Óscar Romero

519377c9e90ccmonseñorromero3Óscar Romero gotzain martiriari buruzko dokumental bat ikusi dugu: “Monseñor. The last journey of Óscar Romero”. Benetako historia eta gertakizunak dira, ez fikziozko fileme bat. Romeroren benetako ahotsa eta irudia ditugu aurrean, hainbat argazki eta telebista erreportajetan.
Monsinore Óscar Romero San Salvador hirian hil zuten, tiroz, 1980ko martxoaren 24an, Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela.
Óscar Romero El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Apaiz ikasketak han eta Erroman egin zituen. 1942an apaiz ordenatua izan zen. 1970ean gotzain ordenatu zuten. 1977an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten 1977an
Artzapezpiku izaten hasi zenean, gobernuak babestutako talde militarrek apaiz ugari hil zituzten urte gutxitan, nekazari pobreei laguntzeagatik. Horien artean lehenbizikoa Rutilio Grande jesuita. Jende asko “desagerrarazi” zuten. Óscar Romerok, biolentziarik erabili gabe, biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen. Iganderoko hitzaldietan giza eskubideren urraketa ugari salatu zituen.  Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen. Bere homilietako batean monsinore Romerok honako hau esan zuen: “Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”.
Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari: “Dei berezia egin nahiko nieke armadako gizonei. Hain zuzen ere, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, koarteletakoei… Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Eta hau esaten du: “Ez hil”. Inongo soldaduk ez du obeditu behar Jainkoaren legearen kontra doan agindurik.”
1994 urtean bera santu izendatzeko prozesua zuten. Latinoamerikan askok “San Romero Amerikakoa” deitzen diote. Eliza katolikoaren mugetatik kanpora, Anglikanoek ere santutzat  hartzen dute.
Idatz ezazu Romerori buruzko zure iruzkina, zure iritzia emanez.

Iruzkinak

  1. Julene Iturbe Epelde dio

    Óscar Romero, ikusi dugun filmea ikusi eta bere inguruan egindako lanen ostean, ondoriozta dezakegu gotzain garrantzitsu bat izateaz gain, San Salvadorreko zein inguruetako herrien historian pertsona garrantzitsua izan zela. Bere gotzain garaiak ordura arte inork salatu ez zituen, eta azken urte haietan San Salvadorreko herritarrek bizi zuten, injustiziei aurre egin eta konponbide bat aurkitzen saiatu zen. Honela, besteak beste, garai hartako nekazariek bizi zuten egoera salatu zuen, militarren menpean beldurrez eta askatasun gabeziaz jositako errealitate gogorra bizi baitzuten.

    Óscar Romero 1917an jaio eta 1980an hil zen, biak ere San Salvadorren. Teologia ikasketak egin zituen, hauen zati garrantzitsu bat Erroman, eta ondoren, 1970ean gotzain ordenatu zuten. Zazpi urte beranduago, San Salvadorreko artzapezpiku izendatu ostean, ordea, hasi zen haren bizitzako aro esanguratsuena. Meza ostean hitzaldiak ematen hasi zen(telebistan, irratian… ere bai). Hitzaldi inspiragarriak, inguruko edozein nekazari zein herritar bere eskubideen alde borrokatzera bultza zezakeena. Hitzaldi hauetan esandako zenbait hitzek, ordea, beren ondorio gogorrak zituzten. Adibidez, bere oso lagun on baten heriotza jasan behar izan zuen, Rutilio Granderena, hau gobernuak asesinatu ostean. Baina amore ematea ez zenez bere hiztegian sartzen, jarraitu egin zuen, gobernuaren jazarpenek bere heriotzara bideratu zuten arte, 1980an.

    Romero bizi zen artean garrantzitsua izan zen San Salvador bertako herritarrentzat, baina bere lanaren garrantzia beranduago zabaldu zein goretsi zen mundu mailan. Santu izendatua ere izan zen, eta bere hitzaldiak ondoren behin baino gehiagotan eta toki bat baino gehiagotan izan ziren berriz entzunak. Óscar Romerok irakatsi zigun zerbait lortu nahi badugu, borrokatu egin behar dugula, ingurukoek jarriko dizkiguten traba guztien gainetik. Bizitza bakarra daukagu, eta nork ez luke munduan bere zati zein memoria polit bat utzi nahi hiltzen denean? Nork ez luke nahi bere bizitzak zerbaitetarako balio izan duela sentitzea?

    • Luna Arbeloa dio

      Oscar Romerok lan handia egin zuen behartsuen alde. San Salvadorren bizi zen eta monseñor deitua izaten zen. Diktaduraren kontra zegoen pertsona erlijiosoa zen. Pobreen alde jarri zen eta borroka handia egin zuen pobre eta behartsuei laguntza eskaintzeko. Aita santuak San Salvadorreko gotzain laguntzailea bihurtu zuen. Momentu gogor asko ere jasan zituen adibidez Rutilio hil zenean. 1980ko martxoaren 24an hil egin zuten.
      Egin duen lan guztiaren ondorioz pertsona garrantzitsu bat bihurtu da erlijioaren istorian.

    • Ana Oteiza dio

      Nere ustez , Romeroren bizitza oso interesgarria da . Bere biziaren zehar jendea lagundu zuen . Óscar Romero El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Apaiza zen . Nekazariak oso egoera txarrean bizi ziren eta Romerok hori salatu nahi egin zuen . Orduan hitzaldiak ematen hasi zen , baina gobernuak hori ez zuen onartzen eta jende asko hil egin zuen . Baina Romerok horren aurka asko egin zuen bera hil arte .

  2. Mireia Etxaniz dio

    Oscar Romero 1917an jaio zen eta 1980an hil zen San Salvadorren.
    Gotzain garrantzitsu bat izan zen baina hori baino gehiago ere bai, San Salvadorreko historian pertsonaia oso garrantzitsua izan zen.
    Gotzain izan zen denboran, San Salvadorreko herritarrek bizi zituzten injustiziak salatu eta konponbide bat aurkitzen saiatu zen.
    Batez ere, garai hartako herritar xume eta nekazarien egoera salatu zuen, militarren mende bizi baitziren.
    Esaten zituen gauzek ordea ondorio latzak ekarri zizkion, adibidez bere lagun handia, Rutilio Granderen heriotza jasan izan behar zuen, gobernuak hil baitzuen.
    Berak ordea, ez zuen amore eman eta borrokan jarraitu zuen, egun batean meza ematen ari zen bitartean, 1980ko martxoaren 4an, gobernuak hil zuen arte, aurretik mehatxu asko jaso baitzituen.

  3. Maria Nogales dio

    Óscar Arnulfo Romero y Galdamez (Ciudad Barrios, El Salvador, 1917ko abuztuaren 15a – San Salvador, 1980ko martxoaren 24a), Monseñor Romero ere deitua, salvadortar apaiz katoliko izan zen, San Salvadorko laugarren artzapezpiku metropolitarra 1977-1980 bitartean. Diktaduraren aurkako oposizio katolikoko aitzindari bihurtu zen; El Salvadorko baztertuen eta pobreen eskubideen alde borrokatu zen, batez ere. San Salvadorko katedralean meza ematen ari zela hil zuten; handik gutxira pobreen eskubideen aldeko martiritzat hartua zen. 2015eko maiatzaren 23an, Frantzisko aita santuak dohatsu aitortu zuen.

    Filmean ikusi dugu gotzain garrantzitsu bat izateaz gain, San Salvadorreko historian pertsona garrantzitsua dela. Garai hartako langileen eskubideak eta egoera txarrak salatu zituen. Santos Romero eta Guadalupe Galdámezen zortzi seme-alabetatik bigarrena izan zen. 1919ko maiatzaren 11n bataiatu zuten. Txikitatik oso osasun ahula izan zuen, herabe eta isila zen.
    Oscar Romero 1940an

    1931n, 13 urte zituela, San Miguelgo seminario txikian sartu zen, eta 1937an San José de la Montaña seminarioan, San Salvadorren. Urte horretan bertan, Erromako Colegio Pío Latinoamericano delakora joan zen -gaur egun, Universitas Gregoriensis- teologia ikastera; bertan apaiztu zen, 1942ko apirilaren 4an, 25 urte zituela. Erroman Giovanni Batista Montini izan zuen irakasle, geroago Paulo VI.a aita santua izan zena. Doktore tesia egiteko asmoa bazuen ere, Bigarren Mundu Gerrak sorterrira itzultzera behartu zuen.

    1943an itzuli zen El Salvadorrera, eta Anamorosko erretore izendatu zuten; geroago San Miguel hirira bidali zuten, eta 20 urte eman zituen bertan. Urte horietan, higikunde apostolikoak eta sozialak (Alkoholzale Anonimoak, Caritas) sustatu eta San Miguelgo katedralaren eraikuntza bultzatu zuen. 1966an, El Salvadorko Gotzainen Batzarreko idazkari izendatu zuten.

    1970eko apirilaren 21ean, Paulo VI.a aita santuak San Salvadorko gotzain laguntzaile izendatu zuen, 1974an Santiago de Maria elizbarrutiko apezpiku, eta 1977ko otsailaren 3an San Salvadorko artzapezpiku, Luis Chavez y Gonzalezen ondorengo. Monseñor Romeroren izendapena ustekabe desatsegina izan zen kristau aurrerakoientzat, oso kontserbadoretzat hartua baitzen; gobernuak eta botere taldeek, berriz, pozez hartu zuten. Baina Óscar Romerok laster erakutsi zuen zein izango zen bere jokabidea handik aurrera: martxoaren 12an Rutilio Grande, jesuita aurrerazalea eta nekazarien eskubideen defendatzailea, hil zuten. Artzapezpiku izendatu berriak Molina presidentea hertsatu zuen hilketaren norakoak iker ditzan eta, gobernuaren pasibotasunaz gogaiturik, mehatxu egin zion ikastetxeak ixtearekin.

    Igandeko predikuetan giza eskubideen urraketak salatzen zituen, eta indarkeria politikoaren biktimekiko elkartasuna publikoki agertzen zuen. Berak esan zuenez, «Elizaren misioa pobreekin bat egitea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak». Jokabide horrek herrialdeko oligarkia amorrarazi zuen, eta irainak, kalumniak eta mehatxuak pairatu behar izan zituen. Beti ere, gerrillari eta oposizioko taldeekin ere izan zen kritikoa, eta eginahal guztiak egin zituen gerra zibila piztu ez zedin.
    Laburbilduz film honetan Oscar Romeroren bizitza azaltzen da.

  4. Maddi Ormazabal dio

    Ikusi dugun azken filmaren protagonista Oscar Romero da, bere bizitza nolakoa izan zen erakusten digute. Eta esan beharra daukat oso gizon langilea izateaz gain, jendearen eskubideen alde egitea ere gustatzen zitzaiola. Izan ere, ekintza asko egin zituen bere herriko eta inguruetako egoera hobetzeko.

    Oscar Romero El Salvadorren jaio eta hil zen, bere bizian zehar beste toki askotara biadaiatu bazuen ere. (1917ko abuztuaren 15a – 1980ko martxoaren 24a). Salvadortar apaiz katolikoa eta bertako laugarren artzapezpiku ere izan zen 1977-1980 bitartean. Teologia ikasketak egitea amaitu zuenean, apaiz izendatu zuten eta ondoren erretore. Geroago idazkari izan zen arren, artzapezpiku bezala amaitu zuen lanean. Hasiera batean jende asko alde zuen arren, kontra zituen beste batzuk ere bazeuden, beti bezala. Honek ordea ez zuen amorerik eman, eta bere hasierako intentzioak jarraituz, meza ondorenean predikatzaile moduan haritzen zen. Ez zituen edozein moduzko hitzaldiak ematen. Gehienbat biztanleen eta nekazarien aldeko eskubideak aldarrikatzen saiatzen zen, horrek denborarekin jarraitzaile gehiago ekarri zizkion. Handik urte batzuetara honen lagun oso min bat gobernuak hil zuen, berak egiten zuen lan berdina egiteagatik. Baina gizon hau ez zen azkar errenditzen zen horietakoa. Bazekien bera ere hil egingo zutela lehenago ala beranduago, baina jarraitu egin zuen bere lana egiten bazekielako oso beharrezkoa zela eskubide batzuk onartzea. Denbora pasatuz joan zen bezala, honen heriotza heldu zen, agian ez berak pentsatzen zuen moduan.
    Heriotza mehatxu oso gogorrak heldu zitzaizkion, eta arratsalde batean meza ematea amaitu ostean Elizatik ateratakoan ezkutuko tiratzaile batek hil egin zuen, San Salvadorren bertan. Heriotza oso gogorra da, bai jasaten duenarentzat, eta hare gogorragoa bere inguruko familia eta lagunentzat. Imajina dezagun ba, gizon hau jarraitzen zuten guztientzat zer nolako hutsunea izan zen. Gizon hau ez zen beraientzat ezagun bat bakarrik, ezta edozein motatako laguna ere. Oscar Romero San Salvador inguruko jende askorentzat, tunel amaieran argia ikustarazten zien gizaseme bat zen, esperantza pizten ziena. Hau joan zenean, gobernua agian poztu egingo zen, baina esan beharra dago hamaika herritar triste eta oso egoera kaxkarretan bizitzen jarritu zutela denbora luzez.
    Gainera, bera hil eta handik urte gutxira, Santu izendatua izan zen. Ez hori bakarrik, bere hitzaldiak mundura zabaldu ziren eta bere presentzia hemen ez izan arren, jendeak hala ere gogotsu entzuten zituen.

  5. Maria Ramos dio

    Óscar Romero 1917an jaio zen eta 1980an hil zen San Salvadorren. Oso pertsona garrantzitsua izan zen. Gotzain ordenatu zuten, eta San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten, hitzaldi inspiragarriak ematen hasi zen, herritarrak eta abar beraien eskubideen alde borrokatzera bultzatu zuena. Bere lagun bat gobernuak asesinatu egin zuen, eta Oscarrek oso gaizki pasatu zuen, baina aurrera egitea erabaki zuen.

    Santu izendatu zuten, Oscarrek gauza asko irakatsi dizkigu, zerbait gustuko badugu eta lortu nahi badugu, horregatik borrokatu behar dugula, eta ezin garela etsi. Bizitza bakarra dugula bakoitzak, eta oroitzapen polit batekin gogoratzea nahi dugula.

  6. Ander Cuevas dio

    Oscar Romero gotzain garrantzitsu bat izateaz gain, San Salvadorreko herrien historian pertsona garrantzitsu bat izan zen. San Salvadorreko herritarrek bizi zuten injustiziei aurre egiten lagundu zien. El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. San Salvador hirian hil zuten tiroz 1980ko martxoaren 24an Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela.

  7. Naroa Cabanillas dio

    Oscar Romerori buruz ikusi dugun dokumental honetan,garai haietako herritar askoren sufrimendua ikus dezakegu. Nere iritziz Oscar Romerok ondo egin zuen nekazari eta herritarrei laguntzen, bere bizia arriskatu bazuen ere. Apaiz moduan egindako ekintza guztiak, herriarekin pentsatuta egin ohi zituen. Biolentzia ibili gabe egin ohi zituen gauzak, bidea hori dela erakutsiz. Berak nahi izan zuena gerra haiekin amaitzea, nekazari eta herritar gehiago ez hiltzea zen. Bere hitzaldi batzuetan militarrek jende asko hil zuten. Bere lagun Rutilio Grande ere hil zuten. Nire iritziz bere lagunaren heriotzak besteengan oraindik eta gehiago pentsatzea eragin zion. Bere azken egunean militarrei eskatu zion gerrarekin amaitzea. Hurrengo egunean hil egin zuten meza ematen hari zela.

  8. Maria Saenz Aguirre dio

    Oscar Romero, (1917/1980) apaiz bat zen guztia eman zuena bere herriari laguntzearengatik.
    Bere gotzain garaiak ordura arte inork salatu ez zituen, eta azken urte haietan San Salvadorreko herritarrek bizi zuten, injustiziei aurre egin eta konponbide bat aurkitzen saiatu zen.
    Gauza txar asko jasan behar izan zituen, adibidez, bere lagun baten heriotza bere muturren parean, ezkutuan egon beharra ez hiltzeko, bere herritarrak hilda ikustea, helduak zein umeak.
    Romero bizi zen artean garrantzitsua izan zen San Salvador bertako herritarrentzat, baina bere lanaren garrantzia beranduago zabaldu zein goretsi zen mundu mailan.

  9. Iara Barquero dio

    Oscar Romerori buruz ikusitako dokumentalean garbi azaltzen da bertako inguruetan garrantzitsua izan zela bizi izan zen denboran hainbat pertsonentzako, (1917an jaio zen eta 1980an hil zen San Salvadorren). Berak erakutsi nahi izan zuen norberaren bizitza oso garrantzitsua zela eta ez zegoela gerren beharrik, gauzak beste era batera konpondu daitezkeela. Berak esaten zuen edozein soldaduk ez zuela Jainkoaren aurkako zerbait egin behar. Santu izendatu zuten Latinoamerikano askok “San Romero Amerikakoa” deitzen zioten, Anglikanoak ere santutzat hartu zuten.

  10. Nagore Elduaien dio

    Oscar Romero gotzain bat zen. Garai haietan, gobernuko talde militarrek apaiz asko hiltzen zituzten nekazari pobreei laguntzeagatik. Apaiz horien artean, Rutilio Grande jesuita zegoen, Oscar Romeroren lagun handia. Hau ikusi eta Oscar Romero ez zen isilik geratu, borrokatzea erabaki zuen injustizia haren aurka. Harrigarriena da bakea lortzeko ez zuela biolentziarik erabili, hitzak ziren bere arma boteretsuenak. Oscar Romerok esaten zuen pobreei laguntzea oso garrantzitsuena zela, Elizaren helburuetako bat zela. Hil zen eguna baino egun bat lehenago, militarrei zuzendutako hitz batzuk esan zituen. Esan zien militarrei nekazariak hiltzen ari zirela, ohartu gabe hauek beraien senideak zirela. Baita ere esan zien, bazekiela beraiek baino “gehiago” ziren pertsonek agindu zietela jendea hiltzeko. Baina esaten du agindu guztien gainetik Jesusen hitza dagoela, hau da, inor ez hiltzeko. Oscar Romero tirokatuz hil zuten San Salvadorren azkenean, baina jendeak ez zuen ahaztu, aldaketa handia egin zuelako.

  11. Mercedes Sánchez dio

    Oscar Romero, San Salvadorren bereziki, oso ezaguna zen eta hil zenean, egin zuenagatik, horrelaxe izaten jarraitzen zuen. Aztarna handia utzi du, pertsona askorentzako Jainko bat bezala izango zelako, bere jendearengatik borrokatu zuen, inolako beldurrik gabe.
    Garai horretan, egoera oso txarra jasaten ari ziren San Salvadorrekoak, eta berak, bere jarraitzaileekin batera, giza-eskubideengatik borrokatu zuen.
    Zoritxarrez frankotiratzaile batek hil zuen 1980ko martxoaren 24an.

    Nire ustez pertsona honek garai horretan zegoen egoera hobetu egin zuen eta hori lortzeko ez zuela inoiz amore eman.

  12. Sandra Pernicas dio

    Oscar Romero, 1917an jaio zen eta 1980an hil zen, tiroz. Apaiza izateko ikasi zuen baino azkenean gotzain izendatu zuten, ondoren, Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten 1977an.

    San Salvadorreko herri batzuen historian oso pertsona garrantzitsua izan zen, gotzain bat izan zen.
    Nekazariek oso egoera txarrean bizi zirenez Oscar konponbide bat bilatzen saiatu zen, horregatik, telebistan, irratian… hainbat aldiz ikusi dugu. Oscar Romero esan zuen bezala, zerbait lortu nahi baldinba duzu, nahiz eta oztopo asko eduki, borrokatzen baldinba duzu nahi duzuna lortuko duzu.

  13. Unai Badiola dio

    Oscar Romero San Salvadorreko gotzain bat izan zen. Dokumentalean berari buruz hitz egiten duten pertsonek, Oscar Romero San Salvadorreko pertsona oso garrantsitsu bat izan zela esaten dute. Bertako herritarrei laguntzen zien eta militarren menpean zeuden herritarrak askatzen saiatu zen.

    Óscar Romero El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean eta bertan hil zuten tiroz 1980ko martxoaren 24an, Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela. Gotzain ikasketak egin zituen Erroman eta San Salvadorren eta 1970ean gotzain ordenatu zuten. 1977an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten. Hitzaldiak ematen hasi zen eta eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen, baina hitzaldi hauetan esandakoak ondorio gogorrak ekarri zizkion, bere lagun on baten heriotza, Rutilio Granderena gobernuak ordenatuta. Aurrera egitea erabaki zuen gobernuak hil zuen harte.

    1994 urtean bera santu izendatzeko prozesua egin zuten. Latinoamerikan askok “San Romero Amerikakoa” deitzen diote. Romerok argi erakutsi zigun zerbait lortu nahi badugu saiatu egin behar dugula inongo oztopo denen gainetik.

  14. Ainara Iturbe dio

    Aurreko egunean ikusi genuen filma Oscar Romero apezpikuaren bizitza kontatzen digu. Kristau katolikoa zen eta garbi ikusten da oso pertsona ospetsua izan zela. Gauza asko defendatzen zituen baina ez zuen biolentziarik erabiltzen, guztiz kontrakoa, berak esaten zuen biolentzia jasan behar dela batzuetan, zerbait nahi badugu lortu. Esate baterako, garai hartan nekazariek jasan zituzten baldintzak salatu zituen.

    San Salvadorren jaioa 1917an eta 1980an hil zen. Teologiaren ikasketak egin ostean gotzain bihurtu zen. Zazpi urte pasa ondoren, apezpiku izendatu zuten. Hitzaldi batzuk eman ohi zituen, eta bertan eskubide batzuei buruz jarduten zuen. Zoritxarrez, ondorio gogorrak ekarri zituen, eta horietako bat bere lagun-min Rutilio Grande hil zuten. Bere hitzaldiak denborarekin toki askotan entzun izan dira.

    Santu izendatu zuten baita ere. Pertsona garrantzitsua izan zen arren garai haietan, hil ondoren ospe gehiago izan zuen. Azken batean, Romerok erakutsi nahi izan digu da, zerbait lortu nahi badugu borrokatu egin behar dugula, baina biolentzia alde batera utzita.

  15. Xabier Elezgarai dio

    Ikusi dugun filmaren inguruan, ikusi dezakegu Oscar Romero jaunak 1917an jaio eta duen a zer bizitza latza (gogorra) izan zuen, gotzain garrantzitsu bihurtu zen.Salvadorren.Gobernuak egiten ari zen injustizia denak gelditu nahi zituen biolentziarik gabe.

    Teologia Ikasketak Egin zituen , eta Erroman denbora asko pasa zuen , azkenean San Salvadorreko gotzain egin zen arte, han ikuzi zuen bere jaioterria ez zela askea eta gobernuak Jendea lotuta zuela.Jende asko hil eta torturatzen zuen gobernuak, beraien etxeetatik hertetzean.

    Rutilio Grande jauna hil zuten eta meza ostean hitzaldiak ematen hasi zen Oscar Romero, telebistan eta irratian hitzaldi motibagarriak ematen zituen , jendeari indarra eta kemena emateko.Oscar Romerok erakutsi zigun ,bakea eginez borrokatu behar dugula , horrela behari santu egin zioten eta 1980 tiroka hil zuten jaunaren hitza banatzeagatik.

  16. Zuhaitz Garate dio

    Oscar Romero El Salvadorren jaio zen eta Salvadorren eta Erroman egin zituen ikasketak. Lehenengo apaiz izendatu zuten, ondoren gotzain eta azkenik artzapezpiku. Talde militarrak apaizak hiltzen hasi ziren nekazari pobreei laguntzeagatik. Horregatik Oscar Romero biktimen eskubideen defentsan atera zen. Horrexegatik eliza katolikoaren barruan pobreen defendatzailetzat hartu zen.

    Nire ustez oso ondo egin zuen eskubideak defendatzen. Azkenean militarrek hil zituzten apaizek ez zuten ezeren errurik eta azkenean berak eskatzen zuena oso gauza normala da. Gainera bera ere tirokatuta hil zuten eta hori ere ez dago batere ondo. Berak guztien onerako ziren gauzak defendatzen eman baizuen bizitza eta nik uste dut ez zuela merezi horrela hiltzerik

  17. Julen Orbegozo dio

    Oscar Romero pertsona oso onda da. Bere bizi osoan pertsona behartzuei laguntzen pasa eta gero hil egiten dute baiña beitzat pestsona on bat bezala geratzen.
    Bere ikasketak Erroman atera zituen, teologian lizentziatu zen eta gero Salvadorrera joan zen bertara bidali ziotelako.
    Bertan problema eta arrisku asko zeuden gerrilla grupoak eta bera bildurrik gabe joan zen bertara behartzuenei laguntzera.
    Bertan oso egoera gogorrak jasan zituen, adibidez bere laguna, Rutilio asesinatu egin zuten, berarentzat oso kolpe gogorra izan zen baina berak aurrera zegitu zuen.
    Romero bizi zen artean garrantzitsua izan zen San Salvador bertako herritarrentzat, baina bere lanaren garrantzia beranduago zabaldu zein goretsi zen mundu mailan.
    Romerok esaten zuen zerbait nahi baduzu lortu gogor lan egin behar dela.

  18. Naia Arrieta dio

    Oscar Romeroren biziari buruz ikusi dugun pelikula edo dokumental labur honetan, garbi ikusi dezakegu oso gotzain garrantzitsua izan zela bere herrialdean egindako hainbat ekintzei esker:
    Oscar Romero El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Apaiz ikasketak bertan eta Erroman egin zituen. Ondorengo urteetan, apaiz ordenatua izan zen eta geroago gotzain ordenatu zuten. Azkenik, 1977 garren urtean San Salvadorreko artzepezpiku izendatu zuten eta 1970ean gotzain ordenatu zuten. 1977an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten.
    Artzapezpiku izaten hasi zenean, hainbat militarrek apaiz asko hil egin zituzten, batez ere, nekazarien eskubideak defendatzeagatik. Horien artean, Rutilio Grande jesuita. Oscar Romerok ordea, ez zuen beldurrik eta biolentziarik gabe, Iganderoko hitzaldietan giza eskubideren urraketa ugari salatu zituen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen. Bere hitzaldi batean, hauxe esan zuen: “Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”.
    Oscar Romero hil baino egun bat lehenago, eskaera gogor bat egin zion San Salvadorreko armadari, beraien senide nekazariak hiltzen ari zirela konturatu ahal izateko beraiek eta Jainkoak esaten duen bezela inor gehiago ez hiltzeko. 1944. urtean bera Santutzat izendatzeko prozesua hartu zuten leku askotan eredu handi bat zelako.
    Dokumentalean apaizen eta elizaren zeregin garrantzitsua ondo esplikatzen du eta horregatik iruditzen zait gizon hau garrantzitsutzat hartu beharko genukeela.

  19. Naira Camaron dio

    Monsinore Óscar Romero San Salvador hirian hil zuten, Divina Providencia ospitalean meza ematen ari zela. Bera El Salvadorren jaio zen eta Erroman egin zituen apaiz ikasketak.
    San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten.
    Jende asko “desagerrarazi” zuten, urte gutxitan gobernuan babestutako talde militarrek apaiz hil zituztelako. Baina Óscarrek, biolentzia alde batean utzita, biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen.
    “Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”.
    Eta hil aurreko egunean eskaera gogor bat egin zion armada salvadortarrari.

  20. Jon Arambarri dio

    Óscar Romero San salvador eta inguruko herrietako gotzain garrantzitsu bat izan zen, pasa den astean, berari buruz filme bat ikusi genuen, eta bertan ikusi genun pertsona garrantzitsu eta zintzoa izan zela, pobreen aldekoa zen “monseñor” . Óscar San Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean eta San Salvadorren hil zen tirokatua 1980ko martxoaren 24an.
    Bere gotzain ikasketak Salvador eta Erroman egin zituen eta 1977. urtean artzapezpiku izendatu zuten San Salvadorren.
    Óscar Romerok esaten zuena hau da: “Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”. Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armadari: Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Laburbilduta jainkoari kontra egiten hari zirela.
    Romerok egiten zuena oso ondo iruditzen zait, ematen duenez oso pertsona jatorra zen, pobreei asko laguntzen ziolako, ez zait ondo iruditzen berari egin ziotena, ez zuelako merezi. Óscarrek jendearen ona besterik ez zuen nahi eta horregatik hil egin zuten. Azpimarratzekoa da baita ere egunero grabatzen zuen audio txiki bat egunean zehar gertatutakoari buruzkoa.Óscar Romero San salvador eta inguruko herrietako gotzain garrantzitsu bat izan zen, pasa den astean, berari buruz filme bat ikusi genuen, eta bertan ikusi genun pertsona garrrantzitsu eta zintzoa izan zela, pobreen aldekoa zen “monseñor” .

  21. Aitor Arratibel dio

    Óscar Romerori buruzko pelikula bat ikusi dugu, “Monseñor. The last journey of Óscar Romero” izenekoa. Bertan, bere benetako ahots eta bideoak azaltzen dira, adibidez berak eman zituen emanaldi eta hitzaldienak. Óscar El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Bertan eta Erroman apaiz ikasketak egin zituen eta 1942an apaiz ordenatu zuten. 1970ean gotzain ordenatu zuten eta 1977an san Salvadorreko apezpiku izendatua izan zen.Apezpiku izan zen lehen urteetan gobernuak talde militarren bitartez apaiz asko hil zituen eta Óscar 1980ko martxoaren 24an hil zuten San Salvadorren meza ematen ari zenean.
    Óscar Romerok, biolentziarik erabili gabe, biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen. Iganderoko hitzaldietan giza eskubideren urraketa ugari salatu zituen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen. Óscar Romerok honako hau esan zuen:“Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”.
    Óscarrek hil baino lehenago armadako kideei esan zien beraiek ere hiritarrak zirela eta beraien herrikoak zirela beste guztiak bezala. Eta ez direla ohartzen beste pertsona batek agintzen ziotena beraien herriko nekazariak hiltzea zela.
    Nire ustez, Óscar Romerok oso lan garrantzitsua egin zuen bere herriaren alde eta ausardia asko izan zuen armadaren aurka edo armadako kideei esandako gauzekin. Baina ez zait asko gustatu pelikula ez zelako oso interesgarria.

  22. Maialen Sudupe dio

    Óscar Romero San Salvadorren jaio eta hil zen ( 1917- 1980 ). Bere bizitzan zehar borrokatuz lortu zuena oso garrantzitsua izan da ondorengo guztientzat. Eskubide berriak aldarrikatu zituen eta horrek, herritarren bizi-kalitatea hobetu zuen. Gotzain garrantzitsua izan zen bere inguruetan.
    Teologiako ikasketak burutu zituen San Salvadorren eta Erroman. Ikasketak bukatu ostean, gotzain bihurtu zen 1970an. Ordura arte, ez zen oso ezaguna izan; baina segituan egin zen ezaguna, egiten zituen gauzegatik. Bera baino lehenago inork ez zuen salatu bizi zuten egoera txar hura; beraz, Óscar izan zen lehenengoa. 1977an artzapezpiku izendatu zuten. Ez zen garai ederra izan, gobernuak apaiz ugari hil baitzituen nekazari behartsuei laguntzeagatik; besteak beste, bere lagunmina zen Rutilio Grande. Hala eta guztiz ere, Romero ez zen etsi. Artzapezpiku gisa, hitzaldi ugari eman zituen. Hitzaldi hauetan besteak beste, nekazariek jasaten zituzten bizi-baldintza txarrak salatzen zituen, ahal zuen moduan gauzak konpontzeko ahalegina eginez. Zoritxarrez, bere aurka zituen pertsonek, berarekin akabatu zuten 1980an.
    Pertsonaia oso garrantzitsu bezala pasatu da historiara, goraipatu behar da santu izendatua izan zela. Gure gaur egungo bizietan oroitzapen polita laga digu. Berak oztopo guztien gainetik lortu zuen buruan zuena; beraz, gu geuk ere lor ditzakegu geure meta pertsonalak. Romerok egin zuen bezala, ez etsi inoiz!

  23. Carlos Juaristi dio

    Dokumental honetan ikusi dugu Oscar Romerori buruzko biografia.
    Oscar Romero Salvadorren jaio, bizi eta hil zen, jaio zenean gaztetan apaiz izateko ikasketetan ibili zen Salvadorren urte batzuk geroago Erromara joan zen eta han apaiz bihurtu zen.
    Apaiz bihurtu eta gero Salvadorrera bueltatu zen, momentu horretan Salvador gerra zibil batean zegoen, jende inuzente asko hari zen hiltzen. Momentu horretan zegoen gobernuak apaiz asko hiltzen zituzten, hauek nekazari pobreei laguntzen zietelako, baina, biolentziarik gabe.
    San Salvadorreko apezpiku aukeratu zuten, orduan hasi zen famatua egiten, honek asko laguntzen zien nekazari pobreei, manifestazio ikaragarriak egiten zituen gobernuaren kontra, honek esaendea haien kontra jartzenten zieten nekazariei ez erabiltzeko biolentziarik, baina beraiek, hau da, gobernuaren militarrek erabiltzen bazuten beraien aurka beraiek ere erabiltzeko.
    Oscar ospital bateko kapera batean hil zuten, momentu horretan meza bat ematen hari zen ematen eta tiro bat jaurti zioten.

  24. Lucia Larrañaga Alegre dio

    Iruditzen zait oso pertsona ona izan zela Oscar Romero, El Salvadorko baztertuen eta behartsuen alde borrokatu zuen. Oso keinu onak izan zituen besteengan. Bere herria babestu nahi zuen bere herritarrak babestu eta pena bat da horrela amaitu izana, hau da, El Salvadorko katedralean meza ematen ari zen bitartean tiro bat botata. Horrelako gauzak aspaldi amaitu izan behar zuten. Berak nahi zuen gauza bakarra bakea zen eta jende asko bere alde zegoen baina soldaduak ez eta ikusten duzue nola amaitu zuen gauzak. Beste denai erakutsi nahi zion gauzak ondo eginda, hau da, biolentziarik gabe eta gauzak lasaitasunez eginda dena konpondu egin zezakeela eta bizi hobeagoa eduki.
    Salvadortar apaiz katolikoa izan zen. Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean eta jaio zen toki berberean hil zen 1980ko martxoaren 24an. Erromako Colegio Pío Latinoamericano delakora joan zen teologia ikastera. 1943an itzuli zen El Salvadorrera, eta Anamorosko erretore izendatu zuten.

  25. Markel Piris dio

    Óscar Romero, 1917an jaio zen San Salvadorren. 1980an tiroz hil zuten Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela. Apaiz ikasketak egin zituen San Salvadorren eta Erroman. 1942an apaiz ordenatu zuten, 1970ean gotzain ordenatu zuten eta 1977an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten.

    Gobernuak babestutako talde militarrek apaiz ugari hil zituzten nekazari pobreei laguntzeagatik. Óscar Romerok, biolentziarik erabili gabe, biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen.

    Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari. Beraien senide nekazariak hiltzen ari ziren, eta gainera gizon batek agintzen zielako. Jainkoaren legeak gailendu behar zuen, eta Jainkoak ez hiltzeko esaten zuen. 1994 urtean bera santu izendatzeko prozesua egin zen.

    Niri egiten zuena oso ondo iruditzen zait, jende askori laguntzen baitzion, eta nire ustez oso pertsona garrantzitsua izan zen.

  26. Oihane Urain dio

    Filmean ikusi duguna ez da fikzioa errealitate hutsa da. Horrelako gauza gertatu dira eta txarrena, gertatzen ari dira. Oscar Romero gotzain garrantzitsu bat eta San Salvadorreko zein inguruetako herrien historian pertsona garrantzitsua izateaz gain, erreferente handi bat bihurtu zen pertsona askorentzat eta gaur egun horrela izaten jarraitzen du. Injustiziei aurre egiteaz gain konponbide bat bilatzen saiatu zen. Ausardi askorekin probeen egoera txarra salatu zuen, horrela bere bihotz ona adierazten. Romero bizi zen artean garrantzitsua izan zen San Salvador bertako herritarrentzat, baina bere lanaren garrantzia beranduago zabaldu zein goretsi zen mundu mailan. Ikusten duzuen bezala pertsona esanguratsua da erreferente hutsa.

  27. Maddi Arocena dio

    Oscar Romero oso garrantzitsua izan zen erlijioan eta San Salvadorreko herri batzuetan. Oscar Romerok lan handia egin zuen bere bizitzan, borraka asko egin zuen injustiziaren aurrean. Oscar Romero gotzain bat zen. Oscar Romerok erakutsi zigun, nahi duguna lortu nahi badugu borrokatu egin behar dugula, berak egin zuen bezala. Garai haietan Oscarren hitzak hainbat herrietan entzunak izan ziren, baita esaldiak ere, hori jendeari inspirazio erakarri zioten.

  28. Ainara Pickford dio

    Dokumental honetan Oscar Romeroren bizia ikusi dugu. Oscar Romero apaiz katolikoa izan zen, eta pertsonen eskubideak defendatu eta bultzatu zituen eta San Salvadorko katedralean meza ematen ari zela hil zuten, ezkutuko hiltzaile batek.
    Bere bizitza oso gogorra izan zen, bertan ikusten den bezala, pertsona batzuk gogor kritikatzen zuten.
    Askok eta askok bere mezak entzuten zituzten etxetik, eta Igandeko predikuetan giza eskubideen urraketak salatzen zituen, honekin batera,indarkeria politikoaren biktimekiko elkartasuna publikoki agertzen zuen.
    Bere herrian, gerra zibila piztu ez zedin, edozer egin zuen bere bizitzan zehar, eta honegatik ere pertsona askok mirestu egiten zuten.
    Dokumental honek esanahi asko duela iruditu zait, bertan pertsona batek beste batzuen alde egin zuena azaltzen baita.

  29. Naiara Epelde dio

    Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zela, hil egin zuten.
    Óscar Romero El Salvadorren jaio zen. Apaiz ikasketak han eta Erroman egin zituen. Ondoren apaiz ordenatua izan zen. 1970ean gotzain ordenatu zuten. 1977an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten 1977an.
    Gobernuko talde militarrek apaiz ugari hil zituzten garai hartan. Horien artean lehenbizikoa Rutilio Grande jesuita. Óscar Romerok, biolentziarik erabili gabe, biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen. Iganderoko mezan giza eskubideak urratzen zituztela salatzen zuen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defendatzailetzat hartu zen.
    Oscar Romero bizi izan zen bitartean oso garrantzitsua izan zen bertako herritarrentzat. Santua izendatua ere izan zen. Oscar Romerok irakatsi bezala zerbait lortu nahi badugu, borrokatu egin behar dugula traba guztien gainetik.

  30. Miren Diaz de Zerio dio

    Oscar Romero oso pertsonaia interesgarria iruditu zait, berak egin dituen gauzengatik eta bere bizitza eman zuelako besteei laguntzeko, pertsona pobreei eta eskubiderik ez zutenei laguntzen zien.
    Garbi ikusi dugu filmean oso pertsonai miresgarria zela herritarren artean bere hitzaldi inspiragarrien zain zain egoten zirelako, baina Gobernuak ez zuen ala ikusten beraien ideien aurka zihoalako. Ala ere, politikarien mehatsuei ez zien beldurrik ez zuenez bere ideiak zabaltzen eta jendeari begiak irekitzen jarraitu zuen beti ere erlijioarekin eta elizarekin zer ikusia zuten ideiak zabaltzen eta beti Jainkoa miresten zuela adieraziz. Lehen esan bezala politikariengandik mehatsu asko jaso zituen eta berak beldurrik ez izan arren bere bizitza galdu zuen behar zuten pertsonei laguntzeagatik. Bizia galdu zuen arren bere sinesmenak beti egongo dira gurekin eta hare gehiago lagundu zien pertsonen artean.

  31. Elene Aldalur dio

    Orcar Romera garbi geratzen zaigu zein den dokumentala ikusi eta gero. San Salvadorren jaio zen 1917. urtean eta 1980. urtean hil egin zen, bere herri San Salvadorren. Erroman egin zituen teologiako ikasketak baina 7 urte pasa eta gero apaiz sartu zen. Baita telebistan, irratian eta abarren hitz egiten zuen eta hitz gogorrak esplikatu zituen, batizpat bere lagun bat hil egin zela, gobernuak asesinatu zuela.
    Apaiz zegoela jendeari laguntza handia eman zion, batizpat gaixoak zeudenei, pobreak zirenei, ez zutenei gurasorik eta abar… Horregatik izan zen oso gizon ezaguna eta aparta.
    Azkenean bideoan ikusten duguna ere gaur egun nahiz eta telebistan ez agertu, gerra asko daude eta egunean gerra horietan jende asko hiltzen da eta gu ez gara konturatzen.

  32. Uxue de la Quintana dio

    Oscar Romero pertsona eredugarria iruditu zait. Bere bizia eman zuen defendatzen zituen ideiengatik eta besteengatik borrokan. Egoera eta batez ere garai txarra izan zen Oscarri bizitzea egokitu zitzaiona, gobernuak eta elizaren komunitateak arazo ugari zituen eta ez zen erraza izan berarentzat aurrera egitea. Hala ere, politikarien mehatxuen beldur ez zelarik herriari begiak zabaltzen saiatu zen eta ez-egokia iruditzen zitzaion guztia salatzen zuen, beti ere Jainkoaren ikuspegitik eta erlijioa errespetatuz. Bere ekintzek ordea bizia galtzea eragin zioten. Oscar Romeroren bizitza munduan dagoen justizia faltaren adibide garbia da; garrantzia politiko eta ekonomikoa duten pertsonen inguruan biratzen du guztiak, beraien mesedera, nahiz eta horrek beste jende askori kalte egin. Era horretan, jendearen egoera hobetzeko zerbait egiten duen edozein, pertsona horien kaltean bada, isildua izaten da eta askotan biolentziaren bidez. Egoera tristea da benetan.

  33. Julen Larrañaga dio

    Oscar Romeroren bizitza etengabeko borrokan laburbiltzen da, pobre eta nekazarien alde, giza eskubideak errespetatzearen alde. Hori dela eta, San Salvador eta Latinoamerikan pertsonaia garrantzitsutzat eta eredugarritzat izan dute, hura hil izan denetik gaur egun harte.

    Apaiz egin zen eta haren lanari esker gotzain eta apezpiku izendatzea lortu zuen San Salvadorren, baina hura pobreen alde egiten ari zen bitartean, bere lagun apaiz asko hil zituzten militarrak, nekazari pobreei lagundu soilagatik. Fusilatutakoen artean, haren lagun min Rutilio Grande zegoen. Nahiz eta biolentzia asko erabiltzen zuten apaizen eta pobreen aurka, Oscar Romerok inoiz ez zuen biolentziarik erabili eta hori da ezaugarri askoren artean eredugarri egiten duena.

    Monseñorrek inoiz ez zuen bere bizitza bukatuko zuenaren beldurrik izan, etsi gabe eta egunero egiten zuen giza eskubideak lortzearen alde, pobreak defendatuz. Horrez gain, hil aurretik esan zuen esaldia oso esanguratsua da, Guardia Nacionalari, poliziei zuzendutako. Esaldian adierazi nahi dena nabarmendu beharko genuke, guztiok azkenean elkarren senide baikara eta bai pobre, bai aberatsen alde egin behar dugu. Gainera, Jaungoinkoaren hitzari arreta jarri beharko genioke kaso eginaz, “Ez hil” eta ez hautsi Jainkoaren legeak.

  34. Aitor Alberdik dio

    Oscar Romero oso pertsona ona izan zen, bere ideiengatik asko borrokatu zuena.
    Gotzain garrantzitsu bat izateaz gain, San Salvadorreko zein inguruetako herrien historian pertsona garrantzitsua izan zen
    Teologia ikasketak egin zituen, hauen zati garrantzitsu bat Erroman, eta ondoren, 1970ean gotzain ordenatu zuten.
    Hitzaldi inspiragarri asko egin zituen , inguruko edozein nekazari zein herritar bere eskubideen alde borrokatzera bultza zezakeena. Hitzaldi hauetan esandako zenbait hitzek, ordea, beren ondorio gogorrak zituzten.
    Baita bere lagunaren heriotza jasan behar izan zuen,gobernuak asesinatu zuen.
    Oscar Romero oso pertsona langilea izan zen baina bere fama herrialdean bakarrik zabaldu zen hil ondoren egin zen famatua mundu osoan zehar.

  35. Aimar Martin dio

    Dokumental honetan Oscar Romeroren bizitza aurkezten zaigu, bere ahots eta irudiekin.

    Apaiz ikasketak El Salvadorren eta Erroman egin zituen. 1970ean, gotzain ordenatu zuten, eta 1977an San Salvadorreko artzapezpiku. Artzapezpiku egin zenean, gobernuak babestutako talde militarrek hainbat apaiz hil zituzten, nekazari pobreei laguntzeagatik. Horietako bat Rutilio Grande izan zen. Oscar Romerok, biolentzia erabili gabe, biktimen eskubideak defendatu zituen. Eliza katolikoaren barruan, pobreen aldeko defendatzaile izan zen. Hil aurreko egunean armada salvadortarrari eskaera oso gogor bat egin zion: “Dei berezia egin nahiko nieke armadako gizonei. Hain zuzen ere, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, koarteletakoei… Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Eta hau esaten du: “Ez hil”. Inongo soldaduk ez du obeditu behar Jainkoaren legearen kontra doan agindurik.”

    1994an, bera santu izendatzeko prozesua hasi zuten. Gaur egun Oscar Romero “San Romero Amerikakoa” bezala ezagutzen dute. Anglikanoek ere santutzat hartzen dute.

  36. Nerea Mancha Fortuna dio

    Film honetan Oscar Romeroren bizitza kontatzen da, benetan gertatu ziren gertakizunekin.

    San Salvador hirian hil egin zuten meza bat ematen ari zen bitartean. Apaiz ikasketak Erroman egin zituen eta apaiz ordenatua izan zen. Biolentzia erabili gabe biktimen eskubideak defendatu zituen. Eliza katolikoaren barruan pobreei defendatzen zituen.

    Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari “Dei berezia egin nahiko nieke armadako gizonei. Hain zuzen ere, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, koarteletakoei… Senideok, gure herri beraren kide zarete. Zuen senide nekazariak ari zarete hiltzen. Eta gizon batek emandako hiltzeko aginduaren aurrean, Jainkoaren legeak gailendu behar du. Eta hau esaten du: “Ez hil”. Inongo soldaduk ez du obeditu behar Jainkoaren legearen kontra doan agindurik.”

    Bere homilietako batean hau esan zuen: “Elizaren misioa pobreekin identifikatzea da, horrela aurkitzen du bere salbazioa Elizak”.

  37. Josune Zendoia dio

    Oscar Romeroren dokumentua ikusi eta gero esan dezakegu benetan gertatutako zerbait dela.Oscar Romero San Salvador meza ematen ari zela tiroz hil zuten.Apaiz ikasketak Erroman eta San Salvadorren egin zituen.Talde militarrak gobernuak nekazariei laguntzeagatik hainbat pertsona hil ziren.Teologia ikasketak ere egin zituen.Oscar Romerok biolentziarik erabili gabe hainbat hitzaldi eman zituen.Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zien Salvadorrekoei.Oscarrek herriko nekazariak hiltzen ari zarete eta horrelako gauzak esaten zituen.Hitzaldi garrantzitsu horretan esaten du Ez Hil ,ez egin Jaungoikoaren aurkako gauzarik.

  38. Josue Goenaga dio

    Oscar Romero San Salvadorren jaio zen. 1917ko abuztuaren 15ean. Apaiz ikasketak han eta Erroman egin zituen. Oscar Romero bertako pertsona pobreen alde jarritako apaiz bat zen.
    Oscar Romerok, biolentziarik erabili gabe, biktimen eskubideen alde egin zuen.
    Oscar Romerok bere bizia galdu zuen pobreak laguntzen baina,horrez gain, bere lagun hoberenaren heriotza ere jasan zuen.
    Bere hitzaldiak ondoren behin baino gehiagotan eta toki bat baino gehiagotan izan ziren berriz entzunak.
    In 1994, they celebrated a holy name procession. In Latin America many called “San Romero Amerikakoa”

  39. Jone Alonso dio

    Oscar Romerori buruzko dokumentala oso ona da batik bat San Salvadorreko egoera erreala azaltzen delako, zentsurarik gabe, bertan benetako argazkiak eta ahotsa azaltzen dira.

    Egia esan behar bada ere gogorregia iruditu zait, bertako eszenak beldurra transmititzen zuten eta baita ere egunerokoa bizi behar dutela bertan, hau da, egunero azkena izango balitz bezala bizi behar dute. Garai hartan militarrak jende asko hil zuten, baina bereiziki apaizak, adibide argia Rutilio Grande Monseñorren lagun mina.

    Honetaz gain, santu honen eder,inspiragarri eta injustiziaren aurkako hitzaldiak ere entzun ditugu. Asko transmititzen duten hitzaldiak dira, hauen bidez antzematen da nolako pertsona zen (fidela,ona eta laguntzeko prest zegoena).

    Garrantzia handia izan zuen batik bat San Salvadorren, bertako pobre askoei lagundu ziolako eta ospe hori mundu osora zabaldu zen, nire ustez horrek kalte handia egin zion esaten delako hil zuten pertsonek hiltzaile talde batekoak zirela, beraz pertsona garrantzitsu batek eskatuta.Zoritxarrez meza ematen ari zela hil zuten.

    Edozein pertsonei gomendatuko nieke filme edo dokumental hau, benetan harrigarria edo behintzat sentimendu desberdin asko transmititzen dituelako.

  40. Nerea Soares dio

    Ikusi dugun dokumentalean Oscar Romeroren bizitza eta bere lanari buruzkoa da. Oscar Romero oso apaiz garrantzitsua izateaz gain, San Salvadorreko herrien historian garrantzitsuagoa izan zen.
    Oscar Romero, San Salvadorreko herritarrek bizitzen zituzten injustiziak ikusi ondoren injustizia horiei aurre egiten saiatu zen. Horrela, garai artako herritarren egoera salatu zituen.
    Romero San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten, meza ondoren hitsaldiak ematen hasi zen. Hitzaldi hauek ondorio gogorrak ekarri zituzten. Adibidez, bere lagun on bat, Rutilio Grande, heriotza jasan behar izan zuen gobernuak ordenatuta. Baina ala eta guztiz ere ez zuen amore eman eta horrek bere heriotza ekarri zuen.

  41. Amets Andueza dio

    Oscar Romeroren dokumentalean ikusi izan dugu apaiza izan arren bere herriarentzat eta gehiengo batean nekazarientzat onena nahi zuela. Etapa gogorrak pasa zituen, gogorrenetariko bat huraren lagun mina , Rutilio Grande, hil zenean izan zen, baina ez zion bere pentsamenduei uko egin eta bere herrian, San Salvadorren, gero eta gehiago hasi zen bere izena zabaltzen, pixkanaka armada moduko bat sortu zen hitzaren eta errespetuaren menpean nahi zuena irabazi.

    Esan dudan moduan Oscar Romero San Salvadorren jaio zen baita bertan hil ere. Apaiza izan zen eta pixkanaka pixkanaka ematen zituen mezen ondoren hitzaldiak ematen hasi zen, horrela hasi zen guztia. Zoritxarrez ez zuen ondo bukatu, estatuak bera hiltzea lortu zueneta

    Oscar Romerok egin zuena erreferente moduan da gaur egun eta santu izendatuko duelakoan dago kristautasuna, bere bizia eman zuelako bere herriarentzat eta bere pentsamendu erlijiosoengatik.

  42. Ane Torronteras dio

    Oscar Romero bere herriko eta inguruetako herriko oso pertsona garrantzitsua izan zen. Apaiza zen eta militarrek apaiz asko hil zituzten nekazari pobreei laguntza emateagatik eta Oskar Romerok ez zuenez biolentziarik erabiltzen, bere elizkizunetan hori behin baino gehiagotan aipatzen zuen.

    San Salvadorreko Artzapezpiku izendatu zuten eta hortik aurrera bere bizia ez zen batere erraza izan. Geroago, bere eguneroko elizkizunak egin eta gero, hitzaldiak ematen hasi zen eta hitzaldi horietako batean, bere laguna zen Rutilio Grande asesinatu egin zuten. Berak jarraitu egin zuen bere biziarekin eta gobernuaren erasoek hil egin zuten

  43. Jon Resa dio

    Óscar Romero, ikusi dugun filmea ikusi eta bere inguruan egindako lana eta gero esan dezakegu gotzain garrantzitsu bat zela, San Salvadorreko zein inguruetako herrien historian pertsona garrantzitsua izan zela. Bere gotzain garaiak ordura arte inork salatu ez zituen, eta azken urte haietan San Salvadorreko herritarrek bizi zuten, injustizia aurre egin eta konponbide bat topatzen saiatu zen. Honela, besteak beste, garai hartako nekazariek bizi zuten egoera salatu zuen, militarren menpean beldurrez eta askatasun gabeziaz jositako errealitate gogorra bizi baitzuten.

  44. Aitor Errazkin dio

    Oscar Romero El Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean, apaiz ikasketak egin eta gero, 1942an apaiz ordenatu bezala jardun zuen. Bertan fama oso ona lortu zuen eta herri osoa bere mezatara joaten zen. Urte batzuk beranduago 1977an artzapezpiku izendatu zuten.

    Gizon honek pobreen eskubideengatik borroka egin zuen, eta horregatik jarraitzaile asko lortu zituen, irratitik eta guzti entzuten zuten. Zoritxarrez, 1980ko martxoaren 24ean, tiroz hil zuten, ospitale bateko kaperan meza ematen ari zela.

    Nire ustez gizon honek santua izan beharko zuen, bere ekintzengatik, nahiz eta hau ondo bizi, bere bizitza pobreei dedikatu baitzien eta hauengatik bizia eman zuen modu batean.

  45. Denali Martinez dio

    Dokumental bat ikusi dugunez Oscar Romerori buruz, laburpen txiki bat egingo dut. Bertan, zuen buruari galdetu badiozue benetako Oscar azaltzen den eta benetako gertakizunak al diren, bai, hala da. Ez dago bromarik dokumental honetan. Oscar Romero San Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Bertan egin zituen bere ikasketak. Urteak pasatzen ziren einean, apaiz eta gotzain bezala egon zen. Azkenean artzapezpiku bezala hartu zuten. Artzapezpiku lanean hasi eta gobernuak babestutako talde militarrek apaizak hil zituzten, nekazari pobreei laguntzeagatik. Horien artean lehenbizikoa Rutilio Grande jesuita zegoen, oso garrantzitsua zen. Igandeetako hitzaldietan giza eskubideren urraketak salatu zituen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko betebeharrak aukeraren defendatzaile moduan hartu zituzten.
    Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari, esanez, dei berezia egin nahi ziotela armadako gizonei. Adibidez, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, kuarteletakoei…etab.
    1994 urtean santu izendatu zezaketen. Latinoamerikan askok “San Romero Amerikakoa” deitzen zioten. Eliza katolikoaren mugetatik kanpora, Anglikanoek ere santutzat hartzen dute.
    Oscar San Salvadorren hil zuten, tiro batez, 1980ko martxoaren 24an, “Divina Providencia” ospitaleko kaperan meza ematen ari zela. Pena handia hartu zuen jendeak. Oso gizon jatorra eta ospetsua omen zen. Garai hartako ospetsuenetako bat. Oso istorio gogorra dela pentsatzen dut.Dokumental bat ikusi dugunez Oscar Romerori buruz, laburpen txiki bat egingo dut. Bertan, zuen buruari galdetu badiozue benetako Oscar azaltzen den eta benetako gertakizunak al diren, bai, hala da. Ez dago bromarik dokumental honetan. Oscar Romero San Salvadorren jaio zen 1917ko abuztuaren 15ean. Bertan egin zituen bere ikasketak. Urteak pasatzen ziren einean, apaiz eta gotzain bezala egon zen. Azkenean artzapezpiku bezala hartu zuten. Artzapezpiku lanean hasi eta gobernuak babestutako talde militarrek apaizak hil zituzten, nekazari pobreei laguntzeagatik. Horien artean lehenbizikoa Rutilio Grande jesuita zegoen, oso garrantzitsua zen. Igandeetako hitzaldietan giza eskubideren urraketak salatu zituen. Eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko betebeharrak aukeraren defendatzaile moduan hartu zituzten.
    Hil aurreko egunean eskaera gogorra egin zion armada salvadortarrari, esanez, dei berezia egin nahi ziotela armadako gizonei. Adibidez, Guardia Nacionaleko baseei, poliziarenei, kuarteletakoei…etab.
    1994 urtean santu izendatu zezaketen. Latinoamerikan askok “San Romero Amerikakoa” deitzen zioten. Eliza katolikoaren mugetatik kanpora, Anglikanoek ere santutzat hartzen dute.
    Oscar San Salvadorren hil zuten, tiro batez, 1980ko martxoaren 24an, “Divina Providencia” ospitaleko kaperan meza ematen ari zela. Pena handia hartu zuen jendeak. Oso gizon jatorra eta ospetsua omen zen. Garai hartako ospetsuenetako bat. Oso istorio gogorra dela pentsatzen dut.

  46. Dunia Elorza dio

    Oscar Romero 1917ko abuztuaren 15ean jaio zen El Salvadorren. Bertan eta Erroman egin zituen apaiz ikasketak. Apaiz, gotzain eta artzapezpiku izan zen. Artzapezpiku zenean talde militar batek apaiz asko hil zituzten, nekazari pobreei laguntzeagatik. Lehena hiltzen Rutilio Grande izan zen. Romerok biolentzia erabili gabe biktimen eskubideen defentsa publiko eta argia egin zuen. Igandero bere elizkizunetan esaten zuen nor hil zen aste bertan.Romero eliza katolikoaren barruan pobreen aldeko lehentasunezko aukeraren defentzailetzat hartu zuten. 1980ko martxoaren 24an hil zuten tiroz, Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen ari zen bitartean. Mezu bate san zien militarrei “Senideok, gure herri beraren kide zarete eta zuen senide nekazariak hiltzen ari zarete.

    Egin zuena oso iruditzen zait eta santu izendatzea merezi duela uste dut, herriarentzat asko borrokatu duela eta. Horrelako pertsona gehiago beharko genituen gaur egun gertatzen diren gauza asko geldiarazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude