La misión

La Mision pelikulak (Roland JoffÈ 1986) XVIII. mendeko jesuitak Paraguay inguruan eginiko lan bikaina azaltzen digu. Pelikulak sari ugari jaso zituen, argazkia eta  musikarengatik gehienbat, eta zinearen klasiko bat bihurtu da.
Noski, pelikulak osagarri ugari ditu. Erlijio gaian ikusi dugu, ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen.
Aita Gabriel ur-jauzietan gora joango da, guaraniekin bat egitera, Biblia eta musika lagun dituela. Han goian komunitate berri bat sortuko da, justizian oinarritua, lanean eta ondasunen banaketa egokian.  Rodrigo Mendoza anaia jesuita bihurtuko da, jeloskorkeriaz bere anai hil ondoren. Biak ala biak gogor saiatuko dira guaranien hizkuntza eta ohitura ikasten eta teknika berriak erakusten, hauek defendatzen -esklabu hartu ez ditzaten- eta hauei Jaunaren maitasunaren ebanjelioa eskaintzen, beldurrezko sineskeria gaindi dezaten hala nahi izanez gero.
Espainiako eta Portugaleko interes ekonomikoak eta politikoak tarteko, Aita Santuak bidalitako Kardinalak pentsatuko du komunitate hauen sakrifizioak eliza salbatuko duela, nahiz eta ez zen horrela gertatu.
Guaranien komunitatea defenditzeko, Gabrielek otoitza aukeratuko du, Rodrigok armak. Biak martiri izango dira: ebanjelioa defenditzeagatik hil zituzten.
Pelikulak zer pentsatu ugari ematen du:  Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?  Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?
Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

 

Iruzkinak

  1. Dunia Elorza dio

    Elizaren eginkizuna filma honetan indigenei laguntzea da, beraiek bizi diren lurraldea mantentzeko. Gabriel eta Mendoza beraien bizia eman zuten lurraldea mantentzeko, bakezaletasuna muturreraino eraman zuten. Filma hau interesgarria iruditu zait, gertatutakoa ondo adierazten du, filma oso gogorra da . Uste dut ongi dagoela horrelako filmak egotea guk jakin dezagun nolako egoera egon zen eta nola jasan zuten bertako pertsonak.Argi eta garbi azaltzen da elizak ez dela biolentziarekin ibiltzen aldiz besteak bai, besteak lurraldea nahi dute, berdin zaie bertakoak hiltzea, esklabu bezala hartzea…
    Lehen gertatutako egoerak nolakoak ziren ikustean, pentsakor jarri naiz.

  2. Sandra Pernicas dio

    Pelikulak zer pentsatu ugari ematen du: Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?

    – Herri pobreak laguntzea.

    Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?

    – Bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago.

    Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

    – ez zait interesgarria iruditu, ez zaizkit horrelako pelikulak gustatzen, oso txarrak dira eta ez zait gustatzen jendea hiltzen ikustea.

  3. Julen Orbegozo dio

    Elizak oso labore ona egiten du beste lurralde azpigaratu batzuei laguntzen ez izateko konkistatuak. Bakea erabiliz aldez hobeagoa da baina egoera batzuetan biolentzia ez dago ondo erabilita baina erabili egin behar da beraien lurra defendatzeko eta lurralde garatuak ez bereganatzeko. Pelikula oso polita uzan da eta oso interesgarria eta oso erakusgarria da.
    Erakakusten dizu nola zure lurra defendatu egin behar den nahiz eta ez izan zuk nahi duzun bidea.

  4. Jon Arambarri dio

    Elizak kasu horietan lagundu egin behar du, gauza onak egitea da eta bere eginkizuna, eta ez du biolentzia erabili behar, bakezaletasunaren bidez egin behar dira gauzak.

    Nire iritziz pelikula polita izan da. Indigenek ez zuter errurik eta babestu egin dituzte,
    eta hori gustatu egin zait, interesgarria izan da pelikula, akziozko momentuak eduki dituelako eta pelikularen bidez ikasi dut errugabeak babestu egin behar direla.

  5. Maria Ramos dio

    Kristau komunitateak baztertuen alde egin dezakeena adierazten digu filme honek. Elizaren eginkizuna herri guztietan berdintasuna lortzea da, gerrarik ez egotea eta guztiak bakean bizitzea.
    Biolentziari erantzuterakoan ez dugu guk ere biolentzia erabili behar, ez bait gara inora iritsiko. Beste hainbat aukera ditugu arazoak argitzeko, beraz, beste hoietan oinarritu beharko ginateke.

    Oso interesgarria iruditu zait, honela konturatzen bait gara zein egoeretan bizi diren beste hainbat tokitan, eta biolentziak ez duela ezer onik ekartzen.
    Jendea akatuz ez dugula ezer lortuko, eta elkar lagunduz guztiok bakean eta hobe biziko ginatekelako.

  6. Unai Badiola dio

    Herrialde pobreetan elizaren eginkizuna herrialde hauek babestea, laguntzea eta kristautasuna aplikatzea da. Biolentziari erantzuteko nire ustez hasiera batean bakezaletasuna erabiltzea da baina norbera hiltzeko arriskua dagoenean, biolentziaz erantzutea iruditzen zait egokiena. Norbera hil aurretik nahiago dut besteak hiltzea baina bakarrik naitaezkoa bada pertsona bat hiltzea zu ez hiltzeko.

    Pelikula hau interesgarria iruditu zait, jesuitek beraien misioak eta bertako biztanleak babesteko erabiltzen dituuzten modu ezberdinak. Batzuk bakezaleak dira eta beraiek hiltzea nahiago dute beste bat hil aurretik. Beste batzuk berriz biolentzia erabiltzen dute biolentziari aurre egiteko.

  7. Zuhaitz Garate dio

    Filma honetan ikus daiteke elizaren eginkizuna herri pobreetan bizi den jende pobreari edo koloniak diren herriei laguntzea da.

    Besteek biolentzia erabiltzen badute hobe da biolentzia erabiltzen dutenak hiltzea biolentzia erabiltzen duten horiek zu hiltzea baino.

    Niri filma aspergarria iruditu zait. Ez dut ulertu filma zerri buruz zihoan eta zer gertatu den ulertzea ere asko kostatu zait……

  8. Iara Barquero dio

    Elizaren eginkizuna da herri pobre eta zapalduen alde egitea eta laguntzea. Biolentziari erantzuteko onena da bakezaletasuna muturreraino eramatea eta norbera hiltzea beste bat hiltzea baino nire ustez.
    Pelikula hau interesgarria iruditu zait. Pelikulan nabaritzen da nola jesuita batzuek baztertuen alde egiten duten eta nola bakea lortu nahi duten. Pelikulan garbi agertzen da beraiek bakea lortu nahi zutela biolentziarik erabili gabe eta nahiago zutela beraiek hiltzea beste bat hiltzea baino. Nire ustez pelikula hau elkarrengandik izan beharko genukeen bakearen adibidea da.

  9. Mercedes Sanchez dio

    Eliza azkenean herri pobre eta zapalduetan laguntzen du hauek egoera obe batean bizitzeko eta beraien jakintzak partekatzen dute herri hauetan.

    Biolentziari erantzuteko, kristautasunaren ikuspuntutik bakezaletasuna muturreraino eraman behar da, eta biolentziarik ez da erabili behar.

    Elizak lan ona egiten du herri pobreei laguntzerakoan, baina baita ere batzuetan gatazkak sortzen dira erlijioengatik etab.

    Eta pelikula interesgarria iruditu zait, ikusten dugulako nolako egoera bizi izan zuten orain dela urte asko herri batzuk eta nolako egoera bizi izan duten.

  10. Carlos Juaristi dio

    – Elizak defendatu egiten ditu ditu indigenak, defendatu aparte, kristautasuna erakusten diete eta bizimodu ona edukitzeko gauzak erakuzten dizkiote

    – bakezaletasunez obeagoa da, baina adibidez; nire familiarrak, lagunak… hiltzen badituzte biolentzia erabiliko nuke

    – Pelikula honek adierazten diguna da nola izan ziren misioak, misio hauei esker kristautasuna mundu osoan zehar zabaldu zen, pelikula honetan paraguayko misio bat agertzen da, ikus dezakegu espainiarrak eta portugaldarren artean nola trafikatzen dituzten indigenak, apaizak indigenak defendatzen ditu, pelikula amaieran denak hiltzen dira espainiarrak indigenak eta apaizak hiltzen dituzte, indigena batzuk bizirik geratzen dira hauek esklabu bihurtu zituzten

  11. Maria Saenz dio

    La mision pelikula oso pelikula gogorra iruditzen zait. Uste dut pelikula hau ez dela egokiena klasean jartzeko, batzuek ez dugulako aguantatzen horrelakoak diren pelikulak ikustea.

    Pelikulak mezu asko zabaldu nahi ditu gure artera, eta ni ados nago ideia horiekin, adibidez, biolentzia ez dera erantzuna eta bakea bilatu behar dela. Baina uste dut ez dela erakusteko modua. Zergaitik ez dugu erakusten ez dela biolentziarik erabili behar, BIOLENTZIARIK GABE?

    Bestalde, gauzak ondo azalduta daudela uste dut, eta pelikula ikusi beharrekoa dela pentsatzen dut.

  12. Ander Cuevas dio

    Pelikula honetan apaizak Paraguaira joaten dira indigenei laguntzera baina gero ere kristautasuna zabaltzen dute. Indigenek biolentzia erabili zuten defenditzeko baina ikusi zutenean galduta zutela ez zuten ezerre egin eta hiltzen utzi ziren. Haur batzuk bakarrik salbatu ziren.
    Pelikula hau interesgarria iruditu zait indigenak nola defendatu ziren etab. azaltzen delako. Gero ere beraien kultura eta bizimodua azaltzen da.

  13. Naroa Cabanillas dio

    Pelikula honek adierazten edo azaltzen duenarekin ez nago ados, ondo iruditzen zait indigenak salbatzea baina ez beraiek indigenekin edo besteekin duten jarrera. Oso gaizki tratatzen dituztela iruditzen zait, kristautasuna zabaltzeko modu desberdinak daude, eta niri iruditzen zait ez zituztela nahi indigenak salbatu kristautasuna zabaltzea bakarrik nahi zutela uste dut.
    Egia esanda pelikula ez zait gustatu, aspergarria iruditu zait eta ez zait iruditzen erakusten duena guretzat edo beste edozeinentzat ona denik. Ez dator nire gustuekin bat. Egia esan erabiltzen dituzten biolentzia motak ez zaizkit batere egokiak iruditzen ikasle batzuei erakusteko; bai armen bidezko biolentzia edo biolentzia fisikoa bai otoitzen bidez erabilitako biolentzia. Nik egia esanda eznuke berriro pelikula hau ikusiko.

  14. Ainara Iturbe dio

    Elizak herri pobreei edo zapaldutakoei lagundu behar die, hau da, beraien ohiturak, hizkutzak ikasi eta mantentzen lagunduz. Honekin esan nahi dudana da, akulturazioa saihesten saiatu behar dutela. Bestalde, zerbait lortu nahi dugunean, biolentzia alde batera utzi behar dugu. Gauzak ez dira konpontzen biolentziarekin edo norbait hilda. Horrelako kasuetan, hitzen bidez edo ekintzen bidez lortu behar dugu arazoa konpontzea.

    Pelikula gogorra izan da, jende asko hiltzen da oso modu desegokian, tiroketa bidez. Gainera indigenen bizimodua oso gogorra da; beraz, elizak horrelako herriei laguntzeak asko laguntzen die.

  15. Markel Piris dio

    Zein da elizaren eginkizuna, batez ere herri pobre eta zapalduengan?

    Elizak lagundu egiten die, beraien kultura eta abar ikasten…

    Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago?

    Nire ustez, bide egokia biolentzia da. Besteek biolentzia erabiltzen badute, zuk nahiz eta bakea erabili, oso zaila izango delako zure helburua lortzea.

    Zein da zure iritzia galdera hauei buruz, eta orokorrean pelikulari buruz: interesgarria iruditu zaizu ala ez, zergatik?

    Pelikula nahiko ona iruditu zait alde batetik, kontatzen duen istorioa oso interesgarria iruditu zaidalako, Jesuitek nola laguntzen dieten herri pobreei etab.
    Baina beste alde batetik, efektu espezialak, adibidez, ez ziren oso onak eta horrek ez zuen laguntzen.

  16. Nagore Elduaien dio

    Pelikula honek erakusten du elizak zer egin zuen Guaranien komunitatean. Hauei lagundu zieten, gauza berriak erakutsiz; otoitz egitea, teknika berriak… Elizak herri pobreetan duen eginkizuna hauei laguntzea da. Ez zait bat ere ondo iruditzen indigenei kristautasuna erakustea. Biolentziari erantzuteko bi era ikusi ditugu: armen bidez eta otoitzaren bidez. Uste dut armak ez direla erabili behar, hobe dela gauzak bakearekin konpontzea. Besteei laguntzea ona da, baina geure buruari laguntzea ere bai.

    Egia esan, pelikula hau ez zait interesgarria iruditu duen istorioarengatik. Baina ondo dagoela iruditu zait irudi eta soinu aldetik.

  17. Maialen Sudupe dio

    Lehenik eta behin, nire ustez, pelikula honetan argi eta garbi islatzen da kristauen jarrera eskuzabala. Pelikulan, urjauzietatik gora dagoen jende pobreari laguntza eta maitasuna eskeintzen dizkiete. Beraiekin bat egiten dute eta komunitate berri bat eratzen dute. Guztien artean harreman egonkorrak finkatzen dituzte eta elkarren artean errespetuz jarduten dute.
    Elizaren eginkizuna horrelako herrietan, bertan beharrezko baliabideak ezartzea da, eta aldi berean, komunitate bakezale bat sortzea.
    Biolentziari dagokionez, biolentzia ez da bidea. Arazoak ahoz konpon ditzakegu beti, biolentziara iritsi gabe. Nolabait, beti espiritu bakezalea eraman behar dugu geurekin; ez gerrarako edo lizkarretarako gogoa. Gorroto horrek gauzak okertu besterik ez baititu egiten.
    Besteei bizia kendu beharrean, hobe da bakearengan borrokatzea eta horrela amaitzea zure bizitza.

  18. Lucia Larrañaga Alegre dio

    Beraiek nahi zutena lurraldeak mantentzea zen. Pobreak ziren eta beraiek zituzten gauzak beraientzat oso baliotsuak ziren, baita era gauza guxti zituzten eta elizak hori nahi zuen mantentzea, pobreak bizi ahal izateko. Beraiek nahiago dute biolentzia ez erabiltzea baina, iristen da momentu bat beraien lurraldeak manatentzeko defenditu egin behar dutena. Horretarako arma gutxi batzuk eta gehien arkuak eta geziak erabiltzen zituzten. Azkenean, pobreek galtzen dute eta beraiek hitzen dira azkenean, defenditu arren beraiek hiltzen dira.
    Iritzia: Momentu batzuk pixka bat aspergarriak egin zaizkit baina gustatu zait. Pena bat da pobreak eta elizak galtzaile irtetea. Azkenean, beraiek gizakientzat onena zena nahi zuten eta pena bat da ez lortzea; hau da, beingoz baten irabaztea.

  19. Ana Oteiza dio

    Nere uztes pelikula honetan asaltzen da elizaren papela ona izan zuela baño hori ezta egia . Biolentzia ugaria azaltzen da pelikula baina bizi errealen biolentzia askoz gehiago zegoen eta bortxaketa matxistak ere asko zeuden gende guztien alde .
    Nere uztez pelikuila pelikula hau gaxki dago enfokatuta . Elizan erruz eta konkistadoren errus hiltzen ziren indigenak , ez altzen obeto izango ez elisakoak ez konkistadoreak eze ez egitea .

  20. Aitor Arratibel dio

    -Elizak herri pobreengan egiten duen ekarpena edo hauek defendatzeko egiten duena hurrengoa da: Elizako “anaia” bat joaten da herri pobre horietara eta hango hizkuntza, ohiturak etab. ikastea eta teknika berriak erakustea eta herria defendatzen laguntzen dute. Hau, beharrezko gauza bat iruditzen zait, hau ez eginez gero, guaraniak ezingo luketelako suzko armen kontra ezer egin eta teknika zaharren bitartez ezingo luketelako denbora askoz gehiagoz iraun.
    -Ahal bada bakezaletasunez jokatu behar da baina aurkariak hala ez badu jokatzen biolentzia erabili beharko duzu nire ustez, azken finean ez duelako nahi hil, eta ez dut uste inork nahiko lukenik norbera hiltzea beste bat baino lehen, eukera emanda behintzat

  21. Oihane Urain dio

    La mision pelikula jesuita batzuk Paraguay inguruan eginiko lan bikainari buruz doa. Irudi eta musika bikainak ditu. Erlijio gaiak ondo adierazten ditu komunitate haietako kristauei esker.
    Aita Gabriel ur jauzian gora egiten du eta han indigenekin komunitate berri bat sortzen du bere biblia eta musikaren arteko maitasunaren bidez, justizian, lanean eta ondasun egoki batean oinarrituta.
    Rodrigo Mendoza bere anaia hil ondoren jesuita bihurtzen da gaiztokeria guztiarengaitik libratzeko.
    Indigena hauek esklabo hartu ez ditzaten biak gogor aritzen dira ikasketa eta lan teknikak erakusten eta jainkoaren maitasuna adierazten. Espainiako eta Portugaleko interes ekonomikoak eta politikoak tarteko, Aita Santuak bidalitako Kardinalak pentsatuko du komunitate hauen sakrifizioak eliza salbatuko duela, nahiz eta ez zen horrela gertatu.
    Gerra luze baten ondoren indigenak galtzen irtetzen dira, eta Rodrigo eta Gabriel hil egiten dira.

  22. Maddi Garcia dio

    La misión pelikula ikusi degu bigarrengo ebaluaketan honetan. Pelikula hau Paraguayko jendea eta jesuita batzuei buruzkoa da. Jesuita hauek Paraguayko jendeari laguntzen diete beraien herria ez izurratzen lagatzea.
    Pobreei laguntzea da elizaren eginkizuna. Nire ustez hobekiena da bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago. Galdera hauek egitea ondo iruditu zait guk zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki ikusteko.
    Nire aburuz pelikula hau ez da txarra, zeren gertatutako gauza erreala da eta errealitatea erakusten zaigu.

  23. Xabier Elezgarai dio

    Filma honetan , kristauek eta guaraniek lortzen duten harremana adierazten du , baiña baita ere Espainia eta Portugalen Interes ekonomikoak tartean zartzen dira eta elizaren bidean jartzen dira.

    Filma onek bi protagonista ditu, Gabriel ,misioa betetzeko , eta Rodrigo bere pekatuak barkatzeko guaraniei laguntzen hazten da eta apaiz bihurtzen da. Guaraniek ,eskuzabalik hartu zituzten bihak , eta baita ere kristautasuna.Musika guztuko dute .Eta beraien instrumentuak egiten dituzte. Beraiek misioan lana egiten hasten dira eta han etxea topatzen dute.

    Azkenik portugaldarrak eta Espainiarrak misioa destruitzen dute eta guaraniar geienak hil egiten dituzte,bi protagonistak ere bezte apaiz batzuekin guaraniak defendatzen hiltzen dituzte.Nire aburuz ,elizaren helburua indigenak defendatzea izan beharko zen ,bezte aldetik biolentzia itz eginez gailendu dezakegula uzte dut,pelikula oso gogorra da baina guztatu zait.

  24. Naira Camaron dio

    -Erlijioaren arloan, ongi adierazten du kristau komunitateak baztertuen alde zer egin dezakeen. Aita Gabriel ur-jauzietan gora joan da, guaraniekin bat egitera, Biblia eta musika lagun ditu. Han goian komunitate berri bat sortu da, justizian oinarrituta, lanean eta ondasunen banaketa egokian. Rodrigo Mendoza anaia jesuita bihurtu da, jeloskorkeriaz bere anai hil ondoren. Hauek defendatzen zituzten (esklabu hartu ez izatea) eta beraiei Jaunaren maitasunaren ebanjelioa eskaintzen diete, beldurrezko siniskeria gaindi dezaten hala nahi izanez gero.
    Guaranien komunitatea defenditzeko, Gabrielek otoitza aukeratu du, Rodrigok armak; eta ebanjelioa defenditzeagatik hil dituzte.

    -Zerbait lortzeko, beti ez dela biolentzia erabili behar (armekin adibidez), eta besteenganako jeloskortasuna oso arriskutsua dela, pelikula honetan adibidez, Rodrigok bere anaia hil zuenean.

  25. Luna Arbeloa dio

    La mision:
    Elizaren eginkizuna pelikula honetan ezinbestekoa da pobre eta zapalduei laguntza handia eskaintzen die edo behintzat saiatu egiten dira. Biolentziaren aurka daude eta Ghandiren modura biolentzia ez biolentziaren bidez salatzen du.
    Elizak adierazten duen bezela nire ustez, biolentziari aurre egiteko era egokiena ez biolentzia erabiltzea da. Hau da, ez jokatu besteen era berdinean. Beraiek biolentzia erabiltzen dutelako ez egin berdina, nahiz eta pentsatu ez dagoela beste erremediorik, elizak dioen bezela, beti dago biolentzia ez den irtenbide zuzen bat.
    Oso pelikula polita iruditu zait nahiz eta batzutan oso gogorra izan, baina azken finean gertatzen diren gauzak dira eta oso ederra iruditu zait ikustea biolentziari nola erantzuten zioten, ikustea ze pertsona on dauden eta ideologi bezala ez biolentzia edukitzea zer garrantzitsua den. Norberarekin pentsatu baino lehen zuri gertatzea nahi ez duzuna besteei ez egitea pentsatsen. Oso mezu garrantzitsua bidaltzen du pelikulak eta nire ustez hori da nabarmenena. Justizia eta ez biolentzia.

  26. Julen Larrañaga dio

    Elizaren mezu nagusia baztertuak eta zapaldua maitatzea da, ez gizarte klase-maila altu batean daudenak soilik. Zapalduak izan diren herriak defendatzeko misiolariak daude, bertara joaten direnak ahal duten heinean bertako jende pobreei laguntza eskeniz. Jainkoaren fedea zabaldu nahi dute, guztiek elkar lagun diezaioten eta inor bazter ez genezan.

    Biolentziari aurre egiteko irtenbiderik zuzenena ez-biolentzia da, biolentziak ez baikaitu eramaten soluzio batera. Bataila bat irabazteko benetako hitzak nahikoa dira, baina alferrik da aurkariarekin hitz egitea aurkariak arretarik jartzen ez badizu. Norberak beste bat hiltzea baino norbera hiltzea komenigarriagoa dela iruditzen zait. Bakea zabaldu behar dugu gerrarik sor ez dadin. Gerra bat ez da sortzen, talde batek nahi ez badu.

    Pelikula beharrezkoa dela pentsatzen dut. Oso ongi irudikatzen ditu, orain dela hainbat mende, munduan bizi zen egoera, erlijioa, esklabutza eta tribuen artean. Tribuen ezjakintasunaz ohartu naiz, eta zituzten baliabide gutxiaz. Asko pentsarazi dit zein egoera gogor jasan izan zuten orain urte asko, misiolari izatea benetan zer den ere erakutsi dit. Bizitza gehiago baloratzeko baliagarria egin zait, gure askatasun eta eskubideak besteenak baino hobeak direla konturatu ahal izateko.

  27. Amets Andueza dio

    Elizak historio honetan eginkizun ikarragarria du eta ikusten da orain dela denbora bat nola elizkizunak egundoko indarra zuen, hurak hezitzen baitzituen hango jendea. Elizak eraso biolentzien kontra dago eta beraiei eraso eginez gero ere bakearen bidetik erantzuten du pelikulak adierazten duen moduan, jaungoikoak salbatuko dituelaren sinismenekin.

    Nire ustez film honetan ikusi dugunez herri pobreak beraien ohiturekin eta beraiek ezer ez egin gabe, beraien lurretatik desterratuak izan daitezke herri garatuaren nahiengatik. Hau ere gaur egun ematen den arazo bat da bai gerren bidez etab. Goikoak diru mordoa irabazten ari diren bitartean beraien “kapritxo”-engatik milaka eta milaka pertsona arrazoirik gabe hil egiten dira.

  28. Maddi Ormazabal dio

    Elizak eginkizun ugari ditu sortu zen momentutik, bai herri pobre eta bestelakoetan ere. Gehienbat herri pobreengan gauzak hobetzeko grina azaldu beharko lukete, beraiek direlako gehien behar dutenak. Horretarako hemen adibidez badaude elkarteak, pelikulan ere egon behar lukete jendea kontzientziatzeko. Biolentziari dagokionean, askotan hasarratzen garenean arrazoiak emanez erantzun beharrean, indarra erabiltzen dugu oso era txarrean. Konturatu behar dugu indarra erabiltzeak ez dakarrela ezer onik, gauzak hitz eginez konpontzen direlako. Horregatik iruditzen zait biolentzia erabiltzea geure buruetatik atera behar dugula. Pelikula honetan egin zezaketen bezala. Edozer gauzengatik jendea hiltzen baitzuten.

    Nire iritziz, film honek ongi irudikatzen du hirugarren munduko herrialde askoren gaur egungo egoera. Baina hain urruti joan gabe ere konturatu behar dugu gure egunerokotasunean horrelako ankerkeriak ere gertatzen direla eta ez diegula behar bezahinbesteko garrantzia ematen, agian jada normaltzat jotzen ditugulako. Interesgarria iruditu zait, horrela konparaketa garbi bat egin ahal izan dudalako. Hau da, orain gai naiz ikusteko lehen nola bizi ziren eta nola egiten zieten arazoei aurre, eta orain nola jokatzen dugun geure bizitzetako arazoen aurrean eta zein erantzun ematen dugun.

  29. Jone Alonso dio

    Elizak eginkizun nagusi bat zuen herri xehetan, bertako biztanleei garatzen laguntzea eta ebanjelioa erakustea, baina, Espainiarrak eta Portugesak indigenen aurka zeuden eta beraiek eta beraien herriak suntsitu nahi zituzten.

    Mendoza apaiza biolentzia erabiltzen zuen indigenak kapturatzeko baina apaiz bihurtu zenean, biolentzia alde batera utzi zuen indigena horiei laguntzeko nahiz eta Portugalen aurka armetan zituen ezagutza guztiak besteei erakutsi eta erabili zituen, Gabrielek aldiz, hasieratik izandako apaiza zenez, ez zuen ezertarako erabiltzen biolentzia, pentsatzen zuen jesuitak besteak babestu zezaketela biolentzia erabili gabe. Nire ustez, biak jarrera egokiak dira, ez dakit zer egingo nuen horrelako egoera batean, edo nire herria defendatu eta beste aurkariak hiltzea ekartzen bazuen ere beharrezkoa bazen egitea dignitatez hiltzeko edo azken egurra ematea nire herriari biolentzia erabili gabe.

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait, askotan pentsatzen dugulako fikziozko pelikulak bakarrik daudela eta hauek benetako gertakizunak dira, gainera, oso gertu jotzen digutenak (Espainia eta Portugal). Iruditzen zait horrelako pelikula gehiago ikusi beharko genituela nondik gatozen jakiteko eta baita ere ikusteko batzuetan pertsonei beste aukera bat eman behar zaiela. Zoragarria !

  30. Josue Goenaga dio

    Elizaren eginkizuna pobreen eta zapalduengan oso garrantzitsua da. Aita Santuak kardinal batzuk bidaliko ditu lurraldeen justizia lortzeko. Horrez gain beraiek kristautasuna zabaltzea ere nahi zuten.

    Pelikulan biolentziari erantzuteko bi modu hartzen dituzte: bakea eta armak. Gabrielek bakea eta otoitza hartzen ditu biolentzia “geldiarazteko” eta beraien komunitatea defendatzeko eta Rodrigok berriz, armak. Ez armen bidez ezta bakearen bidez ez zuten lortu beraien komunitatea “salbatzea”, azkenean komunitateko pertsona guztiak hil zituzten bi ume ez ezik.

    Galdera egokiak iruditzen zaizkit pelikularen laburpen bat egiteko. Pelikula berriz batzuetan interesgarria iruditu zait eta beste batzuetan berriz pixka bat aspergarria.
    Hasiera batean pelikula aspergarria egin zitzaidan ez nuelako oso ondo ulertzen baina, erdialdetik aurrera interesgarria egin zitzaidan pelikula ulertzen hasi nintzelako. Hala eta guztiz ere pelikulak baditu bere eszena gogorrak.

  31. Maria Nogales dio

    Elizaren eginkizuna da herri pobreetako biztanleak esklabotzatik salbatzea. Apaizen ikuspegitik biolentziari erantzuteko bide egokiena da bakezaletasuna muturreraino eramatea eta norberak beste inor hil baino lehenago, norbera hiltzea hobe zela. Hau historian gertatutako gauza bat da eta agian, gaur egun gerta daitezken gauza bat da. Garatu gabeko herrialdeak ez dute baliabiderik esklabotzaren kontra egiteko.
    Nire ustez, pelikula hau oso interesgarria izan da, indigenek nola sufritzen zuten ikustea oso gogorra da. Azkenean indigena denak hiltzen dira, lau ume izan ezik eta etxe denak erre dituzte.

  32. Aitor Alberdi dio

    Elizaren eginkizuna herri xeheak handitzea, bizi maila hobetzea eta ebanjelioa erakustea da. Batik bat bertako jendea ez delako baldintza onetan bizi, tribu horiek basoetan bizi ohi dira.

    Mendozak, argi dago biolentzia erabili zuela, baina hobe zuen bakezaletasuna eramaten bazuen. Azkenean hobe zeu hiltzea inor hil baino lehenago.

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait. Pelikula honek bukaera arte lotuta edukitzen zaitu, gainera asko gustatzen zaizkit elizak egiten dituen misioak tribu edo hiri galdu horiek zaintzeko.

    Pelikula honek eszena oso politak ditu eta kokatuta dagoen lekuetan natura asko azaltzen da.

    Pelikula honek oso kantu polita dauka.

  33. Elene Aldalur dio

    Elizak nagusitasun handia izan zuen, beraien helburua zen bertako biztanleei edo hango biztanleei laguntzea edo duten ebanjelioa erakustea. Espainiarrak eta Postugesek indigenan aurka zeuden eta hil egin zituzten indigena asko.

    Mendozak biolentzia asko erabili zuen, bere anai propioa hil zuelako baina azkenean apaiz sartu zenean, konturatu zen biolentzia alde batera laga zuen indigena horiei laguntzeko prest nahiz eta bera Portugaleko soldadua izan eta indigenak hil. Gabriel berriz Mendoza baina desberdinagoa zen, apaiza zen baina hasieratik ez zuen biolentziarik erabili pentsatzen zuelako jesuitak besteak babestu zezaketela biolentzia erabili gabe. Biak jarrera ona dute, azkenean ez nuen jakingo zer egin egoera horretan, azkenean o nire herria defendatu behar duzu edo beste aurkariak hil.

    Pelikula ez zait asko ere gustatu, horrelako pelikulak normalean ez ditut oso ondo ulertzen, baina pelikulak irudi eta kantu politak zeuzkan eta gaia ere azkenean nahiz eta gogorra iruditu gaia interesgarria da. Baino pelikula ez dut oso ondo ulertu.

  34. Denali Martinez dio

    Film honek pentsamendu ugariak eta errealak transmititzen ditu. Azkenean bizi honetan gertatu diren pasaiak azaltzen ditu, nahiz eta gogorrak izan. Elizaren eginkizuna kristautasuna pobreei ezagutzera ematea eta zabaltzea da, hauek bizi hobea edukitzeko. Eliza eta elizarekin lotutako jendeak bakea nahi du eta bizi hobea edukitzea, hori da garrantzitsuena bizi honetan, baldintza gogorretan dagoen jendea babestea eta laguntzea.
    Biolentziari erantzuteko bide egokiena bakezaletasuna muturreraino eramatea da, beste inoren aurka biolentzia erabiltzea baino. Oscar Romero, Gandhi eta Luther King-ek ere horrela pentsatzen zuten.
    Pelikula interesgarria iruditu zait baina pena eman dit pentsatzeak jendea egon dela hori bizi duena, inork ez zuen bizi beharko horrelako baldintza txarretan. Gogo gehiago eduki beharko genuen bizitzeko, gu azkenean ez gera gaizki bizi. Goian bego horrelako baldintzetan hil zirenei!

  35. Maddi Arocena dio

    Pelikula honetan elizak garratzi handia dauka. Elizaren eginkizuna pelikula honetan da indigenei eta probei etxe bat ematea eta, horrez gain, pertsona horiei ematea maitasuna jainkoaren bidez, adieraziz jaikoa beti zainduko diela.
    Beti egokiagoa izan da bakezale bezala egitea, hau da, hitz eginez eta adostasun batera ailegatuz. Baina pelikulan zentratuta, saiatu egin dira bakezale bezala egiten, baina besteak aurka zeuden eta ez ziren ailegatzen adostasun batera, orduan gerra asi zen beraien artean eta kasu horretan bai, biolentziara jo behar zuten, bestela hil egingo ziren.
    Kasu askotan hobeagoa da zure burua hiltzea bestea baino, baina bestea gaiztoa bada eta ez badaukazu irtenbiderik bestea hiltzea izango zen, baina kasu desberdinak daude.

    Asko pentsatzeko galderak dira. Pelikula hau esango nuke gustatu zaidala, baina hobeto egin zezaketen. Interesgarria iruditu zait, iraganean horrelako gauzak gertatu direlako, baina, pelikularen zati batzuetan pelikularen pertsona batzuen azalean jarri naiz, baina ez asko, pelikulak ez dagoelako oso aktore onez eginda.

  36. Uxue de la Quintana dio

    Ikusi dugun pelikula honetan, eliza katolikoak inperialismo garaian egin zituen milaka misioetako baten istorioa kontatzen da. Misiolarien eta interes politikoak zituzten gobernarien arteko gatazka ere agertzen da eta nahiz eta pelikulan kristauak azaltzen diren pertsonai on bezala, nire ustez gobernariek bezala interesak besterik ez zituzten kristauek herri indigenetan. Herri horiek bazituzten beraien erlijio, kultura eta hizkuntzak misiolariak iritsi aurretik eta kasu askotan kristauen erlijio eta hizkuntza inposatuak izan ziren. Azken batean, ez zitzaien beraien kulturak garatzen utzi. Ez dut uste kristauen laguntzarik behar zutenik indigenek beraien sinesmen eta ohiturak finkatzeko, kristauek beste herrien laguntzarik behar izan ez zuten bezala. Beraz, nire iritziz gobernariek lur horietako lehengaiak eskuratzea eta bertako pertsonak esklabu bilakatzea helburu zuten antzera, kristauen helburua beraien erlijio zabaltzea besterik ez zen.
    Orokorrean, ez dut uste biolentziaren erantzunik onena biolentzia denik baina indigenen egoera latza ikusita beste aukerarik ez zutela iruditzen zait. Arazoa hitz eginez eta negoziatuz konpontzea ez zen aukera bat eta besteek erasotu egingo zituzten edonola ere. Gauzak horrela eta emaitza berdina lortu zutela ikusita, bakoitzaren aukerakoa dela uste dut biolentziaz erantzutea edo ez.

  37. Aimar Martin dio

    Kristautasuna pobreei ezagutzera ematea eta zabaltzea, hauek bizi hobea edukitzeko. Biolentziari erantzuteko bide egokiena bakezaletasuna muturreraino eramatea da. Interesgarria iruditu zait, dudarik gabe. Batez ere erakusten delako nola kristauek ez duten erabiltzen biolentzia, nahiz eta beraien aurka tiroka aritu.

    Pelikula hau oso gomendagarria da, bai kultura pixka bereganatzeko eta bai bizitza gehiago baloratzeko.

  38. Jon Resa dio

    Nire uztez biolentziarik ez da erabili behar zeren eta gauzak hitz egiten konpontzen dira.
    Pelikulan bi bando daude biolentzia erabiltzen dutenak eta ez dutenak erabiltzen, biolentzia erabiltzen dutenak denak hil egiten dira eta jainkoak ez dio salbatu baizik eta infernura joaten dira.
    Pelikula interesgarria iruditu zait, eta musika oso polita, bukaera tristea du baina erabaki txarra hartzeagatik izan zen hori, hau da biolentzia erabiltzeagatik.

  39. Mireia Etxaniz dio

    Pelikula honetan, elizak berebiziko garrantzia du, elizaren eginkizuna argi eta garbi azaltzen baita Guaranien komunitateko misioan. Guaraniak Espainiar eta Portugaldarrengatik zapalduak dira, horregatik, jesuitak komunitate hau salbatzen saiatzen dira. Hauen lana, komunitate hauen era bateko edo besteko zibilizazio minimo bat lortzea da, beraien kultura eta sinesmenak errespetatuz, baina erlijio kristaura gehiago hurbilduz, herrialde handiengandik jasaten dituzten zapalketa eta tratu txarrengandik babestuz eta pobreziarekin amaituz.

    Egoeraren araberakoa izan daiteke, egoera gehienetan biolentzia saihestu daitekeela esango nuke nik, gure egunerokotasuneko kasuetan bai behintzat, biolentzia erabili aurretik beti hitza dagoela esango nuke, beti dago beste aukera bat.
    Hil edo biziko kasu bat izango balitz ordea, eta pertsona bat zu hiltzeko intentzioarekin badoa, nik biolentziaz erantzungo nuke neure burua defendatzeko, baina defendatzeko soilik, ez nuke lehenengoan biolentzia erabiliko; arazoak konpontzeko beste bide asko daudela iruditzen zait biolentziaren aurretik.

    Galderei buruz, galdera interesgarri eta desberdinak direla iruditzen zait, pertsona batek bere buruari galdeketa egiteko gai interesgarriak, eta orain biolentzia eta ez biolentzia gaia nahiko pil-pilean dagoela eta, galdera garrantzitsuak.

    Pelikularekiko nire iritzi orokorra ona da, kristau erlijioaren baloreak ongi azaltzen dituela iruditzen baitzait. Arazo asko daude pelikulan zehar eta arazoak konpontzeko modu desberdinak daudela azaltzen du. Garai hartako indigenen egoera ere kontatzen du, jasaten zituzten esklabutza eta tratu txarrak, batez ere, Europako herrialde handiengandik. Historian zehar izan diren arazoei buruz jakitea garrantzitsua dela uste dut, eta pelikula honen bidez, gure historiako beste hainbat gauza ikasi daitezke, jesuiten egoera, Espainia eta Portugaleko erregeen jarrera, indigenen egoera, lurraldeen konkistak, elizaren garrantzia, etab.

  40. Miren Diaz de Zerio dio

    Elizaren eginkizun nagusia misio horietan bertako indigenen alde egitea zen, beraien kultura ez galtzeko, hortaz baliatuz jesuitek kristautasuna zabaldu zuten toki horietan eta hori oso garrantzitsua izan zen, horren bidez bertako herritarrei esperantza eta ilusioa ematen baizitzaien bertan jarraitu ahal izateko, eta ahal bazuten portugaldarrek eta espainiarrek beraien lekuan kokatu eta indigenak esklabizatu ez ditzaten. Jesuiten lana benetan miresgarria da beraien bizitza eman zutelako indigena horiek zalbatzeko.

    Niri iritziz, bakezaletasunez erantzun beharko genuke eta ez biolentziaz baina badaude hainabat eta hainbat situazio nik neuk biolentziaz erantzungo nukeela nahiz eta ez nait, adibidez, noizbait hiltzeko zorian egongo banintz norbaitek hilda nahi nauelako, biolentziaz erantzungo nuke neukere bizi nahi dudalako eta bizitza bat bakarra delako.

    Niri peikula ez zait asko gustatu, hainbat arrazoirengatik, horietako bat; biolentzia gehiegi zegoelako eta hori ez zait gustatzen. Bestalde esan beharra daukat ondo eginiko pelikula bat dela eta oso ondo azaltzen duela bizitza errealean gertatu zena. Amaitzeko jesuitek misioetan egin zuten lanari buruz zerbait esango dut, beraiek misioesta eginiko lana benetan miresgarria dela, beraien bizitza eman zutelako indigena horiek zalbatzeko,

  41. Ainara Pickford dio

    Elizako aginteen eginkizuna zen herri pobre eta zapalduen biztanleak esklabu moduan hartzea, horretarako, beraien lurraldeetara joan eta asko eta asko beraien lanetan jarri zituzten.Jesuitek ordea, hauei maitasuna erakutsiz lagundu nahi zieten.
    Pelikulan argi agertzen da, biolentziari aurre egiteko erabiltzen modua, modu garbia dela, hau da, armarik gabekoa eta otoitza eginez egiten diete aurre bai Jesuitek eta bai herri bertako biztanleek, elizako agintariei. Gabriel eta Rodrigo, bi jesuitak, oso ezberdinak ordea. Rodrigok, borrokan parte ez hartzeko, laga egiten dio jesuita izateri eta armak erabiltzen ditu aurre egiteko, eta Gabrielek beste aldetik, otoitza erabiliz egiten du eraso. Biak pelikula amaieran hil egiten dituzte.
    Nik, pelikulari buruz dudan iritzia da, nahiko biolentoa zela, baina oso erreala. Benetako egoera erakusten duelako eta ez fiktizioa eta idealizatua.

  42. Naiara Epelde dio

    Elizak duen eginkizuna herri pobre eta zapalduengan, nire iritziz, laguntzea da. Ahal duten guztia ematea pobreengatik Jesusek egiten zuen bezala, baina batez ere besteak zapaldu gabe. Baina elizak aparte denek egin beharko genukeen zerbait behartsueneei laguntzeko, inork ez lukeelako egon nahi egoera horretan.

    Biolentziari dagokionez, iruditzen zait ez dagoela erabili beharrik. Egia da, gaur egun, gatazka gehienak biolentzia eta gerra bidez amaitzen direla. Baina egokiena biolentziarik gabe erantzutea izango litzateke, beste era asko daudelako gatazkak konpontzeko biolentziaren aurretik. Nik bereziki norbaitek nire burua hil aurretik biolentzia erabiliko nuen, nire burua denfendatzeren alde. Baina inork ez balu biolentziarik erabiliko ez ginatekeen gure burua defendatu beharrera iritsiko.

    Baina gaur egun gauden bezela, iruditzen zait, momentu batzuetan biolentzia erabiltze beharrezko dela zure bizi zalbatu ahal izateko.

    Pelikulari buruz dudan iritzia da, beharrezkoak diren gaiei buruz hitzen egiten duela. Adibidez: Portugal eta Espainiaren arteko gatazka hainbat herrialde kolonizatzeko, erlijioa, biolentzia… eta oso ondo adierazita daudela iruditzen zait. Filma hainbat urte atzera kokatuta egon arren, gaur egungo egoeran ere kokatu daitekeela. Hainbat egoera pilpilean bait daude, erlijio eta ideologia desberdintasunen arteko gatazkak edozein leku eta momentutan ikus ditzakegulako.

  43. Nerea Mancha dio

    Elizaren eginkizuna kristautasuna zabaltzea zen eta pobreei laguntzea. Biolentziari erantzuteko bide egokia bakezaletasuna muturreraino eramatea da. Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait erakusten duelako orain dela urte batzuk nola bizi ziren, hau da, pobrezian eta esklabo moduan, bizi baldintza ezin okerragotan.

    Pelikula honi esker kultura pixka bat jasotzen duzu eta bizitza den bezala gehiago baloratzen laguntzen dizu.

  44. Ane Torronteras dio

    Elizaren eginkizuna herri pobre eta zapalduengan beraiek babestea eta laguntzea da. Biolentziari erantzuteko, ez da inoiz biolentzia gehiago erabili behar. Horregatik, bakezaletasunarekin konpondu behar dira arazo guztiak.

    Oso interesgarria iruditu zait bizitzako baloreak erakusten dituelako . Pelikula honetan, ikusten da derrigorra dela elkarri laguntzea. Mutil bat joan da ezagutzen ez zuen leku batera eta behar zutenei laguntzen hasi da. Nire ustez jendeak hori egin behar du eta elkar lana egin beharko genuke guztiok mundu hobeago baten alde.

  45. Hegoi Garate dio

    Kristautasuna zabaltzea. Ez-biolentzia metodoa egia da ona dela biolentzia ez delako ibili behar, baino biolentzia erabili behar da besteek zure aurka biolentzia erabiltzen badute, bestela hilda edo zaurituta bukatuko duzu eta ez duzu zure helburua lortuko.

    Galderei buruz iritzi desberdinak egon daitezke eta bakoitzaren iritzia entzuteko eta ulertzeko balio dute. Pelikulari dagokionez, bere helburua da ikastea nola zen egoera Hego-Amerikan kolonizazio eta kristautatze prozesuan. Dirudienez, elizak modu bakezale batean jarduten zuen indigenekin eta beraien hizkuntzak ikasten saiatzen ziren eta alderantziz, baino beren sinesmenak aldatuz eta kristautasuna inposatuz. Kolonoen eta herrialde europarretako buruek ordea, beldurrik gabe jarduten zuten indigenekin, hil, zapaldu eta esklabu bezala erabiltzen zituzten.

    Nire iritziz, pelikula ondo dago eta gustuko dut. Erabilgarria da ikusteko zer egoera zegoen garai haietan.

  46. Fatima Hammou dio

    En mi opinión la muerte es un destino que todos alcalzaremos queramos o no , sin embargo yo prefereria mil veces morir que matar a otra persona , es algo muy indeseable terminar la vida a otra persona , además seria algo muy doloroso tanto para la familia como para aquella persona , acabar con sus sueños , eliminar sus ilusiones , matarle todo , en conclusion ponerle fin . Para mí es algo inmortal . La vida solo hay una y hay que aprovecharla y es más fácil soportar la muerte sin pensar en ella, que soportar el pensamiento de la muerte.

    La Pelicula me parecio tremendamente lenta que,de sus largos 100 minutos se pasa cuarenta mostrando el paisaje y mostrando debates politicos aburridos. Creo que las cosas largas pudieron haber sido muy resumidas y algo que me molesto fue la banda sonora, si bien es bastante buena, la repiten en todo momento y eso me agobia.
    Estos dramas nunca me agradaron y no lo seran , siendo una persona a la que los dramas no le gustan .

  47. Josune Zendoia dio

    Elizak eginkizun ugari egin ditu sortu zen momentutik eta ikusi dugunez erlijio gaian ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen..
    Biolentziari erantzuteko bakezaletasuna muturreraino eramatea pelikulan adibidez gizon bat azaltzen denean flautarekin musika jotzen beltz batzuk azaltzen dira.
    Nire iritziz pelikula asko gustatu zait baina momentu batzuk oso onak ditu adibidez denok pentsatzen dugu beltzak oso txarrak direla baina gero oso pertsona onak dira pelikulan adibidez momentu batean ume denak jolasean azaltzen dira denak pozik eta ume denak elkarrekin jolasean eta niri horrek poztasuna ematen dit.Baina momentu txarrak ere baditu ume jaioberriak lurrera botatzen dituztenean.

  48. Nerea Soares dio

    Elizaren eginkizuna, herri pobre eta zapalduetako biztanleei Jaunaren maitasuna irakastea eta haien beldurrezko sineskerak gainditzea, baita ere, hauek defendatzea esklabu bihurtu ez ditzaten.
    Pelikulan biolentziari aurre egiteko bi aukera azaltzen dira biolentziarekin eta biolentzia gabe. Gabriel eta Rodrigo aukera ezberdinak hartzen dituzte.
    Rodrigo jesuita biolentziari aurre egiteko biolentziaz erantzutea aukeratzen du, beste jesuitekin eta guaraniekin armak hartu eta borrokan asten dira azkenean hil egiten da biolentziaz erantzun ondoren.
    Baina Gabriel apaiza bakezaletasuna muturreraino eramaten du eta Rodrigo borrokan ari den bitartean, Gabriel beste guaraniekin mesa ematen hasten da, baina Rodrigo bezala hilik amaitzen du.
    Biek aukera desberdinak hartu arren berdin amaitzen dute, nire ustez biek bakoitzaren arabera guaraniei gehiago bizitzeko esperantza eman zieten. Bukaeran hil arren bizirik irtetea lortu zuten guaraniei nahi gabe bizitzaren zerbait oso garrantzitsua erakutsi zuten.
    Pelikula interesgarria iruditu zait bi pertsonen ikuspegi ezberdinak adierazten dituelako.

  49. Aitor Errazkin dio

    Pelikula honek oso ongi enkajatzen du erlijioko klaseekin, horretan datza eta, Amerikako indigenen kristautzean. Bertan agertzen da nola elizak herri pobre eta zapalduei laguntza eskeintzen dien, herritxo txikiak eraikitzen dituzte, teknologia hobeagoak erakusten dizkie indigenei, eta kristautu egiten dituzte, inoiz ez ordea biolentzia erabiliz, indigenek horregatik onartu zituzten beraiekin, ez kolonizatzaileak bezala, hauen helburua indigenak esklabizatzea eta hiltzea baitzen.

    Indigenek biolentziari biolentziaz erantzuten die hasiera batean, baina filmak haurrera egin ahala biolentzia erabiltzeari uko egiten die Gabrielekin zeudenek beraien bizia emanez, Rodrigok ordea biolentzia erabiltzen du eta bizia galtzen du kolonoak gehiago baitziren. Ez dut uste biolentzia erabiltzea ona denik baina zure bizia jokoan badago, orduan gauzak aldatu egiten dira, ez dago ondo biolentzia erabiltzea baina beste aukerarik ez baduzu nik uste erabili beharra dagoela.

    Pelikulari dagokionez nahiko interesgarria iruditu zait, Rodrigoren pentsamendu aldaketak interes puntu bat jarri zion pelikulari, bertako banda sonoroa ere oso ona da. Pelikula gomendagarria.

  50. Naia Arrieta dio

    Pelikula honek elizak ematen duen mezu garrantzitsuetaz oinarritzen da. Ikusi dugun bezala elizak asko defendatzen ditu herri indigenak eta batez ere hauek garatzen ere lan handia egiten du; esate baterako, teknologia aurrerapenak erakusten diete bertako indigenei misiolariak. Beste mezu garrantzitsu bat, biloentzia erabiliz ez dugula ezer lortzen da, biolentzia erabili baino askoz gauza hobeagoak eta komenigarriak erabili ditzakegulako beti adibidez; gauzak lasai hitz egitea. Pelikula biolentziari buruz gehien harritu ninduen kontua, nola erabiltzen zuten jendeak indigenak eta beraie herrialde konkista ditzaten.

    Pelikularen opinioz, iruditzen zait interesgarria dela eta mezu onak eta baliagarriak ematen dizkigula azken finean gure eguneroko bizian ere aplikatu ditzakegunak.

  51. Alex Morales dio

    Pelikula interesgarri bat da. hasieran pelikula normal bat ematen du baino pelikula bukaeran oso pelikula zatarra bihurtzen da gerrarengatik. Nik ulertzen dut bere herria defendatu behar zutela baino biolentzia ez da bidea, baino segun ze momentutan erabili egin behar da. zori txarrez gerra galtzen dute baino eminencia gexki sentitzen da indigena hoie danak akatzeatik

  52. Xabier Alonso Murillo dio

    Tentsio politikoko giroan gertatzen da trama, Espainia jesuitak eskualdetik kanporatzen saiatzen baita. Misio baketsu eta produktibo bat ezartzeko ahaleginak egin arren, azkenean jesuitak tropa espainolek erasotzen dituzte eta misioa suntsitu egiten da.

    Filmak kolonialismoa, esplotazioa, erlijioa eta kultura bezalako gaiak jorratzen ditu, baita kultura indigenak zaintzearen garrantziaz ere.

  53. Denis Galarza dio

    Misioak Rodrigo Mendozaren istorioa kontatzen du, eta bere barkamena bilatzen du jesuita bihurtuz. Horretarako jauzien gainean dagoen oihan tropikalera bidaiatu behar duzu. Bertan, Aita Gabrielek txistua jotzen zuen eta berarengan joaten ziren barkamena jaso ahal izateko. Mendoza jesuita izatera pasa zen eta guztia oso ederra zen beraien kontrako batzuk etorri ziren arte. Mendozak borroka eginez nahi zien aurre egin, baina, Gabrielek nahiago zuen jesusengan gehiago sinistu eta bakearekin guztia ondo amaitzea. Ez zuten hori lortu besteak nahiago izan zutelako borrokan jarraitu eta azkenean ia jesuita guztia hil zituzten. Aita Gabriel eta Mendoza ere bertan hil ziren.

  54. Denis Soraluce dio

    Herri pobre horietan laguntzea eta fedea zabaltzea da elizaren eginkizuna. Bakezaletasuna muturreraino eramatea da aukera onena da eta besteak babesteko zure burua arriskatu beharra. Interesgarria iruditu zait nola Guarani hauek egokitu egin behar izan diren boteretsuen esanetara. Film honetan bi jesuita mota agertzen dira arriskuaren aurrean: armak eta biolentzia erabiltzen dituztenak beraiena dena babesteko, eta biolentzia erabili beharrean otoitz egiten duena egoera berdinean egonik.

  55. Sufian Ali dio

    Pelikulak ona da guztatzen zait.The Mision 1986ko Roland Joffé-k XVIII mendeko jesuitak azaltzen digu.zuzendutako eta Robert De Niro, Jeremy Irons, Ray McAnally eta Aidan Quinn aktore protagonista dituen film britainiarra da, nazioarteko hainbat zinema sariren irabazlea.Roland Jofféren britainiar film luzea Madrilgo Itunaren (1750) atzealdean kokatzen da, Espainia eta Portugalen artekoa.Aita Gabrielen pertsonaia Domenico Zipoli apaiz jesuita eta musika konpositore barrokoan inspiratuko zen, Argentinako Kordobako jesuiten misioetan ebanjelizatzera etorri zen XVIII.Guaranien komunitatea defenditzeko, Gabrielek otoitza aukeratuko du, Rodrigok armak. Biak martiri izango dira: ebanjelioa defenditzeagatik hil zituzten.Filma Iguazuko ur-jauziaren ondoan hasten da, non misiolari jesuitak oihanean bizi ziren guaraniak federa eta zibilizaziora eramaten saiatzen diren lekuan. Bertakoek jauzietara bota zituzten Jesusen Lagundiko misiolari batzuen martirioaren ostean, Aita Gabrielek (Jeremy Irons) pastoral lana gidatuko du bakarrik Biblia eta oboe batekin lagunduta.

  56. Saioa Alzas dio

    Pertsonaia nagusia Aita Gabriel da, Jeremy Irons-ek antzeztua, guaraniak esklabotasunetik eta esplotaziotik babestu nahi dituen misiolari jesuita da. Bera eta bere laguna, Mendoza esklabo ehiztaria, Robert De Nirok antzeztua, elkartzen dira eskualdeko indigenak babesteko. Filmak kolonialismoa, esplotazioa, erlijioa eta kultura bezalako gaiak jorratzen ditu, baita kultura indigenak zaintzearen garrantziaz ere. Pelikulak gauza asko erakusten ditu eta mezu asko atera ditzake. Nere ustez, pelikula ikustea komenigarria da.

  57. Oier Bravo dio

    “Misioa” Roland Joffék zuzendutako filma da, Hego Amerikako jesuiten misioen eskualdean, XVIII. Trama guarani indigenak bizi diren lurrak kolonizatu eta ustiatu nahi dituen jesuiten eta Espainiako koroaren arteko gatazka du ardatz.

    Pertsonaia nagusia Aita Gabriel da, Jeremy Irons-ek antzeztua, guaraniak esklabotzatik eta esplotaziotik babestu nahi dituen misiolari jesuita da. Bera eta bere laguna, Mendoza esklabo ehiztaria, Robert De Nirok antzeztua, elkartzen dira eskualdeko bertakoak babesteko.

    Tentsio politikoko giroan gertatzen da trama, Espainiako koroa jesuitak eskualdetik kanporatzen saiatzen baita. Misio baketsu eta produktibo bat ezartzeko ahaleginak egin arren, azkenean jesuitak tropa espainolek erasotzen dituzte eta misioa suntsitu egiten da.

    Filmak kolonialismoa, esplotazioa, erlijioa eta kultura bezalako gaiak jorratzen ditu, baita kultura indigenak zaintzearen garrantziaz ere. “La Mision” zinemaren maisulanetako bat da eta Ennio Morricone-k konposatutako zinematografiagatik eta musikagatik txalotua izan da.

    La Mision filma ikusgarria da, sakontasunez eta emozioz istorio bat kontatzen duena. Filma ikusmen txundigarria da, Hego Amerikako oihanaren eta jesuiten misioen arkitekturaren irudi ederrekin. Ennio Morriconeren musika ere bikaina da eta geruza emozional gehigarri bat ekartzen dio argumentari.

    Orokorrean, La Mision filma zirraragarri eta hunkigarria da, gai garrantzitsuak jorratzen dituen istorio liluragarri batekin. Kritika hori gorabehera, filma ikustea eta pentsatzea merezi du.

  58. Chaymae Laabidi dio

    Eginkizun bati buruzkoa da.Misio kontzeptua pertsona bati edo gehiagori eginkizun edo zeregin jakin bat betetzeko ematen zaion ahalmen edo ahalmen gisa ulertzen da. Filmaren amaieran Guarani misioetako jesuitek orain egingo duten borroka izango da eta bi motatakoa izango da; bai baketsua eta espirituala (aita Gabriel), bai bortitza eta egunerokoa (anaia Mendoza), politikaren aurrean. portugesek eta espainiarrek salerosketa egiten zutenez, eta eztabaida serioa izan zuten indigenak animaliak edo pertsonak ziren. Eta hango lurrak Portugalen esku geratuko balira, bertakoak esklabo izango ziren. Eta horrekin batera jesuitekin indigenak portugaldarren aurka borrokatu ziren beren lurrak mantentzeko eta bakean egoteko, baina ez zuten lortu. Denak hil ziren borroka horretan. Azken finean, gobernua ez zuen nahi jesuitak, hau da, ez zuen nahi eliza egotea ezta ere kristautasuna, hori beraiei kontra egiten dio, eta ezin dute kontrola hartu. Boterea galtzen zuten baita ere esklaboak.

  59. Souleymane Sall dio

    *La misón*es una pelicula donde Gabriel vino en un pais que se llama paraguay donde queria hacer su misión,su misón era hacerles cristianos para que sigan el camino de jesus,pero los portugueses les querian como esclavos y no les tomaba como personas les tomaban como animales por que no se vestian ropas y no podian tener mas de tres hijos.Cuando los portugueses les querian tomar como esclavos y no pudieron hicieron una gerra y gano los portugueses por que tenian mejores armas eran favor.Acaban matando todos hasta Rodrigo y Gabriel.

    Ha sido muy triste ver la pelicula como mataban a los ninños pequeños y a las madres que estaban embrazadas.

  60. Bidane Galarza dio

    Biolentzia izan da gure bizitzan zehar gurekin dagoen arazo larrienetako bat, orain ordea asko murriztu da biolentzia 18. mendearekin konparatuta, ikusi dugun pelikulako gaian bezala. Ez lehen eta ez orain aukerarik okerrena irduitzen zait gauzak erabakitzeko, elkarrekin biolentzia eta jipoiak erabiltzea ez delako gure ertenbidea eta inoiz ez delako izan. Pelikulak ikus dezakegu zenbat aurrek ikusten dituzten egunero pertsonak hiltzen, azken finean hori beraiengan geratzen da bizi osoan zehar eta horrekin bizi behar dute. Pertsona asko hiltzen dira pelikularen zehar baina garai hortako bizitza nola zen ere erakutsi nahi digu erabat, jesuiten bizitzaren bitartez adierazten digute guztia. Pelikulan esklabu hartu ez ditzaren guaraniekin batera bizitzea erabakitzen dute eta beraiengatik guztia ikastea bizi hobe bat aurkitzeko eta eramateko.
    Pelikularen amaieran jakin arren hil egingo dituztela albo batera utzita otoitz egiten jarraitzen dute denbora guztian, jesusekin konektatuta egon nahi dutelako denbora guztia eta horrekin segurtasun puntua sentitzea beraiek.
    Guztiok daukagu bizitzeko eskubidea eta egoera honetan bizitzeko eskubidea ere, eguneroko beldurrik izan gabe biziko al zaren hurrengo egunean pentsatzeke.
    Diferentzia hor dago, batzuk bihotza daukatela eta buruarekin pentsatzen dutela, beste batzuek ordea erabakiak armerik soilik hartzen dituzte pentsatzeko denborarik hartu gabe eta batemat hiltzen dutela jakinik importantzirik eramateke. Azkenean bera ebanjelioa defendatzeagatik hil zuten baina berak nahi zuena defendatzeko eskubidea zuen lehenengo momentutik edo horrela izan beharko zuen.

  61. Chaimae Maayouf dio

    The Mission 1986ko Roland JoffÈ-k zuzendutako 1986ko film britainiarra da, nazioarteko hainbat zinema sariren irabazlea. Zintak Argentinako hainbat toki biltzen ditu, hala nola, Misiones probintzian.

    Dena hasten da aita Gabrielekin, Europako monarkia absolutuak eta Elizak Jesusen Lagundian zentratu zen garaira arte zuen boterea; Honek eragin handia izan zuen kultura, ekonomia eta politika arloetan, azken hau laugarren boto erlijiosoa Pontifize Gorenaren figuraren aldeko galderak areagotu zuen. Garai hartan, Europako errege katolikoek aita santuaren irudia printze subiranotzat hartzen zuten arimen artzain bat baino, beraz, jesuitak estatu baten ordezkari gisa ikusten ziren beren domeinuen barruan. Aita Gabrielen pertsonaia Domenico Zipoli apaiz jesuita eta musika konpositore barrokoan inspiratuko zen, Argentinako Kordobako jesuiten misioetan ebanjelizatzera etorri zen XVIIIan. Azkenean beraien lurraldea suntzituta geratu zen eta Jesuitak hil ziren.

    Oso interesgarria eta oso entretenigarria, bakarrik ez zaitena gustatu da amaiera, ez nuen nahi beraiek galtzea, ze azken finean, gende ona irabazi beharko du filmeko amaieran, baina oso ona izan da filmeko amaiera izan arren, gainerakoa asko gustatu zait.

  62. Eritz Garate dio

    Argentinako Iguazo ur-jauzien inguruan grabatutako pelikula eder bat da. Gabriel izeneko gizon bat ur-jauzietatik gora igotzen da eta bertan komunitate edo tribu bat sortzen du. Bi anaiek indigenak salbatu nahi dituzte portugaldarretik. Portugalek lur horiek inbaditu nahi dituzte indigenak esklabutzat hartzeko.Gurra bat egiten dute ibaian eta bertan pertsona 8ugari hiltzen dira.Portugaltarrek irabazten dute eta indigena guztiak elizaren eskutik beraien heriotzera joaten dira denak batera errezatuz. Pelikularen amaieran eszena gogorrak azaltzen dira bizirik gelditu diren umeak txalupa batrean joaten guraso eta heldurik gabe.

  63. Joanes Aldalur dio

    “The Mission” Joffék zuzendutako eta 1986an estreinatutako filma da. XVIII. mendean kokatuta, istorioa Amazoniako oihanean gertatzen da, zehazki Iguazúko ur-jauzien eskualdean, Paraguai, Argentina eta Brasilen arteko mugan.

    Protagonista Aita Gabriel da (Jeremy Irons-ek antzeztua), oihanean misio bat zuzentzen duen jesuita espainiarra, bertan bizi eta guarani tribu indigenarekin lan egiten duena. Filmak Europako kolonizazioa, ebanjelizazioa eta herri indigenen eskubideak bezalako gaiak jorratzen ditu.

    Hego Amerikan jesuiten misioen biziraupenaren aldeko borrokan zentratzen da argumentua, Portugalgo eta Espainiako kolonien lurralde hedapenak mehatxatuta. Aita Gabriel guaranien eskubideen defendatzaile sutsua da eta haien bizimodua eta kultura-autonomia babesteko lan egiten du.

    Hala ere, botere kolonialek, Espainiako Koroak eta Madrilgo Itunak ordezkatuta, eskualdearen zati bat portugaldarrei lagatzea erabakitzen dute, eta ondorioz jesuiten eta agintari kolonialen arteko gatazka sortu da. Altamirano kardinala (Ray McAnallyk antzeztua) egoera konpontzera bidaliko dute eta misioak ixtea erabakitzen du.

    Jesuitak eta indigenak erresistentziarako prestatzen diren bitartean, indar kolonialei aurre egitera eramango dituen gerra piztuko da. Filmak Mendoza esklabo-harrapatzailearen (Robert De Niro-k antzeztua) pertsonaiaren barne-gatazka irudikatzen du, anaia hil ondoren jesuita bihurtu eta indiar kausaren alde borrokatuz erredentzioa aurkitzen duena.

    Azken finean, pelikulak fedea, sakrifizioa, erredentzioa eta kulturen talka jorratzen ditu. Bere argazki harrigarriengatik, Ennio Morriconeren musika emozionalagatik eta emanaldi bikainengatik ezaguna, “The Mission”-ek kolonialismoarekin eta giza eskubideekin lotutako galdera etiko eta moral garrantzitsuak planteatzen ditu.da Rolan-ek

  64. Julen Sanz Carbajo dio

    La mision XVIII mendekoa jesuitak paraguay inguruan eginilo lan bikaina azaltzendigu.
    Aita Garbiel zan ur-jauzietan gora joaten zan guaraniekin bat egitera,bibliaren eta musikarekin lagun dituela. Rodrigo Mendoza anaia jesuita bihurtuko da, jeloskorkeriaz bere anai hil ondoren, Biak ala biak gogor saiatuko dira guaranien hizkuntza eta ohitura ikasten eta teknika berriak erakusten.Biolentziari erantzuteko, zein da bide egokia: biolentziaz erantzutea, ala bakezaletasuna muturreraino eramatea, norbera hiltzea, norberak beste inor hil baino lehenago.

  65. Denis Valor dio

    The Mission Roland Joffék zuzendutako eta 1986an estreinatu zen drama-film historikoa da. XVIII. mendean kokatzen da eta Aita Gabriel jesuita misiolari baten istorioa kontatzen du, Hego Amerikako misiolari eskualdeko tribu indigena bat babesten saiatzen dena. . , Espainia eta Portugalen arteko borroka betean lurraldearen alde. Pertsonaia nagusia, Jeremy Ironsek antzeztua, indigenen eskubideen defendatzailea da eta europar kolonizatzaileen esklabotzaren eta esplotazioen aurka dago. Beste misiolari batzuekin misio bat sortzen du, Robert De Nirok antzezten duen pertsonaia barne, eta komunitate baketsu eta oparoa eraikitzea lortzen du. Dena den, egoera korapilatsua da portugaldarrek, bertako Guaycurús-ekin bat eginda, misioei eraso egiten dietenean. Hasieran mertzenarioa den De Nirok antzezten duen pertsonaia orain misioa defendatzeko borrokan ari da. Misiolarien eta indigenen ahaleginak egin arren, azkenean portugesek hartu eta suntsitu zuten misioa. Filmak kolonizazioa, erlijioa, justizia, esplotazioa eta erredentzioa bezalako gaiak aztertzen ditu. Kritikaren laudorioa eta sari ugari jaso zituen, besteak beste, Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma eta argazki onenaren Oscar saria.

    Orokorrean, pelikula oso ona da drama askokin…

  66. Alegra Lencinas dio

    “La misión” XVIII.mendean kokatutako filma da eta guaraniei eta Espainiak eta Portugalek konkistatu nahi duten lurraldeari buruzkoa da, bi herrialdeak auzitan daude. Espainian bi anaia daude, biak emakume berarekin maiteminduta baina ez zuten ezagutzen. Egun batean, Rodrigo Mendozak bere anaia aurkitzen du emakume honekin eta elkarri aurre egiten diote.Rodrigok bere anaia hiltzen amaitzen du eta automatikoki damutuko da baina errudun sentitzeko zigorrik ez dela nahikoa izango uste du. Aita Gabrielek kartzelara ez joatea lortzen du baina zigor bat eskaintzen dio Jainkoaren barkamena lortzeko, zigorra Latinoamerikara joan eta esfortzuak egitean datza, bertara iritsi zenean guarani tribua ezagutu zuen, aitak jada harremana zuen haiekin eta oso ondo moldatu ziren, fededun izaten hasi ziren. Rodrigoren zigorra hasi eta denbora batera, guaraniak bete zuela uste zuen eta berehala askatu zuen, erlijioso egin nahi zuen eta bertan geratu zen. Espainiarrek lurraldea konkistatzeko gogoa hazi egin zen, hainbesteraino non gerrara joan ziren. Guaraniek ezin izan zuten irabazi gerrara joateko baliabiderik ez zutelako eta erlijioso guztiak hil ziren baina sinisten jarraitu zuten.

  67. Jarik Corral dio

    Garai kolonialean girotutako filma da, eta Aita Gabriel, misiolari jesuitaren eta Rodrigo Mendoza, mertzenarioaren istorioari jarraitzen dio. Gabrielek misio bat ezartzen du Iguazuko ur-jauzien eskualdean, guarani indigenak babesteko eta kristau bihurtzeko. Mendoza bere iraganeko bekatuen erredentzioaren bila sartuko da misioarekin. Portugal eta Espainia gatazka asko eduki zuten, ea indigenak horiek animaliak edo gizakiak ziren. Portugal esaten zuen animaliak zirela eta Espainia gizakiak, animali bezala hartzen zuten hirugarren semea hiltzen zutelako. Orduan, agintari kolonialek jesuiten misioetatik indigenak kanporatu nahi dituzte. Horrek eztabaida etiko bat abiarazten du Elizak bertakoen eskubideen defentsan duen eginkizunari buruz. Azkenean, kolonialek hilketa bat egiten dute, baina momentu horretan Espainiako erregea zela, ez zuen hartzen etikoki hori egitea eta hausnarketa bat egiten du bukaeran.

    Nire ustez, pelikula interesgarria izan da. Zaila batzuetan ulertzeko, baina beste formato orginala da. Istorioa oso inmertsiboa, baita ere polita eta gogorra aldi batean.

  68. Laia Gonzalez dio

    Pelikula hau ikaragarri gustatu zait oso ondo azaltzen baitu Indiarrek nola sufritu behar izan duten eta sufritzen ari diren beraien biziak aurrera ateratzeko.

    Kasu honetan, Aita Santuak herri pobre eta zapalduak ez ditu defenditzen. Komunitateen sakrifizioak eliza salbatuko zuelaren ustetan Kardinalak bidaliko ditu komunitate hura deuseztatzera eta lortu ere egingo du. Hala ere, beranduago ohartu zen hori akats bat izan zela eta komunitatea defenditu beharko lukeela. Elizak herri hauen aldeko postura izan beharko lukeela iruditzen zait, guaranietan bizi direnei bizitzeko aukera eman eta elizaren kontakizuna partekatu beraiekin.

    Biolentziari erantzunik egokiena ematea zaila da, momentuan hiltzear egonik ez baita erraza zer egin jakitea. Halaber, nire ustez, biolentzia erabiltzea baino hobea da bakezaletasunean mantentzea, nahi dutena egingo dute baino zu zeure buruarekin bakean hiltzea garrantzitsuagoa da nork jende gehiago hil nor gehiagoka ibiltzea baino. Ez duzu uste?

    Bere osotasunean pelikula interesgarria iruditu zait. Hasieran zaila egin zait Rodrigoren kasua ulertzea, esan nahi dudana da, anaia hiltzearen zergatia ez nekiela. Nahiz eta hau horrela izan, geroxeago jakin dut bere emaztearekin egoteagatik hil zuela. Hori gaizki egin zuela ohartu zenean erabaki zuen zerbait ona egin behar zuela, gizartearen alde, guarani horretan laguntzea. Erabat harritu nau keinu honek eta Rodrigo erabat bihotz berritu duela diot.

    Bestalde, aurretik landu dugun Misioak Ameriketan gaiarekin oso loturik dagoela pentsatzen dut. Indigenak ebanjelizatu, katekizatatu eta bataiatzea zen jesuiten helburua. Pelikulan hau erabat islatzen da Aita Gabrielek lortu egiten baitu bere helburua eta hil arte defenditzen du guarania. Ondorioz, filmeak irakaskuntza asko transmititu nahi duela iruditzen zait.

  69. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    Zer esan ez dakidala geratu naiz pelikula amaitu ondoren. Akziozko pelikula interesgarri eta azkarrekin alderatuta ez dauka zerikusirik, noski. Halere, orain arte gehien gustatu zaidanetakoa izan daitekeela esan nezake. Historian eta iraganeko errealitatean oinarrituta, progresiboki ikuslearen ikuspuntua zabaltzen saiatzen da. Transmititu nahi den mezua hain da sakona, non liluraturik utzi bainau. Nahiz eta askotan horrelako gaien inguruan pentsatu ere ez egin, eragin handia izan du nigan.

    XVIII. mendeko Hegoamerikako egoera du gaitzat. Bai Espainiak, bai Portugalek lurrak dituzte han, aberasteko asmoz. Horretarako, ordea, beharrezkoak dituzte esklaboak. Espainiako legeek esklabutza debekatzen badute ere, Portugalen lurretan ohikoa eta egunerokoa da. Horren harira, alde galanta dago mugak non ezartzen diren, lur horietako jendearen askatasuna erabaki baitezake.

    Herrialde batak zein besteak aberastu nahi dute. Eliza, alabaina, tartean da. Jakina da egoera oso zaila zela garaikoa, korrupzioa edo herrialde gero eta boteretsuagoen nahiak asetu beharra eta Jainkoaren hitza uztartzea ez baitzen lan samurra. Dena den, jesuitak Guaraniak eta bertako indigena guztiak babestearen aldekoak dira, horrek Elizatik kanporatzea edota heriotza bera ekarriko baliokete ere.

    Ukaezina da Elizak horrelako egoeretan duen garrantzi eta ardura. Kontsumoak eta indibidualismoak bultzatzen gaituen gaur egungo gizartean beharrezkoa da elkarbizitzaren eta hurkoa laguntzearen alde egiten duen erakunderen bat. Azken finean, horixe baita Elizaren edota erljioaren betebeharra: gizadiaren biziraupena, justizian eta maitasunean oinarriturik. Bi protagonistek argi dute helburu hori; lortzeko bidea, ordea, ez daukate hain garbi.

    Izan ere, batek armak eta biolentzia aukeratzen ditu; besteak, aldiz, erlijioarengana jotzen du. Pelikulak asko harritu nau alde horretatik. Hain zuzen ere, gerraren ondoren bizirik direnak hil egin direla esaten da; beraien bizitza bakearen alde eman dutenak jarraituko dute betirako bizitzan, martiri bakezale horien arimak memorian biziraungo dutelako. Esaldi benetan ederra iruditzen zait, apur bat utopikoa bada ere.

    Kontua da armek ez diotela bakeari garrantzirik ematen. Bakezaleak ez dira benetan kontuan hartzen. Askotan heuren burua sakrifikatzen dutenek ez dute onurarik eskuratzen ondorengoentzat. Zoritxarrez, onartzea lotsagarria bada ere, indarraren arrazoia da nagusi gizaki deitzen diegun animalien artean, eta ez arrazoiaren indarra, oraindik ere horixe besterik ez baikara: oharkabean igarotzen diren animaliak. Honekin adierazi nahi dudana da errespetua indarraren bitartez eskuratzen dela. Esan beharra dago, ordea, historian zehar botere eta eragin handiko bakezale ugari ere izan direla. Ez dira kontu errazak hauek, baina, aipatutako moduan, elkarbizitzaren eta maitasunaren aldeko aldarria egin nahiko nuke amaitzeko. Utz ditzagun alde batera garrantzi gabeko desberdintasunak eta elkar gaitzala berdin egiten gaituen horrek!

  70. Ane Varela dio

    Pelikula honek XVII. mendeko egoera politiko eta soziala erakusten digu jesuiten bizipenen bitartez. Garai honetan, Indiarren egoera oso larria da: “indiarrek Espainako erregearengandik eskubideak jaso zituzten arren, ez dira seguru bizi. Espainak eta Portugalek, indiarrark esklabotzat hartu eta haien artean trafikatu egiten baituzte. ” Hala ere, filma honetan ikusi dezakegun bezala, indiarrek salbatzaile batzuk dituzte: jesuitak. Hauek indiarrak ebanjelizatzeko eta bizitza hobetzeko asmotan joan dira Ameriketara.

    Egia esan, ez da orain arte gelan ikusitako pelikulen artean nire gustukoena izan. Hasieran, istorioaren haria jarraitzea asko kostatu zitzaidan; oso geldoa baita honen hasiera. Gainera, pelikularen eszena batzuk ulertezinak egin zitzaizkidan. Horrez gain, musika ezin hobea iruditzen zait. Bestalde, pelikula gustatu ez izan arren, filmak transmititu nahi dizkigun mezuak sekulako garrantzitsuak iruditzen zaizkidala. Horietako bat nabarmendu behar izango banu, hau izango litzateke: Indiarrak gu bezalako pertsonak dira eta, ondorioz, haien eskubideak bermatzea ezinbestekoa da; baita haien kultura eta ohiturak errespetatzea ere.

    Azkenik, esan beharra daukat, filma honetan erlijoak duen impaktu positiboa ukaezina dela. Alde batetik, jesuitak ameriketara guaraniak ebanjelizatzeko asmotan joan dira. Harrezkero, guaraniek jainkoarekin bat egin dute eta kristau komunitatearen parte bihurtu dira. Hots, onuragarria izan da hau haientzat. Bestetik, kristautasunak Rodrigo Mendozaren gain eragin izugarria handia izan du. Filmaren hasieran, esklabo guaraniekin trafikatzen zuen. Bere anaia hil ondoren jesuita bihurtu denetik aldiz, bihozberritu egin da. Aldaketa hau harrigarria eta miresgarria iruditu zait.

    Beraz, laburbilduz, pelikula ez zait gustatu, baina irakaskuntza aldetik oso oparoa dela esango nuke.

  71. Asier Uranga dio

    Pelikulan tribuetan bizi diren gendeak beste bizi era bat dute baina beraien bizi era da eta nola ez, aurreratuago dauden lurraldeek esklabutzat hartu nahi zituzten eta lortu zuten, baina hauek prest zeuden burrukan aritzeko eta konkistatu nahi zituztenean ongi defendatu ziren baina ezin izan zuten haiei aurre egin. Pelikula asko gustatu zait batik bat antzinako bizia kontatzen digulako pixket eta kolonien jatorria. Gahinera tribuetan bizi ziren pertsonen bizi era eta erligioa ere erakutsi digute. Beste lurraldetakoek kristanismora eraman nahi zituzten eta lortu zuten. 3 pertsonai garrantzitsu azldu dira. Apaiza eta beste bi borrokagile gerra txiki horretan parte hartu zutenak. Hasieran ez zeuden oso kontentu baina denborak aurrera joan ala hizkuntza eta ohitura asko harrapatzen eta ikasten joan ziren hauen interesa piztu ziotena.

  72. Oier Bermejo dio

    Aita Gabriel guaraneko talde batekin joaten da ur-jauzi batzuetara bertan biblia kontatu eta musika entzuten dute. Rodrigo Mendoza jesuita bihurtzen da. Biak guaraneko taldearekin gogor saiatzen dira hizkuntza erakusten eta guztiei defendatzen. Esklabutzat hartzeko bildurra dute. Pelikula honetan gerra asko agertzen da. Guztietan jende asko hiltzen da eta beti bat izaten da garaile. Guaranen herrialdeari sua eman zioten eta herritar guztiekin akabatu zuten. Bertan geratu ziren Gabriel eta Rodrigo Mendoza. Pelikula hau asko gustatu zait nahiko interesantea iruditu zaidalako. Gainera abenturazko pelikulak gustoko ditut eta oso ona iruditu zait.

  73. Asier Intxausti dio

    jesuita bat paraguai gertuko erreka batera joaten da, gora isotzerakoan txirula jotzen asten da natiboak deitzeko, asieran natiboek ez dute ondo artzen bere etorria baina denborarekin onartzen dute. Geroago esklabista batek natiboak lortzea intentatzen du, prosezuan arrapatu egiten dute, hori eta gero jesuita izatea nai du. herri bat sortzen dute eta bere momentu hoberenean portugesak etortzen dira, portugesek lur horiek nai dute baila natiboek ez dute nai, jesuitek erregearekin itzegiten dute bahina ez die lagatzen or gelditzen, orduan natiboek gerra bat egitea intentatzen dute, enboskadak ezer lortuta egiten dute, denak iltzen dira umeak izan ezik, erregea bere aktuekin deseptzionatuta gelditzen da eta pelikula bukatu egiten da.

    pelikula hau ona iruditzen zait, natiboen bizitza eta ebangelizazioa erakusten du eta jesuiten bidaia ere, ez nuen bukaera hori espero.

  74. Kristina Epelde dio

    La misión deitzen da ikusi duguen filma hau, ez zait asko gustatu, dokumentala ematen zuen batez ere. Egia da, erakusten zituen pare bat gauza interesa sortzen zidatela. Adibidez, indigenen esklabutza eta nola bizi ziren kristautasunera pasatu baina lehenago. Gainera, amazonasen azaltzen diren irudiak inpresioa ematen dute, benetan dira ederrak. Filma, eliza eta indigenen arteko gatazkari buruzkoa da, baina nire ustez ez dago ondo eginda, potentzial handia zeukan baina era aspergarri batean dago eginda.

    Pelikula ikusten hasi ginenean, uste nuen amazonasi buruzko dokumental edo berri bat zelam ez zuen pelikula bat ematen. Filma ikusi ahala, konturatu nintzen aktoreak aktuatzen ari zirela. Pelikularen defentsan, oso zaharra da eta orduan, ez zituzten gaur egun ditugun medioak edo ezagutzak pelikulak hobeagoak izateko. 1986 urtean grabatutakoa da, garai haietakoa izateko oso ondo dago, baina laburbiltzeko, ez zait gustatu eta momentu gutxi batzuetan soilik piztu dit interesa.

  75. dio

    Egia esan, pelikula hau ikusi ondoren, iruditzen zait, biolentziari erantzuteko aukera onena, bakea bilatzea dela, hau da, eraso egiten ari direnengandik urruntzea.Izan ere, aurkarien gisa biolentzia erabili ezkero, galtzen ateratzeko aukera asko dituzula iruditzen zait.

    Alde batetik, esan nahi dut pelikula honek garbi adierazten dituela inbidiak eta jeloskortasunak egin ditzazkeen kalteak. Izan ere, Rodrigo Mendoza, jesuita bihurtzen da bere anaia hil ondoren, jeloskor zegoelako. Honen bidez, ikas dezakegu bakoitzak bere alde onak eta txarrak dituela, beste guztiek bezala eta gauza on horiek aprobetxatu behar ditugula eta txarrak hobetzen saiatu, baina inoiz ez jeloskortu.

    Beste aldetik berriz, pelikula honetan justizia azpimarratu nahi nuke. Izan ere, ur jauzietatik gora joanda, komunitate bat sortzen da, justizian oinarrituta ordea. Izan ere, bertako guztiek lan eta ondasunen banaketa berdina izango dute, eta hori eskertzekoa dela esango nuke. Gaur egungo lantegiei erreparatuz gero, askotan, sexuagatik soilik bereizten direlako bai lan baldintzak eta baita soldata kopurua ere.

  76. Markel Murillo dio

    La mision pelikula oso tristea iruditu zait. Tribua paraguaiko da hasieran oso pobrea da. Baino Gabrielen laguntzarekin eta Rodrigo mendoza bere anaia hil eta gero jesuita bihertzen dena herri handi bat egiten dute tribuen laguntzarekin. Baino gobernua laister kejatzen hasiko dira eta tour batera gonbidatzen diote herria ikusteko. Hasieran dena ondo doa baino bere erabakia hartu behar duenean ezaten du herri horretatik joan behar direla. Tribuak ezetz ezaten diote orduan gobernuak gerra bat hasten da tribuaren kontra. gerra hasi baino gau bat lehenago tribuko jendea gobernuko soldaduei gauzak kentzen hasten dira. Hurrengo egunean gobernuko jendea konturatzen dira lapurtu egin diotela. Gerra hasten da eta gobernuko soldaduek irabazten dute diferentzia handiarekin jende guztia hiltzen dute ume batzuk ezik. Gerra ondoren gobernua konturatzen dira egin dutena gaizki egin dutela eta mundu hau horrela dela beraiek aldatu dutelako. Pelikula hau ikustea gomentzen dut. Oso ona da baino baita ere tristea. Zatia tristena jendea elizan errezaten hasten direnean eta hakatzen hasten direnean.

  77. Maddi Escudero dio

    Film honek pentsatzeko asko ematen du, pertsona askok biolentzia kasu batean biolentziarekin erantzuten dute, film honetan ikus dezakegu hori ez dela egokiena, gehienetan horrek arazo larriagoak ekartzen dituelako. Ez dut uste inork besteen biziari bere biziari baino lehentasun gehiago emango zionik baina ez dut uste hori denik garrantzitsuena, gerra hasiko ez bagenu ez geniokeen inorren bizitzari lehentasuna eman beharko.

    FIlmaren historia oso interesgarria iruditu zait baina pertsonaia asko daudenez oso erraz nahastu zaitezke. Film honekin ikus dezakegu munduan zehar toki askotan gertatzen ari diren egoerak eta horrelako filmei esker agian ditugun gauzak miresten hasiko gara.

  78. Josue Rodriguez dio

    Ez zait gustatu pelikula hau ez duelako irakaskuntza edo helburu moralik, nolabait esateko komatxoen artean, pelikula honek espainiarrak Ameriketara lurraldea konkistatzeko noiz joan zirenaz hitz egiten du baina aurretik pelikula indioak ur-jauzira tiro egiten hasten da. Gurutze bati lotuta apaiz bati, eta orduan jesuita bat iristen da ur-jauzira igo eta txirula jotzen hasten da eta indioak hurbiltzen dira eta denbora pasa ahala kristautzen joan ahala, orduan heldu dira esklabo merkatariak eta pelikula espainiarrekin gerran amaitzen da. irabaziz.

  79. Inés Errasti dio

    Pelikula honetan, ikus daiteke hainbat erlijion gaiei buruz hitz egiten dela. Hasieran, ikus daiteke Gabrielen anaia ur-jauzi batetik erori egiten dela. Hori ikusita, Gabriel jesuita bihurtzen da, eta armarik gabe eta txirula soilik joz oihan batean sartu, eta indiarrek kristautasunez hartzen dute eta beraien kapitaina, beraien erregea bezala bihurtzen da. Denen artean, misio bat hasten dute, San Carlos. Horren jaraitzaileetako bat, Rodrigo da. Bera hiltzailea eta trafikatzen asko ibiltzen zen. Orain, dena atzean utzita, misioa elkarrekin egiten hasten dira, indiarren independentziaren alde jartzen da. Baina Gabrielek otoitzean sinesten du, Rodrigok aldiz, armak erabiltzea gustatzen zaio.

    Pelikula honetan, bi alde ikus ditzakegu, batetik Gabrielena, bakezaletasunaz eta otoitzarekin sinesten duelako, eta beste aldetik, Rodrigoren aldea ikus dezakegu, armekin gustazen zaiola borrokatzea eta dena egitea. Nire ikuspunttutik, esango nuke, horrelako kasuetan elizak asko lagundu beharko lukeela. Eta pelikula honetan, nire ustez, bide okerra aukeratu zuten. Bakezaletasuna aukeratuz gero, nik uste gauzak askoz hobeto joango zirela.

  80. Irati Fernandez dio

    Misiolari bat joaten da oihal tropikal batea beste pertsonei laguntzera eta guarinak oso pozik zeunden apaiz edo misiolari bat lagundu behar zuelako ze oihanan bizitzea oso gogorra izan zen.Egun batean misiolariak eta guarinak etxe modukoak hari ziren eraikitzen,umeak eta helduak oso pozik zeuden etxe moduko batzuk edukiko zutelako.Egun batean bilera bat eduki zuten zergatik zegoen misiolari bat guarinak laguntzen etab… misiolariak esan zuen kristautu nahi zutelako umeei eta heldueei.

  81. Irene Sanz dio

    Pelikula honetan jesuitak eta guaraniek elkartu egiten dira mundua hobetzeko. Gabriel jesuita guarniekin saiatzne da elkartzen eta lortu`egiten du. Geroago Rodrigo jesuita bihurtu nahi duenean jesuita bihurtzen da bere anaiaren hilketaz kulpablea sentitzen delako. Rodirgo jesuitekin eta guarniekin asko ikasten du eta gauz honak egiten hasten da. Baina gerra bat egoten da guarini eta jesuitak beste zibilizazio baten kontra. Eta guaraniek eta jesuitak galdu egiten dute. Jesuita guztiak hil egiten dira eta guarani gehienak baita.

    Pelikula honek asko irakasten du. Pelikula honetan ikusi dezakegu pertsonak ikutzen duten guztia puskatu egiten dugula eta ez garela konturatzen.

  82. Marcos Da Silva dio

    Pelikula hau gizartetik kanpo bizi den indigena herri bati buruzkoa da. Egun batean, misiolari batzuk oihanean dagoen herri batera joaten dira, indigena-talde horrekin beren fedea partekatzera. Legez kanpokoa izan arren, pertsona talde batek indigenak exklabetzat hartzen zituen, eta Espainiak eta Portugalek ez zituzten kasu horieri erantzuten, herri hori gizartetik oso urrun zegoelako. Zorionez, misiolari taldeak lortzen du beren fedea haiekin partekatzea, eta laguntzen saiatzen dira, kasu horiek gizartetik eratortzen, beren portaerak eta idealak azal ditzaten. Nahiz eta indiarren ezkutuko ehiztari talde bat saiatu, ez zituzten onartzen, eta hil eta beren lur eta aberastasunekin geratu nahi zuten, eta hori misiolariak haserretzen zituzten, baina, hala ere, indiar gehienek ez zuten indarkeria erabili eta nahiago izan zuten hil. Hala ere, ezkutatu eta dena ikusi zuten indiar gazte talde txiki batek ihes egitea lortu zuten. Niretzat film honek erakusten du herri indigenek zein gaizki pasatzen zuten eta gizartea zein gogorra zen beraiekin ideologia ezberdinak izateagatik.

  83. Angel Ramos dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Gabriel ur jausietara juan da guaranirekin elkartzera:gabril juasiei asko lagun dio eta an komunitate berri bat sortu du .Rodrigo jesuita bihurtzen da bere anaia hil ondoren.Rodrigo eta Gabriel juanaiei lagundu nahi diote eta Grabrie lbeti dago emekin jolasean. Jaursiek borrokatu egin behar dute esklabu ez hartzeko eta Gabriel eta Rodrigok borrokatzen asko laguntzen diote jausiek jusuitak nahi dituzte hil esklabu bezela ez hartzeko eta batzuk ibaitik daude jesuita atzetik hil nahian eta beste batzuk basotik iskutatuta besteak hiltzeko. jesuita asko hiltzen dira baino jausi gehienak akatzen dituzte Rodrigok zaukan bonba moroko bat jarrita baino ez zion ondo atera eta akatu egiten dute ortik haurrera denak aktzen dituzte ume batzuk kenduta.

  84. Nora Arambarri dio

    Pelikula honen hasiera pixkat arraroa da, izan ere, gurutziltzatutako apaiz bat ur-jauzi batetik nola erortzen den ikus dezakegu. Gabrielek, misiolari jesuitak, armarik gabe eta biolentziarik gabe, indiarrak kristautu eta hezitzeari ekin dio. Apaizak, gauza berriak erakusten dizkie eta guztien hartean komunitate handi bat sortzen dute. Komunitateak aurrerapen ikaragarriak egin zituen eta independentzi anahi zuten. Ordea, Espainiako eta Portugaleko interes ekonomikoak direla eta, Aita Santuak, kardinalak bidaltzen ditu. Hori gertatu zenetik arazo asko eduki zituzten. Gabrielek otoitza hautatu zuen komunitatea defenditzeko eta Rodrigok biolentzia. Azkenean, biak hil egin zituzten eta haurrak bakarrik gelditu ziren bizirik.

    Horrelako kasuak ikusita, elizaren eginkizuna laguntzea da. Eliza beti saiatzen da besteei laguntzen eta hemen ere halaxe ari ziren, oihanera beste komunitate bat sartu zen harte eta biolentzia erabiltzen hasi ziren harte. Biolentzia horri erantzuteko ordea, nire ustez bide txarra aukeratu zuten. Bakezaletasuna hautatuz gero, gauzak hobeto joango lirateke. Izan ere, biolentzia erabiltzen den momentutik, denak denen kontra joaten dira eta beti gaizki amaitzen du.

    Pelikula, nahiko interesgarria iruditu zait. Hasieran ez nuen ulertzen, komunitate desberdin asko zaudelako, baina bukaeran dena ulertu nuen. Izugarria iruditzen zait indiarrek sortu zuten komunitatea. Bestalde, galderak onak iruditu zaizkit pelikulari buruz buelta batzuk emateko.

  85. Lucia Quintana Diaz dio

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait eta garrantzitsua iruditzen zait gai hauei buruz pelikulak edo dokumentalak ikustea, hau benetazko istorioa delako eta horrela pixkat ikasten dugu zer izan ziren kristau misioak. Kristau misioak benetazko misioak izan ziren, bere garaian tribuak zeuden eta ez zekiten zer zen kristau izatea eta pelikula honetan garbi azaltzen da zer izan ziren misio hauek. Oso “lan” gogorra iruditzen zait Aita gabrielek eta Rodrigo egin zutena, bere bizitza arriskuan jarri zuten guaraniek esklabu ez hartzeko. Gainera, ahalegintzen ziren beraien hizkuntza eta ohitura ikasteaz. Baita ere, interes ekonomiko hauengatik milaka pertsona hil zituzten eta tribuak desagertu egin ziren sakrifikatu egin zituztelako edo esklabu hartu zituztelako. Azken finean, Rodrigok eta Aita gabrielek nahi zutena zen kristautasuna zabaltzea.

  86. June Del Carmen dio

    La mision pelikulak gauza asko trasmititzen dizkigu, horietako bat indarkeria da, erabiltzen duten biolentzia zentzugabea. Amaieran batez ere ikus dezakegu bakean bizi ziren jendea hiltzea alferrikakoa izan zela. Zer irabazi zuten, zertarako egin zuten? Hemen dugu adibiderik onenetako bat, biolentzia erabiltzeak ez duela ezer konpontzen. Askotan pentsatzen dugu dena konpontzeko bidea biolentzia dela, baina oso nahastuta gaude.

    Film honetan jesuita batzuen bizitza adierazten digu, pelikulan zehar pertsona asko hiltzen dira eta horregatik, sufrimendu asko trasmititzen digun film bat dela iruditzen zait. Pelikulan esklabu hartu ez ditzaren guaraniekin batera bizitzea erabakitzen dute eta beraiengatik ikastea bizi hobe bat izateko. Amaieran, denak hil egingo dituztela jakin arren otoitz egiten hasten dira Jesusek pakea, lasaitasuna, esperantzak… ematen dizkiotelako.

    Pelikulan gehien markatu nauen momentua amaiera izan da. Denok dugulako bizitzeko eskubidea eta inor ez dela inor baino hobea eta inork ez daukala beste inor hiltzek eskubiderik. Azkenean bera ebanjelio defendatzeagatik hil zuten berak, eskubidea zuenean nahi zuena defendatzeko.

  87. Aimar Basurko dio

    Pelikula oso interesgarria eta pentsakorra, batez ere, erlijioaren aldetik. Gaztaka hasi baino lehenago Aita Santuko bidalitako Kardinala misioaren lekura joaten da. Han guranakien hitzarmen bat baina hauek ez zuten baiezkoa ematen. Horregatik, Kardinala bueltatzen da eta gero misioara gudaroste etortzen da. Ondoren, haiek eta guraniek borrakan hasten dira eta guraniek garaitu egitez dituezte. orduan, kardinalak gogoeta egiten du, eta esaten du ez zutela bataila irabazi, galdu baizik.

    Elizak behartsu eta zapalduei laguntzeko papera hartu beharko luke. Neurri batean, kristautasunak behar duenari laguntzera bultzatzen du, eta hori ez egitea hiria kristautasunaren balioen aurka. Bestalde, pertsona ona da behartsuei, behartsuei eta zapalduei laguntzea.

    Nire ustez, bide zuzena pafizismoa da; izan ere, horren adibideak ditugu. Adibidez, Oscar Romero, Martin Luther King Jr eta Gandhi. Gainera, hobe da zeure burua hiltzea beste batzuk hiltzea baino, gutxienez erru eta damu sentimendu bat uzten duzulako.

  88. Daniela Izaguirre dio

    Oso pelikula ona, garaiko ebanjelizazioa islatzen du. Jesuiten misioen lana eta horrekin batera kultura aborigena, identitatea, sinesmenak, oihana desjabetzea. Misioaren parte izatea, herriak eraikitzea, Jainko berri bati erreferentzia egitea; eta, hortaz, izaki funtzionalak eta sistemari esanekoa bihurtu.

    Elizaren eginkizuna da teknika berriak irakastea, babestea, heztea, defendatzea -ez esklabo izatea- eta Jaunaren maitasunaren ebanjelioa eskaintzea, guk irabazi ahal izateko. beren sineskeria beldurgarria nahi badute.

    Indarkeriaz erantzuten badu, bukatzen duguna gerra eta bakezaletasuna da muturreraino, ez dakit gizadia horretarako prestatuta dagoen, adibidez Mahatma Gandhi, bere bakezaletasunak Ingalaterrako inperioarekin amaitu zuen.

    Batzuetan aspertu egiten nintzen baina asko gustatu zitzaidan, ondo egindako pelikula da, bizitza errealean gertatutakoa oso ondo azaltzen duena.
    baita musika onagatik, agertutako irudiengatik, etab… Pena da eliza, apaizak eta pobreak galtzaileak izan izana. Azkenean, gizakientzat onena nahi zuten eta pena da hori ez lortu izana.

  89. Eider Gonzalez dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Izan ere, orain dela urte asko pasatutako eginkizunak kontatzen ditu eta hori oso interesgarria iruditzen zait.
    Nik uste dut elizaren eginkizuna herri pobreetako jendea babestea dela kasu honetan Guaranak. Horretarako, Gabriel aitak biolentzia erabli beharrean otoitza erabiltzen du. Nik uste dut biolentzia ez dela bide egokia arasoak konpontzeko, hobe dela gauzak konpondu elkarrizketa bat edukita. Baina elkarrizketa batek ez badu funtzionatzen eta aurkariak biolentzarekin jokatzea aukeratzen badu orduan biolentzia erabiltzea bide egokia iruditzen zait. Pelikula honetan, biolentzia erabiltzen dute eta ikusten da nola Rodrigo jesuitak, hasten duen. Gero, Guaranak biolentziarekin jarraitzea erabakitzen dute.

    Laburbilduz, gauza asko erakutsi dizkit pelikula honek: adibidez, gauza bat elkarrizketa bat edukiz konpondu baliteke ez dela bide ona biolentzia erabiltzea.
    Beste aldetik, pelikula hau ondo asalduta dago eta ondo ulertzen da.

  90. Julen Sanz Hidalgo dio

    Pelikula honetan gertatzen dena da gaus asko gaus batzuk oso txarrak eta beste gaus batzuk onak baino gaus geinak txarrak dira. Pertsona geienak rasistak dira eta ere bai pertsona batzuk nahi dute eta daude pertsona koloretakoak eta ere akatu nahi dituzte beraien errialdetik eta beraiek ez dute nahi eta apaizak defenditu nahi dituzte baina ez dute loistzen eta askenean gerra moroko bat egiten dute eta pertsona asko il egiten dira eta ezan zuena akatzeko pertsona denak arrepentitu egin zen eta kulpatruta gelditu zen eta pelikula bukatu egiten da.

  91. Jon Ucin dio

    Niru ustez, elizaren benetako eginkizuna bi bandotan zabaltzen da. Jesuiten aldea dago, hauen eginkizuna Guaraniak salbatzea da eta hauei bizi hobeago bat ematea. Bestalde, eliza dago, eta hauek esklabu hartzen dituzte guaraniak, hauek esplotatzeko eta animalia batzuk bezala tratatzeko.

    Nire ustez jesuitak erabiltzen duten metodoa biolentziari aurre egiteko egokiena da. Elizak biolentzia erabiltzen du beti esklabu hartu ahal izateko, baina Jesuitek beti lehenengo hitz egiten saiatzen dira, adibidez obispoarekin hitz egiten saiatzen dira hauen misioarekin jarraitzeko.

    Egia esan pelikula oso interesgarria egin ziat. Asko gustatu zait gaia, oso exotikoa iruditzen zait eta hori asko gustatzen zait. Gainera, dilema asko planteatzen ditu eta reflexionatzera bultzatzen zaitu. Gainera oso tristea da Guaraniak lasai bizitzetik esklabu batzuk izatera bultzatzen dituztela. Ez dituzte pertsonak bezala tratatzen eta pelikulan zehar animalia basati batzuk direla esaten dute. Hau oso tristea da eta Jesuiten alde nago era guztietara.

  92. Maria Iraeta dio

    Pelikulan elizak helburu nagusi bat zuen herri xehetan, indigenei eta probei etxe bat emateko helburua da. Pelikula honetan elizak garratzi handia du. Espainiarrak eta Portugesak indigenen aurka zeuden eta indigenen herriak suntsitu nahi zituzten. Pelikulan ikusi dezakegu biolentziari kontra egiteko bi modu daudela bakea eta armak. Gabrielek bakearen alde zegoen baino Rodrigo, Espainolak eta Portugesak armaren alde.
    Azkenean, Gabriel eta Rodrigo ebanjerioaren alde egoteagatik biak hil egin zituzten.

    Nire ustez, pelikula honek oso ondo azaltzen du nola bizi izan diren herri pobreetan. Oso polita iruditu zait eta pelikula honekin konturatzen zara biolentziak ez duela ezer onik ekartzen. Pelikula hau oso interesgarria da.

  93. Celia Martínez dio

    Pelikula hau elizak amerikan egin zuten misioie buruzkoa da. Espainarrak eta portugesak indigenak konkistatzera joan ziren. Guztiek biolentzia erabiltzen zuten baina aita Gabrielek otoitza. Rodrigok armak erabiltzen zituen bere interesetako eta indigenak inporta gabe. Rodrigo lehen ez zen jesuita baina bere anaia hil zutenean bihurtu egin zen. Elizaren eginkizuna herrialde pobreetan laguntzea da, ez bakarrik diruz baizik eta esperantza ekarriz. Bakezaletasuna oso garrantzitsua da, noski geure buruarekin ere pentsatu behar dugula baina guztiak ondo egoteko biderik badago hura haukeratzea da egokiena.

    Nire ustez pelikula honek empatia eta gauzak hltzegitearen garrantzia erakusten du. Berriro ikusiko nuen pelikula da eta gomendatuko nuena.

  94. Evan Rubio dio

    Azkenean, pelikula honetan dirua baliagarria ez den pertsonen azalean jartzen digute, eta hori oso baliotsua da. Batzuetan gehienok edozein txorakeri nahi dugu bakarrik kapritxoa edukitzeagatik, baina gero nahi duguna lortzen dugunean, ezertarako ez dugula behar konturatzen gara, eta pelikula hoentan hori ere pentsatu dezakegu. Pobreak izateagatik mundua ez dela bukatzen ere irudikatzen da pelikulan, hau da, ez dute dirurik behar pozik izateko, bakarrik bata betsearekin egonda dute nahikoa.

    Iritzia: Horrelako pelikulak beharrezkoak dira, munduaren beste aldea ikusteko, ez bakarrik alde aberatsa eta denok nahi duten guztia edukitzea. Pelikula honi esker pentsatzen hasi naiz: Benetan merezi dut ematen didaten guztia? Oso galdera garrantzitsua da, merezi dugu?

Utzi erantzuna Aitor Arratibel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude