Non aurkitu Jaungoikoa? (dbh1)

Azken klase egunetan, talde lanean, marrazki batzuk egin ditugu, Jaungoikoa non aurki daitekeen adieraziz. Horretarako, testu-liburuko 77. orrian irakurria jarraituz, ikusi dugu Jaungoikoa modu askotara senti dezakegula.

Ez dugu Jesus berpiztua gure haragizko begiekin ikusten… garbi dago. Baina gure bizitzan izan dezakegu Jesusen esperientzia. Hainbat bide desberdin aipatu dira:  Biblia, batez ere Ebanjelioak…  Sakramentuak: adibidez eukaristia edo mezetan, aitortzan,… Pertsona behartsuei laguntzean,… Gure otoitz edo hausnarketan,… Pertsona onengan, misiolariengan, Caritasen laguntzen ari direnengan, gaixotasunean,… Modu asko egon daitezke…

Hauxe da eskatu nahi dizudan LANA. Asma ezazu ISTORIO bat. Imajina ezazu zure adineko neska edo mutil bat. Jar iezaiozu bere izena,… Konta ezazu bere egoera,… Konta ezazu non aurki dezakeen Jesus, edo Jaungoikoa,… Zuk asmatutako istorioa idatzi eta blog honetan bidal ezazu.  Mila esker…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude