Gandhi

Gandhi_smiling_RMohandas Karamchand Gandhi (1869-1942)  abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa,  Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bakezaletasun aktiboaren alde eta  mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen.

Gaztetan, Hego Afrikan eta Inglaterran bazterketa arrazista ezagutu zuen. Indian, ahalegin handiak egin zituen britaniarren monopoliak ekiditen: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei erosi beharrik ez izateko, eta haien menpetik alde egiteko.  Indian bertan kotoizko jantziak egitea proposatue eta antolatu zuen; garai hartan kotoia merke saldu eta jantzi elaboratuak garesti erosten zituen Indiak.

Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen. Gandhik,  gose grebak muturreraino eramanez,  bi erlijioetako buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zuen, eta bake itunak sinatzea.  Otoitz egiera zihoala, fanatiko hindu batek tirokatua hil zen, Jainkoaren izena bere ahoan.

Bere ezaugarri batzuk aipa itzazu jarraian. Mila esker.

Iruzkinak

  1. Mireia Gurpegi dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen, eta indarkeriarik ez zuen erabili inoiz bere helburuak lortzeko; horren ordez, grebak eta baraualdiak egiten zituen. Printzipioz zuen inor ez diskriminatzea, ez azalaren koloreagatik ez erlijiotasunagatik; honen adibide bat da hinduen lurraldeetako musulmanak defendatzea bera hindua izanik. Ez zituen istiluak gogoko.

    Arrazismoaren aurka borrokatu ziren pertsonaia askoren inspirazioa izan zen Gandhi; Nelson Mandela eta Martin Luther King Jr., esaterako.

    Laburbilduz, Gandhi printzipio sendoko eta espiritu bakezaleko gizona izan zen, benetan jarraitzeko adibidea.

  2. Oihane Urain dio

    Gandhi politikari, abokatu eta buruzagi erlijioso garrantsitzua izan zen. Inoiz ez zuen idarkeriarik erabili, horren kontra baitzegoen. Kexa moduan grebak eta baraualdiak egiten zituen. Indiaren independentzian lagundu zuen. Gainera arrazakeriaren kontra zegoen. Jende askoren erreferentea izan eta gaur egun ere horrelaxe da. Gandhi pertsonaia lasaia eta miresgarria izan zen.

  3. Uxue de la Quintana dio

    Gandhi pertsona garrantzitsua izan zen biolentziarik gabeko borrokan. Eraso egiten ziotenei era berean erantzun beharrean, bakezale agertzeko apostua egiten zuen beti eta bere jarraitzaileei berdina egiteko esaten zien. Harrigarria dirudien arren horrela lortu zituen Indiaren independentzia eta beste hainbat helburu. Abokatua zen aldetik bazekien ongi zekien zer zen bidezkoa eta zer ez eta injustizien aurkako borrokan eman zuen bere bizia.

  4. Luna Arbeloa dio

    Gandhi abokatu politiko eta pertsona erlijioso garrantsitzua izan zen. Indarkeria eta biolentziaren aurka zegoen. Gai horri buruz kexatzeko greba asko egin izan zituen, hau da, biolentziari buruz kexatzeko. Indiari asko lagundu zion independentzia lortzeko bidean. Arrazakeriaren kontra lan handia ere egin zuen eta ondorioz jende askoren eredu bihurtu zen. Oso pertsona justu eta zintzoa zen.

  5. Elene Aldalur dio

    Ghandi oso pertsona garrantsitzua izan zen.Politikaria, abokatua eta buruzagi erljiosoa izan zen. Indarkeriaren kontra zegoen eta horri buruz greba eta barauldi asko egin zituen. Inidan asko lagundu zuen batizpat independentziagatik lagundu zuen. oso pertsona lasaia zen eta jendeari asko lagundu zion, jendearentzat pertsona garratzitsua zen.

  6. Jon Resa dio

    Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu hauek, Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo honetan Gandhik eragin handia izan zuen.
    Hinduista nazionalisten buruak, abokatu ikasketak egin zituen Londresen. Bere lana Hego Afrikan egin ondoren (1893) hinduisten egoera salatzeko protesta egin zuen, bere erresistentzia pasiboaren politika aplikatuz.

  7. Julen Larrañaga dio

    Mohandas Karamchand Gandhi abokatua, politikari eta buruzagi erlijioso garrantzitsua izan zen, Mahatma Gandhi goitizenaz ezagunagoa. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Mahatmak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisatzat defendatzen zuen, hau da, ez zuen biolentziarik erabili nahi, guztiz horren aurka zegoen. Arrazakeriaren aurka agertu zen ahal zuen guztietan. Gainera Indian zeuden musulmanak defendatu zituen, nahiz eta bera ez zen musulmana. Hau guztia egiteaz gain, beste hainbat eta hainbat gauzatan borrokatu zuen berdintasunaren alde eta bizitza osoan jarraitu zuen borrokan. Hori dela eta, pertsonaia garrantzitsua izan da eta jarraitzen du izaten gaur egun India, batik bat. Hil aurretik esandako hitzak azpimarratu behar dira “Hey, Rama!” (Kaixo, Jainkoa) espiritualismoz beteriko bizitza izan zuen eta Jainkoa beti izan zuen berarekin.

  8. Josue Goenaga dio

    Gandhi indiar abokatua zen, Indiarentzat pertsona erlijioso garrantzitsu izan zen. Gandhi oso pertsona lasai zen eta bere estatua zaintzeko ez zuen indarkeriarik erabili, elkarrizketa baizik. Hau indarkeriaren aurka zegoen, kexa moduan grebak egin zituen eta bere greba ezagunena gatzarena izan zen. Bera izan zen Indiako independentzia lortzeko pertsona garrantzitsuena.

    Indiaren independentzian oso garrantzitsua izan zen asko lagundu baitzuen. Horrez gain,gizon hau arrazakeriaren aurka zegoen. Jende askoren erreferente zen eta oraindik ere oso mirestua da.Erlijioari erreparatuz pertsona induista zen.

    Indiako kultura bakarrik ez zuen defendatu baizik eta kultura gehienak defendatu zituen.

  9. Hegoi Garate dio

    Mahatma Gandhi indiako abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Bakezalea zen eta indarkeria guztien aurka egin zuen borroka.
    Bere borroka garrantzitsuena Indiako independentziakoa izan zen. Hainbat greba mota eta mugimendu egin zituen, horietan ezagunena gatzaren martxa, gatzaren gaineko zergaren aurka.
    Urte askoz egon zen Indiako independentzia lortzen, gizarte eta kultura guztiak defendatzen eta beti modu bakezale batean. 1945ean Indiako independentzia lortu zuen.
    Azkenik, 1948ko urtarrilaren 30ean, errezatzera zihoala hil egin zuten, 78 urterekin.

  10. Aimar Martin dio

    Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bere kexatzeko modua ez zen biolentzia erabiliz, honen kontra baitzegoen, baizik eta martxen eta greben bidez.

    Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. Begetarianoa zen. Indiaren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen.

    Hil aurretik esandako hitzak hauek izan ziren:
    Hey, Rama!

  11. Nerea Mancha dio

    Gujarateko Porbandarren jaio zen. Politikaria, abokatua eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mahatma Gandhi izenaz egin zen ezaguna. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen.Elikadurari dagokionez, begetarianoa zen.

    Mahatmaren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du.

    Hegoafrikan eman zituen urteetan zehar, Bhagavad Gita izan zen Mohandasen inspirazioa eta baita Tolstoiren liburuak ere.

    Hil aurretik bere atzenengo hitzak hauek izan ziren: Hey, Rama!

    Espiritualismoak lagundu zion azken unean ere, eta bere herriarentzako bakearen bilatze idealista bat dago tartean.

  12. Aitor Errazkin dio

    Mahatma Gandhi, gizon handia, bihotz onekoa izan zen, Indiaren independentziaren alde borroka egin zuen. Baina ez edozein borroka, biolentziarik gabeko borroka baizik, beraien aldetik behintzat, hindu asko eta asko jipoituak izan baitziren, baita hildakoak ere.
    Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.

    Askotan espetxeratu zuten eta heroi fama berehalaxe eskuratu zuen, jarraitzaile mordoa zituen, eta hauei guztiei esker injustiziaren aurka aurrerapen asko egin zituen. Begetarianoa zen.

  13. Ane Torronteras dio

    Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijioso garrantsitzua izan zen. Indiaren independentzia aldarrikatu zuen baina biolentziarik erabili gabe. Ez zuen inor diskriminatzen ez azal koloreagatik ez pobreak izateagatik. Arrazismoaren kontra borroka asko egin zituen. Gose grebak egon ziren eta bi erlijioetako buruzagiak negozioak egin zituzten orduan Gandhik bake ituna sinatzea lortu zuen

  14. Mireia Etxaniz dio

    Gandhi, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijioso oso ezanguratsua izan zen.
    Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen eta edozein motatako indarkeriaren aurka egin zuen lan.
    Hainbat martxa bakezale antolatu zituen, ezagunenetako bat gatzaren martxa izan zen, bertan, Indian gatza sortzearen alde egin zuen Britainia Handiaren menpetik ihes egiteko eta kanpotik ekarri beharrik ez izateko.
    Indiako kultura indartzearen alde ere egin zuen, jendea bertako jantzi tradizionala jaztera bultzatuz, baina, Indiako kulturaren diskriminazioaren aurka egin zuen, edozein pertsonaren eskubideak defendatuz.
    Askotan espetxeratua izan zen, baina hala ere indarrean jarraitu zuen bere ideiak jendearekin partekatuz.
    Oso pertsonaia garrantzitsua izan zen Indiako eta munduko historian zehar, lan bikaina egin zuena batez ere, Indiaren alde, baina baita, mundu osoaren alde ere.

  15. Miren Diaz de Zerio dio

    Ghandi politikari, abokatu eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren Independentzia aldarrikatu zuen, hori lortzeko ez zuen erabili biolentziarik bere printzipioen aurkakoa zelako. Bere helburuak lortzeko grebak eta baraualdiak egiten zituen.
    Bere printzipio garrantzitsuena inor ez diskriminatzea zen, ez bere azal kolorearengatik ez bere sinesmenengatik ere. Bere printzipioak defendatzeko bera hindua izanik, Indiako musulmanen eskubideen alde borrokatu zuen.
    Laburbilduz, ideiak garbi zituen pertsona bat zen eta edozer egingo zuena bere printzipioak lortzeko eta besteei erakusteko.

  16. Maddi Arocena dio

    Gandhi abokatu, buruzagi erlijiosoa eta politikaria zen. Gandhi bere bizitza zehar inoiz ez zuen indarkeriarik erabili. Kasturba izeneko neska batekin eskondu zen eta lau seme-alaba izan zituen, baina gaixki sentitu zitzaion bere seme bat homosexuala izatea. Gandhi erabaki zuen bere herria salbatzea eta horretarako hainbat ekintza egin zituen. Gandhi bihotz onekoa zen, hori egia dela adierazteko berak egin zuen ekintza bat begiratu daiteke, adibidez; bera hasi zen jaten pobreak bezala, pobrei konfidantza emateko eta horrela lortu zuen Indiako pertsonen denen konfidantza. Gandhi askenean indiako independentzia lortu zuen 1945an.

  17. Naiara Epelde dio

    Mahma Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Bakezaletasun aktiboaren alde eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Parte hartu zuen borroka guztietan biolentziarik ez zuen erabili.

    Mahatmaren filosofiak bakezaletasuna aldarrikatzen du. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen eta begetarianoa zen.

    XIX. mendean Indian erreforma garrantzitsu asko gertatu ziren, arlo horretan Gandhik eragin handia izan zuen. indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen.
    Askotan izan zen espetxeratua baina ez zuen inoiz biolentziarik erabili.

  18. Fatima Hammou dio

    Mahatma fue el dirigente más destacado del Movimiento de independencia indio contra el Raj británico. Instauró métodos de lucha social como la huelga de hambre, y en sus programas rechazaba la lucha armada y noa la *violencia¨* como medio para resistir al dominio británico.
    Mahtama a pesar de ser un abogado tambien era un gran desfensor a la sociedad de india y a otos paises tambien .
    Hoy en dia se destaca por su valentia y su inteligencia . Es un ejemplo para los demás .
    No a la violencia .
    My life is my message : Mahatma Ghandi

  19. Josune Zendoia dio

    Gandhi politikaria buruzagi eta abokatua izan zen Indiako sortzaileetako bat izan zen. Gazteetan talde arrazista bat ezagutu zuen,Indian ahalegin handia egin zuen Aurrera ateratzeko bere bizitza. Nekazaritza arloan ere aritu zen gatza biltzeko mugimenduan ere aritu zen.Indian ere kotoigintzan ere aritu zen arropak eta egiten aritu zen, garai hartan kotoi merkea behar zuen.Indian musulmaneko gatazken artean ibili zen borrokan

  20. Nerea Soares dio

    Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen.Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Oso bizimodu umila izan zuen. Gandhi filosofia bakezalea zuen. Bizitzan, indarkeriaren aurka egin zuen. Gandhi eragin handia izan zuen 1918tik aurrera, Indiar mugimendu nazionalisten buruzagia zelako. Borrokatzeko metodo berriak (grebak, gosegrebak..) ezarri zituen eta guztiak biolentziarik erabili gabe. Kontzientziari egin behar zitzaion eta desobedentzia zibila ere aldarrikatu zuen. Lev Tolstoirekin gutuna sinatu zuen.
    Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.
    Gainera arrazakeriaren kontra borrokatu zuen . Jende asko kontzientzatu zituen.

  21. Denali Martinez dio

    Mahatma Indiako Independentzia Mugimenduaren lider garrantzitsuena izan zen. Baita ere, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa. Bihotz oneko gizona zirudien. Hainbat aldiz egon zen preso, gero bihurtu zen heroi nazionala. 1931an London Conference-n parte hartu zuen, non India independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuko alderdiaren eskubidearen alde egin zuen eta Nehru bere ikaslearekin gatazkak zituen. Independentzia lortu ondoren, Gandhi indiarren gizartea erreformatu nahi zuen, beheko kaperak integratuz. Ekonomia politikoan, kapitalak lanik baino garrantzitsuagoa ez zela pentsatu zuen, eta lan hori kapitalaren gain hartu behar zen kontuan, ideia arriskutsuak kontuan hartuz.

  22. Unai Badiola dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen eta Indiaren independentzia lortzen lagundu zuen. Helburu horiek lortzeko ez zuen indarkeriarik erabiltzen eta horren ordez greba egiten zuen. Arrazakeriaren kontra zegoen. Pertsona askoren erreferentea da.

  23. Aitor Arratibel dio

    Gandhi abokatua zen, eta mota guztietako indarkeriaren aurka eta bakezaletasun aktiboaren alde zegoen. Indian ahalegin asko egin zituen bertako politiken aurka eta atzerrira ere joan zen arazo hauen aurka zerbait egiteko asmoz, adibidez Ingalaterrara eta Hego Afrikara. Indian, egoera hori hobetzeko gatza produzitzen hasi zen, kanpotik ez ekartzeko.
    Indian musulmanen eta hinduisten arteko gatazkak zeuden eta Gandhik hauek negoziatzen jartzea lortu zuen eta bake itunak sinatuz amaitu zuten.

  24. Naia Arrieta dio

    Gandhi, abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa,  Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Mota guztietako indarkeriaren kontra egin zuen. Gazte zenean, Ingalaterran eta Hego Afrikan bazterketa arrakasta. Indian, ahalegin handiak egin zituen Britainiarren monopolioak ekiditen. Hauek ekiditeko, Indian gatz mugimenduak antolatu zituzten kanpotarrei ez erosteko.

    Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen. Gandhik,  bi erlijioetako buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zuen, eta bake itunak sinatzea. 

    Otoitz egiten ari zela hindu batek tirokatu egin zuen.

  25. Iara Barquero dio

    Mahatma Ghandi, Indiako estatuaren sortzailetako bat izan zen, bakearen alde eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Bera bizi izan zen garaian, bazterketa arrazista ugari zegoen Hego Afrikan eta Ingalaterran. Ahalegin handiak egin zituen hainbat gauzetan, adibidez: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen. Indian hinduisten eta musulmanen arteko gaztaka biolento ugari zegoen. Bi erlijioetako buruzagiak negoziatzea lortu zuen eta bake itunak sinatzea. Behin otoitz egitera zihoala, fanatiko hindu batek tiroka hil zuen.

  26. Ander Cuevas dio

    Mohandas Karamchand Gandhi izena zuen baina Mahatma Gandhi izenez egin zen ezaguna. Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen. Politikari, abokatu eta buruzagi erlijioso garrantzitsua zen. Bakearen alde egin zuen eta edozein motatako indarkeriaren aurka egin zuen. Gatza biltzeko mugimendu bat egin zuen, kanpotarrei ez erosteko. Arrazismoaren aurka zegoen.

  27. Nagore Elduaien dio

    Mahatma Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa zen. Indiako estatua sortu zutenen artean zegoen. Bakearen alde zegoen eta indarkeriaren aurka. Txiki txikitatik ezagutu izan zuen arrazismoa Hego Afrikan eta Ingalaterran. Gatzaren martxa egin zuen, kanpotarrei ez erosteko eta ez egoteko haien menpean. Indian erabiltzen zituzten jantziak beren kabuz egitea proposatu zuen, bestela beste herrialdeei erosten zizkietelako oso prezio altuetan. Beste erlijio batzuen artean bakea lortzen ere saiatu zen. Tiroka hil zuten, otoitz egiten ari zen bitartean. Oso ondo iruditzen zait bakearen alde egin zuena.

  28. Naira Camaron dio

    Mohandas Karamchand Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa eta Indiaren independentzia aldarrikatzen lagundu zuen, indarkeriak alde batera utzita.
    Hego Afrikan eta Ingalaterran bazterketa arrazista ikusi zuen.
    Gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei erosi beharrik ez izateko.
    Gandhi izan zen kotoizko jantziak egiteko proposatu zuena, horrela, herritarrek merke saltzen zituzten jantziak eta Indiak garestiago erosten zituen.
    Arrazismoaren aurka borrokatu ziren pertsonaia askoren “eredua” izan zen.
    Eta azkenean, otoitz egitera zihoala, hindu batek tiroa bota eta Gandhi hil zuen.

  29. Xabier Elezgarai dio

    Ghandi edo Mahatma Ghandi izenez ezagutua , politiko ,pazifista eta begetarianoa izan zen, Abokatu postuan ere egon zen, hortik, buruzagi erliojioso izatera pasa zen, musulmanen eta induisten arteko borrokak gelditzeko gose grebak egiten zituen, bere helburua lortu arte , indiako gatz eta kotoi erabilera propia ere lortu zuen, baina egun txar batean errezatzera zihoala induista batek tiroktua izan zen.

  30. Zuhaitz Garate dio

    Gandhi indiar gizon bat zen eta abokatu izateko ikasketak egin zituen. Bakearen alde zegoen pertsona bat zen eta horregatik iñoiz etzuen erabili indarkeria eta indarkeria erabiltzen zuten aurka egin zuen. Hinduisten eta musulmanen arteko gatazka asko zeuden garai hartan eta berak gose grebak egin zituen eta bi aldetako buruzagia negoziatzen jartzea lortu zuen. Azkenik hinduista tirokatuta hil zen.

  31. Ainara Iturbe dio

    Mahatma Gandhi, abokatua, oso pertsonaia ospetsua izan zen eta orain ere izaten jarraitzen du. Gauzak lortzeko oso taktika ona zuen, hain zuzen ere, biolentziarik ez erabiltzea, hitzen bidez eta ekintzen bidez lortzen zituen gauzak. Indiaren independentzia izan zen lortu zuen gauzetako bat. Arrazakeriaren aurka ere bazegoen, hori demostratu dezakegu esanez Ghandi hindua izanez, musulmanak defendatzen zituela. Bigarren Mundu gerran ere parte pixkat hartu zuen. Azken batean, oso pertsona garrantzitsua izan da Ghandi jende askore bizitzan, esfortzu asko egin baitzuen bere garaian berak nahi zuena lortu ahal izateko eta jendeari laguntzeko.

  32. Naroa Cabanillas dio

    Mahatma Gandhi abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia nahi zuen eta hura lortzen lagundu zuen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat ere bazen. Hori guztia biolentziarik erabili gabe lortzeko asmoa zuen. Bakearen alde zegoen eta edozein motatako biolentziaren aurka zegoen. Hego Afrikan eta Ingalaterran egon zenean bazterketa arrazista sufritu zuen. Indiara itzultzean, ahalegin asko egin zituen Britainiarrek beraiekin zuten merkataritza apurtzeko; gatza beraiek ekoizten hasi ziren, arropak egiteko hari eta abar Britainiarri erosteari utzi zioten era beraiek ekoiztu zuten. Gandhik, beste herritar guztiek bezala, gatza ekoizten eta arropak egiten lagundu zuen; bera ere herritarrak bezalakoa zela adieraziz. Gose grebak ere egin zituen Hinduistak eta musulmanak berriro elkartzeko.

  33. Carlos Juaristi dio

    Ghandi Indiako politikari, abokatu eta buruzagi erlijiosoa zen. Honen helburua Indiak independentzia lortzea zen, baino honek hori lortzeko ez zuen inoiz erabili izan biolentzia.
    Bere ama oso erlijiosa zen eta esaten dute honek esan zuela eguzkia irten arte ez zuela ezer jango eta bete egin zuen. Ghandi ezkondu egin zen gaztetan baina azkenean bere bizitza apaiz edo monje bezala amaitu zuen.
    Honek bere helburua bete zuen, hau da, indiak independentzia lortu zuen, baina hau haserretu egin zen musulmanak parte bat beraientzat hartu zutelako, hauek ez baitzuten nahi indioekin bizi.
    Hinduista baten tiro batekin hil zen.

  34. Mercedes Sánchez dio

    Mahatma Ghandi mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Behin baino gehiagotan gose grebak eta horrelako gauzak egin izan zuen borrokatzeko. Beti bere ahalegin guztiak jartzen zituen borrokatzen hari zenagatik lortzeko. Asko lagundu zuen Indiako egoera obetzen.
    Gatzaren martxa bat egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi bat izan zen eta India osoa zeharkatu zuen.
    Kartzelan sartu zuten hainbat aldiz, baina ala ere beak borrokatzen jarraitzen zuen.
    1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela, Nathuram Godsek hil zuen.

  35. Ana Oteiza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1942) abokatua ze . Estatuz normalekoa zen eta bere bizia jendeari laguntzen pasa zuen . Independetzia lortu zuen. Eta koleredunen eta txuridunen arteko deferentsiak puskatzea nahi zuen eta horregatik martxa bat egin zuen.

  36. Sandra Pernicas dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio zen eta 1942an hil zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiari independentzia lortzea lagundu zion. Inoiz ez du indarra erabili ezertarako. Kexa moduan grebak eta baraualdiak egiten zituen. Otoitz egiera zihoala, hindu batek tirokatua hil zen, Jainkoaren izena bere ahoan.

  37. Maria Ramos dio

    Gandhi abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiaren independentzia lortu nahi zuen, eta horretan lagundu zuen. Berak inoiz ez zuen erabili indarkeriarik, lortu nahi zituen gauzak lortzeko, eta haiengatik borrokatzeko. Bakezalea zen, oso.

    Ez zuen nahi inor diskriminatu, ez erlijioarengatik, eta azal koloreagatik… eta abar.

  38. Maria Saenz dio

    Mahatma Gandhi oso pertsona jatorra da. Beti besteak laguntzeko prest zegoen gizon bat da eta asko eskertzeko dagoen pertsona.
    Gandhi, politikaria eta abokatua zen.

    Bere helburua biolentziarik gabe pakea lortzea zen eta nahiz eta ez lortu oso ondo egin zuen.

  39. Markel Piris dio

    Gandhi, 1869an jaio zen eta 1942an hil zen.
    Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Bakearen alde egiten zuen beti eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen.
    Gauza on ugari egin zituen, adibidez, Indiari independentzia lortzen lagundu zion.

  40. Dunia Elorza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio zen eta 1942an hil zuten. Abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa zen. Indiako sortzailetako bat zen. Indarkeriaren aurka zegoen. Hego Afrikan zegoenean gaztea zenean ezagutu zuen bazterkeria arrazista. Gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, hori egin zuen besteei ez erosteko eta eta menpe ez egoteko.
    Kotoizko jantziak egitea proposatu zuen India bertan, kotoia merke baitzegoen eta jantziak garesti. Hinduisten eta musulmanen arteko gatazka ugari egon ziren eta Mahatma gose grebak azken muturreraino eraman zituen. Lortu zuen gauzetako bat izan zen bi erlijio buru negoziatzen jarri zituela eta bake itunak sinatzea lortu zuen. Otoitz egoteko bidean hinduista erradikal batek hil zuen tirokatuta Jainkoaren hitza ahoan zuela.

    Oso iruditu zait egin duena gatza eta kotoiarena modu horretan diru irabaz dezaketelako eta inoren menpean ez daudelako modu horretan. Asko gustatu zait egin duen lana bakea lortzeko eta egin zuen guztia biolentziarik gabe egin zuela.

  41. Maialen Sudupe dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869an jaio eta 1942an hil zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen Indian. Aipagarria da Indiaren sortzaileetako bat izan zela, independentziaren alde borrokatu baitzuen.

    Indiar jendea pobreziatik ateratzen ahalegindu zen. Gatzaren mugimendua sortu zuen indiarrek ez zezaten gatza beste herrialde batzuetatik hartu. Horrela, ez zeuden beste herrialdeen menpe. Aldi berean, mugimendu arrazistak eta bazterkeriak desagertzea nahi zuen eta horren aurka ere borrokatu egin zuen bukaeraraino.

    Bizitzan zehar gauz ugari lortu ditu eta hauek guztion onurarako izan dira. Eskertzekoa da bera bezalako jendeak guztion alde egiten dituzten gauzak.

  42. Maddi Ormazabal dio

    Mohandas Karamchand Gandhi Indian jaio zen, 1869ko urriaren 2an. Bere bizia ordea New Delhin amaitu zen, 1948ko urtarrilaren 30an. Ofizioz abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Orain arte ikusi ditutgun bi pertsonaien bezala ordea, bere filosofia, bere helmugak biolentzia gabe lortzea zen. Horregatik pasatu zuen bizitza osoa edozein motatako indarkeriaren aurka. Indiako hainbat ekintzetan muturra sartu zuen, independentzia lortzerakoan esate baterako edota bertako gizartea eraldatzerakoan. Maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen, nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Bere lana asko goraipatzekoa izan zen arren, bere biziari ere amaiera etorri egin zitzaion. Errezatzera zihoan eliza batera eta erradikal batek tiroz hil zuen. Bere lanaren bezahinbeste gogoratzen dira bere azken hitzak: “Hey, Rama!”, izaera handia esan nahi duena.
    Nire ustez horrelako pertsonaiei buruz gaur egun gehiago hitz egin beharko zen. Hauek, gauzak iritzia emanez eta pisuzko argudioak erabiltzen lortzen zituztelako, inoiz ez biolentziaren bidez. Hainbeste berri txar entzuten diren planeta batean, iruditzen zait gehiago zabaldu beharko luketela hauen pentsatzeko era. Biolentzia, argudiorik ez dutenek bakarrik erabiltzen dutelako.

  43. Ainara Pickford dio

    Mohandas Karmchand Gandhi, indiako estatuaren sortzialetako bat zen , politikaria ,abokatua eta buruzagi erlijiosoa ere.
    Indian bakea lortzeko gauza asko egin zituen, hauetako bat , ekonomia arloan berdintasuna lortzea nahi zuen, hau da, pertsonek eta lanak, balantza berdina izatea eta ez egitea gehiegizko esfortzua ,Indiarrak gehiegizko lana egiten baidute.
    Hauek lortzeko, gose grebak egin zituen.
    Pakistan Indiatik banatu izanak asko desanimatu zuen eta Independientziaren ondoren, saiatu zen, nekazari guneak garatzen.
    Hinduen lurraldetako musulmanak defendatu zituelako, 78 urte zituela, Nathuram Godsek ek,indiar integrista fanatikoak hil zuen.

  44. Jone Alonso dio

    Gandhi oso pertsona garrantzitsua da gaur egun ere, Indiaren independentzian lagundu egin zuelako, baina beti biolentzia erabili gabe. Honen ordez grebak eta baraualdiak egiten zituen. Arrazoia erabiltzen zuen guztiaren gainetik, abokatu,politikari eta buruzagi erlijiosoa izan zelako. Erreputazio handiko gizona zen eta orain ere horrela gogoratzen da, arrazakeriaren aurka zegoelako eta horrela lortu zuelako Indian erlijio guztiak onartzea, guztiak defendatuz. Ghandi pertsona bakezalea zen eta izugarri ondo hitz egiten zuen guztiak konbentzitzeko.

  45. Unax Doyharzabal dio

    Gandhi gure gizartean egon den pertsona baketsuena izan zen, beti Indiarren eskubideen alde egin zuen era baketsuan, hau da, biolentziarik gabe. Bere mugimendu horretan hainbat sufrimendu igaro behar izan zituen; gose grebak, kartzelamenduak, torturak, epaiketa bidegabeak… Gandhik Britainiarren errepresioaren aurka egin zuen biolentziarik gabe, berak deitzen zion “áhimsa” eran.

    Indiak independentzia lortu zuenean Gandhi ez zituen bere mugimenduak eta bere helburuak alde batera utzi, hark Indiar gizartea erreformatzen jarraitu zuen. Klase baxuenetatik hasiz, hau da, esklabuetatik. Esklabu asko gure gizartean integratzen lagundu zituen etxebizitza bat edukitzen lagunduz, oinarrizko jakintza bat eta egunero janari minimo bat.

    Bere ezaugarri nabarmenenak :

    Nazionalista.
    Berdintasunaren defendatzailea.
    Justiziaren defendatzailea.
    Baketsua.

    Azkenik, Indian musulmanen aurkako gatazka ugariak izan ziren erlijioaren , bertan hinduistak baitziren nagusi, Gandhik sekula ere ez zituen onartu idea eta ekintza hauek nahiz eta bera Hinduista izan. Horrelaxe bera hil zuten, ahulenak defendatzen ari zela, hau da, musulmanak, bere alderdi Hinduista radikal batek tirokatu zuen.

  46. Urko Martínez dio

    Gandhiren erakarpena izugarrizko pisukoa da, azkenean borroka ez armatua entzuten dugunean, lehenengo pertsona etortzen zaiguna burura bera da. Hori kontuan izanda erreferentzaia irudi oso egokia da eta asko egin zuen mundu baketsu baten alde. Baita ere Pakistan, Bangladesh, eta Indiako independentzi konfliktua oso odoltsua izan zen eta askoz odoltsuago bera ez bazuen indarkeria mota askori aurre egin min berbera itzuli gabe. Hori dela eta horrelako pertsona gehiago eduki behar genituzkela gure gizartean iruditzen zait.

  47. Iban Fernandez dio

    Mahatma Gandhi oso garrantzitsua izan zen Indiako historioan. Ere esan behar da ezaugarri asko zitudala, adibidez, oso pertsona lasaia zela, lortu nahi zituen gauzak, biolentziarik erabili gabe lortzen zituen. Beste ezaugarri bat izango zen, oso bihotz onekoa zela, beti sahiatu egin zen Indiako pertsonei laguntzen, oso egoera txarrean zeudelako Inglesen kulpez. Ere bai oso ausarta zela esan behar da, Musulmanen eta Induisten buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zutelako, nahiz eta jakin oso errez hil zezaketela. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, Gandhi oso garrantzitsua izan zen induismoaren historian eta oso pertsona famatu bat izango da betirako.

  48. Eriet Zubizarreta dio

    Hau ere hil egin zuten, bakea lortzen saiatzen ziren beste hainbat bezala. Ez zen borrokazalea ez zitzaion gatazkarik gustatzen, bakezalea zen eta bere esku zegoen guztia egiten zuen bakea lortzeko. Lehen irakurri dudan moduan gose greba egin zuen, egin eta baita bultzatu ere, nire iritziz ez da soluzio onena baina ikus daiteke bere eragina izan zuela, bakea sinatu baitzuten. Bere ustez kapitala ez zen lanaren gainetik jarri behar, oreka aurkitu eta mantedu egin beharko litzakeela uste zuen. Bizimodu apala izan zuen bere arropak berak egiten zituen eta begetarianoa zen.

  49. Unai Davila dio

    Ghandi abokatu, politikari eta buruzagi erligiosoa zen. Gaztetan hego afrikako arrazismoa ezagutu zuen, berak gatza biltzen zuen, gero, Berak india osoa independitzatu zuen, hori egin eta gero New Delhiko Birla Bhavan (Birla House) hil zuen Nathuram Godse erradikal hindu batek , itxuraz Indiako eskuin muturreko taldeekin lotuta zegoen erradikal hindua , bukatzeko, Ghandik Jainkoaren bilaketaren froga hil aurretik bere azken hitzetan dago: “Hey, Rama ! (kaixo, Ram) Ram hinduismoaren jainko zen.

  50. Judith Dieguez Badiola dio

    Mahatma Gandhi, Mahātmā Gandhi izenaz egin zen ezaguna. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Bapu izena ere ematen diote han, gujarateraz બાપુ bāpu hitzak «aita» esan nahi baitu. Gujarateraz Indian, jaio zen 1869ko urriaren 2an eta New Delhi, Indian, hil zen 1948ko urtarrilaren 30an. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen . Gandhiren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen.Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu apala izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen eta asko zaintzen zuen jatekoa; horregatik begetarianoa zen.

    Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu XIX. mendean egindako erreforma garrantzitsuak Indian. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen, 1918tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan baitzen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indiarretara itzultzeko deia egin zuen. Lev Tolstoirekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.

    Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. 1931n, Londresen izan zen hitzaldi bat ematen eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen.Hori dela eta, Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta Nehru bere jarraitzailearekin arazoak izan zituen, hura ezkerraren ordezkari baitzen. Richard Stafford Cripps bidali zuen Londresek 1942an, bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta Kasturba emaztea kartzelan sartu zituzten, horren ondorioz, hantxe hil zen andrea. Berak, ordea, 21 eguneko baraualdia egin zuen. Hori gertatu aurretik, erlijioari buruzko pentsamendu asko zituen pertsona bat zenez, ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, 1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela, Nathuram Godsek, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak Ganges ibaira bota zituzten.

    Berak beti izan zuen bere helburura iristeko gogoa. Hori kontuan izanda, Indiaren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen, nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe.

  51. Mikel Hita dio

    Mohandas Karamchand Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen Porbandar hirian, eta 1948ko utarrilaren 30ean hil zen Nueva Delhi hirian. Indiako independentzia mugimentuko liderra izan zen Raj Britanikoaren aurka.

    Bera pazifista, politikoa, pentsadorea eta hinduista abokatua izan zen Indian. 1919tik aurrera, Indiakonazionalisten barruan egon zen. Borroka sozialerako metodo berritzaileak ezarri zituen, hala nola gose greba eta bere programetan borroka armatua baztertu eta ahimsa (indarkeriarik eza) predikatzen zuen britainiar aginteari aurre egiteko baliabide gisa.

    Azkenik, hainbat aldiz enkartzelatuta egon zen, baina laster heroi nazional bihurtu zen. 1931n Londresko Konferentzian parte hartu zuen, Indiaren independentzia eskatzeko. Kongresuko alderdiaren eskuinalderantz makurtu zen eta gatazkak izan zituen ezkerra ordezkatzen zuen Nehru dizipuluarekin. 1942an, Londresek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari gisa abertzaleekin negoziatzeko, baina konponbide egokirik aurkitu ez zenean, euren jarrerak erradikalizatu zituzten. Gandhi eta bere emaztea Kasturba askatasuna kendu eta Aga Khan jauregian etxean atxilotu zituzten, 1944an hil zen2, hogeita bat egunez barau egiten ari zela.

  52. Jone Salgado dio

    Bere izen ofiziala, Mohandas Karamchand Gandhi da. Mohadans 1869ko urriaren 2an jaio zen Porbandar, India. Bera abokatua, buruzagi erlijiosoa, politikari izan zen. Baina 1948ko urtarrilaren 30ean Nathuram Vinayak Godse tiroz hil zuen Gandhi. Mohandasek 4 seme-alaba izan zituen: Harilal Gandhi, Devdas Gandhi, Manilal Gandhi eta Ramdas Gandhi. Egia da ordea, bere seme-alabekin erlazio komplikatua izan zuela; batik bat, Harilalekin alcoholarekin arazoak zeuzkalako. Gainera, bera gaztea zenean, Inglaterran eta Hego Afrikan bazterketa arrazazista bizi zuen. Gandhik bazterketa hau ekiditeko gose grebak muturreraino eraman zituen eta bi erlijioen buruzagiak bakea ituna sinatzea lortu zuen, baina heldu zen 1948ko urtarrilaren 30a eta otoitz egiten ari zen bitartean hil egin zuten.

  53. Judith Tamayo dio

    Mahatma Gandhi oso pertsona ona zen, bere bizitzan zehar oso lan on asko egin zituen besteentzat, oso eskuzabala eta oso auserte zen. Beti zegoen besteei laguntzeko prest eta ez zien horretarako zalantzarik izan inoiz, beti igon zen presente ezbaida errezista, xenofobo eta erligiosoetan eta momentuko erligio garrantsitzueneko (hinduismoko eta islameko) buruak bake itun bat sinatzea lortu zuen. Bere ezaugarri nabarmenena apaltasuna dela esango nuke, beti besteentzako egiten zituen gauzak adibidez gose greba bat limiteraino eman zuen bakarrik itun horrentzako eta ez zuen merezi hiltzea hil zen bezala.

  54. Jacques Exposito dio

    Gandhi izan zen oso pertsona inportantea historian zehar. Berak independizatu zuen India eta Pakistan Britaniar Handiko inperioetik biolentzirik gabe, manifestazio pazifistekin baizik. Berak defendatzen zuen herrialde hauek independentzia lortzea eta Britaniarrek joatera beren herrialdera. Gandhi oso pertsona indartsua bere buruarekin, baketsua, ez zuen nahi inolako gerrarik, bere ideiarekin dezidituta zegoen eta horregatik manifestazioak egin zituen. Nahi zuen inperialismoa eta kolonialismoa bukatzea demokrazia jartzeko.

  55. Aner Elorza dio

    Gandhi-k egin zuena merito handiak ditu eta uste dut oso ondo egin zuela. Garai hartako gatazka garrantzitsu asko desegin zituen biolentziarik gabe, eta hori aso zaila da. Adibidez Indiako independentzia hasi zuen pertsonetako bat izan zen, bain aarmarik gabe. Berak gaztaro zaila izan zuen, arrazismoa jasaten zuelako eta mentalki hori oso gogorra izaten zen, gaur egun arrazismoa oso normalizaturik dago eta hoi gelditu egin behar dugu. Bera saiatu zena egiten, berak jasan zuena besteek ez jasatea, hau da, munduko arraza desberdinak berdin eta normaltasun batean bizitzea. Adibidez Indiako lurretan zegoen gatazka hadia argitu zuen, musulmanen eta hinduisten artekoa. Gandhi historiako pertsona garrantzitsenetariko bat dela iruditzen zait, pakea zabaldu zuelako biolentzia erabili gabe.

  56. Victoria Mendez dio

    Mahatma Gandhi Indiako buruzagi politiko eta espirituala izan zen, Indiak Britainia Handiko agintearekiko independentzia lortzeko borrokatu zuen indarkeriarik gabeko erresistentziaren bidez. Arraza, erlijio eta genero berdintasunaren defendatzailea izan zen, eta indarkeriarik eza sustatu zuen aldaketa soziala lortzeko tresna gisa. Gandhik bere bizitza askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokari eskaini zion, mundu osoko milioika pertsona inspiratuz bere ideia eta ekintzekin. Bere ondarea mundu osoko mugimendu baketsu eta giza eskubideen aldeko inspirazio izaten jarraitzen du. Gandhi 1948an hil zuten, baina bere eraginak gaur egun bizi dira.

  57. Aitor Juaristi dio

    Mahatma Gandhi, Indian jaio zen 1869an, buruzagi bakezalea eta giza eskubideen
    defendatzailea izan zen, bere herrialdea britainiar agintearekiko independentzia defendatu
    zuena. Indarkeriarik gabeko erresistentziari buruzko bere filosofiak, Satyagraha izenez
    ezagunak, mundu osoko askapen mugimenduak inspiratu zituen. Desobedientzia zibila eta
    baraua bezalako metodoen bidez, Gandhik kontzientzia piztu eta aldaketa soziala sustatu
    nahi zuen. Justizia eta arraza berdintasunaren aldeko borrokak diskriminazioaren aurkako
    kanpainak burutzera eraman zuen, hala nola Salt Marcha eta produktu britainiarrei egindako
    boikota. Gandhi erresistentzia moralaren ikurra zen eta bere ondareak hurrengo
    belaunaldiak inspiratzen jarraitzen du bakearen eta justiziaren bila. 1948an egin zuen
    hilketak hutsune bat utzi zuen, baina bere ikuspegiak itxaropenaren eta indarkeriarik gabeko
    ekintzaren argi gisa bizi dira munduan zehar.

  58. Luken Caballero dio

    Luken Caballero naiz eta hau da Gandhiren laburpena. Mahatma Gandhi, Indian jaio zen 1869an, buruzagi bakezalea eta giza eskubideen defendatzailea izan zen, bere herrialdea britainiar agintearekiko independentzia defendatu zuena. Indarkeriarik gabeko erresistentziari buruzko bere filosofiak, Satyagraha izenez ezagunak, mundu osoko askapen mugimenduak inspiratu zituen. Desobedientzia zibila eta baraua bezalako metodoen bidez, Gandhik kontzientzia piztu eta aldaketa soziala sustatu nahi zuen. Justizia eta arraza berdintasunaren aldeko borrokak diskriminazioaren aurkako kanpainak burutzera eraman zuen, hala nola Salt Marcha eta produktu britainiarrei egindako boikota. Gandhi erresistentzia moralaren ikurra zen eta bere ondareak hurrengo belaunaldiak inspiratzen jarraitzen du bakearen eta justiziaren bila. 1948an egin zuen hilketak hutsune bat utzi zuen, baina bere ikuspegiak itxaropenaren eta indarkeriarik gabeko ekintzaren argi gisa bizi dira munduan zehar.

  59. Naia Agirretxea dio

    MAHATMA GANDHI

    Mohandas Karamchand Gandhi, 1869ko urriaren 2an jaio zen eta Indiako mugimendu independentziaren lider handienetako bat izan zen. Gainera, abokatua, politikoa eta pentsatzailea zen. Mahatma ezizena irabazi zuen bere keinu onengatik eta bere izaeragatik.

    1919tik, mugimendu nazionalistan parte bihurtu zen. Gerra sozialentzako metodo berriak sortu zituen; biolentzi gabekoak. Adibidez, gosearen grebak… Gainera, bere programetan gerra armatua ez zuen onartzen eta tradizio hinduisten alde egiten zuen.

    Kartzelatua izan zen behin baino gehiagotan bere pentsamendu eta aldaketa mugimenduen ondorioz. Azkenean, heroia bihurtu zen. 1931n Londreseko konferentzian parte hartu zuen eta bertan, Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. Gandhi eta bere emaztea (Kasturba) atxilotu zituzten Aga Khan gazteluan eta bertan hil egin zen bere emaztea 1944ean.

    Azkenean, Indiak independentzia lortu zuen eta Gandhi hasi zen India erreformatzen. Zona ruralak eraikitzen hasi zen eta ez zuen baimendu erlijio borrokak eta edozein erlijiotakoak Indian bizi ahal zuten aldarrikatu zuen. Azkenean, Nathuram Godsek hil egin zuen 1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela.

  60. Ane Martins dio

    Mahatma Gandhi, Porbandar, India, 1869ko urriaren 2a jaio zen eta 1948ko urtarrilaren 30an hill zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Bapu izena ere eman zioten, han gujarateraz Bapu hitzak aita esan nahi zuen. Gandhiren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du, bizitza osoan, mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitalismoa ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Begetarianoa zen.
    XIX. mendean Indian, erreforma garrantzitsuak gertatu ziren, mugimendu horiek hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzeko helburu zuten. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. 1918tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen, tradizio indiarretara itzultzeko deia egin zuen. Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren. Indiaren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen.

  61. Naroa Galarraga dio

    Mohandas Karamchand 1869. Urtean jaio zen. Mohandas bere biziaren zehar hainbat gauza lortu zituen izatea. Hau da, buruzagi erlijiosoa, politikaria, Indiako estatuaren sortzaileetako bat eta hainbat indarkerietetan aurka egin zuen. Gaztetan hainbat ekintza egin zituen, konkretuki Inglaterran eta Hego Afrikan. Leku horietatik aparte, monopololiak ekiditen Indian ahalegin asko egin zituen. Horietako batzuk izan dira: Gatzak biltzen zituen kanpotarrek erosi beharrik ez izateko. Bestalde, Indian kotoizko jantziak egitea proposatu zuen, garai horretan kotoia merke saltzen baitzutelako, baina jendeak garesti saltzen zituztelako eta gero dirua lortzen baitzuten. Indian gatazka biolento ugari zegoen, eta Gandhik denak askiratzea lortu zuen, bakea egotea. Zoritxarren 1942. Urtean hil egin zen, tiro bat eman ondoren.

  62. Libe Alberdi dio

    Mohandas Karamchand Gandhi pertsona garrantzitsua izan zen Indiako estatuarentzat, batez ere bere izateko eta gauzak egiteko moduagatik da ezaguna. Izan ere gaur egun bakearen ikur unibertsal bat bezala ikusten du jende askok (Mahatma deiturik, “arima handia” esan nahi duela) beti egin baitzuen bakearen alde edozein jarrera biolentoren aurrean. Esaterako adibide garbia da Indian hinduistak eta musulmanak gatazka biolentoan zeuden garaian egin zuena. Izan ere, gose greba gauzatu zuen bi erlijioetako buruzagiek bake itun bat sinatu zuten arte, bere bizitza arriskuan jarriz. Horretaz gain India eta Britainia Handia liskartuta zeudenean, erresistentsia baketsua mobilizatu zuen berak.

    Hau jakinik, bere helburuak oso argiak ziren hau da; justizia soziala eta erlijioen arteko adostasuna lortzea. Honela, erakustarazi zizkigun egia, zuzentasuna, bakea, maitasuna eta indarkeriarik eza bezalako balioak. Aipatutako baloreekin batera, biolentzia erabiltzea ez dela inoiz bide egokia izango eta duintasunez jokatu behar dugula aldarrikatu zuen.

  63. Miren Epelde dio

    M. Gandhi, Mahatma Gandhi bezala ere ezaguna, Indiako independentzia eta pakearen aldeko lider garrantzitsua izan zen. Haren ideiak eta ekintzak mundu osoan eragin handia izan zuten. Gandhi jainismoan oinarritutako inprobisazioa praktikan jartzea erabaki zuen, eta ahimsa printzipioa defendatu zuen, hau da, indarkeriarik gabeko jarrera. Gandhi, 20. mendeko historialari eta lider garrantzitsuena, milaka jarri zuen zutabek eta agitazioak, Indiako independentzia eta justizia soziala aldarrikatzeko. Jainismoaren bidez, erresistentzia zibila eta zeharkako zaurketari eutsi beharrean, indarkeria erabat baztertu behar zela iruditzen zitzaion.

    Gandhi-ren lanak, salbu eta politika gogor batzuk, baita inprobisazio eta ahimsa, nazioartean eta historia guztian eragina izan du. Haren gogoeta eta ekintzak inspirazio iturri izan dira pakearen aldeko gerrak, zibilen erresistentzia eta giza eskubideen aldeko borroka guztian zehar.

  64. Laura Mendez dio

    Mahatma Gandhi politikaria eta buruzagi erlijiosoa zen, Bapu izena ematen zioten, gujarateraz aita da bere esanahia. Bere bizitza osoan indarkeari aurka egin zuen. Oso bizimodu apala izan zuen. Begetarianoa zen gainera. Indian erreforma batzuk egin ziren eta Gandhik arlo horretan garrantzi handia izan zuen. Askotan esperatxu zuten eta heroi ospea hartu zuen, baita ere Londresen izan zen hitzaldi bat eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. Funtsezko eginkizunak egin zuen baina Pakistan banatu zenean asko desanimatu zion. Gandhik gizartea eraldatzea saiatu zen baina ezin zuen ezer egin.

    Bere aita Porbandarreko ministro nagusia zen, gainera lau aldiz ezkondu zen. Bere lehen emazteak hil egin ziren, bakoitzarekin alaba bat eduki zuen, eta bere hirugarren ezkontza ez zuen beste alabarik izan. Eta laugarrenarekin hiru seme alaba izan zituen, eta bere azkeneko semea Gandhi izan zen.

    Familiaren jatorri erlijiosoa eklektikoa zen. Aita hindua zen, eta ama familia hindu batekoa. Oso jainkotiarra zen eta harengan izugarrizko eragina izan zuen,eguneroko otoitzik gabe otorduak hartzea pentsatzen ez zuena, boto gogorrenak hartuko zituen, eta zalantzarik gabe mantendu. Bi edo hiru baraualdi jarraian mantentzea ez zen ezer berarentzat.

  65. Maria Juaristi dio

    Gandhi

    Mahatma Gandhi (Bapu) Porbandar izeneko herrialde baten (Indian) jaio zen 1869ko urriaren 2an eta 1948ko urtarrilaren 30a. Mahatma garrantzi handiko pertsona bat izan zen abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan baitzen. Gainera, Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen.

    Berak bakezaletasuna iraultzako bitarteko gisa aldarrikatzen du eta edozein mota indarkerien aurka egin zuen. Bestalde, bere pentsamendua kapitala lanaren gainetik ez jartzea zen, ideia desberdin eta arriskutsuak zirelako; beraz, bien harteko oreka ezinbestekoa zen. Horretaz gain, XIX. mendean erreforma garrantzitsuak ageri ziren Indian eta helburuak hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriak elkartzea zen. Gandhik honen aurrean, mugimendu nazionalisten buruzagia izendatu zen 1918tik aurrera. Ez hori bakarrik, gainera, metodo borrokatzeko metodo berriak eszarri eta arma guztiei ezeztatu egin zien.

    Bere bizimodua, oso apala baina zaila ere izan zen. Hasteko eta behin, bera Porbandarreko ministro nagusia izan zen. Baina, harrigarriena zen bizitza osoan zehar lau aldiz ezkondu zela (lehenengo ezkontzan hamahiru urte soilik zituen) eta guztira lau seme alaba izan zituen. Erlijioaren aldetik, familia jatorri ekletikoa zen.

    Nire iritziz, Gandhiren garrantzitsuenaIndiako herria desobedenzia izbilerako eta Britaniar Inperioaren aukako erresistentzia baketsurako mobilizatu zuela da. Bere helburuak hedatuz arrez, justizia soziala eta erlijioen arteko konkordia nahi zuen. Horren eta beste ehunka kausaz, gizartearentzat heroi bat izan zen.

  66. AritzCabanillas dio

    Mahatma Gandhi, Indian jaio zen 1869an, buruzagi bakezalea eta giza eskubideen defendatzailea izan zen, bere herrialdea britainiar agintearekiko independentzia defendatu zuena. Justizia eta arraza berdintasunaren aldeko borrokak diskriminazioaren aurkako kanpainak burutzera eraman zuen, hala nola Salt Marcha. Gandhi erresistentzia moralaren ikurra zen eta bere ondareak hurrengo belaunaldiak inspiratzen jarraitzen du bakearen eta justiziaren bila. 1948an egin zuen hilketak hutsune bat utzi zuen, baina bere ikuspegiak itxaropenaren eta indarkeriarik gabeko ekintzaren argi gisa bizi dira munduan zehar.

  67. Julen dio

    Gandhi Indiako mugimendu independenteari lagundu zion indiarra da.Porbandarren jaio zen 1869ko urriaren 2an.Abokatu, politikari eta aktibista izan zen. 13 urterekin neska batekin ezkontzera behartu zuten eta harekin 4 seme-alaba izan zituen. Minimalismoaren bigarren gerra bizi izan zuen jada gaixorik zegoen arren, gero Indiako lehen presidentea izango zen neskato bat zaintzen. 1948ko urtarrilaren 30ean hil zen eta Indian bere independentzia mugimenduengatik eta bere maila politiko eta juridikoagatik oso ezaguna izan zen.

  68. Luka Garate dio

    1869ko urriaren 2an jaio zen. bere gazteria nahiko ondo joan zen, azterketak justo baina ondo gainditzen zituen. Eta egun batean, Erresuma Batua ikasteko aukera izan zuen, eta bi aldiz pentsatu gabe bertara joan zen. Garai horretan esaten zutelako Erresuma batua Filosofiaren eta poeten herria zela. Abokatua ikasi zuen, eta gero berriz Indiara itzuli zen. Bombay abokatu izatea saiatu zen, baina ez zuen lortu. 1893. urtean, sudafrikara joan zen lanera. Bertan zeuden indioei laguntzera. Indiara itzultzera zijoanean, egunkarian irakurri zuen, Sudafrikan bizi ziren indioei ez ziela boto eskubiderik emango. Eta orduan geratzea erabaki zuen. Eta partido politiko bat sortu zuen. 1897. urtean, indiara itzuli zen bere familia Sudafrikara eramateko, eta Sudafrikara bidean eraso egin zien. Zorionez bizirik heldu ziren. 1915. urtean Indiara itzuli zen, bertan egunkari bat sortzea pentsatu zuen, bere abokatutza erakusteko, baina Gopal Krishna Gokhalek esan zion nazioak behar zituen lanetan aritzeko, eta Gandhik kaso egin zion. 1930. urtean, ‘Marcha de la sal’ izeneko protesta bat egin zuen biolentziarik gabe. Bigarren gerra mundialean, Britainia handiak preso hartu zuen Gandhi. Liberatu zutenean bertan geratu zen bizitzen, eta 1948ko urtarrilak 30ean, errezatzera zijoala hil egin zuten. Bere hiltzaileak, hiltze pena jarri zioten.

  69. Gari Diaz de Cerio dio

    Gandhi indiar merkataritzako familia bateko semea zen. Bera 13 urterekin ezkondu zen eta lau ume izan zituen. Bere aita gaixotu zenean gau eta egun igarotzen zuen aitaren ondoan laguntze, baina iritsi zen bere emaztearekiko desioari ezin izan ziona eutsi eta emaztearekin sexua egiten zegoen bitartean aita hil zitzaion. Adituek diote horrek trauma moduko bat utzi ziola eta bere emaztearekin ordutik aurrera ez zuela sexurik eduki. Gandhi hil zuten lekuan gaur egun museo bat dago, baina museoa baino gehiago templu bat dirudi. Bertan bere heriotzeko arropak eta bere bizitzako tresnak gordetzen dira. Indiarrentza ia beharrezkoa da museo hori bisitatzea axola barik beraien ekonomia mailak.

    Ghandi biolentziarik eta armarik gabe borrakatu zuen Indiaren independentzian Inglaterrarekiko. Berak Londresen abokatu ikasketak egin zituen eta Sudafrikan abokatu bezala lanean jardu zuen bizitza maila on batean. Diotenez bertan sufritu zuen lehen aldiz arrazismoa treneko 1.mailako bidaiari bagoian. Indiara itzulitakoan herrialde osoan zehar ibili zen trenez beti 3. mailako bagoian denei zabalduz bere mezua: India bateratu askatua.

    Bere jarraitzaileekin algodoiarekin haria egiten pasatzen zituen egunak protesta moduan Manchesterreko eta Livepooleko importazioei. Baita ere egin zituen gose grebak eta protestak, baina betiere biolentzia ibili gabe; hala ere, poliziak makilekin erantzuten zien. Gandhi zazpi aldiz egon zen kartzela guztira lau urteko kupua betez. Eta bera pasatzen zen leku batzuetan kristalak botatzen zituzte, bere erantzuna zandaliak kendu eta hankautzik kristalen gainetik oinez egitea izaten zen.

    Iriste ari zenean independentzia beste arazo bat azaldu zen, India bi zatitan zatitu induak, gaur egungo India, eta musulmana, Pakistan. Gandhi zioen bere bizitzaren gainetik zatituko zela India, baina bere eginkizunak eta boikotak ez ziren nahikoa izan eta erregeak azkenik zatitutako independentzia aldarrikatu zien. Nero Ghandiren sozioa Indiako lehen ministroa izan zen eta bere ideia sozialistak aplikatu zuen herria berreraikitzeko musulmanekin izandako gatazken ondoren.

    Behin ikusita ezinezkoa zela Pakistan eta Indiaren baterakuntza gose greba bat egin zuen zioena jateke egongo zela Indiak Pakistani lurraldearen independentziarekin lortutako diruaren erdia, 50 milioi rupia. Horrek indu batzuen haserrea eragin zuen esanez Gandhi traidore bat zela eta talde batek hiltzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu aldiz bigarren aldian hiru tiro jo zizkioten. Talde horretako bi kide exekutatuak izan ziren eta beste hiru kadena perpetuara kondenatuak.

    Gerra oraindik amaitzeko dago, Indian oraindik badira talde ultra eskuindar nazionalistak. Hala ere, beste askorentzat Gandhi pertsona garrantzitsua izaten jarraitzen du. Hori dela eta, 2005ean Ghandiren ibilbidea egin zuten ehunka gazteek, 358km 26 egunetan. Bertako azkeneko etapan sartu zen Neroren birbiloba, politikan sartu berria zena.

    Amaitzeko, Gandhi gizarte mailan gogoratua izan behar den pertsona da nahiz eta denean bezela batzuei ondo irudi eta beste batzuei ez.

  70. Aitor Varela dio

    1969an jaio zen Porbandar-en. Bere gurasoak, Karamchand Gandhi eta Putlibai izan ziren. Hamahiru urte zituela, bere gurasoek adin eta kasta bereko Kasturba Makharjirekin ezkondu zuten, eta harekin lau seme-alaba izan zituen.

    Bere nerabezaroan, Gandhi ikasle kaskarra izan zen Porbandarren. Geroago Rajkoten, 1887an, Mumbaiko Unibertsitatean sartzeko proba gainditzea lortu zuen zailtasunez, ondoren Bhavnagarreko Samaldas eskolan matrikulatuz. Bertan ez zuen denbora asko igaro, Ingalaterran ikasteko aurkeztutako aukera aprobetxatu zuelako, «filosofoen eta poeten sehaska, zibilizazioaren erdigunetzat» zuen herrialdean. Zuzenbidea ikasi zuen Londresko University Collegen. Indiara itzuli zen titulua lortu ondoren, Indian praktikatzeko.

    Bombayn abokatu gisa finkatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan, garai hartan abokatu-lanbidea gainezka baitzegoen eta Gandhi ez zen gorteetan pertsona dinamikoa. Rajkot-era itzuli zen auzipetuentzako eskaerak prestatzeko lan zakarrak eginez. Zeregin hori utzi behar izan zuen britainiar ofizial batekin liskar baten ostean, anaia zaharraren alde egiten saiatu zen istilu batean.

  71. Elaia Mendizabal dio

    Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1942) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa zen, Indiako sortzailetako bat izen zen. Bederatzi urte zituela, Rajkoteko tokiko eskolan sartu zen, bere etxetik gertu. Han, aritmetika, historia, gujaratera eta geografia landu zituen, eta ondoren batxilergoa.Batez besteko ikaslea zen, sari batzuk irabazi zituen, baina lotsatia eta isila zen, jolasetan interesik ez zuelako.Haren laguntzaile bakarrak liburuak eta eskola ikasgaiak ziren.Gaztean zenean, hego afrikan eta inglaterran bazterketa arrazistak ezagutu zituen. Indiaran bere jantziak egiten zituen gehienetan kotozko jertseak etab. Garai horietan kotoia oso merkea zen eta horregatik egiten zituzten beraien arropak.Indian gatazka asko egon ziren horietako bat india eta musulmanen arteko gatazkak. Oso gatazka biolentoak egon ziren Gadhik horri kontra egiteko gose grebak egiten zituen, berak bi erlijioetako buruzagioak negoziatzen jartzea lortu zuen gose greba egiteagatik. Familiaren jatorri erlijiosoa eklektikoa zen.Aita hindua zen, eta ama familia hindu batekoa.Oso jainkotiarra zen eta harengan izugarrizko eragina izan zuen, “eguneroko otoitzik gabe otorduak hartzea pentsatzen ez zuena… boto gogorrenak hartuko zituen, eta zalantzarik gabe mantendu. Bi edo hiru baraualdi jarraian mantentzea ez zen ezer berarentzat. Azkenean bake ituna sinatu zuten, egun batean otoitz egitera zihoala, fanatiko hindu batek tirokatua hil zen, Jainkoaren izena bere ahoan.

  72. Zihara Iraola dio

    Mahatma Gandhi Porbandarren jaio zen 1869ko urriaren 2an eta New Delhin hil zen 1948ko urtarrilaren 30ean. Mahatma Gandhi deitzen zioten, arima handia esan nahi duelako. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Bapu izena ere ematen zioten han, aita esan nahi zuen. Gandhiren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen zuen. Bere bizi osoan mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez zela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirela uste zuen. Oreka aurkitu behar zela esaten zuen, biak oso garrantsitzua direlako garapenerako. Oso bizitza apala izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen.

  73. Xabier Larrañaga dio

    Mahatma Gandhi politikaria, abokatua eta buruzagi erlijiosoa izan zen bere orduan. Indiako sortzailetako bat izan zen. Gaztetan Hego Afrika eta Inglaterra joan zen eta bertan bazterketa arrazista ezagutu zuen. Gandhi bakezaletasunaren alde zegoen eta ez zuen indarkeriarik munduan. Bere garaian britaniarrak India menperetatuta zuten eta Gandhik bere ahalegin guztiak egin zituen britaniarrak Indiatik botatzeko. Gandhik gatzaren mugimendua sortu zuen, horrela ez zien kanpotarrei janaririk erosiko. Indian barne gatazka bat egon zen hinduisten eta musulmanen artean, Gandhik hori ikustean izugarrizko gose greba eman zuen eta horrela bi banduetako buruzagiak negoziatu egin zuten. Bukatzeko, egun batean otoitz egitera zioala hinduista batek tirokatu zuen eta bertan hil zen.

  74. Laida Rivero dio

    Gandhi izan zen munduaren historia modernoan giza eskubideak, bakea eta justizia soziala aldarrikatzeko garrantzitsua izan zen liderra. Ezaguna zen bere bakezaletasun aktiboaz eta indarkeriaren aurka egindako aldarriaz, Indiako independentea lortu zuen, eta mundu osoan pizkundea sortu zuen bere garapen duela zen pingotu zakarkia. Bere ahalegin eta konpromisoa berriro gogorarazi behar dira gure gizartean, eta bere indarkeria eta malgutasunari aurre egin behar diogu, bere ekintzen bidez eta inspirazioz. Gandhi izan zen beti borroka zutik, baina beti bakean eta justizian oinarriturik. Bere lanak, hala nola, ahaleginak bakar bakartzat den hezkuntza sistema abertzale, zirkunstantziak birpentsatzeko ekiditatea eta indarkeriaren aurka eginda, dute funtsezko ondorio handiak. Mila esker berari dela.

  75. Jon Brea dio

    Harrituta gelditu naiz Ghandiren dokumentala ikusi eta gero. Oso ondo iruditzen zait Ghandik egin zuena ez dagoelako batere ondo gerra. Gauz bat aipatzekotan bere gose greba aipatuko nuke, nahiz eta ez izan osasuntsua pertsonentzat, horrela lortu zuen bi erlijioetako buruzagiak elkartzea eta erabaki bat hartzea. Hainbat gauz proposatu zituen, adibidez beraien kotoizko jantziak egitea, berak proposatu eta berak antolatu zuen, eta oso zaila da hain herrialde handi baten horrelako gauza bat lortzea. Dudarik gabe, jarraitu beharreko adibide bat da Ghandi. Denok egon beharko genuke indarkeriaren kontra, azkenean gauza okerrenak ekartzen dituelako indarkeriak. Zoritxarrez bakezale hau tirokatu zuen hinduaren fanatiko batek Mahatma Ghandiren heriotza ekarriz.

  76. Amaia Sudupe dio

    Mohandas Karamchand 1869an jaio zen, eta tiroka hil zuten 1942an. Pertsona garrantzitsua izatea lortu zuen. Politikaria, abokatua eta buruzagi erlijiosoa , Indiako sortzaileetariko bat izan zen. Bakezaletasunaren alde eta mota askotako indarkeriaren aurka egin zuen. Bere bizian zehar bazterketa arrazistak jasan izan behar zituen. Indian, ahaleginak egin zituen britaniarren monopoliak ekiditen: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei ez erosteko, haien menpetik alde egiteko. Katoizko jantziak egiten zituen, eta merke saldu. Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen. Berak gose asko pasatu zuen, bake itunak sinatu zituen. Otoitz egiterako bidean, hindu batek tirokatuta hil zuen, Jainkoaren izena esanez.

  77. Irati Larrañaga dio

    Mohandas Gandhi 1869. urtean jaio zen. Bere bizitzan zehar, pertsona garrantzitsua izatea lortu zuen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izateaz gain, Indiako estatuaren sortzaileetako bat ere izan zen. Oso pertsona lasaia zen eta berak bakea besterik ez zuen nahi, horregatik, bakezaletasun aktiboaren eta mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Gaztea zela, ahalegin handiak egin zituen hainbat herrialdetan; adibidez, Indian. Dirua ere irabazi zuen, kotoizko jantziak egitea proposatu eta antolatu baitzuen, eta Indian, garai hartan, hori garestia baitzen. 1942. urtean, Indian, hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento garrantzitsuak zeuden. Gandhik, bi buruzagiak ados jartzea eta bake itunak sinatzea lortu zuen. Baina, zoritxarrez, fanatiko indu batek tiro batez hil zuen.

  78. Markel Alberdi dio

    Gandhi gizon indio bat zen, bera gaztea zenean, Ingalaterran bizi izan zen. Bertan, hainbat kasu arrazista jasan zituen eta horren ondorioz Indiara itzuli zen. Bertan, hainbat manifestazio sortu ituen bere inguruko beste pertsona batzuekin. Bere helburua, giza eskubideen alde egitea zen, eta defenditzea. Horren ondorioz, hainbat ekitaldi sortu zituen Indian, gosearen greba da famatuena adibidez. Kartzelan egon zen hainbat urtez baina erten eta segituen bilakatu zen hero nazional batean. Londresen, Indiaren independentziarengatik borrokatu zuen.

    Bestalde, Indian Hinduisten eta musulmanen artean hainbat gatazka zeuden eta berak hainbat gose greba eginez, 2 bandoen artean nagoziatze eragin zuen eta bake armatua sinatzea.

    Nire ustez, oso ondo zegoen Gandhi egiten zuena. Gaizki iruditzen zitzaikion gauzen kontra egiten zuen Gandhik eta lortu egiten zuen berarena egitea atzenean. Normala iruditzen zait heroe nazional bat izatea, kartzelan egon eta gero, urte gutxian Londresen Indiaren independentzia eskatzen ari zen.

  79. Arett Sendino Lopez dio

    Mahatma Gandhi 1869ko urriaren 2an Porbandar-en (India) jaio zen Gandhik bere bizitza injustiziaren aurka borrokatzera eman zuen. Erresistentzia baketsuaren filosofia hartu zuen, satyagraha izenez ezagutzen dena, gizarte aldaketa lortzeko indarkeria eta erresistentzia zibilean oinarritzen zena. Gandhik desobedientzia zibilaren eta protesta baketsuen kanpaina ugari zuzendu zituen Indian. 1930eko Gatz Martxa famatua, zuten lege britainiarrak, Indiako biztanleriaren ezinbestekoa izan zena. Indarkeria eta erresistentzia baketsuan zentratu zen mundu osoko milioika pertsona inspiratu zituen eta bere garaiko buruzagi politiko eta aktibisten errespetua irabazi zion. Mahatma Gandhi 1948ko urtarrilaren 30ean hil zuten hindu muturreko batek, baina bere ondarea gaur egun bizi da erresistentzia baketsuaren eta justiziaren eta askatasunaren aldeko borrokaren ikur gisa. Bere maitasun, tolerantzia eta indarkeriarik gabeko mezuak inspirazio izaten jarraitzen du mundu bidezkoagoa bilatzen dutenentzat.

  80. Ander Mugica dio

    Mohandas Karamchand Gandi abokatu, politikari eta buruzagi erlijiosoa, 1869 an jaio eta 1942an hil zen. Bera beti jendeari laguntzen saiatzen zen eta indarkeria guztien aurka zegoen. Gaztetan Hego Afrikan eta Ingalaterran arrazismoa ezagutu zuen eta Indian, ahalegin handiak egin zituen britaniarren monopoliak ekiditen; kasu honetan gatzarena. Indian ere kotoizko jantziak egitea proposatu eta antolatu zuen. Ghandik ere lortu zuen hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolentoak gelditzea, bi erlijioetako buruzagiak negoziatzen jarriz bitartez. Nire ustez, hau ere oso pertsona ona zen mundua hobetzen asko lagundu zuelako. Gandi bezelako jendea behar da gaur egun mundu honetan.

  81. Ainhoa Arregi dio

    Mahatma Gandhi Indiako abokatu politikari eta buruzagi erlijiosoa zen. Bizitzan ekarpen handiak egin zituen dena hobeto joateko eta oso pertsona garrantsitsua izatea lortu zuen. Bakea egotea gustatzen zitzaion eta indarkeriaren aurka zegoen. Oso bizimodu apala egin zuen. Beraren ustez kapitala ez zen lanaren gainetik jarri behar baina alderantziz ere ez, berak esaten zuen biak garrantsistuak zirela. Horrez gain, Indiaren independentzia lortu zuen hau da, kanpotarrei arropa eta janaria erostea ekiditeko. Horren ondorioz, dirua irabaztea lortu zuen kotoizko jantziak egitea proposatu baitzuen. Indian hinduisten eta musulmanen arteko gatazka biolento ugari zegoen berak, erlijioetako buruzagiak negoziatzen jartzea lortu zuen, eta bake itunak sinatzea. Otoitz egiten ari zela, hindu batek tirokatuta hil zen. Nik uste dut, Gandhik egindako lan guztia oso beharrezkoa izan dela bizitzan.

  82. Imanol Bastida dio

    Mahatma Gandhi jatorri indiarra zuen gizona, beti bere herriaren alde egiten zuen gutxi horietako bat zen. Izan ere, Indiaren independentzia lortzeko saiakera handiak egin zituen eta gainera, biolentziarik erabili gabe lortu zuen. Gandhi, pazifista, politikoa eta pentsalari oso jakintsua izan zen eta hinduista zen. Borroka sozial berriak sortu zituen, gose greba adibidez eta argi eta garbi azaldu da erantzunak lortu izan dituela. Bestalde, Indian gatzaren erabilera independentea izateko borrokan gauza handiak lortu zituen gizon honek eta Indiako gatzaren zergak izugarri bajatu lortu ahal izan zuen. 1948ko urtarrilaren 30ean hil zuten, musulmanen alde agertu zela eta.

  83. June Aguado dio

    Gandhi

    Gandhiren ezaugarri nagusietako bat da haibat gauza izan zela, hala nola, abokatua, politkaria eta buruzagi erlijiosoa. Mohandas Karamchand Gandhi edonolako indarkerien aurka zegoen eta baezalea bilatzen zuen. Honek hainbat lekutako bazterketa arrazista bizi behar izan zuen. Honek ere, hainbat mugimentuen antolatzailea izan zen, adibidez, gatza biltzeko mugimendua. Bere hilketa ez zen oso atzegina izan, fanatiko hindu batek hil baitzuen otoitza egiten zuela.

  84. Maren Gogorza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi, Mahatma Gandhiren izen osoa, Porbandar-en jaio zen, India Britainiarreko kostaldeko herri batean, 1869ko urriaren 2an. Gandhi klase ertain-goiko familia hindu batekoa zen eta Londresen zuzenbidea ikasi zuen Hegoafrikara joan aurretik. abokatu lanetan aritzeko. Arraza diskriminazioa bizi izan zuen bertan, eta horrek Hegoafrikako indiarren eskubide zibilen aldeko borrokan parte hartzera eraman zuen. Satyagraha edo erresistentzia ez-biolentoaren filosofia garai honetan sortu zen.

    1915ean Indiara itzuli zen eta herrialdea britainiar agintetik askatzeko mugimendua zuzendu zuen. Gandhik desobedientzia zibila eta gobernu kolonialarekin ez elkarlanaren alde egin zuen modu baketsuan. mugimendu arrakastatsuak gidatu zituen

  85. Mara Alberdi dio

    Indiako buruzagi bakezalea eta giza eskubideen defendatzailea izan zen. Indarkeriarik gabeko erresistentzian eta desobedientzia zibilean jarritako arretak eragin handia izan zuen Indiaren independentziaren aldeko borrokan.Gandhik Indiako Britainia Handiko aginte kolonialaren aurkako indarkeriarik gabeko erresistentzia mugimendua zuzendu zuen. Gatz martxak eta baraualdiak bezalako taktikak erabili zituen injustiziei arreta erakartzeko eta eskubide berdintasuna sustatzeko. “Satyagraha”-ren filosofiak mundu osoko jende asko bultzatu zuen justiziaren eta askatasunaren alde borrokatzera. Gandhik bakea, harmonia erlijiosoa eta genero berdintasuna ere defendatu zituen. Giza eskubideen benetako defendatzailea izan zen eta bere ondareak gaur egunera arte jarraitzen du. Nire iritziz, bere bizitza eta eginiko ekintzak benetan inspiratzaileak dira. Indarkeria ezaren aldeko konpromisoak eta justizia sozialaren aldeko borrokak eragin iraunkorra utzi zuen munduan. Zoragarri, bakea eta berdintasuna bilatu zituen metodo baketsuen bidez, eta hori denok adibide indartsua da. Britainia Handiko zapalkuntza kolonialaren aurka egiteko eta komunitateen arteko batasuna sustatzeko ausardia handia du. Gizateriaren historian ondare iraunkor bat utzi zuen aparteko lider bat izan zen.

  86. Luken Caballero dio

    Indiako buruzagi politiko eta espirituala izan zen, 1869ko urriaren 2an jaio eta 1948ko urtarrilaren 30ean hil zena. Gandhi oso ezaguna izateak arrazoi oso simple eta indartsuagatik. Gandhi, indian indarkeriak eta borrokak desegiteko egin zuen paper handiagatik ezagutzen dugu.

    Erresistentzia baketsuaren eta desobedientzia zibilaren kontzeptua garatu eta sustatu zuen zapalkuntzaren aurkako protesta modu gisa. Borroka, greba eta indarkeriak ikusi eta gero, Gandhi oso talde boteretsua osatu zuen justizian alde zegoen gendearekin.

    Indiako independentzian izan zuen paperaz gain, erlijio-harmonia eta gizarte-berdintasuna ere defendatu zituen Gandhik, hau da, ez dela inor baztertu behar bere erlijio idealengatik. Indarkeriarik ezaren, tolerantziaren eta justiziaren balioak sustatu zituen, eta historia modernoan eragin handieneko liderretako bat da. Haren filosofiak eta adibideek mundu osoko eskubide zibilen eta bakearen aldeko borrokan pertsona garrantzitsu ugari inspiratu dituzte.

  87. Khadija Essardi dio

    Mahtama Gandhi oso gizon garrantzitsua izan zen historiarako bere herrialdean eta munduan. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijosoa izan zen. Gandhik egin zituen gauza askoren artean, besteak beste, Indiako herria mobilizatu zuela Britainiar Inperioaren aurkako desobedientzia zibilerako eta erresistentzia baketsurako, bere helburuak zabalagoak izan arren, adibidez; Kastak deuseztatu, justizia soziala eta erlijioen arteko harmonia lortu nahi zituen. Gandhi hil izanaren arrazoia Indiaren independentziaren ondorengo erlijio gatazkak gaitzetsi zituelako izan zen, hindu lurraldean musulmanak defendatuz. New Delhiko Birla Bhavan (Birla Etxea) hil zuen Nathuram Godse, Indiako eskuin muturreko taldeekin loturiko erradikal hinduak, itxuraz.

  88. Gorka Espìnoza dio

    Mohandas Karamchand Gandhi, Mahatma Gandhi bezala ezaguna, 1869ko urriaren 2an jaio zen, Porbandar-en, egun Gujarat estatuan dagoen leku batean, India. Hinduren komertzio kasta batetik datorren hindu familia batetik dator. Londresen legeak ikasi eta gero, Sudafrikan abokatu gisa lanean aritu zen, non nazio indiarren eskubide zibilei eta politikoei buruzko aktibismoa hasi zuen.

    Gandhik satyagraha, edo erresistentzia ez bortitzaren kontzeptua garatu zuen, apresioaren eta zigorra erantzuteko tresna gisa. Bere lehenengo arrakasta handia, 1914an, Sudafrikan indiarrei zibiltasun eskubideak ematen zizkien akordio bat negoziatu zuen gobernuarekin.

    1915ean India itzuli ondoren, Gandhi indiar independentziaren mugimenduko lider bihurtu zen, non zentzuak erabiliz borrokatu zen, ez bortitztasuna eta zibilen ezarpena galarazteko. Bere lidergoa nabarmentzen zen kanpainetan, hala nola, produktu britainiarrei boikot bat eta Sal marxan, non gobernu britainiarra zalarrez saltzailearen monopolioa murriztu zuen.

    Gandhik erlijio batasuna eta hindu eta musulmanen arteko harmonia defendatu zuen, eta kasta diskriminazioa eta indiar gizartearen behe mailako klaseak baztertzea borrokatu zuen. Indiar independente baten irudia berean hartu zuen, genero berdintasuna eta pobrezia kendu barik.

    Gandhiren arrakastarik garrantzitsua, Indiak Britainiak duten independentzia lortzea izan zen, metodo bakeetan eta erresistentzia ez bortitzan oinarrituta. Hala ere, Indiar partizioan hindu eta musulmanen arteko indarkeria borrokatua bezalako gorabeherak huts egin zituen, eta horrek India eta Pakistan estatu bereziak sortu zituen.

    Independentziaren ondoren, Gandhi indiar zatitutako komunitateen arteko bake eta konpontzea defendatu zuen. Hala ere, bere bakardadea erresistentzia ez bortitza dela eta, 1948ko urtarrilaren 30ean, extremista hindu batek Nueva Delhiko Mahatma Gandhi hildako egin zuen.

    Mahatma Gandhi lider ikuspegi irudigarri bat da, giza eskubideen defentsorea eta mundu osoko askatasun eta justizia borroka bakezkoa bezalako sinboloa. Bere legatua mundu osoko giza eskubideen eta erresistentzia ez bortitzaren mugimenduetarako inspirazio itzela da.

Utzi erantzuna Miren Diaz de Zerio(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude