Mesedeen katea

“Cadena de favores” (ingelesez “Pay it forward”) pelikula ikusi dugu. Chris Chandler kazetariak “mesedeen kate” bati buruzko artikulu bat idazteko asmoa du. Las Vegasen Trevor McKinney, 11 urteko mutilak sortu du mugimendu hau. Eugene Simonet irakasleak, Gizarte klasean, mundua hobetzeko zer egin dezaketen galdetu die ikasleei. Trevorrek mesedeen katea abiatuko du. Hiru laguni mesede handia egin behar zaie, zerbait garrantzitsua. Mesedea onartzen baduzu, ez duzu ordaindu edo itzuli behar, zeuk beste hiru pertsonari lagundu behar diezu, kateari jarraituz … Trevor Jerry, Eugene eta Adami laguntzen saiatuko da, eta bere amari, bide batez … Izan ere Trevorren ama, Arlene McKineey, oso lanpetuta dago eta ezin du inorekin irten urtebetez. Gainera bere senarraren biolentzia jasan behar du eta edan egiten du …

Istorio honetan mesede ugari ikusi ditugu: kotxe on bat opari ematea, ospitaleko txanda ematea, kamioia konpontzea, ihes egiten laguntzea, bi pertsona elkar maite daitezen ahalegintzea, … Baina mesedeak batzuetan garesti ordain daitezke … agian nork bere biziarekin!!

Pelikula ikusita, ohar bat idaztea eskatzen dizut, agian galdera hauetako batzuei erantzunez: Zer gustatu zaizu gehien pelikulan? Zuk besteei zer mesede egitea nahiko zenuke? Zer antz dago Trevorren eta kristautasunaren artean?  Mila esker.

Iruzkinak

  1. Zacarias Essalahy dio

    Pelikula oso interesgarria izan da oso oso dibertigarria. Pelikulan gehien gustatu zaidana izan da, irakasleak Trevorren amarekin erlozaioak edukitzen dituen egunean. Nire mesedea zaila izango zen baina nahiko nuke kalenan bizi den familia bateri etxea, lana jatekoa eta dirua ematea, artara dirua lortzen dutenean beste batzuei emango diete. Nire uztez Trevor eta kristautasunaren artean da Trevorrek jendeari lagundu nahi diela etxea jatekoa eta horrelako gauzak eman. Baina baita ere Trevor eta kristautasunaren artean dago Trevorrek gauza denak ondo egin nahi ditu beti eta lortu arte ez dela geldituko.

  2. Iraia Piris dio

    Niri asko gustatu zait pelikula adierazten duelako jendeari lagundu egin behar zaiola eta gero beraiek beste batzuei eta horrela gaizki pasatzen hari den jenderari laguntzea eta baita ere umea izanda lagundu egin dezakezula eta baita ere eskola esandako gauza batekin zure bizia eta beste batena aldatu egin dezakeela. Gehien gustatu zaidan gauza da ama gaizki dagoela eta Trevorrek hetsi beharrean bere ama laguntzen saiatzen da; lehenengo alkoholika bat danez alkohola lagatzen laguntzen dio eta gero mutilaguna bilatzen laguntzen dio bere lenoko bera bezala alkoholiko bat zelako eta duela 13 urte laga zutelako eta bere irakaslea Eugene Simonet bere amarekin gustatu egiten delako, baina berak problema bat zuen errredirak zituela gorputz osoan zehar eta beste gehien gustatu zaidana da bere lagun bati burla, jotzen hari zaizkiola eta Trevorrek bere bizia arriskatzen duela bere salbatzeagatik lehenengoa bizik irteten du baina bigarrengoan ezin izan zuen eta bere bizia lagatzen du bere lagun horri jotzen eta burla egiten hari zaizkiolako. Lagundo egingo nuke ezer ez daukateneei eta kalean bizi dienei diru pixka bat ematen eta janari pixkat ematen eta egunero ematen badiozu 2-3 euro beraiek beraien bizi berriro ere hasi dezakete lehenengo egunetan gaizki pasatu harren. Kristautasunarekin antza duela Jesusek bizia eman zuelako beste pertsona batzuengatik eta Trevorrek bizia eman zuen bere laguna salbatzeagatik.

  3. Elene Sudupe dio

    Mesedeen katea pelikulan Chris Chandler kazetariak artikulua idatzi behar du mesedeen kate bati buruzkoa , kate hori Las Vegaseko 11 urteko mutil batek sortu zuen, Trevor McKinney-ek. Katearen ideia eskolako lan baterako zen, Gizarteko irakasleak, Eugene Simonetek, mundua hobetzeko ideiak eskatu baitzituen eta martxan jartzea ere. Katearen helburua da: zuk hiru mesede garrantzitsu egin behar dizkiozu hiru petsonei eta beraiek onartzen badute beraiek beste hiruri eta horrela zabaltze joaten da. Trevor Simoneti, Adami eta Jerryri laguntzen saiatzen da. Trevorren ama oso lanpetuta bizi da eta ezin du inoreki erten urtebetez. Pelikula honetan mesede ugari agertzen dira sekula espero ez ditugunak. Hasieran mesede on bat egiten digutenean zoro bat dela pentsatu dezakegu edo zebait txarra egi nai digula baina guztiz kontrakoa da. Trevorrek munduan gaizki bizi den jendearengan pentsatzen du eta baita ere laguntza behar dutenekin. Trevorrek sormen handia du pelikulan aztertzen den bezala. Oso interesgarria izan da eta atentzioa eman dit 11 urteko ume batek horrelako ideiak izatea eta horrelako egoskorrak izatea horrekin. Jesusek bere bizia eman zuen jendea salbatzekoeta Trevor ere bizirik gabe geratu zen besteei mesedeak egiteagatik.

  4. Denis Valor dio

    Bazen behin, mutil bat trevor izenekoa. Trevor eskolara joan zen eta irakasleak esan zuen denoi produktu bat egin behar zutela”Cdenas de favores” eta bere irakasleak asko maite zuen Trevolen amarekin Rin. Gero, irakasleak sexso egin xuen trevolen amarekin Rinekin eta Rin esan zuen irakasleari. Zer gertatu duzu gorputzen? Eta irakasleak esan zion dena. Hurrengo egunean, ikasle denek eman zion proiektuak eta Trevorrek esan zion irakasleei ez zion importa… gero telebistanak etorri zuen Trevorrek entrebistatzea bere proiektu pertsona denei funtzionatu zuelako. Gero, trevorren lagun bati jo egin zuen eta gero, Trevorrek bere laguna potegitu zuen baina mutil bat kutxillo bat hartu zuen eta Trevorrek hil tzen. Azkenik, Trevorren proiektua gende asko etorri zuen bere etxera bere pesame ematera.

  5. Elene Elduaien dio

    Pelikula honetatik gehiena gustatu zaidana Eugene Simoneten istorioa izan da:
    Txikitan etxetik alde egin zuen bere etxean zegoen biolentziarengatik, itzuli zenean helduagoa zen eta jada ez zeukan bere aitarengan beldurrik. Baina Eugenek bere aitaren aurka egin zuenean bere aitak garajera eraman eta busti egin zuen. Eugene, hasieran, ez zen konturatu zertaz busti zuen baina bere aita suarekin ikusi zuenean konturatu zen likido hura gasolina zela eta agian hura izango zela bere bizitzako azken unea. Momentu horretatik gogoratzen duen azken gauza bere aitaren satisfazio begirada da, bere semea erretzearen satisfazioa. Zorte onez, Eugenek bizirik iraun zuen.

    Bere bizipenak eta gero, Trevorren situazioak beldurra ematen dio txikitan asko sufritu baitu bere gurasoak alkoholikoak baitziren eta aitak ama jotzen eta bortxatzen zuen. Trevorren ama aldatu egin da eta jada ez da alkoholika eta bere aita etortzen da aldatu egin dela esanez. Baina ez da aldatu. Eugenek arrazoi zeukan.

    Antz handia dauka kristautasunarekin pelikula honek. Trevor Jesus izango zen. Ahal zuen guztiei laguntzen, izugarri zaila izan arren. Azkenean, bere laguna Adam salbatzean, bizia eman zuen, Jesusek egin zuen bezala. Trevorrek pentsatzen zuen ez zuela ongi funtzionatu kateak baina oker zegoen, pila bat zabaldu zen.

  6. Ane Etxeberria dio

    Bazen behin, Trebor izeneko mutiko bat eta, gauza bat asmatzen du ” 3 MESEDEAK “. Gizarteko lan baterako egin zuen baina, berak zioenez ez zuen exitu asko eduki. Mutikoa oker zegoen, kate hori Los Angelesetaraino iritsi zen. Lehenink Treborren amak , Rhinek, bere amari eskaintzen dio mesedea barkamena eskatuz, txiia zenean mozkortuta egoten zelako eta ez zuelako oso ondo zaintzen bere alaba. Ondoren Treboirren amamak gaztetxo beltzaranbati egiten dio mesedea, gazte horrek denda batean lapurtu zuenean gauza bat eta polizia bere atzetik zebilenean bere autora sartu ahal zuela esan zionean. Gero beltzaranak mesedea lau haizetara zabaltzen jarraitzen du, ospitalera joandakoan ume bat ikusi zuenean arnasik hartu ezinda eta berari pasatu zion txanda medikuak atenditzeko. Eta kasurik egiten ez ziotela ikusi zuenean medikuari bulaka hasi zen eta kartzelan bukatu zuen. Kartzelan zegoela reportero bat joaten da eta 3 mesedeengatik egiten dizkio galderak horrela Treborrengana iristea lortzen du azkenean. Bitartean trebol etxean 3 mesedeengatik triste jartzen da bera izan bai zen sortu zuena eta funtzionatzen ez zuela ikusitakoan triste jarri baitzen. Amak 2 lan zituen baina ala ere zerbait falta zitazaion bere bizitzan eta horretarako alkohol asko eraten zuen. Egun batean reborrek 3 mesedeak bere amarekin probatzen ditu nola? , ba bere gizarteko irakarslea Eugene amarekin afaltzera eramaten du eta ezagutzen ari direla segituan osso ondo ematen dira egun batzuk lehenago Rhinek eskolan builaka hitz egin zion arren.

    Azkenean, reporteroa Treborren etxera joaten da eta ikusten du Treboren urteak zirela, eta berria kontatutakoan guztiak harriturik geratzenda.

    Gehien gustatu zaidana, Treborrek Gizarterako egindako lana nola egiten duen eta bere familiako giroari nola egiten dion aurre.

  7. Nadia Rubio dio

    Pelikula honetan 11 urteko Trevor deitutako mutikoa azaltzen da. Bere amarekin bizi da; Arlene. Baina Trevor arazoa du; bere ama mozkortzea zuelako ohiko, eta ez zirelako ondo ematen. Trevor mesede katea sortzen du; hau da, hiru pertsonei mesedea egitea zela. Ama eta bera gehiago ematen hasi zirenean bere amari mesedea egin zion. Haren eskolako Eugene deitutako irakasle bat eta ama gustatzea du helburu. Istorio honetan gehien gustatu zaidana izan da; nola pertsonak elkar laguntzen zien eta nola Trevor bere bizitza galtzen du lagun bat babesteaz gain. Azkenean, Trevor egindako katea, leku askotan jakinarazten da eta haren ama eta irakaslea Eugene oso pozik daude Trevorengatik. Kristautasunean; jesusek bizia eman zuela besteek babesteagatik eta Trevorrek baita. Ni besteak babesten lagunduko nuke.

  8. Alex Soares dio

    Trevor ume txiki bat dela eta gauz asko nahi du egin eta gauz horrek egiteko lan asko egiten duelako, gauz bat da mesede katea da mundua aldatzeko, behak hiru pertsonei lagundu egiten du, bat da bagabundo gero bere amai eta gero bere lagun bat baino gaizki juteu, baino behak ez zekien behak mugimendua egin zuen eta kazetaria beari grabatzeu eta danok bazekien zeinek hasi zuen mugimendua eta amaieran behak hill egitea lagun bati laguntzeatiken eta danok vbere etxea joan zuten loreak eta candelakin. Nire anaiari laguntzea amerikara juatea eta hor lana egitea, eta behak youtuberra izatea. Trevor bestei laguntzeu erlijiotan bezela eta behak sacrifikatzea lagun batengatik jesus egin zuen bezela.

  9. Jokin Arregi dio

    Nire parterik gogokoena, trevorren lagun bat jotzen ari zirenean bera bere laguna salbatzerea joaten denean eta jotzen ari diren pertsonekin sartzen denean eta beste bat labana batekin joaten denean eta trevorri tripan sartzen dionean eta trevor lurrean gelditzen denean eta ama eta irakaslea joaten zaizkionean anbulantziari deitzera, eta hospitalean hil egin zela esan ziotenean bere gurasoek hartu zuten pena. Borroka batean dagoen pertsona bat edo egoera txarrean dagoen pertsona bati laguntzea eta egoera txar hortatik irtetzea laguntzaren bidez. Besteei laguntzen diola eta Jesusek ere besteei laguntzen diela eta bizitza ematen duela besteen alde gauz onak egiteko Jesusen antzera eta guk ere egin behar genituela besteen alde.

  10. Unai Tena dio

    Trevor ume bat zen. Bere amak eran egiten du eta beti mozkortuta dago. Bere irakaslea proiektua egiteko esaten dio bere ikasleei. Trevorrek ideia bikain bat du, berak hiru pertsonei laguntzen dio eta beste hiru pertsonetako bakoitzak beste hiru egin behar ditu. Eskolan esan zuen eta irakasleak esan zion ondo zegoela. Orduan Trevor bere hiru petsonei lagundu behar zioten. Lehena bere ama zen, alkohola kendu eta gizona lortzea zen be helburua. Alkohola kendu zion eta bere irakaslea Eugine gorputz osoa erredukaz osatutaz zegoela bere gizon bezala. Trevorrek pentsatu zuen bere proiektua ez zela ona baino Miamitik etortzen den gizonak esaten dio hara iritsi dela bere proiektua eta bideoa egiten dio afirmatzeko. Hortik irteterkoan bere laguna burrukan ikusi zue eta laguntzera joan zen eta lagutzerakoan tripan makila satu eta hil egin zen. Bukaeran, herri osoa bere etxe inguruan zeuden. Nere ustez, pelikula interesgarria da eta erlijiotasunari lotuta dago Trevorrek laguntzen dioelako. Momentu onena Trevorrek kalean ikusten dion batenbati laguntzen dioenean bere etxera joaten.

  11. Eneko Larrañaga dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da Trevorrek, kondizio txarrak izan arren, aurrera jarraitzen duela eta ikasteko eta jendearentzat gauz onak egiteko. Gainera, pelikulak oso arazo larriak islatzen ditu. Alde batetik, amaren alkolemia eta bere gizonarekin dituen arazoak eta beste alde batetik Eugene irakaslearen iraganeko erredurak. Trevorren eta bere aitaren arteko erlazioa oso interesgarria da. Nahiz eta bere aita izan beraien artean ez zuten oso erlazioa erraza. Trevorrek bazekien aitak bere amari kalte egiten ziola eta orduan ez zuen nahi etxean. Trevorren eta Kristautasunaren artean bi antzekotasun nagusi daude. Lehena biek jendeari.

  12. Uxue Uranga dio

    Trevor 11 urteko mutiko bat da. Amarekin bizi da, baina bere aita ez da beraiekin bizi Trevorren amari jo egiten baitzion eta edan egiten zuen. Gizarte Zientzietako irakasleak, lan bat eskatu die egiteko, hiru pertsonei mesede bat egitea. Bere amona eza da bizi beraiekin berak ere edan egiten baitzuen eta zabortegi baten bizi zen beste pertsona askorekin. Azkenean, hiru gazte ume bati jotzen eta iseka egiten ari zitzaizkion. Trevor ume horri laguntzera joaten da baina gazteetako batek labankadaz hil egiten du.

    Pelikula asko gustatu zait. Trevorrek besteei laguntzen die edo laguntzeko ahalegina egiten du. Bere amari ordea ez zaio gustatzen ideia hori eta Gizarteko irakaslearengana joaten da kexuka.

    Niri beharrean daudenei laguntzea gustatuko litzaidake.

    Trevorren eta kristautasunaren artean antza badago. Kristautasunean oinarrizkoa da besteei laguntzea, eta Trevorrek ere hori egiten du. Besteei berak ahal duena eman. Lagundu.

  13. Jorman Barralaga dio

    La pelicula se trata de un nino que quiere ayudar a unas personas pero tambien quiere que una de esas personas quiere que le ayude para hacer un trabajo de estudios sociales el nombre del nino es Trevor la madre se dedica a trabajar en un trabajo en un bar y era puta pero luego deja ese trabajo porque su hijo llamado Trevor se ha desepcionado de ella y luego coge un trabajo mejor que es en otro bar pero esta vez de mesera y eugene simonet es el profesor de estudios sociales de Trevor y luego simonet empieza a tener sita con Arlene mckineey la madre de Trevor y mas adelante la madre de Trevor se ha enamorado de simonet pero simonet tenia quemaduras en el cuerpo y en su cara y la madre de Trevor le dice que no importan sus quemaduras porque le quiere mucho y al final de la pelicula estaba su mejor amigo de Trevor peleando con otros chicos mayores que le molestaban y Trevor con su bicicleta hace caer a dos chicos malos y queda uno peleando con Trevor y el chico tenia una navaja y mata a Trevor van al hospital y cuando sale el doctor a dar la noticia le dice que Trevor a muerto y Arlene y simonet quedan traumados

  14. Ibai Martin dio

    Gehien gustatu zaidana izan da nola pertsona batekin hasten dan mesede kate bat mileka pertsonatan bukatu laizken, nola Trevor dauzkan problema familiarrak ez geldiaraztea munduentsako mesede on bat egiteko eta eragin asko ere ez egitea eta nola bearen amari eta Eugeni bizitza asko erreztea. Beti saiatzen naiz besteentzako on bat egiten eta zeoze behar debenean beti saiatzen naiz ni ematen behar deben hori. Nik ustet Trevor beti saiatzen zala faboreak egiten eta Jesus ere bai horduan esan laizke trevor Jesusen jarraipen bat bezela zela eta gainera Jesus hil zen besteentzako mesede bat egiten eta Trevor hil egin zan bearen lagunari laguntzen beari bullyng egiten diobenari frente egiten. Generalean pelikulie asko gustatu zait baino gustauko ziten Trevor ez hiltzea eta bigarrengo pelikula bat egotea hako gustatu zaidalako.

  15. Izaro Lete dio

    Pelikula asko gustatu zait eta oso interesgarria da. Gehien gustatu zaidana Trevorren ideia da. Hiru laguni laguntzea, zu lagundu ezkero ez diozu inori mesedea bueltatu behar baizik eta beste hiruri egin mesede bat. Trevorrek ez zuen oso bizitza erosoa, baina aurre egiten ahalegintzen zen. Trevorren amak, Arlenek, arazo ugari zituen, gizonekin, alkoholarekin… Baina Trevorrek asko lagundu zion eta erlazio on bat edukitzera iritsi ziren. Trevorrek Eugene eta Adami laguntzen dio. Hiru laguni laguntzeko ideia, gizarteko klasean bururatu zitzaion. Eugenek galdetu zuenean zer egingo zuten mundua hobetzeko. Trevorren ama, Trevorren irakaslearekin irteten hasten da. Baina, Trevorren aita etxera bueltatzen da eta… Trevorren eta bere aitaren erlazio oso interesgarria da Trevorrek bazekielako ez ziola onik egingo bere aitak… Erlijioarekin lotuta dago pelikula, laguntasunarekin.

  16. Luis G. Vallecillo dio

    Muy buena me gusto mucho porque cuenta la vida de trevor y al inicio muestra la primerescena en la que un señor ayuda a un joven y le regala su coche y el joven le pregunta que por que le regalasu coche y el le dice que una vez una joven le hizo un favor y le dijo que siguiera la dena y entoces elseñor cuando se fue le dijo que siguiera la cadena.
    trevor es un joven de septimo grado que le gusta estudiar y un dia el profesor les dejo un treabajo de historia y piensa hacer un trabajo de seguir la cadena y primero ayuda a un hombre que es pobre y no tiene casa y su madre nose da cuenta luego escucha a uan persona y se da cuenta y luegotrevor se da cuenta que nolepuede ayudar y luego decide ayudar a un amigo pero tampoco le sirvioluego decide ayudar asu madre y a su profesor y alfina les pudo ayudar pero elno puedo seguir con ellos por que al intentar salvar a su amigo de unosjovenes que lo molestaban y uno saco un cuchillo y lo apuñalo y no se pudo salvar y luego todas las personas se dieron cuenta y empezo allegar mucha gente asu casa para dejarle flores y al final su amdre ysu profesor quedan juntos

  17. Saray Barquero dio

    Trevor bere amarekin bizi da etxe batean, ez daukate ia dirurik. Trevor eskolara garaiz ailegatzeko bizikletaz joaten da eta bere ama lanera joateko taxia hartzen du. Urte honetan Trevorrek irakasle berri bat du eta beraien arteko harremana ez da oso txarra. Trevorri ideia bat etorri zitzaion burura eta ideia zen jendeari laguntzea (mesedeen katea). Baina azkenean jendeari lagundu nahian Trevorren heriotz ailegatu zen. Mutil batzuek ume bati jotzen hasi ziren eta Trevor lagundu nahian labana sartu zioten eta hil egin zen. Nire ustez oso ondo iruditzen zait Trevorren ideia jende askok behar duelako laguntza mundu honetan. Eta pena asko ematen dit Trevorrek jendea lagundu nahi zuela ez hiltzeko eta askenean bera izan dela hil dena.

  18. Jon Agirrezabal dio

    Nere parterik gustokoena izan zen trevor asko sailatu zenean gizarterako lanean. Gero,
    funtzionatu zuenean eta Estatu batuetako hirietatik sabaldu zenean ideia soragarri hori. Horrez gain, Asko gustatu zitzaidan Trevorrek bere bizia arriskatu zuenean beste mutiko bat jipoitzen ari ziren bitartean. Beste parte bat gustatu zitzaidana izan zen, Eugenek, Trevorren irakasleak, Arleneri, Trevorren ama, kontatzen dion txikia zenean, aitak garajean sartu zuela eta gere gainera gasoila bota ziola eta pospolo bat piztuta bota ziola gainera eta mirari batez bere biziak jarraitu zuela. Nik jendeari lagunduko nionke beti irribarre batez erantzunda eta laguntza behar duenean laguntzea. Baina ez dakit, mesede haundi batez bizitza aldatu ahal niokeela. Mesede haundi bat egiteko pertsona bati pertsona askoren laguntza eduki behar nuke. Trevorrek eta Jesukristok bere bizitza galdu zutela beste pertsona batzuetatik.

  19. Agurtzane Fogarasi dio

    Ezait asko gustau oso aspergarria da eta ez da batere interesgarria onena amama xarra alkoholaa erate ari zenean zen . Baina gero trjikoena trevor hil zutenean izan zen. baina ezen gaizki egon

  20. Eneko Arrieta dio

    Trevor izeneko hamaika urteko mutil baten istorioa da. Ikasturte berria hasi denez irakasle berri bat etorri zaie eta lan bat eman die mundua aldatzeko saiakera bat egitea, eta Trevorrek faboreen katea egitem du. Ideia horrek hiru pertsonei laguntean konsistitzen du eta hiru horietako bakoitzak beste hiruri laguntzea. bukaeran bere am eta ber irakaslea batera daudenean hitz egiten bi pertsona Trevorren lagun bat jotzen ageri dira orduan, Trevor laguntzera joaten da eta bera jotzen hasten dira; bat batean, beste mutil bat etortzen da labana bat ateratzen du eta sartu egiten dio. Jesusen antzera bere bizia eman zuen beste pertsona batzuei laguntzeko.

  21. Manex Platero dio

    Istoria honetan kontatzen duena ume baten bizia da. Trevor du izena. Bere amak bi lan ditu: kamarera moduan ibiltzen da lanean eta joko areto batean egiten du lan. Eskolan, bere lehenengo egunean, Eugene irakasleak lan bat bidaltzen die, mundua aldatzeko zerbait egin behar dute. Trevorri ideia bat bururatzen zaio, bakoitzak hiru mesede garrantzitsu egin behar dituzte. Mesedea ezin zaio bueltatu. Katea Trevorrek hasten du, Jerryri, Eugeni eta Adami egiten dizkio mesedeak. Ondoren bere amak amamari lagubntzen dio, jarraian gizon ezezagun bati laguntzen dio. Gizon horrek familia bati eta azkenik kazetari bati heltzen zaio eta ikertu egiten du. Niri gehien gustatu zaidan zatia Trevorrek bizia arriskatzen duenean da. Kateak ongi funtzionatzeko borroka barruan sartzen da eta hil egiten dute.

  22. Nora Errazkin dio

    Pelikula hau asko gustatu zait oso pelikula polita da eta sentimendu asko adierazten ditu: Maitasuna, laguntasuna, poza, tristura, haserrea.
    Pelikula honetan Trevorrek jendeari lagunduko dio honela beraiek jende gehiagori lagunduko diote eta honela katea osatzen jarraitu arte. Trevor oso ume ausarta izan da pelikula osoan zehar. Amari bere alkoholismoarekin laguntzen, bere irakasleari beldurrak gainditzen laguntzen, Jerryri lana aurkitzen laguntzen eta bere burua arriskuan jartzen bere laguna jotzen zuten mutil batzuen aurka egiteko.
    Oso pelikula polita izan da, ikustera gonbidatzen zaituztet.

  23. Janire Carmona Benitez dio

    Ikusi dugun pelikula asko gustatu zait! Jendea lagundu behar dalako eta horrela pertsona bati laguntzen badiozu gero zuri ere lagunduko dizue.
    Beraien irakasleak esan ziete ikasleei mundua aldatu behar zutela. Baina ez zekiten nola egin eta Trevoli okurritu zitzaion jendea laguntzen haztea.
    Lehenik, Jerry- ri lagundu zion: Jerry eskala zen, gero bere irakasleari baina ezin zuen eta azkenik Adami bere laguna.
    Trevolek ahal zuena egiten zuen eta ahal zuen jende gehienari laguntzen zion.
    Trevorren eta kristautasunaren arteko berdintasuna da: Jesusek ere Trevol bezala laguntzen ziola jendeari.

  24. June Badiola dio

    Pelikula hau, asko gustatu zait. Gainera pelikula honetan asko gustatu zaidana da, irakasleak lana egin behar dela esaten duenean Trevorrek duen ideia munduan aldaketa bat egiteko, izan da. Trevorrek eskalea etxera eraman zuenekoa ere asko gustatu zitzaidan, baina batez ere ikaragarri gustatu zaidana izan da, Trevorren amak hasieran alkoholarekin zituen arazoak konpontzea eta orain alkohol problema horiek ez izatea.

    Nik Trevorren aleginen moduko zerbait nahiko nuke egin jendeari mesede egin edo laguntzeko. Garbi dago, oso zaila dela, baina ahalegin bat egingo nuke jendeari laguntzen, azkenean gero jendeak, egin duzuna eskertu eta zuri ere laguntzen dizulako. Adibidez pelikula honetan, Trevorrek eskaleari laguntzen dio eta eskale horrek ondoren, bere buruaz beste egin nahi zuen emakume bati lagundu zion.
    Jendeari janaria eman, arropak utzi… eta horrelako ekintzak ere egingo nituzke.

    Trevorren eta Kristautasunaren arteko aldea, biak hil egin zituztela da. Jesus gurutzean hil egin zuten eta Trevorri eskolako hainbat kidek labana sartu zioten, orduan Trevor ere hil egin zuten.

    Pelikula hau ikusteak gauza asko irakatsi dizkit laguntza eman eta jasotzeko momentuan.

  25. Alesha Ali dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da, elkarri asko laguntzek dutela. Adibidez, Trevoren lagunari (Adam) jo egiten zutela (Adami zakarrontzira bota zuten) eskolako mutil batzuek eta Trevorrek lagundu egiten zion. Beste bat adibidez, Trevorrek bere ama bere irakaslearekin maitemintzea lortzen du. Horrelaxe, egun batean Adami laguntzen ari zen bitartean eskolako mutil gaizto horiek labana Trevorren sabelean sartu zuten eta Trevor hil egin zen.

    Nik ere nahiko dut, ahalik eta gehien nire lagunei, familiakoei… laguntzea. Bai gauz oso txikietan eta baita ere handietan.

    Trevorrek bere bizian egin zezakeen guztia egin zuen: familiari lagundu, lagunari lagundu eta baita ere bere irakasleari ere. Honek Jesusekin lotura handia dauka, Jesusek eta guztiak berdin maitatzen zituen ez inor bestea baino gehiago maite.

  26. Lierni Piris dio

    Pelikula oso polita eta interesgarria iruditu zait. Oso balore onak transmititzen ditu: errespetua eta laguntza, adibidez. Pelikulan gehien gustatu zaidana, jendeak elkarri nola laguntzen dion edo mesedeen katea jarraitzen saiatzeko ahalegina izan da. Adibidez, Trevorrek eskale bati laguntzen dio bere etxera eramaten. Bere lagun Adami eta bere irakasle, Eugeneri, ere laguntzen dio hainbat ekintzetan. Ondoren, eskaleak, Adamek eta irakasleak, katea jarraitu nahian, beste hainbat pertsonei laguntzen die, eta beraiek lagundutako pertsonek beste hainbat pertsonei lagundu zien.
    Ni prest egongo nintzateke besteei mesedeak egin edo laguntzeko behar izango zuten edozein gauza garrantzitsuan. Trevorren eta kristautasunaren artean hainbat antzekotasun daude: Bat, kristautasunak esaten duelako besteei lagundu egin behar zaiola behar dutenean; eta bestea, Jesus hil egin zuten, berak gu salbatzea nahi zuelako eta Trevor hil egin zuten baita ere, bere laguna salbatzen saiatzeagatik.

  27. Intza Garate dio

    Pelikula orokorrean asko gustatu zait. Pelikula ikusiz gauz berriak ikasi ditzazkezu, baita, beste familia batzuk nola bizi diren ikus dezakezu. Pelikularen mezua asko gustatzen zait, beste pertsona batzuei laguntzea garrantsitzua dela uste dudalako. Pelikulako zati asko gustatzen zaizkit eta bat aukeratzea zaila egiten zait, baina nik uste dut gehien gustatu zaidan zatia Trevor bere amaren eta irakaslearen zoriontasuna bilatzen saiatzen den zatia da. Beste zati bat ere asko gustatu zait: Trevorren amari eta bere irakasleari herritarrek ematen dioten babesa, Trevor hil ostean. Nire gertukoei ezin diet gauz oso handiekin lagundu, baina detaile txikiek ere alde handia egin dezakete. Beste pertsonei laguntzeko asko gustatuko lirateke, adibidez: beste herrialde batzuetan bizi direnei, bizitza hobeagoa izan dezaten: diru laguntzak, arropa edota janaria ematen laguntzea. Trevorrek kristautasunarekin horrelako antzekotasuna duela iruditzen zat, nola bait kristautasunak esaten duelako besteei mesedeak egin edo lagundu egin behar dela. Trevorrek hori oso ondo erakusten digu pelikulan zehar, beste pertsona askori laguntzen baitio, ez bueltan berari laguntzeko, baizik eta, beraiek beste pertsona batzuei laguntzeko.

    Laburtuz, oso pelikula ona iruditu zaidala eta Trevorren ideia bikaina dela. Mundua horrelako pertsonez beteta balego jende asko oso pozik biziko zen.

  28. Asier Zubizarreta dio

    Niri asko gustatu zait pelikula ainbait arrazoiengatik.

    Arrazio bat da Trebolen andereñoak gelako arbelean idatzi zuena hiri meseden katearena. Denbora aurrera zijoan besela Trebol pentzatzen hasi zen eta berak ere pentsatu zuen egin behar zuela hiru meseden katea, eta alaxe egin zuen.

    Bigarren arrazio bat da, Trebolek bere andereñoa eta bere ama elkartzea nahi zituen, eta lortu egin zuen, baina egun batean Trebolen aita etorri zen Trebolen etxera, eta Tretebolen etxean zeuden denak Trebol, Trebolen ama eta Trebolen andereñoa.

    Hirugarren eta aske arrazoia da Trebolen hiru mesedeak egin zituela nais eta denak ez egin, baina guztora geratu zen egin zuenagatik, eta hiru mesedeetako bat da kalean bisi zen mutil bat bere etxera ekartzea eta afari eder bat eman zion. Bere lagunak Trebolen amaren kotxea konpondu zuen.

    Zoritxarres pelikularen amaieran, Trebolek bere lagunari lagundu zion zergaitik bere laguna jipoitu egiten zuten, eta laguntzen ari zela Treboli labankada bat zartu zioten eta hil egin zen.

  29. Naira Benitez dio

    Pelikula honetatik gehien gustatu zaidana izan da Trevor, 11 urteko mutiko bat, mesedeen katea hasten denean, hau da, eskale bati, Jerry izenekoa, lagundu egiten dio naiz eta diru asko ez eduki bere familian. Trevorrek, bere etxera ematen du gizon horri janaria emateko, dutxatzeko eta pixkabat hobeto egoteko. Bere amari ere laguntzen zaiatzen da, Eugene Simonet, bere irakaslearekin juntazteko ea maitemintzen ziren.
    Nik, Trevorrek egin zuen antzekoa gustatuko ziten egitea, eskaleei lagundu, problemak dituen gendeari nire laguntza eskaini, besteek hobeto sentitzeko, nahiz eta ni, ez hain ondo egon.
    Trevorrekin trajedia bat gertatu zen, mundua hobetzeko, bera hil zen, Kristauaren bezala, gendea laguntzen. Pelikulako parte hori, ez ziten asko gustatu, ez zaidalako ongi iruditu Trevorri egin ziotena, berak bakarrik gendea nahi zuen lagundu, mundua hobetzeko, mesedeen katea, seguiarasteko.

  30. Maddi Larrañaga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, oso interesgarria delako eta pelikula honi esker ikas dezakegulako. Gustatuko zitzaidan katea bizi errealean pasatzea.

    Pelikulan gehien gustatu zaidana da nola Trevor ahalegintzen den jendeari laguntzen, adibidez, bere lagun Adami gazte batzuk jotzen ari ziren, eta Trevor bildur gabe beraien aurka joan zen Adam salbatzeko, zoritxarrez Trevor hil egin zuen horietako gazte batek. Seguru nago Trevor hil arren arro sentitzen dela zeruan bere lagun Adami laguntzeagatik.

    Nik ez dakit zertan lagunduko nien nire lagun, irakasle, familierrei… Baina bakarrik laguntzearekin gustura geratuko nintzen, jakinda pertsona horiek gustura geratuko zirela. Jendeari, gehienbat nahiko nion adierazi ezer ez dela ezinezkoa.

    Kristautasunaren eta Trevorren artean berdintasun bat dago, laguntasuna. Nik uste duk Trevor jarraitu behar den adibide oso on bat dela eta asko lagundu dezakegula Trevorrek egiten duen bezala.

    Gauza txikiekin gauza handiak egin daitezke, beti esaten dudan bezala.

  31. Roberto García dio

    Niri pelikula asko gustau zat nahiko tristea izan harren. Pelikulatik gehien gustau zaidana Trevorrek izan zuen ideia mundua aldatzeko.Baina pena handia eman dit Trevor adam salbatzearren hil egiten dutela. Baita ere gustatu zait Trevor Eugene, bere irakaslea, lagundu zionean bikotea ahurkitzen, Trevorren ama. Jerryri ere lagundu egiten dio egun batzuez janaria eta lo egiteko tokia,zori txarrez bere ama topatu egiten du eta etxetik botatzen du. Bera katea jarraituz bere burua bota nahi zuen emakume bati zalbatu egiten du.
    Nik ingo nun mesedea etxe gabeko umeei dirua ematea hilean behin 10€ inguru, badakit ez dala gauz handia, baina, pertsona gehiago nere iguala egingo balu gauz handia izango zen.
    Nere ustez Trevorrek kristautasunekin duen antza Jesus bezala bere bizia eman zuela ezerren truke.

  32. Leire Oteiza dio

    Pelikula asko gustatu zait. Oso ederra da baita pixka bat gogorra ere. Trevorren bizi oso zaila da bere adinerako. Ez da erraza bi guraso alkoholiko edukitzea. Tevorrek eskolako gizarteko lana oso serio hartzen du etan egiten hasten den katea oso ona da. Kate horrekin lortzen duena da jendeak elkarri laguntzea. Mundu guztian zabaltzen da Trevorren ideia zoragarria. Pelikulan gehien gustatu zaidan partea jende mordoa Trevor hil ondoren bere etxera agertzen denekoa da, beraren ama eta irakaslearentzat beharrezko laguntza da. Niri gustatu litzaidake behar dudanean jendeak behar dudan laguntza ematea ni ere prest egongo nintzateke jendeari laguntzeko. Erlijiotasunak esaten du oso garrantsitsua dela laguntzea eta Trevorrek bueltan ezer jaso gabe laguntzen dio jendeari, gainera Trevor bere lagun Adam defendatzen hiltzen dute eta Jesus gurutzean hil zuten baita gauza onak egiteagatik.

  33. Sufian Ali dio

    Chris chandler kazetariak “mesedeen kate” bati buruzko artikulu bat idazteko asmoa du.las vegasen trevor mickinney,11 urteko mutilak sortu du muginmendu hau. Eugene Simonet irakasleak, Gizarte klasean, mundua hobetzeko zer egin dezaketen galdetu die ikasleei.Trevorrek mesedeen katea abiatuko du.Hiru laguni mesede handia egin behar zaie, zerbait garrantzitsua. Eugene eta Adami laguntzen saiatuko da, eta bere amari, bide batez … Izan ere Trevorren ama,Arlene McKineey, oso lanpetuta dago eta ezin du inorekin irten urtebetez. kotxe on bat opari ematea, ospitaleko txanda ematea, kamioia konpontzea, ihes egiten laguntzea, bi pertsona elkar maite daitezen ahalegintzea, … Baina mesedeak batzuetan garesti ordain daitezke … agian nork bere biziarekin!!

  34. Martina Etxaniz Juaristi dio

    Asko gustatu zait pelikula, oso interesgarria da. Gehien gustatu zaidana Trevor nola jartzen den triste bere ideia ez delako irten, hiru pertsonei lagundu behar dio eta ez duelako lortzen Adami laguntzea beldurtu egin zen.

    Jerryri ere lagundu zion bere lehen pertsona izan zen, kalean topatu zuen eta bere intentsio guztiarekin lagundu zion, bere etxea eta janaria eskeiniz. Trevorren amari lagundu zion jakiten bere semeak ideia oso ona izan zuela. Jerry bere katea segituz andra bati lagundu zion bere burua bota nahi zuen eta zubitik bera, baino ez zuen bota Jerryk konbentzitu zuen.

    Baita lagundu zion bere amari alkohola lagatzen eta lortu zuen baino sakrifizio handiak egin zituen. Gero baita lagundu zion Eugene eta bere ama juntatzen afari batekin, baina hasieran ez zuen lortu. Hortik pixkatera Eugene eta amak afaria izan zuten jatetxe batean.

    Nik nire beharra duen edo laguntza handia behar duen baten bati lagunduko nion, nik dudan guztia eman behar ba nuke.

    Mesedeen katea oso pelikula polita da eta gauz asko erakusten ditu. Baten batek laguntzen ba dizu zuk lagundu beste bati edo beste askori eta gero beraiek betse bati eta horrela hobeto biziko ginateke.

  35. Inar Garate dio

    Nire ustez pelikula ona da baina piskat biolentoa. Bulinga egiten batiote Adami eta bukaeran protagonista ” Trevor” hiltzen dute. Trevor 11 urteko ume bat da eta ama alkoholika bat du eta aita emaztetik eta bere semearengatik urrun du. Pelikulatik gehien gustatu zaidana Trevorrek egiten duen katea da. Kalean laguntza behar duen jende asko dago eta Trevorrek horiei laguntzen die. Adibidez, Jerry izeneko eskale bat ekartzen du etxera baina eskale horrek Trevorri ere laguntzen dio bere furgoneta konpontzen eta bere amari ere lagundu zion bukaeran, amak edateari utzi zion. Chris Chandler, kazetari bat, Trevor elkarrizketatu nahi zuen eta bere herrira joan baino lehenago, neska bat ikusi zuen bere buruaz beste egin nahian eta jerryk, konbentzitu zuen ez egiteko bere buruaz beste, eta lortu zuen Bukaeran Adami Bulinga egiten diotenean eta jotzen ari direnean Trevor ume gaiztoengana joaten da Adami mesedea egiteko eta eskolan esandakoa betetzeko eta pelikulako momenturik txarrena hau da; umeetako batek kutxiloa atera eta honek hau hiltzen du. Nik adibidez kaleko eskaleei lagunduko nien edota nire familiarrei, ezin badute ibili gaixo daudelako…

    Oso pelikuala ona da eta lagundu behar dela erakusten du.

  36. Gaizka Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, eta nire ustez erlijioko klaseetan ikusi dugun onenetakoa izan da.
    Trevor McKinney, 11 urteko umea da protagonista eta eskolan proiektu bat egiten du: Mesedeen katea
    Oso interesgarria da eta baita ere bere zati tristeak ditu; adibidez, Trevorren aita edanda dagoenean, Trevorren amari diarka hazten zaionean eta umearen logelan sartzen denean.
    Pelikula honeetan mesede asko azaltzen dira, aipatzekoak dira: Trevor eskale bat (Jerry)hartzen du bere etxean, Eugeneri (bere irakaslea) lagundu egiten dio bakardadea alde batera uzteko, bere amarekin elkartzen saiatzen da, Jerryk ebitatzen du emakume batek bere buruaz bestegitzea…
    Trevor eta kristautasunak antzekotasun ugari dituzte: Bietan pertsona batek predikatzen du bizitzan eduki dezakeegun jokaera bat, eta horregatik hil egiten dituzte bere kontra zeudenak, baina hil ondoren jende guztiak jarraitzen du esaten zuena.
    Nik horrelako mesede handiak egiteko kapaza ez nintzen izengo baina mesede txikiak bai; adibidez, kaleak dagoen eskale bat ez nuen emango nire etxera, baina berari dirua ematen bai.

  37. Souleymane Sall dio

    “Cadena de favores” (ingelesez “Pay it forward”) pelikula ikusi dugu. Chris Chandler kazetariak “.Trevorrek mesedeen katea abiatuko du. Hiru laguni mesede handia egin behar zaie, zerbait garrantzitsua. Mesedea onartzen baduzu, ez duzu ordaindu edo itzuli behar, zeuk beste hiru pertsonari lagundu behar diezu, kateari jarraituz … Trevor Jerr

  38. Henar Galarraga dio

    Pelikula asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana Trevorren intentzioa da. Nahiz eta hasieran ez funtizonatu mesedeen kateak, ez zuen burua makurtu.

    Bere amari laguntzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Adami lagutzen saiatu zen, bullying egiten zioten eta aurre egin nahi zien akosadoreei, baina ez zuen lortu. Bere irakasle Eugeneri laguntzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Jerry eskale bat zen baina berari ez zitzaion inporta, berdin berdin lagundu zion Ameriketara joaten. Jerryk katea jarraitu zuen eta neska bati lagundu zion. Neska horrek bere burua bota behar zuen baina Jerryk galarazi zion.

    Mesedeen katea herrialde osoan zabaldu zen. Trevorrek ezin zuen sinetsi. Elkarrizketa bat egin zioten eta hortik gutxira bere lagun Adami laguntzen saiatu zenenan hil egin zuten. Oso ospetsua egin zen Trevor.

    Nik besteei laguntzeko ez zitzaidan horrelako ezer bururatuko. Nik nire ingurukoei lagunduko nien baina parean ez ezagun bat aurkitu ezkero, berdin berdin lagunduko nion.

    Pelikula honetan kristautasunarek parte haundi bat hartzen du. Adibidez Trevorrek mesedeak egiten dizkio jendeari trukean ezer eskatu gabe.

  39. Lander Galarza dio

    Niri filma asko gustatu zait, gauza asko eman dizkit pentsatzeko eta filmean bertan gehien gustatu zaidana da Trevorrek bere amari gausa askotan lagundu dio filmean adibidez: alkoholarekin, maitasunarekin… Asko gustatu zait baita irakasleak haseran ematen dieten ideia edo lan mota hori jendeari laguntzen zaiatzen direlako. Trevorrek 11 urte bakarrik zituen baiña hiru pertsonari laguntzen alegindu zen. Niri asko gustatuko zitzaidan bizi errealean mesedeen kateak funtzionatzeak ni neu nire gurasoei lagunduko nieten badakitelako guk humeok lan asko ematen dutela. Eta laguneei ere lagunduko nieten aldudan guztietan beraihei laguntzen eta inor ez bakarrik uzten. Trevorrek Jesusen antzak dauzka biek nahi zutelako jendeari lagundu, bakea bermatu eta berdintasuna ezartzea. Gainera bihek izan zituzten arazoak hori egiterakoan eta azkenik biak eman zuten beraien bizia besteengatik. Jesusek bere herriarengatik eta Trevorrek bere lagunarengatik. Orokorrean gehien gustatu zaidan filma izan da eta mundua beste era batera ikusten lagundu dit filmak.

  40. Joanes Karrera dio

    Film honek oso pentsakor jarrarazi nau, bertan mesedeen kate bat egiten da, nahi izango nuke mesedeen katea bizi errealean gertatzea. Ni ahaleginduko naiz zenbait mesede egiten, adibidez nire aiton- amonek teknologia berriekin ez dute asmatzen ongi ibiltzen batzuetan eta haie lagundu nahi nieke.
    Trevor filmeko protagonista gazte bat da, eskolan Gizarteko irakasleak, Eugenek, proiektu bat proposatzen die mundua aldatzeko zerbait egitea.
    Trevorrek mesedeen katea izeneko proiektu bat egiten du mundua aldatzen ahalegintzeko.
    Hasieran eskale bati arropa erosi eta lan bat topatzen laguntzen dio jerryri, eskalea.
    Ondoren, Trevor Adami laguntzen ahalegintzen da baina ez du lortzen.
    Adamek laguntzea erabakitzen duen azken pertsona bere ama da, alkohola uzten ahalegintzen da eta Eugenen bikotea izaten ahalegintzen da Trevorren benetako aitak tratu txarrak ematen zizkien.
    Hasieran Trevorrek uste du bere kateak ez duela asko egin, baina, bere katearen eragina urrutira iritsi da.
    Dena ondo zihoan, Trevorren amak edaria lagatzeko ahaleginak egiten zituen, Eugen Trevorren amaren bikotea bihurtu zen, Jerryk neska bat bere buruaz beste egitera zihoala salbatu zuen. Gauza bat soilik zegoen konpondu beharrean, Adami laguntzea.
    Adami buglyinga egiten zioten eta halako batean Adam salbatzeko aukera zuen Adam babesten ari zela gure heroia bertan zendu zen.
    Jarraitu dezagun Trevorren heredua.

  41. Jere Guerra dio

    Nei asko gustau zait pelikula hau klasea galdu dugulako eta pelikula hau hausnartzeko delako.
    Trevor izeneko mutil batek mugimendu bat sortu du “mesedeen katea.” Eugene da bere irakaslea eta jartzen du lan bezela mundua aldatu egin behar dutela eta lan honen ondorioz lortu zuen kadena hau egitea Trevorrek. Kadena hau Jerrykin hasi zen Trevorrek etxea gonbidatu zuen bazkaltzera eta dirua eman zion arropa erosteko eta lana lortzeko. Gero bere irakaslearekin segiu zuen kadena hau eta saiatu zen “cita” bat lortzen bere irakasleari bere amarekin. Eta kadena hau bukatzeko Adam lagundu zuen eta sakrifikatu egin zen bere bizia salbatzeko.
    Azkenean Trevor hil egin zen eta Eugene eta Arlene batera bukatu zuten.

  42. Alex Vargas dio

    Pelikula asko gustatu zait mensaje politak dituelako adib: besteei laguntzea. Gauz bat gustatu zaidan Arlene Eugenekin gustatzen dela kemadurak izan arren.

    Trevor ere oso ume zintzoa da eta imajinazio asko du. Laguntzialea da. Bere amari lagundu zion alkoholarekin zuen arazoa superatzen, Eugeneri neskalaguna bilatzen, eta Adami laguntzen saiatu zen bullying egioten zioten umeei aurre egitea baino azkenean bildurra hartu zuen.

    Bere amari lagundu zion alkohola ezkutatzen eta Jerryri jatekoa ematen dirua ematen eta bere bainugela lagatzen dutxatzeko. Gero kazetari bat zegoen, egun batean gizon batek auto bat oparitu zion eta gizonak azaldu zion zer zen katea eta horrela sortu zitzaion kezka kazetareari.

    Bukaeran Trevor sastakatzen dute eta hil egiten da. Oso bukaera txarra izan da. Eta gustatu zaidana izan da bukarean denak Trevorren etxera joan zirela loreak lagatzera. Gauz bat ez zaidana gustatu aitak zuen egoera alkoholarekin.

  43. Jakes Gogortza Paredes dio

    Filmetik gehien gustatu zaidana Trevorren karakterra izan da, oso hiperaktiboa baita eta dibertigarria. (: (:
    Trevor oso sortzailea ere bada mesedeen katea bezalako ideia bat bururatzeagatik, bakearen alde egin zuten pertsona garrantsitsuekin konparatzeko gai da, adibidez; Martin Luterking edo Mahatma Gandhi. Bere Amak ere meritu handia du alkolarekin bere bizioa gainditu eta seme bat hazten baitu.
    Trevorren irakaslea oso jakintsua dela iruditzen zait, gauza asko dakizkielako.
    Istorioa amaitzera doanean eta dena ondo dagoela emten duenean tragedia gertatzen da, Trevor bere lagun Jerry-ri laguntzen bizia galtzen du Jesusen antzera, bere atzetik jarraitu beharreko jarrera utziz.

  44. Julen Gogorza dio

    Niri pelikula asko gustatu zait naiz eta bukaera pixka bat tristea izan.

    Trevor Las Vegasen bizi den mutiko bat da bere amal alkohol gehiegi edaten du. Trevorrek eskolan irakasle berri bat dauka gorputz osoa erreta daukana. Irakasle horren aita alkoholikoa zen eta egunero jo egiten zien berari eta bere amari, egunen batean etxetik alde egitea erabaki zuen eta denbora bat eta gero itzuli zenean bere aitari aurre egin zion eta egunen batean erreta bukatu zuen. Trevorrek mesedeen kate bat jartzen du martxan eta berak egiten du lehen mesedea. Eskale bat etxera ekartzen du bertara gau pasa bat egitera
    Ondoren jendeari mesede gehieago egiten dizkio baina dago ume bat bullynga sugritzen duena eta mutil batzuk atzetik dauzkala leku batera iristen dira umea arrapatu egiten dute eta kontenedore batean sartzen dute eta Trevor berari laguntzen saiatzen da baina beldurtu egiten da. Baina hurrengoan berriro saiatu ziren umeari berdina egiten baina oraigoan Trevor ez da beldurtzen eta laguntzera hurbiltzen da eta labana bat sartzen diote eta hil egiten dute.

Utzi erantzuna Sufian Ali(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude