“Don Bosco” pelikula

Ikusi berri dugu L. Gaspariniren “Don Bosco” pelikula. Juan Boscoren nerabezaroa, ikasteko oztopoak, bere malabarismoak,… Apaiz ordenatua izan ondoren, Torinoko gazteen egoera tamalgarria, tailerretako lan baldintza gogorrak, kartzeletako egoera,… Enrike, Bruno eta Mariellaren istorioa,… Barolo Markesak arriskuan zeuden nesken alde egiten zuen lana, Don Boscoren larritasuna eta zorrak, batetik bestera ibili ondoren Valdoccoko Oratorioan finkatzea,,… Gobernadoreak eta gotzainak jartzen dituzten arazoak, izurriteak,… Ama Margaritaren bihotz ona, Domingo Savioren adiskidetasuna,  lehen salestarren mugimendua,…

Zer iruditu zaizu pelikula hau? Zer da gehien edota gutxien gustatu zaizuna? Zer ikasi duzu On Boscori buruz? Mila esker

Iruzkinak

  1. Mirari Iturbe dio

    Don Boscoren pelikula asko gustatu zait. Bertan, ezer ez duten gazteengatik kezkatzen dira. Lapurrak izatera eta ezer ez edukitzera kondenatuta dauden gazteengatik. Kartzelako zulo batean sartuta eta oso baldintza gogorretan bizi diren gazteengatik. Familiarik ez duten gazteengatik. Ezer ez dakiten gazteengatik. Eta janaria, ikasketak, familia… emango dizkie.

    Garai hartan, apaizak pertsona garrantzitsuagoak ziren. Ez ziren txiroekin, lapurrekin edo delinkuenteekin ibiltzen. Beste maila batean zeuden. Baina Don Boscori ez zitzaion axola izan. Baztertuengana hurbildu eta lagundu egin zien. Etorkizuna eman zien. Bizimodu egokia izateko aukera.

    Don Bosco santua izan zen. Bere bizitza besteen alde eman zuen,eta guk ere berak hasi zuena egiten jarraitu beharko genuke. Kalean edo baldintza txarretan bizi den jendeari laguntzen.

  2. Laura Alberdi dio

    Pelikula gustatu zait, On Boscoren bizitza oso ondo adierazten da. Gehien gustatu zaidana On Boscok oratorioa irekitzeko zeukan gogo handia da, baita ere alkateak baimena ematen dioenean oratorioa irekitzeko. Gutxien gustatu zaidana, Domingo Savio hil egiten zenean. On Boscori buruz ikasi dut gogoz eta esfortzu handiarekin lortzen direla bakoitzaren ametsak edo nahiak.

  3. Laura Larrañaga Madrid dio

    Pelikula ondo egina dago, umeentzat eta helduentzat egokia iruditzen zait. Ona da Don Boskoren bizia pelikula batean ikustea, errexago ulertzen delako gure bizian egin zuen inpaktua. Asko lagundu zuen eta hil arte jarraitu zuen bere umeei laguntzeko ideiarekin.

    Asko gustatu zait Don Bosco umeei laguntzen ikustea, eta baita ere azkenean Brunok ez duela Don Boscoren kontra egiten.

    Ikasi dut beti lagundu egin behar dela eta Jainkoak txarrak edo onak izen beti barkatzen dituela. Eta Don Boscok beti laguntzen zuen berarekin jarrera desegokiarekin agertu arren. Enrique barkatu zuen, Bruno ere bai, eta ume eta nerabe askori irakatsi zien letzen, idazten eta lan egiten.

    Laburbilduz, oso pelikula egokia da eta oso argia. Don Boscoren ia bizia osoa agertzen da eta oso ona izan zela bere bizi osoan zehar ikusi daiteke. Gomendagarria iruditzen zait eta asko ikasten da.

  4. Axel Amaro Martin dio

    Gustatu egin zait, umeak jolasten egoten direnean parteak gustatu zait, Don Bosco pertsona ona izan zen garai haietan eta garrantsitzua ere bai.

  5. Tania Gonzalez dio

    Ona, jendeari erakusten dio eskuzabalak izaten, On bosco bezala.

    Dana gustatu zait, nola laguntzen dion kaleetako umeei….dana gustatu zait. On bosco oso pertsona alaia, ona, eskuzabala…zen. Torinoko ume pobreei, kaleetan bizi zirenei, laguntzen zien, eta gainera, beraiek ikasteko eta maitasuna jasotzeko, beraientzat Oratorioa sortu zuen, beraiek irakurtzen,idazten…eta abar ikas zezan. Hasieran, igandero elkartzen ziren. gero poliki poliki egunero elkartzen ziren, eta On boscok descubritu zuen ama bat behar zutela, ama baten maitasuna, eta bere ama ekarri zuen.

    Eskuzabalak izaten, beraren bezalakoak izaten, bere ejemploa jarraitu behar dugu pertsona onak izateko.

  6. Marta Gogorza dio

    Pelikula au pizkat lusea egin zait, hiru ordukoa zealako.
    Brunok eta Enrikek Don Boscori kasu egiten dioten eta kartzelara goiz iristen diren Don boskori ez kartzelan zartzeko momentua gustatu zait gehien eta gutxien gustatu zaidan momentua izan zen Domingo Sabio hiltzen den eta Don Boskori Paparen karta iristen zaionean eta lurrera erortzen denean mareatuta eta panaderoa gaxorik jartzen denean eta pertsona talde bat arbola azpian dagoenean eta jaikitzen direnean errelojua erontzen zaionea eta Enrike orra joan eta errelojoa artzen duenean eta gero jendea konturatu eta borrokan asten direnea eta Enrikeri errelojua puskatu egiten zaionean borrokaren ondorioz
    Bera txintxoa eta ona zela eta kaleko umeekin esperantza zuela ez beste batzuk bezala.

  7. Alazne Sudupe dio

    Oso pelikula erakargarria da, pertsona garrantzitsu eta on baten buruz ikasten delako. Bera eredu izugarria da eta pelikula ikusita gure jarrera aldatu daiteke. On Boscok erakusten digu jendeari laguntzea garrantzitsua dela, baina ez bakarrik lagunei baita behartsu eta baztertuei ere. Laguntzeko ez da beharrezkoa dirua ematea edo gauzak oparitzea, maitatu eta bere lagun izatea baizik.

    Asko gustatu zait On Boscok edukitzen duen jarrera, batez ere Bruno izeneko gaztearekin. Bruno kartzelan egondako mutil gazte bat da eta egun batean On Boscok kartzelako umeak egun batez kanpora ateratzea lortu zuen. Haiekin natura mirestu zuten eta momentu batean, Bruno eta Enrikek ihes egin zuten. On Boscok aurkitu egin zituen eta nahi zutena egiteko esan zien, beraiengan konfiatzen zuela. Ume guztiak, eguna amaitzean, kartzelara bueltatu ziren baina Bruno eta Enrike falta ziren. Azkenengo segunduan, azaldu egin ziren. Ez baziren kartzelara bueltatzen gobernadoreak On Bosco sartuko zuen (hori zen lortu nahi zuena), baina ez zuen lortu. Gertaera honek atentzioa deitu dit, On Boscok denengan konfiatzen duela erakusten didalako. Beste gertaera bat, bukaeran gobernadoreak, hiltzeko zorian zegoela, damututa zegoela onartu zion On Boscori eta bere gazte taldea erakunde bihurtzen lagundu zion.

    Ez zitzaidan gustatu gobernadoreak Brunori txantaila egitea, kartzelatik aterako zuen On Boscoren oratorioan paper bat ipiniko balu. Paper horretan gobernadorearen aurkako zerbait zegoen idatzia eta hori zuela harrapatuz gero, On Bosco kartzelara joango zen. Amaieran, Domingo Sabiok esaten dio ona dena egiteko eta On Boscok asko maite duela. Brunok ez zuen papera ipini eta On Bosco ez zen kartzelara joan. Beste gertaera bat ere ez zitzaidan gustatu, Domingo Sabio hiltzen zenean. Oso mutil jakintsua eta jatorra zen, oratorioan zegoen mutilik jatorrera. Jatekoa besteei ematen zien berak ez eduki harren eta guztiei laguntzen zien.

    Azkenean pelikularen mezu garrantzitsuena da maitatu eta maitatua izango zara. On Bosco eredu ona da eta berak egin zuena guk ere egiten ahalegindu behar dugu.

  8. Aitzol Cabanillas dio

    Pelikula ondo egina dago eta oso entretenigarria da, baina ez zait gustatu. Nire ustez zati on eta txar asko ditu, baina gehien gustatu zaidana Don boscok nola zaintzen dituen umeak eta nola kartzelako mutil batek mutil on bat bihurtu dezaken da. Gutxien gustatu zaidana Don boskok edukitako zailtasunak bere umeentzat etxe bat bilatzeko izan zen. Nik asko ikasi dut Don boscori buruz, adibidez edozein pertsonak ona izan daitekela, edozein pertsona maitatu dezakezula…

    Gomendatzen dizut pelikula hau ikustea gauz asko ikasten direlako, baina ez dibertitzko.

  9. Julen Ocio dio

    Oso ona iruditzen zait Don Boscoren pelikula, baina pixka bat luzea. Don boscoren pelikulan gehien gustatu zaidana da Bruno nola aldatzen duen, Bruno Enriqueren laguna zen biak kartzelan zeuden. Don Boscok ibilaldi bat egin zuen kartzeleko umeekin orduan Bruno eta Enruquek ospa egin zuten orduan Don Boscok topatue egin zituen, Don Boscok esan zien beraiengan konfiantza zuela eta bazekiela bueltatu egingo zirela, orduan laga egin zien joaten. Presoak kontatzen hari zirenean asken momentuan Bruno eta Enrique asaldu ziren asken momentuan. Don Boscori buruz ikasi dudana hau da berdin da kartzelan egondakoak badira edo lapurra badira beraiengan konfiantza baduzu bide onera eraman ditzakezu

  10. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula interesgarria eta oso polita iruditu zait. Don Boskok umeen alde egin zuen lana ikaragarria iruditu zait eta baita ere oso polita iruditu zait ez duela etsi berak nahi zuena lortu arte. Don Boskok kartzelako umeak kalera ateratzen dituen unea eta beraiengan jartzen duen konfiantza da gehien gustatu zaidana. Ez zait gustatu pertsona bat hiltzen duten unea oso gogorra iruditu zaidalako.

    Don Boskorengandik gauza asko ikasi ditut baina gauz batzuk batez ere: ez dela inoiz etsi behar eta nahi duzun hori lortu arte aurrera egin behar duzula, jendearengan konfiantza izan behar duzula, eta askotan jende txarra direla ematen duten hoiei aukera bat eman behar zaiela beti ez direlako pertsona txarrak. Eta gauza gehiago baina batiz bat hoiek ikasi ditut.Pelikula honengandik hainbat gauza ikasi daitezke eta garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean.

  11. June Sanjuan dio

    Nire ustez pelikula hau ona da, On Boscorengandik ikasi beharko genuelako. Berak egiten dituen gauzak, jendeari lagundu, gazteei bizitoki bat lortu eta batiz bat berak benetan nahi duena lortzeko borrokatzea oso ondo iruditzen zait guk bere eredua jarraitu ahal izateko.
    Orokorrean dena gustatu zait, baina batiz bat On Boscok egin dituen gauz guztiak jendeari laguntzeko batzuetan bolada txarrak izan ditu baina beti berdin jarraitu du eta ez da etsi.
    On Boscori buruz ikasi dudana da ez duzula bakarrik zugatik begiratu behar besteei lagundu behar diezula eta benetan nahi duzuna lortzeko ez duzula etsi behar.

  12. Naiare Elorza dio

    Pelikula hau oso interesgarria da. Niri asko gustatu zait zeren istoria oso polita da zeren pertsona askoi laguntzen dio eta pelikula hori ikusten asko ikasten da.
    Gehien gustatu zaidana izan zen Don Boscok zuen jarrera: gazte eta zahar guztiei laguntzen zien,oratorioa sortu zuen gazteak ondo egoteko eta gazteak pozik eta jolasten egoteko. Hiria oratorioaren kontra zegoen baina Don Boscok al zuena egiten zuen berari ez kentzeko oratorioa, jendeak gaizki hartu arren. Don Bosco kartzelako umeekin ibiltzen zen eta or azaltzen du kartzelan daudezen gazteak kartzelan daude baina pertsona onak ere badaude kartzelan.
    Gutxien gustatu zaidana izan zen lan baldintzak oso gogorrak zirela eta azkenean gazteak oso gaizki bukatzen zuten eta lan gehiegi egiten zuten. Gainera, atsedenik gabe. Domingo Savio hil zenean ez zitzaidan asko gustatu zeren denei laguntzen zien eta oso pertsona ona zen.
    Don Boscori buruz ikasi dudana da denei lagundu behar zaiela, zorrak baldin badituzu tratu bat egin sor diozun pertsonarekin eta ahal dezunean sor diozun diru guztia eman. Pertsona pobreei diru pixkat eman behar zaiela eta denekin jolastu behar garela.

  13. Izaro Urquidi dio

    Pelikula honetan agertzen da Don Bosco txikitan, berari asko guztatzen zitzaion irakurtzea baina bere anaiordeak esaten zion ezin zuela irakurri alferrik irakurriko zuela eta egin behar zuen bakarra lana egitea zen behin bera oinez zioanean etxerako bidean gizon zahahr bat aurkitu bere laguna egin eta bere etxera joan zen bizitzera berak irakatsi egite baizizkion gauza asko baina… egun batean gaixo jarri eta hil egin zen, Juan Bosco oso triste jarri zen eta bere bidea jarraitzea nahi zuen orduan sacerdotea bihurtu zen eta kaleko umeak eta kartzelakoak zaintzen aritu zen baina eliza osoa eta gobernatzaile guztiak kontra zituen.

    Niri pelikula asko guztatu zait, oso polita eta interesgarria da baita unkigarria ere, nik pelikula ikustean biziaz pentzatzen aritu naiz eta baita konturatu naiz pertsona hobeagoa izan behar naizela.

  14. Jone Etxenausia dio

    Nire ustez pelikula oso ona da. Asko gustatu zait, gehienbat Don Boscok lortu nahi duena lortzean duen poza eta haurrrak nola tratatzen dituen.
    Pelikulan erakusten zaigu, nahi duguna lortzeko borroka egin behar dela bestela ez dela ezer lortzen. Don Boscok oratorio bat eraiki nahi zuen, gehienbat kaleko haur pobreentzat. Don Boscok zailtasun handiak izan zituen: gobernadoreak eta gotzainak edozer gauza egiten zuten Don Boscok nahi duena lortu ez zezan, izurritea ere izan zuten, oratorioa eraikitzeko lekurik ez zuen aurkitzen… Baina Don Boscok ahal zuen guztia egin zuen eta azkenean, nahi zuena lortu zuen. Don Bosco gaixotu egin zen eta bere amaren etxera joan zen. Sendatu zenean, bere amarekin batera, oratoriora bueltatu zen eta Ama Margaritak haur guztien ama izan zen. Domingo Savio izeneko haur bat ere oratoriora iritsi zen eta Don Boscori esan zion apaiza izan nahi zuela. Oratorioan gelditu zen eta asko laguntzen zuen. Baina egun batean, gaixotu eta hil egin zen. Don Bosco ere hilzorian egon zen baina haur guztiek otoitz egiteari esker, sendatu egin zen eta azkenean, denak pozik bizi izan ziren.

    Niri pelikulak irakatsi dit jendeari lagundu egin behar zaiola. Norbaiti zerbait gertatzen bazaio, ez garela geldirik gelditu behar eta lagundu egin behar diogula.

  15. Judith Paredes dio

    Pelikula honetan don bosco-ren bizitza kontatzen digu, non jaio zen eta zer eginkizun bereziak egin zituen.
    Gaztea zenean apaiza izan nahi zuen, eta bere amari asko laguntzen zion etxean, bai janaria egiten eta baratzean.
    pixket handiagoa zenean bere etxea laga eta turinera joan zen bizitzera beste apaiz batuekin, joan bosco oso alaia zen eta umeekin odo ematen zen.
    Egun batean don bosco herriko obrara joan zen eta ume askok ikusi zituen eta galdetu zuen haber zenek zakien idazten eta irakurtzen eta oso gutxi zekiten.
    Urrengo egunean don bosco berriz ere joan zen obrara baina horain kartel batzuekin eta kartel horretan jartzen zuen: IGANDEAN ORATORIOAN IRAKURTZEKO ETA IDAZTEKO TAILERRA ETA MERIENDA EMANGO DA.
    igandean uma asko joan ziren oratoriora eta orko maisua ortiken bota zion eta don bosco beste toki bat bilatu behar zuen eta egun batean kartzela joan zen eta bi mutil ezagutu zuen,eta don bosko lieratu zituzten kartzelatin don bosco oratorio bar jarri zuen eta baita ere ama ekarri zuen azkenean don bosco hil egiten da.

  16. Naia Barney dio

    Pelikula hau oso polita iruditu zait eta gauzak beste modu batera ikusten laguntzen du. Adibidez denak pentsatzen dute kartzelan dauden umeak gaiztoak direla jakin gabe benetan zergatik dauden han. Baina On Boscok ulertzen saiatzen da eta haiei laguntzen die.

    Gehien gustatu zaidana pelikula honetan On Boscoren lana da. Beti kalean bizi diren umeei, pobreak diren familiei eta behartsuenei laguntzen dago, bera pobrea txikitatik pobrea izan den arren. Txikia zenean jakin zuen apaiza nahi zuela izan eta jendeari laguntzea. Horreagatik asko ikasi zuen eta pertsona batzuei esker lortu zuen apaiza izatea eta umeak laguntzea, politiko batzuek onartu ez arren.

    Gutxien gustatu zaidana Clementeren ekintzak dira, denbora osoan On Bosco kartzelan sartu nahian. Ezta nola Bruno sobornatzen duen diruarekin On Boscori kulpa botatzeko egin duen gauz batengatik eta horrela kartzelara joateko.

    Pelikula honetan ikasi dudana da ezerre eduki gabe jendeari asko eman diezakegula diruaz aparte: alaitasuna, maitasuna… Eta horrekin bakarrik jendearen portaera asko alda dezakela.

  17. Estibaliz Romero dio

    Don Bosco pelikula asko gustatu zait oso pertsona ona izan zelako.

    Don Bosco ume bat bakarrik zen apaiza izan nahi zuenean, berak ikasi nahi zuen baina lan egin behar zuen pobreak zirelako. Apaiza egin zenean beste umeak nahi zituen lagundu, oratorioa sortu nahi zuen umeak han elkartzeko eta jolasteko, jateko, errezatzeko… Jendeak ez zion oratorioa egiteko tokirik usten, leku danetatik botatzen zuten jendeari ez ziolako ondo iruditzen Don Bosco egiten ari zena eta diru asko sor zion jendeari, baina Jaungoikoaren laguntzarekin oratorioa egitea eta dirua lortzea lortu zuen. Bere amarekin, Margarita, oratorioa aurrera eman zuen eta umeak gurasoak bezala hartzen zituzten.

  18. Elena Nogales dio

    Don Bosco torineko apaiz bat zen, oratorioa lortu ondoren gaixotu egin zen, eta hor asten da bere bizipenak gogoratzen eta horrela azaltzen digu Don Boscoren bizitza pelikula honetan. Don Bosco pertsona oso ezaguna izan zen, jendea, batez ere umeak laguntzeagatik eta oratorioa sortzeagatik. Oratoriora joaten ziren gazte horiek jolastu egiten zuten eta bihotz oneko pertsonak izaten ikasten zuten.
    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana, Don Boscok kartzelako gazteak pasira bat ematera eramaten dituenean da, eta gero denak iristen direnean.
    Don Boscoren buruz ikasi dudan gauz bakarra da, bera oso pertsona ona, bihotz handikoa zela. Eta besteengatik edozer gauza egingo zuela, jendea pozik egiten zuen, eta gaiztokeriak ez egiten erakuztzen zion gaztei.

  19. Aitana Sanchez dio

    Oso pelikula polita dela bertan gaizki pasatzen ari diren gazte eta helduak agertzen dira eta beraiek nahi dutena lortzeagatik borrokatu egingo dutela.
    Pelikulan gehien gustatu zaidana da azkenean nahi zutena lortu dutela guztiok batera eta gutxien gustatu zaidana da gobernua eta politikoek lagundu egi beharrean oztopo egin ziotela Don Boscori.
    Don Bosco-gandik ikasi dudana da amets bat duzunean eta gogoa duzunean amets hori lortzeko azkenean lortuko duzula lana egiten baduzu.

  20. Luken Quintana dio

    Pelikula gustatu zait. Nola laguntzen dionn kelean bizi diren jendeari. jendeari/nola laguntzen duen nola ertetzen deen aurrrera bera bakarrik nola defendatzen zituen umeak deudak eta nola pagatzen zituen nola sakrifikatzen zuen bere bizitza beraien gatik./dena gustatu zait /ez dut ezer ikasi

  21. Jon Santizo Iturbe dio

    Oso pelikula polita iruditu zait, oso ondo dago On Boscoren bizitza irudikatuta. Gehien gustatu zaidana, salestarrak sortzeko, On Boscok egin izan behar zuen lana da, ezfortzu handiarekin lorpen handiak egiten zituen. Gutxien gustatu zaidana da umeak beraien artean borrokatu eta burla egiten zirenean, ez zait batere gustatu zati hori. Lan handia egin zuela bere gazteei etxebizitza, lana eta bizitzeko aukera ziurtatu ziela. Ez nekien alako lan handia egin zuela. Baita ere Domingo sabio nor zen ondo jakiten, jarraitu beharreko adibidea iruditzen zait. Orokorrean asko gustatu zait.

  22. Maren Casas dio

    Oso interesgarria iruditu zait Don Boscoren bizitza nolakoa den ikustea eta berarengatik zerbait ikastea. Gehien gustatu zaidana da Don Boscok umeei laguntzeko egin duen guztia eta berak egin nahi zuen guztia lortu egiten zuela, gutxien gustatu zaidana da Don Boscok leku bat topatzen zuenean egun batzuk egon eta gero bota egiten zutela eta horregatik ez zeukan umeekin jolasteko toki bat, umeei janaria ematea edo, lo egiteko toki bat ematea. Don Boscok nahi zuen guztia lortzen zuen bere kabus eta horrek erakutsi dit guk ere berak egiten zuen berdina egin dezakegula.

  23. Sara Larrañaga dio

    Pelikula oso ona iruditu zait. Gehien gustatu zaidana Don Boscok denei laguntzen dionean, esaten duenean berarentzat ateak irekita daudela bai beregana joateko eta baita ere aldegiteko. Gutxien gustatu zaidana, Enriquek gizona hiltzen duenean konturatu gabe kutxilo batekin eta gero kartzelara eramaten dutenean eta hor hil egiten dutenean. Don Boskori buruz asko ikasi dut, adibidez, denak berdin tratatu behar direla eta baita ere denei aukera bat eman bear zaiela berriro ikasteko dena oso ondo egin daitekela bizi onetan baina akatsak ere egoten direla.

  24. Ekaitz Iriondo dio

    Pelikula hau oso luzea iruditu zait baina nahiko interesgarria izan da filma, gehiena gustatu zaidana on bosco eta mutilen harteko harremana zen eta gainera alkarrekin seekulako konfidantza zuten pelikulatik gehiena gustatu zaidana ori izan da . On Boscoren pelikulatik ikasi dudan gehiena lagunekin oso ondo eman behar dugula eta beraiekin konfidantza haundi bat edukitzea dela. On bosco denekin zen jatorra ez batzuekin bakarrik eta guk ere ori lortu behar dugu danakin ondo eramaten eta iño ez bastertzen. Gauz gehiago ere ikusi ditugu adibidez on boscotaz denei lagundu behar diegula eta sintzoak izan behar dugula denekin Gainera jende batek miña hartzen zuenean denak berataz arduratzen ziren eta denak denen alde egiten zuten hau da alkarri laguntzen egoten ziren eta orduan ori ikasi dut denok denori lagundu behar diogula

  25. Benat Exposito dio

    oso ona iruditu zait pelikula. Pelikulatik gehien gustatu zaiten da don boscok kaleko umeei laguntzen ziola eta jateko ematen ziola. don boscok herriko alkaldeari eskatu zion haber oratorio bat egiten lagatzen ziola baina etzion lagatzen baina bukaeran laga egin zion eta oratorioa valdoccon egin zuen bera kaleko umeei eta hor barruan ekintzak egiten ziren eta orko umeeak oso ondo pasatzen zuten Don boscorekin pelikulatik gutxien gustatu zaitena da don boscori oratorioa kendu ziotela eta horko alkaldea arauak jartzen ziotela eta herriko alkaldeak eztion lagatzen jartzen oratorioa bere lekuan eta Don boscotik ikasi nahi duena da ba kaleko jendeari etxe bat janaria ematea eta familia bate dukitzea nahiko zuten

  26. Lara Martin dio

    Pelikula motza egin zait luzea izan arren. Asko gustatu zait umeen inguruan buruz hitz egiten zuelako. Batez ere, Domingo Savioren pertsonajea berezia iruditu zait. Oso gaztea zen eta Don Boscok zuen umerik txintxoena eta solidarioena zen. Eta ez zait gustatu Domingo hiltzea, Salesiano oso ona izango zelako Don Boscoren urratsak jarraituz.

    Filmak gauz asko irakasten ditu, adibidez, erori arren beti jaiki egin behar dela, Don Bosco bezala. Berak oztopo izugarriak eduki zituen baina beti aurrera jarraitu zuen ahal zuen moduan. Umeen alde egin zuen lana oso miresgarria da, bere bizitza eman zuelako hortan eta azkenean, lortu zuelako nahi zuena, Salestarren konstituzioa sortzea.

    Don Boscok beti izan zuen fedea kaleetan zeuden umeengan, hori behar zutelako azken finean. Don Boscok bakarrik sinistu zuen ume horiengan besteek ez zutenean sinisten. Bere konfiantza eskaini zuen eta umeek oso ondo hartu zuten.

    Gainera, ikasi dut oker dagoena egiterakoan, gehiago kostatzen dela nahi duzuna lortzea. Don Boscok dena zuzen egiten saiatu zen eta lortu zuen. Horrela egin beharko genuke denok.

    Azkenik, uste dut, Don Boscok gehiago jaso zuela eman zuena baino eta bai umeak eta bai bera ere, irabazle irten zirela. Beti zegoen alai eta berak zuen bihotza eduki nahiko nuke.

  27. Mikel Hidalgo dio

    Oso pelikula ona,don bosco ama bat dauha haren izena margarita da.ametsa bat eduki zuen bi ume borrokatzen eta berak separatzen.urteak pasa eta gero don bosco apaiza egin zen,eta bere oratoria eraiki zuen,eta bertako erregearekin arazo batzuk eduki zuen. domingo hil egin zen gero don bosco ia hil egin zen baño ez, bere horatorioan danak kaleko umeak ziren,gero kalerata gaixotasun bat allegatu zen eta umeak gaixoak zaintzera joanten ziren,hori baño lehen don bosco salestar comunitate sortu zuen

  28. Marta Olariaga dio

    Oso pelikula polita iruditu zait. Ikusi dut Don Boscoren bizitza oso gogorra izan zela, baina berak bere nahia, kaleko umeek ere ikasteko eta jolasteko aukera izatea, betetzeko ahal zuen guztia egin zuen nahiz eta askori iruditzen zitzaien Don Bosco pertsona txarra zela. Gehien gustatu zaidana Don Boscok bere ama oratoriora eramaten duenean da eta ume guztiek oso pozik hartzen dute, beraien ama izango balitz bezala. Gutxien gustatu zaidana Domingo Savio hiltzen zenean da, oso momentu tristea izan zelako, bai Don Bosorentzat eta baita oratorioko mutil guztientzat. Don Boscori buruz asko ikasi dut, adibidez: beti pertsona ona izan behar dela nahiz eta zuri gaizki hitz egin. Don Boscori ume askok hasieran gaizki hitz egiten zioten baina berak guztiei lagundu nahi zien, bazekielako guztiak pertsona onak zirela.

  29. Luis Juaristi dio

    niri don boscoren pelikula asko gustatu zait ez da batere azpergarria eta oso interesgarria da.

    Gutxien gustatu zaidana da gobernadoreak da gobernadoreak ez zuenin konfiatzen donboscorengan. Don Boscok ere zor asko zituen eta ezin zituen guztiak ordaindu aberatsa ez zelako eta gehien gustatu zaidana da don boscok bere oratoria egiten duenean kartzelakpo umeekin jolasteko. Don Boscok umeekin jolasten zuen egunero baina umee horietatik bat Domingo Savio apaiza izan nahi zuen Don Bosco bezela eta Don boscok erakutsi egin zion baina egun batean Domingo Savio eta besteak jaten ari zirenean Domingo Savio hil egin zen. Umeak lanean ibiltzen ziren etxe bat eraikitzen eta jose izeneko ume bat eraikinetik erori egin zen, sortez bizik irten zuen.

    Don Boscoren gan ikasi dudana da laguntza behar dutenei lagundu egin behar dela eta zintzoa izan behar dela.

  30. Nahia Gonzalez dio

    Pelikula orokorrean ona da baina pixka bat tristea da.
    Gehien gustatu zaidana da, Don Boscok jendea bere aurka egon da ere, berak bere umeekin aurrera jarraitzen zuela eta ahal zuen bezala mantentzen zituela eta gutxien gustatu zaidana da, pelikula luze xamarra egin zaidala eta jende on dexente hiltzen dela, dagoen gaxotasunagatik.
    Pertsona batzuk gauza txarrak egiteagatik ez direla izan behar gaiztoak, bigarren aukera bat eman behar zaiela eta diren bezalakoak onartu. Edozein pertsonei laguntzeko prest egon behar zarela.

  31. Irati Lizarralde dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait, asko pentsarazi dit eta bere biziaz gain ezagutzeko, beste gauza asko erakusten dituela iruditzen zait, nola lagundu besteei eta horrez gain nola bizi ziren lehenoko garaian.
    Gehien gustatu zaidana da, On Bosco nola ahalegintzen den bestei laguntzera eta besteengan nola larritzen den eta daukan gutxi hori nola besteekin konpartitzen duen ahalegintzen da. Baita pelikulan azaltzen da beste zati bat non aitona batek ume bati ematen dion gurutze bat zati hori ere asko gustatu zitzaidan. Gutxien gustatu zaidana da, pertsonen izenekin asko nahastu naizela eta beste zati bat ez nuela oso ondo ulertu, baina geroa bai, orri bat eman zion Brunori eta orri horretan ez nekien zer jartzen zuen ez zidalako denborarik eman irakurtzeko orduan, une batean ez nuen ulertu baina gero bai.
    Nik pelikula honekin, ikasi dut daukagun gutxi edo asko horrekin lagundu egin behar dugula eta gure ametsak lortze gogor lan egin berak lortu zuen bezala, ni pelikula honetan honekin geratu naiz, niri hau irakatsi dit On Boscok.

  32. Alba Nogales dio

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait eta tentsioa gordetzen du momentu batzuetan, hori asko gustatu zait, baina baita ere beste gauza batzuk daude gehiago gustatu zaizkidanak orain aipatuko ditudanak. Lehenengo gauza aipatuko dudana da Don Boscoren tratua gazteekin. Berak konfidantza osoa jartzen du gazte haiengandik, jakinda batzuk delinkuenteak izan direla. Egoera hori ikusita, gazteek ere konfidantza osoa jartzen dute Don Bosco eta Jesusengan, eta horrela erlazio polit bat sortzen da beraien artean. Baita ere aipatuko dut Don Boscoren forma arazoetatik irtetzeko. Berak izan dituen oztopo edo arazo denetatik irten da, batzuetan laguntza pixka batekin baina beste batzuetan laguntzarik gabe, eta hori dena, biolentziarik erabili gabe. Ez dakit zer da gutxien gustatu zaidana, dena gustatu zait eta. Baina gauz bat aukeratu behar banuen da pelikula oso luzea dela, eta ulertzen dut, bizitza bat kontatzen du. Baina pixka bat laburtu, edo inportantzi asko ez duten eszena batzuk kendu edo laburtu. Don Boscok pelikula honetan erakutsi dit jendea ez dela juzgatu behar ezagutu gabe, hau da, ez ditugula izan behar prejuizio txarrik. Adibidez, pelikulan azaltzen ziren gazte gehienak delinkuenteak izan ziren, eta ezagutu eta gero pertsona onak direla konturatzen zara, baina jendeak prejuizio txarrak edukitzen ditu.

  33. Eneko Galan dio

    1. Zer iruditu zaizu pelikula hau?
    – Egia esan, gustatu egin zait, zeba historioak On Boscoren sakrifizioak eta esfuertzuak erakusten ditu. Berak nahi zuena oso jende gutxik nahi zuen, hau da, jende edota ume pobreei laguntzea. Bai diru edo janaria ematen, eta bai bere oratorioan sartzen.

    2. Zer da gehien edota gutxien gustatu zaizuna?
    – Asko gustatu zait nola hasi zen oratorioa eta nola jende askok ez zuten nahi oratoriorik egitea. Baita ere nola On Boscok ume pobreei laguntzen diotenean. Destakagarriena nere ustez Brunoren kasua da; Hasieran oso pertsona txarra zen, lapurra izateaz aparte, baina hala ere, On Boscok lagundu egin zion bere indar guztiarekin.

    3. Zer ikasi duzu On Boscori buruz?
    – Oso pertsona ona dela, esfortzu ikaragarriak egin dituela denongan, eta esfortzua eginez edozer gauz egin edo irabaz dezakezu. Hasieran karga handia izaten da oratorio bat edukitzea eta ume askoei laguntzea eta saintzea, orduan, pelikulan gertatzen den bezala, ama Margaritak etorri zen oratoriora umeei eta On Boscori laguntzera bere bondade guztiarekin

  34. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula asko gustatu zait oso interesgarria delako. Gauza asko ikasi ditut pelikula honetatik eta jendeari ikustea gomendatzen diot.

    Gehiena gustatu zaidana Don Boscoren jarrera izan da. Oso jatorra zen eta beti jendeari laguntzeko prest zegoen. Baita ere, oso ondo portatzen ziren umeak elkarrekin eta elkarri laguntzen zioten. Don Bosco oso gizon langilea zen eta ahal zuen guztia egiten zuen bere umeen alde. Gutxiena gustatu zaidana, umeak batzuetan elkarrekin borrokatzen zirela eta beste batzuetan Don Boscori iraindu egiten ziotela ume batzuk.
    Beti jendeari lagundu egin behar zaiola eta guztiak diren bezala onartu behar ditugula ikasi dut.

    Adibidez, pertsona bat lehenagotik kartzelan egon bada horrek ez duela inporta zeba orain pertsona jatorra izan daiteke.
    Pelikula gomendatzen dizuet!!!

  35. Lide Alberdi dio

    Oso luzea izan arren ez da batere aspergarria izan eta oso askar pasatu zait. Oso polita da, Don Boscok bere umeak babesteko gauza arriskutxuak egiten dituelako eta erabaki zailak hartzen dituelako bere bizitzan zehar.
    Pelikulan gutxien gustatu zaidana: Domingo Savio hitzen denean, mutil hori santu bat zelako eta baita ere ez zait gustatu gobernadoreak gauza txarrak egiten dizkionean Don Boscori.
    Gehien gustatu zaidana da Don Boscok kartzelako umeengan duen konfiantza eta fedea, baita ere asko gustatu zait Brunori barkatzen dionean.
    Nik ikasi dudana Don Boscori buruz da, oso pertsona fededuna dela, beti pozik dagoela eta pertsona guztiei laguntzeko prest dagoela naiz eta bere etsaia izan.

  36. Mohamen Hamli dio

    Pelikula oso polita da eta ikusten dugun bezala Don Bosco kanpoko umei lagundu eginten du.
    geienbat nola maitasuna ematen duela umei eta txarrena pixka bat pelicula zaharra dela eta luzea
    edozeini lagundu egin behar duzula eta beti borrokas eztala lortzen nahi duzuna

    gainera gero bere ama ekartzen du laguntzeko txikitan bere anaia zaharra etzion ikasten eta eskolara joaten esaten zion lana egiteko baina azkenean arrepentitu egin zen pobrea da baina dena egiten du umei laguntzeko eta oportunidade berria emateko
    gainera gaixotu egin da baina umen erresaterakoan sendatu egin zen eta azkenean
    ondo bizi ziren ez zuten dirua baina umei languntzeko edozer egin zuen
    gainera apaizak eta gehiago bere kontra egoten ziren

  37. Igor Bravo dio

    Asko gustatu zait pelikula niretzat momenturik dramatikoena Enrike hil behar dutenean da eta beste bat ere Domingo Savio hiltzen denean. Asko ikasi dut Don Boscori buruz. Orain dakit Don Boscok zailtasun asko eduki zituela adibidez: Zorrak, lekua etab. Eta gainera agintari bat eta gotzaina bere kontra zeuden. Baina baita ere Aita Santua, Dukesa batzuk, ogi saltzailea etab. Pelikula polita baina tristea da batez ere nola afektatzen dio Domingo Savioren eta Enrikeren Heriotzak. Asko antzematen zen zenbat maite zituen Don Bosco bere mutilak. Don Kafasok asko lagundu zion eta bere amak ere bai. Ez nuen batez ere espero On Calosso hiltzea. Pena handia eman zidan ere Carlosen anaia erori zenean.

  38. Nida Sajjad dio

    Ondo iruditu zait Don Boscoren pelikula. hau. Don Boscoren ikasteko oztopoak eta bere malbrismoak ba Don Boscok laguntzeko gogoa dute eta gazteei pozik ikusi nahi dula eta bere bizitza hobetuko du Don Bosco eta hori da bere ametsa. Gehiena gustatzen zait Don Boscoren pelikulari buruz, kartzelan dauden gazteei laguntzen du kartzelatik kanpora ematen du ba askatasuna pixkat ematen ba gazteei ondo iruditzeko eta gazteei bizitzeko etxe bat eman zuen beraiekin jolasten zen beraintzako arazo handietik pasatzen zuen. Nik pelikula hortik ikasi det ba pertsonei laguntzea beti eta gauza txarra ez egitea adibidez:
    lapurketa, diruak lapurtzea.

  39. Jose Edarate dio

    Me gusto mucho por que era un niño que queria cumplir su sueño en hacerse sacerdote pero era pobre entonces uno de los hermanos se metia con el porque creia que no iba a cumplir su sueño.una mañana que iba por el campo se encontro con un hombre mayor y le dijo algo a ese señor entonces el chico llego y lo vio hablando madre el chico se fue con ese señor y lo estaba enseñando a leer.Al dia siguiente se encontro con un chico rubio al que le habia ayudado y le dijo que el sacerdote estaba malo y fue corriendo.Al dia siguiente le dijo a su madre que iba a turin y le dijo la madre que como iba a ir si no tenia dinero y dijo que le ayudaria dios a encontrarlo,fue a la feria que si subia un tronco ganaba dinero ese señor le dijo como te atreves mocoso a decir que puedes y al final lo hizo y se fue a turin alli al tiempo fue a una fabrica a preguntar sobre el hermano de una amiga pregunto y le abian echado por robar y lo encontro en una casa echado en una cama y le dijo como que estas asi y dijo la fabrica ese hombre le dijo que le diese una bolsa de monedas a otro amigo suyo que estaba en la carcel fue y se estaban metiendo con el y eso.Al otro dia ablo con un cura que era su amigo y le dijo que queria cojer a los chicos de la calle y sacar a los de la carcel solicito un permiso y se lo denegaron y fue a ablar en persona con el y ablo y le dijo que si se le escapaba un preso pagaria las consecuencias entrando a la carcel y lo acepto luego se encontro a un chico llamado jose y con el lo montaron una casa y acogieron a muchos chicos pero uno de ellos se murio.

    • Jose Edarate dio

      (Continuación) Ese chico, Domingo Savio, se iba a volver sacerdote pero murio. Al dia siguiente fue el alcalde para hacer un registro, pero lo vio llorando y se fue. A los tres dias se hizo una pelea contra los sacerdotes y lo pillaron y le pegaron una paliza. Uno de esos que le iba a pegar dijo “Este no es como los otros” y se fueron. El alcalde se puso malo y lo visito Juan Bosco pero ya no pudo hacer nada. Al otro dia Juan Bosco y sus chicos fueron a ayudar a la gente enferma y la curaron y una de la gente aquella enferma era una chica a la que conocian y la curaron. Juan Bosco se puso malo y todos los chicos rezaron para que se pusiese bien y se puso bien.Juan Bosco eligio a cuatro de sus chicos para hacerse sacerdotes.
      Juan Bosco murio y uno de los chicos siguio con la acogida de chicos de la calle y los otros siguieron su camino.

  40. Nerea Epelde dio

    Pelikula asko gustatu zait pelikula nahiz eta luzea izan den, pena merezi izan du ikustea.

    Asko gustatu zait Don Bosco gaztea zenean nola bizi zen eta amets batzuk zituela ikustea. Gauza da denbora aurrera joan ala bere ametsak pixkanaka betetzen hasi zirela, hau da; apaiza ikusten zuen bere burua eta denborarekin apaiz bihurtu zen. Bere burua gaizki bizi diren pertsonei laguntzeko prest zegoen eta pixkanaka On Bosco jendearekin hobeto ematen hasi zen.

    Horrela On Boscoren oratorioa sortu zen. Han familiarik ez zuten gazteak bizi ziren. Han On Boscok beraren maitasuna ematen zien gazteei. On Boscok umeei gauz onak erakusten zieten, adibidez gauz bat pasatzen zenean beti errezatu egin behar zela.

    Egun batean, On Bosco hilzorian egon zen, baina oratorioan bizi ziren gazteak elizara joaten ziren errezatzera On Boscorengatik eta halako batean On Bosco esnatu egiten da. Berriro denak pozik bizi dira.

    On Boscok ikusten du oratorioan bizi diren gazteak ama baten maitasuna behar zutela eta horregatik, On Boscok bere amari esaten dio bere beharra behar duela, eta orduan bere ama Margarita oratoriora joaten da gazteei laguntzera eta bere maitasuna ematera.

    Hori da gehienbat gustatu zaidana edo gehien harritu didana.

    Pelikula honekin gauza asko ikasi ditut.
    ·Maitasuna erakutsi behar da.
    ·Laguntza behar duten pertsonei lagundu egin behar zaie.
    ·Nahiz eta gaizki pasatzen egon egoera batengatik aurre egin behar zaio.

  41. Aimar Mugica dio

    Niri pelikula asko gustatu zait oso interesgarria delako. Gauza asko ikasi ditut pelikula honetatik eta jendeari ikustea gomendatzen diot.

    Gehiena gustatu zaidana Don Boscoren jarrera izan da. Oso jatorra zen eta beti jendeari laguntzeko prest zegoen. Baita ere, oso ondo portatzen ziren umeak elkarrekin eta elkarri laguntzen zioten. Don Bosco oso gizon langilea zen eta ahal zuen guztia egiten zuen bere umeen alde. Gutxiena gustatu zaidana, umeak batzuetan elkarrekin borrokatzen zirela eta beste batzuetan Don Boscori iraindu egiten ziotela ume batzuk.
    Beti jendeari lagundu egin behar zaiola eta guztiak diren bezala onartu behar ditugula ikasi dut.

    Adibidez, pertsona bat lehenagotik kartzelan egon bada horrek ez duela inporta zeba orain pertsona jatorra izan daiteke.
    Pelikula gomendatzen dizuet!!!

  42. Ander Zubizarreta dio

    Niri gustatu zait pelicula zergatik On Boscok dena ematen zuelako kaleetan zeuden mutil pobre eta bastertuengatik.

    Niri gehien gustatu zait margarita nola joan zen On Boscori laguntzera eta margaritak ere asko lagundu zion bere mutilekin eta oratorioa aurrera eramaten.

    Niri ez zait gustatu zergatik denak aurka egiten ziotelako.

    Nik ikasi dut ez dela inoiz etxi behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude