.

  34. Naroa Sayavera dio

    -Uda honetan nire amamari lapurtu zioten,dena lapurtu zioten eta dena desordenatuta eta puskatuta aurkitu zuten dena.Oso harrigarria izan zen eta nire amamak pena asko eman zin,eta orain ez dauka ezer.
    -Gehien miresten dut pertsona nire ama da.
    -Niretzat oso interesantea da eta harrigarria izarrak eta oso politak dira gauean ikusten ditudanean.
    -Nire familia oso importantea da niretzat eta oso miresteak dira niretzat eta ezditut nahi galdu.
    -Jesusengan sinisten dut.

  35. Aitor Torronteras dio

    Harrituta nago gure munduan dagoen gauz batzuekin,
    munduaren leku batzuetan gertatzen denarekin
    teknologia eta bezte gauz oso azkar dijoala
    eta nola egiten dute pertzona batzuk trampa karreratan kompetisioetan etab…
    baian ere jende ona dago pertzonak bestei laguntzen duenak.
    gure munduak zer historio euki dituen eta nolakoak
    2019an pobrezia egotea

  36. Anne Urquia dio

    – Uda honetan Turquiatik bueltan bazkaltzen ari ginela lapurtu egin ziguten, oso harrigarria izan zen oso gaixki sentitu nintzen.
    – Gehien miresten dudan pertsona nire ama da.
    – Niretzat oso harrigarria da aurora boreala, asko gustatzen zaidan gauza bat da, eta egunen baten ikustea gustatuko zitzaidan.
    – Nire familia oso garrantsitzua niretzat ez ditut nahi galdu.
    – Guztiek pakea sortzen badugu eta erlijioetan sinisten badugu mundu osoak mirestuko zuen mundua.

  37. Khizar Shahid dio

    Gaur gauz harrigarriena gertatu zitzaidana negatiboa izan da. Pertsonek harritzen didate, pertsonek beraien artean daukaten ignorantzia eta ego maila da. Pertsonek haien egoak ez dute atzea lagatzen hasiera berri bat egiteko, bihotzan daukaten gorrota maitasuna bihurtzeko. Pertsonek elkarrekin hainbetse denbora eraman eta gero, ez dute elkar ondo ezagutzen, eta besteak esaten duten dena sinisten diete. Pertsonek besteak insultatzeko eta haiei gaizki tratatzeko daukaten abilitatea. Nik miresten deten gauza da sufritzen ari diren pertsonek nola barruan daukaten gorrotoa beraien indarra bihurtzen dute. Makrokosmosean miresten duten gauza da materia oskuroa. Iluntasuna dauken edozerrek asko miresten dut. Mikrokosmosean elektroiek harritzen didate. Nola gauz hain txikiek gure funtzainamenduan hain garrantzitzuak dira eta guk ezi diogu batere garrantzik ematen.

  38. Judith Paredes dio

    1. Knuto bat erortze denean eta ez denean itzaltzen/puskatzen.
    Jendien emoixue egunero gero ta haundixo da.
    Erlijio desberdinak duten poderea je
    2. Neretzat arrigarria da nola egiten duten MUSIKA HARRIGARRIA
    ENAMORADO DE LA MUERTE R.I.P
    NI FU NI FA SKA-P
    VOICES STICKY M.A.
    Baita harrigarria da nola duten gaitasuna barkatzeko

  39. Naikari Galarraga dio

    Barre egiten dudan jendearekin egon naiz.
    Familia eta lagunak dira miresten ditudanak.
    Nire ustez munduan gauz on asko daude, adibidez. Adibidez: pertsonak.ç
    Natura oso polita da
    Beharrezkoa da bakoitzak beste pertsonak errespetatzea.
    Inork ez du nahi bakarrik egon.
    Mundua miresteak sortu al dezake “galdera erlijiosorik”·? Jainkoak ematen ahal digu daukagun guztia?

  40. Jon Etxaniz dio

    Gaur ez zait ezer harrigarririk gertatu. Aurten gertatu zaidan gauzarik harrigarriena udara honetan lortu dudan txapela izan da niretzat. Gehien miresten dudan gauza kirola egitea da. Kirola egitea oso miresgarria baita. Gorputza osasuntsu mantentzen laguntzen du. Niri harrigarriak iruditzen zaizkit jendeei laguntzen egoten diren pertsonak.
    Harrigarria iruditzen zait gaur egun goizean eguzkia eta beroa egin eta arratsaldean hotza eta euria nola egiten duen.
    Harrigarria iruditzen zait ilargia nola aldatzen den, egunez egun handitu eta txikitu.

  41. Maite Diaz de Zerio dio

    Niri gertatu zaidan gauzaarik arriegarriena da zapatuan izan zen lasterketa solidario hori izan da. Oso gutxtitan gertatzen da 1000 `pertsona lasterketa batean irtetea da.
    Gehien miresten ditudan pertsonak nire gurasoak dira.
    Niretzat makrosoman gauzari harrigarriena nola egun batetik bestera aldatzen den eguraldia.
    Niretzat mikrosoman eguneroko pertsonen artean pertsonak nola laguntzen duten ikustea da.

  42. Julen Zendoia dio

    Lagunak eta gurasoak miresten ditut izugarri.
    Nire ustetan planetaren zikloa eta pertsonaren zikloak ederrak iruditzen zaizkit.
    Maite zaitusten pertsonekin denbora igarotea mundu onetan dagoen gauzarik onena iruditzen zait.
    Jainkoak ematen aldigu nahi dugun guztia eta munduak behar duen guztia.

  43. Izabela Fogarasi dio

    Nere gauz harrigariena da , nere ama , anaiarrebak eta lehengusua egunero pozik ikustea.
    Nire mirespena da , persona bat egunero lotan pasatzen duena , beti laguntzen ditena , gogoak bizitzeko bizia eman ditena .

  44. Manex Salas dio

    Niretzat harrigarria futbol partidu bat irabaztea da.
    partidoan sufritu eta gero arbitroak txistua jotzen duenean
    sentitzen den poza eta sentimenduak.
    Harrigarria musika aitzea da baita eta goizetan zerua
    gorria egotea.
    Harrigarria iruditzen txakurra jaisterakoan egiten duen giroa
    eta beste pertsonekin egiten diren harremanak txakurra
    paseatzerakoan.

  45. Malaika Batool dio

    Gaur gertatu zaidan gauzarik harrigarrienak dira, goizean esnatu naizela, eskolara etorri naizela, hau da, hezkuntza jasotzeko aukera dutela, munduan beste gazteek agian ez dutena eta nire inguruko guztia lasaia dela, horrekin esan nahi dut beste toki askotan ez daudelako lasai edozer momentuan edozer gertatzeko arriskua dutelako.

    Nire gurasoak gehien miresten ditut, eta horregatik nahiko nuke handitan beraiek bezalakoa izatea, beraiek baitira hazi, irakatsi… egin nautena.

    Makromosean, guztia harrigarria iruditzen zait, edonori egingo litzaiokeen bezala. Baina benetan ikusten dudanean, adb. gauean izarrak eta kometaren bat, oso harrigarria iruditzen zait.

    Mikromosean harrigarriena zelula iruditzen zait, interesgarria baita jakitea izaki bizidun guztiok zelulaz osatuta gaudela eta beraiek direla izaki bizidunik txikienak.
    Eguneroko pertsonen arteko harremanetan, harrrigarria iruditzen zait, guztiok oso desberdinak garela, izaeraz eta portaeraz, baina pertsona bakoitzak bere habilitateak dituela edo zerbaitek espeziala egiten duela eta desberdintzen duela besteengandik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude