Graceren bizitzak (Short Term 12)

Destin Daniel Crettonek 2013an idatzi eta zuzendutako pelikula ikusi dugu. Sari ugari zituen filmak. Grace (Brie Larson) “Short Term 12” izeneko harrera etxe bateko langilea da, koordinatzailea. Familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzte etxe honetan. Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzaileak: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik, agintariek eurentzat beste bide bat topatu arte. Mason, Graceren bikotea, ere zaintzailea da. Nate zaintzaile lanean hastera doa. Grace haurdun dago. Ez daki zer egin umekiarekin.
Shor Term 12n denetariko gazteak aurki daitezke. Marcus, rap kantari beltza; Luis hispanoa; Sammy, arrebaren panpinak behar dituena;  Jayden, aitak jotzen eta abusatzen duen neska azkarra, marrazkigile bikaina, … Tartean behin, gazteren bat korrika irteten da etxetik, kanpoan ezin baitute ukitu … Inoiz autolesioak ikusten dira…
Jaydenek Graceri kontaturiko ipuinak (tiburoiak olagarro txikiari hanka guztiak jan zizkion…), Graceren arazoak azalera aterako ditu. Gracek ere bere aitaren abusuak jasan zituen, eta aita kartzelatik irtetzear dago …
Pelikula ikusi ondoren, idatz ezazu iruzkin bat. Zer da istorio honetan gehien gustatu zaizuna? Zein dira gazte hauek dituzten arazo larrienak? Zein da zaintzaileen jarrera? Ze balore lantzen dira Short Term 12 etxean? Mila esker.

Iruzkinak

  1. Usman Ali dio

    grazia-loturak Jayden-ekin, auto-kalterako historia duen Short Term 12-ra iritsi berri denak. Jayden gainontzeko nerabeengandik urruntzen da, ez baitu denbora luzean instalazioan egoteko asmorik. Aitak bere urtebetetzean jasotzen ez duenean, bortizki erreakzionatzen du langileengana. Bere lehertu ondoren, “cool-room gelan” eserita dago Grace-rekin, Jayden-ek bere burua mozteko bere orbainak erakusten dituela. Gau hartan, Jaydenek instalazioak utzi zituen bere urtebetetze ospakizunen erdian. Ezin itzultzera behartu ezinik, Gracek Jayden jarraitzen du aitaren etxera. Etxea hutsik aurkitu ondoren, Epe motzera itzultzen dira 12. Jaydenek Grace-k idatzi duen ipuin kriptikoa irakurtzen duenean, Gracek bere aitak tratu txarrak jasan zituenean susmatzen hasiko da.

  2. Luken Quintana dio

    pelikula onetan kontatzen da gurazorik ez duten umeak etxe horretara joaten dira eta etxe horretan janaria logela bat dutxa… ematen dizkie. Marcus izeneko pertsona bat dago eta bi aste barru 18 urte egiten ditu eta etxetik alde egin beharko du.Bere urteetako erregalua ilea rapatzea izango da bera horrela eskatu duelako.Gero Jayden izeneko neskatxa bat dago bere aitak jo eta berarengandik abusatu egiten duela eta bere burua auto lesionatu egiten du. pelikula onetatik gehien guztatu zatena da langilleek nola tratatzen dituzten umeak .Langileen jarrela oso ona iruditzen zait zeba umeek momentu honetan behar duteba da pertsona bat beraiei maitasuna ematen diena eta beraiek ori egiten ari dira

  3. Ariane Mateos dio

    Gehien gustatu zaidana Gracen umeak tratatzeko era da, oso gozoa da. Jaydeni asko lagundu zion berari pasatutakoa kontatuz, horrela Jayden ireki egin zen eta bere historioa kontatu zion.

    Gazte hauek arazo ezberdin asko jasatzen dituzte, adibidez: Jaydeni aitak berarekin dutxatzeko esaten zion; Marcusi aitak jipoitu egiten zion,…
    Baita ere, autolesionatu egiten dira, Jaydenek azazkalak sartzen ditu azalean eta Marcus kristalarekin ebaki egiten da.

    Zentru hortan giro familiarra lortzen saiatzen dira.
    Gazte horiek autoestima oso baxua dute.

  4. Naia Noriega dio

    Istorio honetan gehien gustatu zaidana, Grace umeak tratatzeko modua da,oso jatorra da umeekin. Ume hauek dituzten arazo larrienetako batzuk hauek dira: agresioak, familiarrak kartzelan egotea,etab. Zantzaileak edozein momentutan laguntzeko prest daude, eta beti ume hauetako onena nahi dute. Hainbat egoera desberdin ikusten dira,adibidez: Sammy, arrebaren panpinak behar ditu, Jayden aitak jo eta abusatzen du,Greace haurdun dago…
    Film hau asko gustatu zait, eta momentu askotan barre eta triste egon naiz (eszenaren arabera)

  5. Irati Mendizabal dio

    Orokorrean pelikula asko gustatu zait. Ume guztien istorioak interesgarriak iruditu zaizkit eta ume guztiek dituztela arazoak ohartu naiz. Baina, pelikula honetatik gehiena gustatu zaidan istorioa Jaydenena da, iruditzen zaidalako oso bizi gogorra izan duela baina bere zaletasunei esker era batean aurrera irten dela.
    Nire ustez, gazte guztiek arazo larriak dituzte, baina denek komunean duten arazoa autoestimu falta eta ziurtasun falta.
    Uste dut zaintzaileek oso lan ona eta garrantzitsua egiten dutela gazteen alde.
    Nire iritziz, Short Term 12 etxean balore asko lantzen dira, baina batizpat elkartasuna, konbibentzie eta norberaren buruarekin pozik eta gustura sentitzea.

  6. Andrey Lizarralde dio

    Pelikula hau izenak esaten duen bezala, graceren bizitzaz doa eta horrekin batera, harrera etxe bateko bizitzaz. Ume horietako bati arreba hil zitzaion eta oraindik ez du gainditu. Beste batek aste baten 18 urte beteko ditu baina ez du joan nahi etxetik. Eta horrela beste zenbait kasu. Egun horietako batean neska berri bat heltzen da harrera etxera. Neskato horrek graceren arazo berak ditu eta grace asko identifikatzen da berarekin. Lagunak egiten dira.
    Beste egun batean 18 urte betetzera doanak bere burua mozten du baina salbatu egiten da.

    Gehien gustatu zaidana ume arrosak amets amerikanoa lortzen duela.
    Gazte hauen arazorik larrienak dira guraso arazoak.
    Zaintzaileen jarrerea pazientea da.
    Gehien lantzen diren baloreak dira gurasoen garrantzia.

  7. Aimar Quintana dio

    Pelikula asko gustatu zait. Beste pelikula batzuekin konparatuta oso diferetea da eta asko gustatu zait horregatik. Gracen egoera zaia iruditzen zait baino interesgarria ere. Mascusen pertsonaia izan da gehien gustatu zaidana. Balore asko lantzen dira, adibidez errespetua, eta oso garrantzitsua da.

  8. Yaiza Diaz dio

    Gehien gustatu zaidana Jayden-ek Grace-ri kontzaten dion istorioa da.
    Nire ustez asko daude baina batiz bat beraien buruei min egitea.
    Egokia da , gatzeak dituzten arzoak ulertzen dituztelako , beraiek ere bizi dituztelako. Beraien burua maitatzea eta arazoak konpontzea eta aurrera jarraitzera.
    Nik uste dut arazo handiena da beraien buruaei min egitea eta ez naiz izatea bizitzea.
    Gracek aurrera jarraitzen du, bere aita kartzelatik irten dela kontuan izan gabe.
    Bere mutila ere beti dago prest laguntzeko eta mutilak ere asko apollatzen du Grace.

  9. Maite Bastida dio

    Istorio honetan gehien gustatu zaidana Grace eta Jaydenen arteko elkarrizketak izan dira. Iruditu zait gauza asko dituztela komunean eta Grace Jaydenentzat laguntza handia izan dela iruditzen zait.

    Nire iritziz, arazo larriak dituzte. Guztiak beldurtuta bizi izan dira, etxeko egoeragatik. Gazte hauek jipoituak izan dira eta haurtzaro gogorra bizi izan dute.

    Zaintzaileak asko saiatzen dira gazteak ahalik eta ondoen egoteko. Grace oso zaintzaile ona iruditzen zait, beti saiatzen da besteen kezkak argitzeaz eta benetan saiatzen da bere lana ahalik eta hoberen egiten.

    Istorio honetan esker ona lantzen da, guk gurasoekin arazorik ez daukagu eta beraien maitasuna gehiago eskertu beharko genuke. Bestalde, ulergarritasuna era lantzen da; askotan ez gara saiatzen beste pertsonek dituzten arazoak benetan ulertzen eta film honetan jendea benetan saiatzen da ondo ulertzeko beste pertsonen arazoak.

  10. Rubén Fernandez dio

    Gracek hogeita hamar urte inguruko emakumea da, nerabe zaurgarriei harrera egiteko zentroan ikuskatzaile gisa lan egiten du. Bere lana maite du eta haurren zaintzari eskainia dago, baina aldi berean bere iragan gatazkatsuarekin eztabaidatzen du. Jayden izeneko neska adimentsu eta geldiezina zentrora sartzen denean, Grace konturatuko da ezin duela bere haurtzaroa arrastaka eramaten dituen arazoei buelta eman. Baina azkenean dena ondo bukatzen da eta Grace bere mutil lagunarekin pozik bizitzen da.

  11. Malaika Talib dio

    Gehien gustatu zait: Jayden Short Term 12 etxea iztuli dela, eta horrela bere aitagandik libratu da (jo eginten ziolako). Eta gainera, zati asko daude historio honetan politak direnak eta denei gustatuko zaizkienak. Baina, amiera oso araroa izan da ez dut ulertu. Amaiera ez zait gusatu edo e zaigu gustatu baina bestela oso polita zen.

    Gazte hauek dituzten arazo larrienetako bat beriz hau da; beriek ez daudela edonoren eskutan babesturik horregatik Short Term etxean babestuta daude, beste arazo bat; edo ez dute gurasorik edo beraien gurasoek ez dituzte ondo tratatzen, Eta beste horren beste arazo larri egon daitezke.

    Zantzailen jarrera txintxoa da, baina kanpon ezin dute gazte horiei ukitu. Balore onetan lantzen dira Short Term 12an.

  12. Anas Brahim dio

    Pelikula ona izan da gehien gustatu zaidana da grace autoa bate batekin puskatu zuenean

    uste dut pelikula hori ikusi eta gero gehiago dakit baztertutako umeei buruz eta nola sentitzen diren eta oso gogorra dela bizitzea uste dut.

  13. Axel Amaro Martin dio

    Pelikula istorio berezi bat du, ume berezi batzuen bizitza ikus ditzakegu. Gazte hauek gehienbat arazo familiarrak dituzte, maltratuak eta bortxaketak. Zaintzaileak zaintzea arduratzen dira baina Grace-sek ere arazo bat du.
    Pelikula hau ez zait atzegina egin.

  14. Alex Juaristi dio

    Familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzte etxe honetan. Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzaileak: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik,Marcus, rap kantari beltza; Luis hispanoa; Sammy, arrebaren panpinak behar dituena; Jayden, aitak jotzen eta abusatzen duen neska azkarra, marrazkigile bikaina, … Tartean behin, gazteren bat korrika irteten da etxetik, kanpoan ezin baitute ukitu … Inoiz autolesioak ikusten dira…niri pelicula asko gustatu zait.

  15. Ane Errasti dio

    Pelikula honetan agertzen da umeentzako erresidentzi bat bezala. Gurasoak galdu dituzten edo abandonatu dituzten umeak daude bertan. Markus: oso lotsatia da etxean jo egiten baizuten. Samiri bere arreba hil zitzaion eta ez zuen gainditu orduan bere arrebaren panpinak erabiltzen zituen. Eta azkena iritsi zen neska Jayden zen, aitak jo egiten zuen, abusatu eta abar. Jayden oso neska azkarra eta oso ondo marrazten zuen. Neskak autolesioak ditu Markues eta Gracek bezala.
    Grace bere buruari mina egiten ari zitzaion bere aitak kartzelatik ertetzen baizuen. Bere aitak Jaydeni bezala abusatu egiten zuen eta horren beldur zen.

    Asko gustatu zait pelikula hau erlealitatetik oso gertu dagolako.

  16. Andrea Dieguez dio

    Pelikula honetatik gehien gustatu zaidana izan da Haydenek etxetik alde egiten duenean eta Grece bere atzetik joaten denea. Momentu horrek sentimendu asko adierazte dizkit. Etxe honetan dauden gazteak arazo asko dituzte beren familiekin eta buruekin… Zaintzaileek zaiatzen dira gazteak ez sentitzea etxean/kalean sentitzen zuten mina. Etxe honetan gehien lantzen dena da denok baloratu behar garela geran bezelakoak eta maitatu eta zaidu egin behar garela. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Grece da bere izaeragatik.Gutxien gustatun zaidan gustatu zaidan pertsonaia Grecen mutila da ez didalako ezer espresatu eta ez zaidalako gustatu bere izateko era.

  17. Unai Leiro dio

    Gehien gustatu zaidana izan da beltza rapeatzen hasi zenean. Agrezioak seme alabentzat.
    zaintzaileen jarrera bastante ona da baño ez dago onartuta hitz txarrak esatea. Baña bukaera etzat bate ere gustatu.

  18. Nerea Etxaniz Larranaga dio

    Pelikula honetatik gehiena gustatu zaidana da Gracek nola laguntzen zion Jaydeni izan da, momentu horrek sentimendu asko adierazten dizkit. Gazte hauek arazo asko dituzte oso larriak, gure arazoekin konparatuta gureak ez dira oso larriak. Arazo larriene Gracena eta Jaydenena iruditzen zait, Zaintzaileek beraien lana behar baina obeto egiten dutela iruditzen zait, asko arduratzen dira beraien umeekin eta asko laguntzen diete guztiarekin. Balore asko lantzen dira pelikula honetan adibidez laguntasuna, breldurra.. eta beste hainbat gauza. Pelikula oso adierazgarria iruditzen zait gure adineko jendeak ikusteko, asko erakusten duela uste dut.

  19. Alex Arambarri dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da zaintzaileek izugarrizko esfortzua egiten dutela han dauden gazteei laguntzeagatik. Sammy izeneko mutilari arreba hil zitzaion eta bera panpinekin ibiltzen da, Jayden aitak jotzen du eta abusatzen du.

    Zaintzaileen jarrera oso ona zen baina egun batean berri bat etorri eta ez zituen gauzak ondo ulertu eta neska batzuek soka saltoan jolastu al naiduen galdetzen diotenean berak ezetz esaten die. Bestalde Grace asko arduratzen da gazteengatik eta denbora asko pasatzen du beraiekin.

    Etxe horretan ulergarritasuna lantzen da askotan ez garelako saiatzen beste pertsonak ulertzen. Baita ere lantzen da ez dagoela bizi perfekturik eta denok daukagula zerbait txarra.

  20. Pablo Carmona dio

    Pelikula honetan gazte askok jasaten dituzten arazoak azaltzen dira eta gainera oso ondo azaltzen dira auto lesioen eta abusuen gaia eta ikuspuntu horrek asko gustatu zait.
    gazte hauen arazo larrienak askotan beraien gurasoen partetik jasaten dituen abusuak eta jipoiak dira eta gehienetan gazte hauek gauz hauek salatu beharrean ihes egiten dute etxetik.

    Short term 12 n lantzen diren balore garrantzitsuenak errespetua, elkar laguntza eta talde espiritua dira gazte guztiak eroso senti dadin.

  21. Miren Bastida dio

    Niri pelikula honetan gehiena gustatu zaidana da beraiei beldurra ematen dieten gauzak gainditzeko era. Arazo larrienak nire ustez, autolesioak dira; Gracek, Jaydenek eta Marcusek dituztenak adibidez.

    Grace, zaintzailea, egoera zail batean bizi da. Bera gaztetan Jayden bezalakoa zen (neska berria), bera autolesionatzen zen (Grace), berak ere abusoak jasan izan zituen eta abuso horiek egin zizkion pertsona kartzelatik irtetzera zihoan, bere aita.

    Short Term 12 etxean jendea adoptatzen zuten baina denboraldi gutxirako. Bertan lantzen ziren baloreak jolasak, tailerrak, eskulanak, guztien onarpena zuri zerbait gertatzen bazitzaizun, denak elkartasunean bizitzen ikastea, arazoei aurre egitea…

  22. Jakes Larrañaga dio

    Film honetan gehien gustatu zaidan unea, umeen elkartazuna izan da eta gurasoentzat egiten duten fiesta sorpresa. saintzaileak umeak bakarrik zaintzen dituzte ez dira beraien lagunak ezta beraien familia. eskolan ikasten diren ikasgaiak ikasten dituzte elkartasuna eta elkarkidetza.

  23. Anet Garate dio

    Gehiena gustatu zaidana da pelikula honetan besterei laguntzearen garranzia azaltzen dela da, gainera oso pelikula interesgarria iruditu zait. Eta baita ere jende asko oso egoera txarretan dago eta zentro horretako jabeak beti laguntzen saiatzen dira eta hori oso ondo iruditzen zait. Gurasoek etxean arrazoirik gabe maltratatu eta tratu txar bat pasatzea egiten ziotela.Zaintzailearen jarrena oso ona da, bera egoera oso onean nahiz eta ez egon beti besteei laguntzeko presta agertzen delako. Nire ustez pelikula honetan lantzen den balorea besteei laguntzea da, pelikularen zehar pertsonai guztiak beraien artean laguntzen direlako.

  24. Naroa Sayavera dio

    Pelikula honetan adierazten da,nola beste jendeek laguntzen diote laguntza behar duten jendiei.Bi bikote dira non zentro bat eraiki dute eta jendea laguntzen dute familiak maltratatu edo min asco egin badiote.Gehien gustatu zaiten partea da,neska,zentroko neskari laguntzen dionean eta biak aitaren kotxea puskatzen dute beisbolitoko batearekin.Pelikula hau oso polita iruditu zait zergaitik ikusten da denbora osoan besteei laguntzen diote.

  25. Janire Gurpegui Flores dio

    Gehien gustatu zaidana da nola zaintzen dute umeak eta nola beisboleko bate batekin nola puskatzen dutenean.
    Abusoak, jo egiten diotela…
    Laguntzea ahal dutenean eta abusoak sufritzen dutenean nola joaten dira beraien etxera eta bere aitari kotxearen kristalak puzkatzen dute.
    Umeei laguntzea familia topatzea, familiaren arazoak konponduta daudenean bere familiarekin eramatea edo adin dunak direnean mundura ikusteko prestatuta egotea.

  26. Luka Diaz de Cerio dio

    Lagun egiten dutenak nola laguntzen dien ume horiei ezer ez dutela ume horiek eta halare irrifarra ateratzen zioten ume hoiei. Ia ume guztiak familiar oso garrantsitsu bat hidute edo maltratatu egiten dituzte: bortxaketa, jo…adib. Markusi aitak jo egiten zion eta beldurra zuen hilea mosterakoan bultoak esukitzea. Dena apoioarekin eta pazientzia izugarriarekin eta ume batek alde egiten intentatzen badu harrapatu eta lasai egoteko eta hemen peligrorik ez zutela. Batiz bat umeei etorkizuna ematen diote, errespetu…Denak bakotzak dituen arazoei laguntzea.

  27. Elene Garate dio

    Film hau familiekin arazoak dituzten baztertutakoei laguntzeko etxe batez doa, terapeutak ala zaintzaileak Mason eta Grace dira, umeak Markus,Jayden eta sammy dira, Jaydenek Graceri egun batean bere aitak jo egiten zuela kontatu zion, Graceri ere bere aitak jo egiten zion,Markusek bere urtetan ilea rapatzea eskatu zuen, bere aitak jo egiten zuelako eta markak zeuzkan ala ez jakin nai zuen, Markus beldur zen, ez zuen etxe hura laga nahi, Gracek Masonekin umea izan zuen, hasieran abortatu nahi zuen baina amaieran ez zuen abortatu.

  28. Marina Zubizarreta dio

    Pelikula hau oso adierazgarria iruditu zait. Azkenenean, “Txakurrak leku guztietan hanka-hutsik” esaera zaharraren” dion bezela, leku guztietan daude arazoak.
    Arazo larrienak txikitatik etxean jasan dituzten tratu txarrak dira, adibidez, Jayden neska gaztearen kasuan aitak jo eta abusatu egiten zuen.
    Nire iritziz, zaintzaileen jarrera egokiena da, beraiekin harreman estua izaten saiatzen dutelako, eta horrela beraien konfiantza eskuratzen dute.
    Etxe honetan asko baloratzen dira bakoitzaren baloreak, esate baterako, Jayden oso habila da marrazkiak egiten , eta horrela azaltzen ditu bere arazo eta sentimenduak eta Marcusek rapak eginez.

  29. Naia Del Carmen dio

    Pelikula honek esanahi asko ditu. Baztertutako umeak, arazoak dituztenak, Short Term 12, etxean egoten dira, beste familia batek hartu arte edo familia arazoak hartu arte.
    Pelikularen gehien gustatu zaidan zatia: Grace eta Jadyden bere aitaren kotxea puskatzen hasten direnean, zati hori da nire gustukoena.
    Gazte guzti hauek niri iritziz, txikitan tratu txarrak izan dituzte, orduan horrela ohitu ziren.
    Zaintzailearen jarrera egokiena da, berak ere horrelako kasua izan zuen txikitan eta ez duelako nahi gazte horiek gaizki pasatzea.
    Short Term 12 etxean, bakoitzaren baloreak baloratzen dira.

  30. Jare Arrieta dio

    Niri gehien gustatu zaidan zati da Jayden iristen denean Gracek eta berak konpartitzen dutenean beraien arazoak. Nik uste dut beraien arazoa familiak baztertu edo tratu txarrak ematen dizkiola, askotan ez dugu eskertzen daukagun biziagatik eta horrelako gauzak ikusten ditugunean ohartzen gara, nik pentsatzen dut gehiago eskertu beharko genuela. Nei iruditzen zait lan asko egiten dutela zaintzaileak, beraien arazoak ahaztuta gazteei laguntzen dietelako eta gazteen arazoak ahazten laguntzen dietelako, lan haundia egiten dute. Balore asko lantzen dira adibidez, beren arazoak ahastuz eta laguntasuna edo errespetua beste kideengan eta

  31. Jakes del Rio dio

    Pelikula ona da, munduaren egoeraz informatzen dizu, nola ume batzuk abusatuak jasaten dute, besteak zeo-zerren beharra dute, edo trauma fisiko-psikologikoak duten. Zaintzaileak oso ondo portatzen dira neska-mutilekin, beti komprenziboki jarduten dute, gazteak duten problemak botatzen laguntzeko. Besteen lekuan jartzera laguntzen eta inbitatzen digu, ikusteko nola dagoen bestea. Neretzat pelikula 8/10-ra dauka, aktoreak oso ondo egiten dutelako beraien paperak, istorioa oso ondo dago ere.

  32. Jon Etxaniz dio

    Gehien gustatu zaidan momentua kotxea txikitu zuten momentua izan zen. Beisboleko batea hartu eta kotxea txikitu zuten. Biek amorraturik zeudela eta amorru hori kentzeko, zerbait egin behar zuten.
    Ume hauek denak arazoz beteta zeuden. Batzuk, gurasoek jo egiten dietelako, besteek problemak dituztelako,
    Zaintzaileek ere antzeko egoera bat bizi izan zuten. Gurasoekin ez ziren oso ondo ematen.
    Guztiei lagundu behar zaiela eta guztiak pozik mantendu behar direla.
    Nire iritziz, pelikula oso ona da, gauza asko erakusten ditu. Pertsona guztiak, ondo tratatu behar direla eta nahiz eta zailtasunak eduki lagundu egin behar zaiela.

  33. Laia Arambarri dio

    Oso pelikula polita iruditu zait eta dna gustatu zait baina gehien gustatu zaidan partea Jaydenen eta Graceri kontatutako istorioa eta kotxean egin zion guztia, hori gustatu zait gehiena. Batzuk bere aitak jo egiten zioten eta beste batek adibidez, ahizpa hil egin zuen eta oraindik superatu gabe zuen hori, beste batzui gurasoak kalean abandonatu zituzten. Oso zaintzaile onak zituen oso jarrera ona zuten guztiek baina gehienak Gracerrek. Ume guztiak berdinak garela eta beareiek ere eskubide berdinek dituztela eta zaintzaileak laguntzeko bakarrik egiten dituzte gauza hori danak. Gurasoak egindakoaz ahazten saiatzen dira. Denak garela gizakiak eta denak eduki dezakegu zeozer gauza gure bizian baina denai jakin behar da aurre egiten eta denak balio dugu berdin eta denak ditugu eskubide guztiak.

  34. Julen Zendoia dio

    Gehien gustatu zaidan zatia beizbol eko batea hartu eta kotxea apurtzen asten direnean amorraturik daudelako eta amorru ori askatu ahal izateko egiten dute.jendeak jo etgiten zituelako batzuei beraien aitak bortxatu egiten zituztelako .jarrera ona dute grace aundun da go eta abortatu egin nahi du baina gero ama ona izango dela esten diote eta animatu egiten da.

  35. Razvan Farcas dio

    A mi lo que me gusto de la pelicula era el beisbol. porque era divertido. Marcos no savia jugar beisbol. porque marcos acia siempre estraik.marcos escondia la droga debajo del colchon. y le pillaron. y .luego le quitaron la droga.Alfinal de la pelicula marcos se corto las venas delas manos. y la chica nueva que venio su padre la violaba.la protagonista y ella le ronpio el coche del padre. con un bate de beisbol

  36. Khizar Shahid dio

    Nire ustez gazte hauen arazo beldurra da. Munduak pertsona hauei Ez ezateari, baztertuta izateari. Nire ustez, hori normala da, baina ez da normala beldur horiengatik haien bizitzako denbora garrantzitsu hori etxe baten barruan geratzea. Istorio honetan gehien gustatu zaidana da, Gracen jarrera. Nola Gracek, edozer pasatzen bada ere lasaitasuna ez du galtzen, bere aita kartzelatik aterako dela jakin zuenenan bai galdu zuen lasaitasuna, baina Jaydenen laguntzaz, lasaitu zen. Nik ere nahiko nuke, nirekin Gracen jarrera duen pertsona bat izatea, edozer gertatutakoan ere, niretzat beti hor egotea, laguntzeko. Pelikula hontan baloratzen da, pertsona baten balioak, nola pertsonek haien beldurrak superatzen badute, bizitza hobeagao bat izango dute. Baina horrek ez du esan nahi, beldur hori superatzen ez duten bitartean bakarrik egon behar dutela. Beti pertsona batzuk egongo dira haientzat. Beste balore bat da, nola denak elkarren pertsonalitatea onartu beharko genuke, haiek diren beszala, aldatu gabe.

    Nik, pelikula hontan pertsonetan identifikatuta sentitu naiz, berdin zaio, pertsona horrek zer arazo psikologikoa du. Perstonak hauek beldurra daukate, eta ulertzen dut zergatik. Mundu hau krudela da, oso krudela. Baina horrek ez du esan nahi, guk geure beldur horrengatik 4 pareta artean egon beharko genukela. Pelikula hau ikusiz, berriz akordatu naiz, nola beti, beldurrak bukatu beharko genuke, bizitza hobe bat bilatzeko. Motibagarria izen da pelikula hau.

  37. Aitor Torronteras dio

    pelikula ontan ikuzten da nola ume batzuek problemak dituzte beraien aita eta amakin
    baina ez bakarrik umeak baizik eta ere monitoreak batzuek beraien problemak ere baxituzte
    baina bi pertzonaje daude bereziki problema berdinarekin eta pertzonai orietan enfokatzen da monitorea eta grace arazo berdinak dituztenak baina pelikulan zear ikusten da nola zuperatzen dituzte beraien problemak
    Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzailea: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik,

  38. Izan Martinez dio

    Pelikula hometan ume bastertuak, maltratatuak… elkarbizitzan bizi diren umeak dauden etxe bati buruz doa. Etxe orretan saintzaile batzuk daude eta etxe horretako saintzaile batek ere aitarekin arazoak ditu. Etxeko bi zaintzailek aurdun geratzen da baina aitaren arazoengatik abortatu egiten du.

  39. Naikari Galarraga dio

    Pelikula bat ikusi dugu zein familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzten etxe batean daude.
    Zaintzaleak ez dira gazteen gurasoak, zaindu egiten dituzte eta asko maite dituzte baina norbaitek adoptatutakoan joan egiten dira etxe hartatik.
    Testu honetan ez da aipatzen Grace haurdun dagoela eta hasieran abortatzeko zita hartzen du baina Jaydenek esaten dio ama bikaina izango dela eta azkenean eduki egiten du.
    Pelikula, generalean asko gustatu zait, abusoei eta abarri buruz baita.
    Gauzarik gogorrena Marcusi jotzea eta Jaydeni abusatzea egin zait.

  40. Douae Chiguer eta Malaika Batool dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana, hasteko, Grace eta Masonek festa bat antolatzen dutela eskerrak emateko beraiei adoptatu zien gurasoei, pelikulan azaltzen zen bezala Gracek bere aitaren abusuak jasan behar zituen, hau da, ez zuten harreman honik… Hori dela eta, adoptatu zion gurasoekin oso harreman onak ditu eta pozik sentitzen da beraiekin. Agian, horregatik ondo ulertzen ditu beste gazteek dituzten arazoak, berari ere gurasoen maitasuna jasotzea faltatzen zitzaiolako.

    Ondoren, baita gustatu zait Grace eta bere lagunek gazte horien egoera ulertzea eta beraiei laguntzeko prest egotea.

    Gazte horiek zituzten arazoak honako hauek dira:

    Hasteko Jaydeni bere aitak abusatzen zion eta ez zuen harreman onik berarekin, ondoren konturatzen da Gracek ere egoera berdina zuela. Eta bestetik, bere azazkalekin azala mozten zuen…

    Markusek bedurra zuen, ilea moztuz gero bere aitak jotzen zizkionean buruan gelditzen zitzaizkion markak ikusiko zutela besteek.

    Sammy-k egun osoan etzanda pasatzen zuen, bere arreba hil egin zen eta bere errua sumatzen zuen noizen behin gertatutakoan… Eta hori delarik, bere arrebaren panpinekin jolasten ibiltzen zen eta galduta zituenean triste sentitzen zen.

    Zaintzaileak egoera horien aurrean ahal den ondorik portatzen dira, saiatzen dira egoera hura konpontzen, gazte horiekin moldatzen… Agian beste pertsona batek ez zuen beraien egoera ondo ulertuko, baina beraiei pasatu baizitzaien.

    Orokorrean Short Term 12 etxean saiatzen dira egoera haren aurrean gazte haien arreta beste zer o zertan mantentzen, horregatik jolasak egiten dituzte.

  41. Manex Salas dio

    Gehiena marcusen historioa gustatu zait interesgarriena iruditu zaidalako oso interesgarria zelako. Beraien arazo larrienak familiarekin dituzten arazoak dira, ez dira ondo eramaten gurasoekin.
    Bati abusatu egiten dio aitak eta gero bate batekin kotxeko kristala puskatu zion etxe hartako neskarekin batera. Zaintzaileen jarrera oso ona da, denei laguntzen die. Beraiek ere hortatik pasatu baitziren.
    Errespetua lantzen da eta baita ere besteenganako onarpena. Elkarbizitza eta elkarrekin jolasten…batera bizi dira. Pertsona onak izaten eta fuerteak izaten erakusten zaie.
    Gazte hauen bizia oso gogorra da eta etxe horretan errezagoa egiten da, horko denak pasatu baitira hortatik eta guztiak batera bizi dira.

  42. Maite Diaz de Zerio dio

    Gehien gustatu zaidana jeyden eta Graceri jaydenen etxera joaten direnean eta kotxea puskatzen diotenean hori gustau zait azkenean aita berak jeydenin egin zion gauza guztie aurre egiteko eta bere amorruetaz lasaitzeko.
    Beraein gurasuek bastertu dituztela eta aitak abusatu egiten dietela neskei adibidez bereaiekin dutxatzeko baita jotzen eta gauzetara era txar batean ohitzen gauza txarrak egiten derrigotzen.
    Zaintzaileen jarrera oso ona da azkenean beraiek badakitelako zer den hori sufritzea eta hori nola egin aurre erakusten diete eta bereain bizipenak kontatzen dizkie horrela denek berain arazoak konpartitzen dituzte.
    Short term 12 etxean errespetua edukazioa eta pertsona ona eta fuerteak izaten erakusten die baita bere arozoaz aurre egiten.
    Nik uste dut etxea horetatik irten diren pertsona onak, txintxoak , jatorrak eta fuertea baita edozein arazo jarritakoan jakingo zutela nola egin aurre.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude