Jose, ametsen erregea

Jose04042012_055132Jakob eta Rakelen semea zen Jose. Mirariz sortutako semea, ezustean etorria. Aitak ikasten jarri zuen, azkarra baitzen, irakurtzeko kapaza zen eta arazo praktikoei soluzioak aurkitzen zizkien, adibidez ura galsoroetara bideratuz … Zirudienez, bere ametsetan etorkizuna azaltzen zion Jaungoikoak. Otsoak ikusten zituen ametsetan, izarrak, gari aleak, …
Bere anaia zaharragoek ez zuten onartzen Jose, beraiek baino gehiago zela iruditzen zitzaiolako, eta gurasoek Jose zutelako maiteena.  Laster aurkitu zuten mendekua hartzeko une egokia: Egiptora zihoazen merkatari batzuei saldu egin zioten, esklabo gisa. Aitari Joseren mantu odoldua eman zioten, piztiek hil zutela esanez.
Putifar agintariaren zerbitzuan hasi eta, eta honen emaztearen erasoei ezetza eman zien. Kartzelara eraman zuten.  Hor berriro agertu zen ametsak interpretatzeko dohaina.
Faraoia larri zegoen, amets beldurgarriak egin eta inork ezin zizkiolako esplikatu.
Josek adierazi zion hauen esanahia: “Zazpi urtean gari ugari egongo da Egipton, baina gero gose handiko beste zazpi urte etorriko dira: herria hil daiteke eta garai txar hartarako prestatzea beharrezkoa da, urte onetan gariaren parte bat gordez …”
Jose gobernari edo “Zafenat-Paneah” izendatu zuten, Asenatekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen.
Kanaanera, Joseren jaioterrira, gosea iristean, Jakoben familia ere Egiptora joan zen, garia erosteko asmoan. Josek laster ezagutu zituen bere anaiak:  iruzurrezko tranpa bat jarri eta anaia txikiena, Benjamin, ekarrarazi zien. Azkenean, anaiei barkatu eta Egipton onartu zituen bere etxeko guztiak, aita zaharra Jakob talde guztiaren buru.
Esan daiteke anaiek Jose saldu egin zutela (Jesus saldua izan zen bezala), baina honi esker, Jaunak bere herria salbatu zuela gosez hiltzetik. Beraz hori zen Joseren misioa: Jaungoikoak aukeratu zuen bere herria salbatzeko, sufrimendu asko jasanez.
Idatz ezazu iruzkin bat, galdera hauek kontuan hartuz: Zer da pelikula honetan gehien gustatu zaizuna? Zein dira zure adineko neska eta mutilen etorkizunerako “amets” garrantzitsuenak? Zure ustez, pertsona bakoitzak ba al du misio edo eginkizun berezia munduan?

Iruzkinak

  1. Mirari Iturbe dio

    Asko gustatu zait pelikula hau. Josek misio bat zeukan egiteko: Egipto salbatzea, eta horixe egin zuen. Asko sufritu behar izan zuen: anaien traizioa, esklabo izatea… eta beste hainbat gauza jasan behar izan zituen. Baina, hala ere, ez zuen amore eman eta aurrera jarraitu zuen pixkanaka-pixkanaka.
    Pelikula honetan ikusten den bezala, bakoitzak bere misioa duela mundu honetan eta denok garela garrantzitsuak. Batzuen misioa garrantzitsuagoa izango da beste batzuena baino, baina guztionak dira ezinbestekoak.

  2. Beñat Exposito dio

    Neri pelikulatik gehiena gustatu zaitena ta jose bere familiarekin bueltatu dela eta bere anaiak jose zabaltu nahi zutelako eta baita ere jose potzu batera erori zenean eta zalbatu egin zutenenan. Gure adineko neska mutila amets garrantsitsuenak dira gu pentsatzen duguna errealitate egin daitekela baina batzuta en dira betetzen baina baita ere garrantsitsuenak ere izan daitezkela adibidez futbolista bat nahi dezunean izan eta amats ori bete egiten dela eta horregatik batzuk garrantsitsuenak dira. Pertsona bakoitzak bere misio eta eginkizunak dute eta misioa betetzeak oso interesgarriak dira betetzea adibidez batemat nahi duzunea salbatu eta salbatu egiten duzuen eta betetzen denean eta ori jendeari pozik jartzen diote baita ere eginkizunak betetzea. amaieran ez zaitena gustatu da jose laga egiten dutela bakarrik eta jose triste joaten da baina gero bere anaiak salbatzera joaten dira baina ez zegoen. Joseren misioa: Jaungoikoak aukeratu zuen bere herria salbatzeko, sufrimendu asko jasanez.

  3. Luis Juaristi dio

    jose jakob eta rakelen semea zen. jose egunero egoten zen aitarekin ikasten eta bere anaiak lanean hari ziren bitartean. egun batean josek amets bat izan zuen eta errealitatean bihurtu zen. Bere anaiak saldu egin zuten inbidia zutelako eta gero egiptoko errege bihurtu zen.

    gehiena gustatu zaidana izan da jose errege bihurtu zenean. ez dakit zin diren nire lagunen ametsak, pertsona bakoitzak ba du misio edo eginkizun berezia

  4. Igor Bravo dio

    Niri gehien gustatu zaidana izan da famili osoa elkartzen denean eta negarrez hasten direnean. Nire ustez amets inportanteena ondo pasatzea da. Eta gero besteak daude. Nire amets bat da nire Palentziako lagunekin egotea, oso ondo pasatzen dut eta beraiekin. Nire ustez pertsona bakoitzak badauka misio bat bizitzan, gertatu daiteke pertsona batek bizi asko salbatzea eta ez baldin bazen egon hil egingo ziren.

  5. Eneko Galan dio

    1.Gehien gustatu zaitena da azkenean nola Josek beraren familiarekin elkartzen denean, oso momentu polita da.2. Nere ustez, denok eduki beharko genuken amets bat da; pozik eta alai bizitzea da.3. Pertsona bakoitzak bera nahi duena izan beharko luke, ez dauka zerikuzirik arazoak izatea (gaixotasunak, dizkapazidadeak…etb). Gauz bat izan nahi baduzu, saiatu ezazu beti. Denok dena egin dezakegu.

  6. Ekaitz Iriondo dio

    jose jakob eta rakelen semea zen eta oso listoa zen egun bateane bere anaik inbiditan zeudelako esklabo modun zaldu zuten baina gero askenean indiako errege bihurtu zen jose beste 10 anai zituen eta indian errege zegoela bere anaiak etorri ziren eta esan zioten janaria behar zutela. gehiena gustatu zaidan gauza ori zen eta josek bere anaiei esaten dionean anaia zela eta aita eta biak berriro ere ikusi zirenean.
    Gure adineko jendeak oraindik ez dakite zein den beraien ametsa baina nik uste dut gehiena gustatzen aiena egitea izango dela handitan.
    nire ustez denok dugu misio bat edo eginkizun bereziren bat.

  7. Irati Lizarralde dio

    Niri pelikula honetan gehien gustatu zaidana da, Josek bere anaiak ikusi zituenean eta bere anaiek Joseri gezurra esan ziotenean. Josek esan behar zienean bera zela beraien anaia, momentu hori ere asko gustatu zitzaidan.
    Nik uste dut nire adineko neska mutilek nahi dutena da etorkizun on bat eduki eta guztiek pozik bizitzea eta nik uste dut hori dela amtsik onena. Baina ezin da ahaztu beti ahal denean besteei laguntzea, ez dakigu zer misio takatuko zaigun baina tokatzen zaiguna tokatzen zaigula besteei lagundu eta onena eman.
    Bai guztiok dugu misio bat bizitza honetan baina ez dakigu noiz eta non todatuko zaigun. Baina guztiok dugu zerbait egiteko.

  8. Iñigo Peña dio

    Niri asko gustatu zait pelikula, oso interesgarria delako. Gehien gustatu zaidana Joseren jarrera izan da bere anaiekin haserretu egin zelako baina azkenean, barkatu egin zielako. Amets garrantzitsuenak, adibidez; mundua zeharkatzea, futbolaria izatea, jende berria ezagutzea…
    Nire ustez pertsona bakoitzak eginkizun garrantzitsu bat du munduan eta pelikulan azaldu den bezala Joseri Jainkoak etorkizuna erakusten zion. Azkenean, Josek bere ametsak bete zituen eta bere lekua aurkitu zuen munduan.

    Pelikula oso interesgarria eta entretenigarria da.
    Gomendatzen dizuet!!!

  9. Elena Nogales dio

    Pelikula hau polita izan da. Joseri gurasoek tratu berezi bat ematen zioten, jainkoak bidali zuela usten zutelako. Anaiei, inbidia ematen zioten, Jose ikasten ari zen bitartean, beraiek lan gogor egiten egon behar zutelako. Baina Jose berezia zen; ametsen esanaia jakiten zuen, hau da, pertsona batek bere ametsa esaten bazion, Josek zer esan nahi zuen zekien, eta zer gertatuko zen etorkizun batean esaten zion.
    Gehien gustatu zaidana, amaiera izan da, Jose bere aitarekin eta anaiekin elkartzen denean.
    Ez dakit zein diren nere adineko neska eta mutilen etorkizunerako amets garrantzitsuenak.
    Bai, guztiok dugu eginkizun berezi bat munduan.

  10. Lara Martin dio

    Pelikula oso interesgarria iruditu zait. Jose izeneko mutiko bati buruz da, Kanaanen jaiotakoa. Azkenean Egipton bukatzen du esklabutzat saldu egin zutelako bere anaiak.

    Gehien gustatu zaidana da Josek bere anai zaharren barkamena onartzen duenean. Jose konturatzen da damututa daudela eta bere aita oso gaizki pasatu zuela. Pelikula honek irakasten digu ez dela diruduna izan behar zure etorkizunean ondo egiteko. Jose faraon bihurtzea eta Egipto osoa gosearengatik salbatzea lortu zuen, esklabu bat izateatik probetxuzko gizaki batean bihurtu zen.

    Nik uste dut ez dagoela etorkizun zehatzik guretzako, baizik eta, gu geu joaten garela gure etorkizuna eraikitzen. Gure erabakien eta nola egiten ditugun gauzen arabera izango dela gure etorkizuna uste dut. Baina egia esanda, beti dago etorkizun zehatz eta on bat bakoitzentzat baina pertsona batzuk ez dute hori aprobetxatzen eta egin behar duten zeregina bizitzan ez dute betetzen.

    Guk ditugun ametsak, Joseren ametsak bezala, agian zerbait irudikatu edo esan nahi dute. Badakigu ezer ez duten pertsonak bizitzan nahi duten dena edukitzera pasa direla eta dena dela posible.

  11. Jon Santizo dio

    Pelikulan gehien gustatu zaidana Josek bere 12 anaiekin elkartzen denean. Bertan berea anaiak janari bila joaten dira eta Josek bere anai zaharrena atxilotu egin zuen. Nire adineko neska mutilen amets garrantsitsuenak diru asko edukitzea odo ordaindutako lan bat edukitzea eta bizitzan oso pozik eta gustora bizitzea da. Nire ustez pertsona guztiak dute misio edo eginkizun bat egiteko bizitzan zehar mundura ez gara etorri ezer ez egiteko.

    Orokorrean pelikula asko gu@statu zait eta gehiagotan ikusiko nukeen. Oso entretenigarria da.

  12. Maren Casas dio

    Jose saldu egin zuten bere anaiek ez zitzaielako gustatzen bere anaia beraiek baino gehiago izatea eta esklabo izan ondoren bere bizitza berriro egin eta gobernari bihurtu zuten Egipton. Lana edukitzea, dena ondo joatea, zoriontsu izatea etab… Bai, nire ustez bakoitzak badu misio edo eginkizun berezi bat egiteko munduan.

  13. Mikel Hidalgo dio

    Niri asko gustatu zait pelikula,oso polita da.Jose bere anaiekin haserretu zen,zergatik saldu egin zuten esklabu bezela,eskabu izan eta gero bere anaiak barkatu egin ziren.

    Nere ustez pertsona danok daukagu helburua mundua au futbolaria,rugbylaria,….izatea zuk nahi duzuna izatea

    orokorrean pelikula oso ona ega esaten du nolakoa da bizitza eta zure ametsak jarraitzea!

  14. Lide Alberdi dio

    Pelikula honetan gauza asko gustatu zaizkit baina gehiena gustatu zaidana, Josek bere anaiak barkatzen dituenean da, oso momentu polita delako eta barkatzen erakusten duelako. Gutxien gustatu zaidana da, batzuetan kantatzen asten zirela eta naiz eta oso detaile polita izan ez zait asko gustatu. Nik uste dut denok nahi duguna dela etorkizunean ondo eta pozik bizitzea eta lan bat edukitzea eta horregatik pentsatzen dut denak gaudela bizi onetan zerbait egiteko eta bakoitzak misio bat duela. Normalean hasieran, ez dugu jakiten zertarako gauden bizi onetan baina pelikulan ikusten da Joseri hasieratik esaten diotela zertarako dagoen munduan.

  15. Ander Zubizarreta dio

    Famili batean 12 ume bizi ziren eta ama eta aita ere bai. Horietako 11 ez ziren beraie umeak eta askenengo umea bai. Aitak eta amak gehiegi minmatzen zuten eta azkenean esklabo zaldu zuten. Eta amari eta aitari gezurra esaan zieten umeek otsoek jan zutela.

    Jose azkenean faraoiari laguntzen hasi zitzaion eta alako batean faroaoiaren emaztea joan zitzaion joseri eta esan zion emazteak berekin txorta nahi zuela in eta joseek esaan zion ez zuela hori egingo eta Jose atxilotu egin zuen faraoiak bere emazteari hori egitearren. Faraoiari emazteak gezurra esan ziolako. Azzkenean enteratu ziren Josek ametsak irakurtzen zituela eta azkatu eta faraoiaren amets gaiztoa deskribatu zuen.

    Gero azkenean egiptoren arduraduna izendatu zuten. Josek garia eta hainbat gauza jaso zituen urte latz horretarako. Garia banatzen harizirenean bere anaia ikusi zituen. Josek anaiei haiinbat proba egin zion eta azkenean Josek esan zien famili guztia berekinbizitzera etortzeko eta ala egin zuten famili guztia etorri zen.

  16. Nida Sajjad dio

    Jose eta bere gurasoen arteko maitasuna gustatzen zait asko baino ez dit gustatzen Joseren anaiak berekin egin duna merkatari batzuei saldu egin zion Joseri. Gure adinekoa neska mutilen ametsak izan laizke berak zer egin nahi dute beraien etorkizunean beraie gustatzen zaizun zer lan egin beharko dute beren lan experiencia erakusteko eta bizitza hobete egiteko zer egin daikete berez, ere amets asko izan laike gure adineko gazteek ba beraiek handitan zer izatea aukeratuko dituzte eta noa joatea zer tokitara beraiek asko gustatzen zaizuna nire ustez gure adineko gazteen ametsak horelako izaten dira. Nire erantzuna bai izango da pertsona bakoitzak beraien misio edo eginkizuna asko eduki litzateke mundu hontan.

  17. Alba Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait mometu triste eta politak zituelako. Gehien gustatu zaidana da pelikularen istorioa nola garatzen joaten den eta egiten dituen salto tenporalak. Gehien gustatu zaidan eszena da Jose bere anaiak 20 urte eta gero ikusten dituenean.

    Nire ustez nire adineko neska mutilak amets asko ditugu, baina ezin dut esan justu amets horiek pertsona bakoitza desberdina delako. Generalean nire ustez nire adineko neska-mutilen ilusioak edo ametsak etorkizunerako dira ondo bizitzea; Janaria, arropa, dirua, familia eta gauz horien faltan ez botatzea.

    Nire ustez bai, pertsona bakoitzak munduan misio bat du. Batzuetan askok pentsatzen dute ez direla ezertarako balio eta horreako gauzak baina nire ustez tontakeri bat da. Denok dugu gauz bat gutxienez ondo ematen zaiguna, eta hori aprobetxatu behar dugu. Batzuek misio hori beste batzuek baino lehen topatzen dugu, beste batzuek ez, baina azkenean denok dugu. Bestela, zertarako jaio gara? Zertarako gaude orain bizi? Jainkoak erabaki duelako misio hori bete behar dugula.

  18. Marta Olariaga dio

    Pelikula hau asko gustatu zait oso historia polita erakusten digulako. Gehien gustatu zaidana Josek bere anaiei barkatzen dienean da, ez bazioten saldu, ez zuelako Egipto salbatuko aurretik zetozen gose handiko zazpi urte horietatik. Nire adineko neska eta mutilen amets garrantzitsuenak ez dira diru asko edukitzea eta lan on bat izatea, bizi zoriontsu bat izatea eta pozik bizitzea baizik. Nik uste dut pertsona guztiok dugula eginkizun berezi bat munduan.

  19. Mohamed Hamli dio

    pelikula oso polita zen asko gustatu zatena zen Jose oso ume listoa eta milagroko ume bat, bere ideiarekin jendearen bizitza garraiatu zuen, gero gustatu zatena zen Josek anaiak barkatu eta berekin bizitzera esan zien, pelikula onetan gauz batzuk penagarriak ziren adibides anaiak zaldu egin zutenean diru pixka baten ondorioz, baina gero Egiptoko erregea bihurtu zen.
    Nire adineko neska mutilak nahi dute futbol jokalariak edo abestilariak…
    Nire ustez denak jaiotserakoan dugu misio bat eta misio ori jainkoak idazten du.

  20. Luken Quintana dio

    jose ez dela errenditzen nere lagunaren ametsa futbolista diseno grafikoa eta baserrian lana egitea, bai bizitzan zoriontsi izatea eta iñoiz ez errenditzea.

  21. Nahia Gonzalez dio

    Niri pelikula honetan gehien gustatzen zaidana da, transititzen duen mezua. Nik ez dakit zein diren nire adineko neska mutilen ametsak eta egia esan, nik ez daukat jakin beharrik. Beraiek, baldin badakite zer egin nahi duten nahikoa da. Munduan, pertsona asko daude eta egongo dira bere etorkizunerako misio edo eginkizun garrantzitsurik dutenik eta pertsona horiek, zaiatzen badira lortuko dute.

  22. Aimar Mugica dio

    Neri gehien gustatu zaidana Joseren anaiak garia eskatzera joaten direnean eta Josek amorruz ezetz esaten dieneanorduan bere alde txarra ateratzen du eta hori asko gustatu zait hori oso espresiboa delako azken finean asko odiaten ditu bere anaiak eta oso harro jartzen da bere anaiak ikusterakoan eskatzera datoztenean eta indar askorekin joaten da beraiengana. Nere amets garrantsitzuena da emendik urte batzuetara diseinu grafikoa estudiatu eta horretan lan egitea hori da nere ametsik handiena hori delakoneri apasionatzen didana. Mere ustes pertsona bakoitza duela helburu bat mundu honetan horietako bat besteei zoriontsu egitea da nire ustez. Denon helburua izan beharko litzateke hori neri beintzat batemati zoriona eragiterakoan neri ere poza asko zortzen dit bera disfrutatzen ikustea

  23. Alazne Sudupe dio

    Gehien gustatu zaidana mezua da. Guztiok barkatu dezakegu pertsona bat. Baita ere denok sentitu izan dugu une baten bekaizkeria baina kontrolatu egin behar da. Bakoitza dan bezalakoa da eta bere burua onartu behar du. Anaiek ez zuten onartzen Josek lanik ez egitea eta beraiek bai baina bukaeran onartzea lortzen dute. Jainkoak beti barkatzen ditu errudunak errudun sentitzen badira.

    Gaur egungo gazteen ametsa ezaguna izatea da. Mundu osoan zehar bidaiatzea eta lan asko egin gabe diru asko izatea amestea ere ohikoa da. Eta gehien bat diru horrekin modan dagoena erostea ere nahiko lukete.

    Bai. Nere ustez guztiok dugu eginkizun bat munduan,adibidez, Josek bere herria salbatzeko eginkizuna zuen baina guztiok eginkizun desberdin bat dugu. Askotan oso zaila da norberak bere eginkizuna zin den jakitea baina batzuek lortzen dute.

  24. Naiare Elorza dio

    Joseren anaiak etorri zirenean Josek hasieran ez zuen nahi bere anaiek ezagutzea baina azkenean, Jose zela esan zien eta Jose bere familien egoeraren berri enteratu zen bere anaiek kontatu zutelako janaria jasotzeko orduan. Bizitza ondo joatea eta lana edukitzea zure familia kontserbatzeko eta familiarekin eta lagunekin ondo ematea. Bai, nire ustez denok dugu buruan lana topatzea eta nahiko dirua edukitzea jateko, janzteko… eta ahal baldin bada lan ona eta gustukoa topatzea

  25. Jone Etxenausia dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana Jose bere anaiekin elkartzen den momentua izan da. Nire ustez nire edadeko gehienek betiko ametsak izaten dituzte, adibidez: futbolari profesionala, gustuko lanean lan egitea… Nahiz eta nire ametsak ez diren horrelakoak.
    Nire ustez ez dugu misiorik bizitzan baina batzuk esaten dute baietz. Misio bat badugu, nik ez dakin nirea zein den. Misioa aurkitzeko bilatu egin behar dugu.
    Uste dut pelikula honetan partekatu nahi den oharra anaia-arrebak maitatzea dela. Hasieran Joseren anaiek Jose gorrotatzen zuten baina amaieran denak Jose bizi zen lekura joan ziren bizitzera. Oso polita izan da pelikula, benetako pertsonekin izan ez den arren.

  26. Axel Amaro Martin dio

    Pelikula gustatu zait, baina, une batzuetan aspergarria izaten da eta kantu gehiegi daude.
    Gehien gustatu zaidana… pelikularen amaiera izan da.
    Pertsona bakoitzaren misioa edo eginkizun berezia, bakoitza bere etorkizunerako preparatzea da.

  27. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula gustatu zait egia esan. Polita eta hunkigarria iruditu zait.

    Momentu asko gustatu zaizkit pelikulakoak baina, bat aukeratu beharko banu, Jose, bere familiarekin elkartzen den unea aukeratuko nuke, oso hunkigarria iruditu zitzaidalako. Bere aitari eman zion besarkada oso polita iruditu zitzaidan.

    Pelikula honek hainbat gauza erakutsi dizkit, esaterako, bizitzan ez dakizula zer gertatuko den eta aurrera egin behar dela beti. Une onak eta txarrak igaroko dituzula eta txarrak pasatzen direla denborarekin.

    Nire ustez, nire adineko neska-mutilen ametsetako batzuk, beren idoloa ezagutzea edo etorkizunean dena ondo joatea izan daitezke.

    Nire ustez, mundura etorri garen guztiok daukagu zerbait berezia egiteko.

  28. Laura Larrañaga Madrid dio

    Pelikula ederra da eta ongi azaltzen ditu bizitzan zehar azaldu daitezken problemak eta nola konpondu horiek. Ikusi daiteke nola Josek bere anaiak barkatzen dituen, nola jarraitzen duen aurrera ikasi duenaren bidez, gauz txarrak gertatu arren beti aurrera egin zuen eta hori da bizitzan egin behar dena.

    Nik uzte dut nire adineko neska-mutilen etorkizunerako ametsa, lan on bat eta familia edukitzea dela. Ikasketak amaitzea eta gustatzen zaizun zerbaitetan lan egitea. Gauz berriak asmatu edo aurkitu.

    Pertsona baikotzak du eginkizun bat du munduan. Batzuk irakasleak izango dira umeei eta helduei erakuzteko, eta beste batzuk adibidez sendagileak izango dira jendea sendatzeko. Bakoitza oso garrantzitsua da munduan eta zeregin bat du bakoitzak.

  29. Tania Gonzalez dio

    Joseren anaiak aitortzen dutenean bere anaia Jose saldu egin zutela inbidiarengandik eta damutu egin zirela azaldu zutenean hori asko gustatu zitzaidan,azkenean aitoetu zuten bere anaia maitatzen zutela. Nire ustez,nere adineko neska eta mutillek duten etorkizunerako ametsa asko ikastea,unibertsitateera joatera eta lanbide ona izatea da. Bai,nire ustez denok daukagu meta bat nirea adibidez etorkizun ona izatea da lanbide ona izatea,unibertsitateera joatea eta abar…

  30. June Sanjuan dio

    Pelikula honetan, gehiena gustatu zaidana, azkenean anaiak elkarrekin amaitzea izan da eta aita ere beraiekin bizitzera joatea. Nik uste dut gure adinean ametsetako bat etorkizun ona izatea dela. Nire ustez pertsona bakoitzak eginkizun berezi bat du bere bizitzan, bakoitzak bere gauzak eta eginkizunak ditu betetzeko eta baita ere gauzak ditugu obetzeko

  31. Marta Gogorza dio

    Niri gehien gustatu zaidana izan da nola josek bere anaiei barkatu egin zion egin zutenagatik.
    Nik niere adinekoen ametsak ez dakizkit baina uste dut batek astronoma izan nahi duela, beste batek kriminologa eta besteak irakasle.
    Nire ustez jendeak ba ditu misioak eta egiteko gauzak munduan

  32. Aitana Sánchez dio

    Gehien gustatu zaidana pelikulatik Joseren anaiak Joseri barkamena eskatu ziotenean.
    Etorkizunean bizitza ondo joatea: osasuntsu eta familiarekin.
    Bai, guztiok jaiotzen gara edozertarako eta guztiok dugu misio bat bizitzan.

  33. Izaro Urquidi dio

    Pelikula hau ikusi dudan pelikurarik politenetakoa izan da, batez ere asko gustatu zaidana da nola Josek esaten dien bere anaiei bera zela eta familia guztia berekin bizitzera joaten den momentua da; nire iritziz pelikulak asko katiatzen dizu eta gainera gauza batzuk erakusten dizkizu bizitzari buruz. Asko gomendatzen dut nik pelikula hau, oso interesgarria baita. Adibidez emen erakusten du familia maitatu egin behar dugula familia delako benetan bakarrik egongo dena betirako lagunak denborarekin joan egiten direlako eta familia ez guk ezin dugu pelikulan bezala Joseren anaiek Joseri egindakoa egi geure familia baita.

  34. Sara Larrañaga dio

    Niri gehien gustatu zaidana, Jose eta bere anaiak elkartzen direnean. Nire ustez, nire gelako neska-mutilen etorkizuneko ametsik garrantzitsuena, pozik bizitzea dela. Denek etorkizun on bat eduki nahi dute. Denok lagundu egin behar gara eta ez dugu besteen aurka jarri behar, Besteen laguntza edukitzea oso ondo iruditzen zaigu baina guk ere lagundu egin behar diegu denei.

  35. Nerea Epelde dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, batiz bat bukaera ikusi eta denak berriro ere ondo moldatzen direla ikusteak poza ematen du.

    Gehiena gustatu zaidan zatia hau izan da:
    Asko gustatu zait ezkondu eta umeak ekartzen dituzten momentuak. Umeak pixkanaka hazten joaten dira. Baita ere atentzioa deitu dit Joseren anaiak etorri zirenean janari eske eta ez zutenean elkar ezagutu. Josek espiak zirela pentsatzen zuen hasieran eta horregatik, beraien NANa eskatu zien Josek. Josen anaiak hasi ziren esaten janaria behar zutela bere aita gaixorik zegoelako. Gero, Josek atxilotuta eta kartzelan sartuta uzten du bere anai gazteena, Simeón alegia. Situazioa ikusita nola zegoen, gainontzeko anaiek anai gazteena ekarri zuten proba bat bezala. Joseren emazteak, Asenatek alegia, Jose zertan ari zen nahi zuen jakin. Orduan, Asenatek deskubritu zuen lapurrak zirela. Geroxeago, anaiek beraien bizitza nolako gogorra izan zen kontatzen diote Joseri eta momentu horretan, denak ohartu ziren Jose zela, beraiek esklabutzat saldutako anaia.

    Batiz bat uzten digun mezua gustatu zait gehienbat: ELKAR ZAINDU BEHAR DUGU.

    Nere adineko neska eta mutilen amets garrantzitsuena orain eskolan asko ikastea eta nota onak ateratzea da, horrela etorkizunean gure gustuko den gauza bat ikasteko aukera izango dugu.

    Nire ustez pertsona bakoitzak eginkizun berezia dugu munduan. Bakoitzari interesatzen zaion gauza bat egiten dugu eta bertan denbora asko erabiltzen dugu garrantzitsua iruditzen zaigulako.

  36. Naia Barney dio

    Pelikula hasiera ez zait asko gustatu gurasoek beste anaiak desberdin tratatzen zutelako. Baina bukaera asko gustatu zait anaiek Jose esklabu bezala saldu arren barkatu egiten dituelako eta haiek eta haien familia berarekin bizitzera gonbidatzen dituelako.

    Nire ustez, nire adineko neska eta mutilen etorkizunerako amets garrantzitsuena bizitza ona izatea da, hau da, pozik izatea eta familiarekin eta lagunekin harreman ona edukitzea. Uste dut hori dela amets garrantzitsuena, nire ustez hori baita.

    Ustet dut denok dugula eginkizun berezia munduan. Baina ez dela beharrezkoa gauza handirik egitea, baizik eta gauz txikiak eginez mundua aldatu. Adibidez, nahikoa da behartsu batzuei laguntzea eta horrela zu eta behartsu horiek pozik egongo zarete.

  37. Estibaliz Romero dio

    Pelikula hontan Joseren bizitza agertzen da. Nola bere anai ordeek Egipton esklabu bezala saldu zuten eta nola bigarren faraoia bihurtzu zen.
    Bere anai ordeek Egipton agertu ziren bezte anai batekin janaria eskatzen baina ez zekiten Jose faraoi hura zenik, eta orduan egia esan zuten. Beraien anaia Jose, gaizki tratatzen zutela, esklabu bezala saldu zutela eta ez zutela berriro gertatzerik nahi. Orduan Josek bera dela esan zuen eta barkatu egin zituen. Hori izan zen gehien gustatu zitzaidana, barkatzen erakusten digulako.
    Ez dakit nire adineko neska eta mutilek zer nahi duten.
    Bai, nik uste dut elkarri barkatu eta lagundu behar diogula.

  38. Laura Alberdi dio

    Pelikula hunkigarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana Joseren ametsak dira. Bere ametsak eta besteenak esanahi ezkutu bat dute, eta Jose da gizaki bakarra esanahi hori aurkitu daitekeena.

    Denok ditugu ametsak, batzuk amets gaiztoak, beste batzuk oso alai egiten gaituzten ametsak… Gure adinekoen ametsak batiz bat, bizitzan pozik izatea eta bizitzaz gozatzea da.

    Guztiok dugu zeregin bat mundu honetan, bakoitzak aukeratzen du zeregin hori bere lan eta esfortzuaren arabera.

  39. Aitzol Cabanillas dio

    Pelikula asko gustatu zait. Gauza asko erakutsi dizkit eta oso polita izan da. Erakusten dizu pertsonak asko maite behar direla eta ez dela gezurrik esan behar Batez ere zuhaitza, Josek, nola zaintzen duen gustatu zait eta baita ere ametsak irakurtzen dituela. Nire ustez oso ondo egina dago baina akats batzuk ere baditu baina nik ez ditutu ezango.

  40. Julen Ocio dio

    Gehien gustatu zaidana da Josek bere anaiei barkatzen dienean, bere anaia txikia defendatzen deutenean anaiordeak. Ez dakit baina bakoitzak nahi duen ametsa dauka eta zaiatu egin behar du bere ametsa betetzen. Bai nire ustez pertsona bakoitzak bere misioa dauka egiteko eta agian gure ametsak dira gure misioak.

Utzi erantzuna Laura Larrañaga Madrid(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude