“Gezur ona – La buena mentira”

gezur_ona_1“Gezur ona” (La buena mentira, 2014) filmean“Sudaneko ume galduen” istorioa kontatzen zaigu. Ameriketako Estatu Batuetara iritsi berri dira Hego Sudaneko gerratik ihesi.  Lehenago, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren, 1102 kilometro oinez egin ondoren, gerra, gose eta egarriari ihesean.
Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu dituzte. Abital Deng, Mameren arreba, berriz, Boston hirira eraman dute, familia batek onartua.
Kansasen Carry eta Jacken laguntza jasoko dute, lana bilatzeko. Bestalde, Palmira ere gertu izango dute, bere parrokiako karitate lanean. Gure protagonista bakoitzak bere arazoak ditu: Mamere errudun sentitzen da, soldaduek Theo eraman zutelako, ez baitzen belarretatik altxatu bere ordez, eta ezin zuelako Abital bere familiarekin batera mantendu. Pauli gogora etortzen zaio ezin izan zuela salbatu anaia lehoi baten hatzamarretatik. Drogak eta gaupasak ezagutuko ditu … Carryk ez daki zergatik hil zen bere ahizpa, eta ez bera …
Istorioak hausnarketa egiteko aukera ematen digu, bizitzak izan dezakeen zentzuari buruz: Zein da familiaren garrantzia?  Nola egin bat naturarekin, izarrak eta behiak bide direla? Gezurra inoiz ona izan al daiteke, agian pertsona baten bizia salbatzeko beharrezkoa bada? Munduko gizaki guztiak anaia-arrebak al gara? Bizitzan “galduta” al gaude? Egia al da afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”?
Idatz ezazu zure hausnarketa pelikulari buruz.

Iruzkinak

  1. Julen Ocio dio

    Pelikula osoan zehar oso garrantsitsua da familia, odolez familiakoak ez izan arren beraien burua familia bat bezala artzen dute. Beti batera egonten dira eta bat urruntzen denean berrezkuratzen zaiatzen dira. Adibidez Abital ez dutenean beraiekin eramaten denbora osoan lan egiten dute beraiekin egotea lortu arte.
    Bai gezurra ona izan daiteke, Mamere joaten den klasean galdera hori egin zioten eta ordun konturatu zen bere anaia Theo gezur bat esan zuela beraiek salbaltzeko.
    Bai, leno esan dudan moduan odolez familia ez izan arren beraiek anai-arrebak izango baziren moduan tratatzen dira.
    Inor ez dago galduta Jainkoak egin gaitu bakoitzari misio garrantsitsu bat egiteko munduan.
    Bai egiada, Mamere, Pauel, Jeremiah eta Abital Sudanetik ihes egitean kakumera denak batera joaten dira beraien artean laguntzen eta horrela iritsi ziren errefuxatuen eremura bakarrik joan balira ez ziren iritsiko kanpamentura nire iritziz.

  2. Mirari Iturbe Epelde dio

    Asko gustatu zait pelikula hau. Bertan, gu etxean lasai-lasai gauden bitartean, Afrikan gerran dauden herrialdeetako biztanleek jasan behar dituzten injustiziak ikus ditzakegu. Errefuxiatuek bizitza latza izaten dute, beti ihes egiten ibili behar izaten baitute.

    Film honek horrelako lau gazte ezagutzeko aukera ematen du: Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital. Hego Sudaneko gerratik ihesi dabiltza lau hauek, eta hasieran Kakumara iristea lortzen dute, Keniako errefuxiatuen eremu batera. Zortea izango dute, eta Estatu Batuetara joango dira bizi hobe baten bila. Zoritxarrez, Abital Bostonera bidaliko dute, eta beste hirurak, Kansas Cityra.

    Abital, Jeremiah, Mamere eta Paulek trauma ugari dituzte; adibidez, Paulek lehoi batek bere anaia nola hiltzen zuen ikusi zuen, eta bere buruari galdetzen dio zergatik ez zitzaion berari egokitu patu hura. Hala ere, ahal duten guztia egingo dute elkarrekin jarraitu eta bizitzan aurrera egiteko.

  3. Jone Etxenausia dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen du: Mamere, Paul, Abital, Theo eta Jeremiah.
    Hego Sudanean bizi dira eta gerra asko daude bertan. Horren ondorioz, beraien bizilekua utzi eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko, gosearen eta egarriari aurka eginez. Gainera, bidean Theo harrapatu zuten soldaduek eta hiltzat hartu zuten.
    Bertan hainbat eta hainbat urte igaro zituzten.
    Egun batean, hortik irtetzeko aukera izan zuten eta Kansas City hirira joan ziren. Abital, berriz, Bostonera. Baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren.
    Azkenean Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko.
    Film hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Pertsona askok jasan behar izaten duten bizia kontatzen digute. Oraindik ez gara ohartzen daukagun sorteaz!

  4. Laura Alberdi dio

    Ziur nago filmean agertzen den istorioa errefuxiatu askok bizi izan dutela. Pelikula honetan oso ondo adierazten dituzte beraien sentimenduak: aurrera ateratzeko gogoa, familiarekiko maitasuna, kultura berri batera ohitzeko ahalegina… Errefuxiatuen egoera ulertzeko ondo dago, beraien progresioa ikusten delako bizitza basati batetik bizitza zibilizatu batera. Zoritxarrez, eta pelikulan ere ematen da kasu hau, batzuk ez dute lortzen errefuxiatu eremutik irtetea eta han geratzen dira beraien bizitza osoa. Honen ondorioz, familia asko banandu egiten dira.

  5. Izaro Urquidi dio

    Pelikula honetan ume batzuk gerratik ihes egiten dute Mamere Paul Jeremiah Habital eta Theo ( Theo Mamere eta Habital anai-arrebak dira) Behin ihes egiten ari zirenean soldaduek ikusi zituzten Mamereren erruz baina Theok eman zuen aurpegia eta beste umeek uste zuten hil egin zutela. Beste guztiak urte batzuk beranduago Bostonera joan ziren bizi hobe baten bila baina hiru mutilak batera jarri zituzten eta Habital berriz beste herri batera eraman zuten baina gabonetan Carryk ( lana bilatzen laguntzen ziena) Habital eraman zien. Denbora bat beranduago, karta bat iritsi zitzaien Theorena eta Mamerre Sudanera joan zen bere bila, berriro bueltatu behar zutenean, ez zuenez lortu Theorentzat billetea berea eman zion eta bera gelditu zen Sudanen. Oso pelikula polita da baina pixka bat tristea da ikustea horrela jende asko bizi dela.

  6. June Sanjuan dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu nahiz eta ez izan benetako anai-arrebak, horiek bezala hartzen direla. Beraien gurasoak hil eta bakarrik geratzean beraiek bakarrik jarraitu zutelako aurrera.
    Guk adibidez guztia daukagula, ez diogu garrantzi handirik ematen naturari eta beraiek ordea, behiei eta izarrei garrantzi handia ematen dizkiete.
    Theo, bere anaia, Mamere salbatzeko gezur bat esaten du. Theo gezur horren bidez Mamere salbatu zuen eta Mamere errudun sentitzen da.
    Lehen esan bezala beraiek laguntzen dieten edozein pertsona hartzen dute anai-arrebentzat eta azken finean guztiok gara anai-arrebak.
    Esan genezake bizitzan erabat galduta gaudela. Adibidez guztiak usten zuten Theo hilik zegoela baina egun batean Abital eta Mamereri gutun bat iritsi zitzaien. Orduan, Mamere bere bila joan zen baina ez zizkion papelak lortu eta bera geratu zen Hego Sudanean eta Theo bialdu zuen Kansasera. Orain Abital Kansasen zegoela, Carryrekin, Theo eta Abital berriro elakrrekin zeuden baina Mamere bakarrik zegoen.
    Esaera zaharrak egia esaten du urrutira joan nahi baduzu bakarrik joatea hobeto duzu,jendearekin joaten bazara arazoak izan ditzakezulako eta agian ez zara urrutita iritsiko.

  7. Elena Nogales dio

    Filma honetan lau errefuxiatu dira protagonistak: Abital, Mamere, Paul eta Jeremiah.
    Errefuxiatuentzako eremu batean 13 urte pasa ondoren, Ameriketara joateko aukera sortzen zaie. Ameriketara iritsitakoan, mutilak Kansas Cityn geratzen dira, baina, Abital Bostonera bidaltzen dute. Mamerek egoera horretan ezer ezin du egin, eta errudun sentituko da.
    Pelikulan zehar, anai-arrebek berriz batera egoteko egiten duten bidaia ikusiko dugu. Gauza berriak ikasiko dituzte.
    Theo (orain dela 20 urte “hildako” anaia) bizirik egoteko itxaropena ere izango dute.

  8. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula honek oso ondo irudikatzen du ze garrantzitsua den familia. Oso ondo adierazten du ze garrantzitsua den familia eta zein gogorra den familiarengandik urrun egotea. Oso ondo irudikatzen du baita ere ze gogorra den errefuxiatuen egoera eta zenbat sufritzen duten.

    Pelikularekin gauza askori buruz hausnartu dezakegu sakonki. Esaterako gu hegazkin batean sartu eta arazorik gabe iritsi gaitezke Ameriketara. Errefuxiatu askok aldiz asko sufritu ohi dute bidean. Mamere, Paul,Jeremiah eta Abital Deng horrela iritsi zuten bidean asko, gehiegi sufrituta.

    Bizitzan galduta gaude, nire ustez bai behintzat. Ez daukagu biderik bizitzan, ez bide zuzen ez bide okerrik. Norberak egiten du bidea, bakoitzak berea, besteen desberdina. Bidean erori eta jaiki egin behar dugu behin baino gehiagotan. Horrelakoa da bizitza, bidean harri asko daude, nahi baino gehiago baina esaera zaharrak dioen moduan, eroriz ikasten da oinez.

    Gezur txikiak edonork esaten ditu beti ezin delako egia osoa esan. Pertsona baten bizia salbatzeko gezur bat esatea ez dago gaizki helburu onarekin esan ezkero. Gezur on eta txarrak daude.

    Pelikula hau gertakizun errealetan oinarrituta dago eta hori nire ustez kezkagarria da. Ohartu egin behar dugu gu zorioneko garen bitartean beste batzuk ez direla horren zoriontsu. Lana egin behar dugu gure eta euren alde, mundu hobe eta justuago baten alde.Errefuxiatuak babestu behar ditugu eta lagundu.

    Pelikula asko gustatu zait gauza desberdinen inguruan hausnartzeko aukera eman didalako eta ohartzeko ohartu gabe nengoen gauzetaz. Oso pelikula gomendagarria eta gogorra da nire ustez. Pelikulako une gogokoena banandu egin behar dutela esaten dietenekoa da niretzat. Konturatzen direlako ze garrantzitsuak diren elkarrentzat.

  9. Estibaliz Romero dio

    Zein da familiaren garrantzia?
    Zure familia, lagun eta ingurukoek zaitu behar dituzu haiek direlako lagunduko zaituztenak, eta beti zure ondoan egon beharko luketenak.

    Gezurra inoiz ona izan al daiteke, agian pertsona baten bizia salbatzeko beharrezkoa bada?
    Bai, baina ez inor irauntzeko.

    Egia al da afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”?
    Bai, azkar iritsi nahi baduzu agian besteek traba egin dezakete, baina urruti iritsi nahi baduzu besteen laguntza izango duzu.

  10. Aitzol Cabanillas Machado dio

    Pelikula bixka bat gogorra iruditu zait, baina ala ere oso ona. Familia banandu zutenean, oso tristea izan zen. Asko gustatu, nola saiatzen den Mamere bere arazoak konpontzen eta azkenean bere saiakera guztiek fruitua eman eta nola lortzen duen bere arreba berarekin egotea.
    Pelikulak irakatsi dit, ez dugula amore eman behar, eta gure ametsak lortzeko edozer egin behar dugula.
    Berriz ikusiko nuke.

  11. Sócrates Èla dio

    Filma nahiko gomendagarria da. Ez da oso errealista, nike uste dutelako beraien erreakzioak askoz itxusiagoak izango zirelako. (Estatu batuen teknologiarekin) Gero, aktoreak gustatu zaizkit, nahiko karisma dute, Paul bereziki. Abital adibidez gutxiago gustatu zait.
    Konturatu nahiz Estatu batuetako estereotipo nahikoak azaltzen direla.
    Adib. Arrazismoa, barre faltsua berrezkoa dela lana lortzeko eta hirian bizi direnak nahiko motzak ematen dute. Berriz ikusiko nuke? Ez dakit, baietz uste dut.
    Askenean gustatu zaitela esan nazaket.

  12. Naiare Elorza dio

    Pelikula honetan agertzen da, “Sudaneko ume galduen” istorioa. 4 pertsona nagusitzen dira: Mamere, Paul,Jeremiah eta Abital. Abital neska bakarra zen eta beste guztiak mutilak ziren. Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren Hego Sudaneko gerratik ihesi. Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren 1102 kilometro eginda oinez.

    Azkenean, mundu guztiak anai-arrebak gara zeren elkar lagundu dezakegu.
    Nire ustez, gezurrak esatea txarra da baina neurri batean. Gezurra esaten baduzu gauza on bat edo pertsona bati bizia salbatzeko, ondo iruditzen zait baina gezurra edozer esateagatik ez zait batere ondo iruditzen.
    Baita ere, bide luzea egin zuten baina bakarrik ez ziren joan. Bakarrik joatea arriskutsua da zeren ez daukazu inoren laguntza eta bakarrik sentitzen zara, askotan gogorik gabe.

    Oso hunkigarria iruditu zait Abital, Mamere, Jeremiah eta Paulena iritsi zenean. Asko poztu zidan, denen artean gauzak lortu zituztela eta denek pozik bukatu zutela aita eta ama hil ziren eszenean ezik.

  13. Alazne Sudupe dio

    Pelikula hau benetan hunkigarria iruditu zait. Izan ere, ume guzti horien gurasoak hil ondoren, ume horiek familia bat osatzen dute bizirik irauteko. Gazte hauek elkar babesten dute, elkarrekin partekatzen dute lortzen duten janaria eta edaria, bata bestea babestearren bizia emateko gai da… Adibide garbia da Theorena. Hau beste guztiak salbatzearren soldaduengana entregatu zen eta momentu hori oso gogorra izan zen beste guztientzat, batez ere, Mamerentzat (anaiaren ordez bera joan behar zela uste zuelako).

    Ume guztiek bat egiten dute naturarekin, izarrak eta behiak bide direla. Esate baterako, Jeremiah, Mamere eta Paul Jackengana joandakoan, bertan zeuden behiengana gerturatu ziren eta argi ikusten da izugarrizko garrantzia dutela beraientzat. Beraiek naturarekin bat egin behar dute, baina guk ere bai. Adibidez, nik, urarekin egiten dut bat.

    Nire ustez gezurra ona ala txarra den egoeraren arabera erabakitzen da. Theoren kasuan gezur ona zen, beste guztien bizia jokoan baitzegoen. Baita Jackek esan zuen egoera hartan ere, hau da, beraiek lana lortzeko. Horrez gain, gezur txarrak ere badira, adibidez, besteei mina emateko erabiltzen direnak edo besteak baino hobeagoak garela erakutsi nahi dugunean erabilitakoak.

    Nire iritziz, mundu honetan bizi garen guztiak anai-arrebak gara. Egia da ez garela anai-arrebak genetikoki, baina guztiak Jainkoaren seme-alabak gara eta eskubide berdinak ditugu. Batzuen ustez, ez gara familiakoak eta azal koloreak desberdintzen dituzte, baina nik ez. Kolorea ezaugarri bat besterik ez da.

    Bestalde, gu bizitzan galduta gaude. Egia da errefuxiatuak galduago daudela aldaketa gehiago eta egoera gogorragoak bizi behar dituztelako, baina ziur aski gu baino garbiago dute beraien helburua bizitzan. Guk, berriz, ez dakigu zer egin. Zein da gure helburua? Nik behintzat ez daukat halako garbi.

    Gainera “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” esaera zaharrak diona egia da. Pelikula honetan bi kasuak ikusten dira. Ibai bat zeharkatzen ari zirela, beraiekin zegoen ume batek ihes egin zuen korrika (denborarik emango ez ziola pentsatuz beldurtuta), baina soladaduek harrapatu egin zuten. Aldiz, guztiak batera joan zirenen arteko gehienak urrutira iritsi ziren.

    Azkenik, filma asko gustatu zaidala aipatu nahi dut. Benetan asko ikasi dut beraien egoeraz eta gomendatzekoa da.

  14. Laura Larrañaga Madrid dio

    Filma honetan Hego Sudaneko neska-mutik batzuetan egoera azaltzen zaigu, gurearekin alderatuta guztiz desberdina. Beraien herrixkak erasotzen eta suntsitzen dituzte, herritarrak hil eta bizirik irautea lortzen duten gutxiak bidaia luzeak egin behar dituzte.
    Errefuxiatuak bihurtzen dira, duten guztia galtzen dute, bakardadea eta berdurra sentitzen dute. Horrez gain, sarritan ez ditugu onartzen; beraien bizi gogor hura atzean utzi nahirik datoz, bizi berri bat hastera. Guk ordea, dena dugunak, ezin dugu onartu hauek gure herrialdean sartzea. Agian batzuek, beldurragatik, kanpotarrak gaizkiletzat hartzen baitituzte.

    Pelikulako protagonistak gogor aritzen dira beraien ametsak betetzeko, nahiz eta batzuetan zailtasunak izan. Adibidez, Paul eta Jeremaiahk lan egiten dute beraien “anaia” Mamerek medikuntza ikasi dadin.

    Nire iritziz gaur egungo gizarteak xenofobiari aurre egin behar dio, gu guztiok berdinak garelako. Gure azal koloreak ez du zehazten zer eskubide ditugun, edo norbait gu baino hobea den edo ez.

  15. Marta Gogorza dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen da. Paul, Mamere Abital, Jeremiah eta Theoe
    Hego Sudanean bizi dira eta gerra dago han. Horren ondorioz, beraien bizilekua utzi eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko, gosearen eta egarriari aurka eginez. Gainera, bidean Theo harrapatu zuten soldaduek eta hiltzat hartu zuten
    Kankuman urte asko egon ziren
    Egun batean, Kakumatik irtetzeko aukera izan zuten eta Kansas City hirira joan ziren. Abital, ordea, Bostonera bidaltzen dute,baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren.
    Azkenean Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko
    Film hau oso interesgarria iruditu zait. Pertsona askoren bizia kontatzen digute.

  16. Tania Gonzalez dio

    Pelikula honetan Sudaneko ume batzuen egoera agertzen da. Hego Sudanean, gerran zeudela ihesi zuten Estatu Batuetako Kansas City herrira. Baina Abital Deng Mamerren arreba Bostonera eraman zuten Kansasen ez zelako onartua.

    Kansasen, neska batek (Carry) familia eta lana bilatzen laguntzen diote. Lana bilatzen dute, eta gainera Mamere medikuntza ikasten hasten da. Baina bakoitzak arazo bat du: Mamere errudun sentitzen da Theo (bere anai txikia) soldaduek eraman zutelako eta ez zuelako salbatu, baita bere arreba Abital beste hiri batera eraman zutelako eta ez zuelako inpeditu. Paulek arazo hau du: ezin izan zuela salbatu Theo lehoi baten hatzamarretatik eta horren ondorioz, drogetan eta gauapasetan sartzen da. Jeremiahk ez zuen arazorik.

    Borroka bat izaten dute beraien artean Theorengatik, baina bukaeran Abital ekartzen dute eta deskubritzen dute Theo bizirik dagoela eta dena konpontzen da.

  17. Nerea Epelde dio

    Pelikula honetan anaia-arreba batzuen istorioa kontatzen da. Istorio honetan hainbat pertsonaia nagusi agertzen dira. Paul, Mamere Abital, Jeremiah eta Theo.
    Hauek, Hego Sudanean bizi dira eta gerra asko daude bertan. Hori dela eta, beraien bizilekutik irten eta Kakuma errefuxiatuentzako eremura joan ziren familia galduta. 1102km egin zituzten oinez bertara iristeko asko sufritu ondoren, gosearen eta egarriari aurre eginez eta gehiago sufritzen. Theo harrapatu zuten eta hil egin zela pentsatu zuten.
    Bertan hainbat eta hainbat urte igaro zituzten beste pertsona batzuk beraiekin gauzak, janaria eta abar konpartitzen.
    Egun batean, gerrarik ez zegoela ohartu zirenean Kansas City hirira joan ziren. Abital, berriz, Bostonera. Baina azkenean, Carryk Abital bere etxean hartzen du eta anaia-arrebak batera gelditu ziren. Hauek elkar laguntzen dira biak ari baitira une gogorra igarotzen.
    Edozer egiten zuten biziagatik eta azkenean, Theo agertu zen eta gezur handi bat esan behar izan zuen bere anaia-arreben bizia salbatzeko.
    Film hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Hainbat arrazoirengatik. Pertsona gehienen bizitza kontatzen digute eta beraiek jasaten dituzten arazoak kontatzen dizkigute. Nire iritziz, ez gara ohartzen Euskal Herrian daukagun sorteaz.

  18. Jon Santizo Iturbe dio

    Beraientzat familia oso garrantzitsua da. Abital beste hiri batera bidali zutenean oso triste sentitu ziren. Oso garrantzitsua zelako beraientzat familia guztia batera egotea.

    Bai, kasu honetan adibidez gezurra esanda familia bateratzea lortu zuten. Galdutzat zuten anaia berriro ikusteko. Lehenago berak bizia eman zuelako familia guztia salbatzeko.

    Bai, eta denok alkarri lagundu behar diogu. Guru bizitza eta besteena errazago egiteko. Beraiek guraso berdinak ez zituzten arren familia konsideratzen ziren oso garrantzitsuak zirelako bata besteari.

    Esaera zaharrak arrazoi du. Gaur egungo errealitatea islatzen du. Gauzak bakarrik azkarragao egiten dira, zure erara egiten dituzulako.

  19. Irati Lizarralde dio

    Familia oso garrantzitsua da eta une onetan, bezala txarretan ere guztiak hor egon dira batera. Adibidez: beraien arreba beste herri batera eman zutenean, bere anaiak elkartzea nahi zuten eta ahalegin guztiak egin zituzten elkartzeko.
    Bai. Beraien kasuan anaietako bat han geratu zenez gezurra esan zuen han geratutako anaia geratzeko. Hori egin beharra zuen eskertzeko aurretik eginiko guztia eta beraz, gezur hori nire iritziz ondo dago.
    Bai. Ondorioz guztiok elkarri lagundu egin behar diogu zerbait behar dugunean edo dutenean.
    Agian, gure egunak hain berdinak direnez, ez zaigu iruditzen galduta gaudenik, baina gure egunerokotasunetik irtetzean, adibidez, beste herrialde batera joatean edota zure herrian bertan, langabezian geratzean, galduta senti gaitezke.
    Esango nuke egia dela, urrutira iristeko hainbat oztopo izan arren, elkarri lagunduz urrutirago iritsi daiteke.

  20. Eneko Galan dio

    Herri garatuetan bizi direnok ez dakigu zenbateraino den larria herri ez-garatuetako egoera: ez dugu bizi egoera hori eta. Gezurrak, edozeinek esan dezake, eta pertsona bakoitzak erabakitzen du zein punturaino eraman nahi duen gezurrak. Ez da ona gezur asko esatea, baino egoera benetan larrietan, ez da hain txarra gezur bat edo bi esatea…Pelikulari buruz: Gustatu egin zait orokorrean, anai bakoitzaren egoerak aztertu dira banaka Boston iritsi ondoren: nola dauden lanean…zer nolako egoera etxean…haien adaptazioa soziedadean…Hasiera gogorra iruditu zait, baina horrelako egoerak hausnarketak ekartzen ditu eta hainbat galdera egiten ditugu: zergatik hainbeste injustizia? Benetan al dakigu zenbateraino den larria?…

  21. Sara Larrañaga dio

    Gezurrak ez dira onak izaten, beti egia agertzen delako eta orduan okerrago amaitzen da dena, baina gezur ona baldin bada, zerbait salbatzeko, gezur horrek merezi du. Nik uste dut denok famili berdinekoak garela, zeren, gure aspaldiko familiakoek eta beste pertsona baten familiakoek, garai batean lehengusuak edo izan zitekeen.
    Egia esan, askotan, hobeto da bakarrik joatea jendearekin baino, imajinatu gerra batetik ihes egin behar duzula, korrika egin behar duzula eta besteek zu baino motelago badira, beraien zain egon behar duzu eta orduan okerrago da, baina beste aldetik, urrutira heldu nahi baduzu, hobeto da norbaiten laguntzaz edukitzea, urrutira heltzeko bakarrik zaila delako eta beti behar delako laguntza.

  22. Ekaitz Iriondo dio

    Familia hau oso ona da gainera asko laguntzen diete elkarri eta lanak ere beti elkarrekin banatzen zituzten. Lakua alde batetik bestera pasa behar zutenean ere soka jarri eta dena elkarren laguntzarekin egin zuten eta denbora osoan elkarri laguntzen zieten. Askotan gezurrak hankak motzak izaten dituela esan ohi dugu baino batzutan gezurra esatea ondo etortzen da Adibidez: Bere anaiaren bila joan zen eta gero gainera bere papelak eman zizkion umetan anaiak bera salbatu zuelako bere papelak eman zizkionean esan zion bere izena ez esateko ez zituelako lortu papelak eta orduan bere anaia izan balitz bezala pasatzeko. Bai azkenean guztion aita jainkoa delako. Nire ustez ez gaude galduta eta guk sorte ona eduki dugu ez edukitzea horrelako bizi bat. Nire ustez hori egia da eta gainera esaten duen bezela guztion artean azkarrago lortuko zuten.

  23. Maren Casas dio

    Nire ustez familiak garrantzi handia du , zure eguneroko laguntza direlako, beti laguntzeko prest daudelako… Afrikako esaera egia da “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez:” azkar joan nahi baduzu, ez daukazu besteen sai egon beharrik, baina urrutira iritsi nahi baduzu esaerak esaten duen bezala lagunekin joateak mesede egingo dizu. Nik uste dut denok anai-arrebak garela aspaldi aspaldian denok pertsona beretik gatozelako eta denok eskubide berdinak ditugulako.

  24. Beñat Exposito dio

    Pelikula joan da familia bati buruz nun kanpo errefugiatu batean zeudenak eta beraiek nahi zuten kanpu errefugiatuetik alde egitea. Egun batean familia kanpu errefugiatutik alde egin zuen eta Amerikara joan ziren eta pertsona bat ikusi zuten bere izena Karl zen. Eta Karlek etxebizitza bat biatzea. Karlek lanbide bat bilatu zioon familiari baina abital bostonera joan zen eta beraiek nahi zuten familia osoa etxe bizitzan batean egotea baino ez zuten lortu. Hurrengo egunean familia bera lanbideetara joan ziren. Paul ingenieritza lanera joan zen eta joan zenean pertsona bat zegoen lanean eta galdetu zion ea ba al dakien nola egiten ziren gauzk.

    Pelikuraren maieran mametek cio bizitatzera joan zen eta esan zion paelak ea bilatu al dituen bera amerikara etortzerko eta ez zuen lortu. Baina gezur bat esan zion hegazkinean zeuden pertsonari eta Ciok bere familia ikusi zuen.

  25. Iñigo Peña dio

    Niri pelikula asko gustatu zait baina gehien gustatu zaidana familiaren babesa da. Elkar babesten dira denbora guztian eta elkarri laguntzen diote. Hasieran, Abital Deng Bostonera bidaltzen dutenean egin ahal duten guztia egiten dute beraien arreba berreskuratzeko eta beraiekin bizitzera joateko. Elkarrekin egoten dira momentu onetan eta txarretan eta hori oso garrantzitsua da.
    Hainbat kasutan, beharrezkoa izan daiteke gezur on bat, pelikulan bezala. Mamerek bere pasaportea ematen dio Theori txikitan bizia salbatu ziolako eta Ameriketara joaten da Theo Mameri esker. Pelikula honetan, Jainkoari garrantzi handia ematen diote eta Jainkoarengan sinisten dute eta esaten dute guztiok anai arrebak garela. Hori horrela da, guztiok elkarri lagundu behar diogu eta ahal dugun guztia partekatu.
    Pelikulari esker beraien egoera ezagutzen dugu eta zenbat sufritzen duten ikusten dugu.
    Egoera hobetu egin behar duguu!!!
    Pelikula oso entretenigarria da eta gomendatzen dizuett!!

  26. Ander Zubizarreta dio

    Familiaren artean oso arreman estua zuten. Familiako norbaitek arazo bat baldin badu denak laguntzen saiatzen dira, hil eta bizikoa baldin bada ere. Lanak ere, denak elkarrekin egiten zituzten gauzak obeto eta azkarrago egiteko. Pelikula honetan gezur onak asko esaten dituzte, beraien anaiak salbatzeko edo beste herrialde batera joateko aukera emateko. Behiak ikusten zituztenean, beraien lenoko bizitzaren oroitzapena etortzen zitzaien, eta gaueri izarrak ikusten zituzten, berain etxeko teilatura igota. Ez, baina baten batek arazoren bat baldin badu laguntzen saiatu behar dugu.

  27. Aimar Mugica dio

    Niri asko gustatu zait film hau etanire zati gogokoena lehenengo aldiz Bostonera iristen direnean eta oraindik ez dakite nola funtzionatzen duen ezer ez. Beraien gidatzailea desesperatu egiten da hori ere barre batzuk egitekoa da. Baina film honek erakusten dizkigun baloreak dira benetan filmaren gauzarik ezanguratsuena. Elkartasuna eta maitasuna dira balorea nagusiak.

    Paul drogatan erortzen da eta etxera berandu joaten da problemak dituelako familiarekin arazoak diruelako eta aspaldi bere anaia salbatzen saiatuz lehoi batek besoa harrapatu zion hatzaparrekin.

    Azkenik familia osoa ez da biltzen Mamertek bere anaiari bere papelak ematen dizkiolako eta bera dela esateko esaten dio eta horrela Amerika joatea lortzen du. Baina Mamertek errefuxiatu kanpuan geratzen da. Eta honek besteenganako sakrifizioa erakusten du eta hau beste balore bat eraksuten digu.

  28. Luis Juaristi dio

    Familiaren artean arreman ona zuten, denak anaiak direla esaten dute. Familiako batek arazo bat izaten badu denak laguntzen diote. Behiak ikusten zituztenean beraien lenoko bizitzaren oroitzapena etortzen zitzaien eta gauero izarrak ikusten geratzen ziren. Pelikula onetan gezur onak esaten dituzte adibidez, bere anaia salbatzeko Mamenek bere papelak ematen dizkio.

    Bai, egia da, azkar joan nahi baduzu, bakarrik joatea eta urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin joatea bidean zehar arazo bat baduzu elkar lagundu dezaketelako.

  29. Alba Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Familiari garrantzia asko ematen dio hasieratik bukaera arte. Adibidez, antzeman dezakegu nola guztiok txikitatik jolastu eta batera bizi diren zoriontsu; egoera oso gogorrak bizitzen dituzten; aurrera ateratzen diren… Hori guztia batera. Beraien artean izugarrizko maitasuna dute eta batzuetan errudun sentitzen dira gertatzen diren injustizia batzuetan.

    Bizitza gogor bat bizi dute baina ahala ere bere esfortzuak funtzionatu dira eta azkenean bizitza aurrera ateratzeko gai izan dira. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” Esaera zaharra arrazoi guztia du. Horrelako egoera batean hain arrisku askoekin ez da gomendagarria bakarrik joatea; aldiz, taldean joanda pentsatzen duzun baina gauz gehiago egiteko gai zara.

    Pelikula honi esker errefuxiatuen egoera zer gogorra den kontzientziatzeko oso erabilgarria izan da, argi eta garbi adierazten duelako nola bizitzen duten, beraien pentsaerak, beraien preokupazioak, bizi behar dituzten egoerak, aurrera ateratzeko duten gogoa…

  30. Iker Maldonado dio

    pelikula hau izugarri polita da,onenetarikoa mamerrek gezur ona ezaten du bere anaia espainira joateko.naturarekin bat ondo zaintzen eta maitatzen egiten da,gizaki danak ez gara anai arrebak.bizitzan bakarrik batzuk gaude galduta.mire ustez pelikula hau oso polita eta koloretxua da baizik eta pelikula nahi duena demostratu da ba borrokatzen ia beti lortzen duzula zure elburua eta baita ere maitasunaren baloreak eta printzipioak.pelikula osoa intrigaz pasatu dut eta finala asko gustatu zait

  31. Mohamed Hamli dio

    1. Familiaren garrantzia da gerra asko eduki zuten eta familia asko galdu zuten.
    2. Bai gizaki guztiak anai arrebak gara erlijioak iguala esaten du denei errespetau behar zie ez du inporta kolorea.
    nere iritsia aiak oso errespetugarriak dira eta asko borrokatu dute bizitza hobeto edukitzeko

  32. Lide Alberdi dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, batez ere familiaren garrantzia ikusten delako, oso ondo ikusten da nola elkar babesten diren eta zenbat maite diren. Nire ustez pelikulan egin dituzten edo esan dituzten gezurrak beharrezkoak zirela, azkenean beraien familiengatik egiten zuten dena, beraiek babesteko eta bakoitzaren bizitza hobea izateko. Egia da, beti gezurretan ibiltzea ez dela ona, baina pelikulan ikusi dugun egoeretan ez zait iruditzen gaizki dagoenik. Azken batean, familiak edo maite ditugun pertsonak babesteagatik esaten dute gezurra eta oso polita iruditu zait hori. Pelikula honetan ikusi dugun bezala, oso garrantzitsua da laguntzea, umeak bidean zindoazela batak besteari laguntzen zuten bezala.

  33. Igor Bravo dio

    Filma nahiko ona zen. Horri esker ikusi dugu sudanen edo beste herrialde bateko umeen eta helduen egoera. Momenturik hunkigarriena Mamere bere anaiarekin elkartzen denean txikitan jolasten zuten jolasari esker. Baita ere Mamere eta beste biak Abitalekin elkartzen direnean.

    Oso eskuzabala iruditu zait Mamere bere anaiari Estatu Batuetara joateko aukera oparitu zionean bere dokumentuak emanda. Gainera Mamerek bere ametsa bilakatzeko geratu zen Kenian. Bere ametsa mediku izatea zen eta azkenean lortu zuen.

    Film oso didaktikoa.

  34. Nida Sajjad dio

    Pelikula hau gustatzen zait eta film honek garrantzi handia ematen dio familiari. Film hau Sudanen hasiko da eta filmean protagonista diren haurren eta nerabeen bizitza suntsitzen duten gerraren adibide ugari biltzen ditu. Eszena hauek ez dira grafikoak (odolik ez, filmaketa gertuenik ez), baina zintzoak dira. Adibidez, inaugurazio eszenan soldaduak iristen eta tiro egiten entzuten dituzu, eta gurasoak eta herriko pertsona guztiak hilda ikusten dituzu. Geroago, errefuxiatu talde handi bat ibaian itsasoratzen dela ikusten duzu; pantailaz kanpoko tiroak entzuten dituzu laster, eta norabide bakarreko pertsonen gorpuak ibaian behera flotatzen ikusiko dituzu. Zaila egiten zait ikustea haurrek galera, egarria, gosea eta segurtasunerako ziurgabetasun luzea. Gainera, migrazio eszena hauek hunkigarriak dira, ikusleak erakusten duten indarra, elkartasuna eta erantzukizuna sentitzen dituelako. Filma jauzi egin ondoren, bisitak loteria irabazi eta Amerikan finkatzen diren gazteak ditu ardatz. Filma bihurrikoa, hunkigarria, hunkigarria, apala, batzuetan dibertigarria eta interesgarria iruditu zait.

  35. Nahia Gonzalez dio

    Filma orokorrean, ona izan da, bertakoen, egoera erakusten baitigute, baina momentu batzuk, aspergarriak iruditu zaizkit. Badaude ordea, hainbat momentu polit familian gertatzen direnak. Adibidez, bere anaia eta arrebarekin elkartzen direnean. Momentu horiek oso politak dira, elkarrenganako maitasuna erakusten baitute.
    Baita ere, oso borondate onekoa iruditu zait, Mamerek bere anaia zaharrari dokumentazioa ustea, berak bidaiatu ahal izateko. Nahiz eta gezur txikia esan, dokumentazioa begiratzen dutenei. Horrelako gezur txikiak esatea ez zait larria iruditzen, alderantziz baizik, oso ekintza ona iruditzen zait horrelako kasuetan gezurra esatea. Ekintza on baterako izan da eta kasu honetan.

  36. Saray Barquero dio

    Mamere, Paul, Jeremiah, Abital Deng eta Kakuma Sudanen bizi ziren, baina hegoaldeko gerra baten ondorioz ihes egin behar izan zuten. Mamere, Paul eta Jeremiah ameriketara iritsi ziren famili bat izateko asmoarekin eta Kankas City hirira eraman zituzten. Abital Deng, berriz, Bostonera eraman zuten. Hemen denek zuten arazoren bat. Mamere errudun sentitzen zen Theo eman zutelako bera zela pentsatuz, gainera, ezin izan zuen ezer egin bere ahizpa, Abital, bere ondoan geratzeko; Paul ere errudun sentitzen da ezin izan zuelako bere anaia lehoi batetik salbatu. Horren ondorioz, drogetan erori zen eta gaupasak ere egiten hasi zen. Filma entretenigarria da, baina, hau hausnarketa egiteko sortuta dago geu ere konziente izateko zer ari den gertatzen munduan. Gainera, filman gertatutakoa benetan gertatzen da. Filmaren bukaeran azaltzen dira Mamere, Paul, Jeremiah, Abital Deng eta Kakuma eta bertan azaltzen da bakoitza zer izan zen. Haietako bi ume soldaduak ere izan ziren errefuxiatuaz aparte.

  37. Elene Elduaien dio

    Pelikula honetan familia oso faktore garrantzitsua da. Odol berdinekoak ez izan arren guztiak, familia berri bat osatzen dute; gerraren ondorioz beraiek bakarrik geratzen baitira bizirik beraien herrixkan. Estatu Batuetara joaten direnean, oso elkartuta jarraitzen dute, Abital beraiekin bizitzea ez lortu arren. Ahal duten ondoen zaintzen dira beti elkar.

    Afrikakoak izanik, bizi osoa naturarekin kontaktu zuzenean igaro dute. Kansas Cityra joaten direnean, dena aldatzen da. Horregatik, naturarekiko gertuago sentitzekotan, sarritan izarrei begira eta behiekin egoten dira; beraien iragana faltan botaz.

    Bestalde, Mamerek gezurraren bidez lortzen du Theo bere anaiekin elkartzea, erruduna sentitzen baitzen beste hainbat arrazoiren gainetik. Horrek erakusten digu bizi honetan gezur onak eta txarrak daudela, baina ikasi egin behar dugu hauek bereizten.

    Azkenik, pelikula amaieran agertzen den afrikarren esaera zaharrak arrazoi guztia duela iruditzen zait. Hau ulertzeko ohiko adibide bat hau izan daiteke: mendira bakarrik joaten bagara azkarrago joango gara; baina taldean joaten bagara urrutirago iritsiko gara, batzuetan talde lana beharrezkoa baita.

  38. Iraia Piris dio

    Pelikula honetan ume batzuei bizi errealean gertatutako gertapenak dira. Horietako bi umetan ume gerlari izan ziren. Lau dira protagonistak, Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital. Sudanekoak dira eta inmigrateak dira Estatu Batuetara joaten dira programa batekin. Baina Abital separatu egiten dute. Beraiei laguntzen dioten emakumeak, ikusi zuen beraien ahizpa separatu egin zutela eta orduan berak akogitzea erabakitzen du. Horrela familia osoa batera dago. Baina, beraien anaia bat Sudanen zegoen ume gerlari hartu zutenetik. Mamerek bere kulpa izan zela zegoen beti (hartu zutenean berarekin zegoelako eta bera altza zitekelako belarretatik bere anaia beharrean eta orduan bera hartu, pentsatzen zuelako bere bila zijoaztela) eta bere bizi osoan zegoenez kulpa horrekin, bere bila joan zen Sudanera eta bereri ere papelak lortzeko. Baina, ez zituen lortu eta berarenak eman zizkion eta esan zion hortik aurrera bere izena Mamere zela(papeletan horrela zegoelako) eta bere anaia Estatu Batuetara joan zen eta bera Sudanen gelditu zen. Horrek erakusten du denbora pasa arren eta gertatutakoa pasa ondoren beti familia elkarturik dagoela eta ez dela inoz separatzen. Baita ere, Estatu Batuetan beraie laguntzen ari zen emakumeak beraiekin pentsatu zuen, bere ahizpa Abital akogitzean horrela denak batera baitzeuden. Honek empatitatea erakusten du.

  39. Izaro Lete dio

    Pelikula honek errealitatea islatzen du. Mamere izeneko mutiko gazteak Hego Sudanetik ihes egiten du, Gerra Zibiletik. Milaka kilometro oinez egin ondoren, errefuxiatuen kanpamendura iristen dira, Kennyara..Beste hainbat gazterekin batera loteria irabazten du, hain zuzen, Estatu Batuetan bizitzeko aukera. Beraien iritsierarekin batera, gazteek, Carrie ezagutzen dute. Neskak mundua beste perspektiba batetik ikusten lagunduko die Mamere, Paul eta Jeremiahri, adibidez, gauzak era egokian egiten, errespetua… eta beste hainbat faktore. Bertan direla, lanean ikasten dute eta pertsona hobego batzuk bilakatzen laguntzen die.
    Pelikulak bi perspektiba desberdin erakusten dizkigu. Alde batetik, Mamerek bizi duena, gerra, sufrimentua, gosea, pobrezia… Beste aldetik berriz, Estatu Batuetan aurkitzen den modernitatea, kapitalismoa… Zenbait gai desberdin lantzen dira, hala nola, hezkuntza, erlijioa…
    Orokorrean, pelikulak nola bizi garen ohartzeko balio digu eta nola ez, bizitzaren zentzua ikasteko. Nire iritziz, pelikula oso interesgarria da eta guztiak berau ikustera animatzen ditut. Gezurra bidezkoa dela iruditzen zait, bizi bat salbatzeko bada behintzet.

  40. Unai Tena dio

    Hasieran bere gurasoak akabatu egin zituzten eta beraiek hego Sudaneko gerratik alde egin nahi zuten. Bidea hasi ziren bost anai arrebek. Bidean talde batean sartu ziren eta denek bide berdina jarraitzen zuten baino Theok, beste bide bat aukeratu zuen, gerlariak zetozelako eta bost anai arrebatik lauk salbatu ziren. Bidea jarraitu zuten eta anai zaharrenak bere anai arrebak ihes egiteko entregatu egin zen eta esklabo bezala hartu zuten. Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital Deng kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren eta hortik EEUUra transladatu zuten. Gizonak Kansas Cityra eta emakumean Bostonera eraman zituzten. Familia batean akogitu zuten eta oso ondo tratatu zituzten. Bukaeran, Mamere errudun sentitzen da Theo hartu zutelako esklabo bezala eta ez bera eta Hego Sudaneko errefuxiatu kanpamentura itzultzen bere bila. Topatu egin zuen eta Theo EEUUra ekarri zuen bere pasaportearekin, Mamere han geratu zen.
    Nire ustez, pelikula honetan familiaren garrantzia adierazten da, eta atentzio gehien eman didana, Mamerek nola ematen dion bere pasaportea Theori da. Mamerek esfortzu handiak egiten ditu bere anaiak bizi ona edukitzeko eta pertsona denak Mamerek Theo bezala tratatuko bagenitu mundua hobeago izango zen.

  41. Manex Platero dio

    Pelikula honetan, Sudaneko ume batzuen historioa kontatzen du. Gerra betetik ihes egiten dute eta Estatu Batuetara emigratzen dute. Han zailtasun asko izaten dituzte eta bakoitzari arazo berriak sortzen zaizkio, adibidez, Abital Deng Bostonera eramaten dute eta banandu egiten dituzte. Guztiek lana bilatu behar dute eta Mamerek medikuntza ikasi egin nahi du. Geroago pelikulan Carryren laguntzarekin arreba Kansas Cityra ekartzea lortzen dute. Ala ere, Mamarek kulpa sentitzen du bere anaia Theo gaztetan soldaduek eraman zutelako. Azkenean, Theoren eskutitz bat jasotzen dute eta Mamerek bere anaiaren bila joatea erabakitzen du. Kenyan pasaportea lortu nahi du baina ez du lortzen eta azkenik bere anaia Kansasera eramatea erabakitzen du eta bera Sudanen gelditzen da mediku lanean. Pelikula honetan balore ezberdinak azaltzen dira, ala nola sakrifizioa, laguntasuna, solidaritatea… eta guztiak oso garrantzitsuak direla konturatzen gara.

  42. Eneko Larrañaga dio

    Gezur ona pelikulak oso ondo islatzen du iparraren eta hegoaren arteko egoera. Errefuxiatuen egoera gogorra oso ondo azaltzen du eta pentsarazi ere egiten du. Pelikula hasieran ikusten da familia galtzen dutela, eta beraiek bidai baten joaten dira Kenyara. Gerrari, goseari etaarazoei aurre egin behar diote. Theo besteengatik sakrifikatzen da eta Mamere bere buruari galdetzen dio berak zergatik ez zuen izan bere burua sakrifikatzeko balentia. Estatu Batuetara iristen direnean hiru anaiak eta arreba separatzen dituzte eta honek ere min egiten dio Mamerri. Nire ustez, garbi ikusten da familiak duen garrantzia denak elkarri babesa ematen diotelako. Nahiz eta bizitzan zehar erdi galduta egon aurrera egiteko grina eta esperantza dituzte ez direlako sekula etsitzen. Estatu Batuetan ere irtenbideak lortzeko gogoa dute inor ezagutu ez arren. Pelikula bukaeran gesto solidario bat ikus dezakezu Mamerrek Theori berak txikitan egindako faborea bueltatzen dio papelak ematen. Nire ustez pelikula oso ona da errealitateko egoera ederki esplikatzen duelako.

  43. Alex Soares dio

    Familia garrantzi asko du pelikula honetan eta gure bizitzan ere, familia beti dago hor zuretzat eta laguntza ematea eskatzen baldin baduzu. Familia zurekin betirako egoten dira zurekin fisikoki edo zure barruan. Naturak gure ingurunean dago beti eta batzuetan bide bat eginda dute natura, izarrak ere baino batzuetan ezin duzu ikusi izarrak eta batzuk esaten dizute nora joatea eta zer bide joan, behiak berdina. Gezurrak batzuetan ez dira onak baino arazo batzuen arabera ona edo ez izan dezake eta nola esaten du eta nola interpretatzen du bestea, eta pertsona bati bizitza salbatzeko balio badu orduan gezurra on bat esan behar da adibidez pelikulako bukaeran Mamere bere pasaportea ematen dio Theo-ri behak pasatzeko eta Mamere esaten du gezurra ona dala. Gizaki guztiok ez gea genetikoki anaia-arrebak baino bi pertsonak edo gehiago izan dezakete oso berdinak izaten badira eta urte batzuk eraman dute batea, pelikulan ikusten da hau Mamere, Paul, Jeremiah, Abital eta Theo-ren anai-arrebak bezala dira. Bakoitzak badaki bizitzan galduta ote dagoen, batzuetan behaiek ez dakite galduta daudela bizitzan eta bizitzan normal bat dutela pentsatzen dute eta ez dute ezer egin behar. Afrikaren esaera zaharra egia esaten du, bakarrik joaten baduzu azkarrago joango zara baino batea joaten baldin baduzu urrutira iritsi zara.
    Pelikula hau asko erakusten du, Sudanen zer ari da gertatzen eta zer garrantzia du familia, hau ikusten da Mamere,Paul eta Jeremiah asko saiatzen dira bere Arreba Abital beraiekin joatea baino ez dute lortzen baino geroago Carryk bere etxea moldatzen du Abital berarekin bizitzea, ere erakusten du zer arazo izaten dituzte lan bat edukitzea edo lan bati moldatzea.

  44. Uxue Uranga dio

    Hego Sudaneko gerratik ihesi doaz Mamere, Paul, Jeremiah, Abital Deng eta Theo. Bidean gerlari batzuek Theo harrapatzen dute. Hainbat ordu oinez ibili eta gero, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremu batera iritsi dira. Han, beraien egoera berean aurkitzen diren hainbat eta hainbat gazte aurkitzen dituzte. Ameriketako Estatu Batuetara iristean, Abital, Mameren arreba, Boston hirira bidaltzen dute familia batengana. Bitartean, Mamere, Paul eta Jeremiah, Kansas City hirira eramaten dituzte.

    Mamere errudun sentitzen da Abital beraiekin ezin egoteagatik eta soldaduek bera ikusi zutenean, Theok, Mamere salbatzeagatik bere burua igo zuen eta hura eman zutelako. Paulek gogoan ditu lehoi batek bere anaia hil zituen irudiak eta errudun sentitzen da hura ez salbatzeagatik. Bere lankideek drogak ematen dizkiote eta probatu egiten ditu; bestalde, gaupasa zer den ere ezagutzen du. Carry, hiru errefuxiatu hauen gidariak asko laguntzen die hauei etxe bat aurkitzen eta janaria ematen. Beste alde batetik, gaizki sentitzen da bere ahizpa ez zekielako zergatik hil zen.

    Carryk hainbat pertsonekin hitz egiten du Abital bere anaiekin elkar dadin eta azkenean, lortzen du. Abitalek gutun bat ematen dio Mamereri pentsatzen Theo zela eta azkenean hark bidali ziola ziurtatzen du. Mamerek hura ekarri nahi du beraiekin bizitzeko, eta harengana joaten da. Hainbat ordu haren bila pasa ondoren, beren txikitako ikur bat eginez elkartzen dira.Theo Kansas City hirira ekartzeko, papelak egin behar dizkio baina ez die baimenik ematen. Orduan, Mamerek esaten dio bere izenean joateko eta bere anaiekin elkartzeko. Azkenean, Theo besteekin elkartzen da.

    Pelikula hau asko gustatu zait bertan gertatzen diren hainbat gauzengatik. Adibidez, Mamerek Theori esaten dionean bere identifikazioa hartzeko bere anaiekin elkar dadin; zein ausartak izan ziren hainbeste kilometro oinez egin eta gerlariengandik ezkutatzeko; zenbat borrokatu zuten Abital beraiengana berriz ekartzeko…
    Pelikula honek erakutsi dit ez dela inor bereizi behar den arrazagatik. Elkar lagundu behar dugula.

  45. Jon Agirrezabal dio

    Film honen hausnarketa egiteko familian fijatu behar gara, Hego Sudaneko anai-arrebek beraien bizitza emango zuten beraien anai arrebak ondo jarraitzeko. Adibidez Theo belar haietatik jaiki zenean bere anai arrebak bidaian segitzeko, Mamer Theo ikusi aurretik egunero damutu zen bera ez jaikitzean Theo artun zuten egun artan. Familia baten garrantzia oso haundia da, familiar bat momentu denetan egoten da, momentu onetan eta txarretan. Animikoki eta ekonomikoki lagundu ahal gaituzte. Gezurra esatea ez da ertenbide bat. Baten bat engainatzeak ez dauka inongo zentzorik, baina bizi bat sabatzeko bada gauzak aldatu egiten dira. Nire ikus puntutik Mamerrek gauzarik egokiena egin zuen Theori laguntzeko. Afrikako esaera egi hutsa da. Adibidez Mamerrek bakarrik ez zuen lortuko Estatu Batuetara joatea.

  46. Eneko Arrietak dio

    Mamere, Paul eta Jeremiah Sudaneko ume galduak dira eta hauen arreba Abital Deng beste herri batera eraman dute Sudanetik atera direnean. Mamerek medikuntza ikasi nahi du eta horretarako bi lan egiten ditu, Jeremiahek supermerkatu batean egiten du lan baina behartsuei bota behar zuten janaria emateagatik kalera bidaltzen du nagusiak eta Paulek berriz fabrika batean egiten zuen lan, baina bere lankideak drogekin ibiltzen ziren eta haiekin batera drogak eta porroak probatzen hasi zen. Azkenean arreba beraiengana ekartzea lortu zuten Carryk bere etxean hartu baitzuen. Mamereri gutun bat iristen zaio eta bertan haurrak zirela galdu zuten anaia bizirik dagoela dio. Mamere anaiaren bila joaten da sudanera eta azkenean aurkitzea lortzen du baina pasaporterik ateratzen lortu ez duenez berea prestatzen dio anai arrebak berriro bildu daitezen eta medikuntza ikasten hari denez sudaneko ospital batean gelditzen da lanean. Oso film ederra iruditu zait, asko ikas baitataiteke bertatik, adibidez anai arteko maitasuna eta gatazkak, gezurra beti gaizki dagoela baina batzuetan besta batzuei lagun diezaiekeela etab,.

  47. Luis Gonzalez dio

    La buena mentira es una pelicula muy interesante ya que nos muestra como es la vida de los refugiados de sudan del sur los cuales tienen que irse de sus viviendas para poder vivir mejor por asi decirlo.
    Tambien nos enseya como es la supervivencia y como tratan ala gente en su pais.en esta pelicula nos muestra la vida de mamer, paul, jeremiah y abital los cuales son unos hermanos que se quedaron sin sus padres ya que murieron en la guerra de su pais y como fueron obligados a vivir en condiciones extremas. En un momento una de los hermanos fue secuestrado por los soldados y una de ellos se culpaba a si mismo por q no fue el y fue su hermano el cual se habia sacrificado para que ellos sobrevivieran y el no pudo hacer nada para salvarlo
    Al final el hermano menor fue en busca de su hermano mayor para ver si tenia duerte y al final lo encontro finalmente para volver a estados unidos su hermano engaña al teo q era el mayor para que este fuera a estados unidos para rencontrarse con sus hermanos

  48. Anas Brahim dio

    la buena mentira oso pelikula ona da imigrateen bizitza gogorra erakusten duelako.

    pelikulan bost protagonista daude hiru anai arreba eta beste bi lagunak, lau errefuxiatuen leku batera iristen dira eta batek militarrak hartzen dute. errefuxiatuen lekura heldu zirenak ameriketara joaten dira eta han lana topatu zuten ikasketekin jarraitzeko. eta hainbat gauza interesgarri gertatzen dira pelikula adibidez galdutako anai topatu etab.

  49. Ibai Martin dio

    Beti zurekin egongo direla momentu onetan eta txarretan hau da zurengana baldintzarik gabeko duten maitasuna da familiaren garrantzia. Pelikulan zehar; Mamere, Paul eta Jeremiah askotan joan dira Jacken behiak ikustera, hori da Sudan faltan botatzen zutelako eta nostalgia sentitzen zutelako Sudan. Askotan, egunetan zehar, gezurrak esaten ditugu, baina nere ustez, eguneroko gezur asko eta asko onak dira; bai beste pertsona bati irribarrea ez lapurtzeko edo beste pertsonak protegitzeko. Nere ustez munduko izaki guztiak ez dira benetan anai-arrebak ez dugulako odol eta genetika berdina, baina, danok anai-arreba bat bezela tratatu beharko genukeen, azkenean danok izakiak gara eta danok etxe beran gaude anai-arrebak bezela, lurran. Nere ustez danok gaude bizitzan galduta iñor ez dakilako ez bearen eta ez besteen bizitzaren “rumboa,´´ etorkizuna edo bidaia. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” esaera nere ustez arrazoia bai du baina ez da guztiz benetan. Beste pertsona batzukin joaten bazara, errasago izango da urrutiraño joatea, baina, bakarrik joanda, ondo preparatuta bazaude ere oso urrutira joango zara, baina, lehen esan detan bezela esaera zahar hau arrazoia du: dakigunez bezela pertsonak ez garelako perfektuak eta beti ere meta handiak lortzeko besteen laguntza behar dugulako, bidea luzeago izanda ere.

  50. Jokin Arregik dio

    Familia baten garrantzia oso handia da pertsona horien bizitzan eta bestelako pertsonen bizian, horiek bide luzeak egiten dituzte oiñez eta horietan batizbat laguntzeko familiaren berotasuna oso garrantzitsua da horientzat, zerbait gertatzen bazaie ere familiakoak lagun diezaieketelako. Animaliek ere garrantzi handia dute adibidez: Mame, Jeremiah eta Paulentzat. hauek bizi osoa animaliekin egoten dira eta gero hirira joaten direnean faltan botatzen dituzte. Bestetik, gezurra esatea txarra da normalean baina kasu batzuetan beharrezkoa da jendea salbatzeko, adibidez: Mame theo salbatzera joaten denean errefuxiatuen kanpora gero bueltarakoan papel faltsifikatuak erabiltzen ditu, hor gezurretan ari zen, baina beharrezkoa zen bere anaia salbatzeko eta hirira bueltatzeko bere anaiekin. Azkenik, niri iruditzen zait Afrikarren esaera zaharra egia dela, azkar joanez gero, pixkat egingo duzu baino iñoren laguntza ez duzunez ez zara urrutira joango eta laguntza baduzu, makalago joango zara baina urrutirago iritsiko zara.

  51. Nadia Rubio dio

    Pelikula hau, Sudaneko 4 errefuxiatuen bizitza kontatzen du. Haien herrialdean zeuden arazoengatik (gerrak…), lurralde hartatik alde egin behar izan zuten eta errefuxiatuentzako leku batera joan behar izan ziren. Errefuxiatuak, Memere, Jeremiah, Paul eta Abital ziren. Errefuxiatuen lekuan denbora jakin bat egon ziren, baina azkenean, Ameriketara joateko baimena izan zuten. Azkenean, familia hartzerako orduan, arazoa izan, eta Abital beste hiri batera joan behar izan zuten, bere anaia (Memere) eta bere lagunik gabe. Abital, Bostonera joan zen bitartean, Memere, Jeremiah eta Paul, Kansas City hirira joan ziren Carryrekin, . Memere, medikuntza ikasten hasi zen eta besteak berriz, lanean hasi ziren, denok ikasteko diru nahikoa ez zutelako. Denok oso triste zeuden Abital ez zegoelako han beraiekin, beraz, behin eta berriz saiatu ziren hura haien hirira ekartzen. Gabonetan, Carry behin eta berriz saiatu ondoren, Abital hirira ekartzea lortu zuen eta denok oso pozik jarri ziren berri horrekin, esaten zuten hori zela haien opari bereziena, hau da, haien familiekin egotea zen haientzako berezko oparia. Hala ere, Memere erruki sentitzen zen bere anaia hilda zegoela usten zuelako. Hartik egun batzuetara bere arreba, Abital, bere anaia Theodoren gutun bat jaso zuen, ustez hilda zegoena, errefuxiatu-zentruan zegoela esaten zuena. Memere, zalantzarik gabe, benetan han zegoen ikustera joatea erabaki zuen, eta bere harridurarako, egia zen anaia bizirik zegoela. Zalantzarik gabe, Estatu Batuetara itzultzea eta bere anaiari paperak lortzea erabaki zuen. Baina, zoritxarrez, ezin izan zituen paperak lortu eta bere anaiari eman zizkion haren paperak Theo Ameriketara joan zedin. Bera, medikuntza ikasi zuenez, errefuxiatuen zentroan geratu zen beste pertsonak sendatzen eta mediku bezala lan egiten. Azkenean, irudikatu nahi du familia dela garrantzitsuena eta ez duela axola gezurrik esatea, betiere onerako denean eta besteei laguntzeko. Bestalde, guztiok familia bat bezala garela eta elkar lagundu behar garela irudikatu nahi du, beti denon artean lana egiten.

  52. Ibi Bahhadi dio

    Buena pelilcula para reflexionar sobre la importancia de la familia,en la pelicula se ve lo mal que lo pasan por la gerra y como intentan huir y resolver sus problemas,pierden falimiares por el camino pero llegan a un buen lugar,EEUU,consiguieron trabajo y una casa donde vivir pero aun les faltaba algo o alguien,les separaron de su hermana Abital ya que a ella la mandaron a Boston pero al final consiguen vivir juntos,todavia faltaba el hermano que se perdio en Sudan pero lo encontraron y uno de los chicos fue a buscarle pero desgraciadamente no se pudo conseguir y tuvo que mentir con la identidad para que el hermano pueda lleguae a EEUU pero el otro se tuvo que quedar en Sudan trabajando como medico.
    En conclusion buena pelicula.

  53. Janire Carmona dio

    Pelikula asko gustatu zait familiaren garrantziaz konturatzeko eta zenbat balio duen guretzako inportantie dan pertsona bat edukitzea, bai momentu txarretan eta bai onetan.

    Uste dut gezurra esatea gaizki dagoela, baina, pertsona baten bizitza salbatzeko beharrezkoa bada egin beharreko izaten da. Lana aurkitzera joan zirenean, anaiak estatu batuetara joan ziren baina Abitalek, beraien arreba, Bostonera bidali zuten eta hor ikusi zuten familiaren ezin besteko garrantzia. Ahal zuten dena egin zuten beraien arreba beraiekin edukitzeko baina jende askorekin hitz egin harren ezin izan zuten Abital beraien etxean eduki.

    Pelikulan ikusten den bezela, azkar joan nahi baduzu bakarrik joan beharko zenuke baina ibilbide luze bat baldin bada beharrezkoa da besteekin joatea zuri lagundu ahal izateko eta zuk besteei laguntzeko ere.

    Mameren ametsa medikua izatea zen. Lanean hasi ziren eta Mamerek Palmirari esan zion gau batean Pol ez zela beraiekin asko egoten kalean ibiltzen zen eta ez zen etxera joaten.

  54. Nora Errazkin dio

    Pelikula hau ez zait asko gustatu, piska bat nazkatuta nagoelako beti istorio bera duten pelikulak ikusteagatik. Ume batzuk, Afrikan gerra, errefuxiatu egiten dira eta irtenbideak aurkitzen hasten dira. Baina hori alde batera utzita, pelikula honek hainbat irakaspen dakartza berorrekin. Familiaren garrantzia adibidez. Film osoan zehar pertsonaiek zailtasun asko zeharkatzen dituzte; hala ere, familia batera mantentzeari esker aurrera irteten dira, nahiz eta Paulek drogen bide txarra hartu, bere familiak ez du bakarrik uzten eta lagundu egiten diote bide onera itzultzeko. Horrez gain, ez dute amore ematen Abital beraiekin itzultzea lortu arte, Carryren laguntzaz eta amore ez emateari esker azkenean bere etxera itzultzen da, bere familiarengana. Film honek erakusten diguna da, familia batera mantenduz gero edozer lortzeko gai garela, eta ez bakarrik odolezko familia. Azken finean benetako familia guk aukeratzen duguna da, izan odolezkoak edo izan lagunak. Familia maite, zaindu eta laguntzen diren pertsona taldea da niretzat. Eta pelikula honek argi eta garbi erakusten du niretzat familia denaren kontzeptua.

  55. Unai Leiro dio

    Oso pelikula polita izan da. Asko ikasi dut pelikularengan. Tituluak esaten duen bezala batzutan gezurak onak izaten dira. beltzak mundo onetan baloratu egin behar dira zergatik denak berdinak gara.

  56. Julen Gogorza dio

    Ikusi dugun pelikula oso ona da eta gauza asko ulertzera eramaten du, adibidez familiaren garrantzia eta naturaren garrantzia.Sudaneko egoera agertzen da eta pelikulako protagonistak nola sentitzen diren gerrarengatik. Amerikako Estatu Batuetara iristen direnean berahien arreba baztertu egiten dute eta beste toki batera eramaten dute. 3 anaiak Kansasen gelditzen dira eta arreba Bostonera eramaten dute. Anaiek ahal dutena egiten dute arreba berriro Kansasera erakartzeko. Bitartean lanean hasten dira eta Paul anaia drogen munduan sartzen da. Sakrifizio handiak egin ondoren berahien laguntzaileak Abital berahien etxera erakartzen du Kansasera gabonetan. Ondoren berahien ani galduaren bila joaten da anai nagusia. Theo berahien anai galdua gerran galdu zuten Sudanen, hau da, soldadu batzuk eraman zuten. Sudaneko errefuxiatuen kanpora joaten da eta aurkitu egiten du baina ez ditu berarentzako papelak lortzen eta orduan bere papelekin Theo Kansasera bidaltzen du eta bera Sudanen gelditzen da. Hor agertzen berahien familiagatik egindako sakrifizioa eta zer garrantzitsua den familia.

  57. Alesha Ali dio

    Gaur egun, talde lanari edo familiaren arteko lanari ez diogu garrantzi handirik ematen, gauza guztiak guk egin ditzakegula pentsatzen dugu, baina hori ez da egia. Sudanen gerra zegoen bitartean hainbat umeek beraien familiako kideak galdu zituzten: batzuek gurasoak eta beste batzuek anai-arrebak, eta baita ere lagunak. Baina beraiek ez zuten nahi familiarik gabe bizi, eta beraien bizitzako erabaki guztiak beraiek hartu, beraiek familia nahi zuten; hauxe da pelikulan islatzen dutena. Normalean, gezurrak txarrak izaten direla pentsatzen dugu, baina beti ez da horrela. Batzuetan gezurrek pertsona batzuen nahiak betetzen dituzte eta beste batzuek berriz, beraien bizitzak salbatu. Mundu honetan guztiak errespetatu behar ditugu: zuriak izan edo beltzak, aberatsak izan edo pobreak… guztiak dira pertsonak. Gu hain gaude gure bizitzan lanpetuta, non ez ditugu beste pertsonen arazoak, beharrak, bizitzak… ikusten; guk uste dugu oso ondo gaudela, baina errealitatean galduta gaude, ez dakigu nola portatu besteen arazoen aurrean, ez dakigu ezta besteak nola tratatu ere.

    Beraz aurreko guztia laburbilduz, talde lana eta besteen bizitzaz pentsatzea beharrezkoa izango litzateke, gero beraiei laguntza eman ahal izateko. Afrikarrek esaten duten bezala: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”. Azkar joateak zerbait emango dizu, baina taldearekin batera joaten bazara asko emango dizu.

  58. June Badiola dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, besteen artean, famili bat izateak duen garrantziaz ohartarazten lagundu didalako eta familiarengatik zure bizitza ematea oso garrantzitsua dela iruditzen zaidalako.

    Pelikulan zehar atentzio gehien eman didana zalantzarik gabe, Mamere, Paul eta Jeremiahsek, naturarekin bat egiten duten une zoragarri horiek dira. Adibidez, behien artean egoten direneko momentuak, heuren txikitako zenbait une gogoraraziz; izarrei begira abesten zituzten abestiak, beren hildako senitartekoekin oroituz…
    Atentzioa eman didan beste zerbait aipatzekotan, Mamerek bere anaiari txikitan egindakoa eskertzeko eta orain bere bizitza salbatze aldera, gezurra esaten duten momentua izan da. Egia da, gezurra esatea ez dela ona eta txikitatik erakusten digute ez dela gezurrik esan behar. Kasu honetan ordea, txikitan Mamere salbatu zuen pertsona hori zalbatzea dela kausa, ez zait gaizki iruditzen gezurra esatea.

    Amaitzeko, pelikula hau ikustea gomendatuko nuke, familiak duen garrantziaz oroitzeko baliagarria dela iruditzen zaidalako, baita, munduan jendea zein egoeratan bizi den edo zein egoeratan bizi izan den ohartzeko balio duelako.

  59. Asier Zubizarreta dio

    Sudaneko ume gaztek bizitza gorra jasaten zuten gerra zela eta. Egunak joan eta egunak etorri hiesik ibiltzen ziren eta gerran beraien gurasoak galdu zituzten. Amerikako Estatu Batuetara joan ziren baina bidean bere ahizpa galdu zuten beste familia batera joan zelako. Azten zoazen moduan lana haukitu zuten eta lanean hasi ziren baina beraien ahizpa ikusteko gogoa zuten. Egun batean beraiek hartu zituen familiak lortu zuen ahizpa ekartzea eta elkar ikustea.

    Historia onek auznarketa egitea egin dit, pelikula onek adierazten du Sudanen ze gerra egoten diren eta egunero beraien burua, familiko eta lagunak salbatzen ibiltzen direla.

    Gezurra esatea txarra da baina segun ze momentu eta lekuetan zure bizia salbatu dezakezu gezur batengatik adb anai zarrenak Theok gezurra ezan zuen bakarrik zegoela beste anaiak zalbatzeko.

  60. Maddi Larrañaga dio

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait. Afrikako eta leku askotako errealitatea erakusten du eta beraien lekuan jartzen laguntzen digu. Momentu batzuetan egoera gogorra egin zait baina ala ere asko gustatu zait.
    Bertan ikusten da pertsonek gure bizitzako bidea egiten asko laguntzen digutela. On eta txarretan hor daudela. Guztiok azkenean anai-arrebak gara, bizitzako parte asko markatzen dizkigute eta gauzak aurrera ematen lagundu. Hauek laguntzen digute urrutira iristen, erortzen garen momentuetan adibidez burua altxatzen digute, edota gauzen soluzioak dituztela erakusten. Pelikularen izenak esaten duen bezala, gezur onak ere badaude. Adibidez pelikulan azaltzen da gezurra esaten dutela bakoitzaren identifikazioarekin baina azkenean laguntzeko egiten du eta bere bizitza hobetzearren. Horregatik ez da beti txarra gezurra esatea.

  61. Lander Galarza dio

    Hasteko, asko gustatu zait filma. Filmean kontatzen du nola Sudaneko aldea batean bizi diren pertsonak bonbardaketa eta gerra armatu bat sufritzen duten eta horren ondorioz, gutxi batzuk bakarrik geratzen direla bizirik. Baina beren biziarekin aurrera jarraitu eta Ameriketara iristea lortzen dute. Han, lana aurkitu, bizitzeko etxea eduki eta lagunak egiten dituzte, baina Mameren ahizpa, Abital beste leku batera eramaten dute.
    Mamere, jendearekin hitzegiten hasten da Abital berreskuratzeko eta lortu egiten du. Abitalek beren anaia Theo bizirik dagoela konturatu eta Mamerek Ameriketara ekartzen du bere pasaportea emanez eta bera Sudanen geratzen da.

    Gehien gustatu zaidana historian zehar Mamere, Paul eta Jeremiah naiz eta anaiak ez izan, beti batera eta anaiak izango balira bezala jarraitzen dutela edozein oztoporen aurka. Filmak erakusten diguna da, munduan pertsona asko daudela asko sufritzen dutenak beren familia galdu dutelako eta beren bizitza aurrera ateratzeko. Baina baita erakusten digu urrutira iritsi nahi badugu, gauza handiak nahi baditugu talde lanean aritu behar garela eta azkar iritsi nahi badugu, bakarrik joan behar dugula. Azkenik, erakusten digu batzuetan gezurra esatea ona dela besteen onerako baldin bada eta kalterik egiten ez badu.

  62. Lierni Piris dio

    Egia esan behar bada ere, pelikula oso sentikorra eta sakona iruditu zait; bertako protagonistek bizitzen zuten egoera oso gogorra eta tristea baita. Hala ere, oso balore onak transmititzen ditu: familiaren garrantzia, laguntza, elkartasuna…
    Pelikulako protagonistek, Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital, beraien bizitza arriskupean igarotzen ari ziren gazteagoak zirenean; gerra baitzegoen Hego Sudanen. Handik ihesi, 1102 kilometro oinez egin ondoren eta gose eta egarri handiz ibili ostean, Kakuma izeneko errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren. Beraien taldeko hainbat kide hil ziren bidean, eta ez zen egoera erraza beraientzat. Hainbat urte igaro eta gero, zaharrogoak zirenean, Kansas City hirira bideratu zituzten hiru mutilak. Abital, berriz, Boston hirira eraman zuten. Bere taldekoetatik urrun. Kansasen, Carry izeneko emakume gazte baten laguntza jaso zuten lana topatu eta dirua edukitzeko. Dena dela, pertsonaia bakoitzak bere barne-arazoak ditu: kezkak, errudun sentimendua, galdera sakonak… Pelikulako protagonistek nahi zuten bakarra elkartuta eta ondo egotea zen; hortxe antzematen da elkartasunaren eta familiaren garrantzia.
    Esan bezala, pelikulan argi trasmititzen da familia oso garrantzitsua dela eta guztiak elkartuta egotea baino ezer hobeagorik ez dagoela. Horri buruz erreflexionatzeko aukera handia ematen du pelikulak eta horrek ze garrantzia duen antzemateko aukera eman dit. Gainera, “gezur ona”-ri buruz hitz egiten da. Mamerek lortu zuen Abital bere taldekoekin batera juntatzea; baina galduta zuen anaiaren bila joan zenean Kakumara, Mamerek bere papelak eman zizkion bere anai hori Kansasera joateko, hori “gezur on” bat zela esanez. Bere anaia, Theo, besteekin batera egotea nahi zuen berak Kakuman, taldekoengatik urrun, lan egiten zuen bitartean. Nire ustetan, gezurrek ere hainbat egoeratan ona izan daitezke nahiz eta gezurra izaten jarraitzen duen: pertsona baten bizia salbatzeko, adibidez. Bestalde, afrikarren esaera zaharrekin guztiz ados nago. Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joatea da aukerarik onena; baina urrutira heldu nahi baduzu, besteekin joatea oso garrantzitsua da.

  63. Inar Garate dio

    “Gezur Ona” filma, berezia eta gure gizrtean gertatzen diren hainbat gauza ikus ditzakegu bertan. Askotan, gezurra esateagatik zoritxarrak edota beste hainbat gauza txar gerta dakizkiguke eta pelikula honetan alderantzizkoa ikus dezakegu; bizi bat salbatzea. Filmean, Sudaneko hainbat ume galduen bizitza bat ikus dezakegu. Mamere, Paul, Abital eta Jeremiah ziren protagonistak. Mamere eta Abital anai-arrebak ziren baina besteen artean ez ziren anai-arrebak. Ameriketara emigratzean, Abitalek ezin izan zuen besteekin joan familia batera eta Mamere, Paul eta Jeremiah izan ziren ikasketak egitera joan zirenak. Denbora pasa ahala, Paul bere lankideekin geratzen zen gauetan eta berandu iristen zen etxera.
    Behin, Jeremaiah eta Mamere kalera irten ziren Paulen bila eta ez zegoen oso egoera onean; Mamererekin borrokatu zen. Egun batean, Mamere Kenyara joan zen bere anaia Theoren bila. Aurkitu zuen eta beraiekin bueltatzeaeskatu zion. Onartu zuen baina Mamerek ez zizkion paperak atera; honek ez zion egia esan nahi bestela ez zuelako joan nahi. Hori zen gezurra, ez bazen bueltatzen bertan hilko zelako

  64. Gaizka Nogales dio

    Pelikula hau asko gustatu zait bere mezua ondo adierazten duelako: gezurrak ez dira hain txarrak helburutzat zerbait egokia dutenean eta hau adierazten da hasieran (Theok Mamere dela esaten duenean azken hau eta besteak salbatzeko) eta amaieran (Mamerek bere anaia Theori bere papelak ematen dizkionean Estatu Batuetara joan dezan).

    Hasieran guztiak elkartuta daude; Theo, Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital baino gerra heltzen denean sufritu egiten dute eta banandu egiten dira Abital (Bostonera bidaltzen dutenean), Theo (Bertan geratzen denean) eta besteak (Estatu Batuetara joaten direnean). Paul drogetan sartzen dute gizon batzuek baina gizon eta emakume baten laguntzaz, Abitali Estatu Batuetara joatea ahalbidetzen zaio. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” esaldiak oso ondo islatzen du pelikula.

  65. Leire Oteiza dio

    Pelikularen Sudango herrixka batean hasten da, bertan bonbardeaketa bat jasaten dute. Orduan, ihesean hasi eta etiopiako errefuxiatuen kanpora iristen dira. Bide horretan ordea, anai-arreba asko galtzen dituzte eta hona 5 bakarrik iristen dira. Gainera, iritsi eta segituan bat hil egiten da. Ondorioz 4 geratzen dira. Hamahiru urte igarotzen dituzte, Etiopiako kanpoan. Halako batean, lortzen dute handik alde egitea eta Estatu Batuetara iristen dira. Hamen ordea hiru anaiak alde batetik bidaltzen dituzte eta beraien arreba familia batengana bidaltzen dute. Azkenean arreba beraien etxera bueltatzea lortzen dute eta gainera Etiopiako kanpoan beraien ustez hilda zegoen anaia agertzen da. Baina zoritxarrez honek ez ditu papelak lortzen eta bere bila joaten den anaiak han geratu beharra du. Oso gogorra da pelikula baina era berean polita. Bukaera ez zait batere justua iruditzen, baina Maberrek honela sentitu eta honela egin zuen. “Basada en hechos reales” jartzen duten pelikulak normalean gogorrak dira eta hau ere era berekoa da. Egoera oso kaxkarrak bizi izan zituzten aktoreek beraiek ere. Paul eta Jeremahia adibidez, haur soldaduak izanak dira ondorioz, oso ondo ezagutzen dute egoera. Eta honek bestelako egi bat ematen dio pelikulario.

  66. Alex Vargas dio

    Sudaneko ume gazteen bizia aldatzen da egun batetik bestera. Gerra zibila dago eta anai arrebak Kenyara doaz mundu berri baten bila beraien etxeak erre eta familia hil dutelako. Bidea luzea da eta bi anai hil egiten dira ezin dutelako jasan bidearen zailtasunak. Gaua heltzen da eta lo egitea adosten dute, esnatzean soldaduak daude eta Mamere ikusten dute. Baina Theok, anai zarrenak, bere burua ematen du preso Mamere eraman ez dadin. Hauek Kenyara heltzen direnean eta urte batzuk igarotzen direnean paper batean azaltzen dira eta honek esaten duena da, aukera edukiko dutela Estatu Batuetara joateko eta bizi berri bat hasteko.

    Kansasera eramaten dituzte: Paul, Jeremiah eta Mamere, baina Abital Bostonera eramaten dute familia batek akogitu dezakeelako. Triste daude anaiak Abital falta delako. Hauek biziarekin jarraitu behar dute eta beraien lanetan jarraitu. Pixkanaka mundu modernoa ezagutze hasten dira, baina Sudanen zeukaten naturarekiko gertutasuna faltan botatzen dute.

    Azkenean, Gabonak heltzen direnean Abital etxera eramaten dute eta pozik jartzen dira. Baina Mamerek oraindik helburu bat du Theo etxera ekartzea.

    Sudanera doa eta saiatzen da Theori paperak lortzea, baina azkenean ezin du eta Theori ematen dizkio bere dokumentazioak eta bera Sudanen gelditzen da. Theok egin zion faborea bueltatu nahi zion.

  67. Jakes Gogortza Paredes dio

    Film hau berezia da. Dokumental asko daude errefuxiatu eremuei eta gerra guneei buruz, baina filmak ikuspuntu berezi bat ematen digu, askoz ere sakonagoa. Ikuspuntu horrek gerran dauden herrialdeetako biztanleek sufritzen dutena erakusten digu Sudaneko ume batzuen istorioa jarraituz. Hauek beraien herrixka suntsitzen dutenetik bidaia luze bat egiten dute Herrialdetik irteteko. Estatu Batuetara heltzen direnean balore berriak ikasten dituzte baina beraien tradizio eta naturarekin harremana galtzeke. Hori guztia bukaeran ondo azaltzen da, Mameren sakrifizioarekin eta Sudandar guztiak egiten duten festan.

  68. Garikoitz Gonzalez dio

    Ikusi dugun pelikula oso ona da eta entretenigarria ere. Sudanen bizi diren egoera ez da oso ona gerren kulpaz. Protagonistak bakarrik ikusita notatzen da. Baita ere Estatu Batuetara iritsi ondoren bere arreba baztertu egiten dute. 3 anaiak lana bila ibiltzen dira Amerikan, lana bilatzen dute baina Jeremiah lanetik bidaltzen dute, eta beste bi anaiak ondo segitzen dute lanean.

  69. Henar Galarraga dio

    “Gezur ona” pelikula asko gustatu zait. Erakutsi dit ez daukazula zertan bizi osorako leku jakin batean finko gelditu zure zoriontasuna bilatzeko. Guztiontzat errezagoa da rutina batean gelditzea, erosotasuna gustoko dugulako. Baina hegoak zabaltzeko eta bizimodu hobea aurkitzeko, erosotasun horretatik irtetea beharrezkoa da. Eta hauxe gertatzen zaie pelikulako protagonistei. Hego Sudanen gerra zen nagusi eta Mamerek, Paulek, Jeremiahak, Theok eta Abitalek ihes egin zuten bertatik. Beraien nahia ez zen beste herrialde batera joatea, beraien nahia beraien herrialdean gerra bukatzea eta bakea berrezartzea zen. Baina zoritxarrez, bakea lortzeko modu bakarra ihes egitea zen eta Ameriketako Estatu Batuetan zerotik hastea.

    Ikasi dudan beste gauza garrantzitsua elkarlana izan da. Guztiek zuten aurrera egiteko desira baina kolektiboki egin nahi zuten, ez bakarka. Arrakasta elkarrekin nahi zuten partekatu. Afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” garbi ikusten da pelikulan. Guztiek lortu zuten Ameriketara emigratzea. Habital beste familia batera eraman zuten Bostonera baina asko esfortzatu ondoren, guztiak Kansasen amaitu zuten. Baina afrikarren esaera zahar hori frogatzen duen adibide garbiena filmaren amaieran gertatzen da. Mamere Keniara joan zen Theoren bila. Mamere Theori papelak lortzen saiatzen da baina ez ditu lortzen eta ez dio Theori esaten aireportura iritsi arte. Bertan, bere pasaportea ematen dio eta esaten dio orain Mamereri tokatzen zaiola txikitan egindako faborea bueltatzea.

    Bizitzan guztiok sentitzen gara galduta momentu batzuetan. Eta nik uste dut gure bidea aurkitzea garrantzitsua dela zoriontasuna aurkitu nahi bagudu. Pelikulako protagonistek lortu zuten, orain gure txanda da.

  70. Joanes Karrera Alberdi dio

    Ikusi dugun filmak hego sudaneko gaztetxo batzuen egoera latza azaltzen digu. Familia eta bizilekua galdu izan arren, beti aurrera egin behar dela irakasten digute protagonistek. Etsitzearen kontzeptua ulergaitza edo pentsaezina da Afrikatik datozen gazteentzat.
    Hauek balore batzuei esker bizi irauten dute eta aurrera egiten dute. Batera irautea da beren bizilege garrantzitsuena, elkarri babesa emateko arriskuen aurrean, hala ere filmaren zati batean lagun taldea, beraientzat familia bezalakoa dena, banatua ikusten da; Abitalentzat ez baitute topatzen errefuxatuentzako akogidako etxerik. Honek, arazo ugari ekartzen dizkiote sudandarrei, Paul tristura handiak hartzen du eta lankide batzuen erruz drogetan sartzen da, Mamerek ez du kontzientzia lasai, uste baitu Theo hilk dagoela eta hau bere erruz dela usten du. Horrez gain, liderraren papela norbaitek hartzea beharrezkoa dela uste dute, baina Paul ez da ados jartzen horrekin, lider bat baino beharrezkoagoa ikusten baitu anahia bat. Istorioa ongi amaitzen da, denak batuta bukatzen dute, baina hau Afrikar errefuxatuen portzentaia oso txiki eta zortedun bati soilik gertatzen zaio, alde horretatik errealitatetik apurt bat hurruntzen dela iruditu zait.

    Laburbilduz, filma ongi egon da, Sudaneko biztanleen egoeraren berri ematen duenez, nahiz eta niretzak errealitatetik gehiegi aldendu eta arrosa kolorez amaitzeak sinesgarritasuna kentzen dio.

  71. Jeremias Guerra dio

    Hasteko, film hau oso entretenigarria iruditu zait. Sudanen hasten da, gerra dela eta estatu batuetara bidaiatzen dute 4 anai arrebek bizi hobeago baten bila. Estatu batuetara iristean separatu egiten dira, 3 anaiak estatu batera joaten dira, Abital, berriz beste estatu batera joaten da. Kansas Cityn bakoitzak bere arazoak ditu, Jeremiah lanetik bidaltzen dute, Pol errudun sentitzen da bere anaia lehoiaren atzamarregatik ez salbatzeatik.

  72. Intza Garate dio

    “Gezur ona” pelikulan, familia baten istorioa kontatzen da. Ume batzuk bere gurasoak galdu dituzte gerraren ondorioz. Nahiz eta etziren benetan anai-arrebak, elkar horrela tratatzen zuten. Anai-arreben eta beraien buruaren laguntza bakarrik dute bizitzan aurrera egiteko. Errefuxiatuen kanpora bidean, ordea, anaia zaharrenak bere burua entregatu behar izan zuen, bestela guztiak hil edo hartuko baitzituzten lanerako. Horrela, bere anai-arrebei bizitzen jarraitzeko aukera eman zien. Azkenean lortu zuten errefuxiatuen kanpora iristea baina beraien anaietako bat hil egin zen desnutrizioa zela eta. Denbora bat pasatu zuten bertan, janaria eta lo egiteko leku batean. Gerora, ordea, papelak lortu eta Estatu Batuetara joateko aukera izan zuten. Hiru anaiak batera joan ziren etxe batean bizitzera Kansas City-n. Beraien arreba, Abital, ordea, Bostonera eman zuten, Kansas-en familiarik ez zegoelako hura hartzeko. Oso gogorra izan zen beraientzat separatu behar izatea baina ez zuten beste erremediorik. Hiru anaiak lana aurkitu behar izan zuten Kansasera iritsi bezain laster. Guztia errazagoa izan zen Jack eta Carry-ren laguntzarekin; izan ere, haiek lagundu zieten lana topatzen. Denbora bat pasatu ondoren, Carryk Abital bere etxean hartu zuen eta hark, soldaduena joan zen anaiaren karta bat jaso zuen. Hori horrela, Mamere Keniara joan zen bere anaiaren bila. Topatu zuen baina ez zituen haren papelak lortu Estatu Batuetan sartzeko. Azkenean, Mamerek bere papelak utzi zizkion bere anaiari eta bera han mediku lanetan geratu zen.

    Pelikula asko gustatu zait eta hausnartzeko aukera bikaina ematen duela uste dut. Familiaren garrantzia ikusi dezakegu. Bai eta familia ez direnena ere. Izan ere, guztiek batera egin zioten aurre denak bizitzen ari ziren egoera zailari, nahiz eta bakoitzak bere arazo eta zailtasunak eduki. Pelikulan gezur ona Mamerek bere anaiari papelak uzten dizkionean aipatzen da. Hark gezurra dela esaten baitio. Baina Mamerek gezur ona dela esaten dio, bere anaiari laguntzeko egiten baitu. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” Esaera hau egia iruditzen zait. Batzuetan bakarrik gauzak hobeto egiten ditugula uste dugun arren, beti ez da horrela izaten. Esaerak esaten duen bezala, agian azkarrago egitea lortuko dugu, izan ere geure arazoei bakarrik egin beharko diegu aurre eta geure buruaz soilik kezkatu. Baina gauzak hobeto egingo ditugu taldean egiten baditugu. Izan ere, besteen laguntza edukiko dugu geure arazoei aurre egiteko. Gainera, batzuetan beharrezkoa izan daiteke laguntza hori edukitzea.

  73. Martina Etxaniz dio

    “Gezur ona” pelikula oso ederra iruditu zait, baina baita oso gogorra. Afrikako familia batek sufritzen dituen egoerak ederto azaltzen ditu pelikulak. Familiako umeei gurasoak hiltzen zizkien, horren ondorioz, ihesik hasi ziren, ondo bizi ahal izateko leku bateruntz. Xei anai-arreba dira (guraso berdinak ez izan arren guztiak familiakoak dira) baina bat hil egin zen eta beste bat bahitu egiten zuten, beraientzat familia guztia da, familiarengatik dena ematen dute, hori gure gizartean barneratu behar den gai bat dela iruditzen zait, familia baita beti zure alboan egoten dena. 1102 kilometro oiñez pasatu eta beraien gernua eran beharra izan eta gero, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren familiako lau kideak. Urte batzuk beranduago, Ameriketara iritsi ziren, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu zituzten. Baina, Abital Deng, Mameren arreba, Boston hirira eraman zuten, familia batek onartua. Familiak, Kansasen Carry eta Jacken laguntza jasoko dute, lana bilatzeko eta familia berriro elkartzeko. Bakoitzak beraien arazoak sufritu zituzten, baina naturaren konekzioaren bidez lasaitu eta desaogatu egiten ziren. Geroago Thiorekin elkartzea lortu zuten. Baina ondorioz, Mamenek ezin izan zuen bueltatu familiarengana, gezurra esan baizuten, ondo dago gezurra esatea? Nire ustez gezurrak ona izan daitezke helburu on batekin lotuta badaude noski.

    Nire iritziz, pelikula hau denok ikusi beharko genukeen, adin batetik aurrera noski. Gu pribilegiatu batzuk garela ohartarazten digu eta benetan batzuen bizia nolakoa den, gauzak aldatu behar direla ezin baitute ola jarraitu. Gure eskuan dagoen guztia eginez. Denok eskubidea dugu, bizi eder bat eman al izateko.

  74. Ane Etxeberria dio

    Pelikula hau asko gustatu zait familiaren garrantzia eta maitasuna ikusten delako batez ere. Gainera, film honek erakutsi dit leku aldaketaren garrantzia. Batzuetan, zoriontasuna aurkitzeko, gure eguneroko bizitzatik irtetzea beharrezkoa da. Lehen esan bezala, pelikula honek oso ondo isladatzen du familiaren garrantzia, honek erreflexionatzeko aukera paregabea ematen du. Filmaren tituluarekin jarraituz (Gezur ona), iruditzen zait, askotan hobe dela eta jendearen onerako esaten direla gezur batzuk. Azkenean, guk gezurra gauze txarrekin erlazionatzen dugu. Baina, hau askotan jendearen poztasunaren irtenbide izan daiteke. Azkenik, esan nahiko nuke, bakarrik joanda lehenago iritsiko zarela edozein tokitara, baina, taldean joanda, urrutiago iritsiko zarela. Eta hau, film honek, ederki isladatzen du.

  75. Oier Bermejo dio

    Pelikula ederra da. Anai arreba hauek lan bikaina egiten dute beraien artean ikusteko eta ondo bizitzeko. Anai batek gesto polita egiten du bere anaia ono egoteko. Bere papelak ezin dituenez hartu bereak ematen dizkio eta esaten dio orain beari tokatzen zaiola besteen bizitza salbatzea. Gezurra kaso hauetan esatea ez da txarra bizi bart salbatzen ari zarelako. Familia gure alboan edukitzea oso garrantzitsua da bizitzarako bai momentu onetako eta bai txarretako. GEhien gustatu zaidana da nola anaia bat bere anaiaren billa joaten den ikustea.Millaka kilometro egiten ditu bere anaitik. Afrikaren esaera zaharra egia da. Arrazoia dauka. HObeto izaten da beti norbaitekin egotea ondoan jendea edukitzea eta laguntzea besteei ere.

  76. Asier Uranga dio

    Beraien helburua anai arreba denak batera bukatzea da eta honek atentzioa eman dit batik bat hori lortzeko egin dezaketen gauzak zein diren dira: Afrikara bueltatzea,sakrifikatzea,papelak falsifikatzea… Behiekin eta izarrak ikusten egoten dira pelikularen zati askoetan eta nire ustez hau egiteak batu egiten diete momentu txahar eta onetan gainera askotan kantuan ibiltzen dira hau egiten duten bitartean. Gainera eta nire ustetan, afrikarren esaera zaharrak diona egia da. Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez. Pelikulan atentzio gehiena eman didan gaia afrikako herrialde batzuetako egoera zer txarra den da. Zer arrisku duen zer goze pasatzen duten zer bidaialdi luze egiten dituzten… Bukatzeko pelikularen bukaeran nola bukatzen duten ere nabarmendu beharra dago hasieran bezala bukatzen dute denek batera eta ahal egin handiak eginez hau gertatzeko.

  77. Irene Sanz dio

    Pelikula onek esan nahi diguna da mundu osoan ez dagoela egoera berdina. Adibidez afrikarrek ez dute tekonologiarik, jateko ez dute sukalderik, lo egiteko ez dute ohe bat bakoitzarentzat, ez dute etxe bat ondo eginda… Eta berriz, Estatu Batuetan dena dute; sukaldea, etxebizitza ondo bizitzeko, teknologia abanzatua…

    Guk ez dugu ikusten leku batzuetan gerran daudela. Guk guregan bakarrik pentsatzen dugu. Gezurra batzuetan beharrezkoa da, pertsona baten bizitza erdian baldima dago gezurra esateko baimena edukiko duzu. Baina ez aprobetxatu zergatik azkenean gezurrak batzuetan toki txarreta bakarrik eramaten gaituzte. Afrikan esaten den esaera zahar hori egia izan daiteke. Azkar joateko zure kasaka joan beharko zenuke zegatik besteek ezin izango dute zure ritmoa segiu. Urrutira iritsi nahi baduzu besteekin batera joan zaitez, esaldi honek esan nahi duena da besteekin joan beharko duzula urrutira iristeko.

  78. Evan Rubio dio

    Pelikula honetan familiaren garrazntzia da gauzarik inportanteena. Protagonistak ez ziren izango pelikulan zirenak familia hori ez bazuten izango. Zauden jendearen arabera modu batera izan dezakezu edo beste batera. Nire ustez gezur onak badaude, adibidez, norbaitek egindako janaria probatzerakoan ez bazaizu gustatzen, hobe da gezurra esatea errespetua edukitzeko pertsona horrengan. Eta gezur on bat pertsona bat salbatzeko aukera badu, noski erabili beharko genuke. Baina baita gezurraren arabera. Ez dut uste gizaki guztiak anai arrebak garenik baina bai guztiok berdinak garela, berdin du zer esaten duten, izan beltza edo txuria guztiok pertsonak gara, eta hori da inportanteena. Bizitzan ez gaude galduta, bakarrik oraindik ez duguela errepide egokia hartu seinale da. Baina ez da beharrezkoa gure bizitza errepide zuzen bat izatea, alderantziz bazik. Hobe da bakoitza errepide diferentea edukitzea, horren desberdintzen gaitu eta. Afrikaren esaera zaharrak hausnarketa bat egitea egin dit. Esaten duena egia baita, bakarrik joaten bazara, oso azkar joango zara, baina azkarrago nekatuko zara, eta maitatzen duzun jendearekin joaten bazara, makal baina urruti helduko zara.

  79. Irati Fernandez dio

    Hiru anai-arrebaren istorioa kontatzen du pelikula honetan.Hiru anai-arrebak Estatu batuetara joanten dira han bizitzea.Mamere,Paul eta Jeremiah kansasera joan ziren baino bere arreba Abitail Boston hirira joan ziren bizitzera. Mamere eta Paul supermerkatu baten hasi ziren lanean baina paul egun batean bere lanean janaria zegoen botatzeko kaleko emakume bati eman zion janaria eta jabeak hasarratu bezela egin zen eta azkenenean paul dimitu egin zuen eta eliza batean hasi zen lana.Carey egun batean pentsatu zuen bere etxea garbitzea eta txukun egotea abitail eramateko bere anairengana eta egun batean abitailek,gutun bat eman zion theo idatzitako gutun bat azkenean Mamere joan zen afrikara bere anaiaren bila baino esaten zion ez zegoela gutunarik eta errefuxatuetako kanpora joan zen eta han topatu zuen bere anaia.Azkenean theo joan zen estatu batuera mamere bezela eta mamere afrikan gelditu zen.

  80. Markel Murillo dio

    Niri pelikula hau pila bat guztatu zait. Pelikula honek dituen zati batzuk oso gogorrak dira ikusteko baina batzuetan hona da ikustea nola dauden herrialde batzuk dirua lortzeko.Azkenean pelikua hau esan nahi duena ez duzuela pertson bat juzgatu behar ez baduzu ezagutzen.Pelikularen zehar ikus dezakegu protagonistaren anai bat nola ematen duen bizi beraiek zalbatzeko.Familiaren garratzia izugarrizkoa da, ez bazenuen edukiko zegurunez duzuela edukiko ezer gehiago.Familia delako gauz garratsitzua bizi hontan. Afrikarren esaera zaharra guztiz egia da bakarrik bazoaz askarrago baino distantzia txikiago eta taldean bazoaz motelago baino distantzia luzeago egingo duzu. Amaitzeko nik pelikula hau rekomendatuko nuke gazte guztiontzat beste pertsonen egoera ikusteko.

  81. Angel Ramos dio

    familiaren garrantzia da denak ez direla odoletako familia baino berdin maite dira.
    batzuetan gezurra esatea ono izan laiteke ez da txarra batzuetan gezurrak esatea
    nere ustez gizaki guztiek ez gara anai arrebak
    jende asko bizian goldute eotea baino beste batzuk berrin bizian oso zentratuta egotn dira ni ez nago bizian galduta.
    nere ustez egia da afrikaren esara zaharrak bakarrik juanten bazara ez duzu inorren zai egon behar eta urrutire nahi baduzu iritsi besteekin juan horrela danon artean laguntzen zarete eta urrutirago aiatuko zarete
    Nire pelikulako momentu onena thiokin elkartzen direnean da danok oso posik daudelako eta atzenean nahi zutena lortu dute

  82. Julen Sanz Hidalgo dio

    Pelikula onetan azaltzen dena ba famili bat dagoela lasai lasai dagoela gurazoekin eta zemeekin eta egun batean soldadu asko joaten dira beraien errialdera gurasoek eta zeme denak aktzera baina familia orieatakoak ba denak ez dira hiltzen pasatzen dena ba zemeak joan egiten dira askara askar ume danen artean eta orduan ba salbatu egiten dira.
    Geroago beraiek intetatzen dute ba leku zeguru batera joatea beraiek pentzatzen dute leku zeguru batean daudela baina ez da orrela zergaitik gero lo gertzen dita eta urrego egunean geikitzen direnean ba soldadu asko daude beraien inguruan eta Thio joaten da beraiena beraien anai arrebak ez arrapatzeko geroago eskapatu egiten diata eta zalbatu egiten dira gero asltzen direnan berriro pelikula ba ia aundiak dira eta juan egiten dira Estatu Batuetara eta han bazitza oso baino oso diferentea da zergaitik an ez daude leoiak eta ezerre lana lortzen dute beraien lagunaren esker eta gero anai bat gogoratzen da denbora osoan ba beraren kulpes aman zutela Thio eta kulpatu egiten da eta gaixki zentitzen da geroago ere anai bat lanean asten da eta bere laneko konpaineroak ezaten diote lasaiago egitea lana eta gero deskanzuan kanpora joaten dira eta erretzen asten dira era anaia galduta bizitzen asten da zegaitik porruak eta gauz oriek ori egiten dute eta gero arreba ere bai separatuta dago eta pelikularen bukaeran losten dute juntatzea eta beraiekin bizitzea eta gero pelikularen bukaeran ani bat deziditen du ba Afrikarea joatea beraien anaia bilatzera eta askenean lortzen du bilatzea beraien lagun bate esker gero Thio juan egiten da Estatu Batuetara zergatik bee anaia ez zituen lortu bararen papelat eta orduan anaia Afrikan gelditzen da eta Thio Estatu Batuetara lortzen du joatea eta lortzen du biltzea beraren anaiekin.

  83. Celia Martínez dio

    Gezur ona pelikula ikusi ondoren, galderak erantzuteko erreztasun handiagoa dago. Nire ustez familia oso garrantzitsua da gure bizian, ez gaituzte inoiz bakarrik utziko, normalean, guretzako oberena nahi dute eta ez dute gu arriskuan jartzeko ezer egingo. Lagunak, mutilagunak edo neskalagunak azken batean joan egiten dira baina familia beti hor dago, ez da aldatzen. Pelikulako anai-arrebak oso lotuta daude naturarekin, Sudanen bizi zirenean hori zutelako, izarrei begiratzea lasaigarria zela ematen du beraientzat eta bahiekin interes espeziala dute. Guretzat ere oso garrantzitsua da batzuetan naturarekin bat egitea, hirietatik deskantsatzea. Nire ustez gezurra esatea kasu batzuetan ona izan daiteke, beestei minik ez emateko edo beste pertsona bat salbatzeko, baina egunerokoan gezurrak esatea txarra da, azkenean gezurra den guztia deskubritu egiten delako. Nire ustez munduko gizaki guztiak ez gara anai-arrebak baina bai berdinak, guztiak berdin tratatu behar dira, ezer txarra ez batute egin noski. Zure bizitzako punturen batetan galduta sentitu ahal zaitez baina zure burua ezagutzen duzunean eta gustatzen zaizkizun gauzak egiten dituzunean ez zara galduta sentitzen. Batzuek ez dakite zer egin beraien bizitzarekin edo nola bukatuko duten eta galduta sentitzen dira baina nire ustez etorri behar dena etorriko da eta orain inportantea da gustuko dituzun gauzak egitea eta bizia disfrutatzea. Nire ustez afrikar esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez … Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” batzuetan egia izan daiteke baina ez dauka zertan egia izan behar, pertsona batzuk obeto sentitzen dira bakarrik daudenean eta ez pertsona askoz inguratuta. Garrantzitsua da lagunak eta familia kontuan hartzea baina ez daukazu zertan beti beraien ondoan egon behar, zure bizia egin dezakezu bakarrik eta urruti iritsi. Pelikula onetan adibidez anai-arrebak obeto daude guztiak batera daudenean, konexio izugarria dutelako eta bakarrik daudenean ez dira guztiz pozik sentitzen.

  84. Josue Rodriguez dio

    Gezur ona pelikula oso ona, pelikula transmititzen dit sentzasioa oso gogorra da zergatiik nik kexkatzen ari naiz bitartean adibidez zapatk,arropa etab… munduan daude umeak gaixki ari direla pasatzen gerrillarengatik eta juten dira zapatak gabe eta arropa gabe eta janari gabe. Oso oso oso gogorra da. Gustatu egin zait partea da Mametena, zergatik? Mametek dana baino dana egin zuen bere anai-arrebak danak batea egoteko hori erakusten dugu familiaren garrantzia. Bizitza hontan zailtsun asko ditugu eta batzuetan pentsatzen dugu bakarrik egin ditzakegu gauzek baina ez beti gu bakarrik ezingo dugu bakarrik batzuetan edo genehietan batematen laguntza beharko dugu edozeinena. Horregatik esaten dute pelukila bukaeran, si quieres ir mas rapido ve solo, si quieres llegar lejos ve acompañado.

  85. Nora Arambarri dio

    Pelikula honetan, “Sudaneko ume galduen” istorioa kontatzen zaigu. Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital Dengek hortik alde egitea erabaki zuten beraien bizi baldintzak hobetzeko asmoz. Theo berriz, beraien anaia soldaduek eraman zuten. Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu dituzte. Abital Deng, Mameren arreba, berriz, Boston hirira eraman dute, familia batek onartua. Hor bakoitzak bere lana lortzen du, baina, Paul, lana egiteaz beste, drogekin ibiltzen hasten da. Azkenean, Abital Kansasera itzultzea lortzen dute eta baita Theo ere. Mamere Sudanen gelditu zen lanean.

    Guztiok dakigu gezurra esatea ez dela ona, baina batzuetan pertsonen bizia zalbatzeko egin behar den gauz bat da. Film honetan Theo Mameren pasaportearekin sartzen da Ameriketara. Inori ez zaigu gustatzen gezurrak esatea baina azken finean horrelako gauza batzuk lortzeko beharrezkoa da.

    Pelikula honetan ikusi dezakegu familiak izugarrizko garrantzia duela eta guztiok elkarri lagundu behar diogula. Asko gustatu zait pelikula hau familia oso elkartuta ikusten delako eta baita elkar zemat maite eta laguntzen diren ere. Gainera, ikus dezakegu naturarekin oso lotuta dagoen familia bat dela, izan ere, Sudanen denbora guztia naturaren inguruan pasatzen zuten, bai eta animalien artean ere. Askotan behiekin egon ohi ziren. Izarrak ikustea ere asko gustatzen zitzaien eta askotan teilatu gainean edo jardinean etzanda egon ohi ziren izarrei begira.

  86. Maddi Escudero dio

    FIlm honek gauza asko irakasten ditu. Hasteko familiaren garrantzia: Filmeko protagonistak anaiak izango balira tratatzen dira eta hori oso polita da, irakasten digu ez dela beharrezkoa genetikoki familia izatea, anaiak bezalakoak izateko.

    Bigarrenik, naturaren garrantzia: Askotan protagonistak gaizki daudenean kanpora jaiten ziren eta izarrak begiratzen zituzten edo behiak bazeuden, behiekin egote gustatzen zitzaien, azkenean beraiek gazteetak zuten guztia hori zen: behiak eta izarrak.

    Hirugarrenik, pelikulan aipatzen da batzuetan gezurrak onak izan daitezkela. Ados nago, batzuetan gezurrak beharrezkoak dira gauza onak egin ahal izateko. Baita aipatzen dute, gezurra esaten baduzu eta gero gezur hori egia bihurtzen baduzu, ez duela gezur bezala kontatzen.

    Jarraitzeko, ez dut uste munduko gizaki guztiak anai-arreba garenik. Baina egia da pertsona batzuk anaia-arrebak izango balira bezala jokatzen dutela, bai gure bizitzan garrantzia dutelako edo beti gu laguntzeko prest daudelako. Oso garrantzitsua iruditzen zait anaia-arrebak ginatekeela bezala diren lagunek.

    Azkenik, filmean aipatzen den esaera zaharrari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. “azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez” Arrazoia duela uste dut. Urrutira heldu nahi baduzu besteen laguntza izatea oso garrantzitsua da, beharrezkoa, baina makalagoa izango da. Zuk nahi duzuna azkar joatea baldin bada bakarrik joan beharko duzu, baina bakarrik jaoterako arriskutsua izan daiteke ez duzulako inor lagunduko zaituena.

  87. Kristina Epelde dio

    Pelikula honek erakusten digu familiaren garrantzia, aldez errazagoa da bide zail batetik norbaitekin joatea bakarrik joatea baino. Filmean, lau anai-arrebak elkar laguntzen dira 1102km egiterakoan oinez babes bila. Afrikako ume errefuxatuen sufrimendua ikus dezakegu, nola eskertzen duten janaria eta zenbat poztu ziren jakitean Ameriketako Estatu Batueta joateko aukera izan zutenea, inpresioa ematen duen zerbait da. Gai asko garatzen ditu filma honek, adibidez, kulpa, elkartasuna eta anaitasuna, laguntza, afekzioa, lan handia…

    Mamerek egin zuena bere anaia Theorengatik oso polita izan zen, asko maitatu behar da baten bat horrelako detaile bat egiteko. Theo sakrifikatu egin zen bere anai-arrebengatik umeak zirenean, ikusi daitezke militarrak egindako zauriak Theoren bizkarrean. Carry eta Palmirak izan zuten jestoa ere arrigarria izan zen, Carry alferra edo lana atzeratzen duen pertsona bat izan arren, Mamer eta bere anai-arrebekin oso ondo portatu zen Abital ekartzeko lana hartu zuenean. Denbora eta esfortzua laga zuen sudantarrek bere arreba faltan ez botatze arren eta hori oso polita da.

  88. Aimar Basurko dio

    Pelikulan momentu batean Mamere ematen dio bere pasaportea Theoari, ezin zuelako berari papelak lortzea. Horregatik, Mamere esaten dio bera geratuko da han medikua izaten eta Theo joan behar zuen Estadu Batuetara besteekin. Horren ondorioz, Theo gezurra esan zion berak pasatzeko, hau da, Theo Mamere zela esan zuen eta Mameren pasaportea erakutsi egin zuen. Momentu hau oso polita da nola Mamere sakrifikatzen du Estadu Batuetara Theo joatearren. Batzuetan gezurra bat esatea ona da gainera pertsoana baten salbatzeko beharra dagoenean , apaitutako egoera bezeala.

    Eszena batean agertzen da Afrikarren esaera zaharra, hau da: ” Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”. Esaera zaharra egia da, batez ere, lanean, harreman sozialetan eta egoera larrietan.

  89. Inés Errasti dio

    Niri pelikula asko gustatu zait. Pelikula hau Sudanen hasten da, hiur anaiak pozik bizi diren garaikoak. Baina beraiek dauden tokian, ez daude seguru, gerran baitaude. Gurasoak hiltzen zaizkie eta oinez egin behar izan zuten 1102 km Keniako Kakuma errefuxiatuentzako tokia. Bidean, anai zaharrena Theo soldaduek eraman egiten zuten, Theo, bere anaia Carry salbatzearren eraman zuten. Ordundik, Carry errudun sentitzen zen. Ez zauden beraiek bakarrik, beste bi lagun ere bazituzten Paul eta Jeremiah. Denek batera, azkenan, lortu zuten Keniara heltzea. Eta bertan parebat urte pasatu ondoren Amerikara joateko papelak eman zizkioten. Han zeudela, Abitali, bere arreba, karta bat iritsi zitzaion Theo zela bezala. Carry bere bila joan zen benetan egia al zen bizirik zegoela. Bertara heldu zenean, egia zela ikusi zuen eta salbatu nahian, papelak emateko baimena eskatzen egon zen. Baina ez zuen lortu. Azkenean, Theo bueltatu zen Amerikara eta Carry bertan geratu zen, hospitalean lana egitekotan.
    Niri pelikula hau asko gustatu zait, pelikula honetan hainbat gauza gertatzen dira atentzioa eman didatenak. Hasteko, beraien bizi erdia gerran pasatzen dute. Askoi, gurasoak hiltzen zaizkiote, eta beren kabuz joan behar izaten dute Keniara. Bestetik, Amerikara heltzen direnean, beraientzako dena oso desberdina da. Bizian ez dutelako ez elurrik ezta hotz handirik ere, ematen du beste galaxia batekoak direla.

  90. Asier Intxausti dio

    historio onetan afrikako aldea baten ume batzuk bizi ziren historioa kontatezn du, gerragatik eskutatzen dira eta refugio baten gelditzen dira, handiagoak direnean, estatu batuetara bidaltzen dute, or lana lortzen dute baina bere lagunak falta direla pentzatzen dute, protagonista sudanera joaten da berriro bere anaiarengana, topatu eta gero amerikara badali naian eta papelik ez lortu eta gero, bere papelekin bidaltzen dio eta protagonista sudanen gelditzen da.

    Niri pelikula hau ona iruditu zait, bizitzaren balore asko ematen ditu, historioa interesgarria iruditu zait, bukaera originala iruditu zait, hia aktore gustiak onak iruditu zaizkit, pelikula asierako ume batzuk ez zekiten aktuatzen, afrikan bizitzen den asko erakusten du eta ere nola de imingratzaile baten vizitza, historiak subtrama batzuk ditu eta onak dira ere.
    pertsonaiak ondo daude idatzita. Pelikula gomendagarria eta interesgarria da. Pelikula hau gomendagarria da, mezu ona ematen du eta entretenigarria da.

  91. Lucia Quintana Diaz dio

    Pelikula hau, erakutsi dit, familiaren garrantzia haundia dela, beti guri laguntzeko eta erakusteko prest daudela. Gezurra ez da inoiz ona izan, baina kasu honetan, pelikulan azaltzen den kasua, hobe da gezurra esatea, bere anaiari laguntzeko delako, Beste kasu batzuetan, gezurra esatea ez da bide ona izaten, arazo haundietan sartzea arriskua daukazulako. Munduko gizaki guztiak anaia-arrebak gara, odolekoak ez izan arren, beti tratatu behar gara horrela, anaia-arrebak bezala. Bakoitzak bere bidea topatu behar du, eta topatu arte, galduta egoten gara. Bai, egia da, azkar joan nahi baduzu, joan lasai, baina beti beharko duzu norbait zuri laguntzeko behar duzunean, eta hobe da urrutira iritsi besteekin, bakarrik eta azkar iristea baino. Azkar iristea ez dizulako etorkizunean ezertarako balio.

  92. Jon Ucin dio

    Nire ustez, eta jende askoren ustez, familia izan da beti maitatu izan gaituena. Ez da pertsonarik mundu honetan nire familia baina gehiago maite didana. Ez zaio axola zerbait gaizki egiten badut, beti maitasun horrek haserreak hausteko bidea bilatzen du eta beti barkatzen gara elkar. Familiak txikitatik babestu izan gaituen pertsona talde bat da, eta pelikulako protagonistek ondo dakite hori. Protagonistek dena galdu zuten, etxea, lagunak eta baita familia, eta nabarmena da betitik hilda egon dela pentsatu duzun anai bat bizirik aurkitzea, berak zuri bizia eman ondoren. Sentimendu hori benetako maitasuna da, eta hori oso ondo dakite pelikula honetako protagonistek.

    Gure protagonistek ohitura hori zutelako afrikan. Hauek beraien herrixketan horrela bizi bait ziren. Gauero izarretara begiratzen zuten beraien etxeetan, eta horregatik egiten dute berdina ameriketan, etxean bezala sentitzeko. Berdina behiekin, hauek afrikan zaindu egiten zituzten eta etxean bezala sentitzeko, behi tartean daudenean, beraien herrixkan egongo balira bezala sentitzen dira.

    Nik baietz uste dut. Gezurra normalean txarra izaten da, beste pertsona bat engainatzeko edo ziria sartzeko edo eta mina egiteko erabiltzen bada normalean, baina pelikulan Mamerrek Theo salbatzeko erabiltzen duen gezurra ez da ona, oso ona baizik. Honek bere anaiari eman zion bizia bueltatzen dio eta nire ustez horrelako gezurra oso onak dira.

    Nire ustez, ni ez nago galduta, beti bizi izan naizen herrian nago eta ez didate familia osoa hil. Ez dut beraiek pasatu zuten infernua pasatu, orduan ez dakit zer esan nahi duen bizian ‘galduta’ egoteak, baina nabarmena da pelikulako anai arrebak oso galduak sentitzen direla. Ez dakite zer egin beraien biziarekin eta dena galdu ondoren, azkenean batera egotea lortzen dute, eta orduan ez dira galduak sentitzen, elkarren artean babestu egiten dira.

    Nire ustez egia da, beti familia edo lagunekin gehiago iraungo duzu zeuk bakarrik baino. Beti jakin da familia edo lagunekin askoz hobeto bidaiatzen da zeuk bakarrik baino, baina ez da bidaietan bakarrik, bizitzan zehar ere beti hobeago da konfiantzazko pertsona batzuk edukitzea laguntzeko behar duzunean, baina zu ere beraiei laguntzeko prest egon behar zara.

  93. Eider Gonzalez dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Pelikula hau ikusiz zenbait gauza ikasi ditut; adibidez, nahiz eta familia urruti eduki eta faltan asko bota beti gure bihotzean egongo dira guk nahi badugu. Gehien gustatu zaidana da pelikulako momentu bat; non etxeak suntsitzea etortzen direnak Mame aurkitzen dute baina Theok Mame zalbatzeko arriskatu egiten da eta bere burua gaiztoengana entregatzen du. Beste kontu bat asko gustatu zaidana da galderak esaten duen bezala bizitzan galduta gaudela. Azkenean, orain, bizitzari buruz pentsamendu bat izan ahal dugu baina iristen denean bizitzako puntu hori non ikusten dugun bizitza ez dela guk usten genuen bezalakoa harritu egin genezake.
    Azkenik, pelikulan agertzen diren neska- mutilen arteko harremana oso egokia da eta hori oso importantea da pasatu behar dituzten egoera gogorrak ikusita.

  94. Maria Iraeta dio

    Pelikula oso polita da. Sudaneko talde txiki bat da. Txikiak zirenean bere familia eta bizilekua galdu zuten. Sudanetik egon ziren errefuxatuentzako eremu bat aurkitu harte. Urte asko pasatu zituzten hor Ameriketara joateko aukera izan zuten harte. Amerikan zeudenean taldeko neska, Abital Deng, separatu egin zuten. Orduan, hiru muilak geratu ziren. Amerikan lana topatu zuten eta Abital Deng beriekin egotea lortu zuten. Egun batean Carryri bere anaiaren mezu bat heldu zitzaion eta Sudanera bueltatu zen bere bila. Aurkitu zuenean, bere anaiarentzat papelak lortzera joan zen. Ez zituen lortu orduan, bere dokumentiuak eman zizkion eta Carry Sudanen geratu zen.

  95. Souleymane Sall dio

    La buena mentira. La llamaron la buena mentira por que Mamere ha mentido para llevar a su hermano mayor y luego el es se queda para defender a su pais.Es una pelicula que quiere decir que los de american estaban ayudando a los de sudan como refugiados por que sus paises estan en guerra. Mamere errudun sentitzen da, soldaduek Theo eraman zutelako, ez baitzen belarretatik altxatu bere ordez, eta ezin zuelako Abital bere familiarekin batera mantendu.. Drogak eta gaupasak ezagutuko ditu … Carryk ez daki zergatik hil zen bere ahizpa, eta ez bera

  96. Eritz Garate dio

    Sudaneko 7 anai-arreben histori bat da. Kampamentura heltzeko bidean anai bat hil egiten da gosez ez dutelako janaririk. Beraien kanpamentutik hegazkin batean estatu batuetara joateko izenetan daude beraien izenak baina beraien arreba Abital beste anaien etxe desberdin batera eramaten dute. Bertan bi lagunen laguntza jasotzen dute lana bilatzeko eta lana aurkitzen die hiru anaiei. Baina Mamere anai bat Sudanen geratu zenarengana joaten da bere beste anaiak estatu batuetan lagaz.

  97. Alex Morales dio

    Pelikula Afrikan hasten da pozarekin eta ume askokin baino bat batean umeak zeuden lekuan atakatzen hasten dira eta ume asko korrika hasten dira bere bizitza zalbatzeko eta beste grupo batekin ibiltzen hasten dira. beste grupoa erreka albotik joaten dira baino gropoko ume haundiena ez da fiatzen eta erreka pasatzea erabakitzen du. Gero ume bat nekatuta dagoela esaten du eta lo egiteko baimena eskatzen du. Eta lo egiten hasten dira, hurrengo egunean umea burua altzatzen du eta militarrak ikusi egiten diote baino bere anai haundia hartzen dute grupoa zalbatzeko. Bukaeran estatu batuetan daude eta Paul bere anai zaharra zalbatzea joan nahi du billatu egiten du eta pasaportea lortzea ez du lortzen baino Paul bere pasaportea ematen dio anai zaharrari estatu batuta joateko eta esaten dio Paul dala esateko eta Mamert esaten dio hori gezurra dala baino Paul erantzuten dio gezur on bat dala bere bizitza zalbatzeko.

  98. Joanes Aldalur dio

    Pelikula oso entretenigarria da, tribu batez doa sudan del sur dagoena, bertan guerra bat dago eta 6 ume zeuden, bidai luze bat egin eta gero etiopiara iristeko beste pertsona batzuk bilatu zituzten, bertan umeak separatu egiten dira taldetik eta bere bidaia hartzen dute, 6 horietako ume bat hil egiten da, hurrengo egunean umeen buruzagia heman egin zuten preso bezala, gero errefuxiatuen zentro batera heltzen dira eta beste bat hiltzen da, 4 geratzen ziren, avioia hartu zuten eta estatu batuertara joan ziren, bertan bere arrebaretik separatu zuten, lana bilatu zuten eta gero lana bilatzen lagundu ziotena beraien arreba ekartzen dute etxera berriro, gero preso hartu zutenaren korreo bat heltzen zaio eta mamer joaten da bere bila, mamerrek bere pasaportea heman zion bere lagunari eta bera sudanean gelditu zen eta laguna joan egin zen

  99. Denis Valor dio

    Niretzat pelikula hori haibat posik eta trite iruditu zait hasieran mutil eta neska asko zeudelako eta gerran bat zeudelako eta bestea da pelikularen azkenean azkenin batzuk elkartu zeudelako. Nere momentu onena izan da azkenengo partean 3 mutil eta neska bat elkartu zioten eta beak familia ziren eta txikietatik elkartutta zeuden. Eta momentu tristeena zen nere partez izan da mutil bat beltzen familietakoa zena sakrifikatu zuen beste pertsonei salbatzeko. Beste momentu onena izan da Anerrek beltzeetako txikiena ikasi zuen eta medikura izan nahi zuen eta azkenin izan zen baina bere arreba ikusi zuen bizirik dagoenean joan zuen hegazkinera bean dakoen tokian baina gero esan zuen Anerrek ezin izan zuen papelak edukitzea eta bakkarek Anerren arreba joan zuen beste pertsona dagoen tokian eta Anerrek Afrikan gelditu zuen pertsonei laguntzea. Nere iritz pelikula oso ona izan da.

  100. Denis Soraluce dio

    Alkarri laguntzeko, alboan egotea da familiaren garrantzia handiena. Mamer, Jeremaya eta Paulek, beraien bizilekua gogoratzen dute behiak eta izarrak ikusten, han ere bazeuden eta. Gezurra askotan txarra izan daiteke, baina kasu batzuetan, beste norbaiten bizitza hobetzeko, edo beste aukera bat emateko, ona da gezurra esatea. Azkenean munduko izaki denok anaia-arrebak gara, denak leku beretik gatoz. Batzuetan bizitzan galduta sentitzen gara, agian irtenbiderik aurkitu ezinean gabiltzalako gure arazoei. Esaera honek esan nahi du, zure metak hautsi nahi badituzu eta azkar, hobe dela bakarrik joan, baina urrutira heltzeko besteen laguntza beti beharko duzula, bidean dauden oztopoetan. Pelikula honek argi eta garbi azaltzen du zer den familia, familia ez da bakarrik zure odol berdina duten pertsonek osatzen dutena, baizik eta zure alboan laguntzeko dauden, eta maite zaituzten pertsonak ere bai.

  101. Sufian Ali dio

    Pelikula ori oso ona da eta gustatzen zait.Pelikula izena Gezur ona – La buena mentira da. Amerikan bizi oso beldurtzen or asko buruka eta oso txarra da lekua ori. Pelikula ori Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu dituzte.Abital Deng, Mameren arreba, berriz, Boston hirira eraman dute, familia batek onartua.Pelikula ori Gezur ona (2014) filmean Sudaneko ume galduen istorioa kontatzen zaigu.Mameren arreba, berriz, Boston hirira eraman dute, familia batek onartua.
    Kansasen Carry eta Jacken laguntza jasoko dute, lana bilatzeko. Bestalde, Palmira ere gertu izango dute, bere parrokiako karitate lanean. Gure protagonista bakoitzak bere arazoak ditu: Mamere errudun sentitzen da.Soldaduek Theo eraman zutelako, ez baitzen belarretatik altxatu bere ordez, eta ezin zuelako.Aital bere familiarekin batera mantendu.Ameriketako Estatu Batuetara iritsi berri dira Hego Sudaneko gerratik ihesi. Lehenago, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren, 1102 kilometro oinez egin ondoren, gerra, gose eta egarriari ihesean.

  102. Julen Sanz Carbajo dio

    Hasieran Sudaneko gerra saudenako eta bere Ameriketako Estatu Batuetara iritsi berri dira.
    Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah eta Kansas City hirira bideratu dituzte. Kansasen Carry eta Jacken laguntza jasoko dute, lana bilatzeko. Bestalde, Palmira ere gertu izango dute, bere parrokiako karitate lanean. Theo eraman zutelako, ez baitzen belarretatik altxatu bere ordez, eta ezin zuelako Abital bere familiarekin batera mantendu. Drogak eta gaupasak ezagutuko ditu. Carryk eta ez daki zergatik hil zen bere ahizpa. Gezurra inoiz ona izan al daiteke.

  103. Chaymae Laabidi dio

    Familia batean gurasoak dira garrantzitsuenak, beraiek eramaten dute haurrak aurrera. Naturarekin bat egin daiteke, animaliarekin eta landareekin konektatzea eta kalte egin gabe. Gezurra ez da beti txarra, adibidez, film honetan Theo gezurra esan zuen, bere anaia Mamer salbatzeko, baina militarrak Theo hartu zuten. Munduko gizaki bizidun guztiak, anai-arrebak izan beharko genuke. Bizitzan ez dugunean inor gurekin, gure alde, laguntzen diguna, orduan bai galduta gabiltza. Beti eduki behar dugu pertsona bat anai-arreba bezala tratatzen duguna. Eta beti hor dago laguntza behar dugunean, niretzako egia da Afrikako esara zahar hori, ez dugula ” egoistak” izan behar, zuri buruari lagundu baina baita besteei. Horrela urrutira iritsiko zara, zuk eta besteak ere.

  104. Saioa Alzas dio

    Familia pelikula honetan oso garrantzitsua da, adibidez, Abital beste familia batekin joaten denean, Mamere la asko egiten du, Abital beraiekin egoteko. Beste adibide bat da, Theo soldaduek eraman zutela eta bera sakrifikatu egin zela Mamereatik. Urte batzuk geroago, Theo azaldu zen, eta Mamer bere pasaportea eman zion bere bizitza egiteko, mesede bat behar ziola usten zuelako. Paul erruki sentitzen zen ezin izan zuelako bere anaia lehoietatik salbatu, orduan, drogak ezagutu zituen. Carryk, beste aldetik, galdetzen zion bere buruari, zergatik hil zen bere ahizpa, oso neska ona zela eta, eta ez bera.

  105. Bidane Galarza dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, Abitalek asko lagundu zien hirurei hasiera hasieratik, Sudanetik Ameriketara ekarri zituen Mamere, Paul eta Jeremiah izeneko hiru mutil. Ameriketara itsizi zirenean egoteko lekua eman zien eta lana topatzen hasi ziren, dirua lortzeko eta beraien bizitza betetzen joateko pixkanaka. Gauza asko ikasten joan ziren denborarekin, ez zuten ezer ezagutzen Sudanen gaur egun dauden trasteak ez direlako ezagutzen ez manejatzen ere. Interneta, gailuak, lekuak,pertsonak, animaliak… gauza berri asko ezagutu zituzten eta manejatzen hasi ziren beraiek ere. Asko eskertzen zieten Abiteleri berak beraiei emandako laguntzarengatik.
    Hiru anaiak gauza bat eskatu zien Abiteri, beraien arreba zen neska Sudanetik beraiengana ekratzea lortzea ahal bazuen, lan asko egin ondoren non zegoen topatu zuten baina bueltatzeko pasaportea behar zuen. Bere anaia Mamerrek bere pasaportea ustea erabaki zuen bere anaia bueltatzeko, horregaitik bera han geratu zen baina gaixo zaudenin laguntzea erabaki zuen mediku eginez. Mamerren asko zor zion bere anaiari gazteak zirenean bere anaiak eman ziolako bizitza berari.

    Sufrimendu asko pasatu duten pertsona oso ausartak eta indartsuak izan dira, txiki txikitatik bizi gogorra jasan behar izan dute baina egun batean erabat aldatzen da beraien bizitza.
    Pelikula hontatik gehien gustatu zaidana dudarik gabe, beraien artean zenbat laguntzen diren da, edozertan laguntzen dute familia bat direlako eta oso ondo kompontzen dira beraien artean. Asko maite dira elkarren artea eta maitasun asko daukate.
    Guztiok daukagu eskubidea bizi osasungarri, alai eta maitasunez betetako bizitza bat edukitzea, baita elikatzeko eta lana edukitzeko ere. Garrantzitsuena azal kolorearengatik ez jusgatzea da, guztiok gara pertsonak eta guztiok gara berdinak, horrez gain, berdin du ze azal kolore eduki, garrangtzitsuena pertsona hori barrutik nolakoa den ikustea da, kanpokoak garrantzirik eduki gabe.

    Askotan azal kolore illuna duten pertsonek ezin izaten dute lana arukitu jendeak ez duelako nahi izaten, ez zait batere ondo iruditzen, ez dakite nola egingo duen lan pertsona horrek eta aukerarik ere ez diote usten askotan.

    Asko aldatu dura eskubideak bizitzan zehar, baina oraindik egiteko asko daukagula iruiditzen zait, mundu hobe bat lortzeko, horrelako gauzak sahisteko…
    Pelikula honek gauza asko erakusten dizkigu, gaur egun jendea leku batzuetan nola dagoen, burua irekitzen digu elkarri laguntzeko, maitasuna erakusten digu… eta beste milla gauz esan ditzaketenak.

  106. Laia Gonzalez dio

    Istorio honek hausnarketa sakon egitea ahalbidetzen digu.

    Haur batzuen istorioa kontatzen digu. Hauek, oso bizi egoera txarrean daude eta aita, ama galdu berri dituzte beraien herriko gerraren ondorioz. Bidean anaia bat gerran borrokatzeko harrapatzen dute eta besteek, beraien bideari jarraitzea zuten aukera onena.

    Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren eta handik, 3 anaiak Kansasera eramaten dituzte bere ahizparengandik banantzera derrigortuz; hura, Bostonera bidali baitzuten.

    Mamerek hau kontatu zionean Carryri bere esku zegoen guztia egin zuen hauen arreba Kansasera eramateko. Berorrek hartu zuen etxean eta bere anaiak ikustea baimendu zion horrek. Baina oraindik ez zeuden denak.

    Abitali, gerran hartu zuten anaiaren mezu bat iritsi zitzaion eta mameri erakutsi zion. Honek, bere bila joatea erabaki zuen, bai aurkitu ere. Mame berarentzat papelak lortzen saiatu zen baina ez zion inork lagundu nahi; beraz, anaia honek familiako beste kideak ikus ditzan, Mameren papelekin Kansasera joaten da.

    Pelikula honek azaldu nahi duena, familia ezinbestekoa dela. Hainbeste sufrituta ere, anai-arrebak alkarri laguntzen diote eta hori da garrantzitsuena. Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joatea duzu onena, baina urrutira iritsi nahi baduzu, joan zaitez besteekin batera. Hau da, familia eta lagunen laguntza hartu eta haiei emanez lortuko duzu urrutira iristea, ez bakarrik bazoaz gauzak azkar eginez.

    Bestalde denok dakigu gezurra esatea ez dagoela ondo baina norbaiten bizia salbatzeko beharrezkoa bada ongi dago egitea. Zuk maite duzun pertsona bat arriskuan ikusten baduzu, baina bera salbatzeko aukera baduzu, azkenengo hau egiten duzu nahiago duzulako zeuk sufritzea berak baino. Horregatik, pelikularen titulua. Ikaragarri gustatu zaizkit pelikula eta honek azaldu nahi duena.

  107. Xabier Alonso Murillo dio

    Familia beti ondoan izango duzula. Egoera txarretan eta onenetan. Gezurrak e dira beti txarrak. Adibidez, familiko baten bat ospitalean badago eta medikuak hil egingo dela esaten badizu hobeto da ez esatea gaixo dagoen pertsonari horrela pertsona hori ez ditu tristurarekin pasatuko bere azken egunak. Pelikulan Afrikako gerratik ihesegin nahi dutenean Theo presu bezala eramaten dute soldadu batzuk bere anai txikia salbatu nahian. Urte batzuk geroago, Mamerrek bere anaia Theo aurkitzen du eta Estatu Batuetara bidaiatzeko bere pasaportea ematen dio. Mamer afrikan geratzen da eta Theo Estatu Batuetara joaten da bere anaiekin. Afrikar esaera zaharrak arrazoi guztia du. Bakarrik joanda azkarrago joango zara baina ez oso urruti, ez zarelako besteetaz arduratu behar. Gende gehiagorekin joatean polikiago baina urrutiago joaten zara.

  108. Oier Bravo dio

    Familia osoa Hego Sudanen zeuden bizitzen. Momentura gerra hasten da beraien herrian. Orduan gurasoak hil ziren eta 5 umeak handik joaten dira. Gero Keniara zihoazten bitartean soldadu batzuekin topatzen dira eta Theo sakrifikatu egiten da bera bakarrik zegoela esanez. Jarraian besteak keniara joaten dira errefuxiaturen eremura eta handik denbora batera hegazkinez Estatu Batuetara joaten dira baina Mameren arreba Bostonera eramaten dute familia bat zaintzeko prest zegoelako. Denbora pasa eta Mamere bere arreba errekuperatzera joaten da bere pasaportea emanez. Pelikula honetan familikoen artean asko maite dituztela elkarri nola elkar sakrifikatzen diren ikusita.

  109. June Del Carmen dio

    Peliluka honetan Afrikan bizi den familia bat agertzen da, beraien herrira gerra iritsi ondoren gertatzen zaizkien gertaerak azaltzen dituen filma da. Gerra horretan, zazpi anai-arrebak gurasoak galtzen dituzte hori bizi eta gero, 1102 km egiten dituzte oinez gerratik alde eginez. Oso bide gogorra egiten zaie ez dutelako janaririk eta urik, anai gazteena hiltzen da horren ondorioz. Besteek aurrera jarraitzen dute eta soldaduek Theo eraman zuten, 5 anai-arreba bakarrik geratu ziren. Behin aterpera iritsitakoan bertan seguru zeuden eta behar zuten guztia zuten. Hortik urte batzutara beste toki batera joateko ordua iritsi zitzaien, Ameriketara. Zoritxarrez, Abital emakumea izateagatik beste toki batera joan behar zuen beste familia batek onartuta, ezin zutenez ezer egin bakoitza beraren bidetik joan zen. Hiru anaiak Carry eta Jacken laguntzari esker lana bilatu zuten eta lanean hasi ziren. Bakoitza errudun sentitzen zen bizitzan zehar beraien ustez gaizki egin zituzten gauzak gogoratzen zituztelako eta Yemenen bizi zituzten esperientzi gogor horiek ezin zituztelako ahaztu. Denborarekin beraien arrebarekin elkartzea lortzen dute, baina Mamer Theoren bila joan zen Afrikara eta biak elkartu egiten dira. Zoritxarrez, Mamerrek ez zizkion papelak lortzen Theori Amerikara bueltatzeko eta hor da gezur ona gertatzen denean, Mamerrek beraren papelak eman zizkion Theori bera izango balitz bezela hartzeko hegazkina.

  110. Denis Galarza dio

    Familia bati buruz da. Familia hori egoera nahi larrian bizi dira eta gainera gerraren ondorioz beraien fmailiatik apartatzen dira. Hasieran sei ume dira baina denbora joan ala lau bakarrik gelditzen dira. Bat hil egiten bait da eta bestea Theo denetan zaharrena eraman egiten bait dute. Baina, ala ere denek aurrera jarraitzea erbakitzen dute eta kanpoamendura iristen dira. Berta ameriketara joateko lista ateratzen dutenenean beraien izenak daude eta ezin dute beraien poza ezkutatu. Ameriketara iristen direnean separatu egin behar dute ezin bait dute neskek eta mutilek batera egon. Dena dela eta denek aurrera egiten dute eta bakoitzak bere lana aurkitzeko ahalegina egiten du. Hori guztia ez zen nahkoa , bere arreba behar bait zuten. Horregatik gabonetako opari bezala bere arreba ekartzea eskatzen dute. Ondoren, ohartzen dira beraien anaia zaharrena Theo bizirik dagoela eta Mamerej bi aldiz pentsatu gabe bere bila joateko hegaldia hartzen du. Han bere anaia aurkitu ondoren ezzin izaten du bientzako papela lortu orduan bereak ematen dizkio eta Theo joaten da bere partez eta bera han gertazen da.

  111. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    Gezur honak izeneko pelikula honek zeresan handia ematen du. Dena Sudaneko herrixka batean hasi zen. Bertakoak beraien eguneroko lanak burutzen ari ziren, bat-batean, zeruan gerrako hegazkinak agertu zirenean. Haiek bonbak jaurtitzen hasi eta dena suntsitu zuten. Ondoren soldaduak ere agertu ziren eta biziraun zuten gazte bakarrak alde egitera behartuta ikusi zuten beraien burua. Ehundaka kilometro oinez ibili ondoren, Keniako Kakuma zentrora iritsi ziren. Zorionez, Estatu Batuetara joateko aukera eman zitzaien eta geratzen ziren lau anai-arrebak / lagunak bizi berri bat hasi zuten.

    Pelikula osoan zehar ikus daiteke familiak duen garrantzia. Hasiera-hasieratik batera ekiten diote bideari. Harrigarria iruditu zait elkarri laguntzeko duten ohitura eta borondatea. Duten edozer partekatzeaz gain, benetako talde baten moduan egiten dute lan. Gure gaur egungo herrialde garatuetako gizarteekin ez dauka zerikusirik honek. Afrikarrek esan ohi duten eran, joan zaitez bakarrik azkar iritsi nahi baduzu, baina joan taldean urrutira iristekotan. Bakoitzak berea bakarrik eginez gero, ez daukagu besteen arazoez arduratu beharrik eta lehenago iritsiko gara. Baina zer gertatuko da arazoak agertzen direnean? Horrelakoetan, eskertu egiten da zainduko zaituen jendea inguruan izatea. Horregatik iritsiko zara urrutiagoa taldean, arazoie aurre egitea errazagoa delako.

    Ameriketara iritsitakoan ere, ordea, guztiak elkar zainduz bizi dira. Egia da Abital (arreba) banandu egiten dutela beraiengandik. Hala eta guztiz ere, beraien eskuetan dagoen oro egiten dute berarekin elkartzeko eta familia gisa bizitzeko. Pasarte honekin eta aurretik azaldutako esaera afrikarrarekin, argi geratu da familia daukagun garrantzitsuenetako eta baliotsuenetakoa dela.

    Bada, ordea, beste kide bat. Theo izeneko anaia bat Afrikan dago oraindik. Txikitan soldaduek eraman eta hil zutela uste bazuten ere, bizirik oemn dago. Anai zaharrena (Mamere) Chief-a denez (tribuaren nagusia), Theoren bila hasiko da Afrikan. Bertan ikusten da pelikulako gezur on handiena. Kontraesana badirudi ere, gezurrak onak izan daitezke. Mamere errudun sentitzen zen txikitan Theo anaia soldaduek eraman zutelako. Eta oraingoan Afrikatik ateratzeko beharrezko papelak ez zituenez, Mamerek bereak eman dizkio, Amerikatara jaon dadin. Hau ez luke bestela inoiz ere onartuko Theok, eta horregatik esan zion gezurra Mamerek. Beste hitz batzuetan, nahiago izan zuen Afrikan geratu eta bere anaiari EBetara joateko aukera ematea.

    Askotan Afrikarrak gutxiesten baditugu ere, haien baloreak gureak baino askoz ere hobeak direla iruditzen zait. Haientzako anai arrebak gara guztiok. Edozer egingo lukete besteengatik, pelikulan ikus daitekeen moduan. Posible da gu galduta bizitzea gaur egungo munduan, benetan maite gaituen inor ez daukagulako azkarregi doan mundu krudel eta estresatu honetan. Baina Afrikarrek ondo dakite haien bizitzekin zer egin. Gu baino okerrago bizi arren, haiek gustura bizi dira maitatzen dituzten jendez inguratuta daudelako.

  112. Jarik Corral dio

    Ume batzuk Sudan daude eta gerraren ondorioz ume batzuk hiltzen dituzte. Bakarrik bost geratzen dira biziak. Baina, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren, 1102 kilometro oinez egin ondoren. Lau horietako umeek Estatu Batuetara joaten dira, baina beste umea, Theo, pentsatzen dute bizirik gabe zegoela soldaduak eraman zituelako. Estatu Batuetan Mameren arreba, Abital, Bostonera eramaten dute familia batekin. Eta Kansas City-ra Mamere, Paul eta Jeremiah eramaten dituzte. Hor, lana egiten hasten dira, baina Pauliri lanetako batzuk droga ematen diote eta adikzio bat hartzen du. Mamer errudun sentitzen zen Theori gertatutakoa, berak ez bazen altxatu eta Mamer izango balitz, ez zuten Theori eraman, horregatik errudun sentitzen da. Carry eta Jack laguntzen dute hirurei eta lortzen dute Abital bere arrebarekin bueltatzea. Mamer gaizki sentitzen ondorioz, Sudanera bueltatzen da Theoren bila eta bere pasaportea ematen dio Theo Estatu Batuetara pasatzeko, baina Mamer ezin du pasaporterik gabe pasa. Theo besteekin elkartzen da, baina Mamer ez.

    Nire ustez, pelikula ona da Sudaneko eta hainbat Afrikako herriaren egoera azaltzen duelako. Baita ere, azaltzen du nola gezur on bat pertsonaren bizia salbatzen du. Gero, familiaren egoera ikusten da, ez da ona, gerraren ondorioz, eta hainbat gauzetatik, adibidez, borrokatzen dira Paul eta Mamer. Paul esaten dio Mameri Theorena eta horregatik Mamer errudun sentitzen da, baita ere, Sudanera joaten da Theo Estatu Batuetara pasatzeko. Egoera txarra da, baina historia oso polita batzuetan.

  113. Daniela Izaguirre dio

    La buena mentira

    En el país de Sudán hubo una guerra civil que fue muy sangrienta murieron muchas personas padres, niños etc..Cuatro hermanos logran a pesar de diversas penurias y muertes de familiares llegar a un refugio pueden pasar allí refugiados años hasta ser acogidos como refugiados en otros países que el estilo de vida es muy diferente por ejemplo Estados unidos.

    Son cuatros hermanos 3 chicos y una chica, los 3 hermanos permanecen juntos pero la chica se tiene que ir a Boston, Ellos están con una trabajadora social que les consigue empleo y vivienda.

    Esta película me ha gustado mucho, demuestra mucha enseñanza y muchos valores para la vida.

    La importancia de la familia es un sentimiento es algo que se siente, pero que también se cultiva , que te ayuda a no sentirte solo, lleno de amor, que te sientes apoyado ante cualquier circunstancia.

    Hay que cuidar siempre de la naturaleza porque nos aporta muchos beneficios para nuestra vida ya sea mentalmente o físicamente pero es muy importante.

    Es verdad hay muchos tipos de mentiras algunas veces no es bueno mentir por mínimas cosas, pero en este caso mentir yo veo que está muy bien hecho porque es para salvar su vida o tener una mejor vida no por gusto.

    Para mi si todos en el mundo somos hermanos, todos somos iguales, es verdad que somos de diferentes padres. Pero todos somos iguales, tenemos los mismos derechos, el mismo valor y hay que ayudarnos unos con otros siempre.

    Bonito dicho, con mucha razón.

  114. Ane Varela dio

    Pelikula hau honela hasten da: ume batzuk haien herritik ihesika, . La milicia izeneko bandak haien herria eraso eta gurasoak hil dituztelako. Hortik aurrera, ume hauek bizi baldintza oso eskasak bizitzen dituzte bizitoki seguru baten bila doazela. Bidean ordea, egoera dela eta bi hiltzen dira eta Theo sakrifikatu egiten da haien anai arrebak salbatzeko. Ondorioz, 1102 km oinez egin ondoren, lau iristen dira errefuxiatuen kanpamendura: Mamere, Abigail, Paul eta Jeremiah.

    15 urte pasa dira ordutik eta kanpaina humanitario bati esker lau ume hauek, orain ia helduak direnak, Estatu Batuetara bizitzera joateko aukera lortzen dute. Hara iristerakoan ordea, berri txarrak ematen dizkiete: Abigaiengandik (haien ahizparengandik) banatu behar dute, Bostonera bidaltzen baitute.

    Hasieran, zaila eta batizbat arraroa egiten zaie Kansas Cityn (haien herri berria) bizitzea. Mugikorrak, argiak, telebistak… guretzat normalak diren tresnak hauei arraroak egiten zaizkie. Modernotasun falta horrek zailtzen du gehienbat lana aurkitzeko dituzten aukerak. Hala ere, Carryk (lana aurkitzen lagundu behar dien pertsona) Jack-en laguntzaz lana topatzen die.

    Abigail haiekin ez egotearen hiru mutikoen etsipena ikusita, Carryk laguntzea erabakitzen du. Bilaketa batzuk egiten ditu eta azkenean, Abigail adoptatzea lortzen du. Era honetara, lau anaiak berriro batera egotea lortzen dute.

    Pelikularen amaieran, Abigailek bere anaia Theoren mezu bat jasotzen du. Hori dela eta, Mamerek bere bila joatea erabakitzen du. Ikerketa batzuk eginda ere, Mamerek ez du lortzen bere anaiak identifikazioa eduki dezan. Beraz, bere biziko erabakirik handiena hartzen du: bere anaiari berorren identifikazioa ematea erabakitzen du. Orduan argi ikus dezakegu pelikularen mezu nagusia: batzuetan gezurrak onak daitezke.

    Pelikula honetan zehar iraskaskuntza asko ikus ditzakegu. Hasteko, familiari buruzko irakaskuntzak. Alde batetik, historio honetan zehar ikus dezakegu lau pertsona hauen arteko konexioa. Ez dira odoleko familia, baina familiatzat hartzen dute haien burua. Guztia batera egitea erabakitzen dute, elkarrekin egitea nahiago baitute. Hau da afrikarren esaera zaharra: “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik joan zaitez… Urrutira iritsi nahi baduzu, besteekin batera joan zaitez”. Hauxe da beraiek bizitzan aplikatzen dutena. Beste irakaskuntzetako bat gezurrari buruzkoa da. Normalean gezurra zerbait txartzat hartzen dugu; baina badaude egoera batzuk non beharrezkoa den (moralki) gezurra esatea. Pelikula amaieran adibidez, Mamerek Theori haren identifikazioari buruz gezurra esan behar duela esaten dio, bestela ez baitu lortuko Estatu Batuetara iristea lortuko. Azkenik, beste irakaskuntza bat azpimarratu dezaket pelikula honetan. Elkarri nola laguntzen dioten. Adibidez, Carryk eta Jack-ek lau afrikarrei lana lortzen laguntzen die. Pelikula osoan zehar horrelako adibidibide gehiago azaltzen dira non elkarren arteko laguntza ikus dezakegun.

  115. Alegra Lencinas dio

    Filmak Sudaneko anaia batzuei buruzkoa da, garai hartan herrialdean gerran zeudenak, eta beste ume batzuk ezagutu eta haien artean familia bat nola osatzen duten, baina horietako asko hiltzen dira. Theo, anaia nagusia, bere anaiengatik sakrifikatu zen armadako soldaduekin joanez eta bere anaiek hiltzat utzi zuten. Mamere une horretatik aurrera errudun sentitzen da bere ustezko heriotzagatik. Azkenik, aterpe batera heldu eta 10 urteren buruan Ameriketara joatea lortzen dute. Mamerek bere anaia Theo izan zitekeenaren eskutitz bat jasotzen du, beraz, haren bila joan, paperak atera eta anaiekin Ameriketara eramatea erabakiko du. Zoritxarrez, ez ditu lortzen eta Theorekin lekuz aldatzen du eta hemendik aurrera bere nortasuna ordezkatu beharko duela esaten dio.

  116. dio

    Egia esan, pelikula honek ondo islatzen du familiak duen garrantzia. Izan ere, berarengandik urruntzean, ikaragarrizko falta sentitzen dugula ikus dezakegu pelikula honetan eta bizitzan, gure familia behar beharrezkoak dela garbi usten du.

    Bizitza honetan ikaragarrizko zortea dugula ere ikus dezakegu, izan ere, guk ez dugu inolako arazorik hegazkinez bidaiatzeko, aldiz, errefuxatu batek ez ditu guk ditugun abantailak.

    Gainera, pelikula honen bidez ikas dezakegu, bizitza ez dela bide zuzen bat, tartean behin, ezbehar batzuk ere gertatzen direla eta horrelakoetan, burumakur geratu beharrean, egoerari buelta ematen saiatu behar dugula.

    Horretaz gain, ikus dezakegu, batzuetan gezurrak bere alde onak ere badituela behintzat, adibidez, gezur txiki bat esan dezakegu, norbaiten bizitza salbatzeko.

    Pelikula hau ikusi ondoren, uste dut, mundo hobe eta juxtuago baten alde borrokatu behar dugula, izan ere, gaur egungo mundu honetan, desberdintasuna da nagusi eta hori aldatu beharra dago.

    Pelikula hau, gogorra iruditu zait, baina besteoi ikustea gomendatzen dizuet. Gehien gustatu zaidan unea, banandu diren unea izan da, elkar zenbat maite duten ohartzen baitira une horretan.

  117. Marcos Da Silva dio

    Niri asko gustatzen zait pelikula hau, hasieratik erakusten baitigute zein garrantzitsua den protagonisten batasuna, eta pixkanaka ikus dezakegu, familia galdu arren, haien artean beste bat osatzen zutela, elkar zaintzen zuten bitartean, momentu batean ikusi dezakegu nola Theo sakrifikatzen dela Mamere bizitza salbatzeko eta hortik aurrera ez zakiten zer gertatu egin zen Theorekin…Hori gertatu eta gero, Mamere, Paul, Jeremiah eta Abital aterpe batera iritsi zirenean, ameriketara bidali zituzten bizimodu hobea izateko, baina zoritxarrez Abital beste familia batekin bidali zuten, eta, beraz, Mamere, Paul eta Jeremiah bakarrik zeuden, zorionez lana lortu zuten eta oso langile onak ziren, baina haietako batek supermerkatu batean lan egiten zuen, eta konturatu zen janari asko alferrik galtzen ari zela, eta hori ikustean, etxerik gabeko emakume bati janari hori laguntzen saiatu zen, eta bere nagusiak harrapatu egin zuen, eta dimitioak, berriz, lan horrekin ondo sentitzen ez zelako, errudun sentitzen zen Paul, ume bat zenean ezin izan zuelako lehoi batek anaia jatea saihestu, eta, beraz, bere irtenbide bakarra drogatzea izan zelako, denek oso gogor lan egiten zuten ahizpa beraiekin bizitzera joatea lortzeko. Neretzako pelikula hau oso triste da

Utzi erantzuna Izaro Urquidi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude