The long run

the-long-run picThe Long Run (2001). 1999 urtea da. Bertold “Berry” Bohmer atletismo entrenatzailea da eta “Comrades Marathon” lasterketarako gazte batzuk prestatzen ari da. Hego Afrikan bizi da, europear jatorrikoa bada ere. Oraindik arrazismo handia dagoela dirudi. Bere adreilu enpresak beste arduradun bat aukeratu du (Gasa) eta erretiroa eman dio; ez dio uzten Miso, Popo, Kupa eta Joanes  entrenatzen jarritzen ere.
Orduan Christine izenko neska bat ezagutuko du, Namibiatik etorria, beti korrika aritzen den neska. Christine oso korrikalari ona izan daiteke, baina bere akatsak zuzendu behar dira. Berryk ahalegin guztia egingo du Christine ondo presta dadin eta Lagunen Maratoian parte har dezan … Baina korrika egiteak eta konpetitzeak esfortzu handia eskatzen du, aurrera egin behar da nekea albo batera utziz …
Pelikula honek gauza erakusten ditu, kirolari eta pertsonen arteko harremanei buruz, esfortzuari eusteari buruz, …

Zer da zuri gehien gustatu zaizuna? Zergatik? Pelikula honetan zer ikuspegi ematen da Giza Eskubideei buruz? Zer ikasi duzu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude