Don Bosco gogoratuz…

On Boscori buruzko diapositibak ikusi ditugu DBH1en, hiru saioetan zehar, eta DBH3n, berriz, On Boscori buruzko filme interesgarria ikusi dugu,… Hitz jolasak ere burutu ditugu, Joanen bizitzaren komikiak aztertuz,… Benetan merezi du On Boscoren festa ospatzea eta bere bizitza eredua kontuan hartzea. Lan handia egin zuen gazte pobreen alde, heziketa eta lana eskainiz, Jesusengana hurbiltzen lagunduz.  Hauxe da orain eskatzen dizudan lana: Mesedez,  1) idatz ezazu Joan Boscoren bizitzako zure gustuko gertaera bat, eta 2) jarraian esplika ezazu On Boscorengan gehien gustatu zaizuna. Mila esker!!

Iruzkinak

  1. David Mora-Gil dio

    On Boscok, 9 urterekin, bizitza aldatu zion amets bat izan zuen. Hortik aurrera, ikasten hasi izan nahi izan zuen, baina bere anaia Antoniok, ez zuen ikastea nahi, lanerako baizik. Pobreei lagundu zien.

  2. Maite Arruabarrena dio

    Niri On Boscoren gertaera bat aukeratzea eskatuz gero, bere ikasleekin edo bere umeekin oratorioa eraiki zutenekoa da. Baina gogokoena umeekin magia trukuak eta akrobaziak egiten zituenekoa da. Niri asko gustatzen zaizkit horrelako gauzak eta Floreagara magoa etorri zenean asko disfrutatu nuen.

  3. Enara Beitia dio

    Niri asko asko gustatu zitzaidan diapositibatan ikustea Juan Bosco magoa izan zela eta malabarismoak egiten zituela eta soka gainean ibiltzen zela,… Oso ederra izan zen. Niri On Boskorengandik gehien gustatzen zaidan gauza hau da: umeak eta gure adinekoak errespetatzen zituela.

  4. Maialen Arzalluz dio

    Niri On Boscoren pasarterik gogokoena eta tristeena 3. atala izan zen. Gustukoena, oratorioa eta umeentzako etxea eraikitzen hasi zelako eta bere etxean kaleko umeak hartzen zituela. Tristeena ere bai, On Bosco hil egin zelako. Niri parte horrek pena handia eman zidan. On Boscorengan gehien gustatu zaidana da umeei entretenimendua ipintzen ziela berak magia, akrobaziak,… eginez.

  5. Ivan Castro dio

    Joan Boscoren niri gehien gustatu zaidan gertaera bere ametsak izan dira. Ama Birjina azaltzen zelako misio bat enkargatuz berari: hala mundua hobetu ahal zuen.
    Gehien gustatu zaidana On Boscok umeengan egin zuen lana izan da, oso pertsona ona zelako.

  6. Julen Aramendi dio

    On Boskoren gertaera bat kontatuko dizuet. On Bosko oso gaixorik jarri zen eta ohean zegoen, gazteak eta herriko guztiak errezatzen pasatzen zuten egun osoa eta promesa batzuk ere egin zituzten. On Bosko ondo jarri zen, denek pentsatzen zuten hil egin behar zuela, baina bizirik iraun zuen. On Boskorengan gehien gustatu zitzaidana da gaztetxoekin oso ondo moldatzen zela.

  7. Miren Murua dio

    On Bosco hiltzear zegoela, berak zaintzen zituen ume batzuek nahiago zuten beraiek hiltzea, On Bosco hiltzea baino, beste batzuek berriz promesa handiak egin zituzten. Azkenean ez zen hil eta On Boscok promesa guztiak kendu zizkien.

  8. Leire Beristain dio

    On Boscok ama Margarita bere herrira bizitzera ekarri zuen. Etxe batean jarri ziren bizitzen eta bere etxean lo egiteko tokia eskatzen zion orori jana eta gela bat utziko zioten. Egun batean mutiko batzuek, On Bosco konturatu gabe, oihalak lapurtu zizkioten. Baina hala ere On Boscok umeei lo egiteko tokia eskaintzen jarraitu zuen. Egun euritsu batean atea jo zuten, umezurtz bat zen eta ez zuen etxerik. Joan Boscorekin bizitzen denbora asko egon zen.

  9. Ander Etxeberria dio

    Joan Boscori gauza asko gertatu zitzaizkion. Baina bat zen anaiak ez ziola ikasten uzten. Anaiak ez zion uzten, etxean lan asko zegoelako eta lana etxean egin behar zuelako.
    Juan Boscorengan gustatu zaidana da umeekin ibiltzen zela.

  10. Jone Rodriguez dio

    On Bosco lagunak entretenitzen saiatzen zen, soka gainean ibiltzen, malabarismoak egiten… saltinbanki bat zen. Umeei laguntzen dienean gustatzen zait gehiena

  11. Jon Martin dio

    On Boscok amets izugarri bat izan zuen bederatzi urte zituenean, eta amets horretan Ama Birjina eta Jesus azaltzen ziren, kaleko umeei laguntzeko esanaz.
    On Boscorengan gehien gustatzen zaidan gauza umeei laguntzen ziela.

  12. Nerea Aguado dio

    Juan Boscok amets bat izan zuen. Amets horretan Ama Birjina eta Jaungoikoa agertu ziren. Esan zioten kalean bizi ziren umeei laguntzeko, beraientzako zerbait aurkitzeko eta jateko zerbait aurkitzeko. On Bosco oso gaixorik jarri zenean, bere umeek eskatu zioten Jainkoari nahiago zutela beraiek hil On Bosco hiltzea baino. On Bosco sendatu zenean eta hori jakin zuenean, haurrei esan zien berriro horrelakorik ez eskatzeko.

  13. Alazne Moreno dio

    On Bosko egun batean kartzelara joan zen. Bertako gazteen egoera ikusi zuenean egun batean beraiekin kalera irtetea erabaki zuen. Arazo handiak eduki zituen jenerala konbentzitzeko baina azkenean lortu zuen. Esan zion ez baziren mutil guztiak itzultzen, bera sartuko zutela kartzelan. Atera zirenean bi mutil ez ziren itzuli, eta On Bosko kartzelan sartzera zihoazela, bi mutilak azaldu egin ziren. Jendeak ez zuen ikusi ongi On Boskok egin zuena.
    On Boskogandik gehien gustatzen zaidana gazteengatik egin zituen gauzak izan ziren. Berak sortu zituen salesianoak eta horri esker orain gu gara garena.

  14. Iban Zubizarreta Uria dio

    On Boskok bere oratorioa zuenean kartzelako umeak kalera ateratzeko eskatu zion bertako gobernadoreari. Hasieran ezetz esan zion, baina jende askok kritika mordo bat egin zizkion Boskori. Geroxeago onartu egin zion, baina esan zion norbait faltatu bazen bera joango zela kartzelara.
    Bueltatutakoan bi falta ziren eta On Bosko kartzelara zihoala, lagun biak azaldu ziren; berak erakutsi zien zer zen elkarrengan konfiantza .

  15. Ainhoa Iurbe dio

    Juan Bosko gazte zela bere herriko apaizarekin topatu zen eta apaizak berari liburu bat eta Jesus gurutzean eman zizkion. Hortik aurrera bazekien apaiza izan nahi zuela eta berarekin hasi zen ikasten. Don Boskori buruz gehiena gustatzen zaidana hau da: Bere bizitza osoa besteentzat eman zuela eta, bera pobrea izan arren, bere mutilei ahal zuen guztia eman ziela.

  16. Maite Oteiza dio

    Don Boskok kartzelako gazteak egun baterako atera zituenean eta ibilaldi bat egin zutenean gazte guztiak kartzelara bueltatu zirenekoa.
    Don Boskok ez zuen etsitzen inoiz, ezta debekatzen ziotenean ere.

  17. Jon Urresti dio

    Don Boscok gazteak kartzelatik atera zituen buelta bat emateko, jende dena kontra zeukan, jendeak ez zuen nahi kartzelako gazteak buelta bat ematera ateratzea, gauza asko lapurtzen zituztelako. Gazteak egunaren bukaeran bueltatu behar zuten, bestela Don Bosco joango zen kartzelara, baina denak ongi irten zuen.

  18. Nerea Pinto dio

    Bere anaiak ez zion eskolara joaten uzten baina azkenean Don Calossorekin joan zen ikastera.
    Ez zuen inoiz etsi eta bere amets guztiak aurrera eraman zituen.

  19. Aroa Murillo dio

    Juan txikia zenean bere anaia handia Antoniok ez zion uzten ikasten. Diru gutxi zutelako eta lana egin behar zuelako. Baina egun batean Eliz gizon batek esan zion berak emango zizkiola klaseak ezer ordaindu gabe. Baina egun batean Don Calosso hil egin zen eta Juanek lanean hasi behar zuela esan zion anaiak berriro ere. Egun batean lanean zegoela pentsatu zuen Don Calosso bezalakoa nahi zuela izan, eta bere amari esan zion, eta joan egin zen lan bila, bere ikasketak ordaindu ahal izateko.
    Umeekin oso ongi pasatzen zuela eta lagundu egiten ziela baita ere pertsona ona zela.

  20. Josu Joaristi Lasa dio

    On Boskok 9 urte zituela Maria birjinarekin eduki zuen amets bat, bertan bestei laguntzeko eta atsegina izateko eskatu zion Mariak.
    On Bosko pertzona ona izan zen, umeen babeslea zen eta beraien alde bizia eman zuen.

  21. Joanes Balenciaga dio

    On Boskok egiten zuen lan kopuru handiagatik gaixotu egin zen. Medikuek heriotza abisua eman zioten. Bere umeek, ume zurtz guztiek bere alde errezatu zuten, bera ez zedin hil. Umeen laguntzaz ez zen hil. Handik aurrera Juan Boskok bere bizitza osoa umeei ematea erabaki zuen.

  22. Xabier Irizar dio

    Egun batean Juan Boscok kartzelako umeak kanpora paseatzera ateratzeko baimena eskatu zion gobernadoreari. Hasieran ezetz esan zion, baina gero denbora hartu zuen pentsatzeko eta azkenean baimena eman zion. Baina esan zion norbait ez bazen itzultzen, bera joango zela preso kartzelara. Joan ziren paseatzera. Baina Bruno eta Enrikek ihes egin zuten. Gero kartzelara itzuli zirenean eta ohartu zirenean, Boscok pentsatu zuen kartzelara joango zela, baina Bruno eta Enrike beraiek bakarrik itzuli ziren.
    Juan Boscok egindakoa oso ondo iruditzen zait, ume pobreei laguntzen zielako.

  23. Laura Astigarraga dio

    On Boskok oso egoera zailak pasatu zituen bere bizi osoan; bere aita galtzea, gaixotasuna, lan gogorra… Baina batez ere, buru hauste handiak izan zituen bere ekonomia egoeratik; bere familia pobrea izan baitzen eta horregatik lan gogorra egin behar izan zuen txikitatik. On Boskok, oratorioa sortu zuenetik, zor ikaragarriak zituen bere “semeak” elikatu behar zituelako. Ala ere, On Boskok, hil baino lehen, zituen zor guztiak ordaindu zituen.

  24. Miren Aizpuru dio

    On Bosko diru ziztrinik gabe haurrentzako ahal zuen lan guztia egiten saiatu zen. Egunero ogia erosten zuen bere haurrentzako, okinari zorrak utziz eta amak egunero esaten zion dirua lortu ber zuela edo bere haurrak utzi… eta berak haurrei laguntzea erabaki zuen. Ondorioz, haurrei lanbide bat erakutsi eta dirua lortu zuen. Horrela jarraitu zuen bere oratorioa handituz eta salestarrak sortuz. On Boskoz gehien gustatzen zaidana hau da: bere haurreegan konfiatzen zuela.

  25. Lara Garate dio

    Nik pentsatu dut On Boskok kartzelako gateengandik egin zuen lanaren gertaera kontatzea. On Boskok kartzelako gazteengandik lan asko egin zuen, gazteak egun batez kartzelatik irteteko eta pixka bat jendearekin komunikatzeko. Gobernuko presidentearekin paktu bat egin zuen esanez; “Norbait falta bada, zu sartuko zara kartzelara” esan zion presidenteak. Azkenik On Boskok bere gazteengan konfiatzen du eta guztiak azaldu ziren kartzelako ateetara. Nire ustez, On Boskok lan asko egin zuen gazteengatik eta bere bizia eman zuen beraiengatik.

  26. Aitor Madrazo dio

    On Bosko apaiz egin zenean, kartzelan zeuden umeak ateratzea pentsatu zuen, baina herri horretako gobernadoreak ez zion uzten umeak kalera ateratzen, eta esan zion ume batek alde egiten bazuen, bera joango zela kartzelara… eta atera zituen, baina bik aldegitea nahi zuten, baina azkenean bueltatu egin ziren, azkenean etorri egin ziren eta azkenean gobernadoreak utzi egin zien ateratzen eta denak kartzelatik ateratzen zituzten egunero eta janaria ematen zien kartzelako umeei.

  27. Sasha Aranda dio

    Juan Boskok lan asko egin zuen kartzelan zeuden mutil askoren konfiantza lortzeko .
    Juan Boskok txikitan sufritu egin zuen, Antonio anaiaak gaizki tratatzen zuelako.

  28. Estanis Eizaguirre dio

    Nik aukeratu dudan Joan Boskoren bizitzako une garrantzitsua, apaiz bokazioa sortu zion ametsa da. Amets horretan gazte asko elkar jotzen, eta Jainkoaren aurkako gauzak esaten ikusi zituen. Orduan Joan Boskok egoera hori ikusita, gazte horien artean sartu eta bera ere joka hasten da. Bat batean, ahots ezezagun bat entzuten du eta ahots horrek, gazteen arteko lehia hori gelditzeko, elkar joka segi beharrean, elkarrekin hitz egiteko, esan zion eta akordio batera iristeko, orduan sortu zitzaion apaiz bokazioa.

  29. Ane Orbegozo dio

    Umeentzako oratorio bat egin zuenean, Alai Batza moduko bat, eta han oso ondo pasatzen zuten berarekin, oso alaia zelako eta jolas asko asmatzen zituelako. Niri ere gustatuko litzaidake horrelako pertsona bat ezagutzea, nahiz eta horrelako pertsona asko egon. Nire ustez oso alaia eta jatorra zen.

  30. Judith Goenaga dio

    On Bosco txikia zenetik pertsona zintzoa eta apala zen eta beti izan zen horrela. Horrek harritu egin nau.
    Gehiena gustatu zaidana hau da: On Boscok umeak nola zaindu zituen

  31. Maialen Catalina dio

    Niri gehien gustatu zaizkidan On Boscoren bizitzako zatiak hauek dira: On Boscok malabarismoak egiten ikasi zuen gaztea zenean, gero bere lagunei erakusteko eta denak ondo pasatzeko, ezer kobratu gabe. Bederatzi urterekin amets bat eduki zuen. Bertan Maria (Jesusen ama) azaltzen zen eta On Boscori esaten zion gazteengana hurbildu behar zuela eta gozotasunez tratatu behar zituela. Horregatik, pixka bat handiagoa zenean kapila txiki bat egin zuen bertan gazteak eta berak igandeetan errezatzera joateko.
    On Boscori buruz gehien gustatzen zaidana hau da: Gauza onak egiten dituela eta ordainetan ez duela ezer eskatzen.

  32. Elena Arrizabalaga dio

    On Bosco Italian jaio zen 1815an. Bere ama Margarita zen. Aita Francisco hil egin zitzaion Joanek bi urte zituenean. Egoera ekonomiko larrian bizi ziren, oso pobreak ziren. 9 urte zituenean amets bat egin zuen: Jesusek eta Mariak irakatsi zioten gazteengana hurbildu behar zuela, hauek gozotasunez tratatuz. On Bosco umeengana hurbildu zen eta joko bereziak ikasi zituen. Egun batean bere anaia Antoniok etxetik bidali zuen eta Margaritak Boscori lana bilatu zion. Hara bidean apaiz batat bilatu zuen, On Calosso izenekoa, etxean hartu zuen eta klaseak eman zizkion. Heldua bihurtu zenean, kartzela batera joan zen eta ikusi zuen oso agresiboak zirela hango pertsonak. Handik irten zenean, kaleko mutil asko ikusi zituen eta katekesia moduko bat egin zuen horiekin. Zarata asko ateratzen zuten eta toki denetatik bota egiten zuten. Erlijioaren kontrako pertsona batzuei ez zitzaien On Boscoren lana gustatu, etabera hiltzea erabaki zuten. Atentadu batean txakur bat azaldu zen eta salbatu egin zuen, handik aurrera bere txakurra izan zen. On Boscok 72 urte egin zituenean hil egin zen.

  33. Mireia Gartzia dio

    Niri gehien gustatzen zaidan pasasartea da kartzelara joaten zela hango umeei errezatzera.
    Berak gutxi zuen arren, bere gutxi hori besteekin partekatzen zuela.

  34. Ane Arambarri dio

    Gehien gustatu zaidan gertaera hau da: On Bosco hiltzen saiatu ziren egun batzuetan. On Bosco etxetik ateratzera zihoala txakurrak ez zion laga ertetzen, bazekielako kanpoan jendea zegoela bera hiltzeko zain. Baita ere gustatu zait nola Don Calosso apaizak bere etxean hartzen zuen ikasketak egiteko. Etxean ez baitzioten bere anaiek ikasten uzten.
    On Boscorengan gehien gustatu zaidana da beti jendeari laguntzeko prest egoten zela.

  35. Ylenia Martinez dio

    On Bosco Italian jaio zen 1815ean; bere ama Margarita zen. Aita Franzisko hil egin zitzaion Juanek bi urte zituenean, egoera ekonomiko larrian bizi ziren oso pobreak ziren. 9 urte zituenenan amets bat egin zuen: Jesusek eta Mariak irakatsi zioten gazteengana hurbildu behar zuela, hauek gozotasunez tratatuz. Joanek ikasketak egin nahi zituen baina Antoniok ez zion uzten ikasten, orduan Juan etxetik alde egin behar izan zuen. Lagun asko egin zituen, gozotasunez tratatzen zituelako, jolasak erakutsiz… Joanekin ederki asko pasatzen zuten. Joan On Calossoren etxera joan zen. Urteak pasa eta On Calosso hiltzera zihoan eta Juani giltza bat eman zion, bere diru guztia hartzeko. Juan Bosco heldu egin zen eta apaiz bihurtu zen.

  36. Iñigo Orbegozo dio

    On Bosco Italian jaio zen 1815ean, bere ama Margarita zen. Aita Francisco hil egin zitzaion 2 urte zituenean. 9 urte zituenean amets batean Jesus eta Maria agertu zitzaizkion. Juan Boscok jolas dibertigarriak egiten zituen. Bere anaia Antonio zen eta pixka bat okerra zen. On Boscori On Calossok lagundu zion ikasgaiak irakasten eta gainera ezer ordaindu gabe. Eta On Boscok beste gauza on asko egin zituen.

  37. Jon Lizarralde dio

    Joan Bosco txikia zenean pertsona zintzoa zen eta gero, kalean aurkitzen zituen ume pobre guztiak berarekin eramaten zituen. On Boscorengan gustatu zaidana bere umeekin abentura izan da.

  38. Janire Astigarraga dio

    Nire ustez On Boscok oso bizitza gogorra eduki zuen txiki txikitatik. Baina txikitan eduki zuen amets eder hura eta beste hainbeste gauza, nahiz eta gogorrak izan, oso politak izan ziren. On Bosco Italian 1815. urtean jaio zen , bera ama Margarita zen eta hiru anai ziren Antonio , Jose , eta Juan. On Boskok gogor egiten zuen lan egunero eta behin Antoniok etxetik bidali zuen eta On Calossok etxean hartu zuen. Eta niri gehien gustatu zaidan gauza hau izan da On Boscok umeengatik egin zuen lan guztia eta azkenean bere lana hain ondo egiteagatik hil egin zen, baina ez zen edadeagatik hil, jota zegoelako baizik.

  39. Oihane Camarón dio

    On Bosco Italian jaio zen; bere ama Margarita zen, aita Francisco, hil egin zitzaion On Boscok bi urte zituenean. Egoera ekonomiko larrian bizi ziren, oso pobreak zirenez.
    9 urterekin amets bat egin zuen: Jesusek eta Mariak irakatsi zioten gaztengana hurbildu behar zuela. Horretarako On Bosco kapila bat egin zuen. Bere amak eta anaiak etxetik bota eta lagun batena joan zen, orduan han bizi zen. Gero egoera larri bat gertatu zen: On Bosco bere lagun apaiz baten etxean bizi zen (On Calosso), eta bat batean laguna hil eta giltza utzi zion On Boscori bere diru dena hartzeko baina On Boscok ez zuen hartu. Eta orduan egun batean On Bosco gaixotu eta hil egin zen. Geroago, egun batean On Bosco etxetik irten behar zuen baina bere txakurrak ez zion utzi, zergatik berak bazekien On Boscoren zain zaudela hiltzeko eta ez zuen irten. Berak ume denei lagundu eta irakatsi zien. Gehien gustatu zaidana: On Boscok ume eta heldu guztiei lagundu zien eta lagun oso ona zen

  40. Xabier Aguirre dio

    On Bosco Italian jaio zen 1815ean; bere amak Margarita zuen izena; bere aita Francisco zen eta hil egin zitzaion On Boscok bi urte zituenean. On Boscok 9 urte zituenean amets bat eduki zuen: Jesus eta Mariak irakatsi zioten gazteengana hurbildu behar zuela, hauek gosotasunez tratatuz. Gero Juan Boscok apaiz izan nahi zuen, baina bere anaia Josek ez zion uzten ikasten eta etxetik bota zuen. Orduan amak lana bilatzen dio eta Juan Boscok egunean lan egiten zuen eta gauean ikasi.

  41. Nagore Corrales dio

    On Bosco hiltzen saiatu zirenean, txakur bat agertu zen eta salbatu egin zuen, baina ez dakigu zein zen eta nondik atera zen txakurra. Asko gustatu zait nola etxe bat eraiki zuen bere kaleko lagunentzat eta nola klaseak leku desberdinetan egiten zituen, leku batzuetatik bota egiten zituztelako. Oso txikitatik lanean hasi zen eta 14 urterekin hasi zen ikasten: Don Calosso klaseak ematen hasi zitzaion. On Bosco ospitalera joan zen bere kaleko umeekin ospitalean laguntzeko, jende asko zegoelako gaixorik eta gero eliza handi bat egin zion Ama Birjinari.

  42. dio

    On Boscok etxe gabeko umeak bere etxean hartu zituenean izan zen hunkigarriena, eta gero lana eman eta dirua lortzen lagundu zienean.
    Beste egun batean bere amarekin joan zenean bizitzera, gerra sortu zen, eta ume gehiago hartu zituen etxean.
    Baina gehiena gustatzen zaidana hiltzera zioanean, Jainkoak lagundu eta sendatu egin zen. Miraria izan zen.
    Hau da gehien gustatu zitzaidana.

  43. Enara Piris dio

    On Bosco oso pertsona ona izan zen.
    Txikitan, ume batzuk borrokan ikusi zituen eta On Bosco borroka horretan sartu zen umeak defendatzera. Eta gau hartan, amets bat eduki zuen bere bizitza markatu ziona. Amets horretan, Jesus eta Maria agertzen ziren eta gozotasunez gazteengana hurbildu behar zuela irakatsi zioten.
    Ikastera On Calossorengana joaten zen. Lagun asko zituen eta apaiz izan nahi zuen, baina, bere anaia Antoniok ez zion lagunekin jolastera joaten uzten ezta ikasten ere. Beraz, On Boscok etxetik alde egin behar izan zuen lan bila.
    Asko kostata seminarioan sartzea lortu zuen. Oso pozik zegoen eta ume askori lagundu zion.
    On Bosco apaiz izatera iritsi zen. Umeak zaintzen zituen; eta lana aurkitu zuen nesken eskola batean, baina On Boscok nahiago zuen kaleko umeei laguntzea, ze ume horiek ez zuten inor beraiek zaintzeko, ze ez zuten ordaintzen hori egiteko; baina nesken eskola horretako beste irakasle bat erraz topatuko zuten, ze ordaindu egiten zuten neska haiekin egoteagatik.
    On Bosco gaixotu egin zen, umeak egunero errezatzen zuten eta azkenean sendatu zen On Bosco. Sendatu zenean, gizon batekin topatu zen eta baserri bat eskaini zion ume haiek hara eramateko, ze joaten ziren toki guztietatik bota egiten zuten, ume haiek asko molestatzen zutelako. Umeak hara joaterakoan baserria konpondu zuten. Magia jokoak ere ikasi zituen.
    On Boscok arazo asko zituen eta haiei aurre egiten zien. Egun batean gaixoak zaintzen hasi zen eta gaixo horiek hiltzen zirenean, On Boscok zaintzen zituen bere semeak.
    On Bosco hil nahi zuten baina zakur batek zaunka egiten zuen pertsona gaizto horiek ikusten zituenean.
    On Bosco santu izendatu zuten eta Bartzelonara joan zen diru bila, oso pobrea zen-eta.
    Misiolariek Maria Laguntzailearen eliza egin zuten.

    Bukaeran, On Bosco, 72 urte zituela, hil egin zen gorputza oso gastatua zeukalako eta oso gaixorik jarri zelako.

  44. Adrian Valor dio

    Gehien gustatu zitzaidana izan zen kartzelatik atera zituela ume batzuk eta apaiza nahi zuela izan eta eskola bat egin zuela oratorioa izenekoa. Baita ere malabareak egiten zituenenean eta soka baten gainetik pasatzen zenean. On Boscotik pena gehiena eman zidana izan zen oso gaizki pasatzen zuela etxean, zeren eta bere anaia oso gogorra zen berarekin eta On Boscok kasu egiten zion, baina On Boscok ikastea nahi zuen eta ez zioten lagatzen, baina On Calossok esan zion berak emango zizkiola klaseak doan.

  45. Jon Eceiza dio

    On Bosco hiltzen saiatu ziren eta txakur misteriotsu batek lagundu egiten zion eta gainera hiltzeko arrisku handia zuenean, lagundu egin zion. Gero txakur zintzo hura joan egin zen eta ez zuen gehiago ikusi. Hurrengo gau batean Ama Birjina ikusi zuen eta esan zion berarentzat eliza handi handi bat egiteko eta halaxe egin zuen eta denboraren poderioz On Bosco hil egin zen.

  46. Guillermo Ceballos dio

    Gehien gustatu zitzaidana izan zen pertsona gaizto batzuek Joan Bosco hil nahi zutenean eta bera jarleku batekin defendatu egin zenean, zeren eta apaizak ez dute beti onak izan behar, batzuetan gaiztoak izan behar dira, beraienganako irainak ez jasateko, edota Jesusenganako irainak ez esateko.
    Nik jesusengan sinesten dut baina batzuetan kostatu egiten zait pentsatzea nola berpiztu zen, alegia egia izango zen, baina ez dakit.
    On Boscorengan gehien gustatu zaidana izan da berak daukan indar hori: hil nahi zuten, baina bera defendatu egiten zen al zuen moduan. Apaiza zen, bere ametsa bete egin zen, pertsona oso ona izatean.

  47. Jessica Cañamero dio

    Amets bat egin zuen eta amets horretan Jesus eta Ama Birjina zeuden. Beraiek besteei laguntzeko eskatu zioten. On Boskorengan gehien gustatzen zaidana hau da, besteei laguntzen diela, bizitza ematen duela uneengatik eta helduengatik. Beste gauza bat ere gustatu zitzaidan: Ama Birjinari eliza bat egin ziotela, umeek eta On Boscok otoitz egiteko.

  48. Mounia Hamli dio

    On Boscok egun oso txarrak ikusi ditu.
    Baina bere ametsarekin pozik dago.
    Azkenean gauz ederra ikusiko du.
    Handia izatean, apaiza izango da.
    Umeekin biziko da.
    Bere bizitza oso interesgarria da.

Utzi erantzuna Miren Murua(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude