On Boscoren hilkutxa gure artean

Dakizuenez, OnBoscoren hilkutxa eta erlikia laster Azkoitian izango ditugu bisitan.

Mundu osoan zehar, prestaketa berezia egin nahi da, Joan Boscoren jaiotzaren 200. urtea ospatzeko (2015ean). On Boscoren gorputza Torinoko Maria Laguntzailearen eliza edo basilikan dago. Hil zenean, bere aurpegiaren moldea egin zen, eta apaiz jantziekin dago.

Orain, bere hilkutxaren kopia zehatz bat datorkizu, baina bere barnean On Boscoren besoko hezurra dakarrela. Nolabait esan genezake santu handi hori datorkigula bisitan.

Eta zuri, zer iruditzen zaizu On Boscoren hilkutxa gure artera etortzea? On Boscori zer esango, eskatuko edo eskertuko zenioke?

Iruzkinak

  1. Maialen Arzalluz eta Maite Arruabarrena dio

    Oso ongi iruditzen zaigu On Bosko gure artean izatea. Asko ikasi dugu erlijioko klaseetan bere bizitzaz. On Boskori eskertuko genioke bere bizitzan umeei lagundutako une guztiengatik. Espero dugu egun horretan oso ongi pasatzea.

  2. Maria Seco Gutierrez dio

    Oso ondo iruditzen zait On Boskoren hilkutxa gure artean egotea. Gainera laster Azkoitira dator eta guztiontzat egongo da zerbait ospatzeko. Guztiok gaude egun horren zain. On Boskori eskertuko nioke berak egin zuen guztiagatik eta pozten naiz gaur egun oraindik gordetzen direlako bere oroigarriak gure bihotzean.

  3. Julen Aramendi eta Ander Etxeberria dio

    Oso ondo iruditzen zaigu. Salestar ikastetxekoak garelako eta On Boscorekin harremana dugulako.
    Munduan gerrarik ez egotea, bakea egotea eta gose eta egarririk ez egotea beste lekuetan. Eta eskertzen diogu gazteen alde egin duenagatik.

  4. Ivan Castro dio

    Ongi iruditzen zait On Boskoren kutxa etortzea bere 200. urtea ospatzen delako bere jaiotzetik, eta hori arrazoi nahiko ona da berari ospakizun bat egiteko. Ez dakit zer eskatuko niokeen, bakarrik munduan ez malizia eta ez gaiztakeririk eogotea, baita ere nire lagun eta familiaren arteko erlazioa estutzea, momentu on gehiago bizi ahal izateko, nahiz eta orain asko bizi.

  5. Joseba Alonso dio

    On Boskoren kutxa Floreagara etortzea guretzat baino garrantsitsuagoa eskolarentzat da. Eskola erlijiosoa delako, frontoi bat bere izanean daukagulako. On Boskok pobreen eta kaleko umeen alde izugarrizko lana egin duelako.

  6. Mariam eta Jessica dio

    Ondo iruditzen zaigu On Boscoren hilkutxa etortzea, gogo handiarekin baikaude eta oso ondo iruditu zaigu jendeagatik egin duena.

  7. María Sánchez Paredes dio

    Nire iritziz oso garrantzitsua da On Boscoren hilkutxa hona Azkoitira etortzea, Azkoitian dauden salesiano multzo handia delako eta, On Bosco bezalako gauza asko egiten dituztelako. Nik eskatuko nioke bera bezalako beste pertsona gehiago jaiotzea, eta bere hilkutxa ikusten duten guztiek bihotz-berritzea.

  8. Nerea Aguado eta Miren Murua dio

    Guri ondo iruditzen zaigu, egun hori ospatzea garrantzitsua baita gure ikastetxearentzat. Bera izan da salestarren eskolen sortzailea eta hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu, bestela analfabetoak izango ginateke. Familia eta lagunekin ondo konpontzen jarraitzea gustatuko litzaiguke, orain arte bezalaxe jarraitzea.

  9. Xabi Albizuri dio

    Niri oso ondo iruditzen zait On Boscoren hilkutxa etortzea Azkoitira, oso polita izango delako eta zirraragarria, eta jende asko postuko da. Nik On Boscori esan nahi diot oso polita dela umeengatik egin duena.

  10. Enara Beitia/ Jone Rodriguez dio

    Gure ustez, On Bosco Azkoitira etortzea oso ederra da, guraso, aitona-amonak eta gu bezalako gazteentzat batik-bat. Hirugarren munduko gazteentzat lan asko egin baitu, zaindu egin ditu eta asko irakatsi die kristautasunari buruz. Guretzat erreferentzia ona izan da.
    Eskerrak ematen dizkiogu gazteentzat eginiko lanagatik.

  11. Josu Carmona dio

    1) Ondo, hobeto ezagutzeko aukera edukitzeko
    2) Gehiago irauteko
    3) 20000 urtera arte mundua ez hondatzea
    4) Zu ezagutzea

  12. Leire Beristain eta Olatz Iriondo dio

    Oso ongi iruditzen zaigu, gure ikastetxea kristauena delako eta gainera On Boscoren irizpidea jarraitzen duelako.
    Eskerrak ematen dizkiogu egin duen lan guztiagatik, beharra duten ume horiei etxea eta janaria emateagatik.
    Gure eskaeretako bat izango litzateke lagun artean arazorik ez izatea eta beti bezain alai egotea.

  13. Lara Garate dio

    Ondo iruditzen zait On Boscoren hilkutxa ekartzea, horrela jendeak ezagutzeko eta ikusteko aukera izango duelako. Horrekin batera, On Bosco gure bizitzetan duen garrantzia ikusteko aukera izango dugu. Egia esanda, gauza asko eskertuko nizkion, baina bereziki umeen alde egin duen lan guztia.

  14. Aroa Murillo dio

    Nire ustez oso ideia ona izan da On Boscoren hilkutxa mundu guztian zehar bidaiatzea, zergatik jende askori interesgarria iruditzen zaio On Bosco ikustea eta horrela baita ere On Bosco ezagutzen ez duten pertsona askok bere berri jaso dezakete eta iruditzen zait ume txikientzat eta gazteentzako On Bosco oso influentzia ona izan zela eta gaur egungoentzako berdin.
    Nik, On Boscori eskerrak eskatu nahiko nizkioke egin zuen lan on guztiagatik eta pertsona guztiei langundu ziolako eta ez zitzaiolako inporta zein, zer edo nolakoa zen, beti bere ondoan hartzen zituelako eta gainera janaria eta ohea ematen zizkien guztiei eta, horretaz aparte, lanbide bat ere erakusten zizkien.

  15. Lierni Arrieta dio

    Ideia hona iruditzen zait munduan zehar On Boscoren hilkutxa erakustea. Kultura aldetik zerbait gehiago jakitea ere suposatzen du, pertsona batzuk beste asko baino interesatuago egon arren. Ondo dago jendeari azaltzea nor izan den pertsona hori ume askorentzat eta egin zituen gauza danak kontatzea.
    On Boscori esango niona lan handia egin zuela gazteengatik eta gaur egun horri esker leku ugari daudela bere ideia hartuz lan berdina egiten dutenak umeekin eta abar. Gaur egun salestarren artean oso pertsona admiratua dela eta gero eta gehiago zabaltzen ari dela bere ospea.

  16. Xabier Irizar dio

    Ongi iruditzen zait, jende askori lagundu ziolako berak eta orain jendeak eskertu egin nahi diolako. Nik, asko eskertuko nioke hainbeste kale umeri laguntzeagatik eta umeak kartzelatik ateratzeagatik eta bizitoki bat emateagatik. Nik, baita ere eskatuko nioke beste horrelako pertsona bat izatea, oso garrantzitsua izango litzateke ume askorentzat.

  17. Jon Urresti dio

    Oso ongi iruditzen zait, On Boscoren hilkutxa ikustea eta horregatik egun horretan On Boscoz oroitzea. Aipatzekoa da nolako jarrera izaten zuen gazteen artean eta beraiekin zer nolako ekintzak egiten zituen.

  18. Maite Oteiza dio

    Oso ondo iruditzen zait Azkoitiko elizak On Boskoren hilkutxa ikusteko aukera izatea. On Boskori eskertuko nioke mundu honetako gartzelako gazteei lagundu izana eta esango bera bezalako pertsona zintzorik ez dagoela gaur egun munduan.
    Nire ustez, gizon honek egin zuenagatik merezi du mundu guztiak mirestea horrelako erlikia eder bat.
    Pertsona garrantzitsu honek egin zituen eskola eta eliza guztiak oraindik egiten jarraitzen dute.

  19. Josu Joaristi dio

    On Bosco gurekin egotea ondo iruditzen zait, jendeari ilusioa egiten diolako.
    Gainera jai egiteko aukera eskaintzen du.
    Eskertuko nioke gazten alde eginiko lana.
    Baita eskatuko nioke guri laguuntzeko.

  20. Ainhoa Iturbe Saldaña dio

    Ongi dago salesiano on baten hezurra eta gorpuaren erreplika munduan zehar bidaiatzea. Jendeak ikusteko nor zen eta bere errespetua emateko gizon honi.
    Nik eskertuko nioke ume eta gazteen alde egin duen lana, eta bere bizitza osoa besteen alde eman zuela, bere buruaz arduratu gabe. Nik horregatik emango nizkioke eskerrak, ez zelako batere berekoia eta gaur egun horrelako jende gutxi geratzen da.

  21. Alazne Moreno dio

    Laste dator gure artera On Boscoren hilkutxa eta oso ideia ona iruditzen zait hau egitea, bera jaio zenetik 200 urte pasa direla ospatzeko. Horrela, mundu guztiak izango du aukera bera nolakoa zen ikusteko eta bere relikia batekin gozatzeko.
    Nire ustez, denok eskerrak eman beharko genizkioke gizon honi. Oso lan ona egin zuen gazteen alde eta horri esker gaur egun salestarrak eta beste zenbait erakunde daude gazteak eta umeak babesten dituenak. Guztiok eskertu beharko genioke zerbait. Espero dut gizon honek egindako lana beste denbora luzean iraungo duela munduan, oso lan ona baita gazteen alde.

  22. Laura Astigarraga dio

    Nire ustez, kristauentzat, aukera paregabea da, hainbeste entzun duten pertsona bat ikusteko aukera dutelako. Nik, On Boskori eskertuko niokeena da, gazteengatik egin duen lan guztia eta jarri zuen ilusio guztia hil egin zen arte.

  23. Sara Godoy dio

    Oso interesgarria iruditzen zait zer gure eskola, eskola kristaua da eta esperientzia ona izango da.
    Eskatu, horrela jarraitzea, gauza onak egiten gure alde, bizirik ez egon arren.
    Eskertu, egin duen guztiagatik, alde batetik mundu hobeago bat egin duelako.

  24. Aitor Madrazo dio

    Ondo iruditzen zait On Boskok egindako gauza on guztiak gure artea zabaltzen dira eta jende askori ilusio handia egingo dio ikustea. Besteei laguntzeko gogoa etorriko zaielako.
    On Boskori egun dituen gauza guztiak eskertuko nizkioke: ume horiek guztiak zaindu, bere etxean hartu, berak diru guztia bereiengan gastatu. Oso pertdona ona zen. Asko eskertzen diot egin dituen gauza guztiak.

  25. Aritz eta Arkaitz dio

    Oso ondo iruditzen zait on boscoren hil kutxa Azkoitira etortzea. Guretzat oso zoragarria da On Bosco nahiz eta hilda egon berriro gure artera itzultzea.
    On Boscori egingo genion eskari bakarra kurtsoak aprobatzea eta etorkizun ona izatea guztiok.

  26. Jon Guerrero dio

    Niri ongi iruditzen zait on boskoren hilkutxa azkoitira ekartzea denok ikusi beharko genuke. Eta on boskori esango niokeena da eskerrak egin duzun guztia egiteatik

  27. Ainhoa Conde / Nora Uria dio

    Oso pozgarria eta interesgarria iruditzen zaigu On Boscoren hilkutxa hemen izatea, izan ere, gertuagotik ezagutzeko aukera haundia iruditzen zaigu.

    Berari eskertzekoa da kaleko umeengatik egin zuen guztia eta batez ere Alai Batza moduko elkarte zoriontsu eta alai bat sortzea.

  28. Janire Arrieta eta Jon Zuloaga dio

    Gure ustez, bere urteurrena ospatzeko mundu osoan egiten ari den ekintza egokia da. Gainera, hilkutxa geure ikastetxean edukitzea ere garrantzitsua da. Berak egindako hainbat gauzei esker gaur egun gazte eta ume asko zoriontsu dira eta hori, alaitasuna, benetan gauza baliotsua da.

Utzi erantzuna Josu Carmona(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude