“Gezur ona – La buena mentira”

gezur_ona_1“Gezur ona” (La buena mentira, 2014) filmean“Sudaneko ume galduen” istorioa kontatzen zaigu. Ameriketako Estatu Batuetara iritsi berri dira Hego Sudaneko gerratik ihesi.  Lehenago, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren, 1102 kilometro oinez egin ondoren, gerra, gose eta egarriari ihesean.
Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu dituzte. Abital Deng, Mameren arreba, berriz, Boston hirira eraman dute, familia batek onartua.
Kansasen Carry eta Jacken laguntza jasoko dute, lana bilatzeko. Bestalde, Palmira ere gertu izango dute, bere parrokiako karitate lanean. Gure protagonista bakoitzak bere arazoak ditu: Mamere errudun sentitzen da, soldaduek Theo eraman zutelako, ez baitzen belarretatik altxatu bere ordez, eta ezin zuelako Abital bere familiarekin batera mantendu. Pauli gogora etortzen zaio ezin izan zuela salbatu anaia lehoi baten hatzamarretatik. Drogak eta gaupasak ezagutuko ditu … Carryk ez daki zergatik hil zen bere ahizpa, eta ez bera …
Istorioak hausnarketa egiteko aukera ematen digu, bizitzak izan dezakeen zentzuari buruz: Zein da familiaren garrantzia?  Nola egin bat naturarekin, izarrak eta behiak bide direla? Gezurra inoiz ona izan al daiteke, agian pertsona baten bizia salbatzeko beharrezkoa bada? Munduko gizaki guztiak anaia-arrebak al gara? Bizitzan “galduta” al gaude? Egia al da afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”?
Idatz ezazu zure hausnarketa pelikulari buruz.

Iruzkinak

  1. Julen Ocio dio

    Pelikula osoan zehar oso garrantsitsua da familia, odolez familiakoak ez izan arren beraien burua familia bat bezala artzen dute. Beti batera egonten dira eta bat urruntzen denean berrezkuratzen zaiatzen dira. Adibidez Abital ez dutenean beraiekin eramaten denbora osoan lan egiten dute beraiekin egotea lortu arte.
    Bai gezurra ona izan daiteke, Mamere joaten den klasean galdera hori egin zioten eta ordun konturatu zen bere anaia Theo gezur bat esan zuela beraiek salbaltzeko.
    Bai, leno esan dudan moduan odolez familia ez izan arren beraiek anai-arrebak izango baziren moduan tratatzen dira.
    Inor ez dago galduta Jainkoak egin gaitu bakoitzari misio garrantsitsu bat egiteko munduan.
    Bai egiada, Mamere, Pauel, Jeremiah eta Abital Sudanetik ihes egitean kakumera denak batera joaten dira beraien artean laguntzen eta horrela iritsi ziren errefuxatuen eremura bakarrik joan balira ez ziren iritsiko kanpamentura nire iritziz.

  2. Mirari Iturbe Epelde dio

    Asko gustatu zait pelikula hau. Bertan, gu etxean lasai-lasai gauden bitartean, Afrikan gerran dauden herrialdeetako biztanleek jasan behar dituzten injustiziak ikus ditzakegu. Errefuxiatuek bizitza latza izaten dute, beti ihes egiten ibili behar izaten baitute.

    Film honek horrelako lau gazte ezagutzeko aukera ematen du: Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital. Hego Sudaneko gerratik ihesi dabiltza lau hauek, eta hasieran Kakumara iristea lortzen dute, Keniako errefuxiatuen eremu batera. Zortea izango dute, eta Estatu Batuetara joango dira bizi hobe baten bila. Zoritxarrez, Abital Bostonera bidaliko dute, eta beste hirurak, Kansas Cityra.

    Abital, Jeremiah, Mamere eta Paulek trauma ugari dituzte; adibidez, Paulek lehoi batek bere anaia nola hiltzen zuen ikusi zuen, eta bere buruari galdetzen dio zergatik ez zitzaion berari egokitu patu hura. Hala ere, ahal duten guztia egingo dute elkarrekin jarraitu eta bizitzan aurrera egiteko.

  3. Jone Etxenausia dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen du: Mamere, Paul, Abital, Theo eta Jeremiah.
    Hego Sudanean bizi dira eta gerra asko daude bertan. Horren ondorioz, beraien bizilekua utzi eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko, gosearen eta egarriari aurka eginez. Gainera, bidean Theo harrapatu zuten soldaduek eta hiltzat hartu zuten.
    Bertan hainbat eta hainbat urte igaro zituzten.
    Egun batean, hortik irtetzeko aukera izan zuten eta Kansas City hirira joan ziren. Abital, berriz, Bostonera. Baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren.
    Azkenean Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko.
    Film hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Pertsona askok jasan behar izaten duten bizia kontatzen digute. Oraindik ez gara ohartzen daukagun sorteaz!

  4. Laura Alberdi dio

    Ziur nago filmean agertzen den istorioa errefuxiatu askok bizi izan dutela. Pelikula honetan oso ondo adierazten dituzte beraien sentimenduak: aurrera ateratzeko gogoa, familiarekiko maitasuna, kultura berri batera ohitzeko ahalegina… Errefuxiatuen egoera ulertzeko ondo dago, beraien progresioa ikusten delako bizitza basati batetik bizitza zibilizatu batera. Zoritxarrez, eta pelikulan ere ematen da kasu hau, batzuk ez dute lortzen errefuxiatu eremutik irtetea eta han geratzen dira beraien bizitza osoa. Honen ondorioz, familia asko banandu egiten dira.

  5. Izaro Urquidi dio

    Pelikula honetan ume batzuk gerratik ihes egiten dute Mamere Paul Jeremiah Habital eta Theo ( Theo Mamere eta Habital anai-arrebak dira) Behin ihes egiten ari zirenean soldaduek ikusi zituzten Mamereren erruz baina Theok eman zuen aurpegia eta beste umeek uste zuten hil egin zutela. Beste guztiak urte batzuk beranduago Bostonera joan ziren bizi hobe baten bila baina hiru mutilak batera jarri zituzten eta Habital berriz beste herri batera eraman zuten baina gabonetan Carryk ( lana bilatzen laguntzen ziena) Habital eraman zien. Denbora bat beranduago, karta bat iritsi zitzaien Theorena eta Mamerre Sudanera joan zen bere bila, berriro bueltatu behar zutenean, ez zuenez lortu Theorentzat billetea berea eman zion eta bera gelditu zen Sudanen. Oso pelikula polita da baina pixka bat tristea da ikustea horrela jende asko bizi dela.

  6. June Sanjuan dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu nahiz eta ez izan benetako anai-arrebak, horiek bezala hartzen direla. Beraien gurasoak hil eta bakarrik geratzean beraiek bakarrik jarraitu zutelako aurrera.
    Guk adibidez guztia daukagula, ez diogu garrantzi handirik ematen naturari eta beraiek ordea, behiei eta izarrei garrantzi handia ematen dizkiete.
    Theo, bere anaia, Mamere salbatzeko gezur bat esaten du. Theo gezur horren bidez Mamere salbatu zuen eta Mamere errudun sentitzen da.
    Lehen esan bezala beraiek laguntzen dieten edozein pertsona hartzen dute anai-arrebentzat eta azken finean guztiok gara anai-arrebak.
    Esan genezake bizitzan erabat galduta gaudela. Adibidez guztiak usten zuten Theo hilik zegoela baina egun batean Abital eta Mamereri gutun bat iritsi zitzaien. Orduan, Mamere bere bila joan zen baina ez zizkion papelak lortu eta bera geratu zen Hego Sudanean eta Theo bialdu zuen Kansasera. Orain Abital Kansasen zegoela, Carryrekin, Theo eta Abital berriro elakrrekin zeuden baina Mamere bakarrik zegoen.
    Esaera zaharrak egia esaten du urrutira joan nahi baduzu bakarrik joatea hobeto duzu,jendearekin joaten bazara arazoak izan ditzakezulako eta agian ez zara urrutita iritsiko.

  7. Elena Nogales dio

    Filma honetan lau errefuxiatu dira protagonistak: Abital, Mamere, Paul eta Jeremiah.
    Errefuxiatuentzako eremu batean 13 urte pasa ondoren, Ameriketara joateko aukera sortzen zaie. Ameriketara iritsitakoan, mutilak Kansas Cityn geratzen dira, baina, Abital Bostonera bidaltzen dute. Mamerek egoera horretan ezer ezin du egin, eta errudun sentituko da.
    Pelikulan zehar, anai-arrebek berriz batera egoteko egiten duten bidaia ikusiko dugu. Gauza berriak ikasiko dituzte.
    Theo (orain dela 20 urte “hildako” anaia) bizirik egoteko itxaropena ere izango dute.

  8. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula honek oso ondo irudikatzen du ze garrantzitsua den familia. Oso ondo adierazten du ze garrantzitsua den familia eta zein gogorra den familiarengandik urrun egotea. Oso ondo irudikatzen du baita ere ze gogorra den errefuxiatuen egoera eta zenbat sufritzen duten.

    Pelikularekin gauza askori buruz hausnartu dezakegu sakonki. Esaterako gu hegazkin batean sartu eta arazorik gabe iritsi gaitezke Ameriketara. Errefuxiatu askok aldiz asko sufritu ohi dute bidean. Mamere, Paul,Jeremiah eta Abital Deng horrela iritsi zuten bidean asko, gehiegi sufrituta.

    Bizitzan galduta gaude, nire ustez bai behintzat. Ez daukagu biderik bizitzan, ez bide zuzen ez bide okerrik. Norberak egiten du bidea, bakoitzak berea, besteen desberdina. Bidean erori eta jaiki egin behar dugu behin baino gehiagotan. Horrelakoa da bizitza, bidean harri asko daude, nahi baino gehiago baina esaera zaharrak dioen moduan, eroriz ikasten da oinez.

    Gezur txikiak edonork esaten ditu beti ezin delako egia osoa esan. Pertsona baten bizia salbatzeko gezur bat esatea ez dago gaizki helburu onarekin esan ezkero. Gezur on eta txarrak daude.

    Pelikula hau gertakizun errealetan oinarrituta dago eta hori nire ustez kezkagarria da. Ohartu egin behar dugu gu zorioneko garen bitartean beste batzuk ez direla horren zoriontsu. Lana egin behar dugu gure eta euren alde, mundu hobe eta justuago baten alde.Errefuxiatuak babestu behar ditugu eta lagundu.

    Pelikula asko gustatu zait gauza desberdinen inguruan hausnartzeko aukera eman didalako eta ohartzeko ohartu gabe nengoen gauzetaz. Oso pelikula gomendagarria eta gogorra da nire ustez. Pelikulako une gogokoena banandu egin behar dutela esaten dietenekoa da niretzat. Konturatzen direlako ze garrantzitsuak diren elkarrentzat.

  9. Estibaliz Romero dio

    Zein da familiaren garrantzia?
    Zure familia, lagun eta ingurukoek zaitu behar dituzu haiek direlako lagunduko zaituztenak, eta beti zure ondoan egon beharko luketenak.

    Gezurra inoiz ona izan al daiteke, agian pertsona baten bizia salbatzeko beharrezkoa bada?
    Bai, baina ez inor irauntzeko.

    Egia al da afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”?
    Bai, azkar iritsi nahi baduzu agian besteek traba egin dezakete, baina urruti iritsi nahi baduzu besteen laguntza izango duzu.

  10. Aitzol Cabanillas Machado dio

    Pelikula bixka bat gogorra iruditu zait, baina ala ere oso ona. Familia banandu zutenean, oso tristea izan zen. Asko gustatu, nola saiatzen den Mamere bere arazoak konpontzen eta azkenean bere saiakera guztiek fruitua eman eta nola lortzen duen bere arreba berarekin egotea.
    Pelikulak irakatsi dit, ez dugula amore eman behar, eta gure ametsak lortzeko edozer egin behar dugula.
    Berriz ikusiko nuke.

  11. Sócrates Èla dio

    Filma nahiko gomendagarria da. Ez da oso errealista, nike uste dutelako beraien erreakzioak askoz itxusiagoak izango zirelako. (Estatu batuen teknologiarekin) Gero, aktoreak gustatu zaizkit, nahiko karisma dute, Paul bereziki. Abital adibidez gutxiago gustatu zait.
    Konturatu nahiz Estatu batuetako estereotipo nahikoak azaltzen direla.
    Adib. Arrazismoa, barre faltsua berrezkoa dela lana lortzeko eta hirian bizi direnak nahiko motzak ematen dute. Berriz ikusiko nuke? Ez dakit, baietz uste dut.
    Askenean gustatu zaitela esan nazaket.

  12. Naiare Elorza dio

    Pelikula honetan agertzen da, “Sudaneko ume galduen” istorioa. 4 pertsona nagusitzen dira: Mamere, Paul,Jeremiah eta Abital. Abital neska bakarra zen eta beste guztiak mutilak ziren. Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren Hego Sudaneko gerratik ihesi. Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren 1102 kilometro eginda oinez.

    Azkenean, mundu guztiak anai-arrebak gara zeren elkar lagundu dezakegu.
    Nire ustez, gezurrak esatea txarra da baina neurri batean. Gezurra esaten baduzu gauza on bat edo pertsona bati bizia salbatzeko, ondo iruditzen zait baina gezurra edozer esateagatik ez zait batere ondo iruditzen.
    Baita ere, bide luzea egin zuten baina bakarrik ez ziren joan. Bakarrik joatea arriskutsua da zeren ez daukazu inoren laguntza eta bakarrik sentitzen zara, askotan gogorik gabe.

    Oso hunkigarria iruditu zait Abital, Mamere, Jeremiah eta Paulena iritsi zenean. Asko poztu zidan, denen artean gauzak lortu zituztela eta denek pozik bukatu zutela aita eta ama hil ziren eszenean ezik.

  13. Alazne Sudupe dio

    Pelikula hau benetan hunkigarria iruditu zait. Izan ere, ume guzti horien gurasoak hil ondoren, ume horiek familia bat osatzen dute bizirik irauteko. Gazte hauek elkar babesten dute, elkarrekin partekatzen dute lortzen duten janaria eta edaria, bata bestea babestearren bizia emateko gai da… Adibide garbia da Theorena. Hau beste guztiak salbatzearren soldaduengana entregatu zen eta momentu hori oso gogorra izan zen beste guztientzat, batez ere, Mamerentzat (anaiaren ordez bera joan behar zela uste zuelako).

    Ume guztiek bat egiten dute naturarekin, izarrak eta behiak bide direla. Esate baterako, Jeremiah, Mamere eta Paul Jackengana joandakoan, bertan zeuden behiengana gerturatu ziren eta argi ikusten da izugarrizko garrantzia dutela beraientzat. Beraiek naturarekin bat egin behar dute, baina guk ere bai. Adibidez, nik, urarekin egiten dut bat.

    Nire ustez gezurra ona ala txarra den egoeraren arabera erabakitzen da. Theoren kasuan gezur ona zen, beste guztien bizia jokoan baitzegoen. Baita Jackek esan zuen egoera hartan ere, hau da, beraiek lana lortzeko. Horrez gain, gezur txarrak ere badira, adibidez, besteei mina emateko erabiltzen direnak edo besteak baino hobeagoak garela erakutsi nahi dugunean erabilitakoak.

    Nire iritziz, mundu honetan bizi garen guztiak anai-arrebak gara. Egia da ez garela anai-arrebak genetikoki, baina guztiak Jainkoaren seme-alabak gara eta eskubide berdinak ditugu. Batzuen ustez, ez gara familiakoak eta azal koloreak desberdintzen dituzte, baina nik ez. Kolorea ezaugarri bat besterik ez da.

    Bestalde, gu bizitzan galduta gaude. Egia da errefuxiatuak galduago daudela aldaketa gehiago eta egoera gogorragoak bizi behar dituztelako, baina ziur aski gu baino garbiago dute beraien helburua bizitzan. Guk, berriz, ez dakigu zer egin. Zein da gure helburua? Nik behintzat ez daukat halako garbi.

    Gainera “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” esaera zaharrak diona egia da. Pelikula honetan bi kasuak ikusten dira. Ibai bat zeharkatzen ari zirela, beraiekin zegoen ume batek ihes egin zuen korrika (denborarik emango ez ziola pentsatuz beldurtuta), baina soladaduek harrapatu egin zuten. Aldiz, guztiak batera joan zirenen arteko gehienak urrutira iritsi ziren.

    Azkenik, filma asko gustatu zaidala aipatu nahi dut. Benetan asko ikasi dut beraien egoeraz eta gomendatzekoa da.

  14. Laura Larrañaga Madrid dio

    Filma honetan Hego Sudaneko neska-mutik batzuetan egoera azaltzen zaigu, gurearekin alderatuta guztiz desberdina. Beraien herrixkak erasotzen eta suntsitzen dituzte, herritarrak hil eta bizirik irautea lortzen duten gutxiak bidaia luzeak egin behar dituzte.
    Errefuxiatuak bihurtzen dira, duten guztia galtzen dute, bakardadea eta berdurra sentitzen dute. Horrez gain, sarritan ez ditugu onartzen; beraien bizi gogor hura atzean utzi nahirik datoz, bizi berri bat hastera. Guk ordea, dena dugunak, ezin dugu onartu hauek gure herrialdean sartzea. Agian batzuek, beldurragatik, kanpotarrak gaizkiletzat hartzen baitituzte.

    Pelikulako protagonistak gogor aritzen dira beraien ametsak betetzeko, nahiz eta batzuetan zailtasunak izan. Adibidez, Paul eta Jeremaiahk lan egiten dute beraien “anaia” Mamerek medikuntza ikasi dadin.

    Nire iritziz gaur egungo gizarteak xenofobiari aurre egin behar dio, gu guztiok berdinak garelako. Gure azal koloreak ez du zehazten zer eskubide ditugun, edo norbait gu baino hobea den edo ez.

  15. Marta Gogorza dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen da. Paul, Mamere Abital, Jeremiah eta Theoe
    Hego Sudanean bizi dira eta gerra dago han. Horren ondorioz, beraien bizilekua utzi eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko, gosearen eta egarriari aurka eginez. Gainera, bidean Theo harrapatu zuten soldaduek eta hiltzat hartu zuten
    Kankuman urte asko egon ziren
    Egun batean, Kakumatik irtetzeko aukera izan zuten eta Kansas City hirira joan ziren. Abital, ordea, Bostonera bidaltzen dute,baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren.
    Azkenean Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko
    Film hau oso interesgarria iruditu zait. Pertsona askoren bizia kontatzen digute.

  16. Tania Gonzalez dio

    Pelikula honetan Sudaneko ume batzuen egoera agertzen da. Hego Sudanean, gerran zeudela ihesi zuten Estatu Batuetako Kansas City herrira. Baina Abital Deng Mamerren arreba Bostonera eraman zuten Kansasen ez zelako onartua.

    Kansasen, neska batek (Carry) familia eta lana bilatzen laguntzen diote. Lana bilatzen dute, eta gainera Mamere medikuntza ikasten hasten da. Baina bakoitzak arazo bat du: Mamere errudun sentitzen da Theo (bere anai txikia) soldaduek eraman zutelako eta ez zuelako salbatu, baita bere arreba Abital beste hiri batera eraman zutelako eta ez zuelako inpeditu. Paulek arazo hau du: ezin izan zuela salbatu Theo lehoi baten hatzamarretatik eta horren ondorioz, drogetan eta gauapasetan sartzen da. Jeremiahk ez zuen arazorik.

    Borroka bat izaten dute beraien artean Theorengatik, baina bukaeran Abital ekartzen dute eta deskubritzen dute Theo bizirik dagoela eta dena konpontzen da.

  17. Nerea Epelde dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen da. Istorio honetan hainbat pertsonaia nagusi agertzen dira. Paul, Mamere Abital, Jeremiah eta Theo.
    Hauek, Hego Sudanean bizi dira eta gerra asko daude bertan. Hori dela eta, beraien bizilekutik irten eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren familia galduta. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko asko sufritu ondoren, gosearen eta egarriari aurre eginez eta gehiago sufritzen. Theo harrapatu zuten eta hil egin zela pentsatu zuten.
    Bertan hainbat eta hainbat urte igaro zituzten beste pertsona batzuk beraiekin gauzak, janaria eta abar konpartitzen.
    Egun batean, gerrarik ez zegoela ohartu zirenean Kansas City hirira joan ziren. Abital, berriz, Bostonera. Baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren. Hauek elkar laguntzen dira biak ari baitira une gogorra igarotzen.
    Edozer egiten zuten biziagatik eta azkenean, Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko.
    Film hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Hainbat arrazoirengatik. Pertsona gehienen bizitza kontatzen digute eta beraiek jasaten dituzten arazoak kontatzen dizkigute. Nire iritziz, ez gara ohartzen Euskal Herrian daukagun sorteaz.

  18. Jon Santizo Iturbe dio

    Beraientzat familia oso garrantzitsua da. Abital beste hiri batera bidali zutenean oso triste sentitu ziren. Oso garrantzitsua zelako beraientzat familia guztia batera egotea.

    Bai, kasu honetan adibidez gezurra esanda familia bateratzea lortu zuten. Galdutzat zuten anaia berriro ikusteko. Lehenago berak bizia eman zuelako familia guztia salbatzeko.

    Bai, eta denok alkarri lagundu behar diogu. Guru bizitza eta besteena errazago egiteko. Beraiek guraso berdinak ez zituzten arren familia konsideratzen ziren oso garrantzitsuak zirelako bata besteari.

    Esaera zaharrak arrazoi du. Gaur egungo errealitatea islatzen du. Gauzak bakarrik azkarragao egiten dira, zure erara egiten dituzulako.

  19. Irati Lizarralde dio

    Familia oso garrantzitsua da eta une onetan, bezala txarretan ere guztiak hor egon dira batera. Adibidez: beraien arreba beste herri batera eman zutenean, bere anaiak elkartzea nahi zuten eta ahalegin guztiak egin zituzten elkartzeko.
    Bai. Beraien kasuan anaietako bat han geratu zenez gezurra esan zuen han geratutako anaia geratzeko. Hori egin beharra zuen eskertzeko aurretik eginiko guztia eta beraz, gezur hori nire iritziz ondo dago.
    Bai. Ondorioz guztiok elkarri lagundu egin behar diogu zerbait behar dugunean edo dutenean.
    Agian, gure egunak hain berdinak direnez, ez zaigu iruditzen galduta gaudenik, baina gure egunerokotasunetik irtetzean, adibidez, beste herrialde batera joatean edota zure herrian bertan, langabezian geratzean, galduta senti gaitezke.
    Esango nuke egia dela, urrutira iristeko hainbat oztopo izan arren, elkarri lagunduz urrutirago iritsi daiteke.

  20. Eneko Galan dio

    Herri garatuetan bizi direnok ez dakigu zenbateraino den larria herri ez-garatuetako egoera: ez dugu bizi egoera hori eta. Gezurrak, edozeinek esan dezake, eta pertsona bakoitzak erabakitzen du zein punturaino eraman nahi duen gezurrak. Ez da ona gezur asko esatea, baino egoera benetan larrietan, ez da hain txarra gezur bat edo bi esatea…Pelikulari buruz: Gustatu egin zait orokorrean, anai bakoitzaren egoerak aztertu dira banaka Boston iritsi ondoren: nola dauden lanean…zer nolako egoera etxean…haien adaptazioa soziedadean…Hasiera gogorra iruditu zait, baina horrelako egoerak hausnarketak ekartzen ditu eta hainbat galdera egiten ditugu: zergatik hainbeste injustizia? Benetan al dakigu zenbateraino den larria?…

  21. Sara Larrañaga dio

    Gezurrak ez dira onak izaten, beti egia agertzen delako eta orduan okerrago amaitzen da dena, baina gezur ona baldin bada, zerbait salbatzeko, gezur horrek merezi du. Nik uste dut denok famili berdinekoak garela, zeren, gure aspaldiko familiakoek eta beste pertsona baten familiakoek, garai batean lehengusuak edo izan zitekeen.
    Egia esan, askotan, hobeto da bakarrik joatea jendearekin baino, imajinatu gerra batetik ihes egin behar duzula, korrika egin behar duzula eta besteek zu baino motelago badira, beraien zain egon behar duzu eta orduan okerrago da, baina beste aldetik, urrutira heldu nahi baduzu, hobeto da norbaiten laguntzaz edukitzea, urrutira heltzeko bakarrik zaila delako eta beti behar delako laguntza.

  22. Ekaitz Iriondo dio

    Familia hau oso ona da gainera asko laguntzen diete elkarri eta lanak ere beti elkarrekin banatzen zituzten. Lakua alde batetik bestera pasa behar zutenean ere soka jarri eta dena elkarren laguntzarekin egin zuten eta denbora osoan elkarri laguntzen zieten. Askotan gezurrak hankak motzak izaten dituela esan ohi dugu baino batzutan gezurra esatea ondo etortzen da Adibidez: Bere anaiaren bila joan zen eta gero gainera bere papelak eman zizkion umetan anaiak bera salbatu zuelako bere papelak eman zizkionean esan zion bere izena ez esateko ez zituelako lortu papelak eta orduan bere anaia izan balitz bezala pasatzeko. Bai azkenean guztion aita jainkoa delako. Nire ustez ez gaude galduta eta guk sorte ona eduki dugu ez edukitzea horrelako bizi bat. Nire ustez hori egia da eta gainera esaten duen bezela guztion artean azkarrago lortuko zuten.

  23. Maren Casas dio

    Nire ustez familiak garrantzi handia du , zure eguneroko laguntza direlako, beti laguntzeko prest daudelako… Afrikako esaera egia da “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez:” azkar joan nahi baduzu, ez daukazu besteen sai egon beharrik, baina urrutira iritsi nahi baduzu esaerak esaten duen bezala lagunekin joateak mesede egingo dizu. Nik uste dut denok anai-arrebak garela aspaldi aspaldian denok pertsona beretik gatozelako eta denok eskubide berdinak ditugulako.

  24. Beñat Exposito dio

    Pelikula joan da familia bati buruz nun kanpo errefugiatu batean zeudenak eta beraiek nahi zuten kanpu errefugiatuetik alde egitea. Egun batean familia kanpu errefugiatutik alde egin zuen eta Amerikara joan ziren eta pertsona bat ikusi zuten bere izena Karl zen. Eta Karlek etxebizitza bat biatzea. Karlek lanbide bat bilatu zioon familiari baina abital bostonera joan zen eta beraiek nahi zuten familia osoa etxe bizitzan batean egotea baino ez zuten lortu. Hurrengo egunean familia bera lanbideetara joan ziren. Paul ingenieritza lanera joan zen eta joan zenean pertsona bat zegoen lanean eta galdetu zion ea ba al dakien nola egiten ziren gauzk.

    Pelikuraren maieran mametek cio bizitatzera joan zen eta esan zion paelak ea bilatu al dituen bera amerikara etortzerko eta ez zuen lortu. Baina gezur bat esan zion hegazkinean zeuden pertsonari eta Ciok bere familia ikusi zuen.

  25. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula asko gustatu zait baina gehien gustatu zaidana familiaren babesa da. Elkar babesten dira denbora guztian eta elkarri laguntzen diote. Hasieran, Abital Deng Bostonera bidaltzen dutenean egin ahal duten guztia egiten dute beraien arreba berreskuratzeko eta beraiekin bizitzera joateko. Elkarrekin egoten dira momentu onetan eta txarretan eta hori oso garrantzitsua da.
    Hainbat kasutan, beharrezkoa izan daiteke gezur on bat, pelikulan bezala. Mamerek bere pasaportea ematen dio Theori txikitan bizia salbatu ziolako eta Ameriketara joaten da Theo Mameri esker. Pelikula honetan, Jainkoari garrantzi handia ematen diote eta Jainkoarengan sinisten dute eta esaten dute guztiok anai arrebak garela. Hori horrela da, guztiok elkarri lagundu behar diogu eta ahal dugun guztia partekatu.
    Pelikulari esker beraien egoera ezagutzen dugu eta zenbat sufritzen duten ikusten dugu.
    Egoera hobetu egin behar duguu!!!
    Pelikula oso entretenigarria da eta gomendatzen dizuett!!

  26. Ander Zubizarreta dio

    Familiaren artean oso arreman estua zuten. Familiako norbaitek arazo bat baldin badu denak laguntzen saiatzen dira, hil eta bizikoa baldin bada ere. Lanak ere, denak elkarrekin egiten zituzten gauzak obeto eta azkarrago egiteko. Pelikula honetan gezur onak asko esaten dituzte, beraien anaiak salbatzeko edo beste herrialde batera joateko aukera emateko. Behiak ikusten zituztenean, beraien lenoko bizitzaren oroitzapena etortzen zitzaien, eta gaueri izarrak ikusten zituzten, berain etxeko teilatura igota. Ez, baina baten batek arazoren bat baldin badu laguntzen saiatu behar dugu.

  27. Aimar Mugica dio

    Niri asko gustatu zait film hau etanire zati gogokoena lehenengo aldiz Bostonera iristen direnean eta oraindik ez dakite nola funtzionatzen duen ezer ez. Beraien gidatzailea desesperatu egiten da hori ere barre batzuk egitekoa da. Baina film honek erakusten dizkigun baloreak dira benetan filmaren gauzarik ezanguratsuena. Elkartasuna eta maitasuna dira balorea nagusiak.

    Paul drogatan erortzen da eta etxera berandu joaten da problemak dituelako familiarekin arazoak diruelako eta aspaldi bere anaia salbatzen saiatuz lehoi batek besoa harrapatu zion hatzaparrekin.

    Azkenik familia osoa ez da biltzen Mamertek bere anaiari bere papelak ematen dizkiolako eta bera dela esateko esaten dio eta horrela Amerika joatea lortzen du. Baina Mamertek errefuxiatu kanpuan geratzen da. Eta honek besteenganako sakrifizioa erakusten du eta hau beste balore bat eraksuten digu.

  28. Luis Juaristi dio

    Familiaren artean arreman ona zuten, denak anaiak direla esaten dute. Familiako batek arazo bat izaten badu denak laguntzen diote. Behiak ikusten zituztenean beraien lenoko bizitzaren oroitzapena etortzen zitzaien eta gauero izarrak ikusten geratzen ziren. Pelikula onetan gezur onak esaten dituzte adibidez, bere anaia salbatzeko Mamenek bere papelak ematen dizkio.

    Bai, egia da, azkar joan nahi baduzu, bakarrik joatea eta urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin joatea bidean zehar arazo bat baduzu elkar lagundu dezaketelako.

  29. Alba Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Familiari garrantzia asko ematen dio hasieratik bukaera arte. Adibidez, antzeman dezakegu nola guztiok txikitatik jolastu eta batera bizi diren zoriontsu; egoera oso gogorrak bizitzen dituzten; aurrera ateratzen diren… Hori guztia batera. Beraien artean izugarrizko maitasuna dute eta batzuetan errudun sentitzen dira gertatzen diren injustizia batzuetan.

    Bizitza gogor bat bizi dute baina ahala ere bere esfortzuak funtzionatu dira eta azkenean bizitza aurrera ateratzeko gai izan dira. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” Esaera zaharra arrazoi guztia du. Horrelako egoera batean hain arrisku askoekin ez da gomendagarria bakarrik joatea; aldiz, taldean joanda pentsatzen duzun baina gauz gehiago egiteko gai zara.

    Pelikula honi esker errefuxiatuen egoera zer gogorra den kontzientziatzeko oso erabilgarria izan da, argi eta garbi adierazten duelako nola bizitzen duten, beraien pentsaerak, beraien preokupazioak, bizi behar dituzten egoerak, aurrera ateratzeko duten gogoa…

  30. Iker Maldonado dio

    pelikula hau izugarri polita da,onenetarikoa mamerrek gezur ona ezaten du bere anaia espainira joateko.naturarekin bat ondo zaintzen eta maitatzen egiten da,gizaki danak ez gara anai arrebak.bizitzan bakarrik batzuk gaude galduta.mire ustez pelikula hau oso polita eta koloretxua da baizik eta pelikula nahi duena demostratu da ba borrokatzen ia beti lortzen duzula zure elburua eta baita ere maitasunaren baloreak eta printzipioak.pelikula osoa intrigaz pasatu dut eta finala asko gustatu zait

  31. Mohamed Hamli dio

    1. Familiaren garrantzia da gerra asko eduki zuten eta familia asko galdu zuten.
    2. Bai gizaki guztiak anai arrebak gara erlijioak iguala esaten du denei errespetau behar zie ez du inporta kolorea.
    nere iritsia aiak oso errespetugarriak dira eta asko borrokatu dute bizitza hobeto edukitzeko

  32. Lide Alberdi dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, batez ere familiaren garrantzia ikusten delako, oso ondo ikusten da nola elkar babesten diren eta zenbat maite diren. Nire ustez pelikulan egin dituzten edo esan dituzten gezurrak beharrezkoak zirela, azkenean beraien familiengatik egiten zuten dena, beraiek babesteko eta bakoitzaren bizitza hobea izateko. Egia da, beti gezurretan ibiltzea ez dela ona, baina pelikulan ikusi dugun egoeretan ez zait iruditzen gaizki dagoenik. Azken batean, familiak edo maite ditugun pertsonak babesteagatik esaten dute gezurra eta oso polita iruditu zait hori. Pelikula honetan ikusi dugun bezala, oso garrantzitsua da laguntzea, umeak bidean zindoazela batak besteari laguntzen zuten bezala.

  33. Igor Bravo dio

    Filma nahiko ona zen. Horri esker ikusi dugu sudanen edo beste herrialde bateko umeen eta helduen egoera. Momenturik hunkigarriena Mamere bere anaiarekin elkartzen denean txikitan jolasten zuten jolasari esker. Baita ere Mamere eta beste biak Abitalekin elkartzen direnean.

    Oso eskuzabala iruditu zait Mamere bere anaiari Estatu Batuetara joateko aukera oparitu zionean bere dokumentuak emanda. Gainera Mamerek bere ametsa bilakatzeko geratu zen Kenian. Bere ametsa mediku izatea zen eta azkenean lortu zuen.

    Film oso didaktikoa.

  34. Nida Sajjad dio

    Pelikula hau gustatzen zait eta film honek garrantzi handia ematen dio familiari. Film hau Sudanen hasiko da eta filmean protagonista diren haurren eta nerabeen bizitza suntsitzen duten gerraren adibide ugari biltzen ditu. Eszena hauek ez dira grafikoak (odolik ez, filmaketa gertuenik ez), baina zintzoak dira. Adibidez, inaugurazio eszenan soldaduak iristen eta tiro egiten entzuten dituzu, eta gurasoak eta herriko pertsona guztiak hilda ikusten dituzu. Geroago, errefuxiatu talde handi bat ibaian itsasoratzen dela ikusten duzu; pantailaz kanpoko tiroak entzuten dituzu laster, eta norabide bakarreko pertsonen gorpuak ibaian behera flotatzen ikusiko dituzu. Zaila egiten zait ikustea haurrek galera, egarria, gosea eta segurtasunerako ziurgabetasun luzea. Gainera, migrazio eszena hauek hunkigarriak dira, ikusleak erakusten duten indarra, elkartasuna eta erantzukizuna sentitzen dituelako. Filma jauzi egin ondoren, bisitak loteria irabazi eta Amerikan finkatzen diren gazteak ditu ardatz. Filma bihurrikoa, hunkigarria, hunkigarria, apala, batzuetan dibertigarria eta interesgarria iruditu zait.

  35. Nahia Gonzalez dio

    Filma orokorrean, ona izan da, bertakoen, egoera erakusten baitigute, baina momentu batzuk, aspergarriak iruditu zaizkit. Badaude ordea, hainbat momentu polit familian gertatzen direnak. Adibidez, bere anaia eta arrebarekin elkartzen direnean. Momentu horiek oso politak dira, elkarrenganako maitasuna erakusten baitute.
    Baita ere, oso borondate onekoa iruditu zait, Mamerek bere anaia zaharrari dokumentazioa ustea, berak bidaiatu ahal izateko. Nahiz eta gezur txikia esan, dokumentazioa begiratzen dutenei. Horrelako gezur txikiak esatea ez zait larria iruditzen, alderantziz baizik, oso ekintza ona iruditzen zait horrelako kasuetan gezurra esatea. Ekintza on baterako izan da eta kasu honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude