La misión

La Mision pelikulak (Roland JoffÈ 1986) XVIII. mendeko jesuitak Paraguay inguruan eginiko lan bikaina azaltzen digu. Pelikulak sari ugari jaso zituen, argazkia eta  musikarengatik gehienbat, eta zinearen klasiko bat bihurtu da.
Noski, pelikulak osagarri ugari ditu. Erlijio gaian ikusi dugu, ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen.
Aita Gabriel ur-jauzietan gora joango da, guaraniekin bat egitera, Biblia eta musika lagun dituela. Han goian komunitate berri bat sortuko da, justizian oinarritua, lanean eta ondasunen banaketa egokian.  Rodrigo Mendoza anaia jesuita bihurtuko da, jeloskorkeriaz bere anai hil ondoren. Biak ala biak gogor saiatuko dira guaranien hizkuntza eta ohitura ikasten eta teknika berriak erakusten, hauek defendatzen -esklabu hartu ez ditzaten- eta hauei Jaunaren maitasunaren ebanjelioa eskaintzen, beldurrezko sineskeria gaindi dezaten hala nahi izanez gero.
Espainiako eta Portugaleko interes ekonomikoak eta politikoak tarteko, Aita Santuak bidalitako Kardinalak pentsatuko du komunitate hauen sakrifizioak eliza salbatuko duela, nahiz eta ez zen horrela gertatu.
Guaranien komunitatea defenditzeko, Gabrielek otoitza aukeratuko du, Rodrigok armak. Biak martiri izango dira: ebanjelioa defenditzeagatik hil zituzten.
Pelikulak zer pentsatu ugari ematen du:  Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?  Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?
Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

 

Iruzkinak

  1. Dunia Elorza dio

    Elizaren eginkizuna filma honetan indigenei laguntzea da, beraiek bizi diren lurraldea mantentzeko. Gabriel eta Mendoza beraien bizia eman zuten lurraldea mantentzeko, bakezaletasuna muturreraino eraman zuten. Filma hau interesgarria iruditu zait, gertatutakoa ondo adierazten du, filma oso gogorra da . Uste dut ongi dagoela horrelako filmak egotea guk jakin dezagun nolako egoera egon zen eta nola jasan zuten bertako pertsonak.Argi eta garbi azaltzen da elizak ez dela biolentziarekin ibiltzen aldiz besteak bai, besteak lurraldea nahi dute, berdin zaie bertakoak hiltzea, esklabu bezala hartzea…
    Lehen gertatutako egoerak nolakoak ziren ikustean, pentsakor jarri naiz.

  2. Sandra Pernicas dio

    Pelikulak zer pentsatu ugari ematen du: Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?

    – Herri pobreak laguntzea.

    Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?

    – Bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago.

    Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

    – ez zait interesgarria iruditu, ez zaizkit horrelako pelikulak gustatzen, oso txarrak dira eta ez zait gustatzen jendea hiltzen ikustea.

  3. Julen Orbegozo dio

    Elizak oso labore ona egiten du beste lurralde azpigaratu batzuei laguntzen ez izateko konkistatuak. Bakea erabiliz aldez hobeagoa da baina egoera batzuetan biolentzia ez dago ondo erabilita baina erabili egin behar da beraien lurra defendatzeko eta lurralde garatuak ez bereganatzeko. Pelikula oso polita uzan da eta oso interesgarria eta oso erakusgarria da.
    Erakakusten dizu nola zure lurra defendatu egin behar den nahiz eta ez izan zuk nahi duzun bidea.

  4. Jon Arambarri dio

    Elizak kasu horietan lagundu egin behar du, gauza onak egitea da eta bere eginkizuna, eta ez du biolentzia erabili behar, bakezaletasunaren bidez egin behar dira gauzak.

    Nire iritziz pelikula polita izan da. Indigenek ez zuter errurik eta babestu egin dituzte,
    eta hori gustatu egin zait, interesgarria izan da pelikula, akziozko momentuak eduki dituelako eta pelikularen bidez ikasi dut errugabeak babestu egin behar direla.

  5. Maria Ramos dio

    Kristau komunitateak baztertuen alde egin dezakeena adierazten digu filme honek. Elizaren eginkizuna herri guztietan berdintasuna lortzea da, gerrarik ez egotea eta guztiak bakean bizitzea.
    Biolentziari erantzuterakoan ez dugu guk ere biolentzia erabili behar, ez bait gara inora iritsiko. Beste hainbat aukera ditugu arazoak argitzeko, beraz, beste hoietan oinarritu beharko ginateke.

    Oso interesgarria iruditu zait, honela konturatzen bait gara zein egoeretan bizi diren beste hainbat tokitan, eta biolentziak ez duela ezer onik ekartzen.
    Jendea akatuz ez dugula ezer lortuko, eta elkar lagunduz guztiok bakean eta hobe biziko ginatekelako.

  6. Unai Badiola dio

    Herrialde pobreetan elizaren eginkizuna herrialde hauek babestea, laguntzea eta kristautasuna aplikatzea da. Biolentziari erantzuteko nire ustez hasiera batean bakezaletasuna erabiltzea da baina norbera hiltzeko arriskua dagoenean, biolentziaz erantzutea iruditzen zait egokiena. Norbera hil aurretik nahiago dut besteak hiltzea baina bakarrik naitaezkoa bada pertsona bat hiltzea zu ez hiltzeko.

    Pelikula hau interesgarria iruditu zait, jesuitek beraien misioak eta bertako biztanleak babesteko erabiltzen dituuzten modu ezberdinak. Batzuk bakezaleak dira eta beraiek hiltzea nahiago dute beste bat hil aurretik. Beste batzuk berriz biolentzia erabiltzen dute biolentziari aurre egiteko.

  7. Zuhaitz Garate dio

    Filma honetan ikus daiteke elizaren eginkizuna herri pobreetan bizi den jende pobreari edo koloniak diren herriei laguntzea da.

    Besteek biolentzia erabiltzen badute hobe da biolentzia erabiltzen dutenak hiltzea biolentzia erabiltzen duten horiek zu hiltzea baino.

    Niri filma aspergarria iruditu zait. Ez dut ulertu filma zerri buruz zihoan eta zer gertatu den ulertzea ere asko kostatu zait……

  8. Iara Barquero dio

    Elizaren eginkizuna da herri pobre eta zapalduen alde egitea eta laguntzea. Biolentziari erantzuteko onena da bakezaletasuna muturreraino eramatea eta norbera hiltzea beste bat hiltzea baino nire ustez.
    Pelikula hau interesgarria iruditu zait. Pelikulan nabaritzen da nola jesuita batzuek baztertuen alde egiten duten eta nola bakea lortu nahi duten. Pelikulan garbi agertzen da beraiek bakea lortu nahi zutela biolentziarik erabili gabe eta nahiago zutela beraiek hiltzea beste bat hiltzea baino. Nire ustez pelikula hau elkarrengandik izan beharko genukeen bakearen adibidea da.

  9. Mercedes Sanchez dio

    Eliza azkenean herri pobre eta zapalduetan laguntzen du hauek egoera obe batean bizitzeko eta beraien jakintzak partekatzen dute herri hauetan.

    Biolentziari erantzuteko, kristautasunaren ikuspuntutik bakezaletasuna muturreraino eraman behar da, eta biolentziarik ez da erabili behar.

    Elizak lan ona egiten du herri pobreei laguntzerakoan, baina baita ere batzuetan gatazkak sortzen dira erlijioengatik etab.

    Eta pelikula interesgarria iruditu zait, ikusten dugulako nolako egoera bizi izan zuten orain dela urte asko herri batzuk eta nolako egoera bizi izan duten.

  10. Carlos Juaristi dio

    – Elizak defendatu egiten ditu ditu indigenak, defendatu aparte, kristautasuna erakusten diete eta bizimodu ona edukitzeko gauzak erakuzten dizkiote

    – bakezaletasunez obeagoa da, baina adibidez; nire familiarrak, lagunak… hiltzen badituzte biolentzia erabiliko nuke

    – Pelikula honek adierazten diguna da nola izan ziren misioak, misio hauei esker kristautasuna mundu osoan zehar zabaldu zen, pelikula honetan paraguayko misio bat agertzen da, ikus dezakegu espainiarrak eta portugaldarren artean nola trafikatzen dituzten indigenak, apaizak indigenak defendatzen ditu, pelikula amaieran denak hiltzen dira espainiarrak indigenak eta apaizak hiltzen dituzte, indigena batzuk bizirik geratzen dira hauek esklabu bihurtu zituzten

  11. Maria Saenz dio

    La mision pelikula oso pelikula gogorra iruditzen zait. Uste dut pelikula hau ez dela egokiena klasean jartzeko, batzuek ez dugulako aguantatzen horrelakoak diren pelikulak ikustea.

    Pelikulak mezu asko zabaldu nahi ditu gure artera, eta ni ados nago ideia horiekin, adibidez, biolentzia ez dera erantzuna eta bakea bilatu behar dela. Baina uste dut ez dela erakusteko modua. Zergaitik ez dugu erakusten ez dela biolentziarik erabili behar, BIOLENTZIARIK GABE?

    Bestalde, gauzak ondo azalduta daudela uste dut, eta pelikula ikusi beharrekoa dela pentsatzen dut.

  12. Ander Cuevas dio

    Pelikula honetan apaizak Paraguaira joaten dira indigenei laguntzera baina gero ere kristautasuna zabaltzen dute. Indigenek biolentzia erabili zuten defenditzeko baina ikusi zutenean galduta zutela ez zuten ezerre egin eta hiltzen utzi ziren. Haur batzuk bakarrik salbatu ziren.
    Pelikula hau interesgarria iruditu zait indigenak nola defendatu ziren etab. azaltzen delako. Gero ere beraien kultura eta bizimodua azaltzen da.

  13. Naroa Cabanillas dio

    Pelikula honek adierazten edo azaltzen duenarekin ez nago ados, ondo iruditzen zait indigenak salbatzea baina ez beraiek indigenekin edo besteekin duten jarrera. Oso gaizki tratatzen dituztela iruditzen zait, kristautasuna zabaltzeko modu desberdinak daude, eta niri iruditzen zait ez zituztela nahi indigenak salbatu kristautasuna zabaltzea bakarrik nahi zutela uste dut.
    Egia esanda pelikula ez zait gustatu, aspergarria iruditu zait eta ez zait iruditzen erakusten duena guretzat edo beste edozeinentzat ona denik. Ez dator nire gustuekin bat. Egia esan erabiltzen dituzten biolentzia motak ez zaizkit batere egokiak iruditzen ikasle batzuei erakusteko; bai armen bidezko biolentzia edo biolentzia fisikoa bai otoitzen bidez erabilitako biolentzia. Nik egia esanda eznuke berriro pelikula hau ikusiko.

  14. Ainara Iturbe dio

    Elizak herri pobreei edo zapaldutakoei lagundu behar die, hau da, beraien ohiturak, hizkutzak ikasi eta mantentzen lagunduz. Honekin esan nahi dudana da, akulturazioa saihesten saiatu behar dutela. Bestalde, zerbait lortu nahi dugunean, biolentzia alde batera utzi behar dugu. Gauzak ez dira konpontzen biolentziarekin edo norbait hilda. Horrelako kasuetan, hitzen bidez edo ekintzen bidez lortu behar dugu arazoa konpontzea.

    Pelikula gogorra izan da, jende asko hiltzen da oso modu desegokian, tiroketa bidez. Gainera indigenen bizimodua oso gogorra da; beraz, elizak horrelako herriei laguntzeak asko laguntzen die.

  15. Markel Piris dio

    Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?

    Elizak lagundu egiten die, beraien kultura eta abar ikasten…

    Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?

    Nire ustez, bide egokia biolentzia da. Besteek biolentzia erabiltzen badute, zuk nahiz eta bakea erabili, oso zaila izango delako zure helburua lortzea.

    Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

    Pelikula nahiko ona iruditu zait alde batetik, kontatzen duen istorioa oso interesgarria iruditu zaidalako, Jesuitek nola laguntzen dieten herri pobreei etab.
    Baina beste alde batetik, efektu espezialak, adibidez, ez ziren oso onak eta horrek ez zuen laguntzen.

  16. Nagore Elduaien dio

    Pelikula honek erakusten du elizak zer egin zuen Guaranien komunitatean. Hauei lagundu zieten, gauza berriak erakutsiz; otoitz egitea, teknika berriak… Elizak herri pobreetan duen eginkizuna hauei laguntzea da. Ez zait bat ere ondo iruditzen indigenei kristautasuna erakustea. Biolentziari erantzuteko bi era ikusi ditugu: armen bidez eta otoitzaren bidez. Uste dut armak ez direla erabili behar, hobe dela gauzak bakearekin konpontzea. Besteei laguntzea ona da, baina geure buruari laguntzea ere bai.

    Egia esan, pelikula hau ez zait interesgarria iruditu duen istorioarengatik. Baina ondo dagoela iruditu zait irudi eta soinu aldetik.

  17. Maialen Sudupe dio

    Lehenik eta behin, nire ustez, pelikula honetan argi eta garbi islatzen da kristauen jarrera eskuzabala. Pelikulan, urjauzietatik gora dagoen jende pobreari laguntza eta maitasuna eskeintzen dizkiete. Beraiekin bat egiten dute eta komunitate berri bat eratzen dute. Guztien artean harreman egonkorrak finkatzen dituzte eta elkarren artean errespetuz jarduten dute.
    Elizaren eginkizuna horrelako herrietan, bertan beharrezko baliabideak ezartzea da, eta aldi berean, komunitate bakezale bat sortzea.
    Biolentziari dagokionez, biolentzia ez da bidea. Arazoak ahoz konpon ditzakegu beti, biolentziara iritsi gabe. Nolabait, beti espiritu bakezalea eraman behar dugu geurekin; ez gerrarako edo lizkarretarako gogoa. Gorroto horrek gauzak okertu besterik ez baititu egiten.
    Besteei bizia kendu beharrean, hobe da bakearengan borrokatzea eta horrela amaitzea zure bizitza.

  18. Lucia Larrañaga Alegre dio

    Beraiek nahi zutena lurraldeak mantentzea zen. Pobreak ziren eta beraiek zituzten gauzak beraientzat oso baliotsuak ziren, baita era gauza guxti zituzten eta elizak hori nahi zuen mantentzea, pobreak bizi ahal izateko. Beraiek nahiago dute biolentzia ez erabiltzea baina, iristen da momentu bat beraien lurraldeak manatentzeko defenditu egin behar dutena. Horretarako arma gutxi batzuk eta gehien arkuak eta geziak erabiltzen zituzten. Azkenean, pobreek galtzen dute eta beraiek hitzen dira azkenean, defenditu arren beraiek hiltzen dira.
    Iritzia: Momentu batzuk pixka bat aspergarriak egin zaizkit baina gustatu zait. Pena bat da pobreak eta elizak galtzaile irtetea. Azkenean, beraiek gizakientzat onena zena nahi zuten eta pena bat da ez lortzea; hau da, beingoz baten irabaztea.

  19. Ana Oteiza dio

    Nere uztes pelikula honetan asaltzen da elizaren papela ona izan zuela baño hori ezta egia . Biolentzia ugaria azaltzen da pelikula baina bizi errealen biolentzia askoz gehiago zegoen eta bortxaketa matxistak ere asko zeuden gende guztien alde .
    Nere uztez pelikuila pelikula hau gaxki dago enfokatuta . Elizan erruz eta konkistadoren errus hiltzen ziren indigenak , ez altzen obeto izango ez elisakoak ez konkistadoreak eze ez egitea .

  20. Aitor Arratibel dio

    -Elizak herri pobreengan egiten duen ekarpena edo hauek defendatzeko egiten duena hurrengoa da: Elizako “anaia” bat joaten da herri pobre horietara eta hango hizkuntza, ohiturak etab. ikastea eta teknika berriak erakustea eta herria defendatzen laguntzen dute. Hau, beharrezko gauza bat iruditzen zait, hau ez eginez gero, guaraniak ezingo luketelako suzko armen kontra ezer egin eta teknika zaharren bitartez ezingo luketelako denbora askoz gehiagoz iraun.
    -Ahal bada bakezaletasunez jokatu behar da baina aurkariak hala ez badu jokatzen biolentzia erabili beharko duzu nire ustez, azken finean ez duelako nahi hil, eta ez dut uste inork nahiko lukenik norbera hiltzea beste bat baino lehen, eukera emanda behintzat

  21. Oihane Urain dio

    La mision pelikula jesuita batzuk Paraguay inguruan eginiko lan bikainari buruz doa. Irudi eta musika bikainak ditu. Erlijio gaiak ondo adierazten ditu komunitate haietako kristauei esker.
    Aita Gabriel ur jauzian gora egiten du eta han indigenekin komunitate berri bat sortzen du bere biblia eta musikaren arteko maitasunaren bidez, justizian, lanean eta ondasun egoki batean oinarrituta.
    Rodrigo Mendoza bere anaia hil ondoren jesuita bihurtzen da gaiztokeria guztiarengaitik libratzeko.
    Indigena hauek esklabo hartu ez ditzaten biak gogor aritzen dira ikasketa eta lan teknikak erakusten eta jainkoaren maitasuna adierazten. Espainiako eta Portugaleko interes ekonomikoak eta politikoak tarteko, Aita Santuak bidalitako Kardinalak pentsatuko du komunitate hauen sakrifizioak eliza salbatuko duela, nahiz eta ez zen horrela gertatu.
    Gerra luze baten ondoren indigenak galtzen irtetzen dira, eta Rodrigo eta Gabriel hil egiten dira.

  22. Maddi Garcia dio

    La misión pelikula ikusi degu bigarrengo ebaluaketan honetan. Pelikula hau Paraguayko jendea eta jesuita batzuei buruzkoa da. Jesuita hauek Paraguayko jendeari laguntzen diete beraien herria ez izurratzen lagatzea.
    Pobreei laguntzea da elizaren eginkizuna. Nire ustez hobekiena da bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago. Galdera hauek egitea ondo iruditu zait guk zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki ikusteko.
    Nire aburuz pelikula hau ez da txarra, zeren gertatutako gauza erreala da eta errealitatea erakusten zaigu.

  23. Xabier Elezgarai dio

    Filma honetan , kristauek eta guaraniek lortzen duten harremana adierazten du , baiña baita ere Espainia eta Portugalen Interes ekonomikoak tartean zartzen dira eta elizaren bidean jartzen dira.

    Filma onek bi protagonista ditu, Gabriel ,misioa betetzeko , eta Rodrigo bere pekatuak barkatzeko guaraniei laguntzen hazten da eta apaiz bihurtzen da. Guaraniek ,eskuzabalik hartu zituzten bihak , eta baita ere kristautasuna.Musika guztuko dute .Eta beraien instrumentuak egiten dituzte. Beraiek misioan lana egiten hasten dira eta han etxea topatzen dute.

    Azkenik portugaldarrak eta Espainiarrak misioa destruitzen dute eta guaraniar geienak hil egiten dituzte,bi protagonistak ere bezte apaiz batzuekin guaraniak defendatzen hiltzen dituzte.Nire aburuz ,elizaren helburua indigenak defendatzea izan beharko zen ,bezte aldetik biolentzia itz eginez gailendu dezakegula uzte dut,pelikula oso gogorra da baina guztatu zait.

  24. Naira Camaron dio

    -Erlijioaren arloan, ongi adierazten du kristau komunitateak baztertuen alde zer egin dezakeen. Aita Gabriel ur-jauzietan gora joan da, guaraniekin bat egitera, Biblia eta musika lagun ditu. Han goian komunitate berri bat sortu da, justizian oinarrituta, lanean eta ondasunen banaketa egokian. Rodrigo Mendoza anaia jesuita bihurtu da, jeloskorkeriaz bere anai hil ondoren. Hauek defendatzen zituzten (esklabu hartu ez izatea) eta beraiei Jaunaren maitasunaren ebanjelioa eskaintzen diete, beldurrezko siniskeria gaindi dezaten hala nahi izanez gero.
    Guaranien komunitatea defenditzeko, Gabrielek otoitza aukeratu du, Rodrigok armak; eta ebanjelioa defenditzeagatik hil dituzte.

    -Zerbait lortzeko, beti ez dela biolentzia erabili behar (armekin adibidez), eta besteenganako jeloskortasuna oso arriskutsua dela, pelikula honetan adibidez, Rodrigok bere anaia hil zuenean.

  25. Luna Arbeloa dio

    La mision:
    Elizaren eginkizuna pelikula honetan ezinbestekoa da pobre eta zapalduei laguntza handia eskaintzen die edo behintzat saiatu egiten dira. Biolentziaren aurka daude eta Ghandiren modura biolentzia ez biolentziaren bidez salatzen du.
    Elizak adierazten duen bezela nire ustez, biolentziari aurre egiteko era egokiena ez biolentzia erabiltzea da. Hau da, ez jokatu besteen era berdinean. Beraiek biolentzia erabiltzen dutelako ez egin berdina, nahiz eta pentsatu ez dagoela beste erremediorik, elizak dioen bezela, beti dago biolentzia ez den irtenbide zuzen bat.
    Oso pelikula polita iruditu zait nahiz eta batzutan oso gogorra izan, baina azken finean gertatzen diren gauzak dira eta oso ederra iruditu zait ikustea biolentziari nola erantzuten zioten, ikustea ze pertsona on dauden eta ideologi bezala ez biolentzia edukitzea zer garrantzitsua den. Norberarekin pentsatu baino lehen zuri gertatzea nahi ez duzuna besteei ez egitea pentsatsen. Oso mezu garrantzitsua bidaltzen du pelikulak eta nire ustez hori da nabarmenena. Justizia eta ez biolentzia.

  26. Julen Larrañaga dio

    Elizaren mezu nagusia baztertuak eta zapaldua maitatzea da, ez gizarte klase-maila altu batean daudenak soilik. Zapalduak izan diren herriak defendatzeko misiolariak daude, bertara joaten direnak ahal duten heinean bertako jende pobreei laguntza eskeniz. Jainkoaren fedea zabaldu nahi dute, guztiek elkar lagun diezaioten eta inor bazter ez genezan.

    Biolentziari aurre egiteko irtenbiderik zuzenena ez-biolentzia da, biolentziak ez baikaitu eramaten soluzio batera. Bataila bat irabazteko benetako hitzak nahikoa dira, baina alferrik da aurkariarekin hitz egitea aurkariak arretarik jartzen ez badizu. Norberak beste bat hiltzea baino norbera hiltzea komenigarriagoa dela iruditzen zait. Bakea zabaldu behar dugu gerrarik sor ez dadin. Gerra bat ez da sortzen, talde batek nahi ez badu.

    Pelikula beharrezkoa dela pentsatzen dut. Oso ongi irudikatzen ditu, orain dela hainbat mende, munduan bizi zen egoera, erlijioa, esklabutza eta tribuen artean. Tribuen ezjakintasunaz ohartu naiz, eta zituzten baliabide gutxiaz. Asko pentsarazi dit zein egoera gogor jasan izan zuten orain urte asko, misiolari izatea benetan zer den ere erakutsi dit. Bizitza gehiago baloratzeko baliagarria egin zait, gure askatasun eta eskubideak besteenak baino hobeak direla konturatu ahal izateko.

  27. Amets Andueza dio

    Elizak historio honetan eginkizun ikarragarria du eta ikusten da orain dela denbora bat nola elizkizunak egundoko indarra zuen, hurak hezitzen baitzituen hango jendea. Elizak eraso biolentzien kontra dago eta beraiei eraso eginez gero ere bakearen bidetik erantzuten du pelikulak adierazten duen moduan, jaungoikoak salbatuko dituelaren sinismenekin.

    Nire ustez film honetan ikusi dugunez herri pobreak beraien ohiturekin eta beraiek ezer ez egin gabe, beraien lurretatik desterratuak izan daitezke herri garatuaren nahiengatik. Hau ere gaur egun ematen den arazo bat da bai gerren bidez etab. Goikoak diru mordoa irabazten ari diren bitartean beraien “kapritxo”-engatik milaka eta milaka pertsona arrazoirik gabe hil egiten dira.

  28. Maddi Ormazabal dio

    Elizak eginkizun ugari ditu sortu zen momentutik, bai herri pobre eta bestelakoetan ere. Gehienbat herri pobreengan gauzak hobetzeko grina azaldu beharko lukete, beraiek direlako gehien behar dutenak. Horretarako hemen adibidez badaude elkarteak, pelikulan ere egon behar lukete jendea kontzientziatzeko. Biolentziari dagokionean, askotan hasarratzen garenean arrazoiak emanez erantzun beharrean, indarra erabiltzen dugu oso era txarrean. Konturatu behar dugu indarra erabiltzeak ez dakarrela ezer onik, gauzak hitz eginez konpontzen direlako. Horregatik iruditzen zait biolentzia erabiltzea geure buruetatik atera behar dugula. Pelikula honetan egin zezaketen bezala. Edozer gauzengatik jendea hiltzen baitzuten.

    Nire iritziz, film honek ongi irudikatzen du hirugarren munduko herrialde askoren gaur egungo egoera. Baina hain urruti joan gabe ere konturatu behar dugu gure egunerokotasunean horrelako ankerkeriak ere gertatzen direla eta ez diegula behar bezahinbesteko garrantzia ematen, agian jada normaltzat jotzen ditugulako. Interesgarria iruditu zait, horrela konparaketa garbi bat egin ahal izan dudalako. Hau da, orain gai naiz ikusteko lehen nola bizi ziren eta nola egiten zieten arazoei aurre, eta orain nola jokatzen dugun geure bizitzetako arazoen aurrean eta zein erantzun ematen dugun.

  29. Jone Alonso dio

    Elizak eginkizun nagusi bat zuen herri xehetan, bertako biztanleei garatzen laguntzea eta ebanjelioa erakustea, baina, Espainiarrak eta Portugesak indigenen aurka zeuden eta beraiek eta beraien herriak suntsitu nahi zituzten.

    Mendoza apaiza biolentzia erabiltzen zuen indigenak kapturatzeko baina apaiz bihurtu zenean, biolentzia alde batera utzi zuen indigena horiei laguntzeko nahiz eta Portugalen aurka armetan zituen ezagutza guztiak besteei erakutsi eta erabili zituen, Gabrielek aldiz, hasieratik izandako apaiza zenez, ez zuen ezertarako erabiltzen biolentzia, pentsatzen zuen jesuitak besteak babestu zezaketela biolentzia erabili gabe. Nire ustez, biak jarrera egokiak dira, ez dakit zer egingo nuen horrelako egoera batean, edo nire herria defendatu eta beste aurkariak hiltzea ekartzen bazuen ere beharrezkoa bazen egitea dignitatez hiltzeko edo azken egurra ematea nire herriari biolentzia erabili gabe.

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait, askotan pentsatzen dugulako fikziozko pelikulak bakarrik daudela eta hauek benetako gertakizunak dira, gainera, oso gertu jotzen digutenak (Espainia eta Portugal). Iruditzen zait horrelako pelikula gehiago ikusi beharko genituela nondik gatozen jakiteko eta baita ere ikusteko batzuetan pertsonei beste aukera bat eman behar zaiela. Zoragarria !

  30. Josue Goenaga dio

    Elizaren eginkizuna pobreen eta zapalduengan oso garrantzitsua da. Aita Santuak kardinal batzuk bidaliko ditu lurraldeen justizia lortzeko. Horrez gain beraiek kristautasuna zabaltzea ere nahi zuten.

    Pelikulan biolentziari erantzuteko bi modu hartzen dituzte: bakea eta armak. Gabrielek bakea eta otoitza hartzen ditu biolentzia “geldiarazteko” eta beraien komunitatea defendatzeko eta Rodrigok berriz, armak. Ez armen bidez ezta bakearen bidez ez zuten lortu beraien komunitatea “salbatzea”, azkenean komunitateko pertsona guztiak hil zituzten bi ume ez ezik.

    Galdera egokiak iruditzen zaizkit pelikularen laburpen bat egiteko. Pelikula berriz batzuetan interesgarria iruditu zait eta beste batzuetan berriz pixka bat aspergarria.
    Hasiera batean pelikula aspergarria egin zitzaidan ez nuelako oso ondo ulertzen baina, erdialdetik aurrera interesgarria egin zitzaidan pelikula ulertzen hasi nintzelako. Hala eta guztiz ere pelikulak baditu bere eszena gogorrak.

  31. Maria Nogales dio

    Elizaren eginkizuna da herri pobreetako biztanleak esklabotzatik salbatzea. Apaizen ikuspegitik biolentziari erantzuteko bide egokiena da bakezaletasuna muturreraino eramatea eta norberak beste inor hil baino lehenago, norbera hiltzea hobe zela. Hau historian gertatutako gauza bat da eta agian, gaur egun gerta daitezken gauza bat da. Garatu gabeko herrialdeak ez dute baliabiderik esklabotzaren kontra egiteko.
    Nire ustez, pelikula hau oso interesgarria izan da, indigenek nola sufritzen zuten ikustea oso gogorra da. Azkenean indigena denak hiltzen dira, lau ume izan ezik eta etxe denak erre dituzte.

  32. Aitor Alberdi dio

    Elizaren eginkizuna herri xeheak handitzea, bizi maila hobetzea eta ebanjelioa erakustea da. Batik bat bertako jendea ez delako baldintza onetan bizi, tribu horiek basoetan bizi ohi dira.

    Mendozak, argi dago biolentzia erabili zuela, baina hobe zuen bakezaletasuna eramaten bazuen. Azkenean hobe zeu hiltzea inor hil baino lehenago.

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait. Pelikula honek bukaera arte lotuta edukitzen zaitu, gainera asko gustatzen zaizkit elizak egiten dituen misioak tribu edo hiri galdu horiek zaintzeko.

    Pelikula honek eszena oso politak ditu eta kokatuta dagoen lekuetan natura asko azaltzen da.

    Pelikula honek oso kantu polita dauka.

  33. Elene Aldalur dio

    Elizak nagusitasun handia izan zuen, beraien helburua zen bertako biztanleei edo hango biztanleei laguntzea edo duten ebanjelioa erakustea. Espainiarrak eta Postugesek indigenan aurka zeuden eta hil egin zituzten indigena asko.

    Mendozak biolentzia asko erabili zuen, bere anai propioa hil zuelako baina azkenean apaiz sartu zenean, konturatu zen biolentzia alde batera laga zuen indigena horiei laguntzeko prest nahiz eta bera Portugaleko soldadua izan eta indigenak hil. Gabriel berriz Mendoza baina desberdinagoa zen, apaiza zen baina hasieratik ez zuen biolentziarik erabili pentsatzen zuelako jesuitak besteak babestu zezaketela biolentzia erabili gabe. Biak jarrera ona dute, azkenean ez nuen jakingo zer egin egoera horretan, azkenean o nire herria defendatu behar duzu edo beste aurkariak hil.

    Pelikula ez zait asko ere gustatu, horrelako pelikulak normalean ez ditut oso ondo ulertzen, baina pelikulak irudi eta kantu politak zeuzkan eta gaia ere azkenean nahiz eta gogorra iruditu gaia interesgarria da. Baino pelikula ez dut oso ondo ulertu.

  34. Denali Martinez dio

    Film honek pentsamendu ugariak eta errealak transmititzen ditu. Azkenean bizi honetan gertatu diren pasaiak azaltzen ditu, nahiz eta gogorrak izan. Elizaren eginkizuna kristautasuna pobreei ezagutzera ematea eta zabaltzea da, hauek bizi hobea edukitzeko. Eliza eta elizarekin lotutako jendeak bakea nahi du eta bizi hobea edukitzea, hori da garrantzitsuena bizi honetan, baldintza gogorretan dagoen jendea babestea eta laguntzea.
    Biolentziari erantzuteko bide egokiena bakezaletasuna muturreraino eramatea da, beste inoren aurka biolentzia erabiltzea baino. Oscar Romero, Gandhi eta Luther King-ek ere horrela pentsatzen zuten.
    Pelikula interesgarria iruditu zait baina pena eman dit pentsatzeak jendea egon dela hori bizi duena, inork ez zuen bizi beharko horrelako baldintza txarretan. Gogo gehiago eduki beharko genuen bizitzeko, gu azkenean ez gera gaizki bizi. Goian bego horrelako baldintzetan hil zirenei!

  35. Maddi Arocena dio

    Pelikula honetan elizak garratzi handia dauka. Elizaren eginkizuna pelikula honetan da indigenei eta probei etxe bat ematea eta, horrez gain, pertsona horiei ematea maitasuna jainkoaren bidez, adieraziz jaikoa beti zainduko diela.
    Beti egokiagoa izan da bakezale bezala egitea, hau da, hitz eginez eta adostasun batera ailegatuz. Baina pelikulan zentratuta, saiatu egin dira bakezale bezala egiten, baina besteak aurka zeuden eta ez ziren ailegatzen adostasun batera, orduan gerra asi zen beraien artean eta kasu horretan bai, biolentziara jo behar zuten, bestela hil egingo ziren.
    Kasu askotan hobeagoa da zure burua hiltzea bestea baino, baina bestea gaiztoa bada eta ez badaukazu irtenbiderik bestea hiltzea izango zen, baina kasu desberdinak daude.

    Asko pentsatzeko galderak dira. Pelikula hau esango nuke gustatu zaidala, baina hobeto egin zezaketen. Interesgarria iruditu zait, iraganean horrelako gauzak gertatu direlako, baina, pelikularen zati batzuetan pelikularen pertsona batzuen azalean jarri naiz, baina ez asko, pelikulak ez dagoelako oso aktore onez eginda.

  36. Uxue de la Quintana dio

    Ikusi dugun pelikula honetan, eliza katolikoak inperialismo garaian egin zituen milaka misioetako baten istorioa kontatzen da. Misiolarien eta interes politikoak zituzten gobernarien arteko gatazka ere agertzen da eta nahiz eta pelikulan kristauak azaltzen diren pertsonai on bezala, nire ustez gobernariek bezala interesak besterik ez zituzten kristauek herri indigenetan. Herri horiek bazituzten beraien erlijio, kultura eta hizkuntzak misiolariak iritsi aurretik eta kasu askotan kristauen erlijio eta hizkuntza inposatuak izan ziren. Azken batean, ez zitzaien beraien kulturak garatzen utzi. Ez dut uste kristauen laguntzarik behar zutenik indigenek beraien sinesmen eta ohiturak finkatzeko, kristauek beste herrien laguntzarik behar izan ez zuten bezala. Beraz, nire iritziz gobernariek lur horietako lehengaiak eskuratzea eta bertako pertsonak esklabu bilakatzea helburu zuten antzera, kristauen helburua beraien erlijio zabaltzea besterik ez zen.
    Orokorrean, ez dut uste biolentziaren erantzunik onena biolentzia denik baina indigenen egoera latza ikusita beste aukerarik ez zutela iruditzen zait. Arazoa hitz eginez eta negoziatuz konpontzea ez zen aukera bat eta besteek erasotu egingo zituzten edonola ere. Gauzak horrela eta emaitza berdina lortu zutela ikusita, bakoitzaren aukerakoa dela uste dut biolentziaz erantzutea edo ez.

  37. Aimar Martin dio

    Kristautasuna pobreei ezagutzera ematea eta zabaltzea, hauek bizi hobea edukitzeko. Biolentziari erantzuteko bide egokiena bakezaletasuna muturreraino eramatea da. Interesgarria iruditu zait, dudarik gabe. Batez ere erakusten delako nola kristauek ez duten erabiltzen biolentzia, nahiz eta beraien aurka tiroka aritu.

    Pelikula hau oso gomendagarria da, bai kultura pixka bereganatzeko eta bai bizitza gehiago baloratzeko.

  38. Jon Resa dio

    Nire uztez biolentziarik ez da erabili behar zeren eta gauzak hitz egiten konpontzen dira.
    Pelikulan bi bando daude biolentzia erabiltzen dutenak eta ez dutenak erabiltzen, biolentzia erabiltzen dutenak denak hil egiten dira eta jainkoak ez dio salbatu baizik eta infernura joaten dira.
    Pelikula interesgarria iruditu zait, eta musika oso polita, bukaera tristea du baina erabaki txarra hartzeagatik izan zen hori, hau da biolentzia erabiltzeagatik.

  39. Mireia Etxaniz dio

    Pelikula honetan, elizak berebiziko garrantzia du, elizaren eginkizuna argi eta garbi azaltzen baita Guaranien komunitateko misioan. Guaraniak Espainiar eta Portugaldarrengatik zapalduak dira, horregatik, jesuitak komunitate hau salbatzen saiatzen dira. Hauen lana, komunitate hauen era bateko edo besteko zibilizazio minimo bat lortzea da, beraien kultura eta sinesmenak errespetatuz, baina erlijio kristaura gehiago hurbilduz, herrialde handiengandik jasaten dituzten zapalketa eta tratu txarrengandik babestuz eta pobreziarekin amaituz.

    Egoeraren araberakoa izan daiteke, egoera gehienetan biolentzia saihestu daitekeela esango nuke nik, gure egunerokotasuneko kasuetan bai behintzat, biolentzia erabili aurretik beti hitza dagoela esango nuke, beti dago beste aukera bat.
    Hil edo biziko kasu bat izango balitz ordea, eta pertsona bat zu hiltzeko intentzioarekin badoa, nik biolentziaz erantzungo nuke neure burua defendatzeko, baina defendatzeko soilik, ez nuke lehenengoan biolentzia erabiliko; arazoak konpontzeko beste bide asko daudela iruditzen zait biolentziaren aurretik.

    Galderei buruz, galdera interesgarri eta desberdinak direla iruditzen zait, pertsona batek bere buruari galdeketa egiteko gai interesgarriak, eta orain biolentzia eta ez biolentzia gaia nahiko pil-pilean dagoela eta, galdera garrantzitsuak.

    Pelikularekiko nire iritzi orokorra ona da, kristau erlijioaren baloreak ongi azaltzen dituela iruditzen baitzait. Arazo asko daude pelikulan zehar eta arazoak konpontzeko modu desberdinak daudela azaltzen du. Garai hartako indigenen egoera ere kontatzen du, jasaten zituzten esklabutza eta tratu txarrak, batez ere, Europako herrialde handiengandik. Historian zehar izan diren arazoei buruz jakitea garrantzitsua dela uste dut, eta pelikula honen bidez, gure historiako beste hainbat gauza ikasi daitezke, jesuiten egoera, Espainia eta Portugaleko erregeen jarrera, indigenen egoera, lurraldeen konkistak, elizaren garrantzia, etab.

  40. Miren Diaz de Zerio dio

    Elizaren eginkizun nagusia misio horietan bertako indigenen alde egitea zen, beraien kultura ez galtzeko, hortaz baliatuz jesuitek kristautasuna zabaldu zuten toki horietan eta hori oso garrantzitsua izan zen, horren bidez bertako herritarrei esperantza eta ilusioa ematen baizitzaien bertan jarraitu ahal izateko, eta ahal bazuten portugaldarrek eta espainiarrek beraien lekuan kokatu eta indigenak esklabizatu ez ditzaten. Jesuiten lana benetan miresgarria da beraien bizitza eman zutelako indigena horiek zalbatzeko.

    Niri iritziz, bakezaletasunez erantzun beharko genuke eta ez biolentziaz baina badaude hainabat eta hainbat situazio nik neuk biolentziaz erantzungo nukeela nahiz eta ez nait, adibidez, noizbait hiltzeko zorian egongo banintz norbaitek hilda nahi nauelako, biolentziaz erantzungo nuke neukere bizi nahi dudalako eta bizitza bat bakarra delako.

    Niri peikula ez zait asko gustatu, hainbat arrazoirengatik, horietako bat; biolentzia gehiegi zegoelako eta hori ez zait gustatzen. Bestalde esan beharra daukat ondo eginiko pelikula bat dela eta oso ondo azaltzen duela bizitza errealean gertatu zena. Amaitzeko jesuitek misioetan egin zuten lanari buruz zerbait esango dut, beraiek misioesta eginiko lana benetan miresgarria dela, beraien bizitza eman zutelako indigena horiek zalbatzeko,

  41. Ainara Pickford dio

    Elizako aginteen eginkizuna zen herri pobre eta zapalduen biztanleak esklabu moduan hartzea, horretarako, beraien lurraldeetara joan eta asko eta asko beraien lanetan jarri zituzten.Jesuitek ordea, hauei maitasuna erakutsiz lagundu nahi zieten.
    Pelikulan argi agertzen da, biolentziari aurre egiteko erabiltzen modua, modu garbia dela, hau da, armarik gabekoa eta otoitza eginez egiten diete aurre bai Jesuitek eta bai herri bertako biztanleek, elizako agintariei. Gabriel eta Rodrigo, bi jesuitak, oso ezberdinak ordea. Rodrigok, borrokan parte ez hartzeko, laga egiten dio jesuita izateri eta armak erabiltzen ditu aurre egiteko, eta Gabrielek beste aldetik, otoitza erabiliz egiten du eraso. Biak pelikula amaieran hil egiten dituzte.
    Nik, pelikulari buruz dudan iritzia da, nahiko biolentoa zela, baina oso erreala. Benetako egoera erakusten duelako eta ez fiktizioa eta idealizatua.

  42. Naiara Epelde dio

    Elizak duen eginkizuna herri pobre eta zapalduengan, nire iritziz, laguntzea da. Ahal duten guztia ematea pobreengatik Jesusek egiten zuen bezala, baina batez ere besteak zapaldu gabe. Baina elizak aparte denek egin beharko genukeen zerbait behartsueneei laguntzeko, inork ez lukeelako egon nahi egoera horretan.

    Biolentziari dagokionez, iruditzen zait ez dagoela erabili beharrik. Egia da, gaur egun, gatazka gehienak biolentzia eta gerra bidez amaitzen direla. Baina egokiena biolentziarik gabe erantzutea izango litzateke, beste era asko daudelako gatazkak konpontzeko biolentziaren aurretik. Nik bereziki norbaitek nire burua hil aurretik biolentzia erabiliko nuen, nire burua denfendatzeren alde. Baina inork ez balu biolentziarik erabiliko ez ginatekeen gure burua defendatu beharrera iritsiko.

    Baina gaur egun gauden bezela, iruditzen zait, momentu batzuetan biolentzia erabiltze beharrezko dela zure bizi zalbatu ahal izateko.

    Pelikulari buruz dudan iritzia da, beharrezkoak diren gaiei buruz hitzen egiten duela. Adibidez: Portugal eta Espainiaren arteko gatazka hainbat herrialde kolonizatzeko, erlijioa, biolentzia… eta oso ondo adierazita daudela iruditzen zait. Filma hainbat urte atzera kokatuta egon arren, gaur egungo egoeran ere kokatu daitekeela. Hainbat egoera pilpilean bait daude, erlijio eta ideologia desberdintasunen arteko gatazkak edozein leku eta momentutan ikus ditzakegulako.

  43. Nerea Mancha dio

    Elizaren eginkizuna kristautasuna zabaltzea zen eta pobreei laguntzea. Biolentziari erantzuteko bide egokia bakezaletasuna muturreraino eramatea da. Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait erakusten duelako orain dela urte batzuk nola bizi ziren, hau da, pobrezian eta esklabo moduan, bizi baldintza ezin okerragotan.

    Pelikula honi esker kultura pixka bat jasotzen duzu eta bizitza den bezala gehiago baloratzen laguntzen dizu.

  44. Ane Torronteras dio

    Elizaren eginkizuna herri pobre eta zapalduengan beraiek babestea eta laguntzea da. Biolentziari erantzuteko, ez da inoiz biolentzia gehiago erabili behar. Horregatik, bakezaletasunarekin konpondu behar dira arazo guztiak.

    Oso interesgarria iruditu zait bizitzako baloreak erakusten dituelako . Pelikula honetan, ikusten da derrigorra dela elkarri laguntzea. Mutil bat joan da ezagutzen ez zuen leku batera eta behar zutenei laguntzen hasi da. Nire ustez jendeak hori egin behar du eta elkar lana egin beharko genuke guztiok mundu hobeago baten alde.

  45. Hegoi Garate dio

    Kristautasuna zabaltzea. Ez-biolentzia metodoa egia da ona dela biolentzia ez delako ibili behar, baino biolentzia erabili behar da besteek zure aurka biolentzia erabiltzen badute, bestela hilda edo zaurituta bukatuko duzu eta ez duzu zure helburua lortuko.

    Galderei buruz iritzi desberdinak egon daitezke eta bakoitzaren iritzia entzuteko eta ulertzeko balio dute. Pelikulari dagokionez, bere helburua da ikastea nola zen egoera Hego-Amerikan kolonizazio eta kristautatze prozesuan. Dirudienez, elizak modu bakezale batean jarduten zuen indigenekin eta beraien hizkuntzak ikasten saiatzen ziren eta alderantziz, baino beren sinesmenak aldatuz eta kristautasuna inposatuz. Kolonoen eta herrialde europarretako buruek ordea, beldurrik gabe jarduten zuten indigenekin, hil, zapaldu eta esklabu bezala erabiltzen zituzten.

    Nire iritziz, pelikula ondo dago eta gustuko dut. Erabilgarria da ikusteko zer egoera zegoen garai haietan.

  46. Fatima Hammou dio

    En mi opinión la muerte es un destino que todos alcalzaremos queramos o no , sin embargo yo prefereria mil veces morir que matar a otra persona , es algo muy indeseable terminar la vida a otra persona , además seria algo muy doloroso tanto para la familia como para aquella persona , acabar con sus sueños , eliminar sus ilusiones , matarle todo , en conclusion ponerle fin . Para mí es algo inmortal . La vida solo hay una y hay que aprovecharla y es más fácil soportar la muerte sin pensar en ella, que soportar el pensamiento de la muerte.

    La Pelicula me parecio tremendamente lenta que,de sus largos 100 minutos se pasa cuarenta mostrando el paisaje y mostrando debates politicos aburridos. Creo que las cosas largas pudieron haber sido muy resumidas y algo que me molesto fue la banda sonora, si bien es bastante buena, la repiten en todo momento y eso me agobia.
    Estos dramas nunca me agradaron y no lo seran , siendo una persona a la que los dramas no le gustan .

  47. Josune Zendoia dio

    Elizak eginkizun ugari egin ditu sortu zen momentutik eta ikusi dugunez erlijio gaian ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen..
    Biolentziari erantzuteko bakezaletasuna muturreraino eramatea pelikulan adibidez gizon bat azaltzen denean flautarekin musika jotzen beltz batzuk azaltzen dira.
    Nire iritziz pelikula asko gustatu zait baina momentu batzuk oso onak ditu adibidez denok pentsatzen dugu beltzak oso txarrak direla baina gero oso pertsona onak dira pelikulan adibidez momentu batean ume denak jolasean azaltzen dira denak pozik eta ume denak elkarrekin jolasean eta niri horrek poztasuna ematen dit.Baina momentu txarrak ere baditu ume jaioberriak lurrera botatzen dituztenean.

  48. Nerea Soares dio

    Elizaren eginkizuna, herri pobre eta zapalduetako biztanleei Jaunaren maitasuna irakastea eta haien beldurrezko sineskerak gainditzea, baita ere, hauek defendatzea esklabu bihurtu ez ditzaten.
    Pelikulan biolentziari aurre egiteko bi aukera azaltzen dira biolentziarekin eta biolentzia gabe. Gabriel eta Rodrigo aukera ezberdinak hartzen dituzte.
    Rodrigo jesuita biolentziari aurre egiteko biolentziaz erantzutea aukeratzen du, beste jesuitekin eta guaraniekin armak hartu eta borrokan asten dira azkenean hil egiten da biolentziaz erantzun ondoren.
    Baina Gabriel apaiza bakezaletasuna muturreraino eramaten du eta Rodrigo borrokan ari den bitartean, Gabriel beste guaraniekin mesa ematen hasten da, baina Rodrigo bezala hilik amaitzen du.
    Biek aukera desberdinak hartu arren berdin amaitzen dute, nire ustez biek bakoitzaren arabera guaraniei gehiago bizitzeko esperantza eman zieten. Bukaeran hil arren bizirik irtetea lortu zuten guaraniei nahi gabe bizitzaren zerbait oso garrantzitsua erakutsi zuten.
    Pelikula interesgarria iruditu zait bi pertsonen ikuspegi ezberdinak adierazten dituelako.

  49. Aitor Errazkin dio

    Pelikula honek oso ongi enkajatzen du erlijioko klaseekin, horretan datza eta, Amerikako indigenen kristautzean. Bertan agertzen da nola elizak herri pobre eta zapalduei laguntza eskeintzen dien, herritxo txikiak eraikitzen dituzte, teknologia hobeagoak erakusten dizkie indigenei, eta kristautu egiten dituzte, inoiz ez ordea biolentzia erabiliz, indigenek horregatik onartu zituzten beraiekin, ez kolonizatzaileak bezala, hauen helburua indigenak esklabizatzea eta hiltzea baitzen.

    Indigenek biolentziari biolentziaz erantzuten die hasiera batean, baina filmak haurrera egin ahala biolentzia erabiltzeari uko egiten die Gabrielekin zeudenek beraien bizia emanez, Rodrigok ordea biolentzia erabiltzen du eta bizia galtzen du kolonoak gehiago baitziren. Ez dut uste biolentzia erabiltzea ona denik baina zure bizia jokoan badago, orduan gauzak aldatu egiten dira, ez dago ondo biolentzia erabiltzea baina beste aukerarik ez baduzu nik uste erabili beharra dagoela.

    Pelikulari dagokionez nahiko interesgarria iruditu zait, Rodrigoren pentsamendu aldaketak interes puntu bat jarri zion pelikulari, bertako banda sonoroa ere oso ona da. Pelikula gomendagarria.

  50. Naia Arrieta dio

    Pelikula honek elizak ematen duen mezu garrantzitsuetaz oinarritzen da. Ikusi dugun bezala elizak asko defendatzen ditu herri indigenak eta batez ere hauek garatzen ere lan handia egiten du; esate baterako, teknologia aurrerapenak erakusten diete bertako indigenei misiolariak. Beste mezu garrantzitsu bat, biloentzia erabiliz ez dugula ezer lortzen da, biolentzia erabili baino askoz gauza hobeagoak eta komenigarriak erabili ditzakegulako beti adibidez; gauzak lasai hitz egitea. Pelikula biolentziari buruz gehien harritu ninduen kontua, nola erabiltzen zuten jendeak indigenak eta beraie herrialde konkista ditzaten.

    Pelikularen opinioz, iruditzen zait interesgarria dela eta mezu onak eta baliagarriak ematen dizkigula azken finean gure eguneroko bizian ere aplikatu ditzakegunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude