“Odolezko diamanteak”

“Diamantes de Sangre” pelikulak (2007. Oskar sarietarako 5 izendapen) aukera bikaina eskaintzen digu Afrikako egoeraren ezaugarri batzuei buruz hausnarketa egiteko: kolonialismoaren ondorioak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria, gerrak, odolezko diamanteen salmenta,…

Sierra Leonan, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu. Maddy Bowen kazetariak Europa eta Amerikari garbi adierazi nahi die zer gertatzen odolezko diamanteekin. Solomonen emaztea eta alabak errefuxiatu eremu baten daude, irten ezinik. Bere semea, Dia, haur gerrilaria da. Benjamin eta bere lagunak umeei etorkizun duina eskaintzen saiatzen dira …

Pelikulan akzio edo ekintza eszena oso biziak ikus ditzakegu, baina baita hausnarketa bikainak ere … (Adibidez: Agian ekintza on batek balio dezake pertsona gaizto baten biziari zentzua emateko… Edota: Jaunak barkatuko ote digu elkarri egiten ari garen gaiztakeria…? Agian Jainkoa ahaztu egin da herri honetaz…).

Mesedez, idatz ezazu iruzkin bat, azalduz zer den gehien gustatu zaizuna pelikulan, eta zure hausnarketa eginez, pelikularen alderdiren bati buruz.

Iruzkinak

  1. Sócrates Ela dio

    Ondo zegoen, baina protagonistak bere pertsonalitate eta karisma galtzen du filmaren bukaeran. Oso ondo zegoen bere umore ironikoarekin baina gero derrepente galdu egiten du. Beste pertsonaiak ondo daude baina ez dira nire guztokoenak. Filmako parterik hobena, Archer herrialdean dagoenean da (hasiera). eta txarrena bukaera. Oso luzea sentitu nuen.
    Konklusioan, zer atera dut filmatik: Ondo filmatuta dago, pertsonaiak hobeagoak izan lirateke, musika ez dago gaizki (pixket errepikagarria) eta naiko makala sentitu dut.
    Baino nahiko gomendagarria da

  2. Mirari Iturbe Epelde dio

    Odolezko diamanteak Afrikako diamante trafikoa oso ondo islatzen duen filma da. Izan ere, diamanteen trafikoarena oso arazo larria izan da Afrikan, Sierra Leonan gehienbat.
    Pelikula honetan garbi ageri da, kolonizazioaren ondorioz, zuriek beltzen kontura egiten duten ezkutuko negozioa. Horrez gain, Sierra Leonan bertan nahiko arazo dituzte FRUKo gerrilariekin, parean aurkitutako guztiak hil eta mutil gazteak bahitzen baitituzte.
    Kasu honetan, Solomon Vandy izeneko esklabo batek aurkitzen du oso diamante baliotsu bat, eta arazo larriak izango ditu horregatik, baina irtenbide bat ere bai. Izan ere, Danny Archer izeneko soldadu ohiak erosi nahi du diamantea, eta hura bilatzeko bidean hilko dute FRUKo gerrilariek.
    Solomonek nahi duen guztia, bestalde, familiarekin elkartu eta bizimodu lasai bat izatea da. Beraz, amaieran, Maddy Bowen izeneko kazetari batek lagunduko dio Afrikatik Ingalaterrara joan eta han diamantea saldu eta familiarekin elkartzen.
    Bukaeran, Maddyk bere helburua bete eta hau guztia biltzen duen artikulua idatziko du esklabutza eta diamanteen trafikoa salatzeko asmoz.

  3. Izaro Urquidi dio

    Sierra leonako FRUko gerrilariek bertako jendea preso hartzen dute eta diamanteak aurkitzen jartzen dituzte baina norbaitek diamanteak lapurtzen baditu akabatu egiten dute, baina han dago Solomon diamanteak aurkitzen eta inoiz ikusi duten diamanterik handiena aurkitzen du, bertako komandanteak ikusi eta hiltzen saiatu zen baina ez zuen lortu orduan Solomonek ondo gordetzen du beste momentu batean hartzeko eta gero aurkitzen du Danny Archer (nahi zuen bakarra diamantea lortzea zen baina azkenean lagunak egin ziren) hark esaten dio diamantea lortzen bazion bere familiarekin elkartuko zuela eta hala egin zuen baina hori lortzeko bere bizia utzi behar izan zuen. Oso pelikula polita iruditu zait non baita Danny maitemintzen den Maddy Bowenekin elkar erabili ziren hasieran baina azkenean maitemindu egin ziren.

  4. Aitzol Cabanillas dio

    Pelikula gustatu zait, baina gidoia ez zen oso ona. Filma ondo dago ikusteko, familia diamanteak baino garrantzitsuagoak direla eta ez dugula diamanteekin, edo diruarekin obsesionatu behar.
    Pertsonaiak, gehienak onak ziren, batik bat, Dani Archer.
    Beste batzuk ez ziren hain onak, adibidez, komandantea (militarra).
    Musika pelikula osoan berdina iruditu zitzaidan, aldatu zezakeen.
    Pelikula pixka bat luzea zen, eta uste dut pixka bat motzago egin zitekeela.
    Nik, pertsonalki, gomendatuko nukeen pelikula.

  5. Arantzazu Hernandez dio

    diamantesko pelikulak pelitaoa da eta oso ona da eta ikusi nai det berrise eta beraien peliculie : sierra leona haida beraien herria hair da. gerratan dao eta diamanteak billatzen hari dira eta eta bearen semeak hartu dute eta (FUR) beste umehetan hartezen dute, eta dia suken beraien semea eta solomon badi bere aita eta bere ama hil saio eta elkaerrekin lagun dute eta solomon badi sateula soy el camara . beste dana alo simsa .

  6. Jokin Pozo dio

    Gehien gustatu zaidana pelikulagatik Danny Archerrek bean bizia galtzen duenean Solomori laguntzeagatik diamantearekin bueltatzen. Pelikula honengatik ata dudan hausnarketa da benetan pasatzen den gauzbat da eta egunerokoan ezgarela konsciente.,-),-)

  7. Julen Ocio dio

    Gehien gustatu zaidana da Archer-rek Solomon eta bere semeari diamantea ematen dionean da. Solomonek diamante horrekin bere familiarekin berriz lasai bizi daiteke. Pelikula honekin egiten duten hausnarketa da lurralde aberatsak baliabide naturalak Afrikatik ateratzen dituzte eta baliabide horiek lortzeko Afrikako biztanle askok hil egiten dituzte eta bestela umeak edo familia horretako aitak beraiekin hartu eta gerrarako prestatzen dituzte. Egoera hau azkar gelditu behar da baina baliabide horiekin diru asko egiten da orduan jendeak ez du ezer egiten.

  8. Laura Alberdi dio

    Pelikula gogorra da baina oso ondo azaltzen du Afrikako egoera diamanteen trafikoarengatik. Atentzio gehiena deitu didana gerrilariek nola erreklutatzen dituzten gazteak edo nola bizi diren ikustea izan da. Gaur egun gazteak horrela erreklutatzen dituztela imajinatzea zaila egiten zait. Pelikula honetan Solomon Vandy izeneko arrantzale arrunt baten semea erreklutatzen dute eta bere semea berreskuratzeko edozer egiteko prest dago. Danny Archerrekin topatzen da. Solomonek lehenago diamante handieta eta ederrena topatu zuen eta ixkutatu egin zuen. Dannyk hau bazekien eta diamantea lortzeko Solomoni bere familiarengana eraman zuen eta geroago bere semea gerrillatik atera zuen. Azkenean, Solomon eta Archer lagunak egiten dira.
    Pelikula honetan argi ikusten da gaur egun pertsona asko diruaren menpe bizi direla, dena egiten dute dirua irabazteko nahiz eta ingurumena kutsatu edo pertsonak esklabizatu. Egoera guztiz bidegabea.

  9. Alazne Sudupe dio

    Pelikula hau oso hunkigarria iruditu zait eta horrez gain, munduan aberastasuna nola banatuta dagoen erakusten du. Filma honen bidez munduaren egoera hobeto ulertu ahal izan dudanez etxean hainbat gauza pentsatu ditut. Nire ustez bada Afrikako aberastasunez aprobetxatzeaz lagatzeko ordua. Are eta nabarmenagoa da dirudunen eta behartsuen arteko aldea; aberatsek gero eta diru gehiago dute eta txiroek gutxiago. Benetan izugarria iruditzen zait gobernuak egoera ezagutu arren, hau baimentzea. Baina guk geure partetik jar dezakegula uste dut, Afrikako herrialdeetaz aprobetxatzen diren enpresei beraien produktuak ez erosiz. Nire ustez dezente ondo azaldu dut nire iritzia eta hausnarketa, baina hau alde batera utziz niri pelikulan gehien gustatu zaidana azalduko dut.

    Asko gustatu zait Archer-en jarrera aldaketa. Amaieran Maddy-ri egin zion deian ia negarrez hasi nintzen banakielako hil zorian zegoela. Baina, dei horretan nabarmentzen da Solomon inporta zaiola. Diamantea berari bueltatuz gain, Maddy-ri laguntza eskatu ziolako. Gainera, asko gustatu zait filmak nolako ondo adierazten duen egoera.

    Benetan ederra iruditu zait filma eta beste gazteei gomendatzen diet.

  10. Elena Nogales dio

    Pelikula hau, Afrikan dagoen diamante salmentaren buruz da. Baita ere, haur gerrilariak azaltzen dira.
    Danny Archer, diamanteen saltzailea da, eta berak esportatzen ditu Amerikara. Solomon Vandyk diamante handi bat ezkutatu duela jakinarazten duenean, biak elkartuko dira, eta elkar lagunduko diote. Dannyk, Solomoneri bere familia aurkitzen lagunduko dio, horren truke, Vandyk Archeri diamantea aurkitzen lagunduko dio.
    Istorioan zehar, neska kazetari bat ezagutuko dute, eta honen laguntza izango dute. Solomonoren umea gerrillan egongo da.
    Nire ustez, oso pelikula ona da.

  11. Jone Etxenausia dio

    Pelikula honek Sierra Leonako gertaera baten berri ematen digu. Gerra garaian daude eta diamanteak aurkitu nahi dituzte. Lau dira protagonistak: Danny Archer (soldadu ohia), Solomon Vandy, Dia (Solomonen semea) eta Maddy Bowen (kazetaria).
    Pelikula oso entretenigarria eta interesantea iruditu zait. Eszena izugarri bortitzak ditu, baita tragikoak ere. Bi pertsonaiek bizi-iraupenaren bi aurpegiak, ustelkeria, bidegabekeria, esklabutza eta indarkeria protagonista diren mundu bat irudikatzen dute.
    Gehien gustatu zaidana amaiera izan da, beraien betebeharra betetzen dutelako.
    Nik egindako hausnarketa hau izan da:
    – Haurrak ez dira gerretan erabiltzeko jostailuak.
    – Elkar laguntzen bagara, azkenean gure helmugara iritsiko gara. Batzuetan besteen laguntza onartu behar dugu, asko ez gustatu arren.

  12. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula honek une eta egoera oso gogorrak erakusten ditu. Haur soldadu eta pertsona txiroen egoera gogorrak ondo islatzen ditu.

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidan unea da Solomon enteratzen denean bere semea gerrara bidalia izan dela. Negarrez hasten da bere emaztearekin batera. Une oso gogorra den arren oso ondo irudikatzen du Afrikan bizi duten egoera gogorra eta tristea.

    Baita ere, asko gustatu zait familia guztia elkartzen den unea. Horrenbeste negar eta sufrimenduren ondoren familia elkartuta ikustea zoragarria da.

    Pelikula honi esker hausnartu dut gure egoera oso ona ona dela Afrikako haur eta jendearekin konparantuz. Hala ere, ez dugu baloratzen gure egoera ona eta ez gara konturatzen batzuek dituzten bizi balditzak askoz okerragoak direla gureak baino. Guk nahi dugun dena esku artean dugun bitartean beste batzuk gogor borrokatu behar dute bizitza baldintza duin batzuk izateko. Nire ustez, baloratzen hasi behar dugu duguna eta ezer ez dutenekin pentsatzen. Pelikulak balio izan dit hausnartzeko eta konturatzeko batzuk ez direla gure moduan bizi eta gehiago baloratu beharra daukagula duguna.

  13. Laura Larrañaga Madrid dio

    Nahiz eta hau filma bat soilik izan, Afrikako herritar askoren bizitza irudikatzen da. Beraien herrietara gerrilariak iritsi eta gehienak hiltzen zituzten; batzuk, gehien bat umeak, gerrilan sartzen dituzte eta beraien pentsaera sustatzen diete. Besteak, gehien bat gizonak ,diamanteak bilatzeko errekrutatzen dituzte.

    Bertan, lan gogorra egiten duten arren komandanteek ez dute inolako arazorik buruan bala bat sartzeko edozein husteri egiteagatik. Ez da erraza, zure familia, zure etxea, zure bizitza… Dena egun batetik bestera galtzea, eta zegatik? Bada beste kontinenteetan diamante eskaera handia dagoelako. Argi da hauen erosle gehienak ez dakitela hauek lortzeko batzuk gau eta egun egin behar dutela lan inolako saririk lortu gabe; gero hauek ilegalki salduta izateko.

    Kontrolik gabe kontsumitzen dugu, horrelako prozedurak inkontzienteki babesten. Horrelako arazoak munduan zehar gertatzen direla jakin behar dugu, gure artean ez gertatu arren.

  14. Estibaliz Romero dio

    Pelikula hau oso tristea iruditu zait, errealitatea ikusten da eta oso gogorra da. Jendea (umeak ere bai), jendea hiltzen azaltzen dira.
    Dannyk hasieran nahi zuen bakarra diamantea zen, baina azkenean, gehiago ezin zuenean, diamantea Solomoni eman eta bera gabe ihes egiteko esan zion. Hori da gehien gustatu zaidana, gauz batzuk besteak baino garrantzitsuagoak direla konturatzen zarelako.

  15. June Sanjuan dio

    Pelikula honetatik gehien gustatu zaidana, munduko egoera nolakoa den erakutsi didala da. Gu ez gara konturatzen baina oso egoera onean bizi gara eta gu gero eta gehiago eskatzen dugu, ez gara konformatzen daukagunarekin. Aldiz, beraiek guk daukagun guztia edukita ez zuten ezer gehiago eskatuko.
    Pelikula honek erakusten digu jende askok Afrikako herrialdeetaz aprobetxatzen dela eta gaur egun ere horrela jarraitzen duela penagarria iruditzen zait. Ematen du pobreagoak direlako eskubide gutxiagoak dituztela eta lotsagarria iruditzen zait jendea kapaz izatea beraietaz aprobeetxatzeko.
    Egia esan pelikula honek Afrikako egoera zenbaterainoko larria den hausnarrarazi dit eta asko gustatu zait.

  16. Tania Gonzalez dio

    Pelikula hau orokorrean asko gustatu zait, baina gehien gustatu zaidana da familiaren bila hasten zenean eta Danny Archer ezagutu gabe laguntzen hasten da, nahiz eta hasieran diamantearengatik bakarrik egiten zuen, baina azkenean Dannyk bere bizitza arriskuan jarri zuen Solomon eta bere umea Diarengatik.

    Solomonek esklabu bat bezela lanean ari zenean, balore handiko diamante bat aurkitu zuen eta gorde egin zuen berarentzako gero bere familia aurkitu ahal izateko. Dannyk hori jakin zuen eta hasieran horregatik hasi zen.

    Pelikula honetan Afrikako egoera azaltzen da: Gerrak, salmentak, umeak hartzea esklabo bezela lanean aritzeko, pobrezia… eta oso ondo dago guk hausnartzeko benetan zer egoeratan bizi diren ikusteko, eta oso pozik egon beharko genukeela hemen jaio izanagatik.

  17. Marta Gogorza dio

    Niri filmean gehien gustatu zaidana izan da Danny Archerrek ikusita Solomon Vandyk bere familia galdu zuela diamante batzuk lortzeagatik gero saltzeko ba laguntzea erabaki zuenean.
    Baina horren gauza txarra zen berak Solomonri lagundu ziola bakarrik berak topatu zuen diamantea artzako.
    Baina azkenean dena gaizki irten zitzaion eta Solomonek bere familia topatu zuen arren diamanterik gabe geratu zen hilda mendiko izkin batean eta Maddy Bowenekin gelditu gabe

    Pelikula honekin egin dudan hausnarketa izan da pertsonak beste pertsona batzuk esplotatzen dituztela beraiek nahi dutena lortzeko baina gero gehienetan galtzen bukatzen dutela kartzelatuk.
    Umeak ere esplotatzen dituzte eta baita gizon batzuk neska gazteak bortxatzen dituzte.

  18. Aitana Sanchez dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana izan da errealitatea erakusten gaituelako
    eta zein egoera latzak jasan behar dituzte pertsona eta gazte batzuek guk adibidez diamante txiki bat izateko gure eskuetan.
    Oso pelikula tristea da bertako egoera tristea delako.
    Zergatik aprobetxatu behar gara beraien egoera txar honetatik, pobreagoak direlako?
    Horrek ez du esan nahi eskubide gutxiago dituztenik.
    Pelikula honek begiak irekitzen dizkizula iruditzen zait eta asko hausnarrarazi dit.

  19. Urko Irañeta dio

    Pelikula hau oso ona da baina muxua falta zen pelikula honetan. Afrikan kokatzen da. Pelikula diamanteen salmentari buruz da.
    Pertsonai bat afrikanoa da, bere izena Solomon Vandy da. Bere familia baztertu ziren gerrarengatik. Danny Archerrekin elkartuko da bere familia aurkitzeko. Bigarren honek, interesak ditu Solomonek ezkutatu zuen diamantea aurkitzeko. Hori da istorian zehar egingo dutena.
    Kazetari batekin topo egingo dute eta bere aldizkarirako nahi duen titularra lortzen saiatuko da informazioa hartzen.

  20. Naiare Elorza dio

    Pelikula honetan, Danny Archer, soldadu ohia eta Solomon Vandy, arratzalea da. Beraien helburua berdina zen, diamante arrosa aurkitzea. Dena gertatzen da Sierra Leonan, 1990ean gertatu zen gerra zibilaren etaparen zehar. Solomon diamanteak aurkitzen jarri zuten FRUko gerrariek. Diamante arrosa aurkitu eta ezkutatu egin zuen. Bere bizitza arriskuan jarri zuen.

    Danny, diamanteak armen ordez aldatzen ditu. Dannyk jakin zuen Solomon diamante arrosa ezkutatuta zuela.
    Maddy Bowen, kazetari ipar-amerikarra, Sierra Leonan dago, diamanteen salerosketen egia ezagutzeko.
    Maddyk, Dannyren informazioagatik idazten du artikulua. Maddy, Danny eta Solomonen artean lortzen dute helburua.

    Niri pelikula honetan gehiena gustatu zaidana da: Solomon bere emaztea eta semearekin zegoen eta FRUko gerrariak etorri ziren. Solomon bere familia aurrera ateratzeko nahiak egin zituen baina ezin izan zuen. Dia, Solomonen semea, FRUko gerrariek hartu zuten eta gerrari bihurtu zen. Ama eta alabak bertan gelditu ziren baina Solomon ere hartu zuten FRUko gerrariek. FRUko gerrariak, Solomon diamanteak aurkitzera ipini zuten.

    Baita ere gustatu zait, Danny Archer soldadua eta Maddy Bowen kazetariak, Solomon Vandyri pelikulan zehar asko laguntzen dioten zatiak.

    Pelikula honetan ikusten da, amets bat bete nahi baduzu edo gauz garrantzitsu bat egin nahi baduzu edozer egingo zenukeela eta ez zinakeela errendituko.

  21. Jon Santizo dio

    Pelikulako gehien gustatu zaidan atala soldadu txuriek diamante meategia erasotu zutenean da. Bertan, jende asko hil zuten.
    Baita ere, Solomon bere familiarekin Londresen elkartu zenean. Bukaeran solomon agintariez beteta zegoen gelara sartu zenean eta denak txalotzen hasi zirenean ere gustatu zait.

    Gehien arritu nauena, umeak gerran ikustea da. Beldurrik gabe hiltzen zuten jendea eta Dia aitarekin elkartu zenean ez zion kasurik egiten. Gerran umeak torturatu egiten dituzte jendea hiltzeko eta sentimendurik ez edukitzeko. Baita, Solomonen herrira joan zirenean eta jendeari eskuak moztu zizkiotenean asko hunkitu ninduen.

    Orokorrean, asko gustatu zait pelikula. Momentu batzuk oso gogorrak izan arren oso entretenigarria da. Hirugarren munduko herrialde baten gerra oso ondo ikusten da.

  22. Sara Larrañaga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait eta gehien gustatu zaidana, Afrikan ze egoeratan bizi diren azaltzen dutela.
    Oso egoera txarrean bizi dira. Beti gerretan daude eta edozergaitik hil eiten dituzte. Ez dute ezertarako eskubiderik eta askatasunik. Adin txikiko pertsonak soldadu bezela ibiltzea ez zait batere normala iruditzen. Beraien familietatik banatzen dituzte eta beraien infantzia oso txarra iruditzen zait.
    Sierra Leonen, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta diamante on eta haundi bat aurkitzen du, eta arazo larrietan sartzen da, bere familia errefuxiatu eremu baten daude baina ez daki non, orduan Danny Archerrek familia aurkitzen laguntzen dio diamantearen ordez eta Maddy Bowenek ere laguntzen dio. Azkenean aurkitzen ditu baina bere semea eman egin dutela enteratzen da.
    Nik usten dut, egoera honetan bizitzea ez dela normala eta lagundu egin behar diegu.

  23. Irati Lizarralde dio

    Pelikula hau orokorrean asko gustatu zait momentu bizi asko agertzen zirelako ere bai eta gehien gustatu zaidana da gerrillako aurren errealitatea ikusi dudala benetan, gogorra iruditu zait. Honen hausnarketa bat egin ostean, iruditzen zait oso bizi gogorra dutela gerrillako haurrek.
    Baita ere, pelikulako une batean galdetzen zioten beren buruei ea Jainkoa ahaztu egin ote zen berain herriaz. Pertsona batek zerbait baliotsua duenean, askotan pertsona horren laguna izan nahi duzu kasu honetan, Solomonek diamantea izateagatik Danny-k bere laguna izan nahi zuela. Pelikula honek eragin dit benetako errealitatea ikuste gerrillako pertsonena eta ez dela batere justua. Hegoaldeko herrietan bizi diren pertsona asko erabiltzen dituzte merkataritza egiteko. Beraietaz aprobetxatzen dira eta merkataritza bidegabea egiten dute. Beraien ekonomia ondasunak nahi duten bezala ibiltzen dituzte bertako jendea aprobetxatzen dute beraien ekonomia ustiatuz.
    Egoera hau onartezina da eta zerbait egin beharra daukagu.

  24. Luis Juaristi dio

    Pelikula asko gustatu zait, gehien gustatu zaidan izan da:
    Solomon eta bere semea Dany Archerrekin hegazkinera zihoazenean, koronela azaltzen da eta Danik tiroa botatzen dio eta korrika alde egiten dute, baina Daniri ere tiroa botatzen diote eta Solomonek lagundu egiten dio baina ez danik bazekien ez zela salbatuko. Gero Dani hiltzen ari zenean diamantea Solomoni ematen dio eta Solomon eta bere semea alde egiten dute, bere familia berreskuratzen dute et aberatsak bihurtzen dira.

  25. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula orokorrean asko gustatu zait. Oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zait. Niri pelikulan gehien gustatu zaidana da Salomonek ahal duen guztia egiten duela bere familia berreskuratzeko eta baita ere, gehien gustatu zaidana izan da beraien egoera ezagutu dugula eta ikusten den bezala, ohartu garela beraien egoera oso txarra dela. Denbora guztian pistolekin daude ume txikiak eta beraz, ume soldadu asko daude eta horrek batzuetan tristura eragiten zidan.
    Pelikulak asko hunkitu nau eta oso interesgarria iruditu zait. Injustizia handiak jasaten dituzte eta ume asko hiltzen dira gerran. Beraien egoera oso txarra da eta gobernuek ez dute ezer egiten egoera horren aurrean. Jendea esklabu bezala erabiltzen zuten eta lan gogorrak egiten zituzten. Hegoaldeko egoera ez da batere hobetu eta ez dira ari ezer egiten. Horretaz gain, bertako gerra gerrarik biolentoena izan da.
    Azkenik pelikula asko gustatu zait eta gomendatzen dizuet.
    Zerbait egin behar dugu egoera honen aurrean eta lagundu egin behar ditugu!!!

  26. Mohamed Hamli dio

    Pelikula honetan gustatu zaidana da askenean nola Archer hasieran diamanteas interesatua zegoen baina askenean nahiago zuen Solomori eman dio eta ez bere lagunari, nahiago zuen Solomon bere familia mantentzea.
    Nere iritzia oso pelikula triztea da Afrikan diamanteagatik akatzea baina onena Salomon bere familia babestuta du eta bere semei hizkuntza ederragoa emango zaie.
    Askenean pelikula ederra da ikusteko.

  27. Ekaitz Iriondo dio

    Niri pelikula honetan gehiena gustatu zaidana, Salomon bere semearen bila joaten denean eta bere bizia asko harrixgatzen duenean baita diamante arrosa bilatzen duenean ere eta nola iskutatu zuen, hasieran gainera hankatako behatzetan eman zuen gizon horrek ez ikusteko. Gero ez zaidana ondo iruditu pertsonak nola tratatzen dituen jende diamantearen bila hari direnean. Gainera askotan diamante zati bat ez hartuta ere tiro bat botatzen zioten. Eta baita asko gustatu zitzaidana Danny Archerrek asko lagundu ziola hasieran esaten zion diamantearengatik hari zela lanean baina azkenean diamantea ere eman egin zion. Salomonengatik ere Maddy Bowen kazetariak ere lan handia egin zuen bere semea berriz berrezkuratzeko, Maddy Bowen Danny Archerren laguna zen eta horregatik lagundu zion asko.

  28. Aimar Mugica dio

    Danny Archer-rek Solomon eta Dia salbatzen dituenean eta hainbat soldadu akatzen dituenean eta ondoren ber maiteari hots egiten dio esanez lortu duen artikulua publikatzea zeren esan zion hiltzen bazen artikulua publikatzeko eta Afrikatik ertetzen baldin badu. Baina Maddy ulertzen du hil egingo dela.

    Nere ustez film oso polita da eta ikustea gomendatzen dut. Egoera benetan oso tristeak daude, umeak soldadu, umeei eta helduei besoa moztea botatu ez dezaten beste gobernu baten alde.

  29. Eneko Galan dio

    Solomon Vandy-k diamante gorri bat aurkitzen du eta ondoren preso hartzen dute gerrariek. Solomon-ek diamante hori ezkutatu zuen Sierra Leonan, eta gerrariek diamante hura bilatzen ibili ziren. Danny Archer-ek Sierra Leonara joan zen diamanteak erosteko eta ondoren armak saldu.

    Solomon bere familiatik separatzen dute, eta bere semea gerran ipini zuten. Azkenean, Solomon Danny-rekin aliatu zen eta diamantea berreskuratzera joan ziren. Han, Danny Archer hiltzen da baino diamantea berreskuratzen dute, eta Solomonek Londresea egiten du bidaia. Hura, pertsona boteretsuekin negoziatzen ibili zen, eta azkenean, bere familiarekin bukatu zuen eta diruz beteriko maleta batekin.

    Nere ustez, pelikula honen momentu hoberenak dira nola pertsona boteretsu eta soskariak gerrak pizten dituzte Sierra Leonako edo lurralde pobreak kontuan hartu gabe. Haien lehengaiak lapurtzen dizkie eta gainera biolentzia erabiliz. Injustizia hutsa da.

  30. Benat Exposito dio

    Pelikulatik gehien gustatu zaidan zatia da Danny Archer Salomonen familiaren bila joaten denean eta Salomon bere semea ikusten duenen. Pelikularen erdian esaten da Danny eta Salomon mina batera joan ziren eta ume asko zeuden lanean dimantearen bila. Orduan Salomon Mina horretan sartzen da eta diamante Arrosa eta Salomon minatik irtetzen da eta diamante Arrosa lur azpian izkutatzen du eta militar bat arrapatu egiten du eta esaten dio diamante emateko baina Salomon ezetz esaten dio. Orduan Danny Pistola batekin agertzen da eta bere militarrei disparatzen dio eta orduan Salomon eta Danny korrikan irteten dira. Hurrengo egunean Gaiztoak herritara joaten ziren dana puskatzeko. Egun batean Danny eta Salomon ahuntzarekin mendira joan ziren eta bi militar zeuden eta ahuntzari bizkarra iriki zioten eta diamanteak zeuden barruan. Amaieran Salomon bere familiarekin aurkitzen da.

  31. Lide Alberdi dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana, bukaerako zatia izan da, Danny Archerrek diamantea Solomoni ematen dionean eta Maddy Bowenekin telefonoz hitz egiten duenean. Baina gutxien gustatu zaidana, gerrak izan dira eta batzuk besteak hiltzen egotea batere arrazoirik gabe. Orokorrean asko gustatu zait, oso interesgarria izn delako denbora guztian eta ez zen batere aspergarria.
    Pelikula honekin gauza askotaz hausnartzea egiten dizu, baina batez ere gerrak ez dutela ezertarako balio eta biolentziak ez duela dena konpontzen. Baita ere, arrazakeria egoteak kalte asko egiten duela, normala den bezala, eta biolentzia eta gerrak bezala ez duela ezertarako balio.
    Argi ikusten da nola Danny Archerrek bukaeran, Solomoren eta Maddy Bowenengan duen maitasuna, beraiei laguntzeagatik hil egiten delako.

  32. Ander Zubizarreta dio

    Niri pelikulan gehien gustatu zaidan gauza da, nola, Salomonek Danny-k mina hartu zuenean lagundu zion mendian gora igotzen. Eta gero, Danny-k nola eman zion berea zuen diamente arrosa.

    Nire hausnarkearen zatia, Salomonek diamante arrosa aurkitzen duenekoa izango da:
    Salomon minetan diamanteak topatzen hari zen, eta alako batean Salomonek diamante arrosa bat aurkitu zuen eta hanketako behatzetan izkutatu zuen, besteek ez ikusteko. Baina momentu berean, gobernuak bombardaketa bat egin zuen Salomonen minan. Salomonek ihes egin zuen, diamantea izkutatzeko baina azkenean Salomon arrapatu zuten eta ziega batzuetara eraman zuten beste kideekin batera, baina diamantea izkutatu zuen. Ziegan zeuden bitartean, han zegoen koronel batek Salomoni esan zion, diamante handi hura ikusi ziola eta Danny-k entzun zion eta Salomonen atzetik hasi zen diamantea topatzeko….

  33. Iker Maldonado dio

    Pelikula hau oso polita da. Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu. Maddy Bowen kazetariak Europa eta Amerikari garbi adierazi nahi die zer gertatzen odolezko diamanteekin. Solomonen emaztea eta alabak errefuxiatu eremu baten daude, irten ezinik. Bere semea, Dia, haur gerrilaria da. Benjamin eta bere lagunak umeei etorkizun duina eskaintzen saiatzen dirA. AZKENEAN PELIKULA ASKO GUSTATU ZAIT.

  34. Maren Casas dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, benetako egoera azaltzen duelako,oso egoera gogorra, eta gaur egungo egora herrialde batzuetan holakoa delako. Pelikulan gehien gustatu zaidana, Solomonek egin duen guztia, pasatu duen guztia bere familiarekin egoteko eta familia berreskuratzeko.
    Ez zaidana gustatzen da umeak hartu eta gerrarako prestatzen dituztela beraiek ezetz esan harren, eta hain txikiak izanda pistola batekin jendea akatzen haztea. Pelikula diamante bati buruz doa, Solomon lanean hari zenean diamente haundi bat topatu zuen eta momentu horretan gerran hasi ziren eta solomon beste toki batera joan eta diamentea lur azpian ezkutatu zuen, orduan egun batzuk geroago Danny Archerekin topo egin zuen biak atxilotuta zeuden tokian eta Dannyk bazekien berak diamante hori ezkutatuta zuela, eta dirua irabazteko diamante hori behar zuen. Azkenean biak joaten dira diamantea topatzera eta topatu egiten dute. Nire ustez ume batzuk bizitzen hari direna ez da batere egoera erosoa eta pelikula honekin ikasi dudana da ume horiek bizitzen hari direna benetan egoera oso gogorra dela.

  35. Marta Olariaga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, ausnarketa asko eragin dizkidalako. Gehin gustatu zaidan momentua, Solomonek Londresen gizonari diamantea ematen dionean eta bere familiarekin elkartzen den momentua da.

    Film honetan aurkezten den egoera oso gogorra da. Sierra Leonan gerran daude eta umeak ari dira gerran armekin. Umeak FRU taldera sartzen dira. Hemen armak ematen dizkiete eta gauero festak izaten dituzte. Horrela uste dute bere herriaren alde ari direla, baina herria bi zatitan zatitzen bakarrik ari dira. Beraiek ere bizitza osorako markatuta geratuko dira, jendea hiltzen ari direlako hain edade gazteetan. Egoera hau hegoaldeko herrialde askotan ematen da. Afrikan, ustiapenerako lehengai asko dituzte eta meategietan herritar asko esklabu moduan aritzen dira lanean ia soldatarik jaso gabe. Hau bidegabea da, ez dago ondo eta zerbait egin behar dugu, askotan ez garelako konturatzen gure diamanteek zer historia duten atzetik.

  36. Alba Nogales dio

    Diamantes de Sangre pelikulan gehien gustatu zaidana da nola errepresentatzen duen gaur egungo egoera herrialde batzuetan. Pelikulan agertzen dena egoera errealak dira eta jendeak konstzientziatzeko eta sentsibilizatzeko oso erabilgarriak dira.

    Eszenas hitz egiten, gehien gustatu zaidan eszena da Dia bere aita Solomoni pistolarekin apuntatzen dioenean, tentsio hadia zegoen momentu hartan;pentsatzen nuen Danny Archer dia akatuko zuela baina azkenean ez zen hori gertatu eta elkarrizketa baten ondorioz, Solomon eta Dia ondo bukatu zuten.

    Gainera, baita ere asko gustatu zait Dani Archer-ek hasieran bakarrik diamantea axola zaiola baina geroago, bere bizitza Maddiren, Solomoren eta Diaren azpitik jartzen du eta garrantzitsuena berarentzat da beraiek bizitza salbatzea.

    Gustatu ez zaidana bukaera da. Nire ustez Danny Archer bizirik bukatu beharko zuen Maddyrekin; ez zait gustatu hiltzea ez zuelako merezi, hasieran bakarrik diamantea nahi zuen baina geroago erakutsi du pertsona ona dela eta bizirik jarraitzea merezi zuen. Bukaera hobea izango zen Solomon, Dia eta Danny handik bizirik aterako balira diamantearekin.

    Asko agertzen den gaia haur soldaduak dira eta horri buruz nire iritzia emango dut. Herrialde haietan pobrezia handia dago, eta gerra askoen ondorioz bakarrik pobrezia gehiago eragiten du; jendea etxerik gabe geratzen da, herri osoa suntsituta geratzen da, jende asko hiltzen da… Gerra horietan jende askoa akatzen da eta umeak bere familiatik separatzen dituzte, gerran aritzeko. Ume horiek txikiak direnez normalea, gauz oso txarrak egitera kondenatzen dituzte eta haiek beste bat izaten bukatzen dute. Herrialde horietan gertatzen dena bukatu behar da, gerrak egotea eta gainera umeak erabiltzea onartezina da.

    Herrialde haiek hobeto bigilatu behar dira eta gerrak murriztu egin behar ditugu, gerrak egoten jarraitzen badira, umeak erabiltzen jarraituko dute. Ume horiek gerran jarraituko dute bere bizitza osoan eta han hilko dira. Hori ez da merezi dutena,ume horiek merezi dute bizitza egoki bat izatea, bere familiarekin jarraitzea, jolastea,ikastea…Zoriontsu izatea. Giza eskubideak mundu osoan errespetatu behar dira eta arriskutsuak diren herrialdeetan neurriak hartu behar dira.

  37. Nida Sajjad dio

    Bai, pelikulako gauza batzuk asko gustatu egin zait baino batzuk ez alde batetik gustau egin zait Danny Archerek Solomoni lagundu egiten du eta berari laguntzen du bere familia bilatzen eta berea semea ere hori bai odolezko diamantea lortu nahi zuen eta gero diamantea saldu eta armak erosi nahi zuen, eta bere familiari bilatzeko Maddy boweni laguntza eskatu zuen Maddy Bowen ikerketa periodista oso errealista eta oso ona zen. Berak egin du lana asko gustatu egin zait zeba berak bakarrik jakin nahi zuen zer pasau da odolezko diamantearekin ez zuen nahi diamantea lortzea. Solomonen sufrimendua familiako bereizteko modukoa da. Berez ere bere semea Dia pistola jartzen du bere gainean baino Solomonen maitasuna berari bueltatzen laguntzen du. Badirudi sufrimendua izan daitekeela gizakiak bere herrialdeko biztanleriari helduko diona. Besterik gabe, gizakiek egunero egin dezakete gauza bat da. Beste aldetik ez zait gustatu bat ere jende gaiztoa Afrikako jendeari hiltzen zuen eta gerra asko azaldu zen gerra dauden momentua bat ere ez zait ondo iruditu bestela Oso film interesgarria da eta oso ona iruditu zait

  38. Nahia Gonzalez dio

    Osotasunean, filma ez zait gustatu, baina badago une bat nahiako gogorra dena. Une hori da Salomon, Danny eta Dia diamantea zegoen tokian zeudenean eta Diak, pistolarekin apuntatzen duenean. Une zinezgaitza iruditzen zait, zeren bere aitak hezi baitzuen, bere amadrekin batera eta ez zait normala iruditzen hori egitea. Gerrila batean egoteagatik, ez ditu bere aitarenganako sentimenduak ahaztu behar. Azkeneko momentuan bada ere, ez du bere aita tirokatzen, bere aitak lasaitzen baitu eta bereganako sentimenduak gogorarazten dizkio. Diak, pistola lagatzen du eta mako bat ateratzen zaio. Bere aita tirokatzen bazuen, penagarria eta oso tristea irudituko litzaidake.
    Ondorioztatu daiteke, familia hortako pertsonak, oso onak direla.

  39. Igor Bravo dio

    Niri gehiena ikutu didana Danny Archer hiltzen ari zenean zen. Oso erromantikoa iruditu
    zitzaidan Danny Archer-ek hots egiten dioenean Maddy Boweni Solomori eta Diari
    laguntzeko. Momentu horretan Danny Diaren eta Solomoren etorkizuna bere biziaren
    gainetik jarri zuen eta Maddy oso kezkaturik zegoen gainera oso triste. Irudi hori buruan
    geratu zait oso gogorra zen eta baina beste eszena gogor bat dago, Solomoni bere semea
    Diak pistolarekin apuntatzen dionean hor kontrajartze bat dago Diaren partetik bere barruan
    bere aita maite zuelako baina gerran barneratutako pentsamenduen ondorioz ez zuen
    dudarik eduki bere aitari tiro egiteko, baina ez zuen egin.

  40. Nerea Epelde dio

    Gerra zibila 1990eko hamarkadan Sierra Leonan garatzen zen bitartean, bi gizon, Dani Archer, hegoafrikako mertzenario zuria eta arrantzalea, Solomon Vandy, elkartzen dira beren bizitzako ibilbidea alda dezakeen diamantea bilatzeko. Kazetari estatubatuarraren laguntzarekin, gizonek lurralde gaiztoetan barrena bidaia arriskutsu bat egiten dute beren helburua lortzeko.

    Asko gustatu zait pelikula, batiz bat eman nahi digun mezuarengatik. Mezua honako hau da: ametsak bete daitezkeela eta betetzeko borrokatu egin behar dugula.
    Pelikula honetako zatirik politena bukaerakoa iruditu zait, asko hunkitu nau.

    Baina bazegoen beste gauza garrantzitsu bat ez zitzaidana batere gustatu: umeak gerran ibiltzea. Helduen gauza bat dela iruditzen zait eta umeek parkeetan eta kaleetan lasai jolasten ibili beharko luketela iruditzen zait.

    Pelikula honekin beste batzuen laguntzarik gabe ezin ditugula guk nahi ditugun emaitzak lortu ikasten dugu, eskerrak eman behar dizkiegula alegia laguntzen digun pertsonei.

  41. Amine Yenor dio

    pelikulan niri gehien gustatu zaidena izen da onbosco beti gendeari laguntzen ari dela eta ez dio importa zer pasatuko den eta baita gustatu zait joan denean atxilotutako jendearen gana egun bat libratzeko baina bruno eta bere laguna eskapatu egin nahi zuten baina onboscoc topatu egin zuten eta brunok esan dio mesedez laga pixka bat gehiago onboscoc esan zion mesedez etori zaitez bestela atxilotu egingo zuten onbosco bruno asaldu egin zen eta horrela hasi zen onbosco eta berahien umen historioa

  42. Saray Barquero dio

    Hasteko, niri ez zaizkit horrelako pelikulak gustatzen (akziozkoak), baina pelikula hau nahiko ona izan da. Batzuetan aspertu egiten zuen tiro asko botatzen zituztelako eta denbora osoan gerran zeudelako. Baina orokorrean nahiko ona izan da. Solomon Vandy bere familiatik separatzen dutenean oso momentu gogorra da. Pentsatzen nuen Maddy Bowen eta Danny Archeren artean zerbait gertatuko zela, hau da, muxuren bat edo. Ikusten zen elkar maiteminduta zeudela eta ezer ez gertatzea beraien artean oso arrarua egin zait. Maddy Bowek aprobetxatu egin zuen Afrikan zegoela (Sierra Leonan) erreportajea egiteko bere lanerako. Danny Archeri, Solomon Vandyri eta bere familiari atera zizkion argazkiak, baita bere buruari Afrikako pertsonekin ere.

  43. Eneko Arrieta dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana, amaieran Solomon eta bere familia salbatu egiten direla eta diamenteen erosleak salatzen dituela eta Maddyk diamanteei buruzko artikulu bat idazten duela odolezko diamanteei buruzko artikulu bat idazten du rebista batean. Gehien gustatu zaidan eszena, helikopteroa errebeldeen kampamentuan tiroka sartzen denan izan da. Oso gaizki iruditzen zait diamanteen salmenta eta dena oso ondo azalduta dagoela uste dut.

  44. Iraia Piris dio

    Pelikulan gehien atentzioa eman didana Salomonek ez jakin arren zein den Danny Archerrekin lehenengoan konfidatu duela ez duelako beste inorrekin joan edo Afrikatik inor gehiago ezin diolako lagundu. Pelikulan gehien gustatu zaidana da Afrikako egoera dena oso ondo irudikatzen duela, eta pertsona asko hil egiten direla eta bat edo beste libratzen direla, baina aurretik gaizki egin duen gauza batengatik libratu eta defenditu dutelako. Pelikulan ikusten den bezala umeak esklabutzak hartzen dituzte gerran beraiek irabazten irteteko eta batenbatek hil egin behar badu umeak ezateko eta ez beraiek; baita ere, dirua lortzeko esklaboak hartzen dituzte inbaditutako herrixkatatik. Esklaboak egiten dute lan guztia eta etekinen zati bat beraientzat eman beharren, beraientzat hartzen dute guztia. Pelikulan agertzen da zekulako diamantea aurkitzen duela eta ezkutatu egiten du, baina batek ikusi egiten dio eta Salomonen atzetik joaten dela eta beraiek diamantea desenterratzen saiatzen direla. Baina azkenean Salomonek lortu egiten du eta Danny Archeri ematen dio. Azkenean Danny hil egiten denez Salomoni ematen dio eta Salomonentzat gelditzen dira etekin guztiak

  45. Elene Elduaien dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana Solomon Vandyren ausardian izan da. Oso egoera zailetan beti mantendu da zurrun arazoen aurrean. Familia berreskuratzeko, bere bizitza babesteko, jendearekin tratatzeko…
    Pelikula honetan beste toki batzuetako bizimodua ikusten dugu. Arazo izugarriak daude beste herrialde batzuetan eta askotan ez gara konturatzen. Gerrak, sal-erosketa ilegalak, haurren soldadutza… Jende askok sufritzen du errurik izan gabe eta ezin dute ezer egin horren kontra. Hemengo bizimoduarekin alderatuta benetan desberdina da. Honek, gure bizitza gehiago baloratzea ere ekartzen du.

  46. Ane Etxeberria dio

    Asko gustatu zait pelikula oso errealista dela. Odolezko eszenak, gerra eta tiroteo eszenak… Gainera oso ondo ikusi ahal izan dugu bertako bizitza eta egoera. Baita familia banaketak eta ume gerrilarien egoera. Izugarria iruditu zait, umeei nola psikologikoki pentsaera aldaaraztzen dien.

    Horretaz aparte, gogorra iruditu zait, bertako soldaduei, gerrilariei… gehiago inporta zitzaiela dirua pertsonen osasuna eta ongizatea baino.

    Azkenik, pelikula hau egokia iruditzen zait jendea kontzientziatzeko. Ze batzuetan, ez gara konturatzen gu oso ondo bizi garela eta, badagoela jendea oso gaizki pasatzen ari dena. Horregatik, guk daukaguna apreziatzen hasi beharko ginatekeela iruditzen zait.

  47. Izaro Lete dio

    Orokorrean pelikula asko gustatu zait bizitzaren alderdi asko jorratzen dituelako ; hala nola, gerrak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria…
    Argi agertzen da munduko toki guztietan ez garela berdin bizi eta ez ditugula baliabide berak. Horregatik, guk baloratu beharra daukagu dugun guztia, besteak beste, lo egiteko teilatu bat.
    Pelikula honetatik gehien gustatu zaidana errealitatea da. Argi eta garbi erakusten du Sierra Leonako egoera eta horrekin jakin behar dugu denok eskubide berak izan beharko genituzkela. Horregatik, gai printzipala baino pisu handiagoa du errealitateak. Gai printzipala diamanteen trafikazioa da eta horrek, hiru pertsona oso ezberdin elkartzen ditu, kazetari bat, militar ohi bat eta arrantzale bat. Biolentzia askoko filma da.

  48. Unai Tena dio

    Nire ustez, pelikula honek afrikako egoera oso ondo explikatzen du. Solomon Vandiren bizia oso gogorra da eta bere semea, Dia, kentzen diotenean oso gaxki sentitzen da. Bera ere preso hartzen dute eta oso diamante baliagarria topatzen du eta ixkutatu egiten du. Danny Archerek ( arma saltzailea) eta Maddy Bowen, (kazetaria), diamantearen truke bere familia bueltatuko diola hitz ematen diote. Bidai erdian Maddy etxera bueltatzen da eta Solomonek eta Dannyk jarraitzen dute. Amaieran, Solomonen semean berreskuratzen dute eta diamantea hartzen dute. Danny zaurituta dago eta ezin du aurrera egin. Bukaeran Solomonek bere semearekin helikopteroa hartu eta etxera itzuli ziren.
    Gehien gustatu zaidan partea: Dannyk Solomoni eta Diari diamantea ematen dionean eta Dannyren helikopteroarekin handik alde egiteko erabiltzen dutenean. Dannyk bere bizia usten du Solomonek bere familiarekin berriro elkartzeko.

  49. Jokin Arregi dio

    Pelikulan gehien gustau zaidana izan da nola Solomonek bere familia eta batizbat bere semearengatik nola egiten duen dena bere seme Dia salbatzeko eta soldadu izatetik ateratzeko. Baita nola diamantea saltzerakoan ez zaion dirua bakarrik axola, nahiago duela familia izatea diru gehiago jasotzea diamanteagatik baino. Azkenik, nire ustez ez da normala nola arraza desberdinetakoak jartzen dituzten lanean diamanteak bilatzen soldatarik gabe eta gero, gainera, diamante horiek ez izatea beraientzat, baizik eta, beste herrialetara exportatzen dituzten diamanteak.

  50. Alex Soares dio

    Gehien gustatu zaiten zen azkeneko partea nun erreportera argazkiak ateratzen zuen eta geroago erreportaje bat egin zuen diamantearen merkataritza buruz eta afrikaren egoera nola da, gero bilera batean afrikari buruz hitz egiten dute eta diamanteak, esaten dute ez zutela beste toki baten natura hartzea eta beraientzako hartzea eta saltzea. Ere Solomoni lagatu zuten afrikako egoerari buruz hitz egitea. Hausnarketa zen beti beste pertsonei lagundu, behak problemak edukitzen du zegurunez, adibidez Danny Archer Solomon lagundu zion afrikatik joateko eta bizitza hobeagoa izatea bere familiarekin eta beste pertsonei afrika buruz esateko eta horrela diamantearen merkataritza behera jaten den.

  51. Eneko Larrañaga dio

    Pelikula hau oso interesgarria irudi zait Afrikan bizi duten errealitatea ondo islatzen duelako. Herrialde boteretsuak pobreei egiten dizkieten ankerkiak agertzen dira dirua lortzeko. Pelikula osan zehar konturatzen zara gure suertea hemen bizitzeagatik. Asko gustatu zait pertsonaien aktuazioa papelean biziki sartu direlako. Gainera, familiako erlazioak ere nola apurtzen diren ikusten da protagonistaren semea gerrara ematen dutenean.

    Semea guztiz eraldatzen da eta bere aitari pistola bat buruan jartzera ere iristen da.
    Bukaera ere oso hunkigarria da pertsona zuri bat behartsuei fabore bat egiten diolako eta hor ikusten da benetan elkarri lagun diezaiokegula.

  52. Uxue Uranga dio

    Sierra Leonako gerra batean, Salomon Vandy preso hartzen dute eta bere semea, Dia, Benjamín buruzagiaren esku geratzen da eta gerrarako armekin jartzen du. Salomon erreka batean diamanteak aurkitzen jartzen dute. Diamante bat aurkitzen du, oso desberdina besteengandik eta oso baliotsua. Baina, gerrako buruzagiak ez du ikusten hori aurkitu duenik eta zapi batean bildu eta poltsikoan sartzen du. Gero leku hortatik ihes egin eta mendiko zulo batean ezkutatzen du. Danny Archer lehen soldadu izanikoak, diamanteak erosi eta armak saltzen ditu. Maddy Bowen kazetariak Amerikari eta Europari azaldu nahi die zer gertatzen den diamanteekin. Dannyk eta Salomonek Dia eta diamantea aurkitzen dituzte eta ihes egiterakoan Danny zauritu egiten da. Odol asko galtzen du eta ihes egiteko bidean dijoaztela diamantea ematen die Salomoni eta Diari. Haiek ihes egiten dute eta Dannyk esaten die bera mendian uzteko. Bitartean Dannyk Maddyri hots egiten dio eta esaten dio berari buruz artikulu bat idazteko; gero hil egiten da. Azkenean, Salomonek bere familia berreskuratzen du eta diamantea saltzen du.

    Gehien gustatu zaidan partea azkenean, Salomonek, Diak eta Dannyk ihes egiten dutenean izan da. Asko gustatu zaizkit Dannyren hitzak bere azken minutuetan.

    Pelikula hau asko gustatu zait akzioa dagoelako eta ekintzak biziak eta sinesgarriak daudelako.

  53. Jon Agirrezabal dio

    Gehien gustatu zaidan partea izan da militarra errebeldeen base nagusira sartu zirenean. Helikopteroa tirozka hasten denean eta gero militarrak jende maltzurra hiltzen dituztenean. Baita ere gustatu zait militarren koronelak Solomoni esaten nionean diamantea hartzeko baina bere semeak Archerrek eta berak militarrei aurre egiten dietenean. Pelikula honek lagundu dit begiak irikitzen, ikasi dut mundu honetan injustizia asko dagoela, eta gauzak erosi baino lehen pentsatu egin behar dugula fabrikatzen dituzten pertsonek zer lan baldintzatan egiten duten lan.

  54. Manex Platero dio

    Pelikula honetan Afrikako egoera azaltzen du oso ondo, bertakoen arteko gerraz baliatuz bakoitzak bere irabaziak lortu nahian besteen eskubideak edo biziari garrantzirik eman gabe. Pelikulan zehar bereiztasunak egiten dira pertsona beltzen eta txurien artean. Pelikulan zehar diamante handi batengatik pertsona asko hiltzen dira eta horietako bat Danny Archer da. Berak odolezko diamantekin trafikatzen zuen eta diamante handi batez jabetzen denean diamante haren bila joaten da. Diamante hori baita bere bizia salbatu en en semea erreskatatzen dute semea erreskatatzen dute dezakeen gauza bakarra. Solomon Vandyrekin joaten da diamantearen bila eta bidean Dia Vandyrekin egiten dute topo eta erreskatatu egiten dute. Dia errebeldeek harrapatu baitzuten eta ume esklabu horietako bat bihurtu zuten. Erreskatea eta gero gobernuarekin egiten dute topo eta haiek hil eta gero Danny Archerrek bala bat jasotzen du. Helikopteroa beraien bila zihoanean, Danny Archerrek ezin zuen jarraitu eta azkenik diamante handi hura Soklomoni ematen dio. Hark bere familia berrezkuratzeko erabiltzen du eta gainera dirua lortzen du. Azkenik, Maddy Bowenen laguntzarekin testifikatu egiten du.

  55. Ibai Martin dio

    Gehien gustatu zaidana Danny Archerren eboluzioa pelikulan zehar da: Hasieran oso pertsona egoista zen bakarrik bearen onuretan pentsatzen zuena baina historian zehar Salomon Vandyrenkin pixkanaka-pixkanaka hasi zen empatizatzen bukaeran diamantea bizitza ona eta erosoa ahal izateko ematen dion arte

    Pelikularen alderdi oso garrantzitsu bat nire ustez nola Afrikako toki batzuetan gerra konstante baten daudela da eta hori izanda ere nola mundu osoko pertsonak gerra horiek segitzea bultzatzen duten jakitea da. Nere ustez mundua oso ankerra da eta gutxinaka gu gizakiak hori aldatzen hasi beharko genuke; baina mundu hobe batera joan beharrean horaindiken eta txarro den mundu batera joaten hari gara.

  56. Ruth Sánchez Blanco dio

    Gehien gustatu zaidana pelikularen amaiera izan da, Solomon Vandy bere familiarekin elkartu denean eta diruarekin geratu zenean. Aktoreri buruz oso interpretazio ona egin dute baina Leonardo Dicapriori buruz ikusi dudan interpretaziorik onenetakoa iruditzen zait, filmak Afrikan jasan duten izugarrikeria erakusten digu, kanpokoek beren herrialdeko jendearen errepresioa erakusten dute. Pelikula hau enpatia jartzeko egin dute, Afrikako pertsonei buruz egin da pelikula hau, beraiek krisis batean daudelako momentu guztietan. Anbizioa eta besteenganako giza errukia etsipen eta min garaietan asko islatzen du. Ekintza eta abentura film iragankor baten bidez, bere 2 ordu eta 20 minutuetan bertan jaio ez zarenez gero eta zoriontsuago sentitzeko.

  57. Luis V. dio

    La pelicula esta muy buena, ya que tiene mucho material muy bueno en el cual podemos apreciar la vida de las personas en africa y como son las condiciones en las que viven y como estaba la situacion en su momento.

    Tambien nos muestra como es el negocio de los diamantes ilegales con el cual las empresas se forran de dinero mediante la explotacion de personas por la cual ellas sufren mucho no tienen educacion ni una vida en condiciones.

    Tambien en esto podemos ver como es el trafico de diamantes y como matan ala gente para que el gobierno no controle a todos los pueblos del pais por lo que ala gente les cortan la mano y les matan ala familia para que no votan por el gobierno y los del FR tengan el control

  58. Nadia Rubio dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana pertsonaien pentsamoldearen aldaketa da, errealitatea ikusi eta gauzak beste ikuspuntutik ikustea. Hau da; armada umeekin zer egiteko gai den erakustean , pertsonak kontrolatzean eta adin horietako haurrek egin behar ez dituzten gauzak egiten derrigortzean pentsamendu aldaketa gustatu zait. Azkenean, pertsona horiek esklabu bezala zeuden gobernuakoak dirua nahi zutelako diamanteen bidez, eta horregatik, diskriminazioa ere ikusi da pertsona txurien eta beltzen artean. Asko gustatu zait ere Salomon bere familiarekin elkartu zenean, eta herrialde artatik irten ahal izan zuenean. Horri esker, bere familia eta bera ongi egongo ziren, eta ez zituzten edukiko esklabutzan arazoak. Gainera, pelikularen amaieran ikusi daiteken moduan, esklabutzan dauden pertsonengatik alde egiten dute azkenean Salomon bere esperientzia kontatzen.
    Film honek enpatia sentiarazi dit esklabutza izan duten eta sufritzen duten pertsonekiko, adibidez, Afrikan. Nire errealitatea balioestea eragin dit eta badakit beti egongo dela ni baino egoera okerragoan dauden pertsonak

  59. Ibi Bahhadi dio

    Una pelìcula interesante, es buena para la concienciaciòn con ese tipo de situaciones ya que desgraciadamente siguen ocurriendo.
    Lo que màs me ha gustado ha sido en final en el que Salomon se reencuentra con su familia.
    Y lo que me desagrada es el hecho de que al encontrar a su hijo,este le haya dado la espalda y haberle apuntado con una pistola…
    En conclusiòn buena pelìcula.

  60. Unai Leiro dio

    Ikusi dugun pelikula oso interesgarria eta dramatikoa izan da.Baina ez zaidana gustatu biolentzia erabili dutela.Beltzak libreak izan behar dira. Baita ere biolentzia eta armak ez dira ibili behar jendearen kontra.En general pelikulon.

  61. Janire Carmona dio

    Pelikula orokorrean gustatu zait baina, biolentzia gehiegi zegoela iruditu zait. Baina, kontzientziatzeko balio du eta pentsatzeko. Pelikula azkenean egia dela pentsatzen jartzen zenean oso situazio tristea dela konturatzen zara.
    Beste parte batetik, gustatu ez zaidana da biolentzia gehiegi egon dela eta hori ez zait gustatu. Gero umeak ere biolentziarekin jokatzen jarri direlako baina azkenean drogatu egin dituztenez beraiek jolas bat bezala hartzen zuten.

  62. June Badiola dio

    Orokorrean, pelikula asko gustatu zait, baina gehien gustatu zaidana, pelikularen azken momentuan Solomon eta bere familia elkartu diren unea izan da. Danny Archer-ek diamantea Solomoni ematen dion unea ere hunkigarria iruditu zait eta zer esanik ez, kazetariari deitzen dion momentua.

    Pelikula hau ikustea gomendatuko nuke, biolentzia asko dagoen arren, munduan jendeak sufritzen duen egoera islatzen duelako eta benetan jendeak bizi duen sufrimendua zein egoera gogorraz ohartzeko balio izan didalako.

  63. Nora Errazkin dio

    Pelikula osoa gustatu zait orokorrean. Oso interesgarria da, nahiz eta pixka bat tristea izan, baina normala dela iruditzen zait, egoera erreal bati buruz hitz egiten bai du. Eta gainera pelikulan zehar Afrikaren edertasuna agertzen da, gerran egonda ere oso gauza politak bai ditu. Gogorregia egin zait haurren egoera baina oso ederra izan da Danny Archer protagonistaren eboluzioa ikustea. Gizon berekoia izatetik bere “laguna” Solomon eta bere semeari laguntzeko bere bizia ematera pasa arte.

  64. Robero Garcia dio

    Pelikulan agertzen da Afrika ze egoeratan dagoen dituen baliabideengandik, gerrak, haur soldadutza etab dira Afrikan dauden problema larrietako batzuk. Pelikulan ikusi duguna da Afrikarren explotazioa diamanteak lortzeko eta nola gizakiak diren posible pertsona bat beraien familiatik eta askatazunetik urruntzeko.
    Niri pelikulan gehien gustatu zaidana da oso egoera errealista batean oinarrituta egon dela mundura erakuzteko zer nolako kapaz garen egiteko diruarengatik.

  65. Alesha Ali dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait, batez ere, Afrikarrak dauden egoeran oso ondo irudikatzen lagundu didalako (jendea preso hartu eta bertako haurrak gerlari bihurtzen dituzte), eta baita ere, Afrikarra ez den pertsonak, Danny Archerrek lagundu egiten dio Vandyri. Izan ere, Vandyk oso baliotsua den diamantea ezkutatu egin du, eta FRUko gerlariak horren bila dabiltza. Gehien gustatu zaidana: pelikulan beste pertsonaia inportantea ere agertu da, Maddy. Maddy kazetaria da eta Europari eta Amerikari adierazi nahi du zer gertatzen ari den Afrikan, eta nola lortzen dituzten diamanteak, odolezko diamanteak.

    Gaur egun, Afrikan 200000 haur gerlariak dira, eta beste pertsona batzuk beraien lanak eginarazteko erabiltzen dituzte.

  66. Leire Oteiza dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Oso ona iruditu zait. Gehien gustatu zaidan partea Dannyk nola laguntzen dioen Salomony bukaerako partean. Azkenean Danyk bere bizia sakrifikatu du slomonen familiarengatik.

    Oso istorio gogorra dela uste dut baina baita errealitatea eta hori baina gauza gogorragorik ez dago. Gogorrena Danny hiltzen den momentua iruditu zait. Maddyrekin edukitzen duen elkarrizketa oso unkigarria izan da.

    Honelako pelikula gehiago ikustea gustatuko litzaidake.

  67. Alex Vargas dio

    Gehien gustatu zaidana izan da, Dannyk Salomoni diamantea ematen dionean eta honek esaten dio bere semearekin eskapatzeko Gineara. Honek erakusten digu Dannyk bere lana eta bizia laga duela behartsuenei lagundu ahal izateko. Polita ere izan da umeak bere aita apuntatzen duenean eta honek lortzen duenean bere semea lasaitzea.

    Pelikula honetan azaltzen dena jakin dezakegunez ia egunero, edo egunero esango nuke, gertatzen diren gauzak direla eta honen kontziente izan behar gara. Jakin behar dugu zer suerte dugun horrelako herrialde batean bizi ez izatea eta gerrara juteko beharrik ez izatea. Baina jakinda ere 2007ko pelikula dela gaur egun gertatzen diren gauzak dira eta diamanteen trafikoak jarraitu egiten du.

  68. Lierni Piris dio

    Egia esan, pelikulari buruz dudan iritzia oso ona da. Ekintza eszena asko izan dira gustatu zaizkidanak. Baina gehien gustatu zaidana pelikulan zehar Salomonek bere familiaren alde nola borrokatzen zuen eta bere borondate guztia jartzen zuen berriro ere familia elkartuta izateko izan da. Familia aita batek bere familikoengan duen maitasuna erakusten digu horrek. Asko gustatu zait baita ere istorioaren haria jarraitzeko pelikulak duen erraztasuna. Hala ere, badira eszena asko ez zaizkitenak hain atseginak iruditu; adibidez, hilketak eta tiroteoak azaltzen zirenean.

    Pelikula orokorrean oso atsegina ez izan arren, gogorra ikusteko,
    hainbat gauza hausnartzeko bidea irekitzen dizu. Nik egin dudan hausnarketa honako hau izan da: Afrikan eta hainbat herrialdetan dagoen egoerarekin ez gara erabat kontziente, eta gehienetan ez diegu garrantzia handirik ematen. Herrialde horietan beldurrez eta itxaropenez bizi dira, eta edozein momentutan hiltzeko eta familia galtzeko aukera dute. Gu geuk egunero dugun egoerarekin kexatzen gara, oso ondo bizi garela kontuan hartu gabe.

  69. Joanes Karrera Alberdi dio

    Ikusi dugun pelikula Odolezko diamanteak izan da. Oso film gogorra izan da, baina erralitatearekin bat egiten duela esango nuke. Azken aldian ikusi dudan pelikula interesgarrienetako bat da. Hasieran, Danny Archer diamante trafikatzaileak ez zuen Afrikako egoera tamalgarriaz ohartu arren, ez zuen ematen ajola zitzaionik. Baina, istorioa aurrera doala, Dannyk Solomon izeneko koloreko pertsona bat ezagutzen du eta diamantea lortzeko helburua izan arren, familiaren eta lagunartearen balioa eta garrantzia erakusten
    zion afrikarrak. Film honetan, pertsonaiek bilakaera handia izan dute eta horrek interesgarriagoa egiten du. Mezu garrantzitsua dakar berarekin fimak, aberastasun handiena maite ditugun pertsonak gertu izatea dela.

  70. Asier Zubizarreta dio

    Niri gehien gustatu zaidana orokorrean hau da:

    Dannyk Salomini diamante ematen dionean eta Salomon Gineara joaten denean diamantea negoziatzera. Bertan tratua egiten du 2.000.000libra eta bere familiaren truke.Baina Salomini bere familiak gehiago importa zion. Pelikula onek hausnarketa egitea egin dit zer garrantzitsua den berarentzat familia eta denak bizirik egotea. Beraiek egunak pasa eta egunak etorri hola bizi dira, baina gu ez gara konstiente zer kalte egiten dieten leku on baten bizi garelako.

    Pelikula orokorrean asko gustau zait asko pentzarasi didalako eta gehien arritu didana da umeek nola hiltzen zituzten armekin pertzonak eta jendea nola tratatzen zuten.

  71. Maddi Larrañaga dio

    Pelikula honek asko erakutsi dit. Afrikako eta munduko beste leku askotako errealitatea erakusten du. Nahiz eta batzuetan gauza gogorrak zeuden ikusteko oso interesgarria iruditu zait eta bestaldetik tristea. Oso argi ikusten da nola esplotatzen dituzten ume gazteak. Pelikula egokia iruditzen zait adin guztietako jendearentzat, esan dudan bezala errealitatea erakusten duelako eta erreflexionatzea egiten duelako.

    Gehien gustatu zaidan partea Solomon bere familiarena itzuli denean izan da, bere aurpegian antzematen zen zuen poz guztia baita ere pasa duen sufrimendua.

    Ez dago eskubiderik pertsonak horrela bizi beharra izatea. Hau geratu behar dugu, ezin dugu geldik geratu.

    Horrelako pelikula gehiago ikusi nahiko nituzte.

  72. Julen Gogorza dio

    Ikusi dugun pelikulan Odolezko Diamanteak izan da. Oso film gogorra izan da, baina errealitatearekin bat egiten du. Afrikan munduko diamante guztiak daude eta garbi ikusten da mundu guztitik soldaduak joaten direla lapurretara. Umeak soldadutzat hartzen dituzte eta beraien familia akabatzera derrigortzen dituzte. Azkenean dena ondo bukatzen da aitak bere familiarekin eta diruarekin bukatzen du eta Londresen bizitzen geratzen dira.

  73. Gaizka Nogales dio

    Ikusi dugun film hau oso interesgarria iruditu zait eta asko gustatu zait. Zaila da gai horri buruzko pelikula bat egitea baina lortu dute islatzea zer gertatzen den Afrikako herrialde pobreetako ume, gizon eta emakumeekin.

    Gogorrena iruditu zait Danny hiltzea eta Solomonen semea harrapatu zutenean. Solomon bere familiarengandik urrundu zuten eta hori ere gogorra izan da.

  74. Lander Galarza dio

    Orokorrean, pelikula asko gustatu zait. Gainera, gure gaur egungo egoeran oinarritu dago eta oso penagarria iruditzen zait danok gizakiak izanda besteenganako mespretxua eta biolentzia erabiltzea. Pelikularen harira itzuliz, bere gai nagusiak hilketak eta biolentzia dira.
    Nahiz eta biolentzia eta hilketak ez gustatu, filmean gehien gustatu zaidana amaierako Solomon eta bere familia elkartzen direnean, azkenean Solomonen helburua bere familiarekin elkartzea eta bere semea soldadu Afrikarren eskuetatik edo agindupetik ateratzea zen.

  75. Jakes Gogortza Paredes dio

    Pelikula onek oso ondo erreflexatzen du Afrikan bizi den egoera, trama oso entretenigarria da eta ondo egina dago. Gehiena gustatu zaiten partea, erasoko helikopteroak FRU-ekoen kampamendua erasotzen duenean da, sekulako txikizioa egiten baitdu. Maddy bowenen artikuluak bezala balio dezake pelikulak afrikako egoerarekin konturatzeko.

  76. Inar Garate dio

    Orokorrean pelikula hau entretenigarria eta pixkat gogorra da armekin ibiltzen direlako pelikula osoan. Protagonistak neska bat, bi mutil eta mutil horitako baten bere semea dira. Pelikulan zehar semea ez da agertzen, biek hilda zegoela pentsatzen zutelako baina bi mutilen misioa diamante bat lortzea da eta horren bila doaz edozein oztopo egon arren. Bidean soldadu asko aurkitu dituzte beraiei tirokatzen diamantea ez hartzeko eta kanpamentu antzeko eremu batean mutilaren semea zegoen eta hango “kapitainak” bazekien bere semea bertan zegoela; orduan, berak ere diamantea nahi zuenez mutikoa hartu eta buruan pistola jarri zion aitari hau esanez: “Emaidazu diamantea edo zure semea akabatuko dut” orduan aitak ezer pentsatu gabe diamantea ematera joan zen baina azkenean kapitaina akatu zuen eta diamantea eta semearekin joan ziren abioneta batera. Bidean bi mutiletako bat hil egiten da baina aita-semeak abionetan herrira joaten dira eta azkenean mutilak diamantea saldu zuen 2.000.000 eurotatik eta familia juntatu zen ama eta bere alabarekin

  77. Garikoitz Gonzalez dio

    Ikusi dugun pelikula Odolezko Diamanteak izan da. Pelikula entretenigarria da, baina oso gogorra ere. Afrikan diamante asko daude eta mundu osoa Afrikara joaten da diamante bila. Ume txiki gehienak soldadu hartzen dituzte eta gurasoak lanera bidaltzen dituzte.

  78. Intza Garate dio

    Orokorrean, pelikula oso gogorra iruditu zait, gainera, gaur egungo egoeraren parte dela kontuan hartuta, asko sufritu dut pelikula ikusten. Odola eta biolentzia dira filmaren zatirik garrantzitsuenen parte. Oso zaila egin zait, horrez gain, umeak soldadu bezala nola erabiltzen dituzten ikustea, jendearen bizitzarekin akabatzeko. Batzuetan ez gara Afrikan duten egoera zailean pentsatzen jartzen eta pelikula honek egoera horri buruz hausnartzeko balio izan dit.

    Pelikulako zati gehienak ez zaizkit gustatu; izan ere, hilketa asko agertzen dira. Pelikulan gehien gustatu zaidan zatia, Solomon bere familiarekin elkartzen den unea izan da, bizipen zail guztiei aurre egin ostean.

  79. Henar Galarraga dio

    Guztiok gara kontziente munduko eta Afrikako herrialde askotan egoera txarrak pasa dituztela historian zehar. Eta zoritxarrez gaur egun ere horrelako egoera asko gertatzen dira oraindik. Askotan pentsatzen dugu oso urrun gelditzen zaigula errealitate hori baina pelikula honekin gertu nabaritu dugu. Pertsonaiak perfektuak dira istorioa kontatzeko.

    Asko gustatu zait beraiek ez dutela inoiz galdu irrifarrea. Eta ezta bizitzen jarraitzeko gogoa eta desira ere. Frogatu dute familia dela gauzarik garrantzitsuena eta nahiago dutela familia osoa batera egotea, aberatsak bihurtzea baino.

    Uste dut bizitzako momentu batean mundu guztiak ikusi beharko lukela pelikula hau. Guztiok kontzientziatu beharko genuke gure zorteagatik. Sekulako zortea daukagu jaio garen lekuan jaiotzeagatik. Denetik daukagu eta ez zaigu ezer falta. Askotan pentsatzen dugu gure arazoak oso gogorrak direla, baina munduko beste toki askotan egunero ari dira bizitzen jarraitzeagatik dena ematen.

  80. Martina Etxaniz dio

    Pelikula jadanik ikusita neukan, eta asko gustatu zitzaidan ikusi nuenean, plazer bat izan da berriro ikustea. Afrikako egoera oso ederki azaltzen du, bertako pertsonak zer gaizki eta kondizio txarrean bizi diren islatzen du. Afrika gerran dagoenean oso herrialde tristea eta arriskutsua da, baina pertsonaiak nola maite duten herrialdea, Afrikarengatik beste alde bat erakusten digu. Ez hori bakarrik, azkenean familia dena baino garrantzitsuagoa dela, diamanteak barne.

    Pelikulan gehien gustatu zaidana, bertan azaltzen diren momentuak dira; adibidez, Solomon bere familiarekin elkartzen denean, baita bere semea momentu txar batetik pasatzen ari denean Solomonek esaten dizkion hitzak, momentu txar hura on bihurtu ahal izateko.

    Gehien harritu nauena da, gazteen bizimodua horrelako egoera txarretan; drogen, armen eta batiz bat gerra baten erdian. Gazteentzat trauma moduko bat da, inok ez luke horrelako situaziorik pasatu beharko. Pelikula honetatik atera dudan hausnarketa da, hau errealitate bat dela, benetan pasatzen dela eta ezin garela etsi, lagundu egin behar dugula.

    Niri filma asko gustatu zait eta horregatik asko gomendatzen dut.

  81. Anas Brahim dio

    pelikula oso ona daeta asko gustatu zait, pelikula koloredun pertsona bat bere familiaren bila dagoena eta tratu bat egiten du beste diamante kontrabandista batekin. tratua zen berak bere famiarengana eman behar ziola eta protagonistak topatu zuen diamante oso baliotsu bat eman behar ziola truke.

    gehien gustatu zaidan zatia da merkatariak diamantea eman zionean eta alde egiteko esan zionean pelikula bukaeran

  82. Jeremias Guerra dio

    Osotasunean, filma ez zait gustatu, baina badago une bat nahiako gogorra dena. Une hori da Salomon, Danny eta Dia diamantea zegoen tokian zeudenean eta Diak, pistolarekin apuntatzen duenean. Une zinezgaitza iruditzen zait, zeren bere aitak hezi baitzuen, bere amadrekin batera eta ez zait normala iruditzen hori egitea. Gerrila batean egoteagatik, ez ditu bere aitarenganako sentimenduak ahaztu behar. Azkeneko momentuan bada ere, ez du bere aita tirokatzen, bere aitak lasaitzen baitu eta bereganako sentimenduak gogorarazten dizkio. Diak, pistola lagatzen du eta mako bat ateratzen zaio. Bere aita tirokatzen bazuen, penagarria eta oso tristea irudituko litzaidake.
    Ondorioztatu daiteke, familia hortako pertsonak, oso onak direla.

  83. Asier Intxausti dio

    Nire uztes pelikula ona da, pertson baten aldaketa pertsonala eraskusten du, momentu txarretan lagundu egin behar dela erakusten du.
    pelikula interesgarria da, gerraren agresibitatea ondo erakusten du.
    altore onak ditu eta enbietate ona dauka.

  84. Oier Bermejo dio

    Pelikula hau asko gustau zat ze nere estiloko pelikulak da. Danny Archeren papela asko gustau zat ze abentura asko pasatzettu ta traficante de diamantes izetie bastante latza jungo zan. Solomonentzat oso gogorra da ze bere familixe harrapatzebe ta esklabotzat hartzebe. Dannyk Solomoni diamantie emandixonin asko gustauzat ze berez beak merezi zun beak topauzulako. Polittena da Solomon bukaeran bere familixekin berrikusteanin

  85. Markel Murillo dio

    Odolezko diamantea oso pelikula biolentoa da.Odol asko agertzen da pelikulan.Pelikula hau afrikan filmatutata dago.3 protagista daude.Jonny Harcher,Maddy Bowen eta Solomon Vandy.Pelikula diamante batena da. Solomonek izugarrizko diamantea aurkitzen du minatan bera ezklaboa zenez izkutatu izan behar zuen.Baina gende guztia nai du diamante hori berahientza.Geroago Jonny ezagutzen du berarekin joaten da diamantearen bila joayen dira azkenean bilatzen dute baina jonny hil egiten da.Baita ere aipagarria da bere semea dia errebelde bezala hartu dutela baina baita ere zalbatu zuten.

  86. Aimar Basurko dio

    Danny Archeren hiltzen den eszena gustatu zait gehiena. Nola usten dio diamantea Solomon Vadyrik bere familiari babesteko eta Dia etorkizun bat izateko. Gainera bere bizitza sakrifikatzen du Solomon eta bere familia afrikatik ihes egiteko.

    Nire hausnarketa da dirutik eta material baliotsuak lortzeko ez da beharrezkoa herrialde batean borraka bat hastea, bakarrik dirua eta material baliotsuak lortzeko helburuarekin. Beste modu daude horiek lorteko eta ez biolentzia bidetik. Azkenean pertsonak asko hiltzen dira borraka horien ondorioz.

  87. Josue Rodriguez dio

    nere ustes pelikula oso biolenta da baina aurkezten du gutxi gora behera gaur egungo egoera Afrikan eta beste leku batzuetan, adibidez gerrillak hilketak eta umeak explotatzea eta drogatzea oso tristea da beraien arteann akatze ikustea oso gaizki dago. Pelikula hau diamante iburuz diju hor pertsonak armarekin daudenak gobernatzen dute eta hiriak konkistatzen juten dira etab. rekomendatzen dut pelikula hau baino ez pertsonak sentsiblentzako.

  88. Jon Ucin dio

    Nire ikuspunto pertsonaletik, gehien gustatu zaidan gaia, diamanteen esplotazioa eta nola konpania europear eta amerikarrak pertsona afrikarrak esplotatu eta behar dituztenak baino diamante gehiago lortzen dituzte armak salduz. Adibidez, gure protagonista, Dani, trafikante horietako bat da eta diamanteak erosten zituen armen truke, gero konpainia handiei saltzeko. Gero konpainiek gorde egiten dituzte eta jendeari oso garesti saltzen dizkio esanez oso arraroak eta zailak dira lortzeko, konpainiek beraiek garestitzen dituzte beraiek diru eta botere gehiago lortzeko, Danik informazio guzti hori maddyri eman zion eta berak artikulu bat idatzi ondoren, dena argitara irten zen eta horrela konpainia horien reputazioa galdu egin zuten.

    Beste gai bati buruz ere hitz egin nahiko nuke. Ume gerrileroek eta beste gerrilero zaharragoek herri txiki-txikietan sartu eta nola sarraskitzen dituzten. Hori pelikulan oso garbi eta oso ondo agertzen da, horregatik gustatu zait horrenbeste. Gero gainera, bizik gelditzen dien pertsonak edo fusilatu edo eskua mozten diote, baina horietako batzuei esklabu bezala hartzen dituzte, diamanteak lortzera eta lehen esan dudan bezala, diamante horiek armen truke saltzen dituzte. Baita, nola familiak desagertzen diren segundotan herriak suntsitzean eta nola azkenean, Solomonek, berea berreskuratzea lortu zuen. Oso une polita iruditu zitzaidan.

    Pelikula bikaina iruditu zait, oso-oso ona, ustedut ezin zuela hobeto azaldu zer gertatzen ari den afrika barrenean eta baita zer trapitxeo nazkagarri dagoen diamanteekiko. Ezin zuen hobeto erakutsi, dena oso gordinik erakusten du, baina hori asko gustatu zait. Protagonistaren historia, gaiztoak, errefuxiatuak… Dena perfektuki egina zegoen. Nire ustez ikusi dudan pelikurarik onenetako bat da, eta pentsatzen utzi nau zer infernu pasatzen ari diren oraintxe bertan afrikan. Baita, gu zer ondo bizi garen eta orain gauzak gehiago apreziatzen saiatuko naiz hemendik aurrera.

    Aurreko guztia laburbilduz, pelikula bikaina, 10/10.

  89. Julen Sanz dio

    Pelikulan ezan nahi duena da ba gu zuerete asko dugula orrela ez bizitzeko zergaitik beraien artean hil egiten dira eta orduan ba gu zuerte asko dugula ezan nahi du pelikula eta ere bai umeak orrela edukitzea maltratoa da eta familak separatze aba ori oso baino so gaizki dago gero ere bai jendea askos obeto zaindu egin behar dela.

  90. Nora Arambarri dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Akziozkoak normalean ez ditut gustoko baina pelikulako eszena biziak entretenitu egin naute. Irudi batzuk oso gogorrak egin zaizkit, azken batean, kontuan izan behar dugu elkarren artean gerran hari zirela diamantea lortu nahi zutelako.

    Pelikulan Solomon preso hartzen dute, eta honek diamante guztietatik handiena aurkitzen bukatuko du. Solomonen emaztea eta seme-alabak galduta zeuden, horregatik, Dannyk, soldadu ohiak esan zion diamantea ematen bazion bere familia aurkitzen lagunduko ziola, eta halaxe izan zen. Bidean hainbat ostopo izan zituzten, baina guztiak bereganatu zituzten. Azkenean, Solomonen familia aurkitu zuten, baina Danny zauritu egin zuten eta hil egin zen, beraz, Solomoni eman zion diamantea.

    Pelikulan asko harritu nau adin txikikoak nola prestatzen dituzten jendea hiltzeko eta armak ondo ibiltzen jakiteko. Oso emozionantea izan zen Diak, Solomonen semeak, bere aita pistolarekin nola seinalatzen zuen ikustea. Azkenean, Solomonek esan zion bera lehen ez zela holakoa. Lehen, futbolean ibiltzea, ikastea, familiarekin denbora pasatzea eta horrelako gauzak egitea gustatzen zitzaiola eta hori entzun zuenean pistola bajatu eta besarkatu egin ziren. Pelikulan nabarmendu behar dudan beste gauzetako bat Solomon eta bere familia elkartzen diren momentua. Oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaidan.

  91. Evan Rubio dio

    Parterik onena pelikulan akzioa azaltzen denenan da, ia pelikula amaieran, helikopteroa etortzen denean. Oso momentu tentsu eta dibertigarria zen. Eta Daniren sakrifizioa oso polita izan zen. Azkenean oso pertsona ona izatea demostratu zuen.

  92. Maddi Escudero dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Gomendatuko nukeen pelikula bat da, gauza asko irakasten dituelako. Adibidez, afrikan dagoen egoera, gerrak eta egin behar diten lan guztia diamante bat lortzeko. Gauza asko irakasteaz aparte ikusteko oso entretenigarria den pelikula bat da.

    Pelikula honetan momentu bat dago nabarmeduko nukeena. Solomon Vandy eta Danny Archer diamantea hartzen hari direnean da. Solomon Vandy-ren semeak pistola batekin bete aita apuntatzen du, eta aita diarka hasi beharrean semeari esaten dio bere aita dela eta elkarrekin egindako gauzak eta momentuak gogoratzen dizkio. Baita ere esaten dio badakiela bere semeak oso gaizki pasa duela, gauza txaharrak eginarazi dizkiotelako baina berak badakiela bere semea oso pertsona ona dela.

  93. Inés Errasti dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait, bizitzarengatik oso gauza politak esaten baititu, eta mundu erreala erakusteko. Guk bizi ona, gerrarik gabea, goseterik gabe… Eduki arren, badaudela herrialde asko meatxua eta maltratazioa jasotzen dutenak, eta bizi osoa horrelaxe pasatu behar dutenak: esklabu.

    Pelikula honetatik atentzioa gehien eman ditena, izan da nola umeak, 10 urte ingurukoak nola hartzen dituzten eta gerrarako prestatu, alkohola ematen die, pistolak eta eman, oso eredu txarra jasotzen dutela eta lehen pertsona onek baziren ere, bertan denak gaiztotzen ziren. Bestalde, Solomon Vandyren semea, Dia, preso hartzen dutenean eta gero aita joaten denean bertatik alde egitera, ikusgarria izan zen nola Diak ez zuen bere aita ezagutu eta besteei “enemigo” oihukatzen hasi zen. Hortik denbora gutxira, Dani Solomon eta Dia batera dijoaztenean, Diak bere aitari pistolarekin burura mehatxatzen dio baina Solomon txikitako oroitzapenak kontatzen hasten zaio eta pistola botatzen du.

  94. Eider Gonzalez dio

    Pelikula hau besteetan ikusten dugunekin konparatuta desberdina izan da baina asko gustatu zait. Orokorrean pelikula osoko eszenak gustatu zaizkit baina eszena hunkagarrienetako bat Diak bere aitari pistola eskuetan duela begiratzen dionean, aitak esaten dizkion hitzak. Adibidez esaten dio nahiz eta gerralari bezala hartu Benjamin eta bere lagunak eta berak ez dituen nahi gauzak egitera behartu bera ez dela gaiztoa eta hori ondo jakin behar duela. Orduan Diak pistola askatzen du eta bere aitari besarkada ematen dio.
    Pelikula honengatik ikasi dudana da zerbait nahi baduzu amaiera hartu saiatu behar dela eta inoiz ez dela etsi behar nahiz eta oso gogorra egin. Bestalde munduan zenbait aldetan dagoen errealitatea erakusten digu.

  95. Irati Fernandez dio

    Pelikulan ikusten da gerra bat dagoela afrikan eta bere senarra eta bere semea joan egin ziren .Bere senarra arrantzara joan zen eta bere semea eskolara joan zen ikastera.Baina ikusten dute gerralariak datoztela eta jendeak akatzen dituztela eta beste refugio batera joan ziren eta bere semea gerralaria bihurtu zen eta gizona bere semea salbatzera joan zen eta gero beste gizon bat etortzen afrikara diamantearen bila eta hasten dira minero bezala hasi zen eta gero diamenta galdu zuten.Azkenean gizona bere familia salbatu zuen eta estatu batuetan lana topatu zuen eta bere famiia eta bea estatu batuetara joan ziren bizitzera eta bizi hobe bat edukitzeko

  96. Marcos Da Silva dio

    Niri gehien gustatzen zaidana da, bere familia bizirik mantentzeko ahalegin guztiak egiten dituztela. Pelikula honek munduaren errealitate gordina erakusten digu eta munduaren alde batean gertatzen ari diren gauzak erakusten dizkigu, protagonisten kasuan diamantea da gehien maite dutena eta horregatik eskuak odolez zikindu dira, baina baliteke orain daramazun arropa hori odolez beteta egotea ere… Bestalde, Salomon familiarekin egon nahi duen arren, Dannyri laguntzen dio bere bere semea bilatzen duen bitartean. Bestalde, familia batzuen ikuspuntua ere ikus dezakegu. Familia horiek lasai bizi ziren gerra etxera iritsi arte, eta seme-alabak lapurtu zituzten gerra hori borroka zezaten, uko egiteko aukerarik gabe.

  97. Kristina Epelde dio

    Odolezko diamanteak asko gustatu zaidan filma bat da, hausnarketa asko dituen eszena asko azaltzen dira, bat, Diak, Solomon Vandyren semeak, pistola batekin apuntatzen duenean bere aita, Solomonek, errieta egin beharrean, lasaitasunez hitz egiten dio, berez nolako mutil txintxoa den esanez, horrek Diari begiak irekitzen dizkio eta pistola jaisten du. Oso eszena emotiboa da, sentimenduz betea eta larritasunez emana. Gehien gustatu zaidana pelikulan izan da Danny hil zorian zegoenean Maddyri egiten dion deia, bere maitasuna aitortzen hil baino minutu batzuk lehenago. Dannyk Vantyri diamantea ematen dionean oso momentu polita izan da, Dannyk hasieratik nahi zuelako eta bere helburua zelako diamante hori lortzea. Pelikula honek erakusten digu beste herrialde askotakoen egoera eta daukagun zortea baloratzen eta apreziatzen.

  98. Maria Iraeta dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, oso tritea da hau benetan pasatzen dela ikustea. Oso interesantea da ikustea nola gertatzen diren gauzak eta pelikula honek oso ondo asaltzen ditu. Asko gustatu zait ikustea nola ematen duen dena Solomon bere familiarekin egoteko berriz eta nola lortzen duen.

    Pelikula oso polita da ikusteko eta ikisteko ere oso ederra da. Pelikula honen esker ikusten duzu nola diren gauzak beste leku batzuetan eta gauzak ez direla beti errazak. Ez gara konturatzen baina guk erosten duguena beti du atzetik istorio bat adibidez pelikula honetan diamanteak dira, esklaboak hartzen dituzte eta egunero lan eta lan daude diamante horiek lortzeko.

  99. Ane Arrizabalaga dio

    Hainbat gauzen artean, pelikula honetan gehien gustatu zaidan gauzetako bat, Solomonen semeak, Diak, bere aita pistolarekin mehatxatzen duen unea izan da. Izan ere, une hori presio handiko momentua izan da, aitak ez baitzuen espero inolaz ere bere semearen jarrera hori izan zitekeenik. Une horretan, Solomonek etzekien bizirik jarraituko ote zuen edo ez, beraz, gauzak konpondu eta egoera lasaitzeko asmoarekin, semeari azalpenak ematen saiatu zen. Azalpen horiei esker, semeak uko egin zion aita tirokatzeari eta pistola beheruntz jaitsi zuen. Egoera hau asko gustatu zait, iruditzen baitzait, askotan hitz egiteak eta azalpen soil batek gauza asko alda ditzakeela eta konpondu ere bai batzuetan behintzat.

    Bestalde, pelikula hau gogorra bezain entretenigarria iruditu zait. Pelikula honi esker, konturatu bainaiz, ikaragarrizko zortea dugula, gure bizitokiaren inguruan ez dugulako ez tiroketa eta ez gerrarik. Gainera, pelikula honen bidez , ikasi dut haurtzaroan, hemen behintzat guztia eginda dugula eta gure nahi bakarra jolastea dela, bina beste leku batzuetan berriz, derrigortuta daude borrokatzera bai gerretan eta bestelako borroketan ere bai eta hori oso gogorra iruditu zait.

  100. Souleymane Sall dio

    “BLOOD DIAMOND” es una pelicula que explica el de poder que africa tiene muchas cosas que tiene mucha valor,pero los que cogen son los europeos.Vandy fue el gran protagonista,por que quiere mas su familia antes que el dinero. antes que el dinero es la familia.

  101. Irene Sanz dio

    Gehien gustatu zaidana da aita bere semea nahi zuela topatu eta topatu zuenean bere semea pistolarekin apuntatu zuen baina ala ere aitak bazekien bere semea ez zela horren gaiztoa, eta aita hasi zen semeari kontatzen bera zer nahi zuen izan haunditan, zer gustatzen zion… Pelikula hau asko erakusten du, familiaren konexioa, pertsona batzuk bakarrik dirua nahi dutela… Mundu hontan gehiegi dago baloratuta dirua, ematen du diru gabe ezin duzula bizirik egon, baina beste pertsona batzuek badakite hori ez dela horrela. Adibidez, Solomon bakarrik nahi duena da bere familia ondo eta batera egotea da.

  102. Bidane Galarza dio

    Asko gustatu zait pelikula hau, gauza asko erakutsi nahi dizkigula iruditzen zait. Guztia ez dela diruagatik egin behar, besteei laguntzen ahalegindu behar garela, ez daukala garrantzirik ze azal kolore eduki bakoitzak… eta beste milla gauz. Aspaldi ikusi dudan pelikularik onena iruditu zait. Gehien gustatu zaidana beraien artean nola laguntzen diren izan da, Danny Archerri gehien importa zitzaion gauza diamantea zen eta pelikula amaieran Solomoneri eman zion. Bizitza laga zuen Archek beraiengatik baina Solomoni eta bere familiari bizitzeko aukera eman zion, bizitza arrakastatxu bat edukitzeko aukera. Solomonek asko eskertu zion Archerri beraiengatik egin zuen guztia. Salomonok ere asko lagundu zion odea Archerri, Archerri diamantea aurkitzen lagundu zion eta amaieran ez zuen nahi bera bakarrik laga, bazekien zaurituta zegoela. Berari laguntzen sahiatu zen baina ezin zuten gehiago jarraitu Archirekin, lepoan eman zuen Salomonek denboraldi batean baina asko nekatu zen.
    Askotan besteen lekuan jartzea importantea da, zeure buruarekin ere hobeto sentituko zara besteei lagundu eskero, guztiok behar dugu laguntza bizi honetan. Ez dugu gure buruarekin bakarrik pentsatu behar, baita besteen buruekin, nola dauden, osasun aldetik ondo ahal dauden…
    Gutxien gustatu zaidana amaiera izan da, iruditzen zait Archik bizitzea merezie zuela egindako guztia eta gero, Salomoni familia berreskuratu zion eta bidaia osoa berari laguntzen egon zelako, gehiago merezi zuen horrela amaitzea baino.
    Ikusteko pekilula gogorra izan da, jakitea bizi errealean pasatutakoa dela oraindik etfa gehiago txunditzen gaitu guztioi, eta burua irikitzen digu jakinarazteko gaur egun oraindik hau guztia gertatzen ari dela munduko leku batzuetan. Jende asko dago oraindik sufritzen horrelako gauzengatik, beraien lekuan jarri beharko genuke.

  103. Eritz Garate dio

    Gehien gustatu zaidana preso hartu dute eta bere familiagatik irten alde egiten du hiltzeko arriskua edukita.Bere familiarekin komunikatu eta azkenean preso zegoenean bilatu zuen diamantearekin aberats bihurtu zen eta bere familia osoa juntatu zen berarekin eta preso izatetik eta herri xume batean bizitzetik bizi aberats eta on bat bizitzera pasatu da.Nire ausnarketa da beltzaranak gerran egotea eta beste batzuk beraientzat len egitea ez dago ondo.Ezta umeei txiki txikitatik armak erabiltzen erakustea ere ea ez beste ezer egiteko aukera eman.

  104. Xabier Alonso Murillo dio

    Gehien gustatu zaidan momentua Solomonen semea dagoen kampamentua erasotzen dutenean da. Inor ez da esklabizatu behar, hori atera dut pelikulatik. Zerbait lortu nahi baduzu zure eskuekin lortu baina ez besteek lortzea zuretzat. Batemat esklabutzat hartu aurretik bere azalean sartu beharko zenuke eta pentsatu bera sufritzen ari dena zuri gustatuko zitzaizun ala ez.

  105. Daniela Izaguirre dio

    Pelikula bikaina, hasieratik amaierara zirraragarria, ustekabeko amaiera duena.

    Oso gogorra da baina oso errealista.

    Afrikako herrialdeen errealitateari buruz hitz egiten du eta hainbat magnatek amerikar eta afrikar komunitateei etb. Eta gaur ere.

    Filma hasieratik amaierara arte gustatu zait baina gehiago, Danny diamantearekin hasieratik izan zituen asmo txarrak baina gero mendiko azken eszena hura bezalako eszena oso hunkigarriak izan ziren, familiarekin zoriontsu izaten lagundu ziotenak.

  106. Denis Galarza dio

    Orain arte gehien gustatu zaidan pelikula izan da. Eta nire ustez oso pelikua ederra bakarrik ez da, baizik eta mundu errealean gertatzen diren egoerak azaltzen ditu eta guri gauzak beste era batera ikus arazi eta pentsa arazten dizkigu. Gu egoera onean bizi bait gara eta ez gara ohartzen nolako esplotazioa izaten duten herrialde pobreetakoek. Okerrena da pertsona horiek esplotazioa jasaten dutela batere kobratu gabe. Azkenean gure herrialdeak aberasteko jasaten dute esplotazio hori, beraiek lortutako materialak oso garestiak direlako. Baina material horiek azkenean gure herrialdeetara iristen dira guk hemen askoz ere garestiago saltzeko eta beraiek ez dute zati txikirik ere jasotzen. Horregatik iruditzen zait oso pelikula ederra dela, hiru protagonistetako bat beltza bait da. Bere bizitza agertzen da zatika: lehenik bere familia kentzen diotela bera minan lanean jartzeko, ondoren bere semea ere soldadu sartzen dute gaizto bihurtzeko. Baina azkenean dana ondo ateratzen da eta Solomon bere fsmiliarekin elkartzen da. Beste aldetik Vandyk esakaintzen dion laguntza guztia, lehenik Vandyk Solomonen diamantea soilik nahi zuen baina azkenerako Vandyj ezin izan zuen jarraitu eta Solomoni eman zion diamantea. Eta Solomonek ezin izango zukeelako Vandiren laguntza gabe bere familia aurkitu.

  107. Denis Soraluce dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana izan da, akziozko eszenak oso ondo eginda daudela eta errealitatea oso ondo agertzen duela hauen bitartez. Nire ustez oso arraroa izan behar da Afrika erdian familia pobre baten bizi izatetik, hiri batean diru nahikoarekin bizi izatera, baina hala ere Solomonek bere familia dirua baino gehiago baloratzen du.

  108. Alex Morales dio

    pelikula hasieran Solomon Bandi azaltzen da bere umearekin eta babatea rebuluzioko gizonak azaltzen dira. Solomon Bandi bere familia laguntzea korrika joaten da eta bere emastea ume txikiarekin korrika egiten du baino Solomon bandiri rebuluzioko gizunak diamanteak billatzea eraman zuten, Solomon diamante oso haundia billatu zuen eta anka azpian iskutatu zuen gero lurrean ezkutatu zuen eta kartzelara eraman zuten. Kartzelan Dani artxer ezagutu zuen eta Dani kartzelatik atera zion diamantea billatzea juteko hor Madi ezautzen du, reportera bat gero diamantea billatzea joaten dira eta Madi eta Dani maitemindu egiten dira. Madi estatu batura joan behar du eta Daniri telefonozko zenbakia ematen dio. Gero diamantea billatzen dute baino Daniri elikoptero batetik akau egiten diote

  109. Laia Gonzalez dio

    Pelikula hau bere osotasunean asko gustatu zait; batiz bat, bukaerako zatia. Hunkigarria iruditu zait amaieran Danny Archerrek egin duena; hiltzear zegoela, diamantea Solomon Vandyri eman dio (hasieran lapurtu egin nahi zion arren) eta ihes egiteko eskatu dio. Aldi berean, honek eta semeak ihes egiten zutela, Maddi Boweni dei egiten dio esateko hiltzear dagoela eta bera ezagutzea plazer bat izan zela. Danny aurretik zauriturik zegoen eta harri baten kontra hil zen, ingurua soldaduz beteta zeukala.

    Bestalde, harrigarria iruditu zait, zenbat hilketa egon diren pelikulan zehar. Bai gerrengatik bai eta diamanteak lortzeagatik ere. Solomon oso ausarta izan dela pentsatzen dut; bere eskuetan zegoen guztia egin zuen bere semea soldadutzatik salbatzeko, bitartean Danny lagun egin du eta gainera diamantea ezkutatu eta berriz berreskuratzea lortu du.

    Hausnarketa hau proposatu nahi dizuet:
    Gaur egun ere zergatik daude soldadutzara ematen dituzten haurrak? Dirua irabazteko egiten ote dute?
    Nire hausnarketa hauxe da:
    Garbi esanda, ez dakit. Hala ere, humilantea dela uste dut oraindik haurrak soldadutzara ematea beraiek nahi izan ez arren. Jendea hiltzera derrigortzen dituzte beraien sentimenduei garrantzirik eman gabe. Eta garrantzitsuena, beraiek dituzten eskubideak kentzen dizkiote eta pertsona edo talde baten aginpean egotera derrigortzen dituzte, lotsagarria da.

  110. Joanes Aldalur dio

    Pelikula ona da, oso interesgarria, gehien gustatu zaitena da helicopteroa etortzen denean eta dena zuntsitzen duenean. pelikula interesgarria zergatik ikusten da zer gertatzen sierra leonak eta beste herrialdeak nola egiten zuten guerrarekin jarraitzeko eta beraiek diamanteak lortzeko, baita ere odolezko diamantearekin.

  111. Chaymae Laabidi dio

    Gehien gustatu zaitena, nola hasieran Dannyk gaizki zebilen beltzeekin, bakarrik diamantea nahi zuela. Hil eta torturatu egiten zuela beltzeei, berari emateko diamantea baina geroago pixkanaka aldatzen joan da eta Soloi laguntzen hasi zaio bere familia bilatzeko. Hasieran, Dannyk txantajeatzen ari zen Soloi, baina, gero aldatzen joan da eta bihotzetik hasi zaio laguntzen. Bukaera, desepzionagarria izan zen, Danny sakrifiatu egin zen eta Solok bere familiarekin jarraitu zuen bizitza.

    Nire ustez, oso pelikula erreala da, gertatutakoa da. Pelikula hau erakusten dio pertsonei, bai zaharrak eta bai gazteek nola egon zen Afrika, zurien erruz. Baita ere erakusten du bakea egon daitekeela, zurien eta beltzeen artean.

  112. Jarik Corral dio

    Oso ondo dago eginda pelikula ikusteko nola dagoen egoera Afrikan gutxi gora behera eta jendea sentsibilizatzea. Gehien gustatu zaidana da nola Danny Archer heriotzatik gertu, ematen dio diamantea Solomon Vandyri bere familia hobeto bizitzeko. Pelikula honek errealitate asko dauka, jende asko hari dela hiltzen Afrikan diamanteagatik. Solomon Vandyren bizitza oso zaila da, bere semea, Dia Vandy, FRUekoek hartzen dute gerralari bezala eta ia bere aita, Solomon Vandy, hiltzen du. Xehetasun bat gustatu zait pelikulan eta da Solomon Vandyk bere familiarekin elkartzerakoan bigarren aldiz, Maddy Bowen argazkiak ateratzen hari zen momentuan, ez du argazkia ateratzen Solomon Vandyri eta bere familiari momentu pribatua delako.

  113. Oier Bravo dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Taldean lan eginda dena egin daitekela erakusten du pelikula honek. Archer eta Vandy oso pertsonai onak dira. Biak nola laguntzen diren elkarri oso polita da. Pelikula honek Afrikako egoera ikusteko eta hausnartzeko ere balio digu, nola diamante batek bizitza oso bat aldatzeko gaitasuna daukala.

  114. Sufian Ali dio

    Diamantes de Sangre pelikulak da eta oso ona pelikuila eta gustatzen zait.Salmon vandy afrikan bizi familiakin eta or beste asko jende bizitzen.jende batzuk etorri cochetik buruka hasi salmon semea hartu eta beste bat zuk jende semea ere bai jende bat zuk hill da.Afrikako egoeraren ezaugarri batzuei buruz hausnarketa egiteko:kolonialismoaren ondorioak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria, gerrak, odolezko diamanteen salmenta. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen ditu. Maddy Bowen kazetariak Europa eta Amerikari garbi adierazi nahi die zer gertatzen odolezko diamanteekin.Solomonen emaztea eta alabak errefuxiatu eremu baten daude, irten ezinik. Bere semea, Dia, haur gerrilaria da. Benjamin eta bere lagunak umeei etorkizun duina eskaintzen saiatzen dira.

  115. Alegra Lencinas dio

    Pelikulatik gehien gustatu zitzaidana amaiera izan zen, Dannyk bere burua sakrifikatu zuelako Solomonengatik eta diamantea eman ziolako, gainera Maddyk bere txostena egin eta jendea nola bizi den kontatu ahal izan zuen. Gainera, Solomonek bere familia Sierra Leonatik atera eta bizitza hobea eman ahal izan zuen.

  116. Denis Valor dio

    Neri gehien gustu zaidana zan azkenengo partean beltzak bere familiarekin elkartu zuenean eta diru asko eman zuenean. Gero beste parte oso ona zena zen beltza eta txuriak beltzaren umea berarekin egotea eta egin zuten baina ia umeak disparatu egin zuen biei baina beltzzak kalmatu zion. Azkenean, pelikula oso ona zen eta asko gustatu zait eta rekomendatzet det pertsonei ikustea.

  117. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    “Odolezko diamanteak” izeneko pelikula honek beste ikuspegi bat eman dit Afrikako hainbat herrialde igarotzen ariko diren egoerari buruz. Ondotxo dakigu denok haien kontura bizi garela hein handi batean, herrialde garatuagoak garelako iparraldekook. Esate baterako, kolonialismoa da adibide garbi bat. Afrika ia osoa izan da noizbait Europako herrialdeen kolonia bat. Guztiz ustiatzen ditugu, bertako aberastasun guztiak bereganatuz.

    Diamanteekin berbera jazotzen da. Herrialde asko konfliktu militarretan daudela aprobetxatuz, armak saltzen dizkiete bi aurkariei. Ordaintzeko diamanteak erabili beste erremediorik ez dute hauek. Hartara europarrok aberasteko aukera dugu besteen kontura.

    Hala eta guztiz ere, gertaera errealetan oinarritutako pelikula bat izana izan da gehien tristetu nauena. Nola da posible XXI. mendean oraindik ere horrela jarraitzea? Haur errugabeak gerrara derrigortzen dituzte, beraien familiengandik betirako bananduz. Ez dute berriro beraien bizitza berreskuratuko. Ziuraski, lehenengo asteetan hilko dira asko. Izan ere, haurrak dira soldadu merkeenak. Hitzik gabe uzten nau honek.

    Aldiz, gehien gustatu zaidana Danny Archer-en bilakaera izan da. Pelikulan garbi agertzen da Dannyk aberastea duela helburu. Solomon Vandy (diamanteak ibaietatik erauzten ibili den beltzaran bat) ezagututakoan, inoizko diamanterik handiena aurkitu duela jakin du. Hura aurkitzeko espedizio arriskutsu eta luze baten ostean, helburua lortzetik oso gertu dago. Zoritxarrez, heriotzatik oso gertu dago, pistola batez jo baitute. Diamanteari probetxurik ateratzerik ez zuela ikusita, ordea, diamantea Solomoni oparitzea erabakitzen du. Hartara, bizitza on bat izateko aukera izango du bere familiaren ondoan herrialde garatu batean. Detaile txiki hori, zalantzarik gabe, gehien gustatu zaidan izan da.

  118. Ane Varela dio

    “Odolezko diamanteak” pelikula, ikaragarri gustatu zait. Ez bakarrik akziozko eszena biziak edota tentsiozko momentuak eskaitzen dizkigulako, baizik eta irudi hauen bidez azaldu nahi digun mezuengatik; asko direla. Horrez gain, niri garrantzitsuena iruditu edota gehien gustatu zaidanari buruz hitz egingo dut: Solomon Vandy-k semearekiko duen baldintzarik gabeko maitasuna.

    Solomon Vandy-ren familia hauxe da: Emaztea, bi alaba (bat jaioberria) eta seme bat, Dia izenekoa. Pelikularen hasieran hauek guztiak haien bizi normala bizitzen ikus ditzakegu. Hau da, ama etxean bi alabekin eta aitak bere semea esnatzen du eskolara joateko (etxetik 5km-ra dagoela). Egun batean, errebeldeen talde bat etortzen da eta familiak ihes egin behar izaten du. Solomon ordea, sakrifikatu egiten da bere familiak bizirauteko. Azkenean ez dute hiltzen, diamante batzuk erauzteko ibai batera eramaten dute baizik. Non oso garrantzitsua den diamante bat topatuko duen.

    Pelikula osoan zehar ikus dezakegu Solomonek nahi duen gauza bakarra bere familiarekin elkartzea dela. Eta bere seme Dia-rekin elkartzea; honek etorkizun itsaropentsua eduki dezan. Baina, bere familia topatzen duenean, Dia ez dago. Nahiz eta guztiek pentsatu hilda dagoela, honek ez du itxaropena galtzen. Solomonek pentsatu bezala, ez dago hilda, errebeldeen ume gerrari bat bezala baizik. Diak aitarekin joan nahi ez arren, Solomonek berarengatik borrokatzen du; eta hura ez hil dezan, nahi ez ditun gauzak egiten ditu. Azkenean, elkartzea lortzen dute; familia osoa bateratuz.

    Beraz, zein da pelikula honetan nabarmenduko nuen mezua? Solomonen ez etsitzea; hau da, bere iraunkortasuna itxaropenik ez dagoenean ere. Bestalde, Diak jendea hil izan arren eta honek pentsatzen duen ez duela ezertarako balio, Solomonek bere besoetan gordetzen du, bere semea maitatzen jarraituz.

  119. June Del Carmen dio

    Pelikula honek munduan gertatzen diren gauza gogorretaz konturatzeko balio izan dit, alde batetik gerra, pelikulan azaltzen den bezela ez dut nahi pentsatu zer gogor izan behar duen zure herrialdea txikitzea eta zure familia nun dagoen ez jakitea.

    Solomon, hiru seme-alaba dituen gizonak, bere familiatik separatu eta preso hartzen dute, preso horiek diamanteak bilatu behar dituzte eta gero jabeari eman baina, holako batean, Solomonek diamante haundi bat topatu eta jabeari eman beharrean berak gordetzen du. Bitartean, bere familia herrialdeko beste pertsona batzuekin daude baina, Dia, seme gaztea gaiztoek hartzen dute. Dannyk diamanteak erosi eta armak saltzen ditu orduan Solomonek diamante hura zeukala entzun zuenean zuzunean beraren bila joan zen. Solomonek diamantea lur azpian ezkutatu zuen hasieran Dannyri gezurra esan zion, hori gezurra zela eta berak eztzekiela ezer diamante horretaz baina, Dannyk bere familia aipatu zuenean esanez bere familiarengana eraman zezakeela dena esan zion.

    Dia ume gerralaria bihurtu zen eta Solomonek ez zekien ezer, baina Maddy eta Dannykin bere familiarena joan eta bere semea beraiekin ez zegoenean esan zioten orduan berak bere semea bilatu nahi zuen orduan, Dannyri lagundu zion diamante hori bilatzen, hortan hari zirenean bere semea kotxe batean ikusi zuen eskopeta bat eskuetan zeukala. Azkenean, Solomon bere semearengana joan zen gauean Danny lo zegoen bitartean. Bere semea bilatu zuenean txundituta geratu zen, bere semeak ez zuen nahi berarekin egon, ezezagun bat izan balitz bezala tratatzen du eta orduan soldaduak Solomonengana joaten dira eta beraiek ere badakite diamante garrantsitzu hori berak daukala orduan esanten diote, diamantea edo bere semearen bizia.

    Danny esnatu eta Solomon hor ez zegoela konturatu zenean korrika beraren bila joan zen bazekielako non egongo zen. Soldaduak Solomonekin zeuden bitartean elikoptero bat pasatu zen zerutik jende akatuz. Orduan, Solomonek soldadu hori akatu zuen eta Danny Diaren bila joan zen. Elikopteroan zihoazten soldadu txuriak Danny, Solomon eta Dia hartu zituzten diamantearengana joateko. Diamantea bilatu zutenean Dannyk 3 soldadu horiek akatu zituen Dia eta Solomonekin abioia hartu eta Dannyren herrialdera joateko.

    Abioiarengana joaten hari zirela Danny zauriurituta zegoenez ezin zuen jarraitu orduan diamanntea Solomoni eman zion eta bere semearekein abioia hartzeko esan zion. Solomon Maddyrekin geratu zen eta erosle aberats bati diamantearen trukean dirua eta bere familia nahi zituela esan zion. Azkenean, famili dana batu eta bizi berri bat hasi zuten.

  120. Asier Uranga dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana, protagonistak salomonek edozer egiten duela eta mila abentura zeharkatzen duela dena bere semea berreskuratzeko. Gainera milaka hildako geratzen dira bidean eta beste ehunaka herrietan izaten ziren gerretan gainera momentu horiek bizi egiten ditu baina ahal ere segi egiten du helburua lortzeko eta bukaeran lortu egiten du eta ingalaterran hasten du beste bizi bat non diamantea salduz beraren familia berreskuratu eta beste bizi berri bat hasten du.

  121. Celia Martínez dio

    Pelikula hau, Afrikako diamanteekin dagoen egoerari buruz da, Afrikako pertsonak eta familiak nola sufritzen duten hau. Gerra asko dago negozio honengatik eta Afrikako pertsonak jartzen dituzte lanera, diamanteak bilatzen gero hauek saltzeko eta dirua lortzeko, baina lan egiten dienei ez diete bat ere ordaintzen. Pelikulan Salomon da protagonistetako bat, bera jartzen dute lanean eta bere familiatik ondoratzen dute, bere semea gerrara bidaltzen dute eta bere izaera aldatzen dute. Gero Danny dago, Salomonek zuek diamantea nahi zuen eta bere familia topatzen lagunduko diola esaten dio, hasieran diamantea kendu nahi zion eta berarentzat hartu baina bukaeran, hilzorian dagoenean Salomoni emanten dio eta diamantearekin zer egin behar duen esaten dio, bere familiarekin batu zen. Pelikula honek gauza erakusten ditu, Afrikaren egoera da punturik garrantzitsuena, erosten ditugun diamanteak erosi baino lehen beraien atzean zer dagoen jakitea ondo dago.

  122. Angel Ramos dio

    Pelikula hau gustatu egin zait erakusten duena da emen gerrarik gabe , gose gabe bizi arren badaudela beste herrialde batzuk modu oso txarrean bizi direnak eta ez dugu horretan pentsatzen

    Pelikulan gehien harritu didana izan da nola 10 urteko ume batzuei armak ematen dizkiotela

    Pelikula doa solomonek diamante oso garezti bat topatzen duela eta kendu nahi diobela baino berak iskutatu egiten du inorrek ez ikusteko baino herri hortako batek ikusi egiten dio eta esan egiten du danny enteratu egiten da eta solomonekin hitz egiten du eta akordu batera aiatzen dira dannyk bere familia topatuko du eta solomonek diamantea emango dio
    pelikula bukaeran solomon bere semea eta daany hegazkina hartzea doa eta dannyri disparatu egin zioten eta eman egin zioten eta atzenean solomon eta bere semea egazkinean joaten dira eta solomonek diamantea saltzen du.

  123. Saioa Alzas dio

    Pelikula honetan, erakusten du nola sufritzen ari dira Afrikako jendea, gerrak daudela eta. Gehien harritu nauena izan da, gaiztoak umeak ematen eta erabiltzen zituztela, eta gero, armak erabiltzea eta borroka egitea erakusten zioten. Solomondiamante bat aurkitzen du, odolezko diamantea, orduan, Dannyk bere familia bilatzen laguntzen dio Solomonek duen diamantearen truke. Azkenean, Solomonek bere familia aurkitzen du eta Estatu Batuetara joaten dira. Baina Danny disparatu egin zuten eta hil egin zen. Pelikula asko gustatu zait eta jendeari aholkatzen diot, oso pelikula polita da eta.

  124. Lucia Quintana Diaz dio

    Asko gustatu zait, zorionez, gerra bete-betean zegoen herrialde hartatik atera zen. Diamante horrek bizia salbatu zion, diamante horrengatik ez balitz, seguruenik ez zen herritik aterako.Gainera, ez zen bakarrik atera, familiarekin atera zen. Ahal zuen guztia egin zuen familia salbatzeko, eta azkenean lortu egin zuen. Okerrena da ezen, nahiz eta filma izan, gauza horiek gertatzen direla, eta familia askok ez dutela askatasunez bizitzeko aukerarik. Haur asko bidaltzen dira gerrara beraiek nahi gabe, baina herrialde horietan ez dago beste aukerarik. Horrek erakusten du zer garrantzitsua den familia eta zenbat maite dituzun.

Utzi erantzuna Jone Etxenausia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude