Ikbal Masih (Dbh3)

Pakistanen jaiotako mutil honen eragina handia izan da munduan, adin txikikoen lan baldintzak hobetzeko. Familiaren zorraren erruz, esklaboa izan zen, baina bere askatasunaren alde borroka egin zuen, eta beste umeen eskubideen alde ahalegindu zen, nahiz eta jakin bere bizia arriskuan zegoela. Kristaua zen eta Jesusi gertatu zitzaiona ezagutzen zuen,… Sari batzuk jaso zituen bere bizitzan, eta dirua umeentzat eskolak eraikitzeko bideratu zuen.

Erlijioko testuliburuan bere bizitzaren laburpen egokia eta hausnarketarako galdera batzuk dituzu (40-41. orrietan).

Gainera Ikbali buruzko youtubeko bideo erreportajeak eta komikia ere eskura dituzu.

Idatz ezazu Ikbali buruzko iruzkin edo komentarioa. Mila esker.

Iruzkinak

  1. Mirari Iturbe Epelde dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako oso pertsona garrantzitsua izan zen. Txikitatik esklabo izatera behartu izan zuten bere familiaren zorrak ordaintzeko, alfonbrak egiteko fabrika bati salduz. Oso tratu txarrak jasan zituen, egunean hamabi orduz lan egiten zuen, eta, gainera, haren familiari zorra handitu zioten. Izan ere, haur esklaboek ez zuten inoiz lortzen zorra kentzea; horrela, bizi osorako esklabo izatera behartzen zituzten.

    Baina Ikbal ez zen ahoa itxita gelditu. Bazekien eskubideak zituela, eta horien alde borroka egitea erabaki zuen. Alfonbra-fabrikatik sarritan ihes egiten saiatu ondoren, azkenean BLLF erakundearekin (gaztelaniaz, Frente de Liberación de los Escalvos por Deudas) elkartu eta pertsona libre bilakatzea lortu zuen. Borroka egin zuen haur esklaboen eskubideen alde, eta sari asko jaso zituen.

    Tamalez, 1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean, hil zuten, 12 urte eskas zituela.

    Ikbal Masih oso pertsona eredugarria izan zen mundu osoarentzat.

  2. Luka Diaz de Cerio dio

    Niri iruditzen zait oso mutil zintzoa eta batez ere ausarta dela. Bera esklaboa izanik nola borrokatu zuen bere askatasunagatik eta nola eman zien ume pobrei laguntza. Nire iritziz pelikula egin beharko litzaioke ume honi bere ausartasunagatik, berak pasa dituen gaitzak bizitzan: bere familiatik separatu eta esklabo izan, musuman izateagatik kristautasunera pasa…

  3. Naia Del Carmen dio

    Ikbal Masih Pakistenen jaio zen haur bat da, herri bateko familia txiro batean jaio zen. 4 urte zituela, alfonbra – lantegi batera bidali zuten lan egitera, bere aitak dirua eskatu zion lantegiko nagusiari bere seme nagusiaren ezkontza ordaindu ahal izateko. Egunean 12 orduz egiten zuen lan. Gainera, bizi osorako esklabo izatera behartu zuten.

    Ikbalek eskubideak zituela zekien eta horren alde egitea erabaki zuen. Bere lanetik ihes egiten saiatzen zen, azkenean BLLF erakundearekin bildu zen eta pertsona libre bilakatzea lortu zuen.

    1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean hil zen, 12 urte zituela. Ez dakite noiz jaio zen zehazki, baina seguru daude hil zenean ez zituela 14 urte. Orduz geroztik, data hori erabiltzen da, Haur Esklabotzaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko.

    Esaten ohi da oso pertsona garrantzitsua eta eredugarria izan zela munduarentzat.

  4. Naia Noriega dio

    Mutil hau pakistanen jaio zen, eta adin txikikoen lan baldintzak hobetzea nahi zuen. Esklaboa izan zen baina beti bere askatasunaren alde borrokatzen zuen nahiz eta jakin bere bizitza arriskuan zegoela. Mutil hau kristaua zen, sari batzuk irabazi zituen bere bizitzan eta lortutako diro hori umeentzat eskolak eraikitzeko bideratu zuen.

  5. Maite Diaz de Zerio dio

    Ikbal Masih pakistanen jaiotako mutiko bat zen. Afrikan egiten zen bezela etxeko txikiena enpresa batera joaten zen lan egitera diruren truke. Berari tokatu zitzaion txikitatik lan egietea. Lateagian oso tratu txarrak jasaten zituzten adibidez: hamabi ordu lanean eta gauza bat gaxki egiten bazuen jipoitu egiten zuten.

    Ikbal Masih esklabo bihurtu zen bizi guztirako. Berak bere lanetik ihes egin nahi zuen baina ez zuen lortzen baina egun batean ihes egitea lortu zuen. Erakundu bat aurkitu zuen haur- esklabotzaren aurkako borraka egiten zutena. Ikbal Masih Ensan Khanen eredua jarritu zuen eta haur egungileen egoera salatzen hasi zen. oso ezaguna eta maitatua bihurtu zen.

    Ikabal Masih, 1995eko apirilaren 16an , pazko egunean hil zen, 12 urte zituela. Orduz geroztik, egun hori erabiltzen da Haur Esklabotzaren Nazio arteko Eguna ospatzeko.

  6. Naroa Sayavera dio

    Pakistanen jaio zen.Familiaren erruz esklabua izan zen,baina bere askatasunaren alde borroka egin zuen.Kristaua zen eta Jesusi gertatu zitzaiona ezagutzen zuen.Sari batzuk jaso zituen eta dirua eskolak umeentzat eraikitzeko bideratu zuen.Ikbalen lekukotza salaketa eta konpromisoa deseroso gertatu ziren haurren esklabotzatik etekina ateratzen zutenentzako eta paretiik kentzea erabaki zuten.1994an Reebok Gazteria Ekinean saria eman zioten.Azkenean,1995eko apirilaren 16an hil egin zen.

  7. Jon Etxaniz dio

    Ikbal Pakistango famili pobre batean jaio zen. Lau urte zituela, lanean hastera behartu zuten. Beste semearen ezkontza ordaintzeko, aitak dirua eskatu behar izan zion lantegiko jabeari, berak ezin zuelako ordaindu. Asian ohikoa da gurasoek lantegiei dirua eskatzea. Haiek dirua eman eta ordainetan, seme txikiena lanera bidaltzea. Lau urterekin 12 ordu egiten zituen lan. Handik ihes egitea lortu zuen. Ehsan Khan ezagutu zuen. Hark beste lantegi bat zuen. Eta han familia osoak jarduten zuen 12 orduz lanean. Haren ereduari jarraitzea erabaki zuen. Oso pertsona maitatua eta ezagutua bihurtu zen. Haurren esklabotza amaitzeko borrokatzen hasi ziren denak. Jende askori amorrua ematen hasi zitzaion eta heriotza mehatsu asko egin zizkioten. Reebok Gazteria Ekinean saria eman zioten 1994an.1995eko apirilaren 16an hil zuten.

  8. Jare Arrieta dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako ume garrantzitsua izan zen. Ikbal Masih lau urte zituenean lanean hasi zen, bertan oso balibade txarrak izan zituen, 12 ordu lanean igarotzen zituen egunero, diru eskasi bat jasota eta osasunerako txarrak ziren baliabideak zituela. Bera, ez zen joan eskolara, ez zuelako aukerarik eta beraien gurasoak zorrak zituelako enpresaren jabearekin . Horregatik hasi zen lanean, horrela, lana egiten bazuen gurasoak aurretik zituzten zorrak kenduko zuten. Ikbal Masih-k gazte zenetik asma izeneko gaxotasuna eduki zuen lana toki oso txikian egiteagatik. Berak, lana utzi eta Ehsan Kahal ezagutu zuen, bere ereduari jarraituz borrokatu zuen haurren lan esklabotzari aurre egiteko. Oso garrantzitsua izan zen munduan zehar, sari batzuk ere irabazi zituen eta sarietatik irabazitako dirua berarentzat ez zuen erabili, eskola bat egiteko baizik. Tamalez, hamalau urte zituela hil egin zuten.

    Nik betidanik pentsatu dut haurrak eskolara joateko eskubidea izan behar dutela eta ez hamabi ordu lan egiten egon. Baita ere, helduek lanerako baldintza onak izatea, esate baterako, soldata beharrezkoa, lan ordu kopuru egokia eta lantegiko tokia. Tamalez, ume honen borroka eta gero, oraindik ere herrialde batzuetan, Asian adibidez, berdin jarraitzen dute umeak lanean. Lehengo astean ikusi nuen bideo bat youtubeko kanal batean non erakusten zituen umeak lanean 12 orduez eta baldintza oso txarrean, benetan hunkitu zidan eta pentsatzen dut hau aldatu egin behar dela.

  9. Aimar Quintana dio

    Ikbalek 4 urte zituenean lanerea bidali zuten bere anai zaharrenaren ezkontza ordaintzeko. Egunero 12 ordu lan egiten zituen. Egun batean, Ehsan Khan ezagutu zuen eta berarekin umeen esklabutza eta lan gehiegi egiten dutenen kontra egin zuen. Kanpania asko egin zituen. 1994an Reebok Gazteari Ekinean Saria eman zioten eta 1995ko apirilaren 16an hil zuten. 2000.urtean hilondoko titulua eman ziotek. Oso ume garrantzitsua izan zen

  10. Luken Quintana dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako oso pertsona garrantzitsua izan zen. Txikitatik esklabo izatera behartu izan zuten bere familiaren zorrak ordaintzeko, alfonbrak egiteko fabrika bati salduz. Oso tratu txarrak jasan zituen.

    Egunean hamabi orduz lan egiten zuen, eta, gainera, haren familiari zorra handitu zioten.Baina Ikbal ez zen ahoa itxita gelditu. Bazekien eskubideak zituela, eta horien alde borroka egitea erabaki zuen. Alfonbra-fabrikatik sarritan ihes egiten saiatu ondoren, azkenean BLLF erakundearekin (gaztelaniaz, Frente de Liberación de los Escalvos por Deudas) elkartu eta pertsona libre bilakatzea lortu zuen.

    Tamalez, 1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean, hil zuten, 12 urte eskas zituela.

    Ikbal Masih oso pertsona eredugarria izan zen mundu osoarentzaT

  11. Yaiza Diaz dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaio zen eta oso pertsona garrantzitsua izan zen.
    Umeen eskubideen alde egin zuen bere bizitza arriskuan jarriz. Jesussen jarraitzaile handia zen bere herri guztia musulmana izan arren. Lan egiten zuen 12 orduz egunena eta esklabu izan zen. Lanean pertsona garrantzistu bat esagutu zuen eta horrek lagundu zion Estokolmo eta Bostonen garrantzitzua izaten. Irabazi zuen diruarekin eskola bat sortu zuen.
    1995eko Apirilaren 16an hil zen 12 urterekin. Hobeto esanda, mafiako kide batzuk hil zuten.

  12. Maite Bastida dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako kristau gazte bat zen. Bere familikoek zorrak zituztenez, 4 urte zituenean esklabo bidali zuten, alfonbrak fabrikatzen zituzten fabrika batera. Mutikoak lan oso egoera txarretan egiten zuen. Eguean 12 ordu lan egiten zituen toki ez atseginetan eta gainera, bere familikoei zorra igo zioten. Oso zaila zenez zorra kentzea, Ikbal Masih bazekien bizi oso egongo zela esklabutzat, bere iguruko ume guztiak bezala.

    Baina Ikbal Masih-ek bazekien berak eskubideak zituelako, eta ez zuen onartuko bizi osoa lan horretan egotea. Bere eskubideen alde borrokotzea nahi zuen eta sarrita fabrikatik irtetzen zuen. Azkenean, BLLF erakundekoekin elkartu zen eta libre bilakatu zen. Bizitako guztiaren ondoren, Ikbal Masih-ek jarraitu egin zuen beste esklabu guztien eskubideengatik borrokatzen eta sari desberdinak irabazi zituen.

    Zoritxarrez, mutikoa hil egin zuten 12 urte zituela, 1995eko apirilaren 16an.

    Nire aburuz, Ikbal Masih pertsona eredugarri bat zen eta laguntza handikoa izan zen.

  13. Jakes Larrañaga dio

    Ikbal Masih 4 urte zituenetik lanean aritu zen bere aitak anaiaren eskontzaren gastatu zituen sergak barkatzeko, ortaz ikbalek haurtzaro osoa lanean pasatu zuen lagunekin edo eskolan egon beharrean egun batean ordea lantegi horretatik alde egin zuen eta jendeari bere esklabutzri buruz jakinarazi zion eta azkenik oso maitatua izan zen 1994 ordea hil egin zuten gaio oni buruz hitzegiteagatik ez dakigu noiz jaio zen baina ziur gaude ez zituela 14 urte hil zenean.

  14. Miren Bastida dio

    Ikbal Masih esklabu bihurtu zuten mutiko bat zen, familiak zituen zorrak kitatzeko. Pakistanen jaio zen eta fabrika baten egiten zuen lan oso gaztea zelarik. Gainera, Ikbali eta bere familiari zorrak handitu zizkioten horrela, bizi osorako esklabu bihurtzen zituzten zordun horien umeak.

    Ikbalek bazekien ez zutela eskubiderik bera esklabu bat bezala tratatzeko beraz, zerbait egitea erabaki zuen. Ezin zuen jasan gahiago, esklabu bat bezala hartzen zutelako. Kristaua zen eta Jesusen laguntzarekin ihes egin zuen fabrikatik eta azkenean, lortu zuen pertsona libre bat bihurtzea.

    Berak egin zituen ahalegin guztiak fabrikatik ihes egiteko, jende askoren oroitzapenean geratu dira eta eragin handia izan zuen munduan, adin txikikoen baldintzak hobetzen saiatu baitzen eta bere esfortzuagatik sari asko jaso zituen.

    Ikbal Masih oso gazte hil zen, 12 urte zituenean. 1995eko apirilaren 16an.

  15. Andrea Dieguez dio

    Ikbal Pakistanen jaiotako gazte bat zen. Txikia zenean esklabutzan egon zen oso lan gogorrak egiten ta hordu asko sartzen egunean.Gazte hau bizi zen tokina ia denak musulmanak ziren baina berak kristau izatea erabaki zuen.
    Ikbalek bazekien eskubideak zituela eta horrei aurre egin zion. Esklabutzatik alde egin zuen. Eskola bat eraikitzea erabaki zuenean hil egiten zuten. 1995eko Pazko egunean hil zen 12 urterekin. Oso pertsona garrantzitsua izan zen.

  16. Javier Larrañaga dio

    IKabal Pakistanen lan gogorrak egin zituen eta ordun asko ere sartu zituen. Bere albokoak musulmanak ziren eta berak erabaki zuen kristaua izatea. Ikabalek bazekien kristau izan zitekela eta orduan esklabutzatik irten egin eta eskola bat sortu zuen eta amaitzeko hil egin zuten.

  17. Ane Errasti dio

    Ikbal Masih Paskintanen jaio zen gazte bat zen. Lan gogor eta lan asko egin zituen. Ikbalen ametsa kristaua izatea zen eta bere buruari gogor egin zion eta esklabutza alde batera utzi eta kristau egin zen.

    Eskola bat sortu zuen bere kabuz eta hil egin zuten 12 urterekin esklabutza utzi zuelako.

  18. Marina Zubizarreta dio

    Ikbal Masih aldaketa izugarria eta eredugarria lortu eta horren alde borroka egin zuen mutil gazte bat izan zen. Garai haietan ohikoa zen zorrak kitatzeko familiako norbait, gaztea normalean, lanera joatea horren truke. Horrela, esklabo bihurtzen ziren: sekulako tratu txarrak jasaten zituzten, lan orduak gehiegizkoak ziren…

    Gazte hau ez zen behera begira geratu eta injustizia horren aurka borrokatu zuen. Hainbeste borroka egin ondoren, azkenean, libre izatea lortu zuen. Honekin batera, sari asko irabazi zituen.

    Zoritxarrez, hil egin zuten, 1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean, 12 urte zituela.

  19. Garikoitz Gonzalez dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako oso pertsona garrantzitsua izan zen. Txikia zela bere gurasoak saldu egin zuten eta esklabu bat izatera agindu zioten, Ikbal kristaua zen, oso infantzi txarra eduki zuen. Bere gurasuak 2.000 pesoetan saldu zuten Ikbal txikia zenean.

  20. Anet Garate dio

    Ikbal Masih oso garranztitsua zen Pakistanen.Jendeak oso geixki tratatzen zuen eta esklabu bezela hainbat ordu egiten zuen lan(fabrika batean) egunero bere familiari laguntzeko. Baina, bere familiari zorrak igo egin zitzaizkion eta ezin izan zituzten ordaindu eta gauza bera hainbat familietan gertatzen zenez, ume asko bizi osorako esklabutzan egon ziren.

    Baina Ikbal ez zen errenditu eta lan egiten zuen tokitik alde egiten saiatu zen hainbat aldiz. Alfonbra-fabrikatik sarritan ihes egiten saiatu ondoren, BLLF erakundeak pertsona libre bilakatu zuen. Beraren ustez, bere eskubideak oso garrantzi handia zuten.
    1995eko apirilaren 16an hil zuten.

  21. Axel Amaro Martin dio

    Ikbal Masih lau urte zituela esklabu bezala saldu zuen bere aitak, alfombra fabrikante bateri.
    Denbora guztian abusoak eta kolpeak sufritzen zituen, baina egun batean bere askatasunarengatik eta beste ume esklabuengatik borrokatu zen eta fama handia hartu zuen.
    Zoritxarrez 12 urte zituela hil egin zuten.

  22. Anne Urquia dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaio zen. Esklabu izatera behartuta zegoen, alfonbrak egiteko fabrika bati salduz. Bere familiaren zorrak ordaintzeko. Tratu txarrak jasaten zituen egunero 12 ordu lanean jarduten zituen.
    Normalean ume esklabuak ezin izaten zuten esklabu izatetik kendu, baina Ikbal, egun batean ihes egin zuen eta mundu osoari kontatu zion zer gertatzen zion, bazekielako eskubideak zituela, eta borroka egin zuen eskubide horiek lortzeko. Azkenean libre bilakatzea lortu zuen.

    Azkenean Ikbal 1995eko apirilaren 16an hil egin zuten, 12 urte zituela.

    Ikbal oso pertsona garrantzitsua eta eredugarria izan zen munduarentzat.

  23. Manex Salas dio

    Munduko Haurren Saria eman zioten 2000. urtean. Pakistango herri bateko familia txiro batekoa zen. Seme nagusiaren ezkontza ordaindu behar zuelako bere familiak, 4 urterekin alfonbra-lantegi batera bidali zuten. Bertan, 12 orduz egin behar izaten zuen lana, eta askotan jo egiten zuten. Dena tailerrean egiten zuen, jan da lo ere bai. Handik ihes egin zuen eta Ehsan Khan ezautu zuen. Haur-esklabotzaren aurkako borrokan egiten du lan. BLLF erakundearekin (gaztelaniaz, Frente de Liberación de los Escalvos por Deudas) jardun zuen lanean. Lan asko egin zuen umeen eskubideen alde eta hainbat sari jaso zituen adibidez 1994an Reebok Gazteria Ekinean Saria eman zioten. 1995eko apirilaren 16an hil zuten, eta ez dakigu noiz jaio zen baina seguru daude ez zela hil 14 urte zituela.

  24. Alex Arambarri dio

    Ikbal Masih pakistanen jaio zen. Nahiz eta bere herrialdeko gehienak musulmanak izan berak kristau izatea erabaki zuen. Txikitatik izan zen esklabo, baina bere askatasunaren eta beste ume askoren askatasunaren alde borrokatu zuen. Ikbalek 12 orduz egiten zituen lan eta bere osasuna okertuz joan zen.

    Ikbalek borrokan jarraitu eta zenbait enpresa istea lortu zuen. Berak lan egiten zuen fabrikatik askotan sahiatu zen ihes egiten, azkenean BLLF izeneko erakunde batekin bat egin eta ez zen gehiago lanera joan. Borrokan jarraitu zuen haur esklaboen alde.

    Ikbal Masih pazko egun batean hil zuten zehazki 1995 eko apirilaren 16 an 12 urte besterik ez zituela.

  25. Elene Garate dio

    Ikbal Malish Pakistaneko pertsona oso garrantsitsu bat zen. Oso gaizki tratatzen zuten, esklabu bezala erabiltzen zuten, bere familien zorrak ordaintzeko. Gainera bere familiari zorra haunditu egin zioten. Esklaboak ziren haurrak inoiz ez zuten zorra kentzen eta bizi osorako esklabuak ziren.

    Ikbal orregatik izan zen garrantsitsua, bera ez zelako ahoa itxita geratu, berak uste zuen eskubideak zituela eta haien kontra borrokatu nahi zuen. Alfonbra fabrikatik ihes egitea askotan probatu zuen eta ez zuen lortzen, baina azkenean BLLF erakundeari esker pertsona libre bilakatzea lortu zuen. Borroka egin zuen esklabu ziren haurren alde eta sari hugari lortu zituen. Zoritxarrez 1995eko apirilaren 16an hil zuten, 12 urte zituen hil zenean.

  26. Irati Mendizabal dio

    Ikbal Masih Pakistaneko ume esklabo askotariko bat zen. Egoera oso txarrean bizi zenez bere eskubideengatik borrokatzea erabaki zuen oso gaztea zenean.

    Hainbat erakundekin umeen eskubideengatik lan egiteagatik, sari batzuk lortu zituen. Diru horrekin eskolak eraiki zituen eta diru guztia umeei laguntzeko eman zuen.

    Pertsona eredugarria izan arren, bazeuden bere hil nahi zutenak ere. Eta 12 soilik zituenean hil egin zuten, bere sinesmenei eta eskubidei uko ez egiteagatik.

    Iruditzen zait oso mutil ausarta eta eredugarria izan zela eta bera bezalako pertsona gehiagok egon beharko luketeela munduan.

  27. Laia Arambarri Aliste dio

    Ikbal Masih ez dut mutiko honen historia inoiz entzun baina oso interesgarria iruditzen zait ume Honek egindajo lan guztia, oso pertsona ona zen eta oso pertsona ausarta. Jende askori aurre egin zion eta bere osasunari ere bai, mundua salbatzeko edo esklabu bezela dauden umak salbatzeko. Mutiko hau oso garrantzitsua da eta oso mutiko zintzoa, bere bizia eman du eta oso gaizki iruditzen zait mafiak egindakoa, mutikoak ez du ezer txarra egin mundua salbatu besterik ez. Jende askoren erreferentea izan beharko luke.

  28. Naikari Galarraga dio

    Ikbal Masih Pakistango herri baten jaiotako ume garrantzitsu bat izan zen. Gurasoek, txikia zenetik esklabo izatera behartu zioten seme zaharrenaren ezkontzako zorrak ordaintzeko. Alfonbrak egiteko tailer batean egiten zuen lan eta oso egoera txarrean bizi zen; egunean 12orduz lan egiten zuen eta jan eta lo bertan egin behar izaten zuen. Suerte handiz, ihes egitea lortu zuen eta borrokatu egin zuen haur esklaboen eskubideen alde, arriskuan zegoela jakin arren. Horri esker, sari batzuk jaso zituen baina dirua umeentzako bideratu zuen, eskolak… egiteko.

    Azkenik, Pazko egunean hil egin zuten 12 urte zituela. Horri esker, gaur egun, data hau, Haur Esklabotzaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko erabiltzen da.

  29. Ariane Mateos dio

    Ikbal Masih pakistanen jaiotako ume bat zen. Lau urte zituenean saldu egin zuten esklabu bezela, gurasoek zor asko zituztelako. Salmenta horrek ez zuen ezertarako balio izan, zorra handitu egin baitzioten.

    Berak bazekien eskubide batzuk zituela eta horiengatik borrokatzen hasi zen. Askatu zutenenan beste ume guztiak salbatzeko borrokatzen jarraitu zuen. Baina, 1995eko apirilaren 16an, 12 urte zituela, hil egin zuten.

  30. Julen Zendoia dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaiotako oso pertsona garrantzitsua izan zen. Txikitatik esklabo izatera behartu izan zuten bere familiaren zorrak ordaintzeko, alfonbrak egiteko fabrika bati salduz.Baina Ikbal ez zen ahoa itxita gelditu. Bazekien eskubideak zituela, eta horien alde borroka egitea erabaki zuen.Tamalez, 1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean, hil zuten, 12 urte eskas zituela.

    Ikbal Masih oso pertsona eredugarria izan zen mundu osoarentzat.

  31. Alex Juaristi dio

    Ikbal Masih Pakistanen jaio zen eta txikatik esklabo izan zen beraien gurasoaek ez zeukaten dirurik zergak ordaintzeko eta horregaitik esklabo bihurtu zen.Oso tratu txarrak jasan zituen.
    haur esklaboek ez zuten inoiz lortzen zorra kentzea; horrela, bizi osorako esklabo izatera behartzen zituzten..Bazekien eskubideak zituela eta horien alde borroka egitea erabaki zuen.Borroka egin zuen haur esklaboen eskubideen alde, eta sari asko jaso zituen.

    Oso pertsona ona izan zen.

  32. Jakes del Rio dio

    Ikbal Masih izan zen tratu txarrak jasan zituen ume bat, mundua pixka bat aldatzea lortu zuena, eta onera aldatu zuen. Pena bat da ain gizon on bat hilda egotea ez zaharra izateagatik, bestela baten batek hil zuelako

  33. Douae Chiguer dio

    Iqbal Masih ume langilea, sindikalista eta aktibista izan zen. Pakistango alfombra lantegietako haur esklaboen askatasunaren ikur bihurtu zen. Iqbal Masih 1982an jaio zen, Muridken, Pakistaneko hiri batean. Lau urte zituela, aitak hamabi dolarren truke saldu zuen. Iqbal egunero ia hamabi orduz ehungailu batera kateaturik lan egitera behartu zuten. Iqbal bere herrialdeko haurrek jasaten duten eskubide faltari buruzko mintzaldiak ematen hasi zen hainbat herrialdetan: alde batetik, iritzi publikoa sentsibilizatzeko, eta bestetik, munduko esklabotzari eta haurren nazioarteko eskubideei buruzko eztabaida irekitzeko.1995eko apirilaren 16an, Pazkoko egun batean hil zuten, hamabi urte zituela. Ikbal Masih oso pertsona eredugarria izan zen mundu osoarentzat.

  34. Janire Gurpegui dio

    Ikbal Masih Paskitanen jaio zen eta bere bizia eman zuen lanean dabiltzen umeei esklabutzatik askatzeko, bera kristaua zen, hamabi urte zituenean hil zuten, bere gurasoak aldu egin zuten lau urte zituenean; bere gurasoak zorrak zituzte lako, ematen zion dirua hamasei dolar amerikarrak ziren. Hamabi ordu egiten zuen lan leku penagarri batean. Musulman leku batean,bera kristaua egin zen.
    Bi sari jaso zituen, eman zioten dirua eskola bat eraikitzeko erabili zuen.

    Hamabi urte zituenean bere gorputza hondatuta zeukan asmaren erruz, bera abokatua egin nahi zen, baina mafiak beste ideia bat zeukaten buruan. 1995eko apirilaren 16an hil zuten, (bera hamabi urte zituenean). .

  35. Khizar Shahid dio

    Nire ustez, Iqbalek zeukan pazientzia, faszinagarria da. Nik, bere lekuan egongo banintz, eta Ghullah bezalako pertsona bat aguantatu beharko banu, ezin izango nuke, eta oraindik eta gutxiago 5 urtez. Nik burua irekiko nion, bizitza osoko lekzio bat emango nion. Baina Iqbalek pasientziaz aurrera egin zuen. Oso oso gogorra zen mentalki.

    Bestalde, oso oso krudela iruditzen zait berarik hiltzea. Nik kontrol politikoa izango banu, Ghullah eta berak sobornatutako pertsona denei lekzio bat emango nien. Burugogorrak dira Ghullah bezalako pertsonak, uste dute, umeak ez direla pertsonak, eta are gutxiago eskubideak dituztela.

    Horrelako pertsonak asko daude oraindik ere munduan. Eta hau oso tristea da. Denon artean, horrelako pertsonei bizitza osoko lekzio bat eman beharko genien.

  36. Malaika Talib dio

    Ikbal Masih pakistanen jaio zen baina kristaua zen. Pobrea zen bere familia. Pobrea zenez bere amak ez zeukan nahiko diru bere operazioa egiteko eta antibiotikoak erosteko eta horexegatik zorak hartu zituen. Baina zor horiek ordaintzeko Ikbalek esklabo izan behar zuen alfombrak egiteko fabrika batean. Oso tratu txarak jasaten zituen, egunean 12 ordu lan egin behar zuen sei egunetan ostiralean egun librea zuen baina, batzutan egun libre hori ere kendu egiten zizaion. Ikbalek esklabutza utzi ez dezan bere familiari zorak handitu egin zizkioten.

    Ikbal askotan saitu zen ihes egiten baina ez zuen lortzen librea izaten. Hala er ez zen ahoa itxita egon, berak eskubideak zituela bazekien eta deudeak legez kanpokoak direla ere. Azkenean BLLF erakundearekin elkartu eta pertsona libre bilakatzea lortu zuen. Bere bi amets egi bilakatu ziren: librea izatea eta eskolara joatea. Borroka egin zuen bere buruarentzako baian bestentzako ere bai.

    Zoritxarez, hil egin zuten 1995eko apirilaren 16an, Pazko egunean, hamabi urte eskas edukiko zituen.

    Ikbal pertsona eredugaria da mundu osoarentzat.

  37. Pablo Carmona dio

    Pakistanen jaiotako ume honek, garrantzi handia izan zuen esklabutzaren kontrako jardueretan. Ikbali, haur bat zenean bere gurasoen partez esklabu gisa salduta izan zen 16$ engatik, beraien gurasoak zituzten zorrak ordaindu behar zituzten eta. Oso kondizio txarretan egiten zuen lan; 12 ordu egunean egoten zen lanean oso kondizio txarretan eta zentimo batzuk soilik irabazten zituen, ume bat izanda. Azkenean askatasuna lortu zuen, eta beste ume esklabuen alde egin zuen. Azkenean, Ikbali hil egin zuten, baina gure munduan izugarrizko arraztoa utzi zuen.

  38. Izabela Fogarasi dio

    Ikbal Masih balientea izan zen.
    Azkenean, berak nahi zuena lortu zuen.(Fea) eduki izan zuen.
    Guk eduki behar degun bezala, aurrera joateko.

  39. Malaika Batool dio

    Sarritan gertatzen den moduan, jendea dirua lortzeko edozer egiteko gai izaten da; harik eta batzuk beraien seme-alabak saltzera ere iristen dira. Horixe bera gertatu zitzaion Ikbal Masih-ri, 4 urte zituela alfonbra-lantegi batera bidali zuten lana egitera diru kopuru jakin baten truke. Berak bazekien hura ez zela bidezkoa. Horregatik, geroago, handik beste lantegi batera ihes egin zuen, umeen esklabotzaren aurka borrokatzen zuen lantegira, hain zuzen. Eta lantegi horren ereduari jarraitu zion, sari batzuk jasotzera iritsi arte. Beraren omenez, apirilaren 16an Haur Esklabotzaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da, bera hil zuten egun bera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude