The case for Christ

 

 

“The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago.  Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.

Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Umeak galdera egingo die: “Nor da Jesus?”.  Leek dio Jesus istorio edo ipuin polit bat dela. Ateoek soilik Ikusten eta egiten duten horretan sinesten dute: “gertatukoak” soilik, “facts”.

Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da.  Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da. Bere bizitzan izan nahi duela esan dio. Berriro haurdun dago. Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Nola lortu bere emaztea Jesusez ahaztea? Ikerketa sakon bati hasiera emango dio,  kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko ebidentziak bilatzeko asmoan…, baina aurkitzen dena onartzeko prest.

Ikerketa hastean, Jesusen piztuera ez zela gertatu demostratzen saiatuko da. Wisconsinera joango da, Gary Habermas jakintsuarekin hitz egitera. Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren, Jesusen alde bizia emateko prest zeuden, baina inork ez du gezur baten alde hiltzerik nahi. Piztueran sinesteak itxaropena sortzen du, hil ziren gure etxekoekin bat egingo dugula.

Leslieren seme txikia Christofer jaiotzean, Alfiek laguntzen die berriro. Leek arazoak ditu bere aitarekin.

Egunkariko eraikinaren sotoan bere ikerketarako gela bat txukunduko du, bere oharrak arbelean pilatuz.

Eliza batera joanez, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egingo du. Bibliako Itun Berriko testuen eskuizkribu eta papiro zahar ugari dagoela ikasiko du (5843 inguru), antzinako beste edozein testu eta pertsonaiari buruzkoak baino askoz gehiago. Jesus hil eta oso denbora laburrean idatziak, lehen mendean eta bigarrengoaren hasieran gehienak. Eta testuak kritikoki aztertu dira, euren arteko akatsak aurkitzeko. Jesus hil ondoren hilobi baten sartu zuten. Hilobi hutsaren lehen testiguak emakumeak dira: juduen artean ez ziren emakumeak testigutza emateko onartzen; beraz ez da asmatutako kontua. Torinoko Izareren irudia erakusten dio.

Lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten? Lee psikoanalista agnostiko batengana joan da Indianara (Poter doktoresa). Aluzinazioak ez dira kutsatzen; psikosiak ez dira kolektiboak. Ezin zaie 500 pertsonek batera amets berdina izatea eragin. Aitarekin harreman txarrak eragina du. Psikoalanistak esaten dio Historiako ateo handienak aitarekin arazoak izan omen zituzten (“aitarekiko zauria” esaten zaio).

Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee. Agian Jesus ez zen gurutzean hil? Hil aurretik flagelatu egin zuten Jesus, era oso biolentoan. Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, ezin baita arnasa hartu. Historian zientifikoki oso ondo aztertutako gaia da. Adibidez Ameriketako aldizkari mediko ospetsuenak garbi adierazten du Jesus hilda zegoela bularrean lantza sartu ziotenerako. Eta zergatik onartu zuen Jesusek gurutzean hiltzea? Maitasunarengatik.

Lesliek dionez, Jesus ezagutzeak ez dio txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik. Nahiz eta Lee ez joan emaztearen bataiora eta egun asko etxetik kanpoan igaro.

Aita hiltzen zaionean, Leek jakingo du bere aita oso harro zegoela semearen arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten.

Bestalde, Leek poliziaren konfidente moduan azaldu zuen Hick larriki zaurituko dute. Barkamena eskatzera joango zaio. “Ez nuen egia ikusi nahi…”, aitortuko dio.

Bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio: Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera.

Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. “Nik ere sinesten dut” esango du. Lesliek otoitz egiten irakatsiko dio.  Berak egin duen ibilbideari buruzko kazetari erreportaia egitea erabakitzen du, baina ez diote onartzen. Beraz oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen: “The case for Christ”.

Zure lana: Komenta edo azal itzazu pelikulan agertzen diren arrazoi eta argumentu bazuk, zure iritzia emanez. Eskerrik asko!!

Iruzkinak

  1. dio

    Pelikula honetan pertsona bat agertzen da Jesusengan ez duena sinisten, eta bere emazteak ere ez.

    Baina pelikulan zear emakumea kristaua biurtzen da eta bere senarrari ez zaio ondo iruditzen. Bere senarra kazetaria da eta kristautasunari buruz lan bat egitea bururatzen zaio bera ere kristau biurtzeko. Beraien arteko harremana okertzen joaten da, baina azkenean hobetu egiten da. Senarra kristaua biurtzen da amaieran eta familia zoriontsu bat izaten dira.

    Pelikula honetan ikasten dugu kristautasuna oso ona dela, eta Jesusengan sinistean zoriontsuago biziko garela.

  2. Maddi Calero dio

    Pelikula honetan oso garbi ikusten da nola Leslie izeneko neska bati, ateoa dena, jesusi buruzko ideiak sartzen dizkiote buruan orduan klase batzuetara joaten da. Bertan jesusi buruzko gauzak erakuzten dituzte eta errezatu egiten dute.

    Bere gizona ez du ondo ikusten klase horietan ematen dutena eta edozer gauza egiten du bere emazteak talde hori lagatzeko, baina bukaeran berak bukatzen du jesusen gan sinisten eta ateoak izaten lagatzen dute eta 2 ume polit izasten dituzte.

  3. Eire Gomez Iriondo dio

    Pelikula hau gustatu zait. Garbi ikusi dezakegu jesusengan sinesten ez duten bi pertsonek, Lee eta Leslie, nola iristen diren beretaz sinistera. Dena da, gau batean Alfiek Leslie eta Lee-ren alana salbatzen duelako itotzen hari zenean. Orduan, Alfiek Esan zion Leslieri hasiera batean beste taberna batera joan behar zutela baino Jesusek bidali zituztela bertara. Hasiera batean Leek ez zuen sinesten baina prueba batzuk inbestigatu ondoren esistitzen duela ohartarazi zen. Leslie Alfiek beraien alaba salbatu eta segituan Jesusuengan sinesten hasi zen eta elizara joaten ere bai. Bien artean liskarrak hasten dira Lesliek sinesten duelako eta Leek ez.

  4. Maite Epelde dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da Lesliek azkenean sinesten duela. Baita bere gizonak ere, Leek. Alfiek haurra salbatzen duenean momentu gogoangarria da. Jesusek bidali duela bertara elkar ezagutzeko, beste jatetxe batera joan behar zuenean. Ateoak ziren pelikularen hasieran baina Lesliek, Alfieren ondorioz, sinesten hasten da eta Leek aurkitutako froga batzuen ondoren sinesten hasten da. Leek sinesteko Jesusengan froga batzuk behar zituen eta pelikula osoan froga horiek aurkitzen igarotzen du denbora Leslieren gizonak. Jende desberdina kontsultatzen du Jesusen bizitzari buruz gehiago jakiteko.

    Gutxien gustatu zaidana da pelikulak dokumental aspergarria ematen duela gertatutakoa poliki azaltzen duelako.

  5. Sara Mangas dio

    Pelikula hau asko gustatu zait batez ere hasierako zatia Alfie, Leeren eta Leslieren alabari bizitza salbatzen dionean. Alfiek esan zuen berez beste jatetxe batera joan behar zirela baino Jesusek bidali zuela jatetxe horretara bazekielako zerbait txarrra gertatuko zelako. Lee eta Leslie ateoak dira, hau da, ez dute jainkoengan sinisten. Baina momentu hartatik aurrera Leslie jainkoengan sinisten hasten da. Leek uste du tontakeri bat dela Jesusengan sinistea eta kazetaria denez Jesusen bizitza aztertzen hasten da frogatzeko Jesusen berpiztuera ez dela egia. Ohartarazten da ezin duela frogatu eta azkenean bera ere Jesusengan sinisten hasten da.

  6. Mitxel Alkorta dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu famili bat, restaurante batean. Beraien umea ia ito egiten da eta zorionez, emakume batek salbatu egiten du. Emakume horrek esaten dio emazteari Jesusek esan diola jatetxe horretara joateko, orduan, senarrak ideia hori burutik kendu nahi dio ez baitzaio gustatzen Jangoikoari erlazionatutako gauz guztiak. Beraz, emazteari burutik Jangoikoa kentzeko inbestigazio bat hasten da, piztuera gezurretan dabilela baieztatu nahi du, baina ez du lortzen. Hasieran, pentsatzen du Jesusek ez zuela inoiz existitu baina psikologa batek esaten dio hori ezinezkoa dela, gero esaten du Jesus ez zela hil baina mediku batek esaten dio hori ezinezkoa dela.

    Asko gustatu zait pelikula hau, nahiz eta Jangoikoarengan sinistera bultzatzen duela usten dudan.

  7. Ainhoa Espinoza dio

    Pelikula honetan, gizon kazetari baten bizitza azaltzen da. Hasieran, ateoa da, hau da, ez du Jesusengan sinesten. Egun batean, bere familiarekin jatetxe batean daudela, bere alaba ia ito egiten da. Bat batean bertako andre bat azaldu eta salbatu egiten zuen. Hortik aurrera Leeren amazteak Leslie Jesusengan sinesten hasten da. Leek pentzatzen du hori txorrada utsa dela eta bere emazteari frogatu nahi dio Jesusen bizitza kontaketa utsa dela. Adituei pertsonei galdetzen hasten da. Bukaeran amore ematen du eta Jesusengan sinesten du.

  8. Joritz Astigarraga dio

    Saritutako Chicago Tribune erreportaria proban jarri zuen fedea eta ateismotik bidaiatu zuen bere burua ateismotik kristautasunera. Honek bere emaztea beste gizon batekin maitemindu zenean hasi zen Jesus.

    Leslie kristau bihurtu zen eta Leek bere mundua amaitu zela uste zuen. Bonba bat erorarazi zion. Elizako edo kristautasunarenganako maitasuna ez zuen ateista erradikal bat izan zen eta bere emaztea etxera dator eta honela dio: orain kristau naiz, dio Brian Birdek, Kristoren kasua gidoilari gisa.

    Leslie kristau bihurtu zela esan zidanean, nire buruan zeharkatu zuten lehen hitza dibortzioa zen. Kristau batekin ezkondu nahi ez zuenez. Ateo izan nintzen eta kristautasuna ilusioa, kondairak, mitologian, jendeak sinesten zituela pentsatu nuen, eta ez nuen nahi fanatismoa bihurtu. Ez nuen norbait ezkondu. Leslie ezkondu nintzen, ez nuen aldatu. Horregatik pentsatu nuen joango naiz, dio.

    Hala ere utzi beharrean ikerketa hasi zen. Strobel-ek probaren berri emateko gaitasuna jarri zuen Kristoren heriotzaren, hilobiaren eta berpizkundearen frogak aurkitzen saiatzean. Bilaketak egintza horiek baino sakonago bihurtu ziren emazte maitekorraren bihotzean. Bere senarrak aurkitu eta onartu zuen Jainkoa aurkitu arte otoitz egiteari uko egin zion.

  9. Arantzazu Hernandez García dio

    Nere Pelikula honetan oso garbi ikusten dututenak eta Lee eta leslie semea alaba euki ditu eta restaurantera joan ziren eta familia besela joan ziren eta semealaba isixe hil egiten da eta alison etortezen da eta lee periodiasta dala eta ikerkerta etortzen ditu eta leslie eta alison meseta jotaten dira eta lee kreitzen saio eta alison leslilerik lagundtzen saio

  10. Ali El Jamay dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu erlijiorengan dauden bi krontrako ikuspuntu. Alde batetik adierazten digute ateoa edo ez sinestaile askoren ikuspuntua erlijioarengan, pertsona hauek pentsatzen dute dena faltsua dela, eta erlijio tontakeri bat dela. Beste ikuspuntua da sinesdunena, beraiek jaungoikoan sinesten dute eta pentsatzen dute benetan erlijioan.
    Pelikula osoa ikusi daite bi pentsamendu hauen arteko desadoztasuna baina azkenean beraien artean ulertu egiten dira eta onartu.

    Pelikula asko gustatu zait ze gauzak oso ondo kontatzen ditu eta intersgarria da.

  11. Oier Agirretxea dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu, famili ateo baten istorioa eta nola pelikula doan heinean, andrea Jesusengan sinisten hasi da.
    Pelikula hasieran alaba ia itto egiten da, baina emakume bat azaltzen da eta salbatu egiten dio, hortik aurrera, andrea jesusenganako maitasuna sentitu zuen. Gizona, jeloskor eta haserre, Jesuengan inbestigazio bat egiten hasi zen.
    Azkenean, gizona kristaua bihurtzen da eta barkamena eskatzen dio bere familiari.

  12. Manu Sanchez dio

    Pelikula hontetan ikusi dezakegu nola Leek, ikustean bere emaztea kristautzen ari zela bien alabari gertatutakoa eta gero; bera ayeoa izanda, erabaki bat hartzen du: Jesusen existentzia aztertzea eta frogatzea ez zela bizi izan. Ikerketan gauza askoz konturatu zen, lehen ez zituenak nahi ikusi ere egin. Ikerketak gertaera historikoetan oinarritzen zituen. Azkenean, konturatzen da bere hildako aitak erakusten zuena baino gehiago maite zuela eta bere emazteak bera maitatzen zuela, ez Jainkoa. Sinestuna egin zen, bere emaztearekin otoitz egiten, eta liburu bat idatzi zuen gertatukoari buruz.

    Pelikula oso ona iruditu zait, balore askorekin eta bi ideologietako ikuspuntuekin: ateoak eta sinestunak

  13. Lara Martin dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioari buelta bat ematen diolako eta zientziarekin alderatzen dituelako agertzen diren arrazoiak, zientifikoki frogatuta daudelako.

    Ez nekien hainbeste inbestigazio eta ebidentzia zeudenik Jesusen eta haren heriotza edo piztueraren inguruan.

    Arreta gehien sortu didan argumentua Marquez arkeologo famatua ematen duena izan da. Bibliaren inguruan testuinguru asko daudela beste erlijio batzukin alderatuta ere interesgarria iruditu zait. Gainera Jesus hil eta oso denbora motzean idatziak daude eta akatsik ere ez da aurkitu.

    Pelikulan ere azaltzea nola Lee, protagonista, psikoanalista batengana jotzen duen Jesusen piztueraren buruz gauza batzuk galdetzea. Ea piztueraren lehen testiguek aluzinazioak eduki al zituzten galdetzen dio Poter doktoresari. Jende gehiegi zirela aluzinazio berbera edukitzeko aitortzen dio Leeri.

    Azkenean, Leek pentsatzen zuenaren guztiaren aurkakoa frogatuta zegoela ohartzen da eta bera ere Jesusengan hasten da sinesten.

    Oso pelikula ona iruditu zait, gaur egun erlijioa zertan oinarritzen den benetan jakiteko.

  14. June Larrañaga dio

    Film hontan Lesliren senarra, Lee, kristautasunari buruzko hainbat argumentu bilatzen saiatzen da. Bere helburua Leslik Jainkoarengan sinisteari uztea zen. Hainbat argumenturen bila joaten da.
    Lehenengoa Jesusen piztuerari buruzkoa zen. Horretarako Wisconsinera joan eta Gary Habermasekin hitz egitea erabaki zuen. Honek esan zion 500 pertsonei azaldu zitzaiela Jesus eta posiblena egia izatea zela
    Urrengo pausua Marquez arkeologoarekin hitz egitea izan zen. Bibliako Itun Berriko hainbat eskuinskribu erakusten dio. Leek esan zion juduen artean ez zirela emakumeak testigutza emateko onartzen.
    Azkenik Poter doktoresarena joaten da. Psikologa agnostika batengana. Leeren galdera honako hau zen: lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten?
    Doktoresak aluzinazioak kutsatzen ez direla esan zion.
    Beste hainbat ikerketa ere egin zituen. Bukaeran errenditu eta sinistuna izaten amaitzen du.
    NIRE IRITZIA:
    Interesgarria iruditu zait Leek egindako ikerketa baina filmak kristautasunaren ikuspuntua goresten duela iruditzen zait.

  15. Ander Arambarri dio

    Peñikula hau interesgarria iruditu zait desberdina delako. Lee oso pertsonaia ona iruditzen zait berak erakuste du zenbat maite duen Leslie hori erakuste du Jesus bota egin nahi duelako beraien bizitzetik eta ateoak izaten jarraitzeko gustatu zitzaidan nola deuseztatzen dituzten Leeren argudioak denbora pasatu ahala eta gero eta pertsona gehiago bisitatu ideia gutxiagorekin geratzen delaikuste da eta azkenean sinesduna bihurtzea baino amaiera originalagoa espero nuen baina film ona iruditu ziten

  16. Enara Salgado dio

    The Case for Christ pelikulan, Lee izeneko gizona Lesli izeneko neska batekin ezkonduta dago eta alaba bat dute, Alison. Jatetxe batera joatea erabakitzen dute eta bertan Alison ia itota hil zen. Alfi izeneko neska erizain bat azaldu zen eta salbatu egin zuen. Alfik esaten dio Jesusek erabaki zuela beraiek taberna horretara joatea eta ez beste batera.
    Horren ildotik Leslik elizara joatea erabakitzen du eta bertan arkeologo batekin hitz egiten du.
    Pelikulan zehar ikusi dezakegu nola aldatzen duen Leslik iritziz bere alabaren bizia arriskutik salbatu zuenean erizain batek. Kristautasunaren aldeko filma dela iruditzen zait eta ateoak maila berean ez dituela mantentzen uste dut, baina orokorrean filma oso entretenigarria iruditu zait.
    Kristautasuna eta Jesusen inguruko gaiak lantzeko era ezberdina eta interesgarriagoa iruditu zait

  17. Agustin García dio

    Pelikula hau Lee Strobel-en bizitzaren buruz da eta nola kristautasunera bihurtu zen.
    Film honek frogak aurkezten ditu Jainkoaren alde.
    Lee-k histori kristaua desmontatzeko modua bilatzen hasten da eta bere emaztea horrela berreskuratzeko baina hura oker zegoena dela konturatzen da.
    Oso pelikula interesgarria iruditu zait.

  18. Fatima Hammou dio

    The case for christ, es una película sobre un periodista ateo que niega la existencia de dios .Una vez su esposa , su hija y él estaban en un restaurante y de repente se atraganta la hija y la salva una enfermera , la esposa le dio las gracias y le comentó que no se los diese a ella sino a dios . Más tarde la esposa se hizo cristiana .El se enojó porque no quería compartir su vida con una cristiana porque suponía pàra el que la religión se basaba en ilusiones , leyendas , mitología …
    Para empujarla a abandonar la fe demostrándose con con hechos, que Cristo no resucitó y que, por tanto, su fe se desvanece necesariamente en una ilusión. Inicia una investigación periodística en toda regla durante 2 años , entrevistandose con arqueólogos, médicos, psiquiatras, biblistas… buscando pruebas de que la resurrección era un fraude. Pero cuanto más avanzaba en las pesquisas, más le desconcertaba los resultados.
    Al final el protestante osea el protagonista llega a la fe, no solo por las evidencias racionales, si no por el testimonio de su mujer, el testimonio de su amor. De esta forma, se evidencia la necesidad de la mediación en el camino de la fe, la mediación de carne y hueso que está en el centro de la concepción católica de la fe.
    Opinion: Hay argumentos muy poco convincentes y limitados sobre el tema pero aunque eso la película ha estado bien y loable para alguien que se atreva a emplear para difundir creencias .

  19. Aimar Arregi dio

    Pelikula hau asko gustatu zait orokorrean eta hemen erakusten da, nola erlijioak nahiz eta ez sinistu nola afektatzen duen eta nahiz eta hasieran ez den sinestuna. Horrekin esan nahi da, zerbait existitzen dela eta bere umea ia itotzen denean eta restaurante horretara joaten direnean , ez dela dena kasualitatea izan eta hori gertatu ostean, Jesusen inguruko gauz denak aztertzen hasten da eta azkenean pentsatzen du, eta azkenean sinisten bukatzen du. Horregatik bizitzan ez da dena kasualitatea izaten eta horrek esan nahi du Jesus edo Jaungoikoa existitzen dela. Pelikulan horri buruz hausnartzen da eta bertan jakintsu asko elkarrizketatzen ditu eta baita zerbaiten testigu izandako jendea ere, pelikulan asko ikasi du eta oso interesgarria egin zait, nahiz eta ez den fikziozko pelikula bat eta ez den barre asko egiten.

  20. Aroa Iraola dio

    “The Case for Christ” filma ikaragarri gustatu zait. Gehien bat Leek Leslieri aitortzen dionean jainkoarengan sinisten zuela, ez baitzuen aurkako argumentu edo frogarik aurkitu. Baina, Leek argumentu edo frogak nahi zituen aurkitu ea Jesus benetakoa zen edo ez argitzeko. Bere emaztea, Jesusengan sinisten hasi zen beraien alaba jatetxe batean eztarria trabatu eta Alfiek salbatu zuenetik. Hala eta guztiz ere, Leek kontzidentzia zela esaten zuen. Oso arraroa iruditu zitzaidan Leslieren arrazoia kristautasunean sinisteko, baina aldi berean oso polita.
    Leek buru belarri jardun zuen kasu horretan, eta bere aita hil zenean konturatu zen aita oso harro zegoela bere semeaz eta asko maite zuela, berak ez jakinda ere. Lee horretaz jabetu zenean, utsune ikaragarria sentitu zuen, bere seme Christopher jaio zenean aita etxetik bidali baitzuen.

  21. Iñaki Pablos dio

    Pelikulan Leeren eta leslieren bizia agertzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da eta Leslierekin ezkonduta dago. Pelikula hasieran Lee eta Leslieren pentsamentua ateoa da. Ikusten dutenean bakarrik sinisten dute. Behin jatetxe batean zeuden, beraien alabarekin. Han zeudela, beraien alaba itotzen hasi zen. Orduan emakume beltz bat sartu zen eta esan zuen Jesusi esker zegoela han. Berez beste jatetxe batera zijoala esan zuen baina zerbaitek esan zion ezetz. Hori gertatutakoan Lesliren zalantzak hasten dira ateoa den ala ez. Pelikularen zehar, Leslieren eta Leeren pentsamentuak kontrakoak ziren eta zenbait gatazka izan zituzten. Lee ikertzen hasi zen Jesus ez zela existitu izan, Hori egin nahi zuen beraren emazteari begiak irikitzeko. Topatu nahi zuenaren kontrakoa topatu zuen orduan, Jesus existitu zela ziurtatu zioten. Azkenean Leek Lesliren pentsamendua onartu zuen eta ez hori bakarrik, bera ere Kristaua egin zen.
    Nire iritziz bakoitzak bere pentsamendua eduki beharko lukee. Pelikulan iksten da nola leek oso gaizki pasatzen duen. Nire ustez Leek hasieratik onartu beharko lukee Lesliren pentsamendua eta ez zuen horrela jarri behar.

  22. Jakes Agirrezabal dio

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Baina gau batean ia ito zen eta mediku bat joan zen jatetxera eta berak esan zuen jesusegatik izan dela. Leslie elizara joaten hasten da eta bere gizona haserretu egiten da. Lee jangoikoangan ikertzen hasten da modu desesperatu batean. Gero Leeri aita hil zion eta asko sufritu zuen. Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. “Nik ere sinesten dut” esango du. Filma asko gustatu zait pertsonak egun batetik bestera nola aldatzen diren azaltzen direlako. Ala ere berdin maitatzen dute bukaeran elkar

  23. Alicia Ramos dio

    The case of christ pelikulan bizitza errealean gertatutako gertakizunak kontatzen dira. Pelikula berezia iruditu zait,ez bainago erlijioarekin zerikusia duten filmak ikusten, baina film hau gustatu egin zait.

    Oso arraroa egin zait Lesliren arrazoia kristau bihurtzeko eta gehien bat gustatu zaidana Leen jarrera izan da, hasiera batean ez du onartzen bere emaztea kristau bihurtzea eta kristautasunari buruz informazioa biltzen hasten da kristautasuna gezur bat zela frogatu nahian, baina azken batean bere frogek ez zuten ezertarako balio izan eta Lee kristau bihurtzen da bere aitaren heriotzaren ostean.

  24. Xabier Larrañaga dio

    Pelikulako protagonistak iritzi berdina dute hasieran. Pelikula aurrera doan bitartean, Lesliren pentsatzeko era aldatu zitzaion, bere alabari gertatutakoaren ondorioz. Lesliren pentsamendua hasieran ateoa da. Lesliren gizonak, berriz, ezin du ulertu Lesliren iritzi aldaketa. Nire aburuz, horrelako gertakizun baten aurrean, maite duzun pertsona salbatu denez sinesten hasten zara edozein gauzetann hori gertatu zitzaion Leeri. Lee ulertzen dut bere emaztea hor sartzea berria baita berarentzat. Jesusen existentzia deuseztatzeko ikerketa bat ari zen egiten. Bukaeran, ordea, Leslieri laguntzea erabaki zuen. Baita ere, Leeren eta bere aitaren arteko harremana aipagarria iruditu zait, Leek pentsatzen baitzuen bere aitak ez zuela maite.

  25. Aimar Garate dio

    Ainguratzeko otoitz eta otoitz deia argumentua. ondo-asmo etiketan zati da ekitaldirik errealeko inspiratuta. Hau da, badakizu zein den zure pertsonaia nagusiaren esperientzia Milagrosa da baldin eta ezagutzen ikusezina haria dela bere benetako auto erlijio aurkikuntza ekarri, filmaren gonbidatzen berrespena da.

    Eta horixe egiten gorritu edo galtzerdiak tinta gabe. Hartu ultra-kontserbadorea katixima eta leiala erregu bat konektatu duzu teoria bat ez dela bakarrik erakusten duzun baina baita saskian laguntza ekonomikoa sustatzeko pasatzen duzu. Azken batean, hori Kinder arrautza bezala da produktua saltzen ari zaren, txokolate munching eta noiz aurkituko dituzu oparia gurutze bat eduki duzu. Hemen erlijio bihurtze on lursailaren da.

    Nire iritzia: Nire ustez oso pelikula ederra eta interesgarria izan da eta asko gustatu zait nola azkenean nola biak ondo bukatzen duten eta biak azkenean kristorekin zinisen dute.

  26. Aimar Platero dio

    Pelikula asko gustatu zait. Lee edozer egiteko prest dago bere emaztea jainkoagatik berreskuratzeko nahiz eta azkenean ez duen lortzen ezin duelako frogatu Jesusen berpiztea egia edo gezurra izan zen edo ez. Azkenean beraien alaba ere kristautasunean sartzen dute eta dena Alfiek egun batean beraien alaba itota hiltzeagatik salbatu zuelako azken finean.

  27. Garazi Salas dio

    Pelikulan bi protagonitak iritzi berdinekoak dira hasiera batean. Pelikula aurrera doan heinean, Lesliren pentsatzeko modua aldatu egiten da, bere alabari gertatutakoaren eraginez. Inoiz ez du sinetsi jainkoarengan. Orain arte. Bere gizonak, berriz, ezin du ulertu Leslieren iritzi aldaketa. Nire ustez, horrelako gertakizun baten aurrean, maite duzun pertsona salbatu denez edozertan sinesten hasten zara. Hori gertatu zitzaion Leeri. Alde batetik, Leeren egoera ulertzen dut, beretzat berria baita bere emaztea mundu horretan sartzea. Hala ere, ez zen egon Leslieren alboan behar zuenean: Lesliek bigarren umea izan zuenean, adibidez. Jesusen existentzia deuseztatzeko ikerketa bat ari zen egiten. Azkenean, ordea, Leslieri laguntzea erabaki zuen, oso berekoia izan baitzen.

    Pelikulan Leeren eta bere aitaren arteko harremana aipagarria iruditu zait. Leek pentsatzen zuen bere aitak ez zuela maite. Bere hiletan egunean, bere karteran , Leek idatzitako berriak topatu zituen arte. Orduan amak esan zion aitak hitzez inoiz ez adierazi izan arren, asko maite zuela.
    Hortik aurrera, bere familiarekin egoera hobera joan zen. Oso garrantzitsua iruditzen zait Leek izan zuen jarrera aldaketa.

  28. Ouassila Hajji dio

    Pelikulan bikote bat ateoak direnak eta alaba bat dutenak jatetxe batera joaten dira eta han beraien alaba txikia goxoki batekin atragantatzen da. Han andre batek lagundu egiten die eta ezkerrak ematerakoan andreak esaten die dena jaikoak egin duela bera bezte jatetxe batera juan behar zuela baina zerbaitek esaten ziola jatetxe hontara etortzea, neska txikiaren ama gau osoan jaikoaren buruz eta egunak dijoala andraren gana joan eta jaikoaren buruz gehiako jakiteko gogoarekin. Bere gizona ez zegoan ados gauz horrekin eta egun osoak azarre pasatzen dituzte eta gizonak jaikoaren buruz bilatzen asten deneak bera ere sinisten asten da. Nire jaikoaz sinisten dut eta niretzat laguntza asko ematen dit, ez dakitenean zer egin edo triste eta pozik nagoenean an daukat berarekin hitz egiteko. Dana oso espirituala da.

  29. Ruben Amaro dio

    Pelikula hau pixka bat aspergarria izan arren gai inportante batzuk jorratzen ditu, adibidez familia arteko harremanak; Lesli eta Leeren arteko harremana ondo dijoa, Lesli Jesusengan sinesten hasten deneratarte,orduan, Lee kristautasuna asmatutako ipuin bat dela erakusteko ikerketa bat egiten hasten da, eta periodista bat denez, gaiatik dakiten pertsonei elkarrizketak egiten hasten da. Beste gaietako bat erlijioarekiko fedea da; Lesli ateoa izanik Jesusengan sinesten hasten da, Alfie izeneko erizain batek bere alaba Alyson salbatzen zuenean, Alfiek esan zion Jesusek eraman zuela jatetxe horretara bazekielako zerbait gertatuko zela.

  30. Danel Fernandez dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait.Pelikula erakusten jesus benetan existitu zela benetan.
    Lee ateoa da baita ere bere senarra Leslie ,jatetxe lee, leslie eta bere alaba Alison ito egiten da baina Alfie dotore iristen da eta lagundu egiten dio.Alfie dotorea esaten dio jainkoa ekarri diola.Pelikula honek erakusten du ea Jesus benetan izan zela misterioa

  31. Irene Mateos dio

    “The Case of Christ” pelikula oso didaktikoa iruditu zait, kristautasunaren historiaren gauza asko kontatzen eta frogatzen dituelako. Nahiz eta ateoa izan, oso interesgarria iruditu zait. Hortaz aparte, Lee eta Lesliren arteko harremanean egon diren aldaketak pelikulan zehar dira gehien gustatu zaidana. Lee “bihotzberritzen” da, eta oso polita iruditzen zait. Baita ere, pelikula honek transmititzen dituen baloreak (maitasuna, elkar ulertzea eta abar) garrantzitsuak iruditzen zaizkit, guztiak ikasi beharreko zerbait. Laburrean esanda, pelikula interesgarria, didaktikoa kristautasunaren arloan eta historia polita kontatzen duena.

  32. Yassine Hammou dio

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da, zerbait sentitu du eta otoitz egin du.
    Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Ikerketa sakon bati hasiera emango dio, kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko du.Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee.Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, azkenean Leek onartuko du.
    Hasieran ez dut gustuko, baina Jesusi buruzko informazioa bilatzen hasi zen. Ondoren, filma gustatzen zait.

  33. Naroa Zubizarreta dio

    Pelikula hau relijiosoa da, ezkontuda dauden pareja batek Leslie eta Leek arazoak edukitzen hasten dira beraien alaba ia hil eta gero, Leslie jesusengan sinisten hasten da eta Leek hori ez du onartzen eta bronka eta arazoak edukitzen hasten dira Lee ateoa delako, azkenean Leek asko pentsatu eta gero Leslirekin batera bildu eta Lee ere jesusen jarraitzaile bihurtzen da, eta familia ateo bat izatetik jesusen sinisten duten familia bat bihurtzen da.

  34. Amina Hammou dio

    Pelikulako protagonistak Lee eta Leslie dira, ateoak dira, hau da ez dute sinisten jainkoa existitzen denik, ikusten dutenean bakarrik sinisten dute. Beraien alabari aukera ematen die nahiduen erlijioa jarraitzea. Lesliek Cristianismoa jarraitzen hasten da baina Leeri ez zaio bat ere gustatzen eta bere emaztearekin arazoak izaten hasten da. Leslie ez du uzten Cristianismoa eta orduan Leek bilatzen hasten da erlijio horri buruz. Seme txiki bat izan zuten eta Christian izena jarri zioten.
    Leen aita hil egin zen baina hasieran Leeri ez zaio 5 importa baina gero ikusi zuenean bere aitak aita egin zuela Leeri asko arrepentitu egin zen.
    Arazo asko eta gero Leek Cristianismoengan hasten da sinisten, eta azkenin bere emaztearekin oso ondo konpontzen da.

  35. Julen Goenaga dio

    Gau batean Leslie, Lee eta beraien alaba Alison jatetxe baten afaltzen ari ziren. Bat-batean Alison larri sentitzen hasi zen, janari zati batekin, ezin zuelako irentsi. Ezin zuten atera eta emakume batek laguntzen dio janaria ateratzen. Kasualidadea zela uste zuten, baina emakume horrek sentimendu bat izan zuen jatetxe hortara joateko. Sentimendu hori Jesusena izan omen zen. Hortik haurrera Leslie Jesusekin sinisten hasi zen, baina Lee kazetari ospetsuak ez zuen berdina pentsatzen. Oso aurkako pentsamenduak zituen eta horregatik Jesusen berpizketa ikertzen hasi zen. Orduak eta orduak igaro zituen kasu hori ikertzen baina ez zuen ezer lortu, bere emaztearekin haserretzea besterik ez. Gainera Leslie batailatu egiten da. Aita hiltzen zaionean, Leek jakin zuen bere aita oso harro zegoela bere arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten. Azkenean Leek onartu egin zuen Jesusengan sinistea.
    Pelikula asko gustatu zait batez ere oso interesgarria zelako eta beti gauzak ari zirelako pasatzen.

  36. Naroa Alberdi dio

    Leek pelikulan zehar izaten duen jarrera iruditzen zait aipagarriena. Izan ere, Lesliek jainkoarengan sinesten duela esaten dioenean, bera asko larritzen da eta informazio bila hasten da. Jarrera hori ez zait normala iruditzen oso exageratua baita.
    Nire ustez, bakoitzak eskubidea du nahi duenean sinesteko. Leslieren bizitzan, hainbat egoerengatik jainkoan sinesten hasten da eta hori errespetatu egin beharko litzatekeela iruditzen zait bere gizonak errespetatu ez zuen arren.

  37. Maria Etxaniz dio

    Filmaren iritzi orokorra ez partekatu arren interesgarria iruditu zaizkit Leek filmean zehar egin dituen erreflexioak, edo ta ikerketak. Amaieran Leek ulertzen du bere emazteak Jesus jarraitu arren haien arteko maitasuna ez dela aldatu. Bera bakarrik aldendu dela Lesly-regandik erantzun gabeko ikerketa baten atzetik joaten denean.

    Alde batetik iritzi formal bat eman beharko banu esan beharko nuke filma oso kristautasunaren alde eginda dagoela beti ateoak “kritikatzen”, nire ikuspuntutik. Beste aldetik oso ondo eginda dagoela esan beharko nuke eta bukatzeko bakoitzak bere iritziak dituela eta hor ezin dugula sartu azpimarratu nahiko nuke.

  38. Denali Martinez dio

    Pelikula honetatik gehiena harritu nauena Leeken jarrera izan da.
    Hau da, Lesliek esaten dionean jainkoarengan sinesten duela, Leek informazioa topatzen hasten da. Egoera honetan bere jokatzeko modua errespetatu egiten dut baina ez da oso normala, bakoitzak nahi duenarekin sinesteko eskubidea dauka. Leslieri bere bizitzan zehar gertatu zaizkion egoerarengatik sinisten du jainkoan eta guztiz errespetatu behar da.
    Baina denborarekin Leekek errespetatu egiten du. Inoiz ez da berandu gauzak ondo egiteko. Orokorrean pelikula asko gustatu zait, bukaeran batez ere, dena ondo bukatzen delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude