Zorionaren bila

Chris Gardner larri dabil. Medikuntzarako eskaner saltzailea da, baina ezin du batere saldu, haurtzaindegian ez dute Christopher bere semea ondo zaintzen … Linda emazteak alde egin dio, gehiago jasan eginik; alokairuan bizi den etxetik kanpora bidali dute … Kotxeko isunak direla eta, kotxerik gabe dago. Dirurik ez dauka. Logela publikoetara joan beharko du semearekin, … egoera larriak bere umorea alda dezake.
Baina buru argia dauka, Rubiken kuboa ondo osatzea lortzen du … Gogor lan egiteko arazorik ez du. Pertsonak ongi tratatzen ditu, adeitasunez … Finantza enpresa handi bateko “broker” langile izateko asmoa du. Zorionaren bila dabil!!!
Zer egin behar da zoriona bilatzeko gaur egun? Eta zure adinean? Zein izan daiteke filme honen mezua?

Iruzkinak

  1. Jone Etxenausia dio

    Film honetan agertzen den gizonaren bizia ez da batere erraza aurrera ateratzeko. Milaka arazo ditu: emaztearekin liskarrak izaten ditu etxera dirurik ez duelako eramaten, seme bat dute, emaztea etxetik joaten zaio New York-era, eskanerrak ez ditu saltzen, lana aurkitzeko zailtasunak ditu, semearekin batera beren etxetik botatzen dituzte, kaleko jendearekin borrokatu behar du gauean logela batean lo egin ahal izateko…
    Baina azkenean, zortea izaten du eta lanean aukeratu egiten dute.
    Nahi duguna lortzeko ahalegin asko egin behar ditugu; izan ere, gauzak lortu egin behar dira, ez dizkizute oparituko.
    Gaur egun ere, bizitza hori jasan behar duten pertsona asko bizi dira.
    Zoriontasuna gauza askotan aurki dezakegu: familiarekin, lagunekin barreak egiten, jolasten, bidaiatzen…
    Nire adinean ere zoriontasuna lortzeko borrokatu behar da, adin handikoak bezala. Guztiok esfortzu bera egin behar dugu, inolako salbuespenik gabe.
    Film honek adierazi nahi diguna hau da: zoriona aurkitu nahi badugu, gogor lan egin beharko dugu. Jende askok min egin nahiko digu, baina guk gogor eutsi behar diogu gure ametsari. Ez da bide erraza, baina azkenean lortuko dugu!

  2. Izaro Urquidi dio

    Pelikula polita iruditu zait, Kris bere familiarekin bizi zen Linda bere emaztea eta Kristopher bere semea, ez zeuden diruz batere ondo gainera Lindak ordu mordo bat sartzen zituen lanean eta Krisek ere medikuntzako eskanerrak saltzen ditu baina azken aldian ez zituenez saltzen ez zuen dirurik irabazten. Beranduago lanpostu berri bat eskaintzen diote “Broker´´ langile izateko baina esan zioten proba bat egin behar zuela dirua irabazten hasi baino lehen bitartean dohainik egingo zuela lana, Krisek baietz esan zuen. Esan baino lehen hartu egingo zutela Lindak esan zion banandu egin nahi zuela eta New Yorkera joango zela bere ahizparena. Pelikula interesgarria eta hunkigarria iruditu zait eta nire ustez pelikulak erakutsi nahi duena da zoriontsu izan nahi baduzu lana egin beha dela lortzeko beste edozer gauza bezala, zerbait nahi baduzu gogor egin behar da lan.

  3. June Sanjuan dio

    Gaur egun zoriona bilatzeko jendeak dirua besterik ez du nahi, gaur egun zoriona diruarekin lotzen da eta noski dirua behar dugu eguneroko ogia erosteko eta guk elikatu ahal izateko baina ez dut uste dirua behar dugunik zoriontsu izateko. Zuk benetan zoriontsu izan nahi baduzu edozer tokietan topa dezakezu zorion minimo bat.
    Gure adinean zoriona ez da diruarekin hainbeste lotzen baina gaur egun lehenengo teknologiak nahi ditugu, markako arropa, atera den azkeneko mugikorra… gure iritsiz hori guztia edukita zoriontsu izatera iritsiko gara baina hori guztia edukita lortuko dugun gauza bakarra gure gizartetik aldentzea izango da.
    Film honen mezua da zoriona lortzea nahi baduzu behin baino gehiagotan saiatuz gero lortuko duzu nahi duzuna. Chris ahalegin asko egiten ditu bere seme, Christopherrekin, zoriontsu izateko. Egin dituen sakrifizio guztien ondoren, nahi zuen lana lortu zuen. Nahiz eta egoera zailetatik pasa beti poza erakutsi dio bere semeari eta ondo zaintzen zuen guztiaren gainetik.

  4. Estibaliz Romero dio

    Gustoko duzuna egin eta egiten duzuna disfrutatu. Familiaren eta lagunen ondoan egon. Egoera txarrean egonda ere, lan gogorra eginez nahi duzuna lor dezakezula, Chris Gardner bezala. Bere semea aurrera ateratzeko egunez eta gabez egiten du lan ia deskantsurik gabe eta azkenean bizi zoriontsua lortzen du.

  5. Sócrates Ela dio

    Nere iritziz film oso polita izan da, oso unkigarria.
    Aktoreak oso onak dira, Will Smith bereziki.
    Ezenario oso ikusgarriak eta ikaragarriak. Oso ondo eginak.
    oso hausnagarria da. Istorioa oso ondo jakin dute nola eraman.
    Musika eta efektuak nahiko ondo daude eta istorioan sartzen zaizu.

  6. Marta Gogorza dio

    Film onetan Chris Gardnerrek zoriona topatzen du bere semearekin egunero denbora pasatzen hasten denan eta berak egindako esfortzuarekin lana ematen diotenean enpresa handi batean.

    Gaur egin ordea, pertsona askok zoriona diruarekin lotzen dute, eta dirua beharrezkoa izan harren ez du zoriontasuna guztiz ematen. Nire ustez zorintasuna familiaren edo zure lagunen bidez lortzen da.

    Gure adinean, nire ustez zoriona ez da diruarekin lortu dezakezun gauza bat, familiaren eta lagunen maitasunarekin baizik.

    Film onen mezua izan daiteke zuk nahi dituzun gauzak lortuz ditzakezula lan handia eginez, adibidez, Chris Gardnerrek ezer gabe geratu zen baina azkenean lan handia egin eta berak nahi zuen enpresan hasi zen lanean.

    Gero, zoriontasunarengatik ere hitz egiten du film onek, Chirs Gardner ezer gabe geratzen hasten denean baina aurrera jarraitzen duenean bere umearekin jolasten eta momentu horietan adierazten dute, ez dagoela diruaren beharrik zoriontasuna lortzeko.

  7. Aitzol Cabanillas Machado dio

    Film hau oso polita da, pixka bat tristea. Asko gomendatzen dut ikustea, biziarengatik hausnartzen laguntzen dizulako.
    Gaur egun zoriontasuna bilatzeko, maite dituzun pertsonekin egon behar da, nahi duzun bezala bizitzen. Nire adinean, pertsona gehienek, kalera irten nahi dute.
    Pelikulak oso aktore onak ditu, eta oso ondo daude eszena guztiak eginda.
    Pelikulan murgiltzea oso erraza da eta protagonistaren parean jarri nintzen segituan.
    Ikusi dugun film onena da eta horrelako gehiago jartzea gomendatzen dizut.

  8. Alazne Sudupe dio

    Gaur egun zoriona bilatzea oso zaila da, guztiok diruaren bila baikabiltza. Gehienek uste dute diruak emango diela zoriontasuna, baina lagungarria den arren, ez da pertsonek emango dietena baino hobea. Benetan zoriona eragiten duena familia eta lagun arteko giroa da. Gainera, orain Gabonak gertu ditugunez, zoriona ere gertu dabil. Gabon giroa benetan aprobetxatu behar da, eta ez da gailu elektronikoei itsatsita egon behar gu egon ohi garen bezala. Zoriona hitza ez da definitzeko erraza, baina ziur nago ez dagoela diruarekin lotuta.

    Bestalde, gure adinekoen artean zoriona opariekin lotzen dugu. Izan ere, Gabonetan gazteok mugikorra, kamera, tableta, erloju digitala… eskatu ohi ditugu. Benetan uste duzue horrek egingo zaituztela zoriontsu? Horren ordez, saia zaitezte familiarekin igaroko duzuen une oro, eta askoz ere gusturago pasako dituzu Gabonak. Gainera, festa hauetan bazkari nahiz afari ugari izango dituzue familiarekin, familia osoa bilduko zarete, beraz, aprobetxatu ezazu.

    Pelikula honen mezua garbia da. Saia zaitez, borroka ezazu, ez etsi eta lortuko duzu. Horrez gain, familiaren garrantzia ere nabarmentzen du. Pelikulan Chris oso egoera gogorra pairatzen ari zen arren, aurrera egitea lortu zuen. Guk ere berdina egin behar dugu, borrokatu.

  9. Laura Alberdi dio

    Pelikula ikusita neukan pare bat aldiz lehenago. Oso gustukoa dut. Aktore oso onak azaltzen dira eta istorio interesgarria da.
    Pelikulan gizon bat azaltzen da diru aldetik larri dabilena. Lan pila bat egiten du azkenean lan bat lortzeko eta azkenik zoriontasuna topatzen du. Pelikulak argi usten du zoriontasuna diruan eta familian dagoela. Baina gu gazteegiak gara lanean hasteko, beraz, nola topatu dezakegu zoriona? Nire ustez, gauza txikietan dago zoriona, adibidez, lagunekin zaudenean edo norbaitek bere denbora ematen dizunean.
    Pelikularen mezua oso adierazgarria da, lan asko egin eta esfortzua eman behar da zoriona topatzeko.

  10. Tania Gonzalez dio

    Gaur egun ez da beharrezkoa dirua zoriontsu bizitzeko. Bai, egia da, gaur egun ia guztirako dirua behar dela baina dirurik izan gabe, zoriontsua izatea lortu dezakezu. Baldin eta gustuko duzun jendearekin baldin bazaude. Nere ustez hori da garrantzitsuena zoriontsua izateko batez ere nere adinean, arazo asko izaten ditugulako eta ez garelako kapazak guk bakarrik konpontzeko, eta gehienetan gure lagun minei kontatzen dizkiogu. Bestetan, igual familiari kontatzen dizkiogu. Eta beti baten bat behar dugu gure alboan bakardadearen bildur gehiena gure adinean dagoelako. Lehen esan dudan bezala, zoriontsuak izateko ez dala beharrezkoa dirua eta maite duzun jendearen alboan baldin bazaude zoriontsua izan dezakezula. Nere ustez, hori da pelikularen mezua.

  11. Aitana Sanchez dio

    Gaur egun zoriona bilatzeko dirua ematen du garrantzitsuena.
    Dirudi dirua duzunean luxuzko produktuak eros dezakezunez zoriona erosteko gai zarela baina, horrela al da benetan?
    Gure adinean antzeko zerbait gertatzen da, baina dirua izanez baino gehiago teknologia berriekin gertatzen da.
    Nire ustez film honen mezua dirua garrantzitsuena ez dela eta diruaren bidez zoriona bilatzea ez dela erraza izan behar derrigorrez erakustea da.
    Film honen protagonista ez dauka dirua ia ezertarako eta gutxiago luxuzko produktuak lortzeko baina bere ametsa egia egitea lortzen duenean zoriona topatzen du.

  12. Arantzazu Hernandez dio

    Penagarria da film onetan ( linda ) bere ama eta labanderia ortan eta alde egin dio bere aita segoen eta lana egiten dute eta “borker” egiten dute lana eta (Christopher )
    bere semea dago eta pragulitos eta bere aita billa joanda guarderixen eta nunbatean lo egin zuen eta bere ama anbanonatu egin zuen . Eta makina batekin joan dira medikuna bati erostea

  13. Elena Nogales dio

    Chris Gardner medikuntzako eskanerrak saltzen lan egiten du, baina arrakasta gutxiko lana da, eskanerrak garestiak direlako eta ez direlako beharrezkoak. Honen emazteak, Linda, garbitegi batean egiten du lan. Diruz eskas dabiltza, eta ez dira zoriontsuak.
    Chris kaletik zihoan, kasualitatez, mutil zoriontsu bat ikusi zuen ferrari gorri batean. Lan non egiten zuen galdetu eta burtsako agentea zela ezan zion. Hori ikusi ondoren, Chris zorionaren bila hasi zen, eta horretarako, enpresa horretan sartzen zailatuko zen.
    Lindak lan bat aurkitu zuen New Yorken zerbitzari bezala, eta gehiago pentsatu gabe joan egin zen.
    Denbora batetara alokatutako etxea kentzen diote, eta hotel batetara joaten da semearekin. Praktiketan hartzen diote, baina berak ez zekien ez zietela ordainduko. Diru zor asko ditu, eta dirua lortzeko duen metodo bakarra bere makina ez arrakastatsuak saltzea da.
    Zoriontasuna aurkitzea lortuko al du?

  14. Julen Ocio Alberdi dio

    Gaur egun zoriona bilatzea lan erreza nahikoa da familiarekin edo lagunekin egotea nahikoa da baina Chris Gardner-ek Lindarekin haserretu egin zen eta lagunei sor zieten dirua eskatuz beraiekin ere haserretu zen bakarrik Crishtofer geratzen zitzaion. Diru arazoak zituen eta bere semea bakarik zuen, ez zen zoriontsu, baina lana gogor egin zuenez lan postu on bat topatu zuen eta zoriontasuna topatu zuen. Berak esan zuen moduan lan abt ondo egin eta gero ondo sentitzen zen zoriontsu egiten zen. Nire adinean esan dudan moduan moduan nahikoa da familia eta lagunekin egotea. Flim honen mezua da ez bazara etsitzen edozein helburu lortu dezakezula nahi baduzu eta zoriontasuna ez dela perfektua. “HAPPYNES”

  15. Urko Irañeta dio

    Pelikula hau oso ederra da. Pelikula honetan ikusten da gaur egun zoriontasuna bilatzea oso zaila dela. Hemen ikusten da bada gure ama ez dela bakarrik gure bizitzaren pertsona garantzitsuena, aita ere bai. Nire eszena gustokoena aitak bere umearekin bizitza nola eramaten duen aurrera da. Asko hunkitu nau.

    Momentu honetan zoriontsu izateko garrantzitsuena lana, etxea, familia, dirua eta lagunak dira.

  16. Nerea Epelde dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Batzuetan pentsatzen dugu ama dela gure bizitzako pertsonarik garrantzitsuena eta bera gabe ezin gaitekeela ezer izan. Atzean, gure aita daukagu laguntzeko prest eta gure bizitza aurrera ateratzeko edozer egiteko prest daude.

    Pelikula honetan amari New Yorkera joatea tokatzen zaio eta bere senarra bere umearekin uzten ditu. Aitak beraien bizimodua aurrera ateratzea lortzen du eta hori oso hunkigarria iruditu zait.

    Gaur egun zoriona bilatzeko, txiki-txikitatik ikasi eta gero unibertsitatera joan behar izaten dugu, bertan ikasi, graduatua atera eta ondoren lana bilatu behar izaten dugula iruditzen zait. Lanak eta diruak lasaitasuna ematen duela iruditzen zait eta ondo bizitzeko garrantzitsuena dela pentsatzen dut.

    Gure adinean zoriona bilatzeko, asignatura guztiak gainditzea, lagunekin irtetzea eta familiarekin ondo egotea iruditzen zait dela garrantzitsuena.

    Pelikula honetan erakutsi nahi digutena zoriontasuna ez dela bera bakarrik etortzen da. Zoriontasuna guk aurkitu behar dugu aurretik lana eginez edo aurrera eginez momentu gogorretan.

  17. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula hau oso gomendagarria da. Balore egokiak trasmititzen ditu. Zoriontasuna helburu dute pelikulako pertsonaiek baina horretarako zenbait arazo gainditzen dituzte. Arazorik haundiena diru falta da.

    Gehien gustatu zaidana arazoak gainditzeko duten era da. Chrisek ahal duena egiten du eta arazoen aurrean irri egiten du. Bere semeari ere zoriontasuna trasmititzen saiatzen da.

    Gaur egun zoriontasuna guk uste duguna baino azkarrago topa genezake guk uste baino gauza txikiagotan eta detaile txikietan. Besarkada bat esaterako detaile oso txikia izan arren zoriontasuna ekartzen duen ekintza txiki bat da.

    Nire adinean lagunak eta familia gertu izateak zoriontasuna dakar. Nahiz eta askotan haserretu zoriontasuna dakarten ekintza eta pertsona asko ditugu geuk uste baino gertuago.

    Filme honen mezu nagusia nire ustez, zoriontasuna uste baino gertuago dugula da eta bilatu egin behar dugula. Irri batekin bizitza ederragoa dela trasmititzen du pelikula honek.

  18. Naiare Elorza dio

    Gaur egun, jendeak pentsatzen du zoriona oso zaila dela aurkitzea. Zergaitik usten dute hori?. Nire ustez, jendeak zaila dela pentsatzen du zeren aberastasunarekin lotzen du. Zoriona ez da aberastasuna baizik eta ondo bizitzea eta gauza onak edukitzea. Adibidez, Afrikako familia askok ez daukate diru askorik baino zoriontsu bizi dira.

    Zoriona bilatzeko gaur egun, gerrak amaitzen badira asko lagunduko digu zoriontsu izaten. Baita, familiarekin ondo egotea ere zoriontasuna da. Azken finean, zoriontasuna ez da dirua baizik eta ondo egotea eta garrantzitsuena, pozik egotea da.

    Gure adinean batzuen iritziz, zoriontasuna da mugikorrarekin ibiltzea eta nahi dugun guztia edukitzea. Baina zertarako mugikorra? lagunak eta familiarekin ere ondo pasatzen da. Aipatzekoa da ere, gazte asko mugikorrarekin egoten dira eta ez dute ondokoekin aprobetxatzen denbora eta hiltzen direnean, damutu egiten dira baina jada berandu da.

    Pelikula honen mezua da, nahiz eta egora txarrak eta larriak eduki nahi duzuna esfortzuarekin lortzen dela, dena ez dela dirua. Esfortzuarekin eta gogoarekin ere gauzak lortzen dira.

Utzi erantzuna Naiare Elorza(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude