Elizaren historia: Aro Modernoa (dbh4)

Ginebran dagoen Erreformatzaile Protestanteen harresiko estatua ikus dezakezu argazkian. William Farel, John Calvin, Theodore Beza y John Knox dira pertsona ospetsu hauek. Horietan ezagunena John Calvin da.

Elizaren historiako aro Modernoa landuko dugu. Horretarako honako baliabideak dituzu: a) Testuliburuko 5. unitatea (80-99 orrialdeak); b) Hiru powerpoint aurkezpen (bilatu e.floreaga, erlijioa dbh4), aurten eta iaz zeuk edo zure ikaskideek egindakoak; c) interneten bilatzea,…

Lana honako hau da:  Blogean iruzkin bakarra idatzi eta bidali behar duzu, arlo hauek kontuan hartuz: 1) Elizaren historiaren garai honetako puntu bat edo batzuk aukeratu, liburuko kapituluen arabera; 2) zure hitzekin sintesi oso laburra egin (3 edo 4 lerro) eta 3) zure iritzia eman, argumentuak erabiliz.

Iruzkinak

  1. Maite Aretxabaleta dio

    Joan Kalbin frantziar teologo prostentantea izan zen. Kalbinismo izeneko teologia erreformatzen paper garrantzitsua jokatu zuen. Aita santuaren nagusitasuna errefuxatu zuen eta bere teologian oinarritutako sistema berria eratu zuen. Nire ustez, pertsona hau oso ausarta da izan ere, aita santuaren nagusitasuna errefuxatu zuen, bai eta bere teologian oinarritutako sistema berria eratu ere.

  2. Irati Astigarraga dio

    Trentoko Kontzilioak 18 urtez iraun zuen, hiru alditan banaturik. Aldi luze horretan, erreformatzaile protestanteek zalantzan jartzen zituzten doktrina-gaiak aztertu, eta doktrina katoliko egiazkoa finkatu zuten, Elizak apostoluengandik jaso zuena.
    Elizak behar zituen erreformei buruzko gogoeta egin zuten, eta eliza katolikoaren erreforma sakona egiteko zer bide egin behar zen zehaztu zuten.
    Nire ustez jendeak ondo egiten du elizaren alde, baina nire ustez norberak bere iritzia edukiko du elizarengatik hitz egitekoan. Eta pertsona edadetu asko joaten dira elizara Jaungoikoak lagundu egiten dielako.

  3. Xuban Badiola dio

    Joan Kalvin Lutherren jarraitzaile bat izan zen, zuzenbidea eta teologia ikasi zituen Parisen, non Lutherrekin bat egin zuen. Genevan ezarri zuen erreforma eta kristau-hiri eredugarri gisa antolatu zuen. Oso jarrera itxia zuen kristautasunaren aurkako pertsonekin. Nire ustez, oso pertsona garrantzitsua da kristautasunarentzat, kristautasuna egoteko asko borrokatu baitzuen.

  4. Borja Zubizarreta dio

    Lutherren jarraitzaile bat izan zen, Joan Kalvin. Frantzian jaio zen eta zuzenbide eta teologia ikasketak egin zituen Parisen.
    Kalbinen arabera predestinaturik gaude denok, hau da, Jainkoak aurrez erabaki du nor salbatuko den eta nor kondenatuko. Genevan ezarri zuen Erreforma eta kristau-hiri eredugarri gusa antolatu zuen.
    Nire ustez, Joan Kelbin oso pertsona garrantzitsua izan zen, baina hala ere gauza txar bat ere gin zuen: Miguel Servet medikua sutan hiltzera kondenatu zuen, bere pentsamoldearen kontrako ideiak zituelako.

  5. Aitor Arribas dio

    Martin Luther Alemaniarra zen, Erreforma protestantearen protagonista. Apaiz agustindarra izan zen, eta teologiako irakaslea ere bazen. Eliza aldatzen saiatzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, “fede katolikoaren kontrako doktrinekin”. Nire ustez Martin Luthero pertsona oso ausarta izan zen eliza aldatu nahi zuelako.

  6. Unai Martinez dio

    William Farel, John Calvin, Theodore Beza y John Knox oso pertsona ospetsuak dira ado mordenoan.
    Aro modernoan elizak nola egiten ziren ikusi dezakegu adibidez: Erromatarren ohitura zen eliza egindakoan festa bat egitea elizaren ondoan zelebratzeko, alegia, esandako gauza konkretu asko egiten zituzten, dantzak eta abar.

  7. Leire Etxeberria dio

    Martin Luther Erreforma protestanteko kide alemaniar bat zen. Apaiz agustindarra eta teologia-irakaslea zen. Eliza aldatzen saiatu zen agintari batzuen gehiegikeriak ikusita. Aita Santuarekin istiluak izan zituen eta elizatik bota zuen.
    Nire iritziz Martinek onera aldatu nahi zuen eliza, baina gauza batzuk aldatzea proposatu ziotenean atzera egin zuen eta horregatik dena galdu zuen. Iruditzen zait bere helburua bete behar zuela kontsekuentzia guztiak onartuz eta ahal zuena eginez nahiz eta jendea aurka eduki.

  8. Maite Alberdi dio

    Errenazimentuan Humanismoa sortu zen, eta Iraultza zientifikoa lerro berean aurkitzen da.
    Erdi aroko ideiarik nagusienetakoak: Jainkoa zen unibertsoaren erdigunea eta heriotza zen lurreko sufrimenduaren amaiera eta beste bizitza bat zegoela zioten hil ondoren.
    Erdi aroko idea humanistak: Gizakia zen munduaren erdigunea eta betiereko bizitzak garrantzia galdu zuen.

  9. Eider Etxaniz dio

    Aro Modernoan unibertsitateek garrantzi handia hartu zuten. Katedralen inguruan eratu ziren, Aita Santuaren mende. Berak onesten zituen doktore tituluak, lizentziatuak eta batxilergoak. Garrantzitsuena Pariskoa izan zen, hala ere, Oxford eta Cambridge oso famatuak izan ziren. XIII. mendeko unibertsitateek hainbat lan bildu eta zabaldu zituzten: Aristotelesen pentsamendua eta lan zientifikoak.
    Nire ustez, unibertsitateak sortzea oso ideia ona eta garrantzitsua izan zen, jende askok ikasteko aukera izan baitzuen. Gainera, matematikan, medikuntzan eta abarretan abantaila handiak egin ziren.

  10. Joseba Orodea dio

    Asiaren ebanjelizaziorako, XVI. mendean portuguesek hainbat merkataritzagune sortu zituzten Ekialdeko kostaldeetan. Misiolariak ere joan ziren eta bertan eliz elkarteak eraiki zituzten eta bertako jendea ebanjelizatzen hasi ziren. Xabierko San Frantziskok lan hori egin zuten eta ekialdeko misiolaririk garrantzitsuenetakoa izan zen eta Txinan bertan hil zen. Nire ustez Frantziskok lan ona egin zuen jendea ebanjelizatzen, alegia, Jesusen deia zabaltzen.

  11. Iker Juaristi dio

    Eskolastika jakintza filosofiko-teologiko berri bat da. Maisu handi asko daude eskolastikaren barruan, adibidez, San Antselmo Canterburykoa. Hau izan zen lehenengo pertsona aukera izan zuena Jainkoarengan pentsatu eta ausnartzeko aukera izan zuena. Oso ezaguna da gaur egun pentsalari hau.
    Nire iritziz Eskolastika sortzea ideia garrantzitsu bat izan zen, honen ondorioz pentsalari askok izan zuten aukera Jainkoari buruz hitz egiteko

  12. Ane Aguado dio

    Erreforma katolikoko pertsonaia nagusiak San Ignazio Loiolakoa, San Joan Jainkoarena, San Josef Calasanz, San Pedro Alcántarakoa, San Teresa Jesusena eta San Joan Gurutzekoka ziren, eta guztiek elizaren, pobre eta behartsuen alde egin zuten lan. Santu-santa horiek agerian uzten dute elizak garai hartan zuen bizitasun handi hori.
    Nire ustez, pertsona hauek lan handia egin zuten besteen alde eta guk hori guztia kontuan hartu behar dugula uste dut, oso santu-santa handiak baitira. Eta beren lana oso garrantzitsua izan baitzen.

  13. Imanol Sáenz dio

    Ingalaterran Henrike VIIIak bultzatu zuen elizaren zatiketa. Hasieran katolikoen alde agertu zen eta Klemente VIII aita santuak fedearen defendatzaile titulua eman zion. Baina Henrikek Katalina Aragoikoarengandik banandu eta Ana Boleyn-ekin ezkondu nahi zuen, baina aita santuak ez zuen ezkontza baliogabetu eta horregatik eliza banandu egin zen.
    Nire ustez ez dago eskubiderik eliza protestantetan eta kristauetan banantzea Henrike VIIIak dibortziatu nahi zuelako, uste dut bi elizak bat egin beharko zutela berriro delako Henrike hori aspaldi hil zelako.

  14. Iñigo Gorricho dio

    Inkisizioa Erreforma katolikoari zegokion erakundea izan zen. Gregorio XIak dortu zuen. Erakunde zibil eta eklesiastikoa izan zen sorreratik. Espainiako inkisizioa errege-erregina katolikoak sortu zuten, 1481ean eta estatuari lotuta egon zen beti.
    Nire ustez inkisizioa ez dago ondo, ez dagoelako inor beldurtzeko eskubiderik fedearengatik

  15. Nazaret Hidalgo dio

    Gregorio IX.a aita santuak sortu zuen Inkisizioa eta ez zegokion berez erreforma katolikoari erakunde zibil eta eklesiastikoa izan zen sorreratik. Bere zeregina heretikoak bilatzea izan zen eta beraien egitekoak jarraituz zigor eklesiastikoak betearaztea hori domingotarren eta frantziskotarren esku laga zuten. Espainian errege katolikoek sortu zuten, juduak jarraitzen zituzten. Nire ustez Inkisizioa ez dago ondo ez baitago inor, inor beldurtzekoo eskubidean fede arrazoiengatik batez ere, bakoitzak nahi duenean sinestu baitezake.

  16. Maite Lete dio

    Ingalaterrako Elizaren banaketa Henrike VIII.ak bultzatu zuen. Henrike VIII.ak Katalina Aragoikoarengandik banadu nahi zuen Ana Boleyn-ekin ezkontzeko, baina Aita Santuak ez zion lehenengo ezkontza baliogabetu, horregatik gertatu zen banaketa. Henrike haserretu egin zen Aita Santuarekin eta Ingalaterrako Elizaren buru egin zen. Azkenean, Henrike dibortziatu egin zen bere lehen emaztearekin eta elizari ondasunak kendu zizkion.
    Nire ustez, Henrikek gaizki egin zuen dibortzioa eskatzean, ezkontza bat gauza serioa baita eta bizitza osorako izan beharko bailuke.

  17. Naiara Romatet dio

    Martin Luther apaiza, irakaslea eta teologoa izan zen, alemaniarra. Lutherrek ideia protestante luteranistak zabaldu zituen. Bere irakaskuntzak zirela eta erreforma protestantearen mugimendua sortu zen.
    Eliza katolikoan ideia teologiko desberdinak zeuden eta ezin ziren adostasunean jarri. Ondorioz Lutherrek Aita Santuaren mendekotasuna apurtu zuen eta kristautasunaren beste atal bat eratu zuten (luteranoak ziren)
    Bere ideien artean apaizak ezkondu zitezkeela zioen.
    Nire ustez oso gizon ausarta izan zen bere ideiak argi eta garbi adierazteagatik eta ideia horiek bultzatzeagatik. Eta pozgarria da nahi zuena lortu izana, gaur egun jende askok baitu ideia bera.

  18. Sara Seco eta Melissa Parada dio

    Eliza katolkoak denbora behar izan zuen erreforma protestantearen hedapenari enrantzuna emateko. 1545ean, bururaino iritsi zen Paulo III. aita santuah deitutako Trentoko Kontzilioa. Kontzilioak 18 urte iraun zuen, hiru alditan banatuta. Kontzilioko kideek doktrina katoliko egiazkoa, elizak apostoluengandik jaso zuena finkatu zuten. Elizak behar zituen erreformei buruzko gogoeta egin zuten eta eliza katolikoaren erreforma sakona egiteko zer bide egin behar zen zehaztu zuten. Trentoko kontzilioa Trento hirian egin zen, Italian. Biblia elizaren tradizioak maisutzat azaltzen eta osatzen dutela defendatu zuen.

  19. Sara Arambarri dio

    Kristautasunaren Aro Modernoan katedralen inguruan unibertsitateak egiten hasi ziren, Aita Santuaren agindupean. Unibertsitate garrantzitsuenak Pariskoa, Boloniakoa, Oxfordekoa eta Cambridgekoa izan ziren. Garai hartako unibertsitateek Aristotelesen pentsamendua zabaldu zuten eta lan zientifiko ugari egin zituzten, egile arabiarrei esker.
    Nire ustez oso garrantzitsua izan zen XIII. mendean unibertsitate hauek sortzea; izan ere, unibertsitate horiei esker hainbat lan egin ziren medikuntzarekin, astronomiarekin eta matematikarekin lotutakoak eta lan horiek garrantzi handia dute.

  20. Mar Leal dio

    Inkisizioa Gregorio IX.a aita santuak sortu zuen. Heresiaren kontrako erakundea da.
    -Zeregina heretikoak bilatzea, dotrinak ikertzea eta epaitzea zen.
    -Agintari zibilek jartzen zituzten zigor meterialak.
    Espainiako inkisizioa errege-erregina katolikoak sortu zuten 1481an.
    Nire ustez, gaizki dago fede-delituak tormentuen bidez zigortzea, ez baitator Ebanjelioarekin bat.

  21. Jon Juaristi dio

    XV. eta XVII. mendeetan portugesek hainbat merkataritza postu sortu zituzten kostaldean eta horiekin batera misiolariak iritsi ziren. Garrantzitsuena San Frantzisko Xabierkoa izan zen eta jesulagun nafartarra izan zen. Indiarrakin eta portugesak ebanjelizatu zituen, hauek fedea berreskuratzeko eta indiar pertsona batzuk bataiatu zituen. Japonera ere joan zen gerora predikatzera eta Txinara joan zenean hil egin zen. Misiolari hau oso garrantzitsua izan da fedea galduta zutenei berreskuratzen lagundu zielako eta baita ere pertsona guztiei laguntzeko asmoa erakusten zuelako nafartar honek.

  22. Maider Urdampilleta dio

    Martin Luther 1483. urtean jaio zen Alemanian eta 1546. urtean hil zen. Erreforma protestantearen protagonista izan zen. Apaiz agustindarra izan zen eta Wittenberg-eko unibertsitatean teologia-irakaslea izan zen. 1511. urtean, Luther Erromara joan zen, eta Eliza aldatzeko ahaleginak egingo zituela erabaki zuen. Hori egiteaz aparte, hainbat liburu ere argitaratu zituen, fede katolikoaren kontrako doktrinekin.
    Liburu batzuk argitaratu zituen bere ideiak azaltzen. Adibidez, berak eskatu zuen Ama Birjina eta santu-santak ez gurtzeko. Lutherren ideia batzuk egokiak iruditzen zaizkit, beste batzuk, ordea, ez.

  23. Julen Aranbarri dio

    Martin Luther Alemanian jaio zen 1483ko azaroaren 10ean eta 1546ko otsailaren 18an hil zen. Apaiza, teologoa eta irakaslea izan zen. Berak sortu zuen erreforma pretestantearen mugimendua. Mugimendu horrek eliza katoliko erromatarrekin alderdi teologikoak adostu ezean, aita santuarenganako mendekotasuna apurtzea erabaki zuten. Nire ustez martin lutherrek egin zuena oso ongo dago, bera ez baitzegoen elizaren alderdi eta ideia teologikoekin ados. Gaur egun, gainera, 70 milioi luterano daude eta 400 milioi beste adar protestanteetan.

  24. Ander Pastrian dio

    Bi gertaerek markatu zuten Erdi Arotik Aro Modernora garai eta kulturaren ezaugarriak oinarri bezela hartuz. Bi etapa berritan sortu zen errazimenduan eta humanismoan. Iraultza zientifikoa ere lerro berean sortu zen.
    Erdi Aroko ideietako batzuk: Bizitzaren aurrean, jarrera ezkorra eta goibela agertzen dute.
    Lana zigortzat eta bizikidetzat hartzen zen.
    Ideia humanistiko batzuk: Bizitzaren aurrean, jarrera baikorra agertzen dute.
    Aberasteko eta ongizatea erdiesteko bidea zela lana uste zuten.

  25. Mikel Larrañaga dio

    Indiarren alde. Munduan gerra piztu zen kolonizatzaileen eta misiolarien artean. Gerra handinea kolonoek indigenak esklabo hartu zituztenean hasi zen.
    Lege espainiarrek debekatu egiten zuten esklabutza baina kolonizatzaileek ez zieten kasurik egin. Montesinosek eta Cordoba domingotarrek salatu egin zuten egoera hori. Gehiegikeriek beren horretan jarraitzen zutela ikusiz Casasek kexua helarazi zion aita santuari. Gutun horren ondorioz karlos v. lege berriak promulgatu zituen.

  26. Markel Larrañaga dio

    Erdi aroko unibertsitateetan gai berri bat agertu zen: Eskolastika. Eskolastikaren helburua kristau-fedean sakontzea, oinarria ematea eta azaltzea zen. Argudio filosofikoak erabiliz okerrak errefusatzen saiatzen ziren. Maisu garrantzitsuenak: San Antselmo Canterburykoa, beneditarra; San Tomas Akinokoa, domingotarra eta Joan Duns Eskoto, frantziskotarra izan ziren.
    Nire ustez Eskolastika beharrezkoa zen kristau fedean sakontzeko eta guk gure pentsamenduetan sakontzeko.

  27. Moises Etxeberria dio

    San Pere Claverrek minetan lanean aritzen ziren beltz esklabuen eskubideak defendatzen egin zuen lan kolonietan. Beltzen apostolu izenez ere ezagutzen da.
    Nire iritziz oso lan ona egin zuen, berez kolonietan beltzek kolonizatzaileek baino eskubide gehiago behar zuten, beraien herrialdeetan zeudelako.

  28. Joritz Badiola dio

    Errenazimendu garaiko protagonista nagusiei humanistak deritze. Hain interes handia zuten pertsonaiek, non unibertsoaren erdigunean ipini zituzten. Gizakia hezteko, aintzindariko jakinduria oso garrantzitsua zen eta biziberritu egin ziren. Bi ideia ezberdin daude garai honetan: erdi arokoak eta humanistak.
    Nire ustez pentsamendu mota hau izatea normala zen, urte horietako pentsatzeko maila, txikia zelako.
    Beste aldetik, Jainkoarengan gehiago sinisten zuten gaur egun baino, eta hori bai dela harritzekoa.

  29. Goretti Etxezarreta dio

    Erdi Aroko unibertsitateetan Eskolastika agertu zen. Horren helburua fedea sakontzea, oinarria ematea eta azaltzea ziren. Eskolastikaren maisuen artean hauek dira garrantzitsuenak: San Antselmo Canterbury-koa San Tomas Akinokoa eta Joan Duns Eskoto izan ziren. Ondo iruditzen zait eskolastika sortu izana. Izan ere, fedearen oinarriak finkatzea beharrezkoa iruditzen zait gauza guztiek behar baitituzte oinarriak.

  30. Ane Alberdi dio

    Joan Kalbin 1509.urtean Frantzian jaio zen eta 1564an hil zen. Joan Kalbin lutherren jarraitzalea izan zen. Zuzenbidea eta teologia ikasi zituen Parisen.Bertan Lutherren berri jakin zuen eta honek zabaldu egin zituen. Kalbinek suitzan hainbat erreforma egin zituen.
    Kalbin oso zorrotza izan zen ebanjelioaren kontuekin,horren adibiderik nabarmengarriena,Miguel Servet sutan hiltzera kondenatu zuen.
    Nire ustez Joan Kalbin oso pertsonaia garrantsitzua izan da eta uste dut beti gogoratu beharko genukeela egindako gauzengatik.

  31. Lander Alberdi dio

    Trentoko Kontzilioa. Kontzilio honek 18 urte iraun zituen eta teologoek, 250 apezpikuk eta eliza katolikoko pertsona esanguratsuek egin zuten. Kontzilio honetan gai hauek jorratu zituzten.
    1) Doktrina gaiak aztertu zituzten eta apostoluengatik jasotakoa elizan ezarri zuten.
    2) Erreformei buruzko gogoeta egin zuten eta egin behar zena zehaztu.
    Nire iritziz kontzilio hau oso grrantzitsua izan zen izan ere elizak berriro ere bere identitatea berreskuratu zuen eta moralki indar handia eman zion.

  32. Ainhoa Úbeda eta Iria Garcia dio

    Erdi Arotik Errenazimendura: XV.mendean hasi zen aro berri hau: Aro modernoa. XIV. mendearen amaieran eta XV. mendearen hasieran aldaketak gertatu ziren.
    Errege-erreginek beren botere indartu zuten eta subirano bihurtu ziren.
    Merkataritza-jarduerak galtzen hasi ziren, horregatik burgesia sendotu zen.
    Botere ekonomikoa hirietan bildu zen. Garai oparoa izan zen.
    Mundu ezaguna zabaldu egin zen
    Beste pentsamolde bat agertu zen: humanismoa.
    Gure ustez aldaketa hauek oso garrantzitsuak izan ziren gaur egun bizi garen bezela bizitzeko eta eskertzekoa dela iruditzen zaigu.

  33. Esther Murillo dio

    Errenazimendua eta barrokoa. Bi estilo bereizten dira Erdi Arotik Aro modernora: XVI. Mendean, Errenazimendua izeneko mugimendu bat hasi zen. XVII. mendean, Erreforma katolikoa zelarik, arte-estilo berria sortu zen: Barrokoa. Italian, estilo Errenazentista sortu zen. Kultura Barrokoan, arkitektura, eskulturak eta pinturak bereizten dira. Eliza musika, gaur egun, orotarioan lantzen da, Mozart, Bach, Haendel eta Haydn nabarmentzen dira. Literatura mistikoan, autora garrantzitsuenak Teresa Jesusenak eta San Joan Gurutzekoak izan ziren.
    Nire ustez, gizartea etengabe ari da aldatzen, nahiz eta guri, oso mantso dohala iruditu. Urteak eta urteak pasatzen diren heinean pertsonak ere aldatzen gara eta horrek eragiten du gizartearen aldaketak, pertsonak aldatzen baitugu gizartea, kasu honetan Eliza.

  34. Beñat Astigarraga eta Iñaki Alonso dio

    Inglaterrako elizaren banaketa. Henrike VIII.ak eliza katolikoaren alde agertu zen et aurrean haurrean aita santuak fedearen defendatzaile izendatu zuen. Henrike Katalina Aragoikoarengatik banatu eta Ana Borboikoarekin ezkondu nahi izan zuen baina aita santuak ez zuen lehen ezkontza baliogabetu eta horren erruz Ingalaterrako elizaren banaketa etorri zen. Baina azkenean dibortziatu zen eta horregatik elizako ondasunak kendu zizkioten,eta Erromako elizarekin leialak izan zirenak zapaldu eta hilarazi zituen, besteak beste San Joan Fisher kardinala eta San Tomas Moro errenazimentuko humanistarik garrantzitsuenetako bat.

  35. Joseba Diaz dio

    Joan Kalbin (1509-1564). Lutherrek hasitako erreforma protestanteak hainbat jarraitzaile izan zituen, Joan Kalbin horietako bat da. Frantzian jaio zen eta Zuzenbide eta Teologia ikasi zuen Parisen. Erreforma hedatu zuen, doktrina moldatua, Lutherren ideiak muturrera eramanez.Kelbinen arabera predestinatuak gaude denok. Jainkoak aurrez erabaki du zein salbatuko den eta zein hil. Genevan ezarri zuen erreforma eta kristau-hiri eredugarri gisa antolatu zuen: erlijio-diziplina zorrotzak arautzen zuen hiritarren bizimodua. Oso jarrera itxia agertu zuen ebanjelioari erasotzen zioten guztiekin. Miguel Servet sutan hiltzera kondenatu zuen bere pentsamoldearen kontrako ideiak edukitzeagatik.

  36. Joseba Lizarralde dio

    Inkisizioa Gregorio IXa aita santuak sortu zuen, baina erakunde zibila zen, ez eklesiastikoa, 1233an. Inkisidoreen lana heretikoak geldiaraztea eta zigor gogorrak ezartzea zen, hala materialak edo bizikoak ere. Espainian aldiz, inkisidoreek batasun erlijiosoa lortu zuten. Gaur egun, elizak onartzen du garai hartako inkisidoreak ebanjelioaren ikuspuntutik delitu latzak egin zituztela.
    Niretzat, inkisidoreak lotsagarriak dira eta Elizak horrelako gauza bat onartzea lotsagarria iruditzen zait, inondik eta inora ere maitasuna bultzatzen duten erlijio batek beste erlijiokoa izategatik edo heretikoa izateagatik gogor zigortzea.

  37. Amaia Aizpuru eta Josu Zubizarreta dio

    Martin Luther Alemaniarra izan zen eta bera izan zen Erreforma protestantearen protagonista. Apaiz Agustindarra izan zen, eta teologia irakasle izan zen. Baina, gizon honengandik harrigarriena da gizakia hobetzen saiatu zela. Honetarako, protesta egitea bururatu zitzaion eta honenbestez, gaur egun Ingalaterran, Alemanian, eta Europako beste zenbait herrialdeetan eliz-munduan dauden pertsonek ezkontzeko eta familia izateko eskubidea dute.

  38. Maren Alberdi dio

    Nik aukeratu dudan gaia Mundu Berriaren ebanjelizazioa da. Europan kristautasunaren batasuna hautsi egin zen protestantismoa agertu baitzen eta Amerika aurkitzeak erlijioaren eukerak asko zabaldu zituen. Bestalde, Amerikako biztanleek beraien erlijioak zituzten, erlijio kristau ez zena. Adibidez, inkena Machu Picchu hirian Perun, maien piraideak Mexikon eta Guatemalan eta azkenik, aztekena Mexikon. Esan beharra dago erlijio guzti hauek politeistak zirela.
    Nire iritziz, ongi dago erlijio aukera zabala izatea, izan ere, kultura asko aberasten du eta iruditzen zait pertsona bakoitzak eskubidea duela berak nahi duen erlijioan sinisteko.

  39. Xabi Arrieta dio

    Erdiarotik Errenazimendura. Bertan xv. mendearen erdialdean beste aro historiko bat hasi zela esaten du: ARO MODERNOA. Erdi Arotik apurka apurka igaro zen gizateria.hainbat urte behar izan zirelako erdi aroko egiturak alde batean usteko. XIV eta XV meendeetan aldaketa batzuk gertatzen dira
    Errege erreginek beren boterea indartu zuten nobleen aurrean.
    Erdiaroko azken meendeetan merkataritza jarduerak garatzen hasi ziren.
    Mundu ezaguna zabaldu egin zen.
    XVmendean pentsatzeko eta mundua ulertzeko beste molde bat agertu zen: HUMANISMOA.
    Nire ustez ARO MODERNOA garai polita izan zen.pixkanaka pixkanaka elkaR ULERTZEN JOAN ZIRELAKO.

  40. Sara Almendro dio

    Nik kultura Barrokoa azalduko dut. Estilo hau Erreforma katolikoaren artea izan zen.
    -Arkitekturan eliza garai eta lerdenak eraikitzen ziren.
    -Eskulturan dramatismoa erabili zen.
    -Pintura nabarmendu egin zen, izan ere, Espainako pinturaren Urrezko Mendea izan zen.
    -Eliza-musikan genero berria sortu zen: ortarioa.
    -Literatura mistikoa hainbat autore garrantzitsuk jorratu zuten, hala nola, Santa Teresa Jesusenak.
    Nire iritziz, kultura barrokoa oso garrantzitsua izan zen, musika estilo berria asmatzeaz gain, koadro, eskultura… berriak sortu baitziren.

  41. Mikel Arzalluz dio

    Unibertsitateak katedralen inguruan eratu ziren. Parisko unibertsitatea izan zen. Esapainian, Palentzian sortu zen lehen unibertsitatea (1212). Mende askoan, ia-ia Napoleonen garaia arte, Eliza izan zen kulturaren sustatzaile Mendebaldeko Europan.
    Elizari esker unibertsitateak sortu direla esan daiteke. Horren ondorioz esan daiteke lanean dauden unibertsitate asko onak direla, garai batean elizak eragina izan zuelako eta elizak jendearen jakite mailan garrantzia handia izan duela.

  42. Maite Olaizola dio

    Mundu Berriaren ebanjelizazioa
    Europan kristautasunaren batasuna apurtu egin zen protestantismoa agertu zenean. Bestalde, Amerika kontinente berriaren aurkikuntzak bide berriak eta pertsona gehiago kristautasunera bihurtzeko aukerak eman zizkion Elizari. Hala ere, gaur egun ere nabari dira oraindik herrialde haietan jendeak hasieran zituen bestelako erlijio desberdinak.
    Lau ebanjelizazio nagusi egon ziren eta gehienbat misiolarien bidez garatu ziren
    1-Indigenen ebanjelizazioa
    2-Indiarren alde
    3-Paraguaiko erredukzioak
    4-Asiaren ebanjelizazioa

    Nik uste dut ebanjelizazioak on handia egin zuela hainbat tokitan. Hala ere, pentsatzen dut zenbait herrialde eta tributan beraien erlijioa indarrean kendu zietela eta hori ez zait batere ondo iruditzen.

  43. David Sierra dio

    Zaila da jakitea zenbat eliza protestante edo erreformatuak dauden gaur egun. Lutherrek hasitako Erreformaren espirituak eta sentimenduak biltzen ditu guztiak. Lau multzo daude: protestantea, anglikanoa, bazterreko protestanteak eta kristautasun indigena ez-zuria. Ekumenikoak dira elizaren kontseilua koordinatzen dutenak, 1948 sortu zen erakundea. Kontseilua hiru hitzekin definitzen du bere burua: batasuna, harmonizatzea eta kohesionatzea. Gaur egun 20 mila baino gehiago eliza protestanteak daude. Eliza katolikoak badu bere erakundea: Kristauen Batasunerako Idazkaritza.
    Nire ustez, oso ondo dago horrelako eraikuntzak mantentzea eta garrantzia ematea historiaren zati garrantzitsu bat delako eta kristauentzat beraien sentimendu onenak gordetzen dituztelako.

  44. Aitor Juaristi dio

    Artearen arloan bi estilo agertu ziren erdi arotik aro modernorako bidean: Errenazimendua eta Barrokoa
    -Errazimendua:estilo errenazentita Italian sortu zen eta gero europara zabaldu zen
    -Barrokoa:arte estilo barrokoa erreforma katolikoaren artea izan zen eta gehiengo katolikoa zuten herrialdeetan garatu zen batik bat: Espainia… Arkitekturan: eliza garai eta lerdenak eraiki ziren;eskulturandramatismo handia lortu zen; pinturan: Espainiakourrezko mendea izan zen
    Nire iritziz, estilo barrokoa oso garrantsitzua izan zen gauza asko garatu baizituzten

  45. Olaia Alberdi dio

    Erreforma prostentearen zabalkundea. Ideia protestanteak munduan zehar asko zabaldu zen batik bat Europan. Hedapenak bi eragile izan zituen, batetik, predikatzaile askok ideia berriak zabaldu zituzten eta bestetik, printzeek eta agintariek erreforma hau babesten zuten eta elizaren banaketaz baliatu ziren independentzia lortzeko.
    Nire ustez, protestanteek ez zuten ongi jokatu kristauekin, baina beraien ideiak zabaltzeko beste talde bat sortzea ongi iruditzen zait, horrela nahi zuenak nahi zuen modura jokatzen baitzuen.

  46. Elizabeth Alberdi dio

    Errenazimentua eta Barrokoa. XVI. Mendean, Italian, Errenazimentua izeneko arte-mugimendua sortu zen eta Europa osoan eman zen ezagutzera. Eta artearen kontzeptua zeharo aldatzea lortu zuen.
    XVII. Mendean, gehienbat Espainian, Portugalen eta Italian garatu zen Barrokoa izeneko arte-estilo berri bat eman zen ezagutzera.
    Nire iritziz, Barrokoa eta Errenazimentua oso mugimendu garrantzitsuak izan ziren eta historian garai garrantzitsu bat markatu zuten.

  47. Aritz Artetxe dio

    Inkisizioa Erreforma katolikoari dagokio. Gregorio IX.a aita santuak sortu zuen. Hasieran erakunde zibil eta eklesiastikoaren sorreran heresiaren kontra borrokatzeko.
    Domingotarrekn eta Frantzizkotarren egitekoa doktrina ikertzea, epaitzea eta zigor eklesiastikoak betearaztea zen.

    Nire ustez Inkisizioa oker zegoen, ez zegoelako eskubiderik beste erlijio batekoa izateagatik kondenatzea.

  48. Alaitz Alberdi dio

    Joan Kalbin Lutherren jarraitzaileetako bat izan zen. Noyon-en jaio zen eta Zuzenbidea eta Geologia ikasi zituen Parisen. Erreforma hedatu zuen, Genevan ezarriz. Kalbinen arabera Jainkoak aurrez erabaki du nor salbatuko den eta nor kondenatuko. Joan Kalbinek oso jarrera itxia zeukan Ebanjelioa erasotzen zuten guztiekin. Adibidez, Miguel Servet sutan hiltzera kondenatu zuen, bere pentsamoldearen kontrako ideiak zituelako.
    Nire iritziz Joan Kalbinek ez zuen ongi jokatu. Nahiz eta pertsona batek ez dituen zure pentsamendu berdinak, zuk ez daukazu sutan hiltzera kondenatzeko eskubiderik.

  49. Antton Segui dio

    Barrokoa Erreforma katolikoaren artea izan zen.
    -Arkitekturan eliza garai eta lerdenak eraikitzen ziren.
    -Eskulturan dramatismoa erabili zen.
    -Pintura nabarmendu egin zen, izan ere, Espainako pinturaren Urrezko Mendea izan zen.
    -Eliza-musikan genero berria sortu zen: ortarioa.
    -Literatura mistikoa hainbat autore garrantzitsuk jorratu zuten, hala nola, Santa Teresa Jesusenak.
    Kultura barrokoa oso garrantzitsua izan zen. Berritasun handi bat izan zen garai hartan, eta garrantzi oso handia izan zuen.

  50. Estibalitz Aranbarri dio

    Inkisizioa ez zen Erreforma katolikoari lotutako erakundea. Gregorio IX.a aita santuak sortu zuen eta heresiaren kontra borrokatzeko erakunde zibil eta eklesiastikoa izan zen .
    · Inkisidoreen egin beharra heretikoa bilatu, ikertu, epaitu eta zigor eklesiastikoak jartzea zen; hau fratziskanoek eta domingotarrek egin zuten.
    · Agintari zibilek saten zutena betetzeko hala nola, isunak,kartzela-zigorrak,… hau guztiak betetzen ez zituenak heriotza zigorra lortuko zukeen.
    Erreforma katolikoak iraun zuen bitartean Inkisizio auzitegiak lanean jarraitu zuen. Espainiako Inkisizioa errege-erregina katolikoek sortu zuten 1481 ean, honela penintsulari batasun soziala eta erligiosoa emateko.
    Gaur egun Elizak onartzen du erlijio desberdinak ez daudela zertan zigortu.

  51. Esther Murillo dio

    KONTZILIOKO KONSTITUZIOAK Lau Konstituzioak, aipatzekoa da Vatikanoko II. Kontzilioak onartutako dokumentuak. Estatu gehienak lege nagusi bat dute: Konstituzioa eta beste lege guztiak haren menpe daude. Konstituzioan, eskubideak eta betebeharrak zehazten dira bertan. Lege nagusiak fedearekin edo ohiturekin zerikusia duten gaiak dira. Kontzilioko gainerako dokumentu guztiek, Konstituzioek ere latinezko testuko lehenbiziko bi hitzak dituzte izenburu. Lau dokumentu garrantzitsu:
    – Lumen Gentium.
    – Dei Verbum.
    – Sacrosanctum Concilium.
    – Gaudium Et Spes.
    Nire ustez, herrialde batean Konstituzioa behar-beharrezkoa da. Herrialde baten kudeaketa ondo joan dadin. Konstituzioa sortu zenetik, herrialdeen politika, ekonomia eskubideak eta betebeharrak hobeto zehaztuta daude. Hau guztia, erlijioari lotuta, eskubidea dugula nahi dugun erlijioa edukitzeko, Konstituzioan ezarrita baitago gure eskubideak.

Utzi erantzuna Nazaret Hidalgo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude