Anaia eguzkia, arreba ilargia

Graham Faulkner.0Franco Zeffirelliren pelikula ospetsua ikusi dugu, “Anaia eguzkia, arreba ilargia” (1972).  Asisko Frantzisko oso gaixorik itzuli da Perugia herriaren aurkako gerratik. Sendatzean, naturan bilatuko ditu bere arimaren bakea eta zoriontasuna: txorien hegada, belazeetako loreak, anaia eguzkia, arreba ilargia, …
Ezin ditu onartu bere garaiko elizkizunak eta mezak, ezta modu aberatsean jantzitako Jesukristo gurutziltzatua ere … Ezin du onartu aitaren jarrera; aberastasuna pilatzea, … eta batez ere nola tratatzen dituen langileak, … Pobrea izan nahi du, Jesus bezala. Liskar gogor baten ondoren, aitari bere arropa guztiak itzuli eta biluzik alde egingo du Asisetik.
San Damianoko eliza ia guztiz suntsituta dago. Han Jesus gurutziltzatuaren beste irudi xumeago bat aurkitzen du. Eliza berritzeko asmoa sentitzen du. Eliza berreraikitzen hasiko da, inguruko pobre eta legenardun batzuekin … Lagun batzuk elkartuko zaizkio, bere bizipoza konpartitu nahian … Klarak ere bere bizitza estiloa hartu nahi du.  Hona bere bizia: Jaungoiko errukitsuaz fidatzea, naturan Jainkoa aurkitzea, pobreenei laguntzea, …
Guido gotzainarekin arazoak sortzean, ezertan okertu ote den pentsatzen hasi eta Erromara joango da, Aita Santuari galdetzera eta bere bedeinkapena eskatzera. Aita Santuak, Frantziskoren oin biluziak musukatu, eta Jesusen berri mundu osoan zabaltzeko eskatuko dio.
Zer da gehien gustatu zaizuna pelikulan? Zer pentsamendu edo hausnarketa erlijioso egin daiteke pelikula kontuan hartuz? Mila esker

Iruzkinak

  1. Iker Arambarri dio

    Hasteko esan beharra daukat ez zaidala pelikulatik ezer gustatu baina gehien inpaktatu zidan mementua San Frantzisko biluzik plaza erdian jarri zenean izan zen eta esan zuen ez zuela aberastasunik behar pozik bizitzeko eta gauza guztiak aitari eman zizkion.Pelikula ez zitzaidan gustatu ez nuelako ondo ulertzen.

    Eta hausnarketa erlijiosoari buruz esan dezakedana da ba San Frantziskok ez zuela botere eta aberastasunik behar bere espiritualidadea pozik bizi ahal izateko.

  2. Markel Letamendia dio

    Nire iritziz orain arte ikusi dugun filmik txarrena izan da. Ez zen ulertzen filmaren mezua baina gehien erropak kendu zituen momentua izan zen. Baina gutxien gustatu zaidana beste guztia izan da ez zaidalako batere gustatu.Nire ustez film hau aldatu egin beharko zen.

  3. Ander Pablos dio

    Gustatu, gustatu… ez zait asko gustatu. Hausnarketa ez dela derrigorra aberats bizitza izatea, gutxiago eta sentimendu gehiagorekin bizitzea dela, ez duela esan nahi ori pentsatzen dudanik. Hasieran Asisko gerratik gexki bueltatzen da, amak ondo zaintzen du eta azkenik aitak geizki tratatzen du eta esaten dio lanean hasteko. Lanean asten denean konturatzen da bere aitarentzat lana egiten duten pertsonak nola bizi diren beraz berak deziditzen du ez duela bizitza ori nahi. Azkenik pobreak bezela bizitzea aukeratzen du talde batekin gaixoiei lagunduz. Neska bat ere ezagutzen du eta neskak azkenik aukeratzen du bera bexala bizitzea. Leprosoak uste dut urruti bizi direla gizarteak ez dituelako nahi. Berak ez du onartzen aita santuaren aberastasuna. Clarak bide ori onartu zuen Asiskok lagundu ziolako.

  4. Joakin Isuskiza dio

    Niri ez zait gustatu filma, oso aspergarria iruditu zaite egia esan. eta filmtik gehien gustatu zaidana klara bere ondora joan zenean bigarrengo aldiz agertzen denean, berari laguntzen zaiatzen da bere talde edo erlijio berean sartzen denean. oso gaixorik zegoen Asisko San Frantzizko. klarak pobreak bezalakoa nahi du izan eta egin edo eraiki zuten eliza sutu egiten diote berarebn kontra daudelako aberatsak.

  5. Joakin Ferreira dio

    Zer da gehien gustatu zaizuna pelikulan?
    -Aita nola tratatzen duen momentua, bere arropa dena botatzen duenean kalera.
    Zer pentsamendu edo hausnarketa erlijioso egin daiteke pelikula kontuan hartuz?
    -Jesus bezela nahi zuela izan,pobre bizi eta berak egiten zuen lanarekin bizi,aberastazunaren aurka zegoen, Clarak bide hori jarraitu zuen pobre bizi naizuelako mutilarekin,ez zuen gurasoen diruarekin bizi bere lanarekin baizik.

  6. Asier Odriozola Elorza dio

    Pelikula osoa ez dut ulertu eta ez zait gustatu. Uste dut pelikula jesusengatik zijoala. pelukulan gehien gustatu zaidan zatia erropa danak lurrera botatzen duenean da. film onekin egin dezakegun ausnarketa da jesusengain bizi dezakezula dirurik eduki gabe. Gauza materialak ez dira behar erlijioa bizi estiloa da. Gainera jaingoikoak lepra edota edozer arazo dituzten guztiak bere gain artzen ditu. Klarak ere jainkoaren menpe bizi nahi zuen eta bere gauza material danak bota zituen.

  7. Jessica Cañamero dio

    Pelikulan gehien gustatzen zaidana da protagonistak duen bihotz umila, Jesus izan zen bezala izan nahi du.
    Ez du nahi diru asko eduki, ez enpresa baten buruzagi izan eta langileak gaizki tratatu… Umiltasuna nahi du, hori bakarrik, eta hori asko gustatu zait.
    Protagonista, aita santuarengana joaten denean eta hor dauden “apaiza” ikusten ditudanean ez daude hor Jainkoarengatik baizik eta hor egoteagatik aberastu egiten dira… baina protagonistak Jesus jarraitu nahi zuen, bere beste lagunak bezala, baita ere Clara, neska izan arren, Jesusi jarraitu nahi dio eta protagonistak baietza esan zion, ez zaio axola neska edo mutila izan, garrantzitsua Jesusi jarraitzea bada.
    Edo protagonistak eliza berriro ere eraiki zuenean, Jesusengatik, jendearengatik, berarengatik, jendea Jesusen gertu egoteko.

  8. Endika Cuevas dio

    Telak leihotik botatzen ditueneko partea gustatu zait. Jainkoarengan sinisteko eta zoriontsu bizitzeko dirurik eta aberastasunik ez dugula behar adierazten du pelikulak. Eliza bat berreraiki nahi zuen horrela bere jainkoarenganako adeitasuna adierazteko. Aita Santuari berak sentitzen zuena adierazi zionean ulertu zion bakarra bera izan zen. Clarak ere bera bezala zoriontsu bizi nahi zuen eta bere bide berdina hartu zuen.

  9. Xabier Hurtado dio

    Ez zait asko gustatu. Pelikula luzeegia zen eta gioiari ez diot zentzu handirik artu. Ez du arrozoirik ematen zergatik frantzisko ematen aldaketa pelikulan. Frantzisko oso religiosoa bihurtzen da eta pentzatzen du jainkoaren semea izateko ez direla behar arropa garestiak et abar. Berak pentzatzen du edozein pertsona izan daitekeela jainkoaren semea ezer eduki gabe baina ikusten du inork ez diola segitzen hasieran baina gero, jende askok segitzen dio eta berak sortzen du eliz bat eta monja konbentu bat. alde hortatik arrazoia dauka. azkenean aita santuak ere arrazoia ematen dio eta berearen alde jartzen da.

  10. Mounia Hamli dio

    Asisko Frantzisko ez zuen nahi aberatza izan, zoriontsu bizi nahhi zuen.gauzak asko aldatu ziren bere bizitzan jende dena pentsatzen zuten burutik geizki zegoela.Berari ez zion inporta baina bere aita etxetik bota zuen eta Frantzisko beste leku batera joan zen bizitzera eliza batean baina eliza puskatuta zegoen eta berak eta bere laguna beriz eraiki zuten eliza hori azkenean berak papana joan zen lagunekin laguntza eskatzera eta papak aitu egin zion.

  11. Yara Duran dio

    Pertsonalki pelikula hau ez zait gustatu, oso aspergarria eta luzea egin zaidalako, horrez gain, nire ustez beste egun batean pelikula bat jarri beharko banu horrelako pelikularik ez nuen jarriko, ez zuelako arrakastarik izango pelikula honek ez dulako izan.

    Hausnarketari buruz, uste dut pertsonak pobreak izan behar dutela bizitzan eliza berritzeko. Asisko Frantzisko familia aberats batean bizi zen baina berak ez zuen hori nahi, zoriontasuna besterik ez zuen nahi. Horregatik, gizon-emakume eta ume leproso batzuk ikusi zituenean lagutzera joan zen zoriontsu egote nahi zuelako, bai bera eta bai leprosoak. Horrela guztiak laguntzera joan zen, bere arropa guztiak lehiotik bota zituen eta kalean zegoen gende guztiak hartu zituen.

  12. Alazne Uranga dio

    Pelikula hau ez zait asko gustatu. Baina zerbait aukeratu beharko banu, Asisko Frantziskoren jaungoikoarenganako maitasuna eta natura eta beste izaki batzuenganako maitasuna da. Nire ustez Frantziskok arrazoi du, ez dugu aberasatasunik behar jaungoikoaren aurrean eta elizkizunetan, berarengan fedea izan eta sinismena baduzu hori da kontuan hartu beharko genuena. Pelikula honek hausnarketa bat ekartzen digu gogoan: jaingoikoa, naturan aurki edo beraren maitasuna naturan aurki dezakegula, jaungoikoak guztiak maite gaituela aberats zein txiro eta inoiz ez digula bakarrik utziko, hau da, beraren maitasuna egunero sumatzen dugula.

  13. Yosu Carmona dio

    Zer da gehien gustatu zaizuna pelikulan?

    Frantzisko pertzona umila eta kristautasuna oso ondo adierazten du pelikulan

    Zer pentsamendu edo hausnarketa erlijioso egin daiteke pelikula kontuan hartuz?

    kristautasuna ondo adierazteko pobrezian bizi behar dela denei lagunduz

    Clarak leproseria lagundu egiten die eta Frantzisko bezala nahi du bizi kristautasuna sakon bizitzen

  14. Maria Arrieta dio

    Pelikulako hainbat pasarteren artean, bere ondasun guztiak alde batera utzi eta larru gorritan, jendaurrean, ezartzen dena azpimarratu nahiko nuke. Bertan, geure ondasun edo izateak alde batera utziz mundu zabala dugula eta geuk geure kabuz aurkitu behar ditugula bai atsegin zaizkigun gauzak, baita sinesmenak ere transmititu nahi izan dizkigula iruditzen zait.
    Hainbat arrazoi erlijiosoren artean honako hau azpimarratzea gustatuko litzaidake: Pobrezian bizi behar da Eliza, osoki, berreraikitzeko; hau da, jendearen beharrak nahiz momentu kritikoak biziz elizaren berreraikitzea era daitekeela. Izan ere, Asisko San Frantziskok ez du nahi aberastasunean bizitzerik baizik eta zoriontsu bizitzea. Zoriontasuna ez delako ez diru ezta ondasunekin ordaintzen eta guztiok dugulako eskubidea geure bizitzaren jabe izanik bizi egoki bat eratzeko. Eta honekin esan nahi diguna da, Elizak lagundu diezagukeela bilaketa honetan (beti ere, gauzak zentzuz eginez, noski).

  15. María Seco dio

    Asisko Frantzisko pelikula honetako protagonista da. Gerratik itzuli zenean, antza denez; zoratu egin zen, naturarekiko arremana gustatzen zitzaion, eta pobreekin arreman berezia zuen. Eliza berreraikitzen hasi zen eta inguruko pobre eta legenardun batzuekin elkartzen zen. Jendea berarekin arritzen zen. Baina gutxi batzuk ulertzen zuen bere mezua.
    Pelikula hau ez zait oso interesgarria iruditu, hasiera ez zegoelako oso garbi eta ez dudalako oso ondo ulertu, baina baditu mezu erlijioso batzuk. Besteenganarekiko solidaritasuna adibidez.
    Gehien gustatu zaidan atala, Frantziskoren sentimenduak izan dira, besteengatik egiten zuen guztia, bere humiltasuna. Eta Klarak berarekin jarraitutako bidea. Azken finean, guztiak elkarrekin solidarioak izatean zoriontsuagoak izan gaitezke, eta ez hainbeste materialtasunarekin.

  16. Ylenia Martinez dio

    Asisko Frantzisko film honetako protagonista da, oso gaixorik itzultzen da Perugia herriaren aurkako gerratik.Sendatu egiten da eta ezin izaten du aberatsa izaten jarraitu, herri guztia txundituta gelditzen da honen erabakiagatik, erropak kendu eta pobreak bezala bizitzen asten da, janari gabe, etxerik gabe.
    Aberatsek ezin dute ulertu baina badago neska bat, Klara, admiratu egiten duena eta bera bezalakoa izatera iritsi nahi duena. Esan egiten dio bera ere pobreak bezala bizi nahi duela, duena baloratu nahi duela.
    Filma aspergarria iruditu zait, ez delako nire gustukoa, baina adierazi nahi duen mezua da, aberatsek ez duten poza pobreek dutela, naiz eta ezer ez eduki, fil honetan kaletik kantuan ikusten dira, eta zerbait lortzen duten bakoitzean eskerrak ematen dute. Nire iritziz, besteei lagundu egin behar zaie, zuk denetik duzu, zuri ere gustatuko litzaizuke laguntzea egoera horretan,baita ere errespetua izatea besteengan garrantzitsua da. Gehien gustatu zaidan atala, Frantzizkoren erabakia izan da, oso humila izan da edozeinek ez du hori egiten.

  17. Adrian Valor dio

    Niri pelikulak ez dit grazia handia egin baina bai iruditzen zait balore asko erakusten dituela eta pertsonen balioa gehiago errespetatzea. Gehien gustatu zaidana da Frantzisko bere aitaren arropak etab. leihotik botatzen dituenean eta pobreek hartzen dituztenean. Daukan pentsamendu erlijiosoa da pertsonak gauzak baino gehiago maitatu behar direla eta ez pobreak alde batera utzi.

  18. Andoni Exposito dio

    1)Nire iritziz pelikula oso oso aspergarria izan da.ez diot sentzu askorik arrapatu,protagonistak ematen zuen burutik gaizki zegoela.uste dut pelikulak zuen gauzik onena neska zela.
    2)pentsamendu erlijiosoan ikusten da pertsonak gehiago maitatzen direla eta pobreei asko lagundu behar zaietela

  19. Juan Ignacio Torronteras dio

    -Pelikula ez zait asko gustatu ez baitzeukan zentzu askorik eta oso aspergarria iruditu baitzait.

    -Hala ere ondo azaltzen du nola elizak, bere bizimodua okertu nahian dabiltzanei zer egiten dien, okertu nahian dabiltzan horiek arrazoia izan arren. Gustatu zait nola bizi nahi izan duen Frantziskok, hainbeste aberastasun eduki arren guztiak atzean utzirik eta bere bizia besteei laguntzeko erabiltzea adibidez lepradunei edo kalean bizi direnei. Bere lagunek nola lagundu dioten ere gustatu zait. Eliza berreraikitzean ez du eraikina bakarrik berregin nahi, eliza osoa nahi du aldatu. Azkenean Aita Santuak nola tratatu dion gustatu egin zait, bertan zeuden guztiak kontra egin arren Aita Santuak bere errepestua adieraziz oinak musukatu dizkio eta mundu ososra bere ikuspuntua zabaltzean eskatzen dio.

  20. Josu Conde dio

    Pelikula honetan gehiena gustatu zaidana da Asisko Frantizko bere familikoen erropa lehiotik botatzen duenean eta pobreekin joaten denean da.
    Pelikula osotazunean ez zait asko gustatu pixkat aspergarria delako eta Frantzizko pixkat zoroa dagoelako.Azkenik apostoluak pobreen eliza erretzen diote nire aburuz inbidiagatik.
    Amaitzeko pelikula honek ez zuen asko merezi ikustea aspergarria zelako

  21. Leyre Camaron dio

    Niri pelikula hau ez zait asko gustatu, baina egokia iruditu zait klasean ikusteko, oso interesgarria ez izan arren.
    Ondoren gehien gustatu zaidana da, nola laguntzen dien besteei pelikulan zehar eta beraren laguntzeko asmoa.
    Hauek dira hausnarketa erlijiosoak; leproso eta langileengana hurbiltzen da beraiei laguntzeko, horrezgain Aita Santuarengana hurbiltzen da eta esaten dio: “joan zaitez mundu guztira ideia hau zabaltzeko”.
    Azkenean amaiera pixkat arraroa dauka baina erlijion ikusteko egokia izan da.

  22. Nagore Corrales dio

    Anaia eguzkia, arreba ilargia pelikula ez zait batere gustatu. Ez nuen ulertzen eta ematen zuen Asisko Frantzisko burutik joanda zegoela. Alde batetik ondo ikusten dut bera nazkatuta diru guztia eta eskura zuen dena alde batera laga eta mutil pobre bat bihurtzea. Dirua lortzea egiten zuen lanagatik. Gero ere ondo iruditzen zait San Damianoko eliza suntsituta zegoela eta berak eliza berritzeko asmoa eduki zuen eta berritu egin zuen.
    Berak zuen dena aldera batera laga zuen jaungoikoarekin gertuago egoteko, naturarekin batera egoteko. Pelikula bukaeran erromara joaten da Aita Santuarekin hitz egiteko eta horrela ulertu izango zuen zer egin zuen gaizki. Aita Santuaren aurrean zegoenean bere lagunak idatzita eman zion orrialdea irakurtzen hasi zen baina gero orria alde batera laga zuen eta berak pentsatu eta sentitzen zuena esan zion. Aita Santuarekin zeudenak kanpora bidali zituzten baina Aita Santuak jainkoaren borondatea ikusi zuen Frantziskoren hitzetan eta berriro berarengana ekartzeko eskatu zien eta beraren aurrean zeudenean berriro ere beraren aurrean jarri zen eta Aita Santua Frantziskori bere hanketan muxu bat eman zien.

  23. Danel Garate dio

    Nire iritziz pelikula ez zen oso ona. Jendeak portaerak desberdinak zituen, batzuk pobreak ziren eta besteak aberatsak. Inork ez zion inorri laguntzen, baina halako baten Frantzisko gerratik etorri zen oso gaixorik eta orduan konturatu zen Jesusenganako harremanak naturaren bitartez lortuko zuela eta bere burua pobre bihurtuz eta pobreei lagunduz.
    Niri Frantziskoren laguntasuna eta egin zuen lana gustatu zidan gehien pelikulan.
    Aita santuarengana joan zenean Erromara denak bera eta bere lagunen aurka zeuden Frantzisko esan zuenarekin, baina Aita santuari begiak ireki zizkion eta konturatu zen Frantziskok esan zuenarekin batera zegoela.

  24. Nora Lete dio

    Esan beharra daukat pelikula hau ez dela izan nire gustukoenetako bat, hala ere, gauza asko irakasten dituen film bat iruditu zait eta uste dut ondo aztertuz gero gauza asko atera daitezkeela bere barrutik. Hasieran gustatu ez zitzaidan arren interesgarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana, Frantziskok bere ondasun guztiak utzi eta pobreekin bizitzera nola joan zen izan da, hortik hasita iruditu zitzaidan pertsona bezala gauza asko irakasteko moduko pelikula bat zela. Hau ikusi ondoren gauza batzuk oso garbi geratu zaizkit, adibidez, ez dela ezer materialik behar pozik eta zoriontsu bizitzeko eta behar den guztia maitasuna dela ohartzen lagundu dit. Beste adibide bat Aita Santuak tratatu zituen modua izan zen, bere inguruko guztiak bere iritziarekin oso harrituta geratu arren eta gehienei ondo iruditu ez arren makurtu eta oinetan musu eman zionean Frantziskori. Atentzioa eman zidan beste gauza bat, Frantziskok gurutzeen gain zuen erreakzioa izan zen, Jesus ondo jantzita eta serio zegoen gurutzea ezin zuen ikusi ere egin eta aldiz irribarretsu eta xume jantzita zegoena oso gustuko zuen eta hura gurtzea nahi zuen. Gaixoei laguntzea eta bere bizitza besteen alde ematea nahiz eta bera askoz okerrago bizi da Frantzisko eredu bihurtu zuena.

  25. Aitor Oteiza dio

    Zer da gehien gustatu zaizuna pelikulan?

    Pelikula orokorrean asko gustatu zait, baina batik bat amaiera gustatu zait aita santuak esaten dionean jainkoaren mezua zabaltzeko.

    Zer pentsamendu edo hausnarketa erlijioso egin daiteke pelikula kontuan hartuz?

    Kristau onak izateko gutxi edukitzea hobeago dela pentsatzen dut. Gainera gutxi edukita duguna gehiago preziatzen dugu eta gehiago partekatzen dugu. Eta horrek beti ere jainkoarekiko arremana hobetu dezake eta zerurako ateak irekitzen ditu.

  26. Naia Etxaniz dio

    Pelikula honetan Frantziskok bere familia aldera batera utziz, bere bidea jarraitzea erabakitzen du. Ezin baitu onartu aitaren jarrera, aberastasuna pilatzea… Frantziskok naturarekin lotura berezi bat zuen, pobrea izan nahi zuen Jesusen bezala beste pertsona batzuekin batera. Asisetik alde egiten du. San Damianoko suntsitutako elizako Jesusen irudia xumeagoa iruditu zitzaion eta horregatik eliza berreraikitzea erabaki zuen inguru pobre eta legenardun batzuekin. Azkenean Aita Santuarengana joaten da, han Aita Santuak hanketan muxu eman eta Jesusen berri mundu osoan zabaltzea eskatzen dio.
    Nire iritziz pelikula ez da oso ona pixkat zaharra geratu delako, baina pelikulak ematen duen mezua oso ona iruditzen zait.

  27. Maddi Oteiza dio

    Hasteko esan beharra daukat ez dela niri gustatzen zaizkidan pelikuletako bat, baina bere mezua oso ona dela iruditzen zait bai eta pelikulan zehar bere jarrera ere.
    Asisko Frantzisko oso gizon ausarta iruditzen zait eta honi azalpena emateko hona hemen bera jarrera ausart hauek: Bere aitaren arropa guztiak kentzen ditu elizaren aurrean eta joan egiten da herritik. Bestalde, pobrea izan nahi du Jesus izan zen bezala eta jende gaixoei besteak beste; legenarrei lagunduz eta zaurituta zegoen edozeini laguntza emanez. Baina bera bakarrik ez zegoen, talde bat osatzen zuten eta bera bezala pentsatzen zuten gizonek osatzen zuten azken hau. Frantziskok gorroto du Jesus gurutziltza triste eta ondo jantzita ikustea, bera ez baizen horrela hil eta horregatik ematen dio amorrua. Pelikularen amaieran Aita Santua ikustera joaten dira eta bertan denei hitz garbiak erabiliz pentsatzera eraman zuen Aita Santua, eta honekin azpimarratzekoa da pelikulan nola musukatzen dion hanka. Klara ere, Asisen bizi zen emakume bat hasieran ez da joaten berarekin baina amaieran eskatu egiten dio. Laburbilduz bere laguntza ezinbestekoa jarrera erlijiosoetan islatzen dela adierazi nahi dut.

  28. Unai Torronteras dio

    Nire iritziz pelikula hau oso ondo dago. Izan ere, Jesusek izan zuen bizimodua erakusten digu Asisko Frantziskoren eskutik, eta hori oso baliagarria izan daiteke gure bizitzan praktikan jartzeko.
    Beste alde batetik, ondo dago Frantziskok nahi zuen bakea naturaren bidez lortzea, ingurumena garrantzitsua dela adierazten baitu. Beste balore bat bikain erakusten dena da zoriontsu izateko diruaren beharrik ez dagoela. Hau da, kasu batzuetan pobreenak zoriontsuenak direla, bizimodu alaia eramateagatik.

    Gehien gustatu zaidana izan da Asisko Frantziskok pobreengan, gaixoengan, … duen maitasuna. Nire aburuz gure bizitzan egoera hori aplikatuz gero, pertsona guztiok alai biziko ginateke.

    Film honek ematen du hausnarketarako tarte bat ere. Frantzisko Asiskoak Jesus gurutzean, arropekin, serio, … ikustean zoratu egiten da, izan ere berak uste du Jesusek erakusten zuen balio bat zela denok pozik bizi behar garela. Horretaz gain, pobre izanda aberats izanda baino zoriontsuago bizi gaitezkeela.

  29. Eneritz Lopez dio

    Esan beharra daukat film hau ez dela izan nire gogokoa, ez da nire tipokoa eta oso zaila iruditu zait arretaz jarraitzea. Baina, Frantzisko Asiskok oso lan ona eta azpimarragarria egin duela iruditzen zait. Alde batetik, jendeari bitxiak, dirua… baino gauza interesgarriagoak daudela erakutsi die. Beste alde batetik, naturak Jaungoikoarekin harremana duela eta hura ere maitatu egin behar dela. Gauza garrantzitsuenetako bat nire ustez da behartsuenei eta behartsuak ez direnei laguntzen diela, bai pertsona hobeagoak izaten eta baita ere ekonomikoki. Berarekin dauden guztiak pobreak dira eta esaldi bat dago egoera hori ondo islatzen duena: “Gutxien duenak gehiago laguntzen du”. Adibidez, legenarrei laguntzen die, hauek laguntza behar baitute, gizartean baztertuta daudelako.

    Jarrera erlijiosoak, esango nuke film osoan ageri direla, azken finean filma erlijiosoa baita. Baina pare bat jarrera esatekotan hauek esango nituzke: lehenik, gerratik itzuli ondoren, ia hiltzeko zoritik irtenda naturarekin eta Jaungokoarekin harreman sendoa sentitzen du, eta hor hasten da bere istorio guztia. Bigarrenik, Aita Santuarenganaino joaten denean, haren berri ona entzutera. Bertan, Aita Santuari bideak irekitzen dizkio esanez, bitxikeriak… ez duela Jainkoarengandiko erlazioa hobetuko, fedeak eta bihotzak baizik, eta Aita Santuak hanketan musu bat ematen dio Frantzisko bedeinkatzeko eta bizi ona opatzeko.

  30. Ibon Arenas dio

    Pelikula besteetan ikusten ditugunekin konparatuz arraroa iruditu zait,hala ere gustatu zait.

    San Frantzisko merkatari garrantzitsu baten semea zen eta honek bizi modu ona edukitzeko aukera izan zuen eta pobreen bizimodura egokitu zen,Honen inguruan baita beste kide batzuk. Hauen helburu nagusia kristauen eta elizaren gauzak aldatzea zen beste guztiak aurka zeuzkan baina honek aurrera segitu zuen baita aita santuaren aurrera joan bere ideiekin. Bere ideiak nagusia: elizan diru gutxiago izatea,jainkoaren fedearekin ez duelako zerikusirik , baita naturarekin lotzea (eliza)eta amaitzeko gaixoei laguntza eskaintzea.

  31. Borja Etxaniz dio

    Egia esan, pelikula ez dut oso gustuko edota gogoko izan. Nire ustez, protagonistaren lana ez da oso ona. Gehiago gustatuko litzaidake beste mota bateko pelikulak ikustea. Hala ere, pelikulako zati batzuk gustatu zaizkit (pobreak kalean zehar abesten, Aita Santua bisitatzen dutenean…).

    Pelikula honetan Frantziskok benetako kristau izatea du helburu, eta honekin esan nahi dut, berak ez dituela kristautasuna eta aberastasuna lotzen, eta jantzi eta leku aberatsak ez dituela gogoko. Frantziskok, pobreen parera nahi du bizi eta langileei laguntzen dio hori lortzeko helburuarekin.

    Amaitzeko, pelikula egokia iruditu zait erlijioko klaserako, erlijioaren espiritua ondo adierazten duelako, baina ez dut oso gogoko izan.

  32. Farwa Ghulam dio

    Hasteko, nahiz eta pelikula oso interesgarria ez izan , bertan agertu diren gertakizunak larriak izan dira. Horietatik ,niri atentzio gehiago eman didana eta gehien gustatu zaidana hau da: aberatsa izatetik utzi eta pobre izatea gustatu zitzaion , jasusee bezala bizi nahi zuen. Horrek esan nahi du ez zuela bakarrik berarentzat pentsatu , baizik eta, besteei buruz ere.

    Nire ustez , besteenganako eta jankoarenganako errespetu handia zuela. Nire iritziz , horrelako pelikulak jendea ikusiz gero, gaur eguna pobreak bizi diren egoerari aurre egiteko gai izango dira.

  33. Leire Larrañaga dio

    Nire iritziz, pelikula hau ez zen oso ona, baina ezta txarra ere. Portaera desberdin asko ikus daitezke eta hori da gehien gustatu zaidan gauzetako bat.
    Iruditzen zait, pelikularen detaileak begiratuz gero, gauza desberdinak ikasi daitezkeela, lehen esan dudan bezala, portaera asko baitaude. Asko hunkitu ninduen Frantziskok bere aitaren aberastasuna alde batera utzi eta arroparik gabe kalera irten eta horrela bizitzea erabaki zuenean. Horrela, ikus dezakegu pozik bizitzeko ez dugula asko behar, jendeari lagunduz eta konpartituz zure poztasuna bila dezakezula eta ondo bizi den jende asko ez dela pozik bizi. Jaungoikoa bilatzeko uste dut ez dagoela horrela bizi beharrik, ondo bizi den edozeinek ere sentitu dezakeelako Jainkoa berarengandik gertu eta berari laguntzen, baina Frantziskok sentitzen zuen hori egin behar zuela, beraz oso erabaki ona iruditzen zait. Horrez gain, zerbait gaizki egin zuela sentitzen zuen, beraz, Erromara joan eta aita santuarekin hitz egitea lortu zuen. Honek egoera entzun eta gero, esan zion Jesusen bakea munduan zabaltzeko. Horretarako, Frantzisko pertsona egokia iruditzen zait, bera baita aberastasunari uko egin eta pobre bizitzea erabaki duena eta Elizak duen aberastasuna modu batean saltzea nahi du, jende pobreari laguntzeko.

  34. Ivan Olariaga dio

    Esan beharra daukat pelikula ez zaidala gehiegi gustatu. Hala ere, filma aurrera joan ahala, gero eta interesgarriagoa iruditu zait. Gehien gustatu zaidan momentua, zera izan da, Francisco txoriaren bila joaten denean, hor teilatu gainetik ibili denean…
    Hausnarketa erlijiosoak aipatzean, esan nahiko nuke nire ikuspuntutik pelikula honek erlijioarekin oso harreman estua jarraitzen duela. Adibidez, Jesusen bi gurutzeak: aberatsena eta pobreena. Baita ere, legenardunei laguntza eskaintzean, Jesusen hitza agerian geratzen da. Horrez gain, pobreek San Damianoko eliza berreraikitzean, beraien Jesusenganako sinesmena agerian lagatzen dute.
    Amaitzeko, gustatuko litzaidake esatea pelikula oso ona ez izan arren (nire ikuspuntutik), erlijioaren eta pertsonen arteko elkarbizitza ederki erakusten dela, bai aberatsekin eta bai pobreekin.

  35. Iñigo Uria Ucin dio

    Hasteko, gelan ikusi dugun pelikula, “Anaia eguzkia, arreba ilargia” delakoa, ez zait asko gustatu. Alde batetik, bertan agertzen diren gertaera gehienak erlijioari zuzendutako zentzu bat dutela onartzen dut, oso zentzu egoki eta zuzena gainera. Gainera, pelikularen zati batzuetan nahiko abesti arraroak agertzen dira, eta ez zaizkit batere gustatu, nahiz eta pelikulari dinamika egoki bat islatu.

    Pelikula honetan Frantziskok benetako kristau izatea du helburu, eta honekin esan nahi dudana da, berak inolaz ere ez dituela kristautasuna eta aberastasuna lotzen, eta jantzi eta leku aberatsak ez ditu onartzen. Berak pobreen parera nahi du sentitu eta benetan langileei laguntzea du helburu.

    Laburbilduz, pelikula egokia iruditu zait erlijioko klasean ikusteko, benetan erlijioaren esanahia islatzen duelako eta hori sustatu beharra dagoelako, nahiz eta niri pertsonalki asko ez gustatu.

  36. Elias El Jamay dio

    Pelikula hau nire iritziz beste edadeko jendearentzako da. Eta protagonista zoro bat ematen zuen baina portaera onak edukitzen zituen. Edozein ez zuen egingo aldaketa hori , hau da, aberatsa izateatik diru gabea izatera. Eta gainera osasun txarrekoei lagundu egiten die. Bere ametsak segitzen zituela antzematen zen. Hurrengoan pelikula berriagoa jartzea komeni.

  37. Enara Aldalur dio

    Ikusi dugun pelikula honetan Frantziskok berak pertsona gaixoentzat lagundu zuen. Naturalekin elkartasuna sentitzen zuten eta amaieran aita santuak bere oinetan muxu eman zien Frantziskok egiten zuena gustatzen zitzaiolako. Nire iritziz pelikula hau ez zait asko gustatu aspergarria iruditu zait eta. Baina beste alde batetik erlijioarekin zerikusi handia zuela iruditzen zait orduan erlijioko klase batean horrelako pelikula bat ikustea ondo dagoela iruditzen zait.

  38. Clara Eizaguirre dio

    Pelikula hau ez zait gustatu, gehiago gustatzen zaizkidalako film biziagoak. Mezua oso egokia iruditzen zait Jesusen benetako bizimodua jarraitu nahi duelako Asisko Frantziskok. Guztiz ados nago Frantziskoren jarrera garaiko elizarekiko.

    Pelikula honek Jesusen benetako bizitza nolakoa izen zen azaltzen du protagonistaren bidez. Aberastasunak (dirua, lurrak, etxeak, jantzi baliotsuak, banketeak,…) alde batera laga behar direla kristautasunaren fedea benetan “sustatzeko”. Hau horrela, etxetik alde egitean bere herriko denak aho zabalik geratzen dira ez dutelako ulertzen honen zergatia. Garaia kontuan hartuta, normala iruditzen zait bere herriko gotzainak duen jarrera baina egia da Frantziskoren ikuspuntua egokiagoa iruditzen zaidala. Gaixoekin batera egotean, errespetua eta miresgarritasuna islatzen du.

    Hala ere, duda asko ditu bere fedearekin; horregatik, guztiz zuzena iruditzen zait Aita Santuaren jarrera.

    Amaitzeko, ez naiz identifikatuta sentitzen Klararekin, ideia edota pentsamendu asko ezberdinak ditut eta. Hala eta guztiz ere, bere jarrera ona iruditzen zait, garaiko gehiengoari kasu egin gabe bere fedea jarraitzen duelako.

  39. Maria Redondo dio

    Hasteko esan beharra daukat, oso pelikula arraroa egin zaidala. Zaila egin zait jarraitzea eta ulertzea. Baina ulertu dudanetik gehien gustatu zaidana zera izan da, nola Asisko Frantziskok ez dituen pobreak eta aberatsak bereizi nahi, berak mundu parekatua nahi duela eta pentsatsera eraman nau gaur egungo biziarekin. Gaur egun, zoritxarrez, berbera gertatzen baita. Pobreak pobreagoak direla eta abertsak oraindik eta aberatsagoak. Eta hau elizarekin lotuz, denok dakigun bezala, elizak guztiok bat izatea da eta Jesus da gure eredua. Orokorrean filma ondo egon da, hausnarketarako hainbat gai zituen eta beno ez da hain gaizki egon!

  40. Iban Garcia Azpiazu dio

    Niri pelikula honetan gehien gustatu zaidana ondorengoa izan da: Protagonistak arropa guztiak kendu eta bere aitari ematen dizkionekoa. Momentu horretan protagonistak Jesus bezalakoa izan nahi du, pobrea eta humila. Honek ezin du onartu aitak duen jarrera: aberastasuna… eta batez ere nola tratatzen dituen langileak. Arropak ematean basora joaten da bere bizitza egitera eta bertan jesusengandik gertu sentitzen da, hor ikus dezakegu pelikulak erlijioarekin duen arremana. Gainera, eliza bat aurkitzen du, suntsituta, eta hau berreraikitzen hasten da. Orduan pobre, solidario… asko berari laguntzen hasten dira, baina bukaeran eliza erre egiten da. Hor ere elizarekin duen arremana ikus dezakegu.

    Pelikula nire iritziz alde batetik aspergarria iruditu zait, pixka bat irreala zelako bertan kontatzen zen historia, gainera eszenak ez ziren oso egokiak eta batzuetan ez zen ongi ulertzen eman nahi zuten mezua. Baina beste aldetik argi dago historia ongi landuta dagoela. Ez nuke berriz errepikatuko pelikula hau, baina gendeari gomendatuko nioke.

  41. Sara Arrieta dio

    Niri pertsonalki pelikula honetan gehien gustatu zaidan momentua Clarak bere sinesmenak aitortu dituenean izan da. Izan ere, nahiz eta garai hartan gizartean pobreak eta haien bizimodua ez zeuden onartuak, Clarak beraiek bezala bizi nahi zuela esatea eta aitortzea miresteko puntu bat iruditzen zait.

    Pelikula erlijioarekin oso lotuta dago momentu guztian eta horregatik hainbat hausnarketa erlijioso planteatzeko aukera ematen digu. Adibidez, elizak guztiok garen bezela onartzen gaitu pobreak nahiz aberatsak izan, Asisko Frantziskoren moduan, berak ere guztiak onartzen baitzituen. Azken finean, bizitzaren eta erlijioaren funtsa berdina baita, guztiak onartzea desberdinak izan arren. Horrexegatik, niri pelikulan Asisko Frantziskok Jesus ekarri dit gogora, nire ikuspuntutik bai Asisko Frantzisko eta gu Jesusekin lotuta baikaude, beraren zati bat garelarik.

  42. Aitor Azkoitia dio

    – Iritzia:
    Pelikula ez zait asko gustatu, egia esan, ez zait batere gustatu. Zeruetako Erreinua filma ikusi ondoren, pelikula hau oso aspergarria iruditu zait. Orokorrean, gaur egungo gazteei, eta gure klasekoak ez dira salbuespen bat, akzio gehiagoko filmak gustatzen zaizkie. Film hau oso geldoa eta aspergarria zen, eta nire iritziz, erlijioari buruzko filmak ez dute zergatik alako geldoak izan behar, Zeruetako Erreinuak erakutsi zigun bezala. Izan ere, aurreko film hark, pentsatzeko ere gauza gehiago eman zizkidan, hasieratik harrapatu ninduelako eta horregatik, atentzio gehiago jarrita egon nintzen filma ikusterako orduan.

    – Hausnarketa:
    Kristautasuna bizitzeko eta kristau ona izateko ez dagoela aberastasun handirik eduki beharrik eta garrantzitsuena norberaren sentimenduetan eta espiritualtasunean islatzen dela. Frantziskok, filmeko protagonistak, erakutsi nahi diguna da, bizitza honetan arrakasta izateak eta aberastasun handia izateak ez duela garrantzirik horrek ez baitigu zerurako bidea edo bertako bizitza amaigabea bermatuko. Frantziskoren ustez denok berdinak gara Jainkoaren begietatik begiratuta eta pobrezian eta besteei laguntzen bizitzea garrantzitsuagoa dela uste du, izan ere, Jesus horrela bizi izan baitzen. Bestalde ez zaio batere ondo iruditzen Asisko herriko elizak erakusten duen Jesus gurutziltzatuari buruzko irudia. Jesus gurutzean, harribitxiz eta jantzi dotorez erakusten da eta horrek, Jesus errege ahalguztidun, diruzale eta aberats bat bezala uzten duela uste du, Lurreko beste edozein erregeren konportamentu zikinen pareko. Berak erakutsi nahi digu, Jesus pobrezian eta behartsuenei laguntzen bizi izan zela eta hori dela kristautasun sinismenik handiena.

  43. Jon Epelde dio

    Asisko Frantzisko pelikula honetako protagonista da. Gerratik itzuli zenean, antza denez, zoratu egin zen, naturarekiko harremana gustatzen zitzaion, eta pobreekin harreman berezia zuen. Eliza berreraikitzen hasi zen eta inguruko pobre eta legenardun batzuekin elkartzen zen. Jendea berarekin harritzen zen. Baina gutxi batzuk ulertzen zuen bere mezua.
    Pelikula hau ez zait oso interesgarria iruditu, hasiera ez zegoelako oso garbi eta ez dudalako oso ondo ulertu, baina mezu erlijioso asko ditu nire iritziz. Gehien gustatu zaidan atala, Frantzizkoren erabakia izan da, oso humila izan da edozeinek ez du hori egiten.

Utzi erantzuna Enara Aldalur(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude