Filosofoak… (dbh4)

Historian zehar filosofo handi askoak landu dute Etika. Garrantzitsua da filosofo hauek ezagutzea, gure bizitzarako ere gidari izan baitaitezke, … Hemen duzu garrantzitsuenen zerrenda bat: Sokrates, Platon, Aristoteles, Epikuro, San Agustin, Santo Tomas Akinokoa, Bentham, Stuart Mill, karl Marx, Estoizismoa, Immanuel Kant, Nietzsche, Paul Sartre, John Rawls, Habermas, Appel, Jose Antonio Marina, Wittgenstein, …
Hona hemen zure lana:  1) Aukeratu filosofo bat. Zerrenda honetan ez dagoen besteren bat ere aukera daiteke. Irakasleari esan zein aukeratu duzun, berak onar dezan.  2) Filosofo horri buruzko informazioa bildu interneten. 3) Zure hitzekin testu bat idatzi, bere pentsamendua zein den laburtuz (Ez filosofoaren biografia edo liburuak). 4) Iritzi bat eman edota zure iruzkina egin, gaurko egoeraren bati lotuz,  eta 5) blogean sartu zure testua.  Mila esker!!

Iruzkinak

  1. Guillermo Nuñez dio

    Karl Marx filosofoaz gain teorilari eta politikari alemaniarra zen. Ekonomiari eta politikari buruz hainbat dokumentu idatzi zituen. Bere helburu nagusia kapitalismoa kritikatzea zen eta mugimendu berri baten sortzailetzat hartu dezakegu: marxismoa.
    Marxismoa: Mugimendu honen puntu nagusiena hau da: “klase proletarioak indar gehiago eduki behar du ekonomian eta politikan, eta langileen diktadura izenekoa sortu behar da”. Sozialismo frantsesean oinarritutako mugimendu bat da eta honek dio iraultza bat egin behar dela proletarioak boterean jarri eta kapitalismoari agur esateko. Geroago mugimendu honetatik komunismoa sortuko da. Askoz ere erradikalagoa den langile mugimendua.

  2. Miren Aizpuru dio

    Sartre filosofo frantziarra da, bere filosofiak giza existentziaren alde jokatzen du. Bere iritziz, gizakia libre izatera kondenatuta dagoela dio. Honek dio gizakiak bere ekintzen jabe izan behar duela, Heideggerrek ez zion bezala. Hedeiggerrek existentziaren ideia bera zuen, baina kontzientziaren ideiarik ez zuen aipatzen.
    Sartrek zioena nire iritziz guztiz egiazkoa da, gizakiak libre izan behar du, gainera kontziente izan behar du egindakoarekin. Adibidez, gure herrian azken aldian lapurreta ugari egon dira. Lapur batek egin beharko zituen hauek. Nik uste dut lapur hau, edozein herritar bezala libre izango zela lehen, baina honek bere kontzientzia du eta lapurreta bat egin badu noizbait berak damutu beharko du egin duenarekin.

  3. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Aristotelesen iritziz, giza jarduera guztiak ongia egiteko joera dute. Honekin teologismoa ematen da, bukaera ongiarekin identifikatzen dena. Aristotelesen etika, ongiaren etika bat da, hark uste duelako gizonak zerbait egiten duen bakoitzean ongia bilatzeko egiten duelako dela.
    Izaki guztiak irrikatzen dute zoriona haien helburua zoriontasuna lortzea baita. Aristotelesek nahi zuena zen, hori lortzeko modua azaltzea. Ohitura positiboen bidez lortzen zela esan zuen eta baita bertuteen bitartez (bereziki arrazoiarena). Egiten dugun guztia arrazoietan oinarrituta egon behar du. Hori bai, beti zoriontsu izaten. Beste gauza bat ere esan zuen, ongi gorena zoriona dela eta zoriona, jakituria.
    Gaur egun, zerbait egiterako garaian, arazo horren alde txarrak eta onak bereizten ditugu, hau da, zein arrazoi dira pisuzkoak eta zein ez, gauza bat egiteko. Hau guztia gure zoriontasuna bilatzeko egiten dugu,triste eta goibel egon beharrean beti ondo egoteko.

  4. Ander Etxeberria dio

    Nietzsche filosofo eta filologo alemana izan zen. XIX mendeko pentsalari modernoetako bat izan zen eta eragin handienetako izan zuen.
    Bere filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendean, ideologia oso desberdinengan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta asko eta oso desberdinak dira bere pentsamenduari egin zaizkion interpretazioak.
    Garaiko kultura, erlijio eta mendebaldeko filosofiaren kritika zorrotza burutu zuen, bizitzarekiko jarrera moralen (positibo zein negatibo) analisi bidez, hauen benetako izaera agerian utzi nahiaz. Lan honek ondorengo belaunaldietan agertu ziren teologo, filosofo, psikologo eta literaturzaleengan eragin handia izan zuen. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko gauza zen, eta Sokrates jotzen zuen moral horren errunduntzat.
    Nire ustez, oso lan handia egin zuen filosofo eta filologo honek. Gauza on ugari egin zituen, baina gaizki eginiko gauzak ere bazituen. Adibidez: Sokrates; hau da, pertsona bat zerbaiten errudun ezartzea eta hori nire ustez ez zuen ondo egiten.

  5. Maite Arruabarrena dio

    Descartes filosofoaren ustetan, jakintasuna da gauzarik garrantzitsuena; bizitzarako ezinbestekoa da. Matematikari ere garrantzi handia ematen dio. Gauzak zehaztasunez egiteari. Bere iritziz, zientziek filosofian aurkitu beharko lukete oinarria.

    Descartesek matematika eta fisikan aportazio garrantzitsuak zituen; Descartes, filosofia modernoaren aita kontsideratzen da. Gainera, Descartesek morala, medikuntza edo mekanika bezalako gaietan argia ikusi ahal izateko, ezagupena bera ikertu behar dela uste du. Zientziaren arloan, helburu errealistak markatu ditu.

  6. Jon Martin dio

    Descartes filosofo famatuak esan zuen “Pienso, luego existo” esaldi famatua. Berak uste zuen dudak edukitzea normala zela baina ezin dela dudatu zertaz dudatzen duzun. Bere iritziz gauzak desberdin egitean ezin dira gaizki egin zure eran baizik.

  7. Maialen Arzalluz errasti dio

    Sokrates Grezia Klasikoaren filosofoa zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonengan izugarrizko eragina izan zuen bere irakaslea izan baitzen. Sokratesen kezkarik nagusiena gizakia zen. Bere helburua gizakiei galderak eginez, beraien barruko egia ateratzea zen. Gehiago esaten duena da gizakiak autonomoa izan behar duela, beraiek erabaki behar dituztela beraien gauzak eta ez besteak esaten dutena egin.

  8. Daniel Horrillo dio

    Mahātmā Gandhi izenez ezagutzen da, eta Indiako sortzaileetariko bat izan zen.
    Gandhiren filosofiak bakezaletasuna aldarrikatzen du.
    Bizitza osoan, mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.
    Gandhi 1918tik aurrera indiar mugimendu nazionalisten buruzagia izan zen eta borroka metodo berriak sortu zituen:Grebak,gose grebak eta borroka armatuari uko egin zion.
    Gandhi bakezalea izan zen eta nire ustez ondo dago. Gauzak hitz eginez konpondu behar dira.

  9. Leire Beristain dio

    Platonen etikak gizakiari buruz hitz egiten du. Giza-ekintzaren buruzko hausnarketa, hauek dira ideiak:
    -Gizakien helburua zoriontasuna da.
    -Zoriontasun ez da plazera lortzea
    -Benetako zoriontasuna arimaren garbitasunean datza.
    -Arimaren garbitasuna lortzeko, dohaina praktikan jarri behar da.
    – Arimaren zati bakoitzari dohain bat dagokio (pentsamendua borondatea eta pasioak)

    Gaur egunera itzuliz, jendeak zoriontasuna bilatzen duela pentsatzen dut eta askotan aurkitu gabe. Zoriontasun gauza materialetan nahi dute aurkitu, lortu gabe. Platonek, berriz, zoriontasuna plazerean ez aurkitzea nahi zuen. Gaur egun hori oso zaila iruditzen zait, jendea horren bila dabil eta teknologian aurkitzen du bere laguntza hori.

  10. Ivan Castro dio

    Aristoteles filosofo ezaguna logikaren sortzailetzat ematen da. Aristotelesen ustez:
    Gizaki guztiak hilkorrak dira.
    Sokrates gizakia da.
    Beraz, Sokrates hilkorra da.
    Sokratesekin batera, filosoforik garrantzitsuenetako bat da. Naturaren filosofia asko landu zuen. Baita unibertsoari buruzko batasuna. Silogismoak asmatu zituen.
    Aristotelesek esaten du pertsonak zoriontsuak izan behar dutela modu arrazional batean. Beraien pentsaerei esker barne poza lortu behar dutela deritzo. Etikaren aldetik oso garrantzitsua izan zen baita, pentsaera logikoak ez zaituelako bultzatzen gaizkile bat izatera; eta horrek biztanleriaren zoriona ekartzen du.
    Nire ustez, Aristoteles oso garrantzitsua izan da historian zehar bera gabe oraindik ez genuelako logika behar bezala ezagutuko. Gainera, gehien gustatzen zaidan Aristotelesen ideia guztiok zoriontsuak izan behar dugula da, zoriontsua izatea baino ezer ederragorik ez baitago.

  11. Nerea Aguado dio

    Epikuro filosofoa, Antzinako Greziako filosofo ospetsu bat izan zen. Beraren filosofia, hiru zatitan bana daiteke: kanonika, fisika eta etika. Epikuroren filosofia, platonikoaren aurkako zenbait irizpideetan gauzatzen da. Beraren iritziz, mundua sentikorra da, eta errealitate bat baino gehiago ez daude. Horrez gain, arimaren hilezkortasuna ukatzen du.

    Epikurok, Hedonismoa baieztatzen du, hau da, plazera, gaur egungo gauzarik garrantzitsuenetakoa dirua eta gero. Gainera, nahiago zuen bizitzaren estilo erraz bat , eta Platon baieztatzen zuen sozietatearen berregituratzeaz.

  12. Nerea Aguado dio

    Epikuro filosofoa, Antzinako Greziako filosofo ospetsu bat izan zen. Beraren filosofia, hiru zatitan bana daiteke: kanonika, fisika eta etika. Epikuroren filosofia, platonikoaren aurkako zenbait irizpideetan gauzatzen da. Beraren iritziz, mundua sentikorra da, eta errealitate bat baino gehiago ez daude. Horrez gain, arimaren hilezkortasuna ukatzen du.

    Epikurok, Hedonismoa baieztatzen du, hau da, plazera, gaur egungo gauzarik garrantzitsuenetakoa dirua eta gero. Gainera, nahiago zuen bizitzaren estilo erraz bat , eta Platon baieztatzen zuen sozietatearen berregituratzeaz.

  13. Julen Aramendi dio

    Epikurok ezagutzen duguna eta faltsutik bereizten dugun egia aztertzen ditu. Fisikan naturaren ikerketaz arduratzen da. Epikuroren fisikaren arabera errealitate guztia funtsezko bi elementutatik osatuta dago. Alde batetik atomoak: forma, hedadura eta pisua dutenak. Beste aldetik hutsa, hau da, atomo horiek mugitzen diren espazioa.
    Nik uste dut Epikuro oso fisikari garrantzitsua izan dela fisikari lotutako arloan.

  14. Jessica Cañamero dio

    Aristotelesek interes handia jarri zuen naturako fenomenoekin. Aristotelesek beti esaten zuen gizakiak edozer gauza egin behar bazuen, beti zerbait ona zuela. Zerbait egiten badute da zoriontasuna topatu nahi zutelako. Gizakien helburua zoriontsua izatea da, eta Aristotelesek hori lortzeko modua topatu nahi zuen. Pertsonak zerbait egiten badugu, zergatik bat duela esaten zuen.
    Hori bai, beti zoriontsua izaten. Berak esaten zuen gizonak bakarrik izaten zirela gauza ikaragarri onak egiten zituztenak, ez emakumeak, ezta umeak ere, bakarrik gizonak.

  15. Xabier Albizuri dio

    Logikaren sortzailetzat jotzen da Aristoteles. Bera izan zen esaldi baten baliozkotasuna bere edukiari baino bere egiturari erreparatuz aztertu behar dela ezarri zuen lehena. Horrela, arrazonamendu logiko zuzen bati silogismo deitu zion. Aristotelesen ideia garrantzitsuenetako bat, hau da: Gizaki guztiak hilkorrak dira: Aristoteles gizakia da: Beraz sokrates hilkorra da.

  16. Erik Cabezas dio

    Karl Marx filosofo izateaz gain teorilari eta politikari alemaniarra zen. Ekonomiari eta politikari buruz zenbait dokumentu idatzi zituen. Kapitalismoaren lehen krisi handiaren lekukoa eta biktima izan zen. Marxismoaren sortzailetzat hartu dezakegu eta kapitalismoa kritikatzea zen bere helburu nagusia. Marxismoaren puntu nagusienetakoa “klase proletarioak indar gehiago eduki behar du ekonomian eta politikan, eta langileen diktadura izenekoa sortu behar da” da.Sozialismo frantsesean oinarrituta dago marxismoa. Eta honek dio iraultza egin behar dela kapitalismoarekin amaitzeko. Nire ustez marxismoa oso ona izan zen.

  17. Joseba Alonso dio

    Sokrates filosofoaren kezka nagusia giza gorputza zen. Sokratesek gizakia barrutik ikusten zuen. Sokratesek dio zeure barneko gauzak ezagutzera atera behar direla. Horrek greziako gizona pentsatzera eraman zuen indarra eta sena erabili beharrean
    nire iritziz sokrates filosofo handi eta garrantsitsu bat izan zen.

  18. Miren Murua dio

    Karl Marx filosofoak, teoria ekonomiko bat garatzea planteatu zuen krisiari azalpen bat emateko gai zena. Gainera, langileria bultzatu nahi zuen parte hartzera aldaketa iraultzaile bat emateko. Marxismoa sortu zuen. Marxismoak ekonomia, historia eta politika aztertzen ditu eta kapitalismoa kritikatzen du.
    Nire ustez, Karl Marxek asko egin du langileen alde.

  19. Olatz Iriondo dio

    Jose Antonio Marina filosofo eta idazle espainiarraren iritziz, inteligentzia pertsona batek eduki dezakeen baliabiderik onena da, eta horregatik esaten du ”La inteligencia, nuestro gran recurso”. Inteligentziak ez digulako matematikako edo fisikako problemak konpontzen soilik lagunduko, eguneroko bizitzako arazoak konpontzen baizik. Berak planteatzen duen galdera honako hau da: ¿Benetan ba al dakigu gure baliabide handi hau era egokian erabiltzen? Pertsona azkar askok gauza zentzugabe asko esaten baitituzte”. Inteligentzia inteligentziaz erabili behar dela proposatzen du. Pertsona askok ikasteko ahalmen handia izan dezaketelako, baina gero ez dakitelako beraien azkartasuna era on batean aprobetxatzen, eta horregatik askotan, gauza zentzugabeak egiten bukatzen dutelako.
    Nire iritziz, Jose Antonio Marinak arrazoi osoa dauka, pertsona batek oso azkarra izan dezakelako buruz, baina gero bizitzako edozein arazoren aurrean zer jarrera hartu ez baldin badaki, bere inteligentzia era egoki batean erabiltzen ez duelako da. Jose Antoniok esaten duen moduan, inteligentzia inteligentziaz erabiltzen ikasi behar dugu, gure bizitzako arazoiei aurre egiteko.

  20. Mariam Sorfazyan dio

    Jürgen Habermas gizartea aztertzeko eredu bat proposatzen digu, arrazionaltasuneko bi forma erabiliz: bizitzaren munduaren benetako arrazionaltasuna eta sistemaren arrazionaltasun formala.
    Habermas gizartea ikasten du sistema konplexuen pilaketa bat bezala, aktorea prozesuetan eraldatua desagertzen den lekuan.
    Ekintza komunikatiboaren teorian Habermasek, bakarrik manifestazio sinbolikoak ekintza izendatzen ditu, arauen bidez araututako ekintza eta ekintza dramaturgiakoa erlazioan sartzen da mundu batekin gutxienez, baina beti mundu objektiboarekin.

  21. Enara Beitia dio

    Jurgen Habermas, 1929ko ekainaren 18an jaiotako filosofo bat da, Alemaniarra. Teoria kritikoa eta Pragmatismoa bultzatu zituena. Bere pentsamendu guztiak, filosofiarekin loturik daude, eta hauek dira bere pentsamendu horietako batzuk.
    1. Sistemak kanpo perspektiba adierazten du, egitura sistematikoa bezala.
    2. Habermasek gizartea ikasten du sistema konplexuen pilaketa bat bezala.
    3. Bizitzaren munduak barne perspektiba bat adierazten du, gizartearen gainean jarduten duten pertsonen ikuspuntua bezala.
    Horiexek dira Jurgen Habermas filosofo famatuaren pentsamendu nagusiak. Zorionez esan dezakegu Habermas oraindik bizirik dirauela, eta bere 84 urteekin filosofo lanetan jarraitzen duela.

  22. Elena Arrizabalaga dio

    Aristotelesek teologismoa ematen zuen, bukaera ongiarekin identifikatzeko. Aristotelesen iritziz, giza jarduera guztiak ongia egiteko joera dute. Bere etikari buruzko iritzia ona da, gizakiak zerbait egiten duen bakoitzean ongia egitea nahi izaten duela adierazten digu, hau da, bere etika ongia da. Beti zoriontsu izan behar zela esaten zuen eta ohitura positiboak erabili behar genituela hori lortzeko. Jakinduria gizakiak dugun gauzarik gorena dela esaten du eta jakinduriarekin batera zoriona daukagula.
    Egun, Aristotelesen pentsamendua bizirik dago guztion artean. Hau da, zerbait egiterako orduan gehienok bi aldiz pentsatu eta zer kalte edukiko dituen pentsatzen dugu.

  23. Ane Aranbarri dio

    Wittgenstein filosofo austriarra zen. Wittgensteinek, filosofiaren arazoak konpondu nahi zituen, hizkuntza gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak, hain zuzen. Izan ere, hizkuntzaren erabilera desegokiak proposizio faltsuak sortzen ditu. Bere ustez, hizkuntzak elkar komunikatzeko balio du. Wittgensteinentzat gizakia bereziki morala den zerbait esaten saiatzen da.
    Honela zioen berak idatzitako Tractatuseko hitzaurrean: “Nire liburuaren zentzua Etikoa da… nire liburuak bi zati ditu: idatzia eta idatzi ez den beste guztia. Bigarren hau da, hain zuzen ere, garrantzitsuena. Nire liburuan Etika, modu batez esateagatik, barrutik mugatua gelditu zen.”

    Ados nago bere pentsamenduarekin. Hizkuntzarik gabe ez ginateke ezer izango, ez ginateke komunikatuko, eta nire ustez hori eguneroko bizitzako oinarria da.

  24. iñigo soraluce dio

    Sokratesek gizakia zuen kezka nagusia, baina Sokratesek bestelako ikuspegi batetik hartzen zuen gizakia: gizakiaren baitatik. Zeure burua ezagutu, dio Sokratesek. Horrek errotik aldarazi nahi zuen garai hartako gizartea, indarra, sena eta adorea bilatu ordez, Greziako gizona gogoeta egitera eta bere buruari kritika egitera eraman baitzuen. Horregatik, gizon gaiztoa ezjakina delako da gaiztoa; ongiari jarraitzen ez bazaio hura ezagutzen ez duelako da, gizonak, bere buruaren jabe izan dadin, jakin egin behar baitu.
    Sokrates Greziako filosofiaren aitzindari izan zen, zeren eta Sokratesen definiziotik izatearen arazoa sortu baitzen.
    Nire ustez, Sokrates oso garrantzitsua izan zen baita gaur egun ere askoren pentsamenduan eragina izan duelako.

  25. Jon Eceiza dio

    Sokratesek gizakia bere baitatik ikusten zuen eta bakoitzak bere burua ezagutu behar duela esaten du, gerora honen ondorioz garai artako jandea buruari bueltak ematen hasi ziren eta horren ondorioaz ixkanbila butzuk egon ziren Sokratesen pentsatzeko modua lehen esan dudan bezala bakoitzak bere buruari begiratzea da bere burua ondo ezagutzea.
    Sokratesen etikako oinarria bertutea da eta bertute hori gizakiaren funtsa da.
    Greziako filosofiaren aitzindaria da.

  26. Adrian Valor Moto dio

    Epikurok etikaren bidez zoriona lortzeko bidea aztertzen du. Bere kabuz egiten du bide hau eta berak duen gogoaren lasaitasunean ere bai. Berak beti diona da gizakion helburua poza eta gustura egotea lortzea dela. Baita ere, filosofia edozeinen jarduera dela esaten du banako ezaugarriak alboratuta(sexua, adina, izaera…) eta ez batzuena bakarrik.

  27. Maite Acedo dio

    Nietzschen lanak onarpena izen zuten eta filosofia modernoaren filosofo garrantzitsua bihurtu zen. Baina bere garaian oso eztabaidatua izan zen.
    Kritika zorrotzak egin zituen garaiko kultura, erlijio eta mendebaldeko filosofiari buruz. Hori zen bere ezaugarri nagusietako bat, zorroztasuna.

    Bizitzaren jarrera moralak agerian utzi zituen, bai positiboak zein negatiboak.
    Ondoren etorri ziren teologo, filosofo, psikologo eta literaturzaleengan izan zuen eragina.

    Bere pentsamenduetako bat zen, gaur egungo Europan nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko zerbait zela, eta Sokrates jotzen zuen errunduntzat.

  28. Iñigo Orbegozo dio

    Santo Tomas Akinokoa, filosofia hedatzeak XIII. Mendeaz gero gogor astindu zuen San Agustinen teologiaren inguruan. Aristotelesek eta filosofo arabiarrek zituzten tesiak nola bateratu pentsatzen zuen askotan. Santo Tomas Akinokoak munduari zer ikuspegi intelektualistak fedea edo nekea uzten zuten gauzenganako pentsamendua zuen. Berak fedearen egiak eta arrazoimenaren aldeko ideiak idazten zituen. Berak, arrazoiketa filosofikoaz ezin zirela frogatu eta ondorioz ez ziren zientifikoak.

  29. Janire Astigarraga dio

    Jean-Paul Sartre, filosofo frantziarra zen, dagoeneko hilda dago. Berak, guztiaren gainetik bizidunen eskubideak defendatzen ditu. Hain zuzen ere, giza existentzialismoaren alde lan egin zuen. Bere iritziz, gizakia kondenatuta dago aske izatera, bere ekintzen jabe delarik. Teoria hau gaitzesten zuten filosofoak ere baziren, esate baterako, Heideggerek giza existentziaren aurka egiten zuen, Sartreren guztiz kontrakoa esanez.

    Nire iritziz eta etikarekin lotuz, gizakiak guztiz libre izan beharko luke Sartrek zioen bezalaxe. Gauzak pentsatuz, koziente, egiteko aukera izan behar du, hark dakartzan ondorio guztiekin. Garrantzitsuena ordea, nire ustez, pertsonak egin dituen akatsak onartzea eta egiteagatik damutzea da eta ez zigorra. Niri pentsamenduz, gizakia zerbaiti lotuta egoteak eta zigorra jartzeak neurri handi batean ez du soluziorik.

  30. Guillermo Ceballos dio

    Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldean filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo bat biltzen dituzte, hala nola etika.
    Aristoteles planteaturiko bere hausnarketa etikoak “Nicomachean Etika-n” , funtsean. Bere beste bi gaiari buruzko lanak “Eudemian Etika”: hauetan, Aristotelesen elementuen beren gaztetxo garai pentsatu eta, ondorioz, substantzia teoriaren aurretik dira, beraz Platonismoa aztarnak batzuk eduki dute; eta “Great Moral”, eta hori “Nicomachean Etika” funtsezko ideiak laburbiltzen ditu, beraz, Aristotelesen heldutasuna datorrenean; ezta, beraz, zerbait eztabaida ezberdinak “Nicomachean Etika” (in “Etika Eudemus,” adibidez, hitzez hitz errepikatzen dira lau liburu “Nicomachean”) dakar.

  31. Xabier Aguirre dio

    Epikuros antzinako Greziako filosofoa zen. Samos uhartean jaio zen, K.a. 341ean eta Atenasen hil zen K.a. 270ean. Epikuroren filosofia hiru zatitan banatu daiteke: Kanonika, fiska eta etika. Etika Epikuroren filosofiaren gailurra da eta zoriona lortzeko modua aztertzen du. Autonomian oinarritzen da eta baita ere lasaitasunean. Esaten du gizaki guztien helburua berdina dela, zoriontasuna eta plazerra. Filosofia edonoren jarduera dela esaten du, bakoitzaren ezaugarriak kontuan izan gabe.

  32. Judith Goenaga dio

    Karl Marx filosofo, politiko eta ekonomiko alemaniarra zen. Marx komunismoaren aitzindari bat zen. Bere teoriek garrantzi handia izan zuten eta bere teoria garrantzitsuena marxismoa zen. Teoria hori herrialde askotan aplikatu da.

    Marxismoa: Ekonomia historia eta politika aztertzeko teoria bat da. Teoria hori, teoria filosofiko bat da. Teoria honek kapitalismoari kritika egiten dio, langilearen esplotazioa salatuz eta klase gabeko gizarte baten alde.

  33. Laura Perez dio

    Nietzche-rentzat morala izakiari galbideratu dion indar izugarria eta iruzurgilea da. Morala bizitzako gezur galanta da, historiako, gizartekoa. Nietzche-ren ustez baloreen trasmutazioa gertatu da. Bilaketa sokratiko unibertsalaren, eta miserikordiaren aportazio judu-kristau eta konpasioak gizonen moralaren gainean traizioa exekutatu zuten. Gertakari historikoak, erreboluzio frantseza bezala, traizio hau erakusten dute. Moralaren transmutazio hau kontsumitua dago eta Nietzche-zek gizonen morala reibindikatzen du. Morala eta erlijioa gezur bat dira, traizioak, inposizioak.

  34. Ane Orbegozo dio

    Platon filosofo Greziarra da, Sokrates filosoaren ikaslea eta Aristotelesen maisua. Platonen ideiak zerikusi handia dutela gure eguneroko bizitzarekin diote, berak nola bizi beharko genukeen esaten baitu.

    Alde batetik, bi mundu daudela esaten zuen Platonek: ideien mundua eta materialaren mundua. Gure gorputza ere bi zatitan banatzen da, arima eta zati fisikoa. Arima gure zati fisikoaren menpe da eta ideien mundua materialaren munduarekin lotzen duena Demiurgo izeneko jainkoa da. Honen bidez, Platonek hiltzerainoko bidea nola bete esplikatzen zuen eta baita zoriontsu nola bizi behar genuen ere, baina perfektuak izan gabe. Hau da, pozik bizi dezakezula baina zeure barnean eta besteei poza ematen, baina ez zure fisikoan erakusten.

  35. Jone Rodriguez dio

    Platon Greziako filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izandakoak, etika antropologian datzala adierazten du.
    Platonen filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Platonen etika giza-ekintzaren buruzko hausnarketa bat da. Hauexek dira Platonek etikaren funtsezko ideiak:
    1. Gizaki guztion helburua zoriontasuna da.
    2. Zoriontasuna ez da plazera lortzea.
    3. Benetako zoriontasuna arimaren purifikazioan datza. Filosofoen helburua beraien arima purifikatzea da.
    4. Arimaren purifikazioa lortzeko bertutea praktikan jarri behar da.
    5. Arimaren parte bakoitzari bertute bat dagokio:
    • Arrazionalari (pentsamendua) → zuhurtasuna eta gogamena
    • Suminezkoari (borondatea) → indarra
    • Irritsezkoari (pasioak) → neurritasuna
    Hiru bertute hauek praktikan jarri behar dira arimaren purifikazioa lortzeko. Hori da gizaki jakintsuari dagokion bizimodu zuzena eta egokia.

    Bere lan nagusiak Solasaldiak izeneko bilduma batean daude. Bertan, Sokrates pertsonaia oso nabarmena da.

  36. Enara Piris dio

    Platon filosofo grekoa izan zen, Aristotelesen irakaslea eta Socratesen jarraitzailea. Platonek landu zituen gaiak filosofia politikoa, etika, psikologia, antropologia filosofikoa, epistemologia, gnoseologia, metafisika, kosmogonia, kosmologia, hizkuntzaren filosofia eta hezkuntzaren filosofia izan ziren.

    Platonek bi mundu daudela esaten zuen: bata materiala eta, bestea espirituala. Lehengoan, objetu materialak dira beharrezkoak. Bigarrengoan, berriz, bakoitzaren pentsamendu edo ideiak dute garrantzia. Honen iritziz, ideiak bakarrak, unibertsalak eta aldaezinak dira. Bakoitzak bere ideiei eta izateko erari eutsi behar diote zoriontsu bizitzeko. Mundu hau Ideien Mundua izenez ezagutzen da.

    Gizakion arima bertutea dela zioen. Arima ez da inoiz hiltzen, gizakion gorputzean sartu aurretik Ideien Munduan bizi baita. Bi arima mota omen daude: irrazionala (betiko bizirik geratzen dena) eta suminkorra (gizakia hiltzean desagertzen dena). Bertutea beharrezkoa omen da gizakia inguruko gauzetaz kontura dadin eta hausnartu dezan.

  37. David Mora-Gil dio

    Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Logikaren sortzailetzat jotzen da Aristoteles. Filosofoa zen, beraz, esaldi famatu horietako asko esan zituen. Adibidez:

    El ignorante afirma, el sabio duda y reflexiona.
    Ezjakinak baietz egiten du, eta jakitunak dudatu eta erreflexionatu egiten du.

    El sabio no dice todo lo que piensa, pero siempre piensa todo lo que dice.
    Jakitunak ez du esaten pentsatzen duen guztia, baino beti pentsatzen du esaten duen guztia.

    Aristoteles idazkiak Teofrastro bere ikasleak jaso zituen, eskola peripatetikoaren buruzagitzarekin batera. Liburu bilduma Neleoren eskuetan geratu zen ondoren, eta honek, zulo batean eskutatu zuen. Guztietatik bost bakarrik geratzen dira.

  38. Miren Murua dio

    Karl Marx filosofoak marxismoa sortu zuen. Berak langilearentzat onena nahi zuen, bere esaldietako bat hau zen: “Langileak errespetuaren premia gehiago dauka ogiarena baino”.
    Langileei errespeturik ez dutela esaten dute. Historia, filosofia eta gauza gehiagori buruz asko daki.
    Berak esaten zuen “gizonak beraien ideien produktoreak dira”. Klaseen arteko borroketan sartzen da eta langileria defendatzen du. Eskubide berdinak dituztela. Nire iritziz oso pertsona garrantzitsua da eta langileen eskubideentzat gehien egin duena da.

  39. Jone Rodriguez dio

    Platon Greziako filosofo garrantzitsu bat izan zen. Platonen etika gizartean gertatutakoari buruzkoa da.
    Esaten du guztiok nahi duguna zoriontasuna dela, eta hura ez dela plazera lortzea. Benetako zoriontasuna, gu zintzoak eta puruak izatea dela ere adierazten digu. Arima ona edukitzeko gure kualidadeak praktikan jarri behar dira eta arima bakoitzak kualidade berezi bat du: pasioa, borondatea eta pentsamendu ona.

    Hiru hauek praktikan jarriz gero, arima purifikatzen da. Hori da guztiok egin beharko genuena.

  40. Maialen Catalina dio

    Nietzschek bere kabuz zoriona lortzea zuen helburu, etika baten bidez.
    Nietzscheren etikak bi momentu izan zituen: moralari eginiko kritika eta nihilismoa.
    Lehenengoan, moralari egiten dion kritikan, esaten du morala indar beldurgarri eta iruzurgilea dela; morala dela bizitzaren, historiaren… gezurra.
    Bigarrengoan, nihilismoan, morala era berezi batean lotzen du erlijioarekin esanez Jainkoa betiko hil dela, ez dela existitu. Horretarako, nihilismoa sortzen du alternatiba bezala, eta bertan, bizitza eta ezereza onartzen du, gauza on eta txarrenetik urruti joanez.

  41. María Sánchez Paredes dio

    George Ohsawa japoniako filosofo ezagun bat izan zen. Eta aukerato dut independentzia pertsonala bultzatzen zuelako. Bakoitzak bere lorpenak irabazi behar dituela esaten zuen, eta bere iritzia eduki behar duela.
    Macrobiotikaren sortzailea ere zen, gauza guztiek bere alde ona eta txarra dutela baieztatzen duen ideia (Ying eta Yang delakoa). Irakaskuntza mota bat da, giza arrazoia garatu behar dela bultzatzen duena. Makrobiotikaren ideia nahiko atsegin dut, eta horregatik aukeratu dut filosofo hau.

Utzi erantzuna Joseba Alonso(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude