Lagunak ala ezagunak?

“Adiskidea” hitza gutxi erabiltzen dugu Azkoitian eguneroko harremanak deskribatzeko. Hitz horren ordez, gehienetan, “laguna” da eguneroko hitza, … Gure lagunak oso garrantzitsuak dira, eta askotan eskolari edota kirol taldeari lotuta egoten da lagun taldea, edo koadrila.
Komeni da “laguna” eta “ezaguna” bereiztea, edota “laguna” eta “gelako kidea”, edota aldamenekoa, edo auzokoa,… Laguna izateak zerbait gehiago adierazten du. Estimu handia izaten diogu gure lagunei, eta lagunek babes handia eskaintzen digute: triste gaudenean, elkarrekin ondo pasatzeko, agian gaiztakeriaren bat egiteko ere bai, …
Batzuek esaten duten lagun asko dituztela. Baina jakin beharko litzateke zenbat “benetako lagun” dituzten, eta zenbat ezagun soilik.
Nola jakin nire laguna “benetako laguna” dela? Agian une zailak pasatzean ikusiko dugu hori ondo. Nik zerbait gaizki egiten badut, zein da nire laguna? Kapaza al da niri gauzak garbi esateko? Hausnarketa asko egin daiteke benetako adiskidetasunari buruz. Eta ez genuke ahaztu behar Jesus benetako adiskide bezala agertzen digutela ebanjelioek.
Eta zure iritziz, zertan ikusten da zein den zure benetako laguna? Ona al da lagun asko edukitzea? Zergatik?

Iruzkinak

  1. Adrian Valor Moto dio

    Zure benetako laguna den jakiten da arazoak edukitzen dituzunean laguntzen badizu edo laguntza behar duzunean laguntza ematen badizu. Baita ere gaizki ez bazaitu tratatzen eta ez bazaitu erabiltzen berak nahi dituen gauzetarako. Lagun asko edukitzea segun zertarako bada ona, baina beti izaten da hobeto gutxiago edukitzea, 15-20 tartean. Zergatik lagun asko edukitzen badituzu, denekin igual ondo ez zara emango, zergatik denborarik ez duzulako edukiko denekin egoteko.

  2. Elena Arrizabalaga dio

    Benetako laguna gauza askotan ikus daiteke. Arazoren bat duzunean laguntzen dizu, gaizki zaudenean laguntzen dizu eta besarkada bat ematen dizu behar duzun unetan zuk eskatu gabe, zure arazoez larritzen da eta ahal duen guztietan laguntzen dizu. Lagun on gutxi eduki ditzakezu eta lagun asko. Garrantzitsua da lagun on asko edukitzea. Beti laguntzeko prest egoten direlako, ez zarelako bakarrik egoten eta beti zure alboan egoten direlako.

  3. Oihane Camarón dio

    Pertsona bat zure laguna den ala ez ikusteko, berak zurekin konfiatu behar du, eta bere arazoak edo kezkak esango dizkizu. Pentsa dezakezu norbait zure laguna dela, baina gero konturatzen zara ez dela zure lagun benetakoa, berarekin haserreak dituzunean edo bestela beste batekin hasarratzen zarenean, ez dela zuregana joaten.
    Nere ustez lagun asko edukitzea ez da arazoa, baina lagun asko edukitzen dituzu eta horko lagun bat zure benetako laguna izango dela. Orduan ez da beharrezkoa lagun asko eukitzea, batekin egoten bazara eta benetakoa denean.

  4. Maialen Catalina dio

    Pertsona bat zure laguna den edo ez bereizteko, momentu txarretan notatzen da zein den; momentu horietan edo arazoak dituzunean zure ondoan badago eta laguntzen badizu, hori laguna da. Eta ez badizu ezertan laguntzen, nahi duenean bakarrik egoten bada ondoan eta zurekin gogoratzen ez bada, hori ezaguna bakarrik da, ez da benetako laguna.
    Baina onena beti, lagun asko edukitzea da. Beti ondoan edukiko dituzulako momentu onetan eta baita txarretan ere; beraiekin dibertituko zara eta konfiantza osoz hitz egingo duzu beraiekin. Zerbait behar duzunean edo arazoak dituzunean ere, lagundu egingo dizute eta, zuk ere zure lagunak lagunduko dituzu beraiek laguntzen dizuten bezala.

  5. Judith Goenaga dio

    Zure benetako laguna zein den ikusten da laguntzen dizunean, edota zurekin edozein momentutan dagoenean, edota zurekin onean edota txarrean dagoenean.
    Lagun asko edukitzea ona da, dauzkazun lagunak onak badira, baina ez badira onak nahiago dut lagun gutxi baina onak edukitzea.

  6. Ane Aranbarri dio

    Lagunak beti zure ondoan egoten direlako, zuri laguntzeko prest edo behintzat hala egon behar lukete. Zenbait momentutan laguntza handia behar da eta momentu horietan lagun on bat alboan edukitzea komenigarria da. Lagun asko edukitzea ona da, bakoitzak bere iritzia eman dezakeelako arazoak dauden unean, edo zerbait gertatzen denean.

  7. Janire Astigarraga dio

    Benetako laguna den edo ez jakiteko modurik onena: Triste zaudenean edo norbaitekin haserretzen zarenean eta gaizki sentitzen zarenean zure ondoan laguntzeko prest dagoena da benetako laguna. Berarekin haserretzen zarenean ere eta erru berea bada barkamena eskatzen dakiena edo zerbait esan behar badizu aurpegira esatea. Nire ustez lagun asko edukitzea ez da txarra baina nahiko iruditzen zait bi edo hiru benetako lagun edukitzea, asko edukitzea eta benetako lagun batere ez.

  8. Joakin Isuskiza dio

    Nik lagun asko ditut, baina lagun lagunak gutxi, konfiantza dudanei esaten diet laguna!
    Lagun asko edukitzea ona izango da. Alde txarrak ere baditu lagun asko izateak!!
    Adibidez kaletik neskarekin zoazela, ba lotza asko egiten duzu lagun asko izatean.

  9. Enara Piris dio

    Benetako laguna edo ezaguna bereizten zaila izaten da batzuetan; baina, beste kasu batzuetan benetan antzematen da nori deitu beharko geniokeen ‘lagun’. Badaude batzuk beti daudenak prest ahal duten guztia egiteko, gu ondo egon gaitezen, baina, beste batzuen kasuan, lehenengo beraiek ondo al dauden begiratzen dute. Azken hauen kasuan, ez genioke garrantzi gehiegi eman beharko, horrela badira, ez baitago guztiz aldatzerik. Beraz, onena, bakoitza den bezalakoa onartzea da.
    Ezagunak eta lagunak bereizterakoan, kontutan hartu behar ditugu pertsona horrekin egoten garen denbora, ea gurekin egoten al den bai onean, bai txarrean. Beraz, momentu onetan ez daudenak, txarretan soberan daude.
    Lagun asko edukitzea ona da bai, baina kontutan hartu behar da, ea nolako lagunak diren. Lagun on asko badituzu eta benetan lagunak badira, ona da. Baina, ‘ezagun’ izenarekin gehiago bat egiten badute, lagun on batzuekin nahikoa da.

  10. Maite Acedo dio

    Benetako lagunak beti laguntzeko prest egoten dira, inoiz ez dira zure albotik joango eta beraiekin zaudenean oso lasai eta eroso sentitzen zara. Bai.
    Inoiz ez zara bakarrik sentituko, zerbait behar duzunean beraiei esan eta segituan lagunduko dizute, norbaitekin zerbaitetaz hitz egin nahi baduzu, entzuteko prest egongo dira, ez zara aspertuko eta triste bazaude beraiek badakite nola atera irribarre bat.
    Baina hau guztia zuregatik egingo dute benetako lagunak badira.

  11. Jon Lizarralde dio

    Benetako lagun bat momentu onean eta txarrean egoten da, konfiantza eduki beharko zenuke hain lagun ona izateko. Lagun asko edukiko duzu eta lagun horietatik bat zure lagunik onena izango da. Laguna izatea oso garrantzitsua da, zergatik triste zaudenean hor egongo da .

  12. Iñigo Orbegozo Zubizarreta dio

    Benetako laguna eta ezaguna bereiztea zaila da batzuetan, nire ustez behintzat. Nire ustez oso ona da lagun asko izatea, gelako kideen aparte ere, horrela arazoren bat daukazunean edo galderaren bat badaukazu, lagunek lagundu egiten dizute. Gelakoak ezagunak bakarrik izan daitezke. Nire ustez nik lagun asko dauzkat. Baina zuk laguntzen badiezu beraiei, beraiek ere zuri laguntzeko prest egongo dira.

  13. Ane Orbegozo dio

    Zure benetako laguna da, nire uztez, triste zaudenean edo aurpegi txarrez zaudenean zuregana hurbildu eta laguntza eskaintzea edo lagun talde batek ekintza erakargarri eta dibertigarri bat duenean, baina zuk ezin duzunean joan, zure laguna han egotea, zurekin, nahiz eta nahiago izan bestean egotea.
    Nire uztez lagun asko edukitzea ona da, beraiekin denbora pasatzeko aspertuta zaudenean, edo zure sentimenduak esateko eta hobeto sentitzeko. Baina lagunak nondik ezagutzen dituzun eta zure lagunen %50a baino gehiago tuenti, facebook, twitter… tik ezagututakoa bada, ez zait egokia iruditzen, ez baitakizu benetan nolakoak diren.

  14. Ylenia Martinez dio

    Benetako lagun bat momentu on eta txarretan egoten dena da, konfiantza adierazten dizuna, beti animatzen zaituena, zutaz kezkatzen dena eta berak ere behar zaituena, ez interesgatik egoten dena.
    Nire ustez koadrila bakoitzean lagun on bat egoten da beti zurekin dagoena. Bai nire ustez, ondo etortzen da lagun asko edukitzea, baina beti egongo dira bat edo bi nahiago izango dituzunak.

  15. Guillermo Ceballos dio

    Laguntza ematen didaten pertsonek dute balio handiena edo momentu zailenetan bertan daudenak. Lagun asko edukitzea ona da, lagun onak badira eta zurekin ez badute problemarik nahi, eta beti laguntzeko prest eta zuregatik aurpegia ematen dutenak. Zuregatik preokupatzen direnak lagun perfektuak dira.

  16. Xabier Aguirre Suarez dio

    Beti laguntzeko prest dagoela eta momento onetan eta txarretan egongo delako.
    Bai. Ez zarelako inoiz bakarrik sentituko eta beti edukiko dituzu hitz egiteko edo dibertitzeko.

  17. Jon Eceiza dio

    Ba benetan laguntzen dizutenak dira; gaizki eta ondo zaudenean zuregatik preokupatzen direnean eta bakarrik zaudenean zuregana joaten direnean eta burlarik ez dutenak egiten.
    Oso ona da lagun asko edukitzea, horrela ez gara aspertzen.
    Ba ederra delako lagun asko edukitzea.

  18. Elias Eljamay dio

    Benetako laguna izango litzateke zu eta zure lagunaren artean gauza pertsonalak, sentimenduak … kontatzea…
    Ona da lagun asko edukitzea, baina ez gehiegi ere. Gehiegi edukitzen badituzu beti egongo da bat lagun txarra izango dena. Hobeto izango litzateke kanpoko lagun gehiago edukitzea, zure herrikoak baino.

  19. Maria Seco Gutierrez dio

    Nire iritziz gaur egun “lagun” hitza asko erabiltzen da, eta gainera nahastu egiten dugu “adiskide” hitzarekin. Nik benetako lagunak baloratzen ditut, momentu txar eta onetan nire alboan egoten direlako; beste batzuk ordea, nire lagunak izatera ez dira iristen, horiek adiskide edo ezagun bezala hartzen ditut. Hala ere beti dago aukera lagun bat edukitzeko, berdin du lagun asko edo gutxi, kontua da benetako laguna izatea, nik beintzat nahiago dut lagun gutxi eduki eta benetakoak izatea, asko eduki eta azken finean adiskide bat izatea baino.

  20. Andoni Exposito dio

    Lagunak edukitzea ona da. Zure lagunik onena edukitzea oso zaila da. Lagun asko edukitzea ona da eta gehienak beste leku batetik ikusita dira eta gehienak futbolekoak eta eskolakoak edo auzokoak. Eta gero lagunekin irten egiten zara edota lagunek kuadrilatik bota eta gero futbolen ibiltzen diren lagunekin joaten zara edota auzokoen lagunekin joaten zara.

  21. Maite Arruabarrena eta Enara Beitia dio

    Gu ados gaude testuan azaltzen denarekin. Azkenean, lagun asko badituzu eta guztiak ez badira benetako lagunak, ez du askorako balio. Lagun gutxi badituzu, baina behintzat benetakoak badira, (behar duzun momentuan hor dauden lagunak eta pozik egonarazten digutenak) baduzu zeinengan konfiatu eta zeini lagundu. Geu ere benetako lagunak bagara, geure lagunak gaizki pasatzen ari badira, han egon behar dugu, Jesus gurekin egoten den bezala momentu guztietan. Honekin guztiarekin esan nahi duguna da, lagunak hor izango ditugula, baina benetako lagunak direla garrantzitsuenak eta beti laguntzeko prest egon behar dugula.

  22. María Sánchez dio

    ”Laguna” hitzak esanahi asko ditu, baina, era berean, bakarra. Laguna hitzak ez du adiskidetasuna soilik esan nahi, eta gauza batean bereizten dira ”ezaguna” edo ”gelako kidea” hitzak ez dutena. Laguna, era berean, momentu txarrenetan laguntzeko prest dagoen alboko adiskide hori da, garen bezalakoak onartzen gaituelako eta, gauza txarrak edo gaizki egiten ditugunean, lasaitasun eta egiaztasun osoz esan eta, minik egiten ez gaituen eran esaten digutelako. Lagunak dira, gure aurpegian irribarre handiena marrazten dutenak, alegia. Eta, nahiz ta horrelako asko ez egon denontzat, nire ustez oso ona da lagun pila bat edukitzea, batzuk handiagoak, besteak ez hainbeste, guretzat eta haientzat ona baita. Horren ondorioz, lagunak gure bizitzan influentzia asko duten pertsonak dira.

  23. Maialen Arzalluz dio

    Zure benetako laguna oso azkar antzematen da. Zuk berari zerbait garrantzitsua kontatzen badiozu berak bakarrik dakiena eta norbaiti kontatzen badio, hor nabarmentzen da ez dela zure benetako laguna, zure sekretuak ez baititu gordetzen, baina zuri sekretua gordeko bazizun, hori bai izango zela benetako laguna, badakielako sekretuak gordetzen. Zuk lagun asko eduki ditzakezu, baina agian gehienekin ez zinateke emango. Nik esango nuke lagun asko edukitzea ez zela oso ona izango, zergatik denekin ongi ematen bazara, eta zuk bai kontatuko bazenio eta besteak besteari eta gero hark zuri ea zergatik ez diozun kontatu, agian haserretu egingo zen.

  24. Josu Carmona dio

    Benetako lagunak laguntzen dizute arazoetan, aholkuak ematen, jolasten. Lagunek zuretaz konfidantza dute, dena kontatzen dizute.
    Nire uztez lagun asko edukitzea es da oso ona, zeren eta ez dakizu zeinekin duzun konfidantza osoa

  25. David eta Daniel dio

    Momentu gogorretan laguntzen digutenak dira gure lagunik onenak. Ona da lagun asko edukitzea, bizitzan bakarrik ez egoteko, eta ondo pasatzeko.
    Lagunak edukitzea oso gauza ederra da, gauza askotan laguntzen digutelako. Adibidez: eskolako lanetan, ikasketetan, momentu gogorretan, momentu onetan, ondo pasatzen laguntzen digutelako eta horrelako beste mila adibide esango ez ditugunak.

  26. Xabier Albizuri dio

    Nik ez dut lagun on bat bereziki. Denak lagunak. Nire ustez lagun asko edukitzea oso ona da, zeren eta horrela bizitzan laguntzeko hobea izango zaizu.

  27. Mariam eta Jone dio

    Berarengan konfidantza demostratzen dudalako, ondo ematen garelako eta bera niregan ere konfidantza demostratzen duelako, inoiz ez diotelako hutsik egingo.
    Batzuetan. Guztiengan ezin delako konfidantza eduki eta guztiak ez direlako berdinak.

  28. Julen Aramendi dio

    Benetako lagunak momentu zailetan laguntzen dutenak dira. Adibidez: familian edo lagun artean dauzkazun arazoetan laguntzen duena. Nire ustez lagun asko edukitzea oso garrantzitsua da, bestela, oso bakarrik egoten zara eta ez duzu kaleara irtetzen larunbat eta igande gauetan. Gainera, lagunekin zure arazoetaz hitz egin dezakezu eta arazoei nola aurre egin ikasten duzu beraien azalpenekin.

  29. Leire Beristain eta Miren Murua dio

    Gure iritziz laguna izateak esanahi asko ditu, batez ere zuri laguntzeko prest egotea beti eta egiak aurpegira esatea eta ez atzetik gaizki esaka ibiltzea, gainera, kontatzen dizkiozun sekretuak ez ditu kontatu behar eta ahal duenean lagundu egin behar du, horrez gain, berak zuregan konfiantza duela erakutsi behar dizu eta berak ere horrelako gauzak kontatu behar dizkizu. Lagun asko edukitzea oso ona da, baina beti egoten dira batzuk besteekin baino konfiantza handiagoa erakusten dizkizutenak.

  30. Ander Etxeberria dio

    Erraz antzematen da laguna den edo ez. Laguna dela jakiteko zerbait kontatu eta ez badio inori kontatzen badakizu konfidantzako laguna eta lagun ona dela. Edo baita ere triste zaudenean edo norbaiten beharra duzunean hor egoten badira, horiek bai direla lagun onak. Eta baita ere zuregatik gaizki esaka aritzen ez direnak ere edo behintzat aurpegira esaten dizuna.
    Ona da lagun asko edukitzea norbaiten beharra duzunean batik bat. Edo zerbait egiteko laguntza behar duzunean: eskolako lanak, kalean zerbait egin behar duzunean…

  31. Nerea Aguado eta Olatz Iriondo dio

    Gure iritziz, lagun batek ez dizu inoiz huts egingo. Une zailetan, “benetako laguna” baldin bada, lagundu egingo dizu eta gauzei alde ona ikusten erakutsiko dizu. Beste alde batetik, “ezaguna” baldin bada, ez da une guztietan zuri laguntzen egongo, horregatik bereizi behar ditugu zein diren “benetako lagunak” eta “ezagunak”. Lagun asko edukitzea ondo dago, baina neurrian. Lagun asko ezin dituzu eduki, lagunak esku batekin bakarrik konta daitekezkeelako eta denak ez direlako beti ematen duten bezain lagun onak.

  32. Joseba Alonso dio

    Nire iritziz lagunak edukitzea oso garrantsitsua da. Ez zaudelako egun osoa etxean eta zerbait behar baduzu benetako lagun bat beti hor egongo dela jakiteak konfidantza eta indarra ematen dizulako. Asko edukitzea hobea da koadrila bat egin, astebukaeretan kalera irten eta zerbait gertatzen bazaizu hor daude laguntzeko, gaixotzen zauri bat egiten edo horrelako edozer gauza etxera eramaten zaituzte zure gurasoei hotsegiten diete laguntzera etortzeko… lagun asko edukitzeak bere alde onak ditu baina txarrik ez, nire ustez.

  33. Jessica Cañamero Sánchez dio

    Nire iritziz “lagun” hitza pixkat handia da gure adinean. Lagun hitza benetako lagunei esaten zaie adibidez: momentu txarretan zure alboan egoten direnak, edozer gauza behar duzunean zure lagunek utzi egiten dizutunean edota arazo batean sartzen bazara laguntzeko prest egoten direnak dira lagunak baina nik ezagun asko ditut baina ez dira nire lagunak, edota eskolako adiskideak ez dira nere lagunak adiskideak baizik nik bakarrik nire lagunekin ibiliko naiz baina garrantzitsua lagunak edukitzea baino beti pertsona hortaz sinisten baldinbaduzu.

  34. Ivan Castro dio

    Benetako lagunak, berez ez daude asko. Bakarrak dira hau da, imita ezinak. Lagunak edo ezagunak ordea, asko egon daiztezke. Zuk ikusi ahal duzu zein den zure benetako laguna bere amistatea prueban jarrita: Egin broma handi bat edo beste gauza bat eta bertan zurekin asko-asko haserretzen bada, bertan erakusten du ez dela benetako laguna. Baina ez dut esan nahi benetako lagunak ez direnik haserretzen, lagun bat beti haseretzen delako. Baita ere jakin dezakezu zure benetako laguna dela momentu txarretan beti laguntza emanez dagoenean zure ondoan. Lehen esan dudan bezala adiskidea bakarra dago ia beste “lagunak” zenbait kasutan oso faltsuak direlako, esan nahi dut, zurekin ondo ematen dira, baina gero laguntza behar duzunean oso azkar esaten dizute beraien laguntza zuri emateko prest ez daudela. Beraz, benetako lagun bat baduzu ez izan zoroa eta ez ezazu gal!

  35. Maria Arambarri Arregui dio

    Laguna, eta batez ere lagun mina, da norbait beti zure alboan egongo dena laguntzeko, aholkatzeko eta laguntasuna emateko.
    Baina baita ere jakin behar da lagunak aukeratzen, badirelako zenbait jende faltsua dena, eta ezagutzen dut jendea koadrila handietan ibiltzen dena baino horietako erdiarekin ez dena hitz egiten. Une batzuetan, hobeto da lagun bakarra edukitzea, benetan konfidatu dezakezuna, hamar mila “adiskide” edo “ezagun” baino…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude