Quo vadis? Nora zoaz?

Uczta_cezara_Pawel_Delag_3786263Neron enperadorearen garaian, 63-68. urteen inguruan, Erromara itzuli da Marcus Vinicius militarra, Petronioren etxera. Petronio Neronen aholkularia da. Vinicius Ligia izeneko neska batez maiteminduta dago. Ligia Neronen zainpean dagoenez, berarentzat eskatzen du Petronioren bitartez, eta indarkeriaz lortu nahi du… Baina Ursusek ondo zaintzen du eta ihes egin eta ezkutatzea lortuko du. Kilo izeneko filosofo batek lagunduko dio Ligia aurkitzen, kristauen arteko elizkizun batera eramanez.
Neronek poesia eta musika maite ditu. Artista handiaren inspirazioa lortzeko, bere ama eta emaztea hil ditu eta ez du arazorik bere etsai guztiak hil eta Erroma bera erretzeko ere.
Kristauak jotzen ditu errudun eta gogor zigortuko ditu, Coliseoko jokoetan piztien esku hilaraziz.
Erromatik ihesi doanean, Pedro apostoluak  Jesusen ahotsa sentitzen du. “Nora zoaz?” galdetzen dio. “Erromara, nire artaldea zaintzera”. Pedro berriro Erromara itzuli eta han emango du bere bizia Jesusen alde, Paulo apostoluarekin batera.
Pelikulan ondo adierazten da kristauen bizimodua eta beraien sinboloa, “arraina” (Jesus Kristo Jaungoikoaren Semea eta Salbatzailea hitzen akrostikoa). Ondo azaltzen dira kristauek jasan zituzten jazarraldiak eta biolentzia.
Idatz ezazu iruzkin bat, adieraziz zein diren kristauen ezaugarriak eta jarrerak pelikulan ikusten denez, adibidez, ezkontzari buruz, biolentzia eta mendekuari buruz …

Iruzkinak

  1. Iker Arambarri dio

    Quo Vadis pelikulan ikus dezakegu kristauak nola konportatzen diren erromatarren aurrean. Neronek Erroma erre egin zuen eta guztia kristauei leporatu zien. Herritarrak oso haserre zeuden kristauekin, pentsatsen baitzuten beraiek erre zutela Erroma. Neronek kristauak erre egiten ditu eta beste batzuk koliseoan animalien menpe uzten ditu hil arte. Pelikularen amaieran egia jakinarazten da eta herritarrak haserretu egiten dira Neronekin. Hark ihes egiten du Erromatik eta azkenean suizidatu egiten da.

  2. Borja Etxaniz dio

    Oso pelikula polita, baina aldi berean gogorra iruditu zait. Momentu batzuetan, tristura handia sentitu nuen kristauak nola gurutziltzatzen zituzten ikustean. Gauza txar asko pasatu arren historian zehar, guztia ez da txarra pelikula honetan, Ligia eta Marco Vinicio ezkondu egiten direlako. Pelikulan, kristauak asko sufritzen dute eta Neronek oso gaizki tratatzen ditu. Hala ere, beraien sinismenekin amaieraraino jarraitzen dute.

  3. IÑIGO URIA dio

    Hasteko, esan beharra dago, pelikula honek oso ondo islatzen duela Erromako Inperioaren garaiko momentua eta oso adierazgarria iruditzen zaidala zenbait puntutan.
    Nire ustez, eta pelikulan ikusten den bezala, garai hartan, kristauak oso tratu txarrak jasotzen zituzten, batiz bat, gauza txar guztien erruduntzat jartzen zituztelako kristauak ez zirenek. Ez zela izan bidezkoa pentsatzen dut, kristauek besteengatik guztia ematen zutelako eta garai hartan beti txartzat hartzen zituztelako. Neron enperadoreak ere kristauei bota zien errua, berak erre zuenean Erroma.
    Azkenik, uste dut, kristauek gogor borrokatu zutela beraien mezua eta kristautasuna zabaltzeko eta lan handia egin zutela azpimarratu beharra daukat.

  4. Maria Arrieta dio

    Quo vadis?
    Film honetako gertakari asko kristauen sineskerietan oinarritzen dira. Erromatarren garaian kristau asko gurutziltzatu zituzten eta dena iruzur handi batengatik; Neronek aginduta erre zuten Erroma (ez kristauek). Baina kristauek aldi berean, barkatzen dakite, maitatzen dakite eta batez ere, beraien iritziak zapaldu gabe besteenak errespetatzen dituzte. Film honek sentsazio asko jasotzen ditu; hauen artean maitatzen irakatsi digute eta pertsonen izaerari begiratzen.

  5. Sara Arrieta dio

    Quo vadis? (Nora zoaz?) pelikula Erromatar Inperioko garaian finkaturik dago. Eszena gogorren partaide bilakatu gara, kristauen exekuzioei dagokienez. Gurutziltzatutako jende asko ikusi dugu. Baina, denetan eszena gogorrenak zirkuan emandako borroketan izan dira. Ikusi dezakegunez, kristauak ez dira azkar errenditzen diren horietakoak; baita Erromatar Inperioaren garaian ere. Ezkontzei dagokienez, maitatzearen garrantzia hauteman daiteke.

  6. Leire Larrañaga dio

    Lehenik eta behin, ez dago dudarik, kristauak oso gaizki tratatzen zituztela. Sekulako gauza txarrak egiten zizkien Neron enperadoreak. Esan dezaket, filmean gauza txar asko gertatzen direla, baina dena ez da txarra. Esango nuke, Marco Vinicio eta Ligia direla ondo bukatzen duten bakarrak. Alde batetik, Kristau gehienak hil egiten dituztelako Erroma erretzea leporatu ziotelako, eta, bestetik, Neron eta Petronio hil egiten direlako. Honek kristauak ze egoera txarrean bizi ziren erakusten digu, eta hala eta guztiz ere, beren erlijioa defendatzen jarraitu zutela.

  7. Nora Lete dio

    Pelikula honetan garbi ikusten da kristauen egoera ez dela batere ona, ala ere ez diote bere erlijioari hutsik egiten nahiz eta zigor gogorrak jaso. Oso pertsona onak dira eta guztiei barkatzen diete, ezkutatuta bizi behar dute Erromako enperadoreak hil ez ditzan guztiaren errua beraiei botatzen bait die. Nire ustez, Erromako herritarrek oso gaizki egin zuten kristauei min ematearekin, bestalde, kristauek lan handia egin zuten beraien erlijioa aurrera atera zedin. Oso pelikula egokia da kristauen egoera garai hartan nolakoa zen ikusteko.

  8. Iosu Conde Rubio dio

    Nire iritz pelikula hau oso entretenigarria izan da ,alde batetik erromako garaian zer gertatzen zen isladatzen duelako eta beste aldetik ikusi dezakegu nola kristauak nola kexatzen ziren beraien eskubideengatik .
    Gustuko izan dut pelikula hau ikustea ikasteko zer gertatzen zen erromatar eta kristauekin, pelikulako zatirik unkigarriena izan da kristauak nola hiltzen zituzten leoien haurrean

  9. Enara Aldalur dio

    Nire iritziz, pelikula hau asko gustatu zait, baina oso gogorra ere iruditu zait , biolentzi asko dagoelako eta nik asko sufritu dut zebait kasutan. Pelikulan gauzarik pozgarriena, marco vinius, ligiarekin maitemintzen dela, eta gauzarik txarrena kristauak erromatarrekin oso gaizki portatu ziren eta biolentzi asko eduki zuten

  10. Leire Lizarralde dio

    Quo vadis? (Nora zoaz?) izeneko pelikula hau Erroma hirian oinarritzen da eta garai hartan kristauek Erroman bizi zuten egoera ikus dezakegu. Oso tamalgarria iruditzen zait garai horretan kristauek pairatzen zuten egoera, gainerakoen azpitik zeuden gizartean eta hori gutxi ez balitz, gertatutako guztiaren errua beraiei leporatzen zieten. (Adibidez; Erroman egondako sutea…). Pelikulan zehar sufrimendua eta beldurra nabaritzen dira, Ligiak (kristaua) beste emakume gehienen moduan, oso egoera txarrean zegoen, baina zorionez Ursusi esker ez zitzaion ezer txarrik pasa.
    Pelikularen amaierara, jendea egiaz ohartzen da, eta Neron enperadorea hil egiten da, ondorioz pelikulan guztia ez da txarra, Ligia eta Marko ezkondu egiten direlako hainbat oztopo gainditu ondoren.
    Oso pelikula interesgarria iruditu zait, alde batetik, guk zorionez, ezagutu ez dugun egoeraren berri ikasi dugulako eta beste aldetik kristauek izandako jarrera une oro, txalotzekoa delako. Oso zaila da horrelako egoera bizi beharra eta oraindik eta zailagoa amorerik eman gabe, kristautasunaren alde bukaeraraino borrokatzea.

    Nire ikuspegitik, dugun zortea estimatu behar dugu eta horrelako egoeretaz hausnartu, iraganean gertatutako gauz bat izan arren, jada pasatutako gauz bat den arren, uste dut gogoratu egin behar dugula noizean behin. Zorionekoak garela jakinarazi geure buruari!

  11. Nagore Corrales dio

    Niri asko gustatu zait pelikula hau, baina momentu batzuetan oso gaizki pasatu dut. Oso ondo ikusten da leno egiten zituzten gauzak Erromatarrek Kristauekin. Beste alde batetik ere oso polita da , Viniciusen eta Ligiaren historioa.

  12. Jon Epelde dio

    Nire iritziz pelikula hau oso polita eta interesgarria da baina aldi berean oso gogorra eta sufrimenduz betea. Eta pelikula honek esan nahi duena da zuk pentzatsen duzunari aurre egiten badiozu askenean lortu egingo duzu eta Neron erregea oso pertsona txarra eta bihotz gabea da eta neskak oso gaizki tratatzen ditu eta herriko pertsona pobreak ere oso gaizki tratatzen ditu. Eta adibidez Neronek Erroma erre zuen eta bulka herriari bota zion hobeto esanda kristauei eta kristauak esfortzatu egin ziren beraien kulpa galarazten.

  13. dio

    Quo vadis pelikulan erromatar gizarteak kristauak mespretxatzen eta izkutuan ibiliarazten ditu. Neronek erromari su ematen dio bere obra bat amaitzearren. Herriak errudun bat behar du eta Neronek kristauak hartzen ditu erruduntzat, hori dela eta zirkoan hilarazten ditu. Pedro apostoluaren irakaskuntzei jarraituz jaingoikoaren eta betiko bizitzarengan sinisten dute beraien azkenengoa erori harte.pelikula amaieran egia azalaratzen da eta Neronek bere buruaz beste egiten du.Nire hustez film honek ongi agerrarazten du erromatar gizartearen jarrera kristautasunaren aurka eta agintarien arteko gatazka eta gezurrak.
    Amaitzeko nire aburuz film hau asko gustatu zait eta oso berria ematen du.

  14. Clara Eizaguirre dio

    Ezer esan baino lehen, pelikula honek Erromako Inperioaren garaian kristauek zuten egoera txarra azaltzen du. Pelikulan zehar, hainbat ezbehar gertatzen dira Erromako hirian agintarien erruz; baino hauek errua kristauei botatzen diete. Neronen erabaki horrek, gizartean kristauek oso gaizki ikusiak izatea ondoriotu zuen. Horregatik, hauetako zenbait koliseoan hil zituzten eta beste batzuk bizirik hil.
    Horrez gain, pelikula honetan garrantzi handia hartzen du maitasunak, hau da, Vinicius eta Ligiaren arteko maitasunak. Legia kristaua da eta Vinicius geroago erlijio hortan parte hartzea erabakitzen du.
    Azkenik, kristauei buruzko egia jakin ze eta Neronen hurrutiko herrialde batera egin zuen ihes.

    Nire iritziz, garai hartako gobernuak nahi zuena egiten zuen herritarrekin, eta oso gaizki egin zuen kristauei Erroma erretzearen errua botatzen. Zorionez, gaur egun kristauok ez gaude egoera txar horretan.

  15. Maddi Oteiza dio

    Ikusi dugun pelikula honetan, garbi ikusten da Kristauek errurik gabe jasaten zituzten zigorrak. Neron enperadoreak Erroma erretzen duenean, besteei, hau da, Kristauei bota zien errua eta Kristau asko hil ziren. Ez zait bidezkoa iruditzen, Kristauek asko laguntzen zutelako eta egiten zuten guztia gaizki hartzen zutelako. Kontuan hartu behar da, beraiek azken momenturarte jarraitu zutela beraien sinesmenarekin nahiz eta jakin hil egingo zituztela. Momentu askotan erakutsi zuten bakoitzak gauza desberdinetan sinesten dugula baina horregatik ez dela pertsona gutxietxi behar. Azkenik, Pelikula asko gustatu zait eta iruditzen zait mezu garrantzitsu bat dagoela hau guztiaren atzean.

  16. Danel Garate Mangas dio

    Oso pelikula interesgarria, ikus dezakegu kristauak erromatar garaian nola bizi izan ziren, oso momentu gogorrak ditu baina baita ere, momentu politak Vinicio eta Ligiaren arteko amodioa.
    Neron herriarekin duen tratua oso txarra iruditu zait, Erroma erre zuen eta gainera gero kristauei kulpa bota zien eta hil egin zituen. Baita ere bere emaztea eta ama hil zituen.
    Petronio hil zen moduan oso era polita iruditu zitzaidan, baina batemat hiltzea inoiz ez da pozgarria.
    Pelikula hau beharrean ahal bazenuen Gladiator ipini bazenuen hobeto.

  17. Asier Odriozola Elorza dio

    Pelikulan ikusi dezakegun bezala kristauak oso geizki tratatu zituzten. Erregeak uste zuelako kristauak guztiaren errudunak direlako. Niri ez zait beintzat justua iruditzen kristauak tigreetara botatzea , tigreek kristauak jateko. Gainera filmean ikusten da kristauak besteei bizitza barkatzen diola eta gero besteek hil egiten dituzte kristauak. Ez da justua

  18. Unai Torronteras dio

    Pelikula honetan erromatarren garaiko kristauen egoera nolakoa zen azaltzen da. Film hau ikusita, garbi dago ez zela oso ona. Adibidez, Neron enperadoreak Erroma sutan jarri eta kristauak, ezer egin gabe erre eta gurutziltzatuak izan zirenean.

    Ikusi dugun istorio honetan gehien gustatu zaidan zatia izan da Neron tronutik kendu zutenean momentu horretan justizia egin zelako kristauen alde. Gutxien gustatu zaidana, ordea, kristauen erreketa. Ezer egin gabe hil egin zituztelako.

    Baina eszena bat egon da deigarria iruditu zaidana. Ebanjelari bat agertzen da jainkoarekin hitz egiten. Alboan mutiko bat du eta hark ez du ezer ulertzen.

    Laburbilduz, oso pelikula polita iruditu zait.

  19. Eneritz Lopez dio

    Film hau oso hunkigarria eta polita izan da. Momentu batzuetan, adibidez kristauen hilketatan ez dugun asko disfruutatu, azken finean hilketa horiek oso gogorrak zirelako. Baina, asko poztutzen naiz Ligia eta Marcus bateratzeaz. Film honek kristauek ze egoera bizi zuten adierazten digu. Injustizia haundi bat izan zen, baina esan daiteke kristauak behintza beren burua pixka bat defenditu zutela.

  20. Andoni Exposito dio

    Pelikulan ikusten den bezela kristauek fama txarra dute eta gainera neronek hiria erretzen duenean gero eta fama txarrago dute baina beraiek asko laguntzen dute adibidez viniciusi.baina azkenean pelikulan ia kristau guztiak hiltzen dituzte motiburik gabe. Nire iritziz pelikula pixkat aspergarria da eta bukaera eskasa dauka.

  21. Juan Ignacio Torronteras dio

    Hasieran pelikula oso bitxia egin zitzaidan, baina gerora, ulertzen hasi nintzen. Pelikulan kristauan portaerak azaltzen dira, hasieran Venancio Ligia bahitzera joan arren, mina hartzen duenean lagundu egiten diote kristauek. Ahal duten pertsona guztiei laguntzen zaiatzen dira, bukaeran gizona sutan erretzen dagoela, filosofoa berarengana gerturatu eta erretzen dagoen gizonak barkatu egiten dio nahiz eta filosofoak traizionatu eta horrekin hil izana. Pelikulan ikusten da nola kristauak inori min egin gabe, eta bestei laguntzeagatik hiltzeko bilatuak direla. Azkenean Venancio eta Ligia eskondu egiten dira eta Neron enperadore gaiztoa hil egiten da.

  22. Aitor Oteiza dio

    Nire ustez Quo Vadis oso pelikula ona da eta kristaueen jazarpena ondo erakusten du. Asko ikasi dut eta orain Kristauen bizitza hobeto ezagutzen dut. Gehien gustatu zaidan momentua Pedro erromara itzultzen dena da eta gutxien gustatu zaidana Kristauak hiltzen dituzten momentua

  23. Ivan Olariaga dio

    Pelikula hau oso ona iruditu zait, bertan, garbi erakusten zaigu kritstauek garai haietan zuten jarrera. Nire iritziz, oso ausartak ziren, zeren, denak prest zeuden bizitza emateko Jesusen jarraitzaileak zirela onartzeagatik. Oso geizki tratatzen zituzten, biolentzia ugari jasaten zuten kristauek… Baina, hala ere, pelikula honetan, gauza ikasteko aukera izan dut, adibidez, nola zeuden gauzak garai haietan… Bukatzeko, esan beharra daukat Neron emperadorea oso beldurtia iruditu zaidala, kristau guztiak beldurragatik hiltzen baitziuen. OSO PELIKULA ONA!!!!

  24. Leyre Camarón dio

    Pelikula honetan gauza oso arriskutsuak pasatu dira eta, kristauak nola gurutzatzen zituzten ikusten da, garai horretan ia beti edukitzen zuten errua kristauak. Baina pelikula honetan, denak ez dira gauza txarrak onak ere gertatzen dira adibidez, Ligia eta Marco Vinicio ezkondu egiten dira, denbora askoren ostean.

  25. Naia Etxaniz dio

    Pelikula hau oso ona iruditu zait, nahiz eta atal batzuk oso gogorrak izan, adibidez piztiak kristauak hiltzen zituzten momentua. Kristauak oso egoera txarrean bizi ziren eta eroomatarrak beti kritauen aurka zeuden. Baina azpimarratu beharra dago kristauen lana beraien sinespenak eta egoera defendatzen zutelako.

  26. Arantzazu Aldalur dio

    Orain gutxi ikusi genuen filma kristauen eta erromatarren arteko borroka zen. Hasieran kristau bat etortzen zaio neroni eta esaten dio neska batetaz maiteminduta dagoela. Momentu horretan besoa hausten zaio kristau horri eta etxe batean uzten dute. Etxe horretan berari gustatzen zaion neska bizi da eta krema moduko batekin sendatu egiten du. Hurrengo egunean festa moduko bat egiten dute eta elkarri min ematen diote… Neron kantatzen hasten da. kristaua erromatarren jefearengana joaten dira eta hasieran haserretu egiten zaio. kristau horrek ikusten du nola erroma erretzen ari den eta korrika bere gustuko neska salbatzera joaten da eta salbatu eta geroago erromatarren erregeak esaten du kristau horren kulpagaitik erre dela erroma. Egun batzuk geroago berriro ere festan daudenean neronek esaten du eskuan ebakia egingo duela eta bera eta bere neska hiltzen direnean beraien odoletik esaten diote edateko ardoa. Niri pelikula hau asko gustatu zait.

  27. Alazne Uranga dio

    Nire ustez Quo vadis, oso pelikula interesgarria da, kristauak, erromatarren garaian, nola bizi ziren erakusten digulako.

    Kristauek borroka asko egin behar dute, braien erlijioaren alde, nahiz eta jakin Neron enperadoreak hiltzera kondenatu. Lehen esan dudan bezala, kristauak oso egoera txarretan bizi ziren garai haietan eta kontuz ibili beharra izaten zuten. Marco Vinicius gerrari gaztea, Ligia izeneko neskatxa gaztearekin maitemintzen da eta aurrerago konturatuko da kristaua dela. Marco, Kilo eta gladiadore bat joaten dira egun batean kristauen elizkizunera eta bertan kristauak beraien errituak egiten harrapatzen dituzte, gauza asko gertatuko dira ordutik aurrera, Marco kritsua bihurtuko da, Kilo ere bai baina Neron salatu ondoren hil egingo dute… Neron enperadoreak Erroma erreko du eta kristauei botako die errua: batzuk koliseoan hilko dira, beste batzuk erreta… Azkenerako benetako egia jakiten da eta Neron suizidatu eta Marco eta Ligia ezkondu egiten dira. San Pedro eta San Paulo kondenatzen dituztenean, San Pedrok, Erromatik ihes egitea erabakitzen du baina argi batek gelditu eta San Paulorekin batera emango du bizitza koliseoan Jesukristoren alde.

  28. Mireia Gartzia dio

    Pelikulan kristuak oso gaizki tratzen zituzten eta ezkutatu egin behar izaten zuten ez zietelako kristauak izaten uzten. Garai horretan Erromaren sutearen errua bota zieten ezer egin gabe. Ala ere kristauak oso onak ziren eta gauzak barkatzen zituzten naiz eta beraiekin gaizki portatu. Horregatik asko gustatu zait.

  29. Joakin Isuskiza dio

    Oso pelikula polita, baina gogorra iruditu zait. kristauak asko sufritzen dute eta Neronek oso gaizki tratatzen ditu Herritarrak oso haserre zeuden kristauekin

  30. Maria Redondo dio

    Pelikula honetan ikus dezakegu nola erromatarrak kristauen aurka doaz momentu guztietan. Oso gaixki tratatzen dituzte, jo egiten diete… Adibidez, Erroma erre zutenean Neronek eta beraien laguntzaileak, kristauak izan zirela esaten dute. Orduan gurutziltzatu egiten dituzte eta hil egiten dituzte. Nire ustez oso tratu txarrak jasotzen dituzte eta ez zuen horrela izan beharko.

  31. Endika Cuevas dio

    Pelikula honek oso ondo islatzen du Erromako Inperioaren garaiko momentua eta oso adierazgarria iruditzen zait.
    Garai hartan, kristauak oso tratu txarrak jasotzen zituzten, gauza txar guztien erruduntzat jartzen zituztelako. Ez zela izan bidezkoa pentsatzen dut, kristauek besteengatik guztia ematen zutelako eta garai hartan beti txartzat hartzen zituztelako. Neron enperadoreak kristauei bota zien errua eta berak erre zuen Erroma.
    Uste dut, kristauek gogor borrokatu zutela beraien mezua eta kristautasuna zabaltzeko eta lan handia egin zutela.

  32. Yara Duran dio

    Pelikula honek oso ondo esaten digu nola bizi ziren garai haietan. Pelikula osotasunean polita da baina momentu batzuetan penagarria eta gogorra baita adibidez kristauak lehoiak nola jaten dituzten ikusteak pena ematen zuen eta beste aldetik nazka puntu bat ere bazuen.
    Nire ustez, kristauak oso gaizki tratatzen zituzten eta ez zuten zergatik sufritu behar sufriarazi zioten bezala. Adibidez pelikulako atal batean ikusten edo azaltzen da kristauak nola guriltzatzen dituzten eta gero erre egiten dituzten, momentu batzuetan oraindik jendea bizirik zegoen eta ikusi egiten zuen bere burua erretzen ari zela eta momentu hori oso gogorra izan zen, bai berarentzat eta bai bere lagunentzat edo ori ikusten ari zen edozeinentzat.

  33. Maria Vaquero dio

    Film honetan gauz txar asko gertatzen dira,eta kristauak pasatzen dute okerren.Neron enperandoreak eta erromatarrak kristauen aurka zeuden momentu guztietan.Gañera atal batzuk oso gogorrak dira,adibidez,pistiek pertsonak hiltzen zituztenean edo gurutzean jartzen zituztenean.Baina 2 pertsonen artean azkenean maitasuna sortzen da,eta egia esan pelikulako zatirik ederrenetako bat da.Tratu txar geihegi jasotzen dituzten eta ez zuen horrela izan beharko.

  34. Aitor Azkoitia dio

    Ebaluaketa honetan “QUO VADIS?/NORA ZOAZ?” pelikula ikusi dugu. Bertan Erromatar Inperioko kristauen egoera eta bizimodua azaltzen zen. Niri oso pelikula ederra eta interesgarria iruditu zait.
    Nire ustez pelikula honek oso ondo erakusten zuen kristauen egoera guk genekiena kontuan hartuta.
    Kristauek izkutuan bildu behar izaten zuten, izan ere, kristautasuna legez kanpo hartuta zegoen eta bestela beraien bizia galtzeko arriskua baizuten. Bestaldetik ordea, pelikulan garbi ikusten zen kristauen fedea oso handia zela, hain handia ze bizia emateraino iritsiko ziren hori ukatu ez ezkero hil egingo zituztela esatean, adibidez.

    Nire ustez pelikula oso ederra izan da, zenbait momentu gogor edota triste bazeuden ere.

  35. Ibon Arenas dio

    Nire ustez Quo Vadis oso pelikula ona da, honek ondo adierazten du kristauen bizimodua garai haietan. Zati gogor asko ditu pelikula honek.
    Adibidez, pistiek pertsonak hiltzen dituztenean edo kristau asko gurutzatuak izaten direnean. Baina esan beharra dago , badituela zati politak ere adibidez, Ligia eta Marco Vinicio ezkontzen direnean. Nire iritziz pelikula honen bitartez helarazi nahi diguten mezu nagusia kristauek historian zehar jasan dituzten tratu txarrez jabetzea da.

  36. Joakin Isuskiza dio

    Niri asko gustati zait film hau, oso intensoa delako, atal gogorrak ere baditu baina ederra izan da. denak kristauen aurka zeuden erromaren sutea gertatu zenean kristuek ezer egin gabe denak beraien kontra jo zuten. pelikulako gauzarik ederrena bi pertsonen artean sortzen den maitasuna da.

  37. Joakin Ferreira dio

    Pelikula hau oso interesgarria iruditu zait, ikusten da nola tratatzen zituzten aspaldi kristauak.
    Pelikula hau zati gogor asko ditu, pertsonak hiltzea, kristauak gurutzean egotea… baina zati onak ere bazeuden Ligia eta Marco Vinicioren ezkontza.
    Nire ustez pelikula ona izan dala kristauak nola borrokatzen zuten beraien erlijioagatik baina zati gogor batzuk adibidez erreta hiltzea gaizki iruditu zait.

  38. Iban Garcia dio

    Quo vadis? (Nora zoaz?) filma nire iritziz oso film gogorra da baina aldi berean hainbat pertsonen bizimodua erakusten digu. Alderdi batean, filmean gauza gogor asko ikus ditzakegu, adibidez, kristauak gurutziltzatzen zituztenean eta lehoiek kristauak zirkuan jaten zituztenean.
    Eszena horietan ageri zena nire iritziz ez zegoen batere ongo, kristauek ez zutelako merezi hori guztia egitea eta gainera, sakrifizio txikiago batekin sakrifikatu zitzaketen.
    Baina filma ez ziren bakarrik hilketak eta horrelako gauza txarrak, amodioa eta horrelako gauzak ere ageri dira. Adibidez, Vinicius Liciarekin maitemintzen denean.

    Orokortzeko, filmean kristauen irudia oso gaizki ikusita dago, hainbat hilketa daude eta hauen inguruan. Oso film gogorra izan da momentu batzutan baina interesgarria aldi berean.

  39. Josu Carmona dio

    Nire iritziz pelikula hau interesgarria izan da baina oso krudela, ez zait gustatu hainbeste “dibertzioa” zirkoan, zakrifizio gehiegi, baina azkenean dena ondo amaitu da.

  40. dio

    Hasteko, esan beharra dago, pelikula honek oso ondo islatzen duela Erromako Inperioaren garaiko momentua eta oso adierazgarria iruditzen zaidala zenbait puntutan. Nire ustez, eta pelikulan ikusten den bezala, garai hartan, kristauak oso tratu txarrak jasotzen zituzten, batiz bat, gauza txar guztien erruduntzat jartzen zituztelako kristauak ez zirenek. Zati gogor asko ditu pelikula honek. Baina esan beharra dago, badituela zati politak ere adibidez, Ligia eta Marco Vinicio ezkontzen direnean. Nire iritziz pelikula honen bitartez helarazi nahi diguten mezu nagusia kristauek historian zehar jasan dituzten tratu txarrez jabetzea da.

  41. Markel Letamendia dio

    Pelikula honetan ikus dezakegu nola erromatarrak kristauen aurka doaz momentu guztietan.Zati gogor asko ditu pelikula honek.Adibidez, pistiek pertsonak hiltzen dituztenean edo kristau asko gurutzatuak izaten direnean.Bestaldetik ordea, pelikulan garbi ikusten zen kristauen fedea oso handia zela, hain handia ze bizia emateraino iritsiko ziren hori ukatu ez ezkero hil egingo zituztela esatean, adibidez.Oso film gogorra izan da momentu batzutan baina interesgarria aldi berean.

  42. Ylenia Martinez dio

    Pelikula honetan , kristauak oso pertsona onak dira eta guztiei barkatzen diete, ezkutatuta bizi behar dute Erromako enperadoreak hil ez ditzan, guztiaren errua beraiei botatzen die. Nire ustez, Erromako herritarrek oso gaizki egin zuten kristauei min ematearekin, bestalde, kristauek lan handia egin zuten beraien erlijioa aurrera atera zedin. Oso pelikula egokia da kristauen egoera garai hartan nolakoa zen ikusteko, berriro ikusteko modukoa

  43. María Seco Gutiérrez dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait. Atal batzuk oso gogorrak izan dira, kristauen kontra nola egiten zuten ikustea ere oso krudela iruditu zait. Beraien bizimodua ere gogorra zen, ezin zutelako beraien erlijioa erakutsi, izkutatu egin behar ziren. Hala ere beraiek beraien erlijioagatik alde, eta borrokatu zuten, ondorioak jakinda ere. Gehien gustatu zaidan atala Ligia eta Marco Vinicioren maitasuna izan da, nola amaitzen duten elkar; eta gutxien gustatu zaidana atal gogorrak ikustea izan da, adibidez kristauak zirkorako erabiltzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude