Gandhi

Gandhi_smiling_RMohandas Karamchand Gandhi (1869-1942)  abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa,  Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bakezaletasun aktiboaren alde eta  mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen.

Gaztetan, Hego Afrikan eta Inglaterran bazterketa arrazista ezagutu zuen. Indian, ahalegin handiak egin zituen britaniarren monopoliak ekiditen: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei erosi beharrik ez izateko, eta haien menpetik alde egiteko.  Indian bertan kotoizko jantziak egitea proposatue eta antolatu zuen; garai hartan kotoia merke saldu eta jantzi elaboratuak garesti erosten zituen Indiak.

Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen. Gandhik,  gose grebak muturreraino eramanez,  bi erlijioetako buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zuen, eta bake itunak sinatzea.  Otoitz egiera zihoala, fanatiko hindu batek tirokatua hil zen, Jainkoaren izena bere ahoan.

Bere ezaugarri batzuk aipa itzazu jarraian. Mila esker.

Iruzkinak

  1. Mireia Gurpegi dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen, eta indarkeriarik ez zuen erabili inoiz bere helburuak lortzeko; horren ordez, grebak eta baraualdiak egiten zituen. Printzipioz zuen inor ez diskriminatzea, ez azalaren koloreagatik ez erlijiotasunagatik; honen adibide bat da hinduen lurraldeetako musulmanak defendatzea bera hindua izanik. Ez zituen istiluak gogoko.

    Arrazismoaren aurka borrokatu ziren pertsonaia askoren inspirazioa izan zen Gandhi; Nelson Mandela eta Martin Luther King Jr., esaterako.

    Laburbilduz, Gandhi printzipio sendoko eta espiritu bakezaleko gizona izan zen, benetan jarraitzeko adibidea.

  2. Oihane Urain dio

    Gandhi politikari, abokatu eta buruzagi erlijioso garrantsitzua izan zen. Inoiz ez zuen idarkeriarik erabili, horren kontra baitzegoen. Kexa moduan grebak eta baraualdiak egiten zituen. Indiaren independentzian lagundu zuen. Gainera arrazakeriaren kontra zegoen. Jende askoren erreferentea izan eta gaur egun ere horrelaxe da. Gandhi pertsonaia lasaia eta miresgarria izan zen.

  3. Uxue de la Quintana dio

    Gandhi pertsona garrantzitsua izan zen biolentziarik gabeko borrokan. Eraso egiten ziotenei era berean erantzun beharrean, bakezale agertzeko apostua egiten zuen beti eta bere jarraitzaileei berdina egiteko esaten zien. Harrigarria dirudien arren horrela lortu zituen Indiaren independentzia eta beste hainbat helburu. Abokatua zen aldetik bazekien ongi zekien zer zen bidezkoa eta zer ez eta injustizien aurkako borrokan eman zuen bere bizia.

  4. Luna Arbeloa dio

    Gandhi abokatu politiko eta pertsona erlijioso garrantsitzua izan zen. Indarkeria eta biolentziaren aurka zegoen. Gai horri buruz kexatzeko greba asko egin izan zituen, hau da, biolentziari buruz kexatzeko. Indiari asko lagundu zion independentzia lortzeko bidean. Arrazakeriaren kontra lan handia ere egin zuen eta ondorioz jende askoren eredu bihurtu zen. Oso pertsona justu eta zintzoa zen.

  5. Elene Aldalur dio

    Ghandi oso pertsona garrantsitzua izan zen.Politikaria, abokatua eta buruzagi erljiosoa izan zen. Indarkeriaren kontra zegoen eta horri buruz greba eta barauldi asko egin zituen. Inidan asko lagundu zuen batizpat independentziagatik lagundu zuen. oso pertsona lasaia zen eta jendeari asko lagundu zion, jendearentzat pertsona garratzitsua zen.

  6. Jon Resa dio

    Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu hauek, Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo honetan Gandhik eragin handia izan zuen.
    Hinduista nazionalisten buruak, abokatu ikasketak egin zituen Londresen. Bere lana Hego Afrikan egin ondoren (1893) hinduisten egoera salatzeko protesta egin zuen, bere erresistentzia pasiboaren politika aplikatuz.

  7. Julen Larrañaga dio

    Mohandas Karamchand Gandhi abokatua, politikari eta buruzagi erlijioso garrantzitsua izan zen, Mahatma Gandhi goitizenaz ezagunagoa. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Mahatmak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisatzat defendatzen zuen, hau da, ez zuen biolentziarik erabili nahi, guztiz horren aurka zegoen. Arrazakeriaren aurka agertu zen ahal zuen guztietan. Gainera Indian zeuden musulmanak defendatu zituen, nahiz eta bera ez zen musulmana. Hau guztia egiteaz gain, beste hainbat eta hainbat gauzatan borrokatu zuen berdintasunaren alde eta bizitza osoan jarraitu zuen borrokan. Hori dela eta, pertsonaia garrantzitsua izan da eta jarraitzen du izaten gaur egun India, batik bat. Hil aurretik esandako hitzak azpimarratu behar dira “Hey, Rama!” (Kaixo, Jainkoa) espiritualismoz beteriko bizitza izan zuen eta Jainkoa beti izan zuen berarekin.

  8. Josue Goenaga dio

    Gandhi indiar abokatua zen, Indiarentzat pertsona erlijioso garrantzitsu izan zen. Gandhi oso pertsona lasai zen eta bere estatua zaintzeko ez zuen indarkeriarik erabili, elkarrizketa baizik. Hau indarkeriaren aurka zegoen, kexa moduan grebak egin zituen eta bere greba ezagunena gatzarena izan zen. Bera izan zen Indiako independentzia lortzeko pertsona garrantzitsuena.

    Indiaren independentzian oso garrantzitsua izan zen asko lagundu baitzuen. Horrez gain,gizon hau arrazakeriaren aurka zegoen. Jende askoren erreferente zen eta oraindik ere oso mirestua da.Erlijioari erreparatuz pertsona induista zen.

    Indiako kultura bakarrik ez zuen defendatu baizik eta kultura gehienak defendatu zituen.

  9. Hegoi Garate dio

    Mahatma Gandhi indiako abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Bakezalea zen eta indarkeria guztien aurka egin zuen borroka.
    Bere borroka garrantzitsuena Indiako independentziakoa izan zen. Hainbat greba mota eta mugimendu egin zituen, horietan ezagunena gatzaren martxa, gatzaren gaineko zergaren aurka.
    Urte askoz egon zen Indiako independentzia lortzen, gizarte eta kultura guztiak defendatzen eta beti modu bakezale batean. 1945ean Indiako independentzia lortu zuen.
    Azkenik, 1948ko urtarrilaren 30ean, errezatzera zihoala hil egin zuten, 78 urterekin.

  10. Aimar Martin dio

    Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere kexatzeko modua ez zen biolentzia erabiliz, honen kontra baitzegoen, baizik eta martxen eta greben bidez.

    Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. Begetarianoa zen. Indiaren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen.

    Hil aurretik esandako hitzak hauek izan ziren:
    Hey, Rama!

  11. Nerea Mancha dio

    Gujarateko Porbandarren jaio zen. Politikaria, abokatua eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mahatma Gandhi izenaz egin zen ezaguna. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen.Elikadurari dagokionez, begetarianoa zen.

    Mahatmaren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du.

    Hegoafrikan eman zituen urteetan zehar, Bhagavad Gita izan zen Mohandasen inspirazioa eta baita Tolstoiren liburuak ere.

    Hil aurretik bere atzenengo hitzak hauek izan ziren: Hey, Rama!

    Espiritualismoak lagundu zion azken unean ere, eta bere herriarentzako bakearen bilatze idealista bat dago tartean.

  12. Aitor Errazkin dio

    Mahatma Gandhi, gizon handia, bihotz onekoa izan zen, Indiaren independentziaren alde borroka egin zuen. Baina ez edozein borroka, biolentziarik gabeko borroka baizik, beraien aldetik behintzat, hindu asko eta asko jipoituak izan baitziren, baita hildakoak ere.
    Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.

    Askotan espetxeratu zuten eta heroi fama berehalaxe eskuratu zuen, jarraitzaile mordoa zituen, eta hauei guztiei esker injustiziaren aurka aurrerapen asko egin zituen. Begetarianoa zen.

  13. Ane Torronteras dio

    Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijioso garrantsitzua izan zen. Indiaren independentzia aldarrikatu zuen baina biolentziarik erabili gabe. Ez zuen inor diskriminatzen ez azal koloreagatik ez pobreak izateagatik. Arrazismoaren kontra borroka asko egin zituen. Gose grebak egon ziren eta bi erlijioetako buruzagiak negozioak egin zituzten orduan Gandhik bake ituna sinatzea lortu zuen

  14. Mireia Etxaniz dio

    Gandhi, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijioso oso ezanguratsua izan zen.
    Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen eta edozein motatako indarkeriaren aurka egin zuen lan.
    Hainbat martxa bakezale antolatu zituen, ezagunenetako bat gatzaren martxa izan zen, bertan, Indian gatza sortzearen alde egin zuen Britainia Handiaren menpetik ihes egiteko eta kanpotik ekarri beharrik ez izateko.
    Indiako kultura indartzearen alde ere egin zuen, jendea bertako jantzi tradizionala jaztera bultzatuz, baina, Indiako kulturaren diskriminazioaren aurka egin zuen, edozein pertsonaren eskubideak defendatuz.
    Askotan espetxeratua izan zen, baina hala ere indarrean jarraitu zuen bere ideiak jendearekin partekatuz.
    Oso pertsonaia garrantzitsua izan zen Indiako eta munduko historian zehar, lan bikaina egin zuena batez ere, Indiaren alde, baina baita, mundu osoaren alde ere.

  15. Miren Diaz de Zerio dio

    Ghandi politikari, abokatu eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren Independentzia aldarrikatu zuen, hori lortzeko ez zuen erabili biolentziarik bere printzipioen aurkakoa zelako. Bere helburuak lortzeko grebak eta baraualdiak egiten zituen.
    Bere printzipio garrantzitsuena inor ez diskriminatzea zen, ez bere azal kolorearengatik ez bere sinesmenengatik ere. Bere printzipioak defendatzeko bera hindua izanik, Indiako musulmanen eskubideen alde borrokatu zuen.
    Laburbilduz, ideiak garbi zituen pertsona bat zen eta edozer egingo zuena bere printzipioak lortzeko eta besteei erakusteko.

  16. Maddi Arocena dio

    Gandhi abokatu, buruzagi erlijiosoa eta politikaria zen. Gandhi bere bizitza zehar inoiz ez zuen indarkeriarik erabili. Kasturba izeneko neska batekin eskondu zen eta lau seme-alaba izan zituen, baina gaixki sentitu zitzaion bere seme bat homosexuala izatea. Gandhi erabaki zuen bere herria salbatzea eta horretarako hainbat ekintza egin zituen. Gandhi bihotz onekoa zen, hori egia dela adierazteko berak egin zuen ekintza bat begiratu daiteke, adibidez; bera hasi zen jaten pobreak bezala, pobrei konfidantza emateko eta horrela lortu zuen Indiako pertsonen denen konfidantza. Gandhi askenean indiako independentzia lortu zuen 1945an.

  17. Naiara Epelde dio

    Mahma Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Bakezaletasun aktiboaren alde eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Parte hartu zuen borroka guztietan biolentziarik ez zuen erabili.

    Mahatmaren filosofiak bakezaletasuna aldarrikatzen du. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen eta begetarianoa zen.

    XIX. mendean Indian erreforma garrantzitsu asko gertatu ziren, arlo horretan Gandhik eragin handia izan zuen. indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen.
    Askotan izan zen espetxeratua baina ez zuen inoiz biolentziarik erabili.

  18. Fatima Hammou dio

    Mahatma fue el dirigente más destacado del Movimiento de independencia indio contra el Raj británico. Instauró métodos de lucha social como la huelga de hambre, y en sus programas rechazaba la lucha armada y noa la *violencia¨* como medio para resistir al dominio británico.
    Mahtama a pesar de ser un abogado tambien era un gran desfensor a la sociedad de india y a otos paises tambien .
    Hoy en dia se destaca por su valentia y su inteligencia . Es un ejemplo para los demás .
    No a la violencia .
    My life is my message : Mahatma Ghandi

  19. Josune Zendoia dio

    Gandhi politikaria buruzagi eta abokatua izan zen Indiako sortzaileetako bat izan zen. Gazteetan talde arrazista bat ezagutu zuen,Indian ahalegin handia egin zuen Aurrera ateratzeko bere bizitza. Nekazaritza arloan ere aritu zen gatza biltzeko mugimenduan ere aritu zen.Indian ere kotoigintzan ere aritu zen arropak eta egiten aritu zen, garai hartan kotoi merkea behar zuen.Indian musulmaneko gatazken artean ibili zen borrokan

  20. Nerea Soares dio

    Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen.Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Oso bizimodu umila izan zuen. Gandhi filosofia bakezalea zuen. Bizitzan, indarkeriaren aurka egin zuen. Gandhi eragin handia izan zuen 1918tik aurrera, Indiar mugimendu nazionalisten buruzagia zelako. Borrokatzeko metodo berriak (grebak, gosegrebak..) ezarri zituen eta guztiak biolentziarik erabili gabe. Kontzientziari egin behar zitzaion eta desobedentzia zibila ere aldarrikatu zuen. Lev Tolstoirekin gutuna sinatu zuen.
    Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.
    Gainera arrazakeriaren kontra borrokatu zuen . Jende asko kontzientzatu zituen.

  21. Denali Martinez dio

    Mahatma Indiako Independentzia Mugimenduaren lider garrantzitsuena izan zen. Baita ere, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa. Bihotz oneko gizona zirudien. Hainbat aldiz egon zen preso, gero bihurtu zen heroi nazionala. 1931an London Conference-n parte hartu zuen, non India independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuko alderdiaren eskubidearen alde egin zuen eta Nehru bere ikaslearekin gatazkak zituen. Independentzia lortu ondoren, Gandhi indiarren gizartea erreformatu nahi zuen, beheko kaperak integratuz. Ekonomia politikoan, kapitalak lanik baino garrantzitsuagoa ez zela pentsatu zuen, eta lan hori kapitalaren gain hartu behar zen kontuan, ideia arriskutsuak kontuan hartuz.

  22. Unai Badiola dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen eta Indiaren independentzia lortzen lagundu zuen. Helburu horiek lortzeko ez zuen indarkeriarik erabiltzen eta horren ordez greba egiten zuen. Arrazakeriaren kontra zegoen. Pertsona askoren erreferentea da.

  23. Aitor Arratibel dio

    Gandhi abokatua zen, eta mota guztietako indarkeriaren aurka eta bakezaletasun aktiboaren alde zegoen. Indian ahalegin asko egin zituen bertako politiken aurka eta atzerrira ere joan zen arazo hauen aurka zerbait egiteko asmoz, adibidez Ingalaterrara eta Hego Afrikara. Indian, egoera hori hobetzeko gatza produzitzen hasi zen, kanpotik ez ekartzeko.
    Indian musulmanen eta hinduisten arteko gatazkak zeuden eta Gandhik hauek negoziatzen jartzea lortu zuen eta bake itunak sinatuz amaitu zuten.

  24. Naia Arrieta dio

    Gandhi, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa,  Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Mota guztietako indarkeriaren kontra egin zuen. Gazte zenean, Ingalaterran eta Hego Afrikan bazterketa arrakasta. Indian, ahalegin handiak egin zituen Britainiarren monopolioak ekiditen. Hauek ekiditeko, Indian gatz mugimenduak antolatu zituzten kanpotarrei ez erosteko.

    Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen. Gandhik,  bi erlijioetako buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zuen, eta bake itunak sinatzea. 

    Otoitz egiten ari zela hindu batek tirokatu egin zuen.

  25. Iara Barquero dio

    Mahatma Ghandi, Indiako estatuaren sortzailetako bat izan zen, bakearen alde eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Bera bizi izan zen garaian, bazterketa arrazista ugari zegoen Hego Afrikan eta Ingalaterran. Ahalegin handiak egin zituen hainbat gauzetan, adibidez: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen. Indian hinduisten eta musulmanen arteko gaztaka biolento ugari zegoen. Bi erlijioetako buruzagiak negoziatzea lortu zuen eta bake itunak sinatzea. Behin otoitz egitera zihoala, fanatiko hindu batek tiroka hil zuen.

  26. Ander Cuevas dio

    Mohandas Karamchand Gandhi izena zuen baina Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen. Politikari, abokatu eta buruzagi erlijioso garrantzitsua zen. Bakearen alde egin zuen eta edozein motatako indarkeriaren aurka egin zuen. Gatza biltzeko mugimendu bat egin zuen, kanpotarrei ez erosteko. Arrazismoaren aurka zegoen.

  27. Nagore Elduaien dio

    Mahatma Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa zen. Indiako estatua sortu zutenen artean zegoen. Bakearen alde zegoen eta indarkeriaren aurka. Txiki txikitatik ezagutu izan zuen arrazismoa Hego Afrikan eta Ingalaterran. Gatzaren martxa egin zuen, kanpotarrei ez erosteko eta ez egoteko haien menpean. Indian erabiltzen zituzten jantziak beren kabuz egitea proposatu zuen, bestela beste herrialdeei erosten zizkietelako oso prezio altuetan. Beste erlijio batzuen artean bakea lortzen ere saiatu zen. Tiroka hil zuten, otoitz egiten ari zen bitartean. Oso ondo iruditzen zait bakearen alde egin zuena.

  28. Naira Camaron dio

    Mohandas Karamchand Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa eta Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen, indarkeriak alde batera utzita.
    Hego Afrikan eta Ingalaterran bazterketa arrazista ikusi zuen.
    Gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei erosi beharrik ez izateko.
    Gandhi izan zen kotoizko jantziak egiteko proposatu zuena, horrela, herritarrek merke saltzen zituzten jantziak eta Indiak garestiago erosten zituen.
    Arrazismoaren aurka borrokatu ziren pertsonaia askoren “eredua” izan zen.
    Eta azkenean, otoitz egitera zihoala, hindu batek tiroa bota eta Gandhi hil zuen.

  29. Xabier Elezgarai dio

    Ghandi edo Mahatma Ghandi izenez ezagutua , politiko ,pazifista eta begetarianoa izan zen, Abokatu postuan ere egon zen, hortik, buruzagi erliojioso izatera pasa zen, musulmanen eta induisten arteko borrokak gelditzeko gose grebak egiten zituen, bere helburua lortu arte , indiako gatz eta kotoi erabilera propia ere lortu zuen, baina egun txar batean errezatzera zihoala induista batek tiroktua izan zen.

  30. Zuhaitz Garate dio

    Gandhi indiar gizon bat zen eta abokatu izateko ikasketak egin zituen. Bakearen alde zegoen pertsona bat zen eta horregatik iñoiz etzuen erabili indarkeria eta indarkeria erabiltzen zuten aurka egin zuen. Hinduisten eta musulmanen arteko gatazka asko zeuden garai hartan eta berak gose grebak egin zituen eta bi aldetako buruzagia negoziatzen jartzea lortu zuen. Azkenik hinduista tirokatuta hil zen.

  31. Ainara Iturbe dio

    Mahatma Gandhi, abokatua, oso pertsonaia ospetsua izan zen eta orain ere izaten jarraitzen du. Gauzak lortzeko oso taktika ona zuen, hain zuzen ere, biolentziarik ez erabiltzea, hitzen bidez eta ekintzen bidez lortzen zituen gauzak. Indiaren independentzia izan zen lortu zuen gauzetako bat. Arrazakeriaren aurka ere bazegoen, hori demostratu dezakegu esanez Ghandi hindua izanez, musulmanak defendatzen zituela. Bigarren Mundu gerran ere parte pixkat hartu zuen. Azken batean, oso pertsona garrantzitsua izan da Ghandi jende askore bizitzan, esfortzu asko egin baitzuen bere garaian berak nahi zuena lortu ahal izateko eta jendeari laguntzeko.

  32. Naroa Cabanillas dio

    Mahatma Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia nahi zuen eta hura lortzen lagundu zuen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat ere bazen. Hori guztia biolentziarik erabili gabe lortzeko asmoa zuen. Bakearen alde zegoen eta edozein motatako biolentziaren aurka zegoen. Hego Afrikan eta Ingalaterran egon zenean bazterketa arrazista sufritu zuen. Indiara itzultzean, ahalegin asko egin zituen Britainiarrek beraiekin zuten merkataritza apurtzeko; gatza beraiek ekoizten hasi ziren, arropak egiteko hari eta abar Britainiarri erosteari utzi zioten era beraiek ekoiztu zuten. Gandhik, beste herritar guztiek bezala, gatza ekoizten eta arropak egiten lagundu zuen; bera ere herritarrak bezalakoa zela adieraziz. Gose grebak ere egin zituen Hinduistak eta musulmanak berriro elkartzeko.

  33. Carlos Juaristi dio

    Ghandi Indiako politikari, abokatu eta buruzagi erlijiosoa zen. Honen helburua Indiak independentzia lortzea zen, baino honek hori lortzeko ez zuen inoiz erabili izan biolentzia.
    Bere ama oso erlijiosa zen eta esaten dute honek esan zuela eguzkia irten arte ez zuela ezer jango eta bete egin zuen. Ghandi ezkondu egin zen gaztetan baina azkenean bere bizitza apaiz edo monje bezala amaitu zuen.
    Honek bere helburua bete zuen, hau da, indiak independentzia lortu zuen, baina hau haserretu egin zen musulmanak parte bat beraientzat hartu zutelako, hauek ez baitzuten nahi indioekin bizi.
    Hinduista baten tiro batekin hil zen.

  34. Mercedes Sánchez dio

    Mahatma Ghandi mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Behin baino gehiagotan gose grebak eta horrelako gauzak egin izan zuen borrokatzeko. Beti bere ahalegin guztiak jartzen zituen borrokatzen hari zenagatik lortzeko. Asko lagundu zuen Indiako egoera obetzen.
    Gatzaren martxa bat egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi bat izan zen eta India osoa zeharkatu zuen.
    Kartzelan sartu zuten hainbat aldiz, baina ala ere beak borrokatzen jarraitzen zuen.
    1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela, Nathuram Godsek hil zuen.

  35. Ana Oteiza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1942) abokatua ze . Estatuz normalekoa zen eta bere bizia jendeari laguntzen pasa zuen . Independetzia lortu zuen. Eta koleredunen eta txuridunen arteko deferentsiak puskatzea nahi zuen eta horregatik martxa bat egin zuen.

  36. Sandra Pernicas dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio zen eta 1942an hil zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiari independentzia lortzea lagundu zion. Inoiz ez du indarra erabili ezertarako. Kexa moduan grebak eta baraualdiak egiten zituen. Otoitz egiera zihoala, hindu batek tirokatua hil zen, Jainkoaren izena bere ahoan.

  37. Maria Ramos dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia lortu nahi zuen, eta horretan lagundu zuen. Berak inoiz ez zuen erabili indarkeriarik, lortu nahi zituen gauzak lortzeko, eta haiengatik borrokatzeko. Bakezalea zen, oso.

    Ez zuen nahi inor diskriminatu, ez erlijioarengatik, eta azal koloreagatik… eta abar.

  38. Maria Saenz dio

    Mahatma Gandhi oso pertsona jatorra da. Beti besteak laguntzeko prest zegoen gizon bat da eta asko eskertzeko dagoen pertsona.
    Gandhi, politikaria eta abokatua zen.

    Bere helburua biolentziarik gabe pakea lortzea zen eta nahiz eta ez lortu oso ondo egin zuen.

  39. Markel Piris dio

    Gandhi, 1869an jaio zen eta 1942an hil zen.
    Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Bakearen alde egiten zuen beti eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen.
    Gauza on ugari egin zituen, adibidez, Indiari independentzia lortzen lagundu zion.

  40. Dunia Elorza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio zen eta 1942an hil zuten. Abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa zen. Indiako sortzailetako bat zen. Indarkeriaren aurka zegoen. Hego Afrikan zegoenean gaztea zenean ezagutu zuen bazterkeria arrazista. Gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, hori egin zuen besteei ez erosteko eta eta menpe ez egoteko.
    Kotoizko jantziak egitea proposatu zuen India bertan, kotoia merke baitzegoen eta jantziak garesti. Hinduisten eta musulmanen arteko gatazka ugari egon ziren eta Mahatma gose grebak azken muturreraino eraman zituen. Lortu zuen gauzetako bat izan zen bi erlijio buru negoziatzen jarri zituela eta bake itunak sinatzea lortu zuen. Otoitz egoteko bidean hinduista erradikal batek hil zuen tirokatuta Jainkoaren hitza ahoan zuela.

    Oso iruditu zait egin duena gatza eta kotoiarena modu horretan diru irabaz dezaketelako eta inoren menpean ez daudelako modu horretan. Asko gustatu zait egin duen lana bakea lortzeko eta egin zuen guztia biolentziarik gabe egin zuela.

  41. Maialen Sudupe dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio eta 1942an hil zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen Indian. Aipagarria da Indiaren sortzaileetako bat izan zela, independentziaren alde borrokatu baitzuen.

    Indiar jendea pobreziatik ateratzen ahalegindu zen. Gatzaren mugimendua sortu zuen indiarrek ez zezaten gatza beste herrialde batzuetatik hartu. Horrela, ez zeuden beste herrialdeen menpe. Aldi berean, mugimendu arrazistak eta bazterkeriak desagertzea nahi zuen eta horren aurka ere borrokatu egin zuen bukaeraraino.

    Bizitzan zehar gauz ugari lortu ditu eta hauek guztion onurarako izan dira. Eskertzekoa da bera bezalako jendeak guztion alde egiten dituzten gauzak.

  42. Maddi Ormazabal dio

    Mohandas Karamchand Gandhi Indian jaio zen, 1869ko urriaren 2an. Bere bizia ordea New Delhin amaitu zen, 1948ko urtarrilaren 30an. Ofizioz abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Orain arte ikusi ditutgun bi pertsonaien bezala ordea, bere filosofia, bere helmugak biolentzia gabe lortzea zen. Horregatik pasatu zuen bizitza osoa edozein motatako indarkeriaren aurka. Indiako hainbat ekintzetan muturra sartu zuen, independentzia lortzerakoan esate baterako edota bertako gizartea eraldatzerakoan. Maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen, nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Bere lana asko goraipatzekoa izan zen arren, bere biziari ere amaiera etorri egin zitzaion. Errezatzera zihoan eliza batera eta erradikal batek tiroz hil zuen. Bere lanaren bezahinbeste gogoratzen dira bere azken hitzak: “Hey, Rama!”, izaera handia esan nahi duena.
    Nire ustez horrelako pertsonaiei buruz gaur egun gehiago hitz egin beharko zen. Hauek, gauzak iritzia emanez eta pisuzko argudioak erabiltzen lortzen zituztelako, inoiz ez biolentziaren bidez. Hainbeste berri txar entzuten diren planeta batean, iruditzen zait gehiago zabaldu beharko luketela hauen pentsatzeko era. Biolentzia, argudiorik ez dutenek bakarrik erabiltzen dutelako.

  43. Ainara Pickford dio

    Mohandas Karmchand Gandhi, indiako estatuaren sortzialetako bat zen , politikaria ,abokatua eta buruzagi erlijiosoa ere.
    Indian bakea lortzeko gauza asko egin zituen, hauetako bat , ekonomia arloan berdintasuna lortzea nahi zuen, hau da, pertsonek eta lanak, balantza berdina izatea eta ez egitea gehiegizko esfortzua ,Indiarrak gehiegizko lana egiten baidute.
    Hauek lortzeko, gose grebak egin zituen.
    Pakistan Indiatik banatu izanak asko desanimatu zuen eta Independientziaren ondoren, saiatu zen, nekazari guneak garatzen.
    Hinduen lurraldetako musulmanak defendatu zituelako, 78 urte zituela, Nathuram Godsek ek,indiar integrista fanatikoak hil zuen.

  44. Jone Alonso dio

    Gandhi oso pertsona garrantzitsua da gaur egun ere, Indiaren independentzian lagundu egin zuelako, baina beti biolentzia erabili gabe. Honen ordez grebak eta baraualdiak egiten zituen. Arrazoia erabiltzen zuen guztiaren gainetik, abokatu,politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zelako. Erreputazio handiko gizona zen eta orain ere horrela gogoratzen da, arrazakeriaren aurka zegoelako eta horrela lortu zuelako Indian erlijio guztiak onartzea, guztiak defendatuz. Ghandi pertsona bakezalea zen eta izugarri ondo hitz egiten zuen guztiak konbentzitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude