The case for Christ

 

 

“The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago.  Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.

Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Umeak galdera egingo die: “Nor da Jesus?”.  Leek dio Jesus istorio edo ipuin polit bat dela. Ateoek soilik ikusten eta egiten duten horretan sinesten dute: “gertatukoak” soilik, “facts”.

Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da.  Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da. Bere bizitzan izan nahi duela esan dio. Berriro haurdun dago. Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Nola lortu bere emaztea Jesusez ahaztea? Ikerketa sakon bati hasiera emango dio,  kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko ebidentziak bilatzeko asmoan…, baina aurkitzen dena onartzeko prest.

Ikerketa hastean, Jesusen piztuera ez zela gertatu demostratzen saiatuko da. Wisconsinera joango da, Gary Habermas jakintsuarekin hitz egitera. Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren, Jesusen alde bizia emateko prest zeuden, baina inork ez du gezur baten alde hiltzerik nahi. Piztueran sinesteak itxaropena sortzen du, hil ziren gure etxekoekin bat egingo dugula.

Leslieren seme txikia Christofer jaiotzean, Alfiek laguntzen die berriro. Leek arazoak ditu bere aitarekin.

Egunkariko eraikinaren sotoan bere ikerketarako gela bat txukunduko du, bere oharrak arbelean pilatuz.

Eliza batera joanez, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egingo du. Bibliako Itun Berriko testuen eskuizkribu eta papiro zahar ugari dagoela ikasiko du (5843 inguru), antzinako beste edozein testu eta pertsonaiari buruzkoak baino askoz gehiago. Jesus hil eta oso denbora laburrean idatziak, lehen mendean eta bigarrengoaren hasieran gehienak. Eta testuak kritikoki aztertu dira, euren arteko akatsak aurkitzeko. Jesus hil ondoren hilobi baten sartu zuten. Hilobi hutsaren lehen testiguak emakumeak dira: juduen artean ez ziren emakumeak testigutza emateko onartzen; beraz ez da asmatutako kontua.  Torinoko Izareren irudia erakusten dio. Zergatik ez zuen Jesusek gurutzeko heriotza ekidin? Maitasunarengatik.

Lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten? Lee psikoanalista agnostiko batengana joan da Indianara (Poter doktoresa). Aluzinazioak ez dira kutsatzen; psikosiak ez dira kolektiboak. Ezin zaie 500 pertsonek batera amets berdina izatea eragin. Aitarekin harreman txarrak eragina du. Psikoalanistak esaten dio Historiako ateo handienak aitarekin arazoak izan omen zituzten (“aitarekiko zauria” esaten zaio).

Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee. Agian Jesus ez zen gurutzean hil? Hil aurretik flagelatu egin zuten Jesus, era oso biolentoan. Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, ezin baita arnasa hartu. Historian zientifikoki oso ondo aztertutako gaia da. Adibidez Ameriketako aldizkari mediko ospetsuenak garbi adierazten du Jesus hilda zegoela bularrean lantza sartu ziotenerako. Eta zergatik onartu zuen Jesusek gurutzean hiltzea? Maitasunarengatik.

Lesliek dionez, Jesus ezagutzeak ez dio txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik. Nahiz eta Lee ez joan emaztearen bataiora eta egun asko etxetik kanpoan igaro.

Aita hiltzen zaionean, Leek jakingo du bere aita oso harro zegoela semearen arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten.

Bestalde, Leek poliziaren konfidente moduan azaldu zuen Hick larriki zaurituko dute. Barkamena eskatzera joango zaio. “Ez nuen egia ikusi nahi…”, aitortuko dio.

Bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio: Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera.

Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. Jesusi buruzko frogak balio handikoak direla. “Nik ere sinesten dut” esango du. Lesliek otoitz egiten irakatsiko dio.  Berak egin duen ibilbideari buruzko kazetari erreportaia egitea erabakitzen du, baina ez diote onartzen. Beraz oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen: “The case for Christ”.

Zure lana: Komenta edo azal itzazu pelikulan agertzen diren arrazoi eta argumentu bazuk, zure iritzia emanez. Eskerrik asko!!

Iruzkinak

  1. dio

    Pelikula honetan pertsona bat agertzen da Jesusengan ez duena sinisten, eta bere emazteak ere ez.

    Baina pelikulan zear emakumea kristaua biurtzen da eta bere senarrari ez zaio ondo iruditzen. Bere senarra kazetaria da eta kristautasunari buruz lan bat egitea bururatzen zaio bera ere kristau biurtzeko. Beraien arteko harremana okertzen joaten da, baina azkenean hobetu egiten da. Senarra kristaua biurtzen da amaieran eta familia zoriontsu bat izaten dira.

    Pelikula honetan ikasten dugu kristautasuna oso ona dela, eta Jesusengan sinistean zoriontsuago biziko garela.

    • Usman Ali dio

      The Case for Christ pelikulan, Lee izeneko gizona Lesli izeneko neska batekin ezkonduta dago eta alaba bat dute, Alison. Jatetxe batera joatea erabakitzen dute eta bertan Alison ia itota hil zen. Alfi izeneko neska erizain bat azaldu zen eta salbatu egin zuen. Alfik esaten dio Jesusek erabaki zuela beraiek taberna horretara joatea eta ez beste batera.
      Horren ildotik Leslik elizara joatea erabakitzen du eta bertan arkeologo batekin hitz egiten du.
      Pelikulan zehar ikusi dezakegu nola aldatzen duen Leslik iritziz bere alabaren bizia arriskutik salbatu zuenean erizain batek. Kristautasunaren aldeko filma dela iruditzen zait eta ateoak maila berean ez dituela mantentzen uste dut, baina orokorrean filma oso entretenigarria iruditu zait.
      Kristautasuna eta Jesusen inguruko gaiak lantzeko era ezberdina eta interesgarriagoa iruditu zait.

  2. Maddi Calero dio

    Pelikula honetan oso garbi ikusten da nola Leslie izeneko neska bati, ateoa dena, jesusi buruzko ideiak sartzen dizkiote buruan orduan klase batzuetara joaten da. Bertan jesusi buruzko gauzak erakuzten dituzte eta errezatu egiten dute.

    Bere gizona ez du ondo ikusten klase horietan ematen dutena eta edozer gauza egiten du bere emazteak talde hori lagatzeko, baina bukaeran berak bukatzen du jesusen gan sinisten eta ateoak izaten lagatzen dute eta 2 ume polit izasten dituzte.

  3. Eire Gomez Iriondo dio

    Pelikula hau gustatu zait. Garbi ikusi dezakegu jesusengan sinesten ez duten bi pertsonek, Lee eta Leslie, nola iristen diren beretaz sinistera. Dena da, gau batean Alfiek Leslie eta Lee-ren alana salbatzen duelako itotzen hari zenean. Orduan, Alfiek Esan zion Leslieri hasiera batean beste taberna batera joan behar zutela baino Jesusek bidali zituztela bertara. Hasiera batean Leek ez zuen sinesten baina prueba batzuk inbestigatu ondoren esistitzen duela ohartarazi zen. Leslie Alfiek beraien alaba salbatu eta segituan Jesusuengan sinesten hasi zen eta elizara joaten ere bai. Bien artean liskarrak hasten dira Lesliek sinesten duelako eta Leek ez.

  4. Maite Epelde dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da Lesliek azkenean sinesten duela. Baita bere gizonak ere, Leek. Alfiek haurra salbatzen duenean momentu gogoangarria da. Jesusek bidali duela bertara elkar ezagutzeko, beste jatetxe batera joan behar zuenean. Ateoak ziren pelikularen hasieran baina Lesliek, Alfieren ondorioz, sinesten hasten da eta Leek aurkitutako froga batzuen ondoren sinesten hasten da. Leek sinesteko Jesusengan froga batzuk behar zituen eta pelikula osoan froga horiek aurkitzen igarotzen du denbora Leslieren gizonak. Jende desberdina kontsultatzen du Jesusen bizitzari buruz gehiago jakiteko.

    Gutxien gustatu zaidana da pelikulak dokumental aspergarria ematen duela gertatutakoa poliki azaltzen duelako.

  5. Sara Mangas dio

    Pelikula hau asko gustatu zait batez ere hasierako zatia Alfie, Leeren eta Leslieren alabari bizitza salbatzen dionean. Alfiek esan zuen berez beste jatetxe batera joan behar zirela baino Jesusek bidali zuela jatetxe horretara bazekielako zerbait txarrra gertatuko zelako. Lee eta Leslie ateoak dira, hau da, ez dute jainkoengan sinisten. Baina momentu hartatik aurrera Leslie jainkoengan sinisten hasten da. Leek uste du tontakeri bat dela Jesusengan sinistea eta kazetaria denez Jesusen bizitza aztertzen hasten da frogatzeko Jesusen berpiztuera ez dela egia. Ohartarazten da ezin duela frogatu eta azkenean bera ere Jesusengan sinisten hasten da.

  6. Mitxel Alkorta dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu famili bat, restaurante batean. Beraien umea ia ito egiten da eta zorionez, emakume batek salbatu egiten du. Emakume horrek esaten dio emazteari Jesusek esan diola jatetxe horretara joateko, orduan, senarrak ideia hori burutik kendu nahi dio ez baitzaio gustatzen Jangoikoari erlazionatutako gauz guztiak. Beraz, emazteari burutik Jangoikoa kentzeko inbestigazio bat hasten da, piztuera gezurretan dabilela baieztatu nahi du, baina ez du lortzen. Hasieran, pentsatzen du Jesusek ez zuela inoiz existitu baina psikologa batek esaten dio hori ezinezkoa dela, gero esaten du Jesus ez zela hil baina mediku batek esaten dio hori ezinezkoa dela.

    Asko gustatu zait pelikula hau, nahiz eta Jangoikoarengan sinistera bultzatzen duela usten dudan.

  7. Ainhoa Espinoza dio

    Pelikula honetan, gizon kazetari baten bizitza azaltzen da. Hasieran, ateoa da, hau da, ez du Jesusengan sinesten. Egun batean, bere familiarekin jatetxe batean daudela, bere alaba ia ito egiten da. Bat batean bertako andre bat azaldu eta salbatu egiten zuen. Hortik aurrera Leeren amazteak Leslie Jesusengan sinesten hasten da. Leek pentzatzen du hori txorrada utsa dela eta bere emazteari frogatu nahi dio Jesusen bizitza kontaketa utsa dela. Adituei pertsonei galdetzen hasten da. Bukaeran amore ematen du eta Jesusengan sinesten du.

  8. Joritz Astigarraga dio

    Saritutako Chicago Tribune erreportaria proban jarri zuen fedea eta ateismotik bidaiatu zuen bere burua ateismotik kristautasunera. Honek bere emaztea beste gizon batekin maitemindu zenean hasi zen Jesus.

    Leslie kristau bihurtu zen eta Leek bere mundua amaitu zela uste zuen. Bonba bat erorarazi zion. Elizako edo kristautasunarenganako maitasuna ez zuen ateista erradikal bat izan zen eta bere emaztea etxera dator eta honela dio: orain kristau naiz, dio Brian Birdek, Kristoren kasua gidoilari gisa.

    Leslie kristau bihurtu zela esan zidanean, nire buruan zeharkatu zuten lehen hitza dibortzioa zen. Kristau batekin ezkondu nahi ez zuenez. Ateo izan nintzen eta kristautasuna ilusioa, kondairak, mitologian, jendeak sinesten zituela pentsatu nuen, eta ez nuen nahi fanatismoa bihurtu. Ez nuen norbait ezkondu. Leslie ezkondu nintzen, ez nuen aldatu. Horregatik pentsatu nuen joango naiz, dio.

    Hala ere utzi beharrean ikerketa hasi zen. Strobel-ek probaren berri emateko gaitasuna jarri zuen Kristoren heriotzaren, hilobiaren eta berpizkundearen frogak aurkitzen saiatzean. Bilaketak egintza horiek baino sakonago bihurtu ziren emazte maitekorraren bihotzean. Bere senarrak aurkitu eta onartu zuen Jainkoa aurkitu arte otoitz egiteari uko egin zion.

  9. Arantzazu Hernandez García dio

    Nere Pelikula honetan oso garbi ikusten dututenak eta Lee eta leslie semea alaba euki ditu eta restaurantera joan ziren eta familia besela joan ziren eta semealaba isixe hil egiten da eta alison etortezen da eta lee periodiasta dala eta ikerkerta etortzen ditu eta leslie eta alison meseta jotaten dira eta lee kreitzen saio eta alison leslilerik lagundtzen saio

  10. Ali El Jamay dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu erlijiorengan dauden bi krontrako ikuspuntu. Alde batetik adierazten digute ateoa edo ez sinestaile askoren ikuspuntua erlijioarengan, pertsona hauek pentsatzen dute dena faltsua dela, eta erlijio tontakeri bat dela. Beste ikuspuntua da sinesdunena, beraiek jaungoikoan sinesten dute eta pentsatzen dute benetan erlijioan.
    Pelikula osoa ikusi daite bi pentsamendu hauen arteko desadoztasuna baina azkenean beraien artean ulertu egiten dira eta onartu.

    Pelikula asko gustatu zait ze gauzak oso ondo kontatzen ditu eta intersgarria da.

  11. Oier Agirretxea dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu, famili ateo baten istorioa eta nola pelikula doan heinean, andrea Jesusengan sinisten hasi da.
    Pelikula hasieran alaba ia itto egiten da, baina emakume bat azaltzen da eta salbatu egiten dio, hortik aurrera, andrea jesusenganako maitasuna sentitu zuen. Gizona, jeloskor eta haserre, Jesuengan inbestigazio bat egiten hasi zen.
    Azkenean, gizona kristaua bihurtzen da eta barkamena eskatzen dio bere familiari.

  12. Manu Sanchez dio

    Pelikula hontetan ikusi dezakegu nola Leek, ikustean bere emaztea kristautzen ari zela bien alabari gertatutakoa eta gero; bera ayeoa izanda, erabaki bat hartzen du: Jesusen existentzia aztertzea eta frogatzea ez zela bizi izan. Ikerketan gauza askoz konturatu zen, lehen ez zituenak nahi ikusi ere egin. Ikerketak gertaera historikoetan oinarritzen zituen. Azkenean, konturatzen da bere hildako aitak erakusten zuena baino gehiago maite zuela eta bere emazteak bera maitatzen zuela, ez Jainkoa. Sinestuna egin zen, bere emaztearekin otoitz egiten, eta liburu bat idatzi zuen gertatukoari buruz.

    Pelikula oso ona iruditu zait, balore askorekin eta bi ideologietako ikuspuntuekin: ateoak eta sinestunak

  13. Lara Martin dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioari buelta bat ematen diolako eta zientziarekin alderatzen dituelako agertzen diren arrazoiak, zientifikoki frogatuta daudelako.

    Ez nekien hainbeste inbestigazio eta ebidentzia zeudenik Jesusen eta haren heriotza edo piztueraren inguruan.

    Arreta gehien sortu didan argumentua Marquez arkeologo famatua ematen duena izan da. Bibliaren inguruan testuinguru asko daudela beste erlijio batzukin alderatuta ere interesgarria iruditu zait. Gainera Jesus hil eta oso denbora motzean idatziak daude eta akatsik ere ez da aurkitu.

    Pelikulan ere azaltzea nola Lee, protagonista, psikoanalista batengana jotzen duen Jesusen piztueraren buruz gauza batzuk galdetzea. Ea piztueraren lehen testiguek aluzinazioak eduki al zituzten galdetzen dio Poter doktoresari. Jende gehiegi zirela aluzinazio berbera edukitzeko aitortzen dio Leeri.

    Azkenean, Leek pentsatzen zuenaren guztiaren aurkakoa frogatuta zegoela ohartzen da eta bera ere Jesusengan hasten da sinesten.

    Oso pelikula ona iruditu zait, gaur egun erlijioa zertan oinarritzen den benetan jakiteko.

  14. June Larrañaga dio

    Film hontan Lesliren senarra, Lee, kristautasunari buruzko hainbat argumentu bilatzen saiatzen da. Bere helburua Leslik Jainkoarengan sinisteari uztea zen. Hainbat argumenturen bila joaten da.
    Lehenengoa Jesusen piztuerari buruzkoa zen. Horretarako Wisconsinera joan eta Gary Habermasekin hitz egitea erabaki zuen. Honek esan zion 500 pertsonei azaldu zitzaiela Jesus eta posiblena egia izatea zela
    Urrengo pausua Marquez arkeologoarekin hitz egitea izan zen. Bibliako Itun Berriko hainbat eskuinskribu erakusten dio. Leek esan zion juduen artean ez zirela emakumeak testigutza emateko onartzen.
    Azkenik Poter doktoresarena joaten da. Psikologa agnostika batengana. Leeren galdera honako hau zen: lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten?
    Doktoresak aluzinazioak kutsatzen ez direla esan zion.
    Beste hainbat ikerketa ere egin zituen. Bukaeran errenditu eta sinistuna izaten amaitzen du.
    NIRE IRITZIA:
    Interesgarria iruditu zait Leek egindako ikerketa baina filmak kristautasunaren ikuspuntua goresten duela iruditzen zait.

  15. Ander Arambarri dio

    Peñikula hau interesgarria iruditu zait desberdina delako. Lee oso pertsonaia ona iruditzen zait berak erakuste du zenbat maite duen Leslie hori erakuste du Jesus bota egin nahi duelako beraien bizitzetik eta ateoak izaten jarraitzeko gustatu zitzaidan nola deuseztatzen dituzten Leeren argudioak denbora pasatu ahala eta gero eta pertsona gehiago bisitatu ideia gutxiagorekin geratzen delaikuste da eta azkenean sinesduna bihurtzea baino amaiera originalagoa espero nuen baina film ona iruditu ziten

  16. Enara Salgado dio

    The Case for Christ pelikulan, Lee izeneko gizona Lesli izeneko neska batekin ezkonduta dago eta alaba bat dute, Alison. Jatetxe batera joatea erabakitzen dute eta bertan Alison ia itota hil zen. Alfi izeneko neska erizain bat azaldu zen eta salbatu egin zuen. Alfik esaten dio Jesusek erabaki zuela beraiek taberna horretara joatea eta ez beste batera.
    Horren ildotik Leslik elizara joatea erabakitzen du eta bertan arkeologo batekin hitz egiten du.
    Pelikulan zehar ikusi dezakegu nola aldatzen duen Leslik iritziz bere alabaren bizia arriskutik salbatu zuenean erizain batek. Kristautasunaren aldeko filma dela iruditzen zait eta ateoak maila berean ez dituela mantentzen uste dut, baina orokorrean filma oso entretenigarria iruditu zait.
    Kristautasuna eta Jesusen inguruko gaiak lantzeko era ezberdina eta interesgarriagoa iruditu zait

  17. Agustin García dio

    Pelikula hau Lee Strobel-en bizitzaren buruz da eta nola kristautasunera bihurtu zen.
    Film honek frogak aurkezten ditu Jainkoaren alde.
    Lee-k histori kristaua desmontatzeko modua bilatzen hasten da eta bere emaztea horrela berreskuratzeko baina hura oker zegoena dela konturatzen da.
    Oso pelikula interesgarria iruditu zait.

  18. Naroa Aranguren dio

    pelikula asko gustatu zait nahiz eta zati batzuk ondo ez ulertu. Kontatzen duena oso politte da. Bilatzen azten denean juanaren buruz oso interesgarri da nola berak ez zuen sinisten ba oso interesgarria iruditu zait.

  19. Fatima Hammou dio

    The case for christ, es una película sobre un periodista ateo que niega la existencia de dios .Una vez su esposa , su hija y él estaban en un restaurante y de repente se atraganta la hija y la salva una enfermera , la esposa le dio las gracias y le comentó que no se los diese a ella sino a dios . Más tarde la esposa se hizo cristiana .El se enojó porque no quería compartir su vida con una cristiana porque suponía pàra el que la religión se basaba en ilusiones , leyendas , mitología …
    Para empujarla a abandonar la fe demostrándose con con hechos, que Cristo no resucitó y que, por tanto, su fe se desvanece necesariamente en una ilusión. Inicia una investigación periodística en toda regla durante 2 años , entrevistandose con arqueólogos, médicos, psiquiatras, biblistas… buscando pruebas de que la resurrección era un fraude. Pero cuanto más avanzaba en las pesquisas, más le desconcertaba los resultados.
    Al final el protestante osea el protagonista llega a la fe, no solo por las evidencias racionales, si no por el testimonio de su mujer, el testimonio de su amor. De esta forma, se evidencia la necesidad de la mediación en el camino de la fe, la mediación de carne y hueso que está en el centro de la concepción católica de la fe.
    Opinion: Hay argumentos muy poco convincentes y limitados sobre el tema pero aunque eso la película ha estado bien y loable para alguien que se atreva a emplear para difundir creencias .

  20. Aimar Arregi dio

    Pelikula hau asko gustatu zait orokorrean eta hemen erakusten da, nola erlijioak nahiz eta ez sinistu nola afektatzen duen eta nahiz eta hasieran ez den sinestuna. Horrekin esan nahi da, zerbait existitzen dela eta bere umea ia itotzen denean eta restaurante horretara joaten direnean , ez dela dena kasualitatea izan eta hori gertatu ostean, Jesusen inguruko gauz denak aztertzen hasten da eta azkenean pentsatzen du, eta azkenean sinisten bukatzen du. Horregatik bizitzan ez da dena kasualitatea izaten eta horrek esan nahi du Jesus edo Jaungoikoa existitzen dela. Pelikulan horri buruz hausnartzen da eta bertan jakintsu asko elkarrizketatzen ditu eta baita zerbaiten testigu izandako jendea ere, pelikulan asko ikasi du eta oso interesgarria egin zait, nahiz eta ez den fikziozko pelikula bat eta ez den barre asko egiten.

  21. Aroa Iraola dio

    “The Case for Christ” filma ikaragarri gustatu zait. Gehien bat Leek Leslieri aitortzen dionean jainkoarengan sinisten zuela, ez baitzuen aurkako argumentu edo frogarik aurkitu. Baina, Leek argumentu edo frogak nahi zituen aurkitu ea Jesus benetakoa zen edo ez argitzeko. Bere emaztea, Jesusengan sinisten hasi zen beraien alaba jatetxe batean eztarria trabatu eta Alfiek salbatu zuenetik. Hala eta guztiz ere, Leek kontzidentzia zela esaten zuen. Oso arraroa iruditu zitzaidan Leslieren arrazoia kristautasunean sinisteko, baina aldi berean oso polita.
    Leek buru belarri jardun zuen kasu horretan, eta bere aita hil zenean konturatu zen aita oso harro zegoela bere semeaz eta asko maite zuela, berak ez jakinda ere. Lee horretaz jabetu zenean, utsune ikaragarria sentitu zuen, bere seme Christopher jaio zenean aita etxetik bidali baitzuen.

  22. Iñaki Pablos dio

    Pelikulan Leeren eta leslieren bizia agertzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da eta Leslierekin ezkonduta dago. Pelikula hasieran Lee eta Leslieren pentsamentua ateoa da. Ikusten dutenean bakarrik sinisten dute. Behin jatetxe batean zeuden, beraien alabarekin. Han zeudela, beraien alaba itotzen hasi zen. Orduan emakume beltz bat sartu zen eta esan zuen Jesusi esker zegoela han. Berez beste jatetxe batera zijoala esan zuen baina zerbaitek esan zion ezetz. Hori gertatutakoan Lesliren zalantzak hasten dira ateoa den ala ez. Pelikularen zehar, Leslieren eta Leeren pentsamentuak kontrakoak ziren eta zenbait gatazka izan zituzten. Lee ikertzen hasi zen Jesus ez zela existitu izan, Hori egin nahi zuen beraren emazteari begiak irikitzeko. Topatu nahi zuenaren kontrakoa topatu zuen orduan, Jesus existitu zela ziurtatu zioten. Azkenean Leek Lesliren pentsamendua onartu zuen eta ez hori bakarrik, bera ere Kristaua egin zen.
    Nire iritziz bakoitzak bere pentsamendua eduki beharko lukee. Pelikulan iksten da nola leek oso gaizki pasatzen duen. Nire ustez Leek hasieratik onartu beharko lukee Lesliren pentsamendua eta ez zuen horrela jarri behar.

  23. Jakes Agirrezabal dio

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Baina gau batean ia ito zen eta mediku bat joan zen jatetxera eta berak esan zuen jesusegatik izan dela. Leslie elizara joaten hasten da eta bere gizona haserretu egiten da. Lee jangoikoangan ikertzen hasten da modu desesperatu batean. Gero Leeri aita hil zion eta asko sufritu zuen. Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. “Nik ere sinesten dut” esango du. Filma asko gustatu zait pertsonak egun batetik bestera nola aldatzen diren azaltzen direlako. Ala ere berdin maitatzen dute bukaeran elkar

  24. Alicia Ramos dio

    The case of christ pelikulan bizitza errealean gertatutako gertakizunak kontatzen dira. Pelikula berezia iruditu zait,ez bainago erlijioarekin zerikusia duten filmak ikusten, baina film hau gustatu egin zait.

    Oso arraroa egin zait Lesliren arrazoia kristau bihurtzeko eta gehien bat gustatu zaidana Leen jarrera izan da, hasiera batean ez du onartzen bere emaztea kristau bihurtzea eta kristautasunari buruz informazioa biltzen hasten da kristautasuna gezur bat zela frogatu nahian, baina azken batean bere frogek ez zuten ezertarako balio izan eta Lee kristau bihurtzen da bere aitaren heriotzaren ostean.

  25. Xabier Larrañaga dio

    Pelikulako protagonistak iritzi berdina dute hasieran. Pelikula aurrera doan bitartean, Lesliren pentsatzeko era aldatu zitzaion, bere alabari gertatutakoaren ondorioz. Lesliren pentsamendua hasieran ateoa da. Lesliren gizonak, berriz, ezin du ulertu Lesliren iritzi aldaketa. Nire aburuz, horrelako gertakizun baten aurrean, maite duzun pertsona salbatu denez sinesten hasten zara edozein gauzetann hori gertatu zitzaion Leeri. Lee ulertzen dut bere emaztea hor sartzea berria baita berarentzat. Jesusen existentzia deuseztatzeko ikerketa bat ari zen egiten. Bukaeran, ordea, Leslieri laguntzea erabaki zuen. Baita ere, Leeren eta bere aitaren arteko harremana aipagarria iruditu zait, Leek pentsatzen baitzuen bere aitak ez zuela maite.

  26. Aimar Garate dio

    Ainguratzeko otoitz eta otoitz deia argumentua. ondo-asmo etiketan zati da ekitaldirik errealeko inspiratuta. Hau da, badakizu zein den zure pertsonaia nagusiaren esperientzia Milagrosa da baldin eta ezagutzen ikusezina haria dela bere benetako auto erlijio aurkikuntza ekarri, filmaren gonbidatzen berrespena da.

    Eta horixe egiten gorritu edo galtzerdiak tinta gabe. Hartu ultra-kontserbadorea katixima eta leiala erregu bat konektatu duzu teoria bat ez dela bakarrik erakusten duzun baina baita saskian laguntza ekonomikoa sustatzeko pasatzen duzu. Azken batean, hori Kinder arrautza bezala da produktua saltzen ari zaren, txokolate munching eta noiz aurkituko dituzu oparia gurutze bat eduki duzu. Hemen erlijio bihurtze on lursailaren da.

    Nire iritzia: Nire ustez oso pelikula ederra eta interesgarria izan da eta asko gustatu zait nola azkenean nola biak ondo bukatzen duten eta biak azkenean kristorekin zinisen dute.

  27. Aimar Platero dio

    Pelikula asko gustatu zait. Lee edozer egiteko prest dago bere emaztea jainkoagatik berreskuratzeko nahiz eta azkenean ez duen lortzen ezin duelako frogatu Jesusen berpiztea egia edo gezurra izan zen edo ez. Azkenean beraien alaba ere kristautasunean sartzen dute eta dena Alfiek egun batean beraien alaba itota hiltzeagatik salbatu zuelako azken finean.

  28. Garazi Salas dio

    Pelikulan bi protagonitak iritzi berdinekoak dira hasiera batean. Pelikula aurrera doan heinean, Lesliren pentsatzeko modua aldatu egiten da, bere alabari gertatutakoaren eraginez. Inoiz ez du sinetsi jainkoarengan. Orain arte. Bere gizonak, berriz, ezin du ulertu Leslieren iritzi aldaketa. Nire ustez, horrelako gertakizun baten aurrean, maite duzun pertsona salbatu denez edozertan sinesten hasten zara. Hori gertatu zitzaion Leeri. Alde batetik, Leeren egoera ulertzen dut, beretzat berria baita bere emaztea mundu horretan sartzea. Hala ere, ez zen egon Leslieren alboan behar zuenean: Lesliek bigarren umea izan zuenean, adibidez. Jesusen existentzia deuseztatzeko ikerketa bat ari zen egiten. Azkenean, ordea, Leslieri laguntzea erabaki zuen, oso berekoia izan baitzen.

    Pelikulan Leeren eta bere aitaren arteko harremana aipagarria iruditu zait. Leek pentsatzen zuen bere aitak ez zuela maite. Bere hiletan egunean, bere karteran , Leek idatzitako berriak topatu zituen arte. Orduan amak esan zion aitak hitzez inoiz ez adierazi izan arren, asko maite zuela.
    Hortik aurrera, bere familiarekin egoera hobera joan zen. Oso garrantzitsua iruditzen zait Leek izan zuen jarrera aldaketa.

  29. Ouassila Hajji dio

    Pelikulan bikote bat ateoak direnak eta alaba bat dutenak jatetxe batera joaten dira eta han beraien alaba txikia goxoki batekin atragantatzen da. Han andre batek lagundu egiten die eta ezkerrak ematerakoan andreak esaten die dena jaikoak egin duela bera bezte jatetxe batera juan behar zuela baina zerbaitek esaten ziola jatetxe hontara etortzea, neska txikiaren ama gau osoan jaikoaren buruz eta egunak dijoala andraren gana joan eta jaikoaren buruz gehiako jakiteko gogoarekin. Bere gizona ez zegoan ados gauz horrekin eta egun osoak azarre pasatzen dituzte eta gizonak jaikoaren buruz bilatzen asten deneak bera ere sinisten asten da. Nire jaikoaz sinisten dut eta niretzat laguntza asko ematen dit, ez dakitenean zer egin edo triste eta pozik nagoenean an daukat berarekin hitz egiteko. Dana oso espirituala da.

  30. Ruben Amaro dio

    Pelikula hau pixka bat aspergarria izan arren gai inportante batzuk jorratzen ditu, adibidez familia arteko harremanak; Lesli eta Leeren arteko harremana ondo dijoa, Lesli Jesusengan sinesten hasten deneratarte,orduan, Lee kristautasuna asmatutako ipuin bat dela erakusteko ikerketa bat egiten hasten da, eta periodista bat denez, gaiatik dakiten pertsonei elkarrizketak egiten hasten da. Beste gaietako bat erlijioarekiko fedea da; Lesli ateoa izanik Jesusengan sinesten hasten da, Alfie izeneko erizain batek bere alaba Alyson salbatzen zuenean, Alfiek esan zion Jesusek eraman zuela jatetxe horretara bazekielako zerbait gertatuko zela.

  31. Danel Fernandez dio

    Pelikula interesgarria iruditu zait.Pelikula erakusten jesus benetan existitu zela benetan.
    Lee ateoa da baita ere bere senarra Leslie ,jatetxe lee, leslie eta bere alaba Alison ito egiten da baina Alfie dotore iristen da eta lagundu egiten dio.Alfie dotorea esaten dio jainkoa ekarri diola.Pelikula honek erakusten du ea Jesus benetan izan zela misterioa

  32. Irene Mateos dio

    “The Case of Christ” pelikula oso didaktikoa iruditu zait, kristautasunaren historiaren gauza asko kontatzen eta frogatzen dituelako. Nahiz eta ateoa izan, oso interesgarria iruditu zait. Hortaz aparte, Lee eta Lesliren arteko harremanean egon diren aldaketak pelikulan zehar dira gehien gustatu zaidana. Lee “bihotzberritzen” da, eta oso polita iruditzen zait. Baita ere, pelikula honek transmititzen dituen baloreak (maitasuna, elkar ulertzea eta abar) garrantzitsuak iruditzen zaizkit, guztiak ikasi beharreko zerbait. Laburrean esanda, pelikula interesgarria, didaktikoa kristautasunaren arloan eta historia polita kontatzen duena.

  33. Yassine Hammou dio

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da, zerbait sentitu du eta otoitz egin du.
    Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Ikerketa sakon bati hasiera emango dio, kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko du.Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee.Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, azkenean Leek onartuko du.
    Hasieran ez dut gustuko, baina Jesusi buruzko informazioa bilatzen hasi zen. Ondoren, filma gustatzen zait.

  34. Naroa Zubizarreta dio

    Pelikula hau relijiosoa da, ezkontuda dauden pareja batek Leslie eta Leek arazoak edukitzen hasten dira beraien alaba ia hil eta gero, Leslie jesusengan sinisten hasten da eta Leek hori ez du onartzen eta bronka eta arazoak edukitzen hasten dira Lee ateoa delako, azkenean Leek asko pentsatu eta gero Leslirekin batera bildu eta Lee ere jesusen jarraitzaile bihurtzen da, eta familia ateo bat izatetik jesusen sinisten duten familia bat bihurtzen da.

  35. Amina Hammou dio

    Pelikulako protagonistak Lee eta Leslie dira, ateoak dira, hau da ez dute sinisten jainkoa existitzen denik, ikusten dutenean bakarrik sinisten dute. Beraien alabari aukera ematen die nahiduen erlijioa jarraitzea. Lesliek Cristianismoa jarraitzen hasten da baina Leeri ez zaio bat ere gustatzen eta bere emaztearekin arazoak izaten hasten da. Leslie ez du uzten Cristianismoa eta orduan Leek bilatzen hasten da erlijio horri buruz. Seme txiki bat izan zuten eta Christian izena jarri zioten.
    Leen aita hil egin zen baina hasieran Leeri ez zaio 5 importa baina gero ikusi zuenean bere aitak aita egin zuela Leeri asko arrepentitu egin zen.
    Arazo asko eta gero Leek Cristianismoengan hasten da sinisten, eta azkenin bere emaztearekin oso ondo konpontzen da.

  36. Julen Goenaga dio

    Gau batean Leslie, Lee eta beraien alaba Alison jatetxe baten afaltzen ari ziren. Bat-batean Alison larri sentitzen hasi zen, janari zati batekin, ezin zuelako irentsi. Ezin zuten atera eta emakume batek laguntzen dio janaria ateratzen. Kasualidadea zela uste zuten, baina emakume horrek sentimendu bat izan zuen jatetxe hortara joateko. Sentimendu hori Jesusena izan omen zen. Hortik haurrera Leslie Jesusekin sinisten hasi zen, baina Lee kazetari ospetsuak ez zuen berdina pentsatzen. Oso aurkako pentsamenduak zituen eta horregatik Jesusen berpizketa ikertzen hasi zen. Orduak eta orduak igaro zituen kasu hori ikertzen baina ez zuen ezer lortu, bere emaztearekin haserretzea besterik ez. Gainera Leslie batailatu egiten da. Aita hiltzen zaionean, Leek jakin zuen bere aita oso harro zegoela bere arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten. Azkenean Leek onartu egin zuen Jesusengan sinistea.
    Pelikula asko gustatu zait batez ere oso interesgarria zelako eta beti gauzak ari zirelako pasatzen.

  37. Naroa Alberdi dio

    Leek pelikulan zehar izaten duen jarrera iruditzen zait aipagarriena. Izan ere, Lesliek jainkoarengan sinesten duela esaten dioenean, bera asko larritzen da eta informazio bila hasten da. Jarrera hori ez zait normala iruditzen oso exageratua baita.
    Nire ustez, bakoitzak eskubidea du nahi duenean sinesteko. Leslieren bizitzan, hainbat egoerengatik jainkoan sinesten hasten da eta hori errespetatu egin beharko litzatekeela iruditzen zait bere gizonak errespetatu ez zuen arren.

  38. Maria Etxaniz dio

    Filmaren iritzi orokorra ez partekatu arren interesgarria iruditu zaizkit Leek filmean zehar egin dituen erreflexioak, edo ta ikerketak. Amaieran Leek ulertzen du bere emazteak Jesus jarraitu arren haien arteko maitasuna ez dela aldatu. Bera bakarrik aldendu dela Lesly-regandik erantzun gabeko ikerketa baten atzetik joaten denean.

    Alde batetik iritzi formal bat eman beharko banu esan beharko nuke filma oso kristautasunaren alde eginda dagoela beti ateoak “kritikatzen”, nire ikuspuntutik. Beste aldetik oso ondo eginda dagoela esan beharko nuke eta bukatzeko bakoitzak bere iritziak dituela eta hor ezin dugula sartu azpimarratu nahiko nuke.

  39. Denali Martinez dio

    Pelikula honetatik gehiena harritu nauena Leeken jarrera izan da.
    Hau da, Lesliek esaten dionean jainkoarengan sinesten duela, Leek informazioa topatzen hasten da. Egoera honetan bere jokatzeko modua errespetatu egiten dut baina ez da oso normala, bakoitzak nahi duenarekin sinesteko eskubidea dauka. Leslieri bere bizitzan zehar gertatu zaizkion egoerarengatik sinisten du jainkoan eta guztiz errespetatu behar da.
    Baina denborarekin Leekek errespetatu egiten du. Inoiz ez da berandu gauzak ondo egiteko. Orokorrean pelikula asko gustatu zait, bukaeran batez ere, dena ondo bukatzen delako.

  40. Naia Noriega dio

    Pelikula honetan ikusi dezakegu famili bat, restaurante batean. Beraien umea ia ito egiten da eta zorionez, emakume batek salbatu egiten du. Emakume horrek esaten dio emazteari Jesusek esan diola jatetxe horretara joateko, orduan, senarrak ideia hori burutik kendu nahi dio ez baitzaio gustatzen Jangoikoari erlazionatutako gauz guztiak. Beraz, emazteari burutik Jangoikoa kentzeko inbestigazio bat hasten da, piztuera gezurretan dabilela baieztatu nahi du, baina ez du lortzen. Hasieran, pentsatzen du Jesusek ez zuela inoiz existitu baina psikologa batek esaten dio hori ezinezkoa dela, gero esaten du Jesus ez zela hil baina mediku batek esaten dio hori ezinezkoa dela.

    Asko gustatu zait pelikula hau, nahiz eta Jangoikoarengan sinistera bultzatzen duela usten dudan.

  41. Aimar Quintana dio

    Pelikula gustatu zait. Gehien gustatu zaidana da Leslieren jarrer. Berak klaru dauka zer nahi duen eta zer ez. Leeren jarrera ez da oso egokia nahiz eta bukaeran aldatzea. Bakoitzak nahi duena sinetsi dezake, nahiz eta besteei ez gustatu.
    Pelikula honekin asko ikasi dezake jesusen biziari eta ebanjelioari buruz. Gehien gustatu zaidana bukaera izan da. Pelikula hau oso ondo eginda dago eta pentsatzen det denbora asko eman dutela hau pentsatzen eta egiiten.
    Orokorrean asko gustatu zait pelikula.

  42. Yaiza Diaz dio

    Pelikula honetatik gehiena harritu nauena Leeken jarrera izan da.
    Hau da, Lesliek esaten dionean jainkoarengan sinesten duela, Leek informazioa topatzen hasten da. Amaieran Leek ulertzen du bere emazteak Jesus jarraitu arren haien arteko maitasuna ez dela aldatu. Bera bakarrik aldendu dela Lesly-regandik erantzun gabeko ikerketa baten atzetik joaten denean baina ulertu ondoren ere, bera kristaua egiten da. Nire iritziz, bakoitz alibre da egin nahi duena egiteko eta pentsatu eta zertan sinistu jakiteko.

  43. Luken Quintana dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioari buelta bat ematen diolako eta zientziarekin alderatzen dituelako agertzen diren arrazoiak, zientifikoki frogatuta daudelako.

    Ez nekien hainbeste inbestigazio eta ebidentzia zeudenik Jesusen eta haren heriotza edo piztueraren inguruan.

    Arreta gehien sortu didan argumentua Marquez arkeologo famatua ematen duena izan da. Bibliaren inguruan testuinguru asko daudela beste erlijio batzukin alderatuta ere interesgarria iruditu zait. Gainera Jesus hil eta oso denbora motzean idatziak daude eta akatsik ere ez da aurkitu.

    Pelikulan ere azaltzea nola Lee, protagonista, psikoanalista batengana jotzen duen Jesusen piztueraren buruz gauza batzuk galdetzea. Ea piztueraren lehen testiguek aluzinazioak eduki al zituzten galdetzen dio Poter doktoresari. Jende gehiegi zirela aluzinazio berbera edukitzeko aitortzen dio Leeri.

    Azkenean, Leek pentsatzen zuenaren guztiaren aurkakoa frogatuta zegoela ohartzen da eta bera ere Jesusengan hasten da sinesten.

    Oso pelikula ona iruditu zait, gaur egun erlijioa zertan oinarritzen den benetan jakiteko.

  44. Javier Larrañaga dio

    Hasteko niri pelikula hau gustatu zait. Pelikula honetan harritu didana da zergatik hasarratzen den Lee bere emaztearekin kristau nahi zuelako izan. Bestalde nik 12 urteko edpo gehiagoko pertsonak ikustea gomendatzen dut gauz batzuk ez direlako onak. Denborarekin Leerek errespetatu egiten du bere erlijioa eta bera ere Kristau nihurtzen da. Leerek eta bere emazteak bi ume dauzkate eta ume bat galtzekoran arriskuan egon ziren baina erizain bat azaldu ete bizitza zalbatu zion. Horri esker Leslie kristau bihurtu zen

  45. Andrey Lizarralde dio

    Egoera honetan bere jokatzeko modua errespetatu egiten dut baina ez da oso normala, bakoitzak nahi duenarekin sinesteko eskubidea dauka. Leslieri bere bizitzan zehar gertatu zaizkion egoerarengatik sinisten du jainkoan eta guztiz errespetatu behar da. Jarrera hori ez zait normala iruditzen oso exageratua baita.
    Nire ustez, bakoitzak eskubidea du nahi duenean sinesteko. Leslieren bizitzan, hainbat egoerengatik jainkoan sinesten hasten da eta hori errespetatu egin beharko litzatekeela iruditzen zait bere gizonak errespetatu ez zuen arren. Osoa ikusi ez badut ere, pelikula honek transmititzen dituen baloreak (maitasuna, elkar ulertzea eta abar) garrantzitsuak iruditzen zaizkit, guztiak ikasi beharreko zerbait. Laburrean esanda, pelikula interesgarria, didaktikoa kristautasunaren arloan eta historia polita kontatzen duena.

  46. Ane Errasti dio

    Pelikula hau familia ateo baten buruz doa. Filmeko protagonistak Lee eta Lesli dira eta mirari bat izaten dute eta horren ondorioz Leslik fedea berrezkuratzen du. Lee ateoa da eta hasiera batean ez du batere gogoko Lesliren jarrera. Orduan, Lee periodista denez bere lagun batek gomendatzen dio inbestigazio bat egitea eta inbestigatzen hasten da jesusen heriotzaren inguruan.

    Oso interesgarria eta harrigarria iruditzen zait Leeren jarrera bere inbestigazioan zehar duena. Azken finean iristen da ondorio batera, inbestigazio pila eta jende pila bat bisitatu ondoren, non ateo izateari usten dio eta bere emazteari barkamena eskatzen dio berak izan duen jarreragatik bere emaztearekin.

  47. Ariane Mateos dio

    Pelikula honetan ikusi daiteke nola Leek, kristautasuna gezurretazkoa dela frogatzen saiatzen den. Guztia beraiek lehenago ateoak zirelako, eta ezusteko baten ondorioz bere emaztea jesusengan sinisten hasten delako.

    Lee hainbat adituengan joaten da. Horietako bat psikoanalista bat, eta pertsona horrek esaten dio bera ateoa dela txikitan aitarekin arazoak izanagatik. Gero, mediku batengana joaten da eta horrek zientifikoki frogatzen dio Jesus gurutzean hil zela eta berpizkundea ez zela jendearen aluzinazioa izan.

    Geroago, Leslie, Leeren emakumea, bataiatu egiten da eta faborez eskatzen dio Leeri bere burua irekitzea eta Jesus bere barruan sartzen lagatzea eta horixe egiten du Leek.

    Nire ustez, Leek ateoa izaten jarraitu beharko zuen, nahiz eta frogatu gurutzean hil zela, ez dago frogarik Jesusek halako mirariak egin zituela, beraz, ez dut berarengan sinisteko arrazoi sendorik ikusten. Hori alde batera utziz, pelikula interesgarria iruditu zait nahiz eta pixka bat azpergarria izan.

  48. Irati Mendizabal dio

    Pelikulan zehar Leek duen jarrera aldaketa interesgarria eta aipagarria iruditu zaizkit. Hasiera batean ateo da bere emazte Leslierekin batera. Ordea gero Leslie kristau bihurtzen denean Leek ez ditu bere sinesmenak errespetatzen. Iruditzezait interegarria dela nola kazetari batek egiten ikerketak, informazio bilaketak, elkarrizketak… ikuste. Kasu honetan, hori, Leek jesusen berpiztuera faltsue dela zihurtatu nahi duenena ageri da. Amaieran, Leek hausnarketa bat egiten du eta ohartzen da bere emaztea errespetatu egin behar duela eta bere laguntza eskaini behar diola.

    Nire aburuz, pelikularen istorioa oso ondo egin da dago, azken finean, edozein gizakiri gerta dakiokeen zerbait dela iruditzen zait eta. Egia da ordea, kristautasuna asko defendatzen duela eta era batean edo bestean ateoak “kritikatzen” dituela.

  49. Andrea Dieguez dio

    Fila honetan famili bat agertzen da. Restaurante batean daude eta beraien umea ito egiten da, orduan emakume bat dago erizaina dena eta salbatu egiten du. Leisle kristaua bihurtzen da, baina bere gizonak ez du onartzen. Hainbat eginkizun agertzen dira bera elizara joaten eta beste hainbat. Leisle eta Lee bere gizonak burruka asko edukitzen dituzte gain honengatik. Azkenea, gizona ere kristaua bihurtzen da.

    Pertsonalki filem hau ez zait batere gustatu. Bakoitzak bere pentsaerak ditu eta inorrena ez dago ondo eta ez gaizki. Filmean emakumeak hori nahi badu pentsatu hori pentsa dezake eta gizonak beste zerbait nahi badu petsatu pentsatzea da. Denok errespetatu behar ditugu bakoitzaren iritziak eta ez kritikatu. Hau da, bakoitzak nahi duena pentsatzea.

  50. Alex Juaristi dio

    Pelikula honetan ikusten dugu Lee gizon ateo bat, ez zuena jainkoarengan sinesten eta bere emazteak ez zuen sinisten ezusteko bat gertatu zen harte.

    Pelikulan zehar emakumea kristaua bihurtzen da eta gizonari ez zion grazi handirik egin eta datu historikoak berreskuratzen hasi zen. Azkenean gertatu ziren gauzengatik Lee ere kristau bihurtzen da eta denak zoriontsu bizi ziren.

    Niri pelikula asko gustatu zait eta edozein pertsonari gomendatuko nioke, gauz asko ikasten dituzulako onera.

  51. Pablo Carmona dio

    Pelikula honetan ikus dezakegu gizon ateo baten kristautasunerako konbertsioa.
    Nahiz eta pelikula osoan zehar kristautasuna deuseztatzen saiatzen den, bukaeran ezin dela horrelakorik egin eta kristautasuna bere bizitzan onartzen du bere emazteak egin duen gisan.
    Kristautasuna deuseztatzeko, Lee-ren argudio nagusia Jesus gurutzean ez zela hil da. Hainbat adituen hitz egin eta gero, mediku espezializatu batekin elkartzen da eta honek mesiasaren heriotza ziurtatzen dio. Berak ematen dituen arrazoietako batzuk hauek dira: Jesus jipoitua izan zela latigo latigo batekin;beraz, oso minduta zegoen gurutzean jarri baino lehen, lantza bat sartu ziotenean ura eta odola atera zen; honek esan nahi du ito egin zela, eta azkenez, jesusen heriotza lekuko askok bizi zutela.

  52. Miren Bastida dio

    Pelikula hau ateo batzuei buruz hitz egiten duen filma da. Hasteko, Lee eta bere emazteak ez dute Jesusengan sinesten baina beraien alabari zerbait gertatu behar zitzaionean, orduan emaztea hasten da sinesten.

    Hori ikusiz, erizain batek emazteari Jesusengana gerturatzen laguntzen dio eta Lesliek, Leeren emazteak, benetan zentzua hartzen dio biziari. Leek ordea, ez du sinesten frogarik ez dagoelako eta hori ziurtatzeko, psikoanalista batengana joaten da frogak aurkitzeko. Medikuak ordea, demostratu egiten dio gurutzean hil zela eta orduan, Leek onartzen du Jesus bertan hil zela.

    Azken batean, Leek eta Lesliek biek sinesten dute Jesusengan baina Leek sinesten ez zuenean ere, Lesliek eskubide guztia zuen Jesusengan sinesteko, Leek ezin zion ezer esan. Baina ala ere, ongi iruditu zaizkit Leek egindako ikerketa guztiak, frogak behar zituelako. Ondorioztatuz, guztiak dute eskubidea nahi duten gauzetan sinesteko eta inork ez du ezer esan behar.

  53. Maite Bastida dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, pertsona baten iritzia edota pentsatzeko era zer erraz aldatu daitekeen frogatzen duelako.
    Kasu honetan, Leslie eta Leeren iritzia guztiz aldatzen jesus eta jaungoikoarengan pelikula aurrera doan bitartean. Leslieren aburua guztiz aldatzen da bere alaba ia itota hiltzen denean eta, Jesusen esker, neska batek bere alaba salbatzen duenean.
    Leek, ordea, frogak eta inbestigazioak behar izaten ditu bere iritzia aldatzeko kristautasunari buruz. Setati denez eta bere emazteari frogatzea nahi dionez Jesus ez zela gurutzean hil eta dena gezurra dela, hainbat inbestigazio egiten ditu profesionalekin. Baina, gauzak ez dira berak espero zuen bezala ateratzen, ohartzen baita Jesus benetan gurutziltzatuta hil zela. Hori baieztatzeko hainbat froga aurkitzen ditu: adibidez, mediku batek esaten dio Jesusi ura eta odola atera zitzaiola hil zenean, eta hori itotze froga bat da. Gainera, testigu asko zeuden hau gertatu zenean eta gezurra izango bazen, ebanjelioan ez zen idatzita egongo, gurutzean lapurrak hiltzen baitzuzten.

  54. Nerea Etxaniz dio

    Pelikula honek erlijioari buruz hitzegiten du errealismo puntu batetik, hau da benetan gertatutakoa da. Pelikula honetan Leeken jarrerak asko arritu nau, bere emaztea ez zuelako errespetatzen bere gustuko gauzak egiteagatik. Bestalde, pelikula interesgarria iruditu zait, baina atalburu batzuetan zerbait aspergarria egin zait ez baitzuelako ondo sakontzen. Horrez gain, gai hauei buruzko pelikulak ez didate atentziorik ematen, beraz, ez da etxean ikusiko nuen pelikula bat, baina ondo iruditzen zait gelak estilo honetako film bat ikustea, gai honi buruz hausnartzeko.

  55. Malaika Talib dio

    Pelikula senar-emazte bati buruzkoa izan da, Lee eta Lesly. Behin jatetxe batean zeudela beraien alaba itotzen ari zen, eta eritzain batek lagundu zion, alegia, bizia salbatu zion. Emakume horrek esan zien beste jatetxe batera joateko asmoa zuela, baina Jesusek jatetxe horetara eraman zuela. Ordutik Leisly jaungoikoan sinisten hasi zen, berriz kristautu egin zen. Beti otoiz egiten zuen, bere senarari benetako bihotza ematea harrizkoaren ordez.

    Baina Leek ez zuen sinisten Jesusekin gertatu zen “historioa”, horregatik laginen bila atera zen. Asko saiatu zen bere emaztari ziurtatzeko bere sinesmena ez zela benetakoa, baina ezin izan zuen egin hori. Bukaeran bera ere kristautu egin zen, eta artikulu bat idatzi nahi zuen egunkarian baina nagusiak ez zion utzi. Orduan Leislyk esan zion liburua idazteko, artikulua ezin baizuen.

    IRITZIA: Pelikula ona zen kristauak, kristautasunarengan bultzatzeko, baina niretzako hau ez zen erabilgarria, nik nire erlijioa sinetsi behar baitut. Fededunak izateko fedea izan behar da. THERE WON’T BE SENSE IN HISTORY IF THERE WAS NO RELIJION!

    Bakoitzak bere erlijioan sinesi behar du, ez badu nahi, orduan bizitzea nahi duen bezala baina besteen iritzia erespetatuz. (Let them live their life as they wish, we cant force them).

    Baina gero gogoan eduki gero damutzeak ez duela balio, hartu erabakia ziur ba zaude horrekin dena ondo irtengo dela. (Life is to Live not to Regret). Bizitzeko batzutan gauza batzuk sinetsi behar ditugu ez dutenak zentzurik edukiko hasiera batean, baina ondo ikusiz gero, ikusiko genuke zer dagoen horen atzetik.

  56. Douae Chiguer dio

    Pelikula hau ateoa den Lee izeneko periodista bati buruzkoa da. Lesli bere emaztea da, alaba bat dauka eta emaztea haurdun dago. Lesli ere ateoa zen , ateoek soilik ikusten eta egiten duten horretan sinesten dute: “gertatukoak” soilik.

    Egun batean, jatetxe batean afaltzen ari zirela beraien alaba Alison larri jartzen da eta Alfie izeneko erizainak salbatu egin zuen. Leslik suertea izan zela esan zion, baina, Alfiek jaungoikoak izan zela esan zion. Eta hortik haurrera Lesli kristautasunari hurbiltzen hasi zen. Elizara joaten hasi zen, otoitz egiten eta horrek ondorio batzuk ekarri zituen Leekin. Leek bere emaztea galtzen ari zela sentitu zuen eta Lesli beregana itzultzeko ikerketa bat hasten du. Mediku ospetsu, apaiz, psikologo… , jende askorekin hitz egin zuen Jesusen piztuera gezurra zela egiaztatzeko, baina ez zuen lortu.

    Azkenean, bera ere Jesusen piztuera egia dela jakiten du eta bere emazteak arrazoia seukala ere. Eta Lee ere kristau bihurtzen da.

  57. dio

    Pelikiula honetan famili ateo bat asaltzen da. Egun batean jatetxe batera joan zirenean, alaba itotzen ari zenean emakume bat asaldu zen eta bizitza salbatu zion, ondoren, emakume horrek esan zuen Jesusek esan ziola jatetxe hortara joateko eta familiak ez zion kasurik egin emaztea ezik. Emaztea gehiagop informatzeko gogoa zuen oso kuriosoa irut¡ditzen ziolako tema hori eta bere alaba salbatu zuenarengana joabn zen eta elizara abiatu ziren. Hortik aurrera gerota gehiagotan joan ziren eta gizonak ez zuen nahi bere emaxztea elizara joate ez zuelako batare Jesusengan sinesten. Gizonak pruebak bilatzen hasi zen Jesusen berpiztua gezurra dela konprobatzeko, gende askorekin egon zezn hiotzegiten eta iñork ez zion esan berak aitzea nahi zuena.
    Azkenean gizonak kristaua egin zen Jesusengan siñesten hasi zelako eta ezin izan zuelako komprobatu dena gezurra zela.

  58. Anet Garate dio

    Pelikula honen hasieran familia bat agertzen da, jesusengan sinesten ez duen familia bat, baina gertatutako mirari batengatik emaztea kristautasunean zartzen hasten da, jesusen sinesten, elizata joaten, bataiatu egiten da… Bere gizonari ordea aldaketa hori ez zitzaion ondo iruditu bera ateoa baitzen, berak jesusen kruzifikzioa faltsua zela nai zuen erakusti bere emazteak kristautasuna lagatzeko, berak uste zuelako kristautasunak, jesusek, bere emaztea kendu ziola.

    Bere emazteak beti errezatu egiten zuen bere gizonari jainkoak haragizko bihotsa bere harrizkoarengatik aldatzeko, bere senarrak ordea jesusen kruzifikzioa faltsua dela probatzen intentatzen jarraitzen du, azkenean ohartzen da berak egindakoa gaizki dagoela eta bere emaztea bezala jesusengan sinesten hasten da. Orokorrean pelikula honetan guztia gustatu zait, interesgarria izateaz aparte, asko ikasi daitekelako jesusengatik eta kristautasunaren mundutik, baita ere guztien erabakiak errespetatzen ikas daiteke.

  59. Naroa Sayavera dio

    Pelikualko protagonistak Lee eta Lesle dira.Ez zuten sinisten jainkoa existitzen zuenik.Beraien alabari aukera ematen die nahiduen erlijioa jarraitzea. Lesliek Cristianismoa jarraitzen hasten da baina Leeri ez zaio bat ere gustatzen eta bere emaztearekin arazoak izaten hasten da. Leslie ez du uzten Cristianismoa eta orduan Leek bilatzen hasten da erlijio horri buruz. Seme txiki bat izan zuten eta Christian izena jarri zioten.Leen aita hil egin zen baina hasieran Leeri ez zaio 5 importa baina gero ikusi zuenean bere aitak aita egin zuela Leeri asko arrepentitu egin zen.
    Arazo asko eta gero Leek Cristianismoengan hasten da sinisten, eta azkenin bere emaztearekin oso ondo konpontzen da.

  60. Jakes Larrañaga Donoso dio

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki zuten . Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da, bere alaba salbatu egin zuen pertsonarekin. zerbait sentitu du eta otoitz egin du.
    Senarrari esaten dio eta haserretu egiten da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Ikerketa sakon bati hasiera emango dio, kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko .Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee. Leek onartuko du benetan Jesus berpiztu egin zela eta fededuna bihurtzen da. Filma asko gustatu zait.

  61. Julen Zendoia dio

    Pelikula hau asko gustatu zait batez ere hasierako zatia Alfie, Leeren eta Leslieren alabari bizitza salbatzen dionean. Alfiek esan zuen berez beste jatetxe batera joan behar zirela baino Jesusek bidali zuela jatetxe horretara bazekielako zerbait txarrra gertatuko zelako. Lee eta Leslie ateoak dira, hau da, ez dute jainkoengan sinisten. Baina momentu hartatik aurrera Leslie jainkoengan sinisten hasten da. Leek uste du tontakeri bat dela Jesusengan sinistea eta kazetaria denez Jesusen bizitza aztertzen hasten da frogatzeko Jesusen berpiztuera ez dela egia. Ohartarazten da ezin duela frogatu eta azkenean bera ere Jesusengan sinisten hasten da.

  62. Naia Del Carmen dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioaren inguruan hitz egiten duelako.
    Lee izeneko gizon bat, Lesli izeneko neska batekin ezkonduta dago eta alaba bat dute, Alison. Jatetxe baten afaltzen zeuden bitartean, Alison ia itota hil egiten da, baina, Alfi izeneko neska erizain bat azaldu eta salbatu egin zuen. Alfik esaten dio Jesusek erabaki zuela bera jatetxe horretara joatea eta ez beste nonbaitera. Ildo berean, Leslik elizara joatea erabakitzen du eta bertan arkeologo batekin hitz egiten du. Bere senarra ordea, ateoa da, hots, ez du Jesusengan sinisten. Pelikula guztia horretan datza, azkenean Leek uste zuenaren aurkakoa frogatu zuela ohartu zen eta bera ere Jesusengan hasi zen sinesten.

    Ondorioz, Jesusen eta kristautasunaren ingurko gaiak lantzeko era desberdina iruditu zait.

  63. Manex Salas dio

    Garbi ikusi dezakegu Jesusengan sinesten ez duten bi pertsona direla. Gau batean, afaltzera joan ziren jatetxe batera eta beraien alaba ia ito egin zen. Ez zen hil jatetxe b ertan mediku bat zegoelako eta hark lagundu zielako. Medikuak esaten zuen ez zela zorte kontua izan bera momentu hartan jatetxean egon izana, baizik eta jainkoak abixu bat eman ziola eta horregatik joan zela hara.
    Leslie jainkoa zegoela sinisten hasia zen, baina Leek ez zuen sinisten eta ez zuen nahi bere alabari amak kristautasun hori trasmititzea. Leek sentitzen zuen bere emaztea galtzen hasi zela, esaten zuen orain jainkoarekin zegoela.
    Berak bazekien jainkoa gezurretako zela eta Lesliri behin eta berriz esaten zion, baina ohartu zen onena hori frogatzea zela. Bitartean, Leslik bataioa egin zuen. ita hiltzen zaionean, Leek ez zuen aitarekin harreman ona, eta hil ondoren jakin zuen oso harro zegoela bere arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten.
    Denbora luzez ikertzen egon ondoren, Lee jainkoa bazegoela sinisten hasi zen.

    Gustatu zait pelikula kristautasunaren eta ateoen buruzko ideiak garabi azaltzen direlako.

  64. Marina Zubizarreta dio

    Nire aburuz, filme honek kristau izatearen zentzua ezin hobeto azaltzen du. Azken batean, fededun izatea norberaren esku badago ere, pelikulak adierazten du horren aurkako desadostasuna azaldu aurretik, berri izatea ezinbestekoa dela.

    Bestalde, benetako istorio batean oinarrituta dagoelarik (bikotekidearen arteko arazoak tarteko), artean sinesgarriagoa izatera eramaten du, kontuan hartuta, gainera, hasiera batean ateoak zirela; hau da, kristautasunaren beste muturrekoa. Halere, umea ateo izatera ez bultzatzea inongo momentuan, guztiz zuzena iruditzen zait, beroien sinesmenak edonolakoak izanda ere.

    Azkenik, ez nuen uste Jesusen existentziaren inguruko horrenbeste froga zegoenik; hori izan da gehien harritu nauena.

  65. Jare Arrieta dio

    “The case for Christ” pelikulan, Lee Stroven da protagonista. Bera Chicagoko kazetari oso famatua da, Leslie izeneko neska baten senarra da eta alaba bat ere badauka. Aitarekin ez du erlazio ona, uste baitu ez diola maitatzen. Ideologiz, ateoak dira, hots, beraiek gertaeretan sinesten dute. Egun batean, hirurak, hau da bere emaztea, alaba eta bera barne, sari bat jaso ondoren jatetxe batean ospatzera joaten dira. Bertan, neskatxoa goxoki batek itota uzten du eta, jatetxe bertan dagoen erizainak laguntzen dio. Nire aburuz, erizaina oso eskuzabala izan da, nahiz eta lan hari buruz asko jakin, ez baitzeukan derrigorrez lagundu beharrik. Gurasoak ez dakite nola eskertu erizainari beraien alaba salbatzeagatik, baina hark esaten dio Jesusen esker salbatu dela haien alaba, berez beste jatetxe batera joateko asmotan zirelako eta Jesusen ahotsa sentituz jatetxe hartara abiatu zirela. Orduan, garbi usten dio berari eskerrak ez dizkiola eman behar , Jesusi baizik.
    Egun batzuk geroago, Leslie kristau bihurtzen hasten da, elizara joanez, Jaungoikoari mesedeak eskatuz, bataiatuz… Ekintza hau, bere senarrak ez du onartzen, uste baitu ez diola lehen bezala maitatuko. Ondorioz, probak bilatzen hasten da jakintsuengana joz, Jesusen piztuera gezurra dela konprobatzeko eta horrela, bere emaztea berriro lehen bezalakoa “itzultzeko”. Nire iritziz, hau jeloskortasun ekintza handia da, berak ez baitio une oro uzten emazteak nahi duena egiten, hau da, kristau izaten. Ahalik eta proba gehienak bilatzen ditu, baina azkenean konturatzen da benetan Jesusek egindako guztia egiazkoa dela eta ez dela asmatutakoa. Filmaren amaieran, Lee ere kristaua bihurtzen da eta Jesusi aitortzen dio beraren bizitzan laguntzea gustatuko litzaiokela.
    Aipatutako gertaera hauez aparte, Leeren aita hiltzen da. Hasiera batean, ez dio penarik ematen, baina aitaren etxean gauzak bilatzen ari zela karpeta bat aurkitzen du. Karpeta bertan, Leeren erreportaje garrantzitsuenak gordeta ageri dira. Mementu hartan, ohartzen da bere aitak maite zuela, baina ez zekiela maitasun hura nola ageriko jartzen. Filmeko pasarte hau, benetan hunkigarria iruditu zait.
    Orokorrean, asko gustatu zait filma Jesusi buruz lehen ez nekizkien gauzak ikasi ditudalako. Esate baterako, ez nekien bostehun pertsonek sentitu zutela Jesusen piztuera. Baita, pentsarazi dit ekintza txiki batengatik, bizitza bat salbatu dezakegula edo beste norbaiti lagundu. Hau esateko, Leeren alaba ito zen momentuan, erizainak lagundu zionean, oinarritu naiz. Neska hark, ez zeukan lagundu beharrik, baina ekintza hura burutuz bizitza bat salbatu zuen. Ondorioz, ezbeharra sustu batean bakarrik geratu zen.

  66. Khizar Shahid dio

    Pelikulan azaltze den gai nagusia Jesusengana sinistea da, hau da, fedea izatea kristautasunearengan.

    Pelikukulan ikus dezakegu nola Lee eta bere emaztea ateak dira, hau da, ez dute jainkoan sinisten. Biok hartutako erabakia da hau. Baina Jainkoak Leslie berarengana deitu zuen, desastre bat izan zezakeen momentu bat salbatuz. Lesliek pixkanaka-pixkanaka sentitzen du nola berak behin onartzen eta sinisten duenean Jainkoarengan, energía berri batekin topo egiten du. Fedea. Energia horri kasu eginda, eta bere barruko ahotsari ere, bautizatzen da, Biblia irakurtzen du, eta Jesusen mezua bihotz-bihotzez onartzen hasten da. Bere senarra Lee, aldiz, kontra dago. Pelikula osoan, Leek bere ikerketa luzea egiten du, ez duelako nahi bere emaztea jainkoarengan sinistea, uste baitu emaztea galduko duela.Hainbat bidai egin ondoren, ikerketa luzatu ondoren, pertsona garrantzitsuenekin hitz egin ondoren, uste du burua galduko duela. Hainbat probak, baina ezin berretsi. Bat-batean, Leslieren otoitza entzuten du Jainkoak ete bere senarra Leeren buruan bere begien aurrean egondako berrespen handiena: Jainkoaren Maitasuna. Orduak Leek benetan begiak irekitzen du eta Jainkoa ikusten du.

    Nire ustez, pelikula honek mezu oso positiboa zabaltzen du. Nahiz eta ni musulmana izan, onartu behar dut ados nagoela pelikulan agertzen den mezuzarekin, hau da, ateoak diren pertsonen bihotzak Jainkoaren aurrean irekitzen lagundu behar dugu. Gero zer erlijioan gonbidatzen du bakoitzak beste gauza bat da, eta norberak zer sentitzen duena ere. Baina nire ustez denok gure partetik jarri beharko genuke ateoi energia hori sentitu zezatela.

  67. Luka Diaz de Cerio dio

    Oso film interesgarria iruditu zait, bere maitasuna uztea pentsatu du bere neska lagunak Jesusengan sinesten duelako baina azkenean bera ere kristaua bihurtzen da. Bera oso burugogorra da berak uste du ez dela egia Jesusena eta bera pruebak aurkitzen hasten da. Film honek erakuste didana da ez dela halako burugogorra eta egoista izan behar eta familiakoak guztiaren aurrean maite behar dirala.

  68. Maite Diaz de Zerio dio

    Filma honetan ikus dezakegu famili bat dela ez dutenak jainkoagan sinisten.Baina pelikularen zehar istripu baten ondorez, emakumea jesusengan gerturatzen hasten da baina ez gizonak ez du onartzen.
    Emakumeak egunero eskatzen zion jesusi bere gizonari haragizko bihotza emateko.
    Filmaren amaieran, gizonak jesusengan sinisten amaitzen du.

    Nire aburuz, filma honek asko erakusten digu. Hasteko, gure inguruko pertsonen pentsaerak eta jarrerak eragina duela gure jarreran. Bestetik, baita ikasten duguna da guk pertsona batengan sinis dezakegula eta besteak guregan.

  69. Jon Etxaniz dio

    Pelikula honetako protagonista erlijioan sinesten ez duen familia bat da. Baina aurrera joanez iritziak aldatuz joaten dira. Familiako aita, idazlea zen eta sari bat eman ziotenean, ospatzera joan ziren jatetxe batera. Bertan, heuren alaba itotzeko zorian egon zen baina zorionez emakume mediku bat tokatu zen parean eta salbatzea lortu zuen. Emakumeak hark ordea esan zuen ez zela zortea izan, jesus izan zela. Baina familiak hark ez zuen sinisten. Baina momentu hark amali zer pentsatu eman zion eta emakume harekin hitz egitera joan zen. Eta apurka-apurka jesusengan sinesten hasi zen. Gizonak ez zuen onartzen hori eta ikerketak egiten hasi zen jesusek ez zuela existitzen. Denbora luzez ikertzen jardun ondoren, lortu zuen bakarra pruebarik ez lortzea izan zen. Eta azkenean, etsi eta bera ere sinesten hasi zen.
    Filmari buruzko iritzia emateko, iruditzen zer esan asko ematen duen pelikula bat dela esango nuke. Beti egoten baita norbait besteen iritziak onartzen ez dituena, eta hemen erakusten du norbera bere buruaren jabe dela. Eta horrekin lotuta, gizon-emazteen arteko maitasuna ere denen gainetik jartzen dutela. Nahiz eta momentu batez iritzi desberdinak izan, eta elkarrengandik aldendu, azkenean itzuli egiten dira eta maitasun horregatik ezin dutela bestea gabe bizi. Besteen iritziak onartu egin behar baitira. Eta gero beren alabarekiko izan zuten jarrera ere esanguratsua dela esango nuke. Erabaki baitzuten heurak ez zirela haren erlijioan sartuko eta bera libre izango zela nahi zuena egiteko edota nahi zuenean sinesteko.
    Pelikula interesgarria eta zeresan askokoa iruditu zait. Asko erakusten duen horietakoa.

  70. Laia Arambarri Aliste dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da Lesliek azkenean sinesten duela. Baita bere gizonak ere, Leek. Alfiek haurra salbatzen duenean momentu gogoangarria da. Jesusek bidali duela bertara elkar ezagutzeko, beste jatetxe batera joan behar zuenean. Ateoak ziren pelikularen hasieran baina Lesliek, Alfieren ondorioz, sinesten hasten da eta Leek aurkitutako froga batzuen ondoren sinesten hasten da. Leek sinesteko Jesusengan froga batzuk behar zituen eta pelikula osoan froga horiek aurkitzen igarotzen du denbora Leslieren gizonak. Jende desberdina kontsultatzen du Jesusen bizitzari buruz gehiago jakiteko.

  71. Jakes del Rio dio

    Asko gustatu zait pelikula hau kauza askorengatik baina handiena Lee-ren determinazioa ikaragarria egia jakiteko eta Jesus gezurra dela adierazteko da. Biblia eta Estatu Batuetako gende eta estatu ezberdin asko ikusi ditu Biblia gezurrarazteko, eta azkenean ezertarako, ezin izan duelako ezer egin, eta kristautu izan da. Determinazio hainbeste haren emaztearengatik zen, ateoa izateari utzi ziolako eta beste bat bezala ikusten ziolako kristautzean. Gainera, bere semeari kristauen kontuetan sartzen ari zen, eta hori ez zuen batere gustuko akordatu zutelako semeak ateoak izango zirela. Pelikula oso ona izan da.

  72. Ekaitz iriondi dio

    -Pelikula honetan senar-emazte bat asaltzen dira eta alaba bat dute bi horiek ateoak dira ,hau da, ez dute erlijio batengan sinisten.

    Egun batean jatetxe batera joaten dira eta bere alaba atragantatzen asten da eta orduan emakume kristau bat agertzen da eta umea besotan hartu eta salbatu egiten du, orduan emakumeak esaten dio jesusen esker izan dela beste jatetxe batera joan behar zuelako baskaltzera eta orduan umearen ama azkenean jesusekin sinisten hasi zen eta emakume horrek hainbat iburu eman zizkion otoitzak etab. ikasteko.

    Bere senarrari ez zitzaion bate ondo iruditu ,hau da, bere alaba salbatu zuen pertsonari nazka hartu zion bere emaztea kristau egin zuelako. Azkenean senarrari hainbat gauza kontatzen zizkion emazteak , (ez zela izan kasualitate huts) bat eta horren atzetik zerbait zegoela esaten zion bere senarrari eta azkenean berak ere jesusengan sinisten hasi zen, nahiz eta hasieran iskanbila asko izan.

    Pelikula hau asko gustatu zait nahiz eta batzuetan oso aspergarria izan.

  73. Anne Urkia dio

    Pelikula hau asko gustatu zait eta oso interesgarria iruditu zait, batez ere erelijioari buruz delako. Alde batetik oso interesgarria iruditu zait, ez nekielako hain beste ebidentzia zeudela Jesusen eta haren piztueraren inguruan.

    Asko gustatu zait pelikulak ematen duen kambioa, hasieran familia osoa ateoa zen, baina beraien alaba ia ito egin zenean, emakume batek bizitza salbatzen dio, esanez berak beraz beste taberna batera joan behar zuela baina zerbaitek taberna hortara joateko indikatzen ziola, eta hori Jesusen esker izan zela dio. Gertaera horren ondorioz, ama kristaua bihurtzen da, aitak ez du nahi, baina azkenean, Leek pentsatzen zuenaren guztiaren aurkakoa frogatuta zegoela ohartzen da eta bera ere Jesusengan hasten da sinesten.

    Oso pelikula ona iruditu zait, gaur egun erlijioa zertan oinarritzen den benetan jakiteko.

  74. Elene Garate dio

    Pelikula hontako protagonistak senar eta emazte ateo batzuk dira; Lee eta Leslie. Biek ume bat dute eta egun batean jatetxe batera hirurok batera joatea erabaki zuten. Afaltzen ari zirenean, beraien umea itotzen hasi zen eta ezin zuen arnasik hartu, Allisonek salbatu arte(allison emakume kristau bat zen). Hori gertatu eta gero Lesliek Allisoni eskerrak eman zizkion eta Allisonek esan zion jainkoari esker salbatu zuela umea. Hortin aurrera leslie Allisonekin elizara joaten hasi zen eta kristautasunean sinisten hasi zen. Baina Lee-ri ez zion grazirik ematen Leslie kristau bihurtzea uste zuelako orduan jainkoa bera baina gehiago maiteko zuela eta berak bakarrik Lesliek bera maitatzea nahi zuen, orduan, kristautasuna gezurra zela frogatzea saiatu zen, baina ez zuen lortu eta azkenean etsi egin zuen eta bera ere sinisten hasi zen.

    Nire iritzia:

    Niri pelikula hau asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zaidalako eta gainera balore asko dituelako.

  75. Malaika Batool dio

    Pelikula hau, orain arte ikusi ditudan guztietatik desberdina zen, erlijioaren existentzian oinarritzen delako.

    Bertan azaltzen digu nola gertaera batek, familia ateo bati erlijioarengan sinestera behartzen duela; ordurarte, beraientzat garrantzi handirik ez zuena. Leslie erlijioarengan sinesten hasten da; bestetik, Liek hura gezurra dela adierazteko ikerketak egitea erabakitzen du. Baina, azkenean amore ematen du; eta, aitortzen du ez zuela erlijioarengan sinestea nahi, ez baitzuen egia ikusi nahi.

    Nire ustez, erlijio batengan sinesteko fedea izatea oso garrantzitsua da; erlijioa baita bizitzari zentzu osoa ematen diona. Baina hori ez da nahikoa, aukeratzen duzun erlijioa baita garrantzi gehiago duena, erlijio bakoitzak sinesmen desberdinak dituelako. Aurreko guztia laburtuz, nire iritziz, erlijioak bizitzeko modua irakasten du.

  76. Naikari Galarraga dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioari buelta bat ematen diolako eta zientziarekin alderatzen dituelako agertzen diren arrazoiak, zientifikoki frogatuta daudelako. Inbestigazio eta ebidentzia asko daudela jakin dut Jesusen eta haren heriotzaren edo piztueraren inguruan.

    Arreta gehien sortu didana Marquez da, arkeologo famatua ematen duena.

    Bibliaren inguruan testuinguru asko daudela ere jakin dut eta beste erlijio batzukin alderatuta ere interesgarria iruditu zait. Gainera Jesus hil eta oso denbora motzean idatziak daude eta akatsik ere ez da aurkitu.

    Pelikulan ere agertzen da nola Lee, protagonista, psikoanalista batengana joaten den Jesusen piztueraren buruz gauza batzuk galdetzeko. Ea piztueraren lehen testiguek aluzinazioak eduki al zituzten galdetzen dio Poter doktoreari. Hark, jende gehiegi zirela aluzinazio berbera edukitzeko aitortzen dio Leeri. Azkenean, Leek pentsatzen zuenaren guztiaren aurkakoa frogatuta zegoela ohartzen da eta bera ere Jesusengan sinesten hasten da.

  77. Iraia Piris dio

    Asko gustatu zait pelikula hau, batez ere ikerketa handi hori egin ondoren berak ere sinisten amaitze duela eta bere emakumeak, Lessliek erakusten diola nola otoitz egin. Dena hasten da Lesslie eta Leeren alba Alisson, atragantatu egiten dela restaurante batean eta ia ito egin zenean emakume bat etortzen dela, Alfie, eta salbatu egiten duela. Alfiek esaten du Jesusek gidatu duela restaurante horretara. Lessliek horri kaso handia eginez, Jesusengan sinisten hasten da. Biak ateoak ziren eta bere alabari ere erlijioari buruz ez diote hitz egiten gau hartan Alissonek galdetu zuen arte: “Nor da Jesus?”. Nire ustez hori oso ondo egin zuen galdeatzearekin, ez baizekien nor zen eta berari bizia salbatu zioen emakumeak beregatik sabaltu zuela esan zuelako. Lesslie sinesdun egin zen eta Lee erabaki zuen berriro ere Lesslie ateoa izateko ikerketa bat egingo zuela esateko Jesus ez dela esaten duten bezalakoa. Ikerketa oso luze joan zen, bidaia asko egin zituen eta pertsona desberdin eta garrantzitsu asko ezagutu zituen. Baina, ikerketa hori egiten ari zen bitartean Lesslie haurdun zegoen eta denbora Alfierekin pasatzen zuen eta bakoitzean eta gehiago errezatzen zuen, bere alaba Alisson ere sinisdun bihurtzen ari zen. Beraien bigarren semea jaio zenean orudan bueltatu ze Lee etxera eta oraindik ez zen onartzen Jesusengan sinestea. Lee bere aitarekin ez zuen erlazio ona mantentzen eta Lessliek etxera inbitatu zituenean bere bigarren semea ezagutzeko haserretu egin ziren eta aita etxetik bidali zuen. Bukaeran, Lee etxera bueltatzen duenean, ezin zuenez frogatu Jesusen historia gezurra zela, Lesslieri esaten dio berak ere sinesten duela. Erreportaje egin zuen baina ezezkoa ematen ziotenez liburu bat idatzi zuen eta sekulako arrakasta izan zuen.

  78. Elene Elduaien dio

    Pelikula honek pertsonen sentimenduei buruz asko irakasten digu. Askotan entzuten dugun “bihotzarekin pentsatu” esanaren zentzua azaltzen digu

    Batzuetan ez dugu benetako arrazoirik behar izaten zerbaitetan sinesteko edota zerbait egiteko, normalean gure sentimenduek eskatzen digutena egiten dugu; gure bihotzak eskatzen diguna. Agian erabaki hori egokiena ez dela jakinik ere.

    Azken finean gizakiak gara eta hori da gu geu egiten gaituena: libre izateko nahia, guk nahi bezala bizitzekoa… Akatsak behin eta berriz eginez. Gure sentimenduak eta fedea guztiaren gainetik jarriz.

    Filmean adibidez, hau kristautasunaren bidez adirazten da. Leslie sinestuna bihurtzen denean Leek ez du nahi onartu beldurra duelako; baina arrazoia falta zaiola jartzen du aitzakiatzat bere beldurra ezkutatzeko. Azkenean ordea, ohartzen da fedeak eragindako egoera dela eta bestalde, kristautasunaren historiako gertakizun batzuen ebidentziak aurkitu ditu. Ondorioz, bera ere sinestun bihurtzen da.

  79. Alex Soares dio

    Hasierako arrazoia interesgarrian eta ikaragarria iruditzen zait, 500 jarraitzale zuela eta gero jarraitzaile horiek 5000 inguru testu edo papiroak dude egind behari buruz eta horrela iruditzen zait saila dela jesus ez zela bizi planetan hontan, ere jarraitzaileak ezan zituenak jesusen gorputza hilobian ez zegoela emakumeak ziren, jesusen bizi zen garaia emakumeen testiguntza ez zen onartzen garai hortan, orduan, zergatik esango zuten emakumeak esan zutela? Pertsona jakiteko gertaera hori bai pasatu zela. Beste arrazoi lee esaten du, jesus ez zen hil gurutzean, baino medikua esaten du gurutze heriotzan oso gogorra zen eta leheno flagelatu egin zion, nire ikuspuntus saila iruditzen zait hortike bizirik egotea eta gainera bularrean lantza bat sartu zuten baino esaten du medikuak lehenotiken hilda zegoen. Leek bere aukera egiteko bere lagunari galdetzen dio, behak esaten du norberaren kontuan dago jesus sinestea edo ez, nire ustez zure aukera izan beharko zuen jesus sinestea edo ez.

  80. Jokin Arregi dio

    Nire ustez, Jesus hil zuten modua lelengo fisikoki jipoitu zuten, gero gurutzean lotu eta lantzak gorputzean sartuz hil zuten. Niretzat horrela pertsona bat hiltzea ez da batere normala, gainera Jesusek ez zuelako ezer txarrik egin bere bizitzan eta hala ere gurutzean hiltzearen sufrimendua jasan behar izan zuen. Nahiz eta inork ezin dezakeen guztiz frogatu hau egia edo gezurra den, baina, nola ez dagoen gezurrik asmatu beharrik, seguruenik egia izango da. Nire iritzia pelikulari buruz oso ona, asko gustatu zaidalako, pelikula ez zaidalako luzea egin eta ez naizelako batere aspertu. Gehien gustatu zaidan atala izan da bukaeran familia guztia kristau sentitzen direnean eta berriz ere familia alai bat direnean. Eta gutxien gustatu zaidana nola gizona haserre edo desesperatuta zegoenean alkohola hartzera joaten zenean eta gero bere emaztegaiarekin haserreak edukitzen zituenean.

  81. Anas Brahim dio

    pelikula honek bikote baten historia kontatzen du,Lee eta Leslie, nola pasatzen dira ateo izatetik kristau izatera. Pelikularen biak eta beraien alaba afaltzera joaten dira restaurante batera eta beraien alabari janari puzketa bat ostopatzen zaio eztarrian eta hor zegoen erizain batek salbatu egiten du, bikoteak eskerrrak ematen dizkio erizainari eta berak esaten die beste restaurante batera joan zela baina jainkoak nahi zuela bera hor egotea. eta Leslie jainkoan sinisten hasi zen hori gertatu zenetik, baino bere senarrak, Lee, ez zuen nahi sinistu eta ikertzen hasi zen bere emakumeari erlijioarena dena gezurra zela baina azkenean bera ere sinisten bukatu zuen bere ikerketak erlijioa egia zela esaten zuelako. Lesliek otoitz egiten erakutsi zion eta hor bukatu zen pelikula

  82. Eneko Arrietak dio

    Pelikulan bikote ateo baten alaba nola salbatzen duten agertzen da eta ordutin aurrera pixkanaka sinesten joaten da Lee protagonistaren emaztea. Gauza hauek benetan ere gerta daitezke, bapateko sinesmen aldaketak baina ez da gauza normalena. Gehienetan pentsakera aldaketa batek denbora asko eskatzen du, batik bat erlijioaz hitz egitean. Beraz Leek hau gezurra dela demostratzea erabakitzen du, aditu batzuekin hitz egiten du ikerketa aurrera eramateko eta bere emaztea konbentzitzeko kristautasuna faltsua dela. Aditu hauekin hitz egin ondoren eta denen erantzuna berdina edo oso antzekoa denez, ez dagoela jesus kurutzean hil ondoren berpiztu zela ukatzerik, Leek amore emanten du eta bere emaztearekin batera kristau bihurtzen da eta bere sinesmen aldaketari buruzko artikulu bat idaztea erabakitzen du baina ezetz esaten diote, beraz bere kabuz liburu bat idazten du: The case for Christ.

  83. Unai Tena dio

    Lee ateoa zen eta bere familia ala izatea nahi zuen baino gau batean, jatetxe batean zeudenean bere alaba ia hil egin zen karamelo batekin eta han erizaina ez bazen egongo hil egingo zen. Erizainak jesusen ezker salbatu zela esan zuen. Hortik aurrera, bere emaztea, Leslie, jesusen sinisten hasi zen. Lee inbestigatzen hasi zen, ordu asko pasa zituen egoera desberdinak aztertzen baino ez zuen ezer nabamenik topatu. Azkenean, onartu zuen bere emazteak zer sentitzen zuen. Gehien gustatu zaidana, Leek bere emaztea ulertzen duen zatia da. Onartu egiten du nahaztu egin zela eta jendea errespetatu egin behar duela. Lee gizon oso langilea da eta ia beti beak nahi duena lortzen du, lana eginez. Bere emaztearen egoera oso zaila zen. Bere alaba ia hil egin zen eta seme bat eduki du. Gainera bere gizona urruntzen hasia zen berak sinisten zuenagatik. Egoera zai bat ondo gainditu zuen.

  84. Izaro Lete dio

    Oso pelikula interesgarria da, kristautasunarentzat batez ere. Horrelako pelikulak behar dira. Beraz, pelikula hau oso egokia da Erlijion ikusteko. Bertan ez da jartzen zalantzan ez Kristoren existentzia, ez Ebanjelioaren aukeraketa, ezta Bibliaren existentzia ere. Lee Strobel bere ikerketa lanagatik hainbat saritutako kazetaria da. Chicago Tribune-n egiten du lan eta bere bizitzan dena lasai dagoela dirudi. Baina gauzak aldatzen dira bere emaztea kristautasunera bihurtzen denean bere fedea ezagutuz, Leek konpartitzen ez duen fedea. Emazteari iritzia aldatu nahian, Leek garai guz tietako misteriorik handiena ikertzea erabakiko du: Jainkoaren existentzia. Erreklamazio hori gezurtatzeko ahaleginean, Leek bere ezkontza kolokan jartzen du eta gauzen pertzepzioa alda dezaketen emaitzak topatzen ditu. Pelikula honek hainbat hausnarketa eragin ditzakegu, eta horretaz haratago, identifikatuta sentitu. Guztia laburbilduz, film hau ikustea gomendatzen dizut une atsegin bat igaroko duzulakoan.

  85. Ane Etxeberria dio

    Kazetaritzaren eta erlijioaren arteko erdibidean, emakumeak ateismoari uko egin eta kristau-fedea besarkatzea erabakitzen duenean ezkontzan sortzen diren tentsioetan oinarritzen da filma. Hau guztia, aita kazetari baten arrakastarengatik hasten da. Bere familiarekin jatetxe batean arrakasta ospatzen duen bitartean, alaba txikle bola batekin trabatzen da. Une larri horietan, aitak eta amak ez dakite zer egin neskatoa itota hiltzetik salbatzeko. Une horretan, Alfie Davis, bere senarrarekin jatetxean afaltzen zegoen erizaina, laguntzera joango da eta neskatoak txiklea botatzea lortuko du. Lesliek eskerrak eman dizkio zorte handia izan dutelako, baina Alfiek esan dio ez dela zortea izan, Jesusi esker baizik, beste jatetxe batean afaltzera zihoalako, baina zerbaitek esan zion gau hartan bertan egon behar zuela. Horrela, emztea Jesusengan sinesten hasten da, gizona aldiz, atea izaten jarraitzen du eta azterketa ugari egiten ditu Jesusen bizitzaren inguruan. Azkenan, zientzialari garrantzitsu batek konbentzitzen du eta familiarekin batzen da berriro.

    Filma oso interesgarria iruditu zait eta erraz ikusten dena. Gainera, beste erlijioak ere errespetatu egin behar direla irakasten digu.

  86. Saray Barquero dio

    Bere emaztea Leslieren fede aurkitu berriak haien ezkontza eten egiten du. Emaztea berriro ateo bihur dadin, Jesukristo inoiz piztu ez zela frogatzeko ikerketari ekin dio, kristautasunaren zutabeetako bat. Bitartean, ikerketa hau beste kasu batekin uztartzen du, non James Hick ustezko errudunak polizia bati tiro egiten dion. Leeren aita, harekin harreman ona ez duen, hil egiten da. Bere amari esaten dio ez zela inoiz harro egon, eta hark argitaratutako artikulu guztiak gordetzen zituen karpeta bat erakutsi zion. Horrek hausnartzen du dena ez dela dirudiena.

    Azkenik, errugabea den Hicken kasua konpontzen du. Konbertitu ere egiten da, inoiz pentsatu ez zuen kontua. Egunkariko zuzendariari bere txostena argitaratu zezakeen galdetu zionean, aukera ukatu zioten. Beraz, bere emazteak Kristoren kasua izeneko liburua argitaratzeko ideia eman zion.

    Nire ustez filma zaila da ulertzeko eta atentzio asko jarri behar zaio ikusterakoan. nahiko pelikula interesgarria da. Intriga sortu zitzaidan jakiteko ea nola egingo zuen aurrera Leek. Asko gomendatzen dut filma.

  87. Alberto Gonzalez dio

    Esta pelicula es muy interesante ya que en parte nos muestra como es el pensamiento de la gente atea y como actuan ante problemas en los cuales piensan que solo es cuestion de suerte pero para los cristianos es un milagro de dios que se haya arreglado esto.
    Tambien en esta pelicula vemos como lee el protagonista principal el cual era ateo y un dia su hijo casi muere por ahogarse y una chica le ayudo la cual le dijo que fue todo gracias a dios alo cual este reacciono de forma rara ya que para el fue de pura suerte por lo cual desde ese dia su mujer que tambien era atea empezo a dudar de si dios existia o era solo una mentira por lo que se puso en contacto con la chica que salvo a su hijo la cual le explica por que creia y por ella debia creer en dios por lo que al pasar el tiempo empeo a creer en dios.
    A su marido esto no le parecio muy bien por lo cual queria hacer un articulo sobre la creencia de dios por lo que paso mucho tiempo buscando informacion en contra de estas creencias, pero esto le ocasiono problemas como pelearse con su mujer y estar un poco mal de la cabeza por lo que sus amigos le pedian que fuera al psicologo pero el seguia con su investigacion hasta que se dio por vencido.
    Al darse cuenta de que no habia una forma de demostrar que dios no existia deja de escribir su articulo por lo que empezo a creer y decidio escribir un articulo sobre como cambio su pensamiento de ser ateo a creyente pero este fue rechazado por lo cual decidio escribir un libro sobre esto.

  88. Uxue Uranga dio

    Pelikula honek benetan gertaturiko aldaketa bat kontatzen digu. Lee Strobel, Chicago Tribune aldizkarian, kazetari lanetan aritzen da eta oso ospetsu bihurtzen da. Bere emazteak Leslie du izena eta alaba bat dute, Alison izenekoa. Gau batean, Leeren arrakasta ospatzeko, jatetxe batera joaten dira afaltzera. Bertan, Alison, oso larri jartzen da jakiren bat eztarrian trabatuta geratzen baitzaio eta ia ito egiten da. Baina Alfie, ospitaleko erizain bat, han kokatzen da eta zorionez Alison estualditik ateratzen du. Alfiek esaten die beste jatetxe batetara joatea erabaki zuela, baina Jesusek eraman zuela hartara beren alaba Alison salbatzeko.

    Gau hartan, jada Alison ohean zela, Leeri eta Leslieri galdetzen die ea nor den Jesus, eta Leek erantzuten dio Jesus ipuin polit bat dela. Beraiek ateoak dira eta gertatzen diren gauzetan soilik sinesten dute.

    Hurrengo egunean, aurreko gauean gertatutakoaz ondo pentsatu ondoren, Leslie elizara joaten hasten da. Zerbait sentitu du eta otoitz egiten hasten da. Jesusekin hitz egiten hasten da eta ondo sentitzen da. Leslie berriro haurdun dago eta senarrari kontatzean elizara joan dela eta Jesusekin hitz egin duela asko haserretzen da. Leek ez du nahi bere emaztea galtzea eta horregatik ikerketa sakon bat egiten du Jesusi buruz.

    Ikerketa hasi eta Jesusen piztuera ez zela gertatu demostratzen saiatuko da. Leku desberdinetara joan eta ikertuz ez du bere gustuko informaziorik aurkituko. Ikerketan zebilela, bere seme Christofer jaioko da eta Alfiek laguntzen dio Leslieri erditzen. Leek eskerrak ematen dizkio egin zuenagatik. Lee ez zen bere aitarekin ondo moldatzen txikitan ez zuelako ondo tratatu, ez zion maitasunik eman, baina aita hil ondoren, deskubritzen du aitak asko maite zuela eta asko miresten zuela, nahiz eta hark ez zuen asmatu hori guztia adierazten.

    Lee ez da joaten bere emaztearen bataiora eta egun asko etxetik kanpo igarotzen ditu. Pertsona bat bere erruz kartzelara joaten da eta ari barkaena eskatzen dio.

    Azkenean, Leek, onartuko du Lesliek ez duela galdu bereganako maitasuna eta ohartzen da hori Jaungoikoari esker zela. Orduan berak ere sinesten duela esaten du eta Leslie unkitu egiten da. Otoitz egiten irakatsiko dio honek. Bere nahia, egin zuen ibilbideari buruzko kazetari erreportaia egitea zen, baina gorenekoek ez diote onartzen. Hori horrela, oso arrakasta handia izaten duen liburu bat idazten du: “The case for Christ”. Bertan berari gertatutakoa eta ikerketa azaltzen ditu.

  89. Eneko Larrañaga dio

    Lee eta Leslie jatetxe baten daudela beraien alaba Alison janariarekin itotzen hasten da eta Alfie izeneko erizain batek laguntzen dio. Emakume honek esaten die Jainkoaren seinale batengatik joan zela jatetxe horretara.

    Intzidente hori eta gero Leslie jainkoagan sinisten hasten da eta Alfierekin elizara joaten da. Leek ezin du egoera hau onartu eta Jainkoak ez duela existitzen probatzen saiatzen da. Kazetari garrantzitsua denez bere lagunekin hitz egiten du ebidentzia lortu nahian.

    Hala ere, inbestigazio sakona egin ondoren ez du erantzunik aurkitzen eta bera ere Jainkoagan sinesten hasten da.

    Nire ustez pelikula oso interesgarria da benetan gertatutako gertaeratan oinarrituta dagoelako. Leeren transformazioa detaile askorekin azaltzen du, baita bere emaztearekin duen erlazioa ere. Leslie sinesten hasten denean Lee asko haserretzen da eta ezin dute ia elkar ikusi ere. Bukaeran ordea, Lee sinestuna egiten denean beraien erlazioa inoiz baino sendoagoa da. Pelikulak erakusten digu pertsonak aldatu egiten direla eta aldaketa horiek errespetatu egin behar ditugula.

  90. Jon Agirrezabal dio

    Lee kazetari bat zen, Leslierekin ezkonduta zegoen eta alaba bat zuten. Jatetxe batean afaltzen ari zirela, bere alabari, Alisoni, janariak estarria ostopatu zion eta ia ito egin zen. Zorionez han erizain bat zegoen eta alabari janaria atera zion bizkarrean kolpe txikiak emanda. Erizainak esan zien beste jatetxe batera joan behar zutela afaltzeara baina Jesusen mesu bat jaso omen zuten eta Lee joan zen jatetxera joan ziren. Leslie pentsakor geratu zen eta kristau izatea erabaki zuen. Erizainarekin joan ze elizara hurrengo egunean. Han zeoze sentitu zuen, orduan otoitz egitea erabaki zuen. Leek ez zuen ondo ikusi Leslie elizara joatea, pentsatzen baitzuen Biblian agetzen zen dena gezurra zela. Lee Kristautasuna ikertzen hasi zen. Eliza batera joanez, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egingo du. Eztabaida bat eduki zuten, Leek galdu egin zuen, baina ez zuen nahi egia ikusi. Leslie gero eta kristauago egiten ari zen, horren ondorioz, Lee gehiago haserretzen zen berarekin eta beraien erlazioa ez zen onera joaten. Azkenean Leek onartu egin zuen Lesliek maitatzen jarraitzen zuela nahiz eta Jesusi otoitz egin eta beraren denbora gehiena ari dedikatzea. Jesusi buruzko frogak balio handikoak zirela. Froga horiengatik esan zuen: “Nik ere sinesten dut” eta “Ez nuen egia ikusi nahi…” aitortu zuen.

  91. Ruth Sanchez dio

    The case for christ pelikula benetan gertatutako istorioa da.
    Lee eta Leslie pareja ateo bat da, alaba bat dute. Gau batean afaltzera joaten dira jatetxe batera, eta alabak ia ito egiten da janariarekin, orduan erizain batek bizitza salbatzen dio, Lee eta Leslie ez dute oraindiki jesusengan sinizten, baina Leslie, ama, elizara joaten da eta jesusekin hitz egiten sahiatzen da, eta Leeri esaten dio beste ume bat eukiko dutela eta Leek asarratzen da pentsatzen bere emazteak jesusengan sinizten hasten ari delako.
    Semea jaiotzen da, Crhistofer eta Leek aitarekin problemak ditu.
    Lee psikoanalista agnostiko batengana joaten da amets txar/arraro bat eduki duelako, eta harek esan dio ateo geihenak aitarekin problemak diztuela.
    Lee inbestigatzen saihatzen da jesusen istoria jakiteko.
    Leslie bataioa izaten du eta Leek ez du parte hartzen egun hartan, alde egiten du.
    Leeren aita hil egiten da eta hor konturatzen da zenbat maite zion hari, Lee jesusengan sinizten hasten du eta Leslieri asko maite diola, Leek Leslieri estan dio, jesusgan sinizten duela eta hark otoitzen hasten da.
    Urrengo egunean ez diote onartzen berak egin nahi zuen kazetari erreportaiaren ibilbidea eta liuru bat idazten du, “the case for christ”

  92. Nadia Rubio dio

    Film honen protagonistak hauek dira: Lee (aita), Leslie (ama) eta Alison (alaba). Pelikula hau Jainkoaren sinesmenean eta harekin gertatu zen guztian oinarritzen da. Familia ateoa da eta ez dute inolaz ere zalantzan jartzen Jainkoa benetakoa den edo uneoro gurekin dagoen. Hori guztia aldatzen hasten da egun batean familia osoak jatetxe batera joatea erabakitzen duenean. Bertan, agindutakoa jaten ari dela, Alisonek janariarekin ito eta hilzorian geratzen da. Jainkoari eskerrak, jatetxe horretan bertan neska salbatzea lortu zuen erizain bat zegoen. Alisonen gurasoek erizainari galdetu ziotenean, Jainkoak jatetxe horretara bidali zuela esan zuen. Leek zentzugabekeria zela uste zuen bitartean, Leslie pixka bat nahasi eta interesatuta zegoen gaiarekin, beraz, beste egun batean erizainarekin geratu zen horri buruzko galderak egiteko. Bitartean, Alisonek gurasoei Jesusi buruzko galderak egiten jarraitu zion. Aitak, Jesusek bere emaztearen bizitzan izan zuen maitasunagatik etsita, gaia ikertzea erabaki zuen eta Jesusi zer gertatu zitzaion jakiten saiatzea, oso elkarrizketatzaile famatua zelako. Azkenean, bere emaztea Jesus gertu izatea erabakitzen du dena dela eta, eta Lee bere emaztea den moduan maitatzea erabakitzen du lehen ideia hori gustatzen ez zitzaion bezainbeste. Azkenik familia handitu egiten da eta Christofer deitutako semea izaten dute.
    Nire ustez, pelikula hau nahiko ona da hainbat familiatan horrelako kasuak eta kasuak erakusten dituelako. Ikusten du maite ditugun pertsonak benetan direnagatik ikusi behar ditugula eta ez onartzen dutenagatik edo gustatzen zaizkien gauzengatik.

  93. Manex Platero dio

    Pelikula honetan oso interesgarria iruditzen zait pertsonek duten pentsaeraren aldaketa, adibidez Lesleyk fedea izaten hasten denean. Egun batetik besterako gauza bat da, baina sentitzen duena benetakoa da. Gainera, fede horrek mantentzen du bere familia batera zailtasunak izan arren. Ala ere, Leeren jarrera helburu onarekin egiten duela iruditzen zait, Lesleyk berarekin jarraitzeko egiten baitu. Berarengatik sentitzen duen maitasun hori mantendu nahi duelako egiten du. Denbora pasa ala inbestigazio horrekin obsesionatu egiten denez, burua askotan galtzen du eta bere lanean ere eragina du. Horrek krisi pertsonal batean murgiltzen du, baina azkenik, askotan saiatu ondoren amore ematen du eta bera ere Jainkoarengan sinisten hasten da. Hori da azkenean bere erlazioa salbatzen duena. Horrek Lesleygan gehiago hurbiltzen da eta beraien arteko gatazkak desegin egiten dira. Hori izan da niri gehien gustatu zaidana, azkenean guztia konpondu egiten dela bien artean.

  94. Ibi dio

    Realmente es interesante como se plantea una interrogante, la resurrección de Jesús, y se dan distintos puntos de vista que respaldan el hecho como verdadero, que retrata el proceso de un hombre en busca de la verdad.

    Creo que lo mejor de esta pelicula son las entrevistas de destacados eruditos, historiadores y filósofos. Las experiencias periodísticas añadidas son un plus, muy interesante, pero padece cierta ilogicalidad, por ejemplo, se dice que Jesús es el «hijo del hombre» de Daniel y Dios mismo. La discusión de la frase «hijo de hombre» se limita a este caso. De hecho, como demostró Geza Vermes hace más de 40 años, tanto esta frase como «hijo de dios» se utilizan con muchos sentidos diferentes y es cuestionable, si Jesús mismo se ha afirmado ser literalmente el hijo de Dios.
    El autor también cita el Corán de forma hostil para sugerir que el Corán es menos fiable porque niega la realidad histórica. En realidad, esto no es cierto. Los eruditos coránicos competentes le dirán que el versículo en cuestión aparece en el contexto de una refutación a ciertos judíos que afirmaron haber matado a Jesús . Tampoco los «musulmanes» son considerados ortodoxos ni por los sunitas ni por los chiítas.
    Otro ejemplo de este prejuicio se ve cuando se afirma que Muhammad no produjo señales para motivar la creencia en sí mismo. Una vez más, no es así según las cuentas tradicionales. Aparte del Corán mismo, Muhammad también realizó varios milagros, muchos similares a Jesús.
    En conclusion buena pelicula pero para ser basada en echos reales demasiada desinformacion.

  95. Julen Gogorza dio

    Ikusi dudan filma asko gustatu zait eta gauzak ikasteko balio izan dit. Pelikulan ageri da familia non ama sinisduna dela eta aita berriz ateoa. Nire ustez bakoitzak bere iritzia eduki beharko luke eta norbait siñisduna bada edo ateoa bada, den bezalakoa errespetatu beharko litzake. Pertsona batek nahi duen gasuzetan pentsa dezake eta iñork ez luke epaitu behar bere pentsatzeko erarengatik edo izaeragatik. Lee ateoa da baina ikerketa batzuen esker jakiten du benetan jainkoak eta jesusek esistitzen dutela eta bera ere siñiostuna bihurtzen.Horrez gain, pelikula oso ona da elkar errespetatzen ikasteko eta asko gomedatzen diet erlijioarengan sinisten ez duten gendeari. Eta posible da ateo izatetik erlijiosoa izatera pasatzea.

  96. Jakes Gogortza Paredes dio

    Egia da ez sinestun batentzat ez duela zentzurik Jesusen existentziak berak ere. Jesus existitu zela komprobatuta dago eta horregatik pelikulan gehiago sakontzen dute berpiztearekin, Jesusen existentziagatik baina. Lee Strobel konbentzituta dago Jesusen berpiztea ezinezkoa dela eta hainbat adituri galdetzen hasi da.
    Probak nahi zituen Jesusen berpiztea ezeztat zeko baina ebidentziak soilik topatu zituen, adibidez; Marquez arqueologoak aipatzen dizkion bilbliaren kopia zaharrak.
    Ikusirik ezin zuela Jesus hil ondoren azaldu zela ezeztatu, saiatu zen benetan hil ote zen jakitea. Jesusen kruzifikazioa publikoa izan zen eta jende askok ikusi zuen. Gainera mediku ikertzaile garrantzitsu batek erakusten dion bezala, garbi ikusten du Jesus benetan hil eta berpiztu zela, bere heriotza 100% konfirmatuta dagoelako eta berpiztuera oso ondo dokumentatuta dagoelako. Strobelen horrelako proba nabarien aurrean ez dauka besterik benetan Jesusen existitu zela onartzea.

  97. Lander Galarza dio

    Pelikula asko gustatu zait, batik bat pelikulan nola agertzen den Leek edozer egiten duela bere emaztea sartu berri den mundu horretatik ateratzeko, Jesusen eskuetatik aldentzeko. Leek ez du Jainkoarengan sinisten eta berak ikerketa bati ekiten dio bere emaztea oker dagoela azaltzeko. Horretarako, zenbait arkeologo, biologo eta historialarirekin biltzen da eta bere arrazoiak ematen dizkie Jesus hil eta gero ez zela biziberritu adierazteko, baina inork ez dio argudio sendorik ematen hori benetan ala izan zela ziurtatzen zuenik.

    Egunak joan eta egunak etorri, Leek bere ikerketarekin jarraitzen zuen eta batzuetan pentsatzen zuen bera zela gaizki egiten zuena, ez zeukalako argudiorik Jesus biziberritu zela adierazten ez zuenik. Familiarekin ere arazoak edukitzera iritsi zen ikerketa horren ondorioz, baita lanean ere. Lanean ari zen bitartean, buruan Jesusen ikerketa zuen eta gezurra zioen eguneroko bat argitaratu zuen benetan zer gertatu zen aurkitu zuen arte.

    Azkenean, buruari mila bira eman ondoren eta bere inguruko guztiekin hitz egin ondoren, behin betiko amaiera ematea erabaki zuen ikerketa horri. Horretarako, egunak pasa zituen inguratutako datuak, arrazoiak, ikerketak… lotzen bata bestearekin. Alako batean, ohartu zen bera zela oker zegoena eta bere emazteak zuela arrazoi. Etxera itzuli zenean, emaztea urdurituta ikusi zuen non ibili zen galdezka eta Leek ezer esangabe sofan eseri zuen eta bihotz-bihotzez esan zion berak zuela arrazoi eta Leek berak ere Jainkoagan sinisten zuela.

  98. Asier Zubizarreta dio

    Lehenik eta behin pelikula asko guztatu zait.

    Lee eta Leslie ateoak ziren baina egun batean familia osoa kanpora afaltzeara joan ziren, bertan beraien umeari Alisoni estarrian zerbait geratu eta itotzen hari zen baina bertan neska enfermera bat zegoen Alfie eta berak zalbatu zuen. Lesliek Alfieri eskerrak eman zizkion baina Alfiek ezan zion berari ez emate Jesusi emateko bera beste jatetxe batera zioala eta gizonak ezan ziola jatetxe horretara joateko. Leslie Alfiekin elizara joatzen hazten da eta liburu erlijiozoak letzen baina bere gizona Leeek ez du honartzen eta azerretu egiten zen.

    Lesliek Alfiekin hitz egiten zuen bere gizona ez zuelako konbentzitzen eta egun batean Lee inori ezangabe ikertzen hazi zen Jesusi buruz, hainbat pertsonekin hitz egin ondoren gauz gehiago ulertzen hazi zen eta baita ere bere pentsamendua ateoa izatearena. Ikerketak haurrera joan ala oraindik eta gehiago zinisten zuen eta egun batean Lesliri eza zion bera ere kristau biurtu zela.

    Pelikula honetatik guztatu zaidan gauza izan da nola Alfiek Alison zalbatu zuen zergaitik bera egon ez balitz iual hil egingo zen.

  99. Nora Errazkin dio

    Ez zait pelikula batere gustatu, oso aspergarria izan da eta nire ustez zentzugabekeria asko esaten dituzte. Hasteko, Jesusen jarraitzaileak pertsona pobreak eta behartsuak baziren, argi dago garai hartan ezin izango zutela idatzi; beraz, arkeologoak aipatzen dituen idatziak ezin dira izan Jesus hil eta gutxira eginak. Gainera berpiztea magia izango zen (miraria=magia) eta nik uste gehienok dakigula magia ez dela benetakoa. Baina gauza horiek guztiak alde batera utzita, pelikulak ez du inolako zentzurik. Leek Jesus ez dela benetazkoa nahi du frogatu eta ateoengana joan beharrean froga horien bila, sinestunena joaten da? Oso azkarra bere partetik, ziur sinestunak emango dizkiotela ez sinesteko arrazoiak.

  100. Janire Carmona dio

    Pelikula ez zait asko gustatu baina mezu berezia du. Lee eta Leslie ateoak ziren eta beraien alaba Alisoni ez zioten inongo erlijio pentsamenturik edukitzea derrigortzen. Egun batean, afaltzera jatetxe batera joan ziren eta Alison afaltzerako orduan, ia ito egin zen eta erizaina zen emakume batek lagundu zion. Emakume horrek Alfie izena zuen, afaltzera beste jatetxe batera joan behar zuen baina zerbaitek jatetxe hortara joatea egin zion.
    Leslie, Alfierekin elizara joaten hasi zen eta Jesusekin hitz egiten zuen baina Leek ez zuen ulertzen Lesliek egiten zuena. Aurrerago, Leslie haurdun zegoen eta Lee hasarratu egin zen. Leslie kristaua egin zen eta bataiatu egin zuten. Lee bukaeran Leslierekin hitz egin zuenean ere Jesusengan sinisten hasi zen. Bukaeran, Leslik otoitz egiten erakutsi zion Leeri eta bere ibilbidea jarraitzen lagundu zion.

  101. Leire Oteiza dio

    Pelikula orokorrean oso interesgarria iruditu zait. Egia da bai ez zaitela iruditu ikusi dugun onenetakoa. Pelikula guztiak zehar protagonistak helburu garbi bat du. Jesusen piztuera ez zela gertatu honela bere emazteak kristaua izatea utziko zuen. Jende askori galdetzen dio eta informazio asko biltzen du. Hasteko, Gary Habermas jakintsuarekin hitz egiten du. Ondoren, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egin zuen. Honek esaten dio, itun berria dela gehien idatzi den liburua eta gainera denbora gutxian asko idatzi zirela. 500 pertsonak edo gehiagok gauza berdina kontatzea eta ikustea ez dela asmatutako zerbait. Ondoren, Poter doktoresarengana joan zen galdetzera ea guztiek aluzinazioak izan al zitezketen. Honek garbi erantzun zion ez direla kutsakorrak ondorioz, ezinezkoa dela 500 pertsonek aluzinazio berak izatrea. Jarraitzeko, mediku ikertzaile batengana joaten da. Honi esaten dio ea izan al daiteken Jesus kurutzean ez hiltzea. Baina garbi estaen dio hori ezinezkoa dela. Amaitzeko, Leek onartu egiten du Jesus berpiztu egin zela eta bere emazteari esaten dio berak ere sinisten duela, ikerketa guztia egin ondoren ez baitago arrazoirik kontrakoa pentsatzeko.

  102. Alex Vargas dio

    Lee eta Leslie ezkonduta daude eta ume txiki bat dute.
    Isotrioa hasten da restaurante batean daudenean eta beraien alaba itotzen hasten da gozoki batekin, bat-batean emakume bat azaltzen da, medikua dena, eta umearen bizia salbatzen du.
    Berak Leslieri esaten dio, hasieran ez zirela joan behar restaurante horretara, baina esan zion Jainkoak mezua bialdu ziola eta beste restaurantean zerbait gertatuko zela eta ala izan zen.

    Orduan Leslie, esan ziona entzunez gero, Kristautasuenera pasatu zen eta emakume medikoarekin elizara joaten hasi zen. Lee horrekin ez zegoen ados, esaten zuen emakume horrek eta Jesusek burua jaten ari zaiela.

    Lee inbestigatzen hasi zen Kristautasunari buruz, eta saiatu zen probatzen Kristautasuna gezurra zela. Leslie ordea, ez dago ados Lee egiten ari denarekin eta haiek zenbait arazo edukitzen dituzte eztabaidak etab…

    Leek egun asko pasatzen diotu honen inguruan inbestigatzen eta jakintsu askori galdetzen dio. Lee konklusiora heltzen da kontua ez dela egia edo gezurra den, baizik eta bere emaztea eta munduko beste Kristau guztiak pozik izatea eta beteta sentitzea Jesusen presentziarekin. Eta azkenean bera ere Kristau bihurtzen da.

  103. Alesha Ali dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, gertaera batek pertsona ateo bati Jainkoarengan sinesmena piztu diolako; eta pertsona horrek bere sinesmena bere barruan eduki beharrean zabaltzen saiatu da. Hala ere, ez dut uste pelikula honek inor jainkoarengan sinistera eramango duenik, bakoitzak iritzi eta pentsamendu desberdinak dituelako.

    Istorio hau Lee izeneko gizon baten familiari buruzkoa da. Lee Leslierekin ezkonduta dago eta alaba bat dute. Jatetxe batean daudela, beraien alaba larri jartzen da eztarria trabatuta. Momentu berean, jatetxe horretan erizaina bat ere bazegoen, eta horrek beraien alaba salbatzen du. Erizaina kristaua da, eta umearen amari esaten dio, egin duen guztia jainkoaren laguntzaz egin duela.

    Leslie zerbait sentitzen hazten da, eta poliki-poliki erizainaren laguntzaz eta Elizeetara joanez Jainkoa badagoela sinisten hasten da. Horrela, hainbat gatazka sortu ondoren, bere gizonak ere Jainkoa badagoela sinisten du. Baina hori guztia baino lehen, asko saiatu da bere buruari kontra egiten eta Jainkoaren sinesmenaren aurkako ebidentziak bilatzen, baina ez ditu lortzen.

    Horrez gain, hasieran ez zen ondo konpontzen bere aitarekin. Baina bere heriotzaren ondoren, Leek jakin zuen bere aitak asko maite ziola.

    Berak izandako esperientzia kontatzeko, erreportaia bat egitea erabakitzen du, baina ez diote baimena ematen; beraz liburua idazten du: The Case for Christ.

  104. dio

    Pelikula honek argi adierazten du ateismotik kristautasunera egindako bidea. Lee eta Leslie ezkonduta daude eta Alison izeneko alaba bat dute. Jatetxe batean, Alfie izeneko emakume batek salbatzen du Alison oso larri zegoenean eta honek dio Jainkoaren miraria izan dela. Handik aurrera, Leslie kristaua bihurtzen da eta Leek uste duenez hori desleialtasuna dela, kristautasuna faltsua dela baieztatu nahi du. Amaieran, arazoa konpondu egiten da, Lee kristautu egiten baita Leslierekin batera, erakutsiz kristautasunaren bidea eta maitasuna.
    ㅤㅤㅤㅤ
    Film hau benetako gertakarietan oinarrituta dago eta kristautasunaren aldeko argudio egokiak ematen dituela uste dut. Ez da kasualitatea hainbeste pertsonek ikusi ahal izatea gauza bera (Jesusen berpiztea). Kontraargudioetako bat da ikusle guztiak haren jarraitzaileak zirela baina gaur egun hainbat froga aztertuz badakigu hori ez dela horrela. Beste batzuek diote Jesus gurutzean ez zela hil baina hori sinestezina da, iltzeak odol gehiegi galtzea eragin zuten eta modu horretan bizirautea posiblea ez dela zehaztu da.
    ㅤㅤ

  105. Henar Galarraga dio

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait. Pasa den mendeko 80.hamarkada ederki erakusten du nolakoa zen. Zer motatako giroa zegoen, nolako pentsamendua zuten, nola bizi ziren, nolako arropak janzten zituzten, nolako etxetan bizi ziren… oso datu garrantzitsuak dira istorioa hobeto ulertzeko.

    Lee Strobel, Chicago Tribuneko kazetaria, bere ikerketa-artikuluengatik saritua izan zen. Leslie emaztea kristautasunera bihurtu ondoren, bere oinarriak ikertzea erabaki zuen dena engainua zela frogatzeko. Kazetaritzaren eta erlijioaren arteko erdibidean, filmak ezkontzan sortzen diren tentsioak ditu ardatz, emakumeak ateismoari uko egitea eta kristau-fedea besarkatzea erabakitzen zuenean.

    Filmak menderatzen duen erlijio-gaiaren planteamendua ere interesgarria da. Pentsaarazi egiten die Jainkoarekiko edozein pentsamolde duten ikusleei. Polizia bati tiro egin zion gaizkile bati buruz protagonista egiten ari den ikerketa ofizialaren argumentuak ere aberasten du istorioa. Gertaera horri buruz dituen ikuspegiei esker, Kristoren berpizkundeari aurre egiteko modua birplanteatu zuen. Hala ere, polizia-lerro paralelo hori modu pobre eta nahasian deskribatzen zenez, argudio nagusiaren haria galtzen zen.

    Baina azkenean, Leek, Jaungoikoaren maitasuenan sinisten amaitzen du eta zera esaten dio: “Ondo da, Jainkoa. Zuk irabazi duzu”.

  106. June Badiola dio

    Pelikula hau uste baino gehiago gustatu zait, orain arteko hoberena izan dela iruditu ez zaidan arren.
    Atentzio gehien eman didana, Lee eta Leslik erlijioari ematen zioten garrantzia izan da.
    Izan ere, hasieran biak ateoak ziren, ondoren gertatutako pasadizoak kausa, Leslie sinistun bihurtu zen eta Leek berriz, ikerketa bat egiteari ekin zion, bere emazteak Jesusenganako sinismenik izan ez zezan. Horretarako, kanpora bidai luze bat egin behar izan zuen eta bere emaztearen bataioan ez zen egon. Hori horrela izanik, Lee beldur zen bere emaztea galduko ote zuen, baina Lesliek zionez, Jesus ezagutzeak ez zion txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik. Azkenean Leek onartu zuen Lesliek maitatzen jarraitu zuela une oro. Orduan, berak ere jesusengan sinesten zuela aitortu zion eta bere senarrari otoitz egiten erakutsi zion. Filmari amaiera emateko, oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen: “The case for Christ”.

    Hau guztia esanik, istorioa interesgarria dela garbi dago, baina ez da izan gehien gomendatuko nukeen liburua. Hala ere, guztia ez dela pentsatzen degun modukoa ohartarazteko oso baliagarria izan dakiguke guztioi.

  107. Maddi Larrañaga dio

    Ez zait asko gustatu, pixka bat aspergarria iruditu zait.

    Pelikula honetan bikote bat da protagonista. Hauek ez zuten jaingoarekin sinisten.

    Egun batean, jatetxe batean zeudela, beraien alaba itotzen hasi zen eta emakume batek salbatu egin zuen. Emakume honek esan zuen jainkoak bidali zuela jatetxe horretara, bera sendagilea baitzen. Emaztea orduan sendagilearekin geratzen hasi zen eta elizara joaten. Momentu horretan jakin zuen jainkoa maite zuela eta sinistuna zela. Orduan, gizonari kontatzea bururatu zitzaion. Gizonak ez zuen batere ondo hartu eta errakzio oso txarra eduki zuen, ez baitzuen errespetatzen amaren iritzia. Emazteak ordea bere sinismenekin jarraitu zuen, azkenean berak jainkoa asko maite baitzuen. Leek, aitak, jainkoaren inguruan asko aztertzen zuen. Esaten zuen ordea ez zegoela frogarik benetan jainkoa isistitzen zela eta orduan ezin zuela horretan sinistu. Amaieran ordea, onartzen du sinisten duela jainkoarekin, eta berak zuela arazoa, ez baitzuen nahi egia ikustea.

    Pelikulan ikusten da jainkoa ez dagoela ikusi beharrik, sentitu baizik.

    Zoritxarrez, gaur egun ere badago jendea Lee bezala sinismenak ez dituenak errespetatzen. Nahi dugunarekin sinisteko eskubidea dugu inorrek kontra egin gabe.

  108. Roberto Garcia dio

    Pelikula hasten da leslie eta lee-ren alaba ito egiten denean eta beste jatetxe batera joan behar zuen medikua salbatu egiten duenean. Leslie momentu horretan jainkoarengan zinizten hasten da, Lee ordea oso ateoa dena Lesliren sinismena bereganako desfideltasunatzat hartzen du. Lee kristautasuna desegiteko ikerkuntza hasten da, medikuek, psikologoak zein adituek denak dute argudio onak eta Lee-k azkenean kristau bihurtzera behartuta ikusten da.
    Nik pelikula hau ateoentzako bideratuta dagoela esango nuke, Jesus existitu eta berpiztu egin zenaren arrazoi zientifikoki asko ematen baititu. Niri pelikula entretenigarria egin zait ondo dagoelako planteatuta

  109. Lierni Piris dio

    Egia esan behar bada ere, pelikula benetan harrigarria iruditu zait benetan gertatutako gertaera batean oinarrituta dagoela adierazi zutenean. Bertako protagonistak Lee Strobel eta Leslie dira. Alaba bakarra dute eta ezkonduta daude. Horietako inor ez zen sinestuna eta alabari ere inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki zuten. Nire ikuspuntutik, hori ez dago ondo. Bakoitzak nahi duenean sinisteko aukera izan beharko luke inor gutxietsi gabe. Norberaren aukera izan beharko luke. Esan bezala, ordea, ez zuten Jaingokoan sinisten; ateoak ziren eta soilik ikusten eta egiten zuten horretan sinesten zuten.
    Pentsamendu hori aldatzen joan zen gau batean ia beraien alaba ito egin zenean. Izan ere, jatetxe berdinean suertatu zen erizainak bizia salbatu zion neska txikiari. Gainera, erizainak zioen Jesusek bidali zuela jatetxe hartara; beste batera joateko erabakia baitzuen. Ama, Leslie, bere buruari bueltak ematen eta sakon pentsatu ondoren elizara joaten hasten da. Oraindik harrigarriagoa dena, zerbait sentitzen hasten da otoitz egin eta Jesusekin hitz egiten duenean. Denbora tarte bat igaro ondoren, senarrari, Leeri, esatea erabaki zuen. Zoritxarrez, honek izugarrizko haserrea ekarri zuen bikotekideen artean. Leek uste zuen bere emaztea kristau eginez gero galdu egingo zuela; beraz, Jesusez ahaztea lortu nahi zuen. Gertaera honi buruz dudan iritzia nahiko garbia dela esan daiteke. Uste dut ez dela batere jokabide egokia benetan maite duzun pertsonari zerbaiteta sinisten ez ustea. Benetan pertsona hori maite baduzu bere erabakiak eta pentsamenduak errespetatzen jakin behar da.
    Leek ikerketa sakon bati hasiera eman zion kristautasuna aztertu eta zentzurik ez duela demostratzeko asmoarekin. Hainbat arkeologo, ikertzaile, pskoanalista… bisitatu zituen ebidentziak aurkitzeko intentzioz.
    Azkenean, ordea, bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio guztia fede kontua dela. Ez hori bakarrik, “nik ere sinisten dut” esatera heldu zen azkenean Lee eta bere emazteak otoitz egiten erakusten dio.
    Lee kazetaria zenez, oso ospetsua bihurtu zen liburua idatzi zuen: The Case for Christ.
    Argi ikusten da pelikulan zehar pertsona baten bilakaera. Erraz antzematen da pelikularen oinarri-oinarrizko gaia erlijioaren garrantzia dela.

  110. Intza Garate dio

    Pelikulako protagonistak familia ateo bat dira, bi gurasok eta alaba batek osatutakoa. Aita kazetari oso ospetsua da. Egun batean jatetxe batera joan ziren afaltzera eta ia alaba galdu zuten, itota. Zorionez, ordea, erizain bat agertu zitzaien eta hark salbatu zuen haien alaba. Alfie zen erizainaren izena eta besteek ez bezala, honek Jesusengan sinesten zuen. Ama, Leslie izenekoa, Alfierekin jarri zen harremanetan eta denborarekin hau ere sinestun bihurtu zen. Aita, berriz, ez zegoen gustura horrekin eta Jesusek ez zuela existitzen demostratu nahian ibili zen. Honek pentsatzen zuen bere emazteak bera maitatzeari utzi ziola, baina ez zen horrela izan. Prozesu horrekin batera etorri zen Leeren aitaren heriotza. Ez zuten oso harreman ona; izan ere, aitak ez zekien nola erakutsi bere maitasuna. Hala ere, bere amak kontatu zion benetan asko maite zuela eta berataz oso harro zegoela. Gainera, bere zenbait aldizkari zituen gordeta. Azkenean, Leek ere Jesusengan sinesten duela esaten amaituko du eta bere emazteari eskatuko dio errezatzen erakuts diezaion.

    Filma orokorrean dexente gustatu zait. Asko gustatu zait Leeren adorea. Izan ere, oso ausarta izan zen prozesu horri aurre egiten eta amaieran guztia onartzen. Asko gustatu zitzaidan momentu bat Lee bere emaztearen bataioan egotea izan zen. Nahiz eta bera ez zegoen ados erabaki horrekin, bere maitasuna adierazi zion han agertu zen momentuan; izan ere, bazekien Leslirentzat oso une berezia zela. Leek azkenean ezin izan zuen denbora luzez hura ikusten geratu eta ez zitzaidan gustatu Lesliek hori onartu ez izana. Bestalde, gogoko izan nuen beste momentu bat pelikularen amaieran Leslie eta Lee berriro elkartzen direna izan zen. Oso une polita izan zela esango nuke. Biek jarri baitzuten beraien partetik dena ondo bukatzeko.

  111. Joanes Karrera Alberdi dio

    Azken aldian erlijioko klaseetan ikusi izan ditugun filmekin alderatuta ez zait bereziki atsegina egin. Izan ere, motel samarra iruditu zait, ez baitira ekintza ikusgarri ugari agertzen, datu bilketa eta Leeren barne borrokak hartzen dutenez lehen planoa. Horrez gain, Leeren konbertsioa piska bat sinesgaitza suertatu zait, hain zuzen ere Lee istoriaren hasieran erabat ateaoa zelako eta bat-batean sinestuna bilakatzen da. Aurki diezaiokedan arrazonamentu bakarra honako hau da: Lee kazetaria zenez, faktoreengan eta probetan sinesten zuen, hori horrela, Jesusen heriotzaren eta piztueraren aurkako frogarik aurkitu ez zuenean eta aldeko ainbatekon topo egin zuenean ulertuko zuen Jesus benetan bizi izan zela eta Jaungoikoaren semea izan zela lurrera barkamena eta bakea ekartzera bidalia.

    Alde ez hain on hauetaz ahaztuta, filma egokia iruditu zait, ez nuen ezagutzen istorio hori ez eta antzekorik ere, beraz , original eta berritzaile puntu bat baduela esan dezakegu. Horrez gain, baditu une hunkigarriak ere: Esate baterako, Alison galdu zutela uste zuten momentuaren ondoren familiak hartu zuen lasaitua eta inoiz baino maitasun indartsuagoa nabaritzen zen. Lesliren bataioa ere berezia izan zen, batez ere Alfie herizainaren poza, ardi galdu bat bideratzea lortu baitzuen.

    Laburbilduz, sinesgarritasuna eta akzio apur bat gehiago eskertuko nuen arren, filmaren argumentua eta une hunkiagrriak disfrutatu ditut. Jesusen existentziarekin zalantzak dituzten pertsonei gomendatuko nieke film hau.

  112. Garikoitz Gonzalez dio

    Pelikula asko gustatu zait, Jesusen erlijioari buruzkoa denez, gainera pelikulako protagonista ez da erlijioaren aldekoa. Protagonistaren emaztea Jesusekin bat egiten du baina bere senarra (protagonista) ez dago Jesusen alde, Jesus faltsua dela eta inoiz bizi izan edo ezer dela uste baitu. Filmeko protagonista aldizkariko kazetari bat da eta gizon errugabe bat kartzelan sartzen du berak jakin gabe, baina azkenean gezurra deskubritu eta askatzen dute. Bilaketa hori egiten ari zela, Jesusi buruzko pistak bilatzen hasi zen, gezurra dela esateko eta emaztea erlijiosoen bizitzatik ateratzeko, baina azkenean ohartzen da Jesus beti gurekin dagoela guk egin arren’ ez ikusi, beraz, erlijiosoaren bizitza horretan sartzea erabakitzen du bere bi alabekin eta bere emaztearekin batera.

  113. Martina Etxaniz dio

    Pelikula hau ez zait asko gustatu, batez ere ez doalako nire ideiekin batera. Bertan azaltzen diren ideia gehienak ez zaizkitelako oso etikoak iruditzen. Baina, egia da istorioak ideai onak dituela eta oso modu sentimentalean azaltzen dela. Gainera pelikula oso ondo grabatuta, antzeztuta eta gidoi ederra ere badu, horri esker pelikula eramangarriagoa bihurtzen da. Filmaren alderdi espiritualak nahiko ondo daude eginak. Jendeak otoitz egiten dituen eszenak oso errealak sentitzen baitira. Gainera, iruditzen zait pelikula hau froga bila dabilela kristautasunari buruz iritzia aldatzeko helburuarekin.

    Istoriari dagokionez, kazetari arrakastatsu batek bere emaztearekin duen harreman estuan zentratzen da bereziki. Bere emaztearen fedea ezin du onartu horregatik abiatzen da erreportaje batean, kristautasuna ahultzeko asmoarekin. Bitartean alkohola eta laneko adimenari ere aurre egin beharko dio. Leen emazteak federako bidaia emozionalagoa nahi du hasi. Leek berriz Jesusi buruzko froga oso garrantzitsuak bilatuko ditu, baina ez berak esperotakoak. Momentu batzuetan nire ustez, Leek eginiko elkarrizketetan ez dira egi zientifikoak oso garbi azaltzen.

    Azken finean, Leek bere emaztearen urrats berberak jarraituko ditu, bera eta bera bakarrik maite duela jakinik. Nire ustez, pelikula hasi aurretik suposatu dezakezu horrela bukatuko dela, horren ondorioz pelikula oso astuna egin zitzaidan.

  114. Jeremias Guerra dio

    Pelikula honetan oso garbi ikusten da nola Leslie izeneko neska bati, ateoa dena, jesusi buruzko ideiak sartzen dizkiote buruan orduan klase batzuetara joaten da. Bertan jesusi buruzko gauzak erakuzten dituzte eta errezatu egiten dute. Bere gizona ez du ondo ikusten klase horietan ematen dutena eta edozer gauza egiten du bere emazteak talde hori lagatzeko, baina bukaeran berak bukatzen du jesusen gan sinisten eta ateoak izaten lagatzen dute eta 2 ume izaten dituzte biek.

  115. Ibai Martin dio

    The case for Christ filma oso interesgarria iruditu zait, batez ere erlijioaren frogatasuna aztertzen duelako eta horrela munduan Jesusengana ez dutenak sinisten pentsatzeko gai bat emateko.

    Pelikulan oso klaro agertzen da Jesusen existentzia eta berpiztearen ebidentzia gehiegi daudela, hau da Kristianismoa egia dela esaten du.

    Jesusengana sinisteko oso argumentu onak daudela iruditzen zait pelikulan adibidez: Marquez arkeologoa esandakoak: Bibliak testuinguru asko dituela eta oso fidagarriak gainera edo psikoanalista batek esandakoa: piztuera oso fidagarria dela jende gehiegi zegoelako presente.

    Bukatzeko Lee ateoa zana Jesusengana sinisten asi zen.

  116. Sufian Ali dio

    Pelikula Ona da.The Case for Christ filmean da izena.The Case for Christ 2017ko Jon Gunn-ek zuzendu eta Brian Bird-ek idatzitako drama kristau estatubatuarra da, benetako istorio batean oinarrituta eta Lee Strobelen 1998ko izen bereko liburuan inspiratua.Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago. Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.Leslieren seme txikia Christofer jaiotzean, Alfiek laguntzen die berriro. Leek arazoak ditu bere aitarekin.Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren, Jesusen alde bizia emateko prest zeuden, baina inork ez du gezur baten alde hiltzerik nahi. Piztueran sinesteak itxaropena sortzen du, hil ziren gure etxekoekin bat egingo dugula.Egunkariko eraikinaren sotoan bere ikerketarako gela bat txukunduko du, bere oharrak arbelean pilatuz.Jesus hil ondoren hilobi baten sartu zuten. Hilobi hutsaren lehen testiguak emakumeak dira: juduen artean ez ziren emakumeak testigutza emateko onartzen; beraz ez da asmatutako kontua.

  117. Xabier Alonso Murillo dio

    “The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago. Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.

    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Umeak galdera egingo die: “Nor da Jesus?”. Leek dio Jesus istorio edo ipuin polit bat dela. Ateoek soilik ikusten eta egiten duten horretan sinesten dute: “gertatukoak” soilik, “facts”.

    Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da. Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da. Bere bizitzan izan nahi duela esan dio. Berriro haurdun dago. Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Nola lortu bere emaztea Jesusez ahaztea? Ikerketa sakon bati hasiera emango dio, kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko ebidentziak bilatzeko asmoan…, baina aurkitzen dena onartzeko prest.

    Ikerketa hastean, Jesusen piztuera ez zela gertatu demostratzen saiatuko da. Wisconsinera joango da, Gary Habermas jakintsuarekin hitz egitera. Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren, Jesusen alde bizia emateko prest zeuden, baina inork ez du gezur baten alde hiltzerik nahi. Piztueran sinesteak itxaropena sortzen du, hil ziren gure etxekoekin bat egingo dugula.

    Leslieren seme txikia Christofer jaiotzean, Alfiek laguntzen die berriro. Leek arazoak ditu bere aitarekin.

    Egunkariko eraikinaren sotoan bere ikerketarako gela bat txukunduko du, bere oharrak arbelean pilatuz.

    Eliza batera joanez, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egingo du. Bibliako Itun Berriko testuen eskuizkribu eta papiro zahar ugari dagoela ikasiko du (5843 inguru), antzinako beste edozein testu eta pertsonaiari buruzkoak baino askoz gehiago. Jesus hil eta oso denbora laburrean idatziak, lehen mendean eta bigarrengoaren hasieran gehienak. Eta testuak kritikoki aztertu dira, euren arteko akatsak aurkitzeko. Jesus hil ondoren hilobi baten sartu zuten. Hilobi hutsaren lehen testiguak emakumeak dira: juduen artean ez ziren emakumeak testigutza emateko onartzen; beraz ez da asmatutako kontua. Torinoko Izareren irudia erakusten dio. Zergatik ez zuen Jesusek gurutzeko heriotza ekidin? Maitasunarengatik.

    Lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten? Lee psikoanalista agnostiko batengana joan da Indianara (Poter doktoresa). Aluzinazioak ez dira kutsatzen; psikosiak ez dira kolektiboak. Ezin zaie 500 pertsonek batera amets berdina izatea eragin. Aitarekin harreman txarrak eragina du. Psikoalanistak esaten dio Historiako ateo handienak aitarekin arazoak izan omen zituzten (“aitarekiko zauria” esaten zaio).

    Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee. Agian Jesus ez zen gurutzean hil? Hil aurretik flagelatu egin zuten Jesus, era oso biolentoan. Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, ezin baita arnasa hartu. Historian zientifikoki oso ondo aztertutako gaia da. Adibidez Ameriketako aldizkari mediko ospetsuenak garbi adierazten du Jesus hilda zegoela bularrean lantza sartu ziotenerako. Eta zergatik onartu zuen Jesusek gurutzean hiltzea? Maitasunarengatik.

    Lesliek dionez, Jesus ezagutzeak ez dio txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik. Nahiz eta Lee ez joan emaztearen bataiora eta egun asko etxetik kanpoan igaro.

    Aita hiltzen zaionean, Leek jakingo du bere aita oso harro zegoela semearen arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten.

    Bestalde, Leek poliziaren konfidente moduan azaldu zuen Hick larriki zaurituko dute. Barkamena eskatzera joango zaio. “Ez nuen egia ikusi nahi…”, aitortuko dio.

    Bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio: Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera.

    Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. Jesusi buruzko frogak balio handikoak direla. “Nik ere sinesten dut” esango du. Lesliek otoitz egiten irakatsiko dio. Berak egin duen ibilbideari buruzko kazetari erreportaia egitea erabakitzen du, baina ez diote onartzen. Beraz oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen: “The case for Christ”.

  118. Laia Gonzalez dio

    Esan beharra daukat, pelikula honek zur eta lur utzi nauela. Uste nuen ez zela izango niretzat gustuko, baino ez da hala izan.

    Esaten da Jesus gurutzean hil zutela. Aldiz, filme hontan, esaten digute gurutziltzatu aurretik hil zela. Froga fisikorik egon ez arren, erakusten digute irabazten duen faktorea maitasuna dela eta Fesusenganako fedea. Leek hasieran ez du sinisten erlijioan eta ikerketa egin ondoren ikusi du bere barruan zuela bertan sinisteko benetako arrazoia, fedea eta maitasuna. Hainbat aditu bisitatu behar izan ditu bere barnean zuen fede hori kanpora ateratzeko, sinisteko, bere burua maitatu eta besteak maitatzeko.

    Zorionez, hasieran bere familiarekin hasarretu den arren, amaieran guztia konpontzen da. Pelikula honen bitartez, esan nahi digute jesusengan sinisteko ez dagoela frogarik, norberaren fedea eta maitasuna dela beregan sinisteko giltza. Zer diozu? Ez duzu hala uste? Nik, bai.

  119. Denis Galarza dio

    Hasiera batean Alfie eta Alison elkarrekin os gustura daude. Bi ume izaten dituzte eta munduko parejarik alaienak dira. Baina, Alisonek erreportari bezala egiten zuen lana eta eguna oso lanpeturik pasatzen zuen. Famili osoa afaltzera joaten da eta beraien alaba zaharrenak txikle bat erosi eta ia ito egiten da baina, suertez mediku bat zegoen bertan eta bizia salbatzen dio. Momentu horretatik Alfiek Jesusengan zerbait sentitzen du. Bizia salbatu zion emakumeak Jesusi esker izan zela esan zioelako. Ordutik Alfie elizara joaten da sarritan eta gainera, bere umeak ere elizara eramaten ditu. Hori Alisoni ez zaio batere gustatzen uste duelako Jesus gezurretazko zerbait dela. Pareja moduan biek egoera konplikatu bat igarotzen dute. Momentu guzti horretan Alison Jesusi buruzko informazioa aurkitzen saiatzen da. Denbora guztia informazioa bilatzen jarduten da baina ezin izaten du ezer aurkitu eta azkenerako berak Jesusengan sinistea besterik ez zaio gelditzen. Momentu horretatik aurrera beraien erlazioa asko hobetzen da.

  120. Oier Bravo dio

    “The Case for Christ” Lee Strobelen benetako istorioan oinarritutako drama-filma da, bere emaztea kristau bihurtu ostean kristautasuna baztertu nahi duen kazetari ateoa. Jesusen bizitzaren, heriotzaren eta berpizkundearen atzean dauden ebidentzia historiko eta zientifikoak zehatz-mehatz ikertu ondoren, Lee-k azkenean kristautasuna egia dela ondorioztatu du eta Jesus bere salbatzaile gisa onartzen duela.

    Filmean zehar, Lee historian, arkeologian, medikuntzan eta teologian adituak elkarrizketatzen ikusten dugu Jesusen piztuera ezeztatzen saiatzeko. Hala ere, ikerketa sakondu ahala, Jesusen existentziaren eta Bibliako kontuen egiaren froga sinesgarriak aurkitzen hasten da.

    Bere borroka intelektualaz gain, Lee ere ikusten dugu erronka emozional eta pertsonalei aurre egiten, bere ezkontzak jasaten duelako eta kazetaritzan bere fede-aldaketak eragina duelako.

  121. Bidane Galarza dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, guztiok dazukagu gure pentsamenduak eta berdinak edo desberdinak izan arren, guztiok dugun pentsamendua errespetatzea oso garrantzitsua irduitzen zait. Beste guztiak errespetuz eta maitasunez tratratzea da gauza guztiok zoriontsuago egoteko bai gure buruarekin eta baita besteekin ere. Hasieran pelikulan bertan gizonak ez zuen bere emakumearen idea errespetatzen, jainkoarekin siñisten zuen eta gizonak ez zion laguntzen. Amaieran ordea guztia aldatuz gizonak jesus ikusten hasten den momentutik guztia aldatzen da. Errespetuz eta maitasunez jokatzen du berarekin eta garrantzitsuena dena, barkamena eskatzen dio bere iritzie ez errespetatzeagatik eta tratratu zuen egoerari buruz.
    Guztiok daukagu eskubidea nahi dugunarekin siñisteko edo gure ideiekin, besteek guregatik zer pentsatuko duten alde batera utziz, horregatik esaten dut pentsamendu guztiak errespetatu beharko genituzkela. Garrantzitsuena geure buruarekin ondo, pozik eta gustora egotea da zuk nahi duzun bizitzarekin eta guztiak maitasunez eta errespetuz tratatuz.
    Benetan maite zaituen pertsona batek zure pentsamendu guztiak errespetatu beharko lituzke hori bada zuk benetan pentsatzen nahi duzuna edo gustuko duzuna.
    Gure pentsamenduak egunero aldatzen joan daitezken gai bat da, gaur egun ez baduzu zerbaitekin siñisten horrek ez du esan nahi biharko egunean ere horrela izango denik, gauzak erabat aldatzen joaten dira gure bizitzan zehar, guk nahi ditugun aukerak erabakitzen.

  122. Joanes Aldalur dio

    1980an, Lee Strobel Chicago Tribune-ko ikerketa kazetari ateoa da. Chicago Tribune-n sari bat irabazi zuen eta bere familiarekin ospatzera joan zen jatetxe batera. Bertan bere alabak Allie-k nahi gabe irentsi zuen txikle zati bat erosi zuen, eztarria trabatuz, airea igaro ez zedin. Alfiek, lekuan zegoen erizain batek, neska salbatu zuen. Lesliek egindakoagatik eskerrak ematera zihoanean, Alfik jatetxe horretara joateko asmorik ez zuela aitortu zuen, baina Jainkoak joateko esan zion, Leslieren fedea eraginez.

    Bere emaztea Leslieren fede berriak ezkontza eten egiten du. Emaztea berriro ateo bihur dadin, Jesukristo inoiz piztu ez zela frogatzeko ikerketari ekingo dio, kristautasunaren zutabeetako bat. Bitartean, ikerketa hau beste kasu batekin uztartzen du, non James Hick ustezko errudunak polizia bati tiro egiten dion. Leeren aita, harekin harreman ona ez duen, hil egiten da. Bere amari esaten dio ez zela inoiz harro egon, eta hark argitaratutako artikulu guztiak gordetzen zituen karpeta bat erakutsi zion. Horrek hausnartzen du dena ez dela dirudiena.

    Azkenik, errugabea den Hicken kasua konpontzen du. Konbertitu ere egiten da, inoiz pentsatu ez zuen kontua. Egunkariko zuzendariari bere txostena argitaratu zezakeen galdetu zionean, aukera ukatu zioten. Beraz, bere emazteak Kristoren kasua izeneko liburua argitaratzeko ideia eman zion.

  123. Denis Valor dio

    Nire iritsiz pelikula oso ona zen, ya que esaten dena oso garrantzitsua da ateoarentzat nola siniztu edo ez siniztu jesus, jainko,…hari buruz. Pelikulan politena da Lee Strobel ez zuen sinizten jainkoa baina bere ezkondua Leslie bai sinizten zuen eta Lee Strobel dena egin zuen konprobatzeko jainkoa ez dela sinizten baina azkenin ez zuen lortu eta beak era bai jainkoa siniztu zuen. Beste parte polit bat ikusten dena da bere umea atragantatzen dena eta pertsona bat lagundu ziola eta bere bizitza salbatu zuen.

    Azkenin, pelikula oso ona zen eta errekomendatzen dut ikustera eta gehienentzat ateorarentzat.

  124. Alex Morales dio

    Hasieran Leeren eta bere emaztearen bizia erakusten du eta gero bere emaztea eta bere umea restaurante batea joaten dira baino umea txikle batekin itto egiten da baino enfermera bat etortzen da eta lagundu egiten dio baino enfermera hau krellentea da eta emazteari esaten dio jainkoa esan diola restaurante orta joan ber zela eta emaztea jainkoarengan fedea eukitzen hasten da eta Lee-ri ez zaio batere gustatzen eta kristianimoatik inbestigatzen hasten da baino azkenean deseperauta bera ere jainkoarengan fedea eukitzen hasten da eta luburu bat idazten du horrengan.

  125. June Del Carmen dio

    The case for christ pelikulan, erlijioari buruzko gauzak azaltzen dira. Lee eta Leslie beraien alabarekin tabernan daudenean, alaba janariarekin trabatu eta ia ito egiten da, baina erizain bati esker alaba ez da hiltzen. Hor hasten da Lesliren zalantzak jaingoikoarengan, ez zitzaion buruan sartzen kasualitate bat zenik. Leslie elizara joaten eta errezatzen hasi zen, baina bere gizonari ez zitzaion batere ondo iruditzen eta orduan eztabaidan hasi ziren. Denbora aurrera doan bitartean Leek ez du Leslie ulertzen, ez du ezagutzen eta Leslik Lee gehiago maite duela sentitzen du. Leeren aita hil eta gero benetan konturatzen da benetan sinisten duela eta Lesliri esaten dio. Bolada txar hori bizi eta gero azkenean, Jaingoikoari esker berriro famili polit bat sortu gai izan ziren.

  126. Souleymane Sall dio

    “The case for Christ¨ Lee Strobel es periodista de investigación ateo en el Chicago Tribune. 1​2​ Ganó un premio en el Chicago Tribune y se fue a celebrarlo con su familia a un restaurante. Allí su hija Allie compró un chicle que involuntáriamente ingirió taponando su garganta, impidiendo que pase el aire. Alfie, una enfermera que estaba en el lugar, salvó a la niña. Cuando Leslie iba a agradecerle lo que había hecho, Alfi le confesó que no tenía pensado ir a aquel restaurante, pero Dios le dijo que fuera, provocando la fe de Leslie.

    La nueva fe de su esposa Leslie, interrumpe su matrimonio para que su esposa vuelva a ser atea,comienza la investigación para probar que Jesus Cristo nunca había resucitado,4​ uno de los pilares del cristianismo. Mientras tanto compagina esta investigación con otro caso, donde el presunto culpable James Hick dispara a un agente de policía. El padre de Lee, con el que no tiene buena relación, se muere. Le comenta a su madre que nunca había estado orgulloso de él, y ella le enseñó una carpeta donde guardaba todos los artículos publicados por él. Esto le hace reflexionar que no todo es lo que parece.

    Finalmente, resuelve el caso de Hick que es inocente. También se convierte, hecho que nunca había pensado. Cuando preguntó al director del periódico si podía publicar su reportaje, le negó la opción. Así que su esposa le dio la idea de publicar un libro titulado The Case for Christ.

  127. Alegra Lencinas dio

    Lee eta Leslie ezkonduta eta ateoak ziren, alaba bat zuten eta Leslie haurdun zegoen. Gau batean jatetxe batera afaltzera joan ziren eta Alison ito egin zen, zorionez, Alfie izeneko erizain bat zegoen han, fededuna zena, beraz Leslie bere erlijioa zalantzan jartzen hasi zen eta fededuna izaten hasi zen. Senarra oso atsekabetuta zegoen katolikoa egitea erabaki zuelako, zergatik ez duen sinesten eta arrazoia duela ikertzen hasi zen, jende askorekin, medikuekin, psikologoekin hitz egin ondoren, gaiari buruz asko irakurri eta leku asko bisitatu ondoren, Hain zegoen bere emazteari Jesus existitzen ez zela erakusteaz obsesionatuta non une garrantzitsu asko galdu zituen, hala nola, bere semearen jaiotza, ezberdintasun asko zituen emaztearekin eta alabarengandik urrundu zen. Baina, azkenean, ezin izan zuen ukatu Jainkoaren, Jesusen, haren piztuera izan zen miraria, eta horrela konpondu zituen familiarekin arazoak.

  128. Eritz Garate dio

    Pelikula honetan familia baten historia da. Emakumeak “Leslie” eta gizona “Lee” dute izena eta ume bat dute “Alfie” izenarekin. Bazkaltzen ari direla umea ito egiten da eta emakume batek bizia salbatzen dio.Emakume horrek ama elizara ematen du eta Leslie jesusekin sinisten hasten da.Gizonak ez du nahi bere andreak jesusekin sinistea eta ez daude momentu on batean.Gizona ordea ez gaizki segitzeko esaten dio kristorekin sinisten duela eta filma bukatu egiten da familia pozik dagoela.

  129. Julen Sanz Carbajo dio

    The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.
    Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da. Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da.
    Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren.Lesliek dionez, Jesus ezagutzeak ez dio txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik.
    Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. Jesusi buruzko frogak balio handikoak direla.Beraz oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen.The case for Christ

  130. Denis Soraluce dio

    Film hau oso arraroa iruditu zait, Leek aldaketa izugarria egiten du bapatean . Egia esan bere ikerketa alferrikakoa izan da, hainbeste denbora eta gero. Hainbeste pertsona desberdin bisitatu ditu: apaiza, zientzialaria, psikologoa… Denek esaten diote ez duela arrazoirik, jaungoikoa hildakoetatik berpiztua izan dela. Leek amore ematen du azkenean, eta ez zaio Jaungoikoarengan sinistea baino ezer gehiago gelditzen. Bere emaztea, noski, oso pozik dago Leeren erabakiarekin.

  131. Jarik Corral dio

    Pelikula honetan kontatzen digute nola ateo den pertsona bat bere emakumeen eraginez eta beste pertsoneen eraginez fededuna bihurtzen da. Strobel eta bere emakumea restaurante batean daude eta beraien alaba itotzen da txikle batekin. Aita eta amak ez dakite Heimlich maniobra egitea ezta ere ia denak restaurante horretan, bakarrik emakume mediku bat fededuna dela. Orduan, bere emakumea fededuna egitea eta Strobel hasten da oldarkorra izaten denekin. Hasten da Strobelek kristautasunaren oinarri historiko eta intelektualaren frogak aztertzen ditu. Berak, hainbat arlotako adituekin elkarrizketak, historialariekin, teologoekin eta zientzialariekin. Strobelek galdera gogorrak egiten dizkie Itun Berriaren fidagarritasunari, Jesusen piztueraren frogari eta kristau mundu-ikuskeraren baliozkotasunari buruz.

    Bere elkarrizketen bidez, Strobelek ondorioztatzen du Jesusen existentzia historikoaren eta bere bizitzaren eta irakaspenen Itun Berriko kontuen fidagarritasunaren froga sendoak daudela. Jesusen piztueraren errealitatearen froga sinesgarriak ere aurkitzen ditu, eta azkenean bera kristau izatea erabakitzen du.

  132. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    The Case for Christ filma uste baino hobea izan da. Benetan harrigarria egin zait, begiak eta pentsamoldea irekitzeko balio izan baitit. Lee bere emazte Leslie eta alabarekin bizi da. Dena den, arazoak izango dituzte Lesliek kristautasuna eta erlijioa bene-benetan sentitzen hasi dela aipatzen duenean. Leek, ateoa denez, traizio gisa hartu du hau, bere emaztea oinarririk gabeko gezur batean bizi omen baita. Kazetaria edo idazlea denez, kristautasunaren inguruko ikerketa sakon bat egitea erabaki du, dena faltsua dela egiaztatzeko; hain zuzen ere, Jesusen berpizkundea faltsua dela frogatu nahi du.

    Hasteko, Jesusen heriotza bera jarri du zalantzan. Azken finean, nola berpiztuko zen ba Jesus gurutzean ez bazuten hil eta hilobiratutakoan artean bizirik bazegoen? Bizirautea lortu balu, normala izan zen ondoren jendeak bizirik ikustea. Bada, hori ez da hala. Argi dago, bai iturri historikoengatik, bai gaur egungo zientzia aurreraketengatik, ezinezkoa zela Jesus gurutzean bizirik egotea. Aurretik zituen tratu txarrek sortutako zauriek, torturak eta deshidratazioak bere heriotza ziurtatzen dute. Beraz, argi dago Jesus hil egin zela.

    Hori jakindakoan, ordea, iturri historikoak jartzen ditu zalantzan. Ezin du sinetsi hainbeste pertsonak berpiztutako Jesus ikusi izana. Posible izango al litzateke aluzinazioa masibo bat? Hainbat aditurekin hitz egin ondoren, alabaina, argi dago balizko aluzinazio hori Jesusen berpizkundea bera baino mirari handiagoa litzatekeela.

    Hau entzun ondoren, Lee bestelako arrazoien bila hasi da. Nire ustez, ezin du onartu okerrean egon dela eta errealitatea berari gustatuko litzaiokenarekiko desberdina dela. Pelikulako pertsonaia batek esaten dion moduan, zenbat proba izango dira Lee Kristautasunaren egiantzaz konbentzitzeko nahikoa?

    Dena den, amaiera izan da politena. Halako batean, Jesusek hainbesteko sufrimendua onartu izanaren benetako arrazoia aurkitu du: maitasuna. Orduantxe jabetzen da kristautasunaren eta erlijioaren kontu zoro hau hasi zenetik familiari egin dion kaltea. Hain zegoen hari aurka egitearekin itsututa, non ez baitzen jabetu benetan garrantzitsua zenarekin: maitasuna. Garbi ikusten da, azkenean, Jainkoak Lee onartu eta maitatzen duela, bere harrizko bihotz ilun eta hotza kendu eta benetako haragizko bat eman baitio.

  133. Ane Varela dio

    Filma hau jaungoikoaren existentziari buruzkoa da. Lee Strobel eta bere emaztea, Leslie, ateoak dira hasieran; baina haien alaba Alfie hilzorian egon ondoren, Leslie jainkoarengan sinesten hasi zen. Lee ordea, oso pertsona eszeptikoa da. Ezin du sinetsi frogatuta ez dagoen zerbaitengan. Ondorioz, bere emaztea jaungoikoaren atzaparretatik “salbatzeko” asmoz, jesusen berpizkundearen teoria aztertzen duen ikerketa bat egiten hasten da. Lesliek jainkoari bihotza ireki zion momentutik, gehiago eta sakonago maitatzen ditu bere ingurukoak. Egunak joan egunak etorri Leslie sinesdunagoa egin da. Leek faktu hau jasan ezin duenez, bere jarrera geroz eta bortitzagoa bilakatu da. Hau guztia horrela izanik, Lesliek eskaera bat egin dio jaungoikoari: “kendu iezaiozu berunezko bihotz hori eta alda iezaiozu haragiz egindako batengatik”. Harrigarria iruditu daitekeen arren, eskaera hau bete egin da! Lee sinesduna da orain eta jaungoikoari bihotza ireki dio.

    Pelikula osoan zehar jaungoikoaren existentzia kolokan jartzen zaigu; honen egiazkotasunari buruzko anitz galdera planteatuz. Egia da Jesus berpiztu egin zela? Jesus gurutzean hil zen? Fedea izan behar Jesusengan ez sinetsi arren? Zergatik sinetsi beharko nuke jaungoikoaren existentzia egia dela, frogatuta ez dagoen zerbait bada?
    Bizitza honetan, makina bat misterio aurkituko ditugu. Batzuei erantzuna lortuko diegu; baina agian, erantzun batzuek hanka egingo digute edota, sinpleki, ez dute erantzun jakin bat izango. Horrelako kasuetan sortzen da fedea izatearen beharra. Fedea azken finean hori baita, gu baino handiagoa den eta egia dela frogatuta ez dagoen zerbaitengan sinestea.

    Horrez gain, maitasuna gure bizitzan funtsezkoa dela azaltzen digu pelikula honek; hots, gure zoriontasunaren giltza dela. Leek hasieran mataisun faltaren sekuela larriak erakusten ditu; beti pentsatu izan baitu bere aitak ez duela maite. Horregatik, ezin du sinetsi jainko batek (guztion aita dena) maite egingo duela, bere aita maitatzeko gai izan ez bazen. Gero aldiz, jaungoikoari bihotza irikitzen dionean, maitasunaren garrantziaz ohartarazten da; bai eta orain, inoiz baino gehiago, funtsezkoa duela bere bizitzan.

    Hau guztia esan eta gero, esan beharra daukat izugarri gustatu zaidala pelikula hau. Zure fedea bultzatzen duen pelikula dela iruditzen zait, jaungoikoaren existentziaren mila bider froga erakusten baititu. Gainera, hunkigarria iruditzen zait benetan gertatutako istorioa dela jakitea; batzuetan pentsatzen baitugu horrelako gertaerak fikzioan besterik gertatzen direla. Egia esan, berriro ikusteko irrikitan nago.

  134. Evan Rubio dio

    Pelikukla honetan gatazkak sortzen dituen gaiak hartzen dira kontuan. Horietako nagusiena sinistu edo ez sinistu da. Gehienei txikitatik sartu digute buruan Jainkoarengan sinistu behar dela, baina ez dute izan guztiek sorte hori. Pertsona batzuk alderantziz gertatu zaie eta Jainkoa ez dela benetakoa saldu diete. Baina berez ez daude benetako probak erreala denik, edozein kasu sinisteko fedearen jauzia eman behar da. Pelikula honetan ikusten dena askotan gerta izan da. Jendeak zerbait sinistea maitasunaren ondorioz. Pelikulan argudio ezberdinak bilatzen dira sinisteko edo ez, baina lehen esan dudan bezala, fedearen jauzia da inportanteena, arriskua hartzea da gauzarik zailena.

  135. Markel Murillo dio

    Pelikula hau Lee eta Leslierekin hasten da. Lee zari bat irabazten du bere lanagatik eta ospatzeko restaurante batera joaten dira. Bere alaba karamelo batekin atragantzaten da. Denak pentzaten dutu ito egingo zela baina azkenengo momentuan emakume bat agertzen da eta bere alabaren bizia zalbatzen du. Alabaren gurasoak eskertu egiten diote eta berak ezaten du berari ez eskerretzeko jaunkoari eskertzeko. hortik aurrera Lesie jainkoarengan zinisten hasten da baina Leeri ez dio grazia handirik egiten. Lee inbeztigatzen hasten da eta asko inbeztugatu eta gero berak zinistearekin aukeratzen du.Pelikula bukatzerakoan ikusten da. Lee bere buruzagiarena joaten jesusen erreportaje publikatzeko baina buruzagia ezetz ezaten dio. Etxera joaten denean bere emazterairi kontatzen dio eta bere emazteak liburu bat idazteko ezaten dio. Pelikula hau bizi errealean gertatutako gauzak dira. Gaur egun Leeren liburua oso famatua da mundi osoan eta milioki liburu saldu ditu. Niri pelikula hau asko gustatu zait.

  136. Julen Sanz Hidalgo dio

    Pelikulan gertatzen dena da dagoela famili bat eta geroago umea edukitzen dute eta urte batzuk geroago beste seme bat edukitzen dute eta geroago amak ezagutzen du lagun bat zergaitik zeuden restaurante bat eta alaba ito egiten da txikle aundi batekin eta gero ba salbatu zion neskak umeari medikoa zen eta siniztu egiten zuen gero ere bai amak siniztu egiten du bere lagunaren esker eta aitari ez dio guztatzen batere siniztea bere emastea zergaitik pentsatzen du Jesusekin dagoela eskonduta eta berarekin ez dagoela eskonduta. Egun batzuk geroago bautizioa egiten du amak eta ezan zion aitari joateko ikustera azieran bazegoen baino gero joan egin zen gero ere aitak dauken lana da egitea periodikoak eta ba lenengo kazuan tokatu ziona izan zen hiketa bat inbeztigatzea gero ba bera bakarrrik egon zen inbestigatzen aber egia al zen ziniztea eta gauz oriek eta ez zuen bilatzen informazioa demostratzeko gezurra dela eta ba askenean bera bukatu zuen zinizten era bai eta Jesusekin itzegin zuen eta azkenean ziniztu zuen zetrgaitik ez zuen batere informaziorik bilatzen.
    Geroi ere bai askenean alabak asi zen aundiago egiten eta alabak ere bai ziniztu egiten zuen eta orduan gertatzen zen dena ezaten zuten Jesusen esker dela edo jainkoaren ezker zela.

    Eta ia bukatu egiten da pelikula.

  137. Oier Bermejo dio

    Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Bere emaztearekin afaltzen ari zen bitartean bere alaba Alison jatekoarekin trabatu eta ia ito egiten da. Suerteko Alfiel an zegoen, medikua zen, bizia zalbatu zion. Berak esaten zuen Jesusek egin zuela guztia. Lee eta Leslie ateoak dira eta beraien alabari kristautasun mundutik urrutu ibiltzea erabakitzen dute. Frpga asko egiten ibili zen kartzela inguruan tiroteo baten ondorioz. Leslie, eliza batera joaten hasten da. Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da. Bere bizitzan nahi duela esan dio. Senarrari esaten dionean ez dio bate grazirik egiten, bere emaztea galdu egingo duela sentitzen du Leek. Ikerketa batean hasten da. Mediku garrantsitsu batena joan zen bere duda guztiak aztertu nahi zituelako. Bere aita hil zen, eta orduan konturatu zen bere aita bera egindako eta lortutako guztiagatik harro zegoela, bere aitak inoiz ez ziolako transmititu. Bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio: Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera. Azkenean Leek onartu egin zuen bere emaztea maitatzen segitu nahi duela, Jaingoikoak ez duela utzi. “Ni ere sinisten dut” esan zuenean bere emazteari poz haundia eman zion. Leek bere kristautasunari buruz gertatutako guztia publikatu nahi zuen. Hasieratik sinistu arte, baina ez zioten utzi. Orduan bere emazteak liburu bat argitaratzeko ideia egin zuen eta Leek idatzi egin zuen. Oso liburu famatua egin zen.

  138. Irati Fernandez dio

    Lee izeneko gizon bat da kazetari onena zen.Lee ezkonduta zegoen leslierekin eta bi seme-alaba eduki zuten.Lehena Alison izan zen eta bere anaia txikia Christofer izenekoa.Egun batean Lee,leslie eta Alison jatetxe batera joan zien bazkaltzera joan ziren,alisonek esantzion bukatu zuela jatea eta esantzion bere aitak txikle bat erosteko makina batean,Alison joan zen eta bere gurasoenak iritsitakoan txiklearekin ito egin zen,Andra bat sartu zen jatetxean Alfie izenekoa erizaina zela.Egun batean Alfie leslierekin joan zen elizara eta lesliek jainkoaretaz hasi zen xinisten,bere senarrari kontatu zion eta leek asko hasarratu zen ze ez zuen xinisten jaikoarengan.Egun batean leek erreportaje bat nahi zuen egin jendeak ikusteko jainkoa ez zuela xinisten.Egun batzuk geroago lee kaliforniara joan zen egun hartan bere andrea erditzera zegoen eta alfiek lagundu zion berriro.Eta geroago leeren aita hil egin zen,Eta azkenean Leek aurkitu zuen jainkoa xinisten zuela eta bere emazteari esan zion eta bere emaztea oso pozik zegoen.

  139. Angel Ramos dio

    Lee eta Lesli joaten dira bere alabarekin taberna batera afaltzera eta alaba itto egiten da orduan neska bat aitzen da neska hori kristau eta medikua zen eta lee ren alabari laguntzen dio eta atzenean ez zen ezer gertatu. Kristauak esan zion leslie bera eta bere gizona beste leku batera juan ber zirela baino zeozerrek esan zion horrera joateko eta horri esker leslie alaba ez zen itto. ortik aurrera Leslie jainkoengan sinisten hasten da eta kristauak lagundu egiten dio bere elizara ematen du bataiatzen laguntzen dio… eta hro Leeri ez dio grazirik egiten baino ezin du ezer egin lee eta lesli askotan hitz egiten dute baino Lesli kristaua izaten jarraitu nahi du eta Leek ez du nahi Lesli kristaua izatea.Egun batean Lee etxera moskor aiatzen da eta Leslie oso triste zegoen bere gizona egiten ari zeneatik. Lee kristau ikusten du eta esaten dio ez duela nahi bere emakumeari gehiago itzeitea eta bakean laguntzeko bere emaztea bitartean lee inbestigazio bat egiten du eo jainkoak ezistitzen duen eta ez zuen ezer topatu jainkoak ez zuela ezistizen esateko eta atzenean Leek esaten dio Leslie bera ere sinisten hazi zela eta lesli asko pozten da Leereatik.

  140. Asier Uranga dio

    Nire ustez pelikula ez da batere gaizki egon gahinera kristianismoaren buruz gehiago ikasteko ere lagundu digu eta honekin batera fedea ez galtzea era ahalmendu digu.

    Pelikula honetan protagonista gizon ateo bat da. Beraren familiarekin pozik bizi da eta egun batean denak jatetxe batera joaten dira afaltzera. Dena ongi zioan beraien alaba hitotzen hasi zen arte. Baina zorionez bertan zegoen neska batek lagundu zion eta azkenean lagundu eta salbatu egin zion. Hau eskertuz bere emazteak eskerrak ematen dizkio eta emakueak jaun gohikoaren esker gau artan han zegoela eta esker denak berarentzat zijoaztela esan zion. Leeren emazteak hau ikusiz interesa sortzen zaio eta emakumearekin hitz egiteko geratzen hasi zen. Honek elizara eraman zion, otoitz egiten erakatsi zion etab. Leek hau ez zuen onartzen ateoa bait zen eta ateoek ez zuten horrelako gauzetan sinisten. Exean emaztearekin hitz egin eta gero ez zuela utsiko esan zion emazteak eta Lee asko eraten hasten da etxean arazo handiak ekarri zizkion momentu bat iritsi arte. Gero eta interez gehiago sortzen hasi zitzaion eta honi buruz zerbait ikasteko eta informazioa ateratzeko asko bidaiatzen eta jende askori gauzak galdetzen hasi zen. Asko bidaiatu eta ikertu eta gero bere etxean zuen sotano antzeko batera bajatu eta honi buruz ondikan eta gehiago aztertzen hasi zen. Gaueko ordu oso altuak harte ere geratzen zen lanean urrengo egunean jaiki eta lanera joateko ere. Azkenean hainbeste ikertu eta gero berak fedea du eta sinisten hasten da eta bere emazteari esan zionean honek izugarrisko poza jaso zuen, eta honi buruz reportaje bat egin zuen lanean ez ziotena onartu ahal ere ez zen nekatu eta galdutzat hartu eta liburu bat egiten hasi zen ohingo honetan bere jefeak onartarazteko.

  141. Marcos Da Silva dio

    Pelikula hau emazteari eta munduari Jesus benetan ez zela existitu eta benetan umeentzako ipuina dela erakutsi nahi dion gizon bati buruzkoa da. Lee izeneko gizon honek bulego bat lortzen du bere oharrak apuntatzeko eta pixkanaka espezialistak bisitatzera joaten da Jesusekin zer gertatzen den galdetzera, Lee psikologoak, medikuak, arkeologoak bisitatu zuen eta guztien erantzun bera jasoko luke, sicologari ilusio bat izan daitekeela esango lioke eta berak esango lioke ez da hori ezinezkoa 500 pertsonak ezin baitute aipamen bera izan aldi berean. Medikuarekin saiatu eta gero, hark jainkoarengan sinesten zuela erantzungo zion, eta jesus gurutzean hiltzen bazen. Denbora igaro ahala, Lee konturatzen da ezinezkoa dela jesusen kontrako frogarik aurkitzea, eta konturatzen da, bere kontrako frogak aurkitu beharrean, benetan existitzearen alde aurkitzen dituela. Pelikularen amaieran, Lee etxera itzultzen eta otoitz egiten ikus dezakegu bere emaztearekin, emazteari eta ikerketari esker orain jainkoarengan sinesten duelako. Bere emaztea denbora osoan otoitz egiten zegoen Lee sinisteko eta lortu egin zuen.

  142. Irene Sanz dio

    Pelikula honek erakusten du zuk ikusten ez duzuna ere egia dela edo izan dezakela. Lee, gizon ateo bat. Leslirekin dago ezkonduta eta bi ume dauzkate. Hasieran biak ateoak ziren, erabaki zuten bere umeei erlijiari buruzko gaiak ez hitz egitea.

    Baina egun batean, restaurante batera joatea erabaki zuten. Leeren eta Leslieren umea ia ito egin zen, ia hil arte. Baina sorte onez erizain bat zegoen restaurante hortan eta lagunud egin zien, erizainak Lee eta Lesliren umea salbatu zuen. Erizain horrek Jesusengan sinesten zuenez Lesli Jesusengan interes gehiago jarri zuen eta azkenan bataiatu egin zen. Hori Leeri ez zitzaion gustatu ezer ez. Horrez gaijn, Leei inbestigazio bat hastea erabaki zuen Jesusen buruzkoa. Lee, Jesusengan sinetesten zuten pertsonarengana joan zen; adibidez, Poter doktoresarengana. Poter galdetu zion Leeri bere aitarekin arazoak eduki al zituen. Leeik baietz esan zion, esanez horrek ez zuela zer ikusirik Jesusekin. Poterrek esan zion ateo garrantsitzuenak bere aitarekin arazoak zeuzkatela, horrek “aitarekiko zauria” deitzen zen.

    Azkenean, Leek hainbat pertsoneekin hitz egin eta gero konklusio batera heldu zen. Jesusen istorioa egia zela. Jesusengan sinesten zuen. Bere emaztearengana joan zenean hitz egin behar zuela esan zion. Leslie, emazteak, harrituta ikusten zen. Leek esan zion etxea kanpoan egon zen denbora guztia Jesusenganako inbestigazioari esker zela. Leek Jesusen istorioa ez zela egia ziurtatu nahi zuen, baina azkenean ikusi zuen egia zela. Ebidentzia asko zeuden. Leslie, emosioz negarrez hasi zen. Eta Lee eta Leslie errezatzen has ziren. Hortik aurrera, beraien bizitzak hobetzen joan ziren.

  143. Celia Martínez dio

    Pelikularen hasieran Lesli eta Lee bikote normal bat ziren, pelikula honetan garrantzi asko duena hasieran biak ateoak zirela da. Egun batean Lee, Lesli eta beraien alaba jatetxe batera joaten dira afaltzera eta alabari zerbait joaten zaio kontrako eztarrira eta ia ito egiten da. Ez zen ito, jatetxean erizain bat zegoelako. Lesli erizain horren laguna egiten hasten da eta berak kristautasuna ezagutzera animatzen du. Lesli elizara joaten hasten da eta Jesusengan sinesten. Leeri ez zaio bat ere gustatzen eta ikerketa bat egiten hasten da Jesus ez zela berpiztu demostratzeko. Lesli geroz eta gehiago joaten zen elizara eta geroz eta gehiago sinesten zuen. Leek bidaiatu egin zuen histolialari batzuekin hitzegiteko Jesusen berpizkundeagaitik baina guztiek berdina esaten zute, Jesus gurutzean hil zela. Leek ez zuen frogarik topatzen baina ez zuen nahi sinistu eta ez zuen nahi Leslik sinistea. Pelikularen amaieran, Leek Lesliri berak ere sinisten duela esaten dio, Lesli oso pozik jartzen da, askotan eskatu zuelako hori. Gero Leslik esaten dio bere bihotza irekitzeko eta jaungoikoarekin hitzegiteko, Leek ez zekien nola baina saiatzen da, eta biak pozik amaitzen dute.

    Nire iritziz, Leek ez zuen nahi onartu Jesus gurutzean hil zela, hori delako kristiauen lehen argumentua. Leek beldurra zuen Lesli galtzeko eta beraz guztia gezurra zela demostratu nahi zion. Kristautasuna bere etsaia bezala ikusten zuen, bere emaztea eta familia kenduko ziola. Baina lehen esan bezala, bere ikerketan topatu nahi zuena ez toatzean kristaua bihurtzen da. Lesliri esanten dio eta ondo bukatzen dute.

  144. Asier Intxausti dio

    Pelikula honetan Lee Stroberren bizia erakusten digu, famiulia ateo batean bizi dira, egun batean kanpora afaltzera joaten dira, Alison bere alaba zela itotzen asen da, emakume bat azaltzen da erizaina dela eta alabari laguntzen dio ez itotzeko, emakumeak Leslieri esaten dio jainkoak esan diola jatetxe honetara joatea joan behar zela joanbearrean, orregatik leilik jainkoan sinisten asten da bere alabarekin, Leek hori ikusterakoan azerre jainkoaren burus bilatzen asten da Leiliri erakusteko ez dela isistitzen, estatu batuetatik buelta andi bat ematen du espertu gehienekin itzegiteko baina ez du berak nai zuen erantzuna jaso, denbora berdinean kasu polizial batean dago, polizia bati eraso egin dute eta sospetzoso bakarrak esaten du berak ez duela ezerres egin,asieran ez diote zinisten eta kartzelan sartzen dute, kartzela barruan hia akatu egiten dute, Leek informasio barreia lortuta ikusten du sospetxosoa ez zela benetako erruduna eta orain atera egin nai du, atera eta gero poliziari lana kentzen dio korruptua izategatik, Leek jainkoa benetakoa dela ikusterakoan bere emastearekin itzegiten du eta gausak aklaratzen dute, Leek informe bat idasten du jainkoaren buruz baina periodikoak ez dio lagatzen, orduan bere liburu propioa idazten du.

  145. Jon Ucin dio

    Pelikulan agertzen den lehenengo argumentua da jatetxean afaltzen ari direnean ia alaba itota hiltzen zaiela, baina, Alfiek salbatuko du. Alaba salbatu ondoren, Alifek Lesliri aitortzen dio berez beste jatetxe batera joan behar zuela, baina Jainkoak horra joan behar zuela esan ziola sentitu zuen, eta horrela alaba salbatzea lortu zuen. Hau Leslirentzat nahiko arrazoi da Jainkoarengan sinesten hasteko, baina Leek uste du kasualitate hutsa izan dela eta izugarrizko zortea izan dutela. Niri argumentu hau sinesten hasteko ez zait nahikoa iruditzen, egia esan. Ni pertsonalki Leerekn nago, kasualitate hutsa izan dela uste dut, baina Leslirentzat nahikoa da sinesten hasteko. Horren ondoren Lee sentitzen hasten dena ez zait normala iruditzen, jeloskor dago Jainkoagatik. Lesly beste gizon batekin egongo bazen bezala sentitzen du Leek, eta horregatik Kristautasuna gezun handi bat dela demostratzeko lanean hasten da.

    Beste argumentuetako bat, eta nire ustez garrantsitsuena, Leek bere ikerketan ezer aurkitu ostean, sinesten hastea zen. Lee denbora oso luzez kristautasuna gezurra zela demostratzen saiatu izan da, eta akatsen bat aurkitzen zuen bakoitzean, beste arrazaio bat zen sinesten jarraitzeko, adibidez, jesus gurutzean ez zela hil. Dokumentu historiko askok diote Jesus gurutzean hilda zegoela, ura irten ziolako lantza sartu ondoren. Hori ezin izan zuenean frogatu, beste gauza bat frogatzen saiatu zen, inork ez zuela ikusi eta ikusi zutela esaten zutenek aluzinazioak zituztela. Hau ere ezin izan zuen frogatu, gainera, beste froga bat sortu zuen sinesten hasteko. Argumentu hau benetan garrantsitsua iruditzen zait, Lee bezalako gizon bat sinesten hastea zerbat arraroa bait da eta horrek esaten duelako Kristautasuna ez dela huskeria huts bat.

    Azkenik, Lesli pelikula osoan zehar otoitz egiten ikusten dugu, bere senarrari bihotz berri bat emateko, eta azkenean hori gertatzeak benetan frogatzen du Jainkoaren existentzia. Nire ustez pelikulan zehar argumentu honi garrantzi oso handia ematen zaio, handiegia esango nuek, niri egia esan ez zait horrenbeste gustatu.

    Pelikula ez zait asko gustatu, ez nuen berriro ikusiko. Nahiko aspergarria egin zait tesis osoa. Bai non gertatzen zen, baita zeri buruz zihoan. Ez zait batere gustatu.

  146. Maria Iraeta dio

    Lee eta Leslie ateoak dira. Horregatik, ez ziioten inongo erlijiorik inposatu bere alabrai. Egun batean, jatetxe baten zeudela, beraien alabari eztarria trabatu zitzaion baina hor zegoen erizain bat lagundu zion. Lesliek momentu hortatik aurrera Jesusengan sinesten hasi zen. Lee asko haserretu zen eta ikerketa bat ireki zuen Jesus ez zela benetakoa demostratzeko. Wisconsinera joaten da jesusen piztuera ez zela gertau demostratzeko, baina ez zuen ezer lortu. Gero, mendiko ikertzaile ezagun batengana joaten da eta galdera batzuk egin zizkion ikertzaileari. Leslie asko maitatzen zuen Lee eta ez zitaion gustatzen ezer ez egoera hori. Leek, Hick salatu zuen baina beak ez zuen kulparik orduan Leek barkamena ezkatu zion. Azkenean, Lee sinisten hasi zen eta bere emazteari esan zion. Leslie oso posik jarri zen eta otoitz egiten irakatsiko zion.

    Asko gustatu zait pelikula hau. Gehien gustatu zaidana: Leslie beti egon dela Leen onduan bera ez zuenean sinisten Jesusengan.

  147. Inés Errasti dio

    Lee Strobel, kazetari oso ospetsu bat da. Leslirekin ezkonduta dago, eta alaba bat dute, Alison. Gau batean, jatetxea batean afaltzen ari zirela, Alison zerbaitekin ia ito egiten da. Zorionez, Alfielek salbatu egiten du, erizaina baida. Berak esaten du Jesus izan dela, bestela beraiek beste jatetxe batera joateko asmua baitzuten. Biek ateoak dira, ez dute Jesusengan sinesten, baina ordundik, Lesliek, interesa piztu zuen. Lee ez zegoen batere ados, haserretu egin zen hori entzun zuenean.

    Egunak aurrera dijoaztela, Leslie elizara joaten hasten da, bataiatu eta dana egiten da. Baina Lee ez zen joan. Ordundik, Lee hainbat inbestigazio egiten hasten da, leku desberdineta joaten, hainbat adituenera jotzen du. Baina, berak ez du nahi sinestu besteek esaten diona. Azkenean, bere lagunek esaten dio, ” Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera.”

    Azkenean, Leek onartu egiten du, Jesusen gauzak eta esaerak egiak direla, Jaungoikoan sinesten hasten da. “Nik ere sinesten dut.” esanez, otoitz egiten hasten da, Leslieren laguntzarekin. Berak bizi izan duen esperientzia kontatzea nahi du, erreportai bat. Baina, ez diote uzten, orduan liburu bat idaztea pentsatu zuen. “The case of Christ”, liburua, oso arrakastatsua izan zen mundu osoan zehar.

    Niri, pelikula hau asko gustatu zait, goian azaldu dudan bezala, gauza interesgarri eta sinestezin asko gertatzen baitira. Gainera, jakinda bizi errealean gertatutako istorio bat dela, gehiago harritzen zaitu.

  148. dio

    Pelikula honetan, jaungoikoak duen garrantzia azpimarratzen duten egoera asko agertzen dira, horietako bat da lehendabiziko eszena. Izan ere, Lee, Leslie eta beraien alaba Alison, jatetxe batera joan ziren afaltzera eta bertan zeudela, bat batean beraien alabari eztarria trabatu zitzaion eta oso egoera larria bizi zuten jatetxeko guztiek. Hain larri zegoen une horretan, Alfie izeneko erizain bat etorri zen eta Alisoni bizia salbatu zion. Gurasoek, eskerrak eman zizkien Alfieri behin eta berriz, baina Alfiek esan zien Jesusi eskertzeko, berarii esker etorri zela eta jatetxe horretara afaltzera. Orduz geroztik, Leslie kristautasunera murgildu zen. Leek ordea, kristautasunari uko egiten dio eta horrek beraien artean hasarratzea besterik ez zuen ekarri. Izan ere, Lee behin eta berriz saiatu zen jesusen piztuera gezurra zela baieztatzen, baina azkenean etsi egin zen. Leslie ordea, zihur zegoen Jesusi esker Leerekiko maitasuna handitu egin zitzaiola, nahiz eta bataiora ez joan eta amaieran, Leek onartuko du bere emazteak berdin berdin maite duela. Horretaz gain, berak ere Jesusengan sinisten duela onartuko du eta berak egindako kazetari ibildibideari buruz libur eder bat ere idatziko du.

    Pelikula hau asko gustatu zait, izan ere erakutsi dit nahiz eta batzuetan burugogor eta itsu itsuan guztiei aurka egiten diogun, amaieran barkamena eskatu eta gaizki egindakoak onartzen baditugu, barkamena emango digutela inongo arazorik gabe.

  149. Josue Rodriguez dio

    Pelikula nahiko polita da, filmeko pertsonaiak Lee eta bere emaztea Leslie.Biak joaten dira restaurante batea bere alabarekin, biak hitz egiten ari dira eta bat batean bere alaba itotzen hasten da eta ezin dute lagundu baina emakume bat agertzen da eta lagundu egiten du. Lee eta Leslie eskerrak ematen diote, emakume esaten du dana Jesusen esker izan dala, zer gatik berak beste restaurante batean joateko asmoa zeukan, Leslie hau entzuterakoan animatu egiten du elizara jutea, baino Lee ez dago ados, berak Ateo kotsideratzen da, eta demostratu nahi du bere inbestigazioarekin Jesusek ez zuela hil gurutzean, Lee hasten da liburuak irakurtzen eta profesionalari kotsultatzen, Lee arazoak ditu etxean eta obsesionatuta dago Leslie demostratzeko hori mentala dala. eta azkenean ez zuen lortu, mediku profesinalarengana joaten da eta hazten dira debatitzen eta medikuak erakusten dio zientziakin Jesusek hil zuen gurutzean eta gero erresizutatu egin zuen. Horrez gain Leeri etzako aukera geratzen, ziniztu egin behar zuen eta fe eduki eta bere emaztea kontatu zion eta errezatzen hazten dira eta jainkoarekin hitzegiten eta emaztea proposatzen du liburu bat ateratzea eta bere historia kontatzea. Pelikul hau basadas en hechos reales da.

  150. Maddi Escudero dio

    Film honetan agertzen den argumentu bat da Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuak diotela 500 laguni agertu zitzaiela, honek gatazka asko sor ditzake, batzuek uste dute guztiok amets berbera izan zutela, beste batzuk ametsarena ezin dela egia izan. Nik ez dut uste gertakari hori amets bat izan daitekeenik, azken finean 500 pertsona izan zirelako ikusi zutena eta ia ezinezkoa delako guztiok berdina amestu izanak. Leek filmean psikologa ospetsu batekin hitz egiten du eta esaten dio guztiok ezin izan zutela amets berbera egin ametsak ez direlako batetik bestera pasatzen birus bat izango balitz bezala.

    Leek duen argumentuetako bat izan zen Jesus ez zela gurutzean hil, hori egia izango balitz zentzua izango zuelako hilobia hutzik egotea. Niri ezinezkoa iruditzen zait Jesusi egin zioten guztia egin ondoren bizirik jarraitzea, gurutzea bizkarrean zeramala oso gaizki zegoen lurrera erortzen baitzen gehiago ezin zuelako. Gainera zientifikoak frogatu dute ezinezkoa dela Jesus gurutzetik kendu zutenean bizirik egotea, gurutzean egon zen denbora guztian ia ezinezko egin zitzaiolako arnasa hartzea, horretarako indar asko egin behar zuelako. Hilobia utzik egoteari ez diot zentzurik ikusten baina are gutziaxo Jesus bizirik egotearik gurutzean gertatutakoaren ondoren.

    Jarraitzeko, iruditzen zait ez daudela gertakari nahikoak hori frogatzeko, ezta ere kontran egoteko, hori dela eta Jesusengan zinezteko sinesmena izan behar dela uste dut.

    Azkenik, filma gustatu zait, momentu batzuetan pentsaraztea bultzatzen zaituelako, baita argumentu asko ematen direlako eta horrek zure pentsamenduak nahastaraztea lortzen duelako.

  151. Nora Arambarri dio

    Pelikula honetan erlijioaren bi alde ikusi ditugu. Bata sinisten zutenena eta bestea berriz sinisten ez zutenena. Kasu honetan adibidez hasieran gizon emazteak, biak ateoak ziren. Egun batean ordea, taberna batean afaltzen ari zirenean Alison, alaba txikia ia ito egin zen. Bertan, herizain bat agertu zen eta salbatu egin zuen. Herizainak esan zuen hori Jesusi esker izan zela eta ordutik aurrera Leslie, emaztea, kristautasunaren munduan murgiltzen hasi zen. Leek, gizonak ordea, ez zuen hori onartzen eta kristautasunari buruz ikerketa bat egiten hasi zen, guztia gezurra zela ziurtatzeko. Ikerketan adibidez Jesusen heriotzari buruz ikertzen saiatu zen, ez baitzitzaion iruditzen berpiztea posible izan zitekeenik. Nire iritziz, ez zait ondo iruditzen bat ateo izateagatik eta bestea kristaua izateagatik, hau da sinismen desberdinak edukitzeagatik horrelako haserreak edukitzea. Azken finean, bakoitzak pentsatzeko era desberdinak ditugu eta guztiak onartu behar ditugu. Gainera, Lee ikerketa hori egiten hasi zenean, asko edaten zuen eta etxera mozkortuta iristen zen. Askotan tartatzen zuen gaizki Leslie, ahotsa altsatzen baitzion. Leslie bere gizonagatik oso kezkatuta zegoen.

    Leek esaten zuen ateoek geratutako gauzetan bakarrik sinisten zutela. Ikerketa hinetan ordea, azkenean, kristautasunari buruzko grina piztu zitzaion eta dena benetakoa zela konturatu zen. Emaztearekin hainbat hilabete gaizki egin eta gero hori esan zion eta dena onera joan zen. Lesliek izugarrizko poza hartu zuen eta berarekin errezatzeko esan zion, elizan egon bazen bezala. Azkenean, poza hartu dut biak pentsamendu berdina edukitzera heldu direnean, elkarren artean dena konpondu baita.

    Pelikulaa honetan ere Lee eta bere aitaren haserrea ikusteko aukera izan dugu. Lee txikia zenean, aitak ez zion atentziorik prestatzen, hau da ez zuen zaitzen. Elkarrekin egoten zirenean, pikatuta egoten ziren eta elkarri gauzak aurpegiratzen zizkioten. Momentu batean ordea, aita gaixotu eta hil egin zen. Lee aitaren despatxora joan zenean aldizkarietan idatzitako periodiko zatiak aurkitu zituen eta konturatu zen bere aitarekin oso zorrotz jokatu zuela. Niri iruditzen zait nahiz eta txikitan atentzio handirik prestatu ez zion, aitari beste aukera bat eman behar ziola.

  152. Lucia Quintana Diaz dio

    Gaur egun, sinesmen asko daude, batzuk kristauak dira, beste batzuk ateoak dira (jesus ez dela existitxen pentsatzen dutenak) eta gero agnostikoak daude ( zerbait dagoela edo egon zela baina ez dakite zer den pentsatzen dutenak).

    Pelikulan, Leen familia ateoak dira denak, edo hori pentsatzen zuten, baina bere alaba larri egon zenetik, Leslie, kristauen munduan sartzen hasi zen, elizara joaten, jesusekin hitz egiten, biblia irakurtzen, eta horrek, Leei ez zion bat ere grazirik egiten, pentsatzen zuen bere emaztea galduko zuela.

    Orduan, ikerketa bat egiten hasi zen, bere emazteari erakutsiko zion jesus ez zela existitzen, dena gezurra zela, baina aste batzuk ondoren, liburu asko irakurrita, hainbat pertsonakin hitz eginda, Kaliforniara joan ondoren, konturatu zen, jesus existitu egin zela, dena egia izan zela eta bere pentsamenduak okerrak zirela. Ikerketak egin ondoren, bere emaztearekin hitz egin zuen, berak ere sinesten zuela esan zion, maitatzen jarraitzen zuela. Erabaki bat hartu zuen, erreportaje bat egin nahi zuen hori buruz, baina ez zioten utzi, orduan, liburu bat idaztea erabaki zuen “The case for Christ”. Gainera, best seller bihurtu zen Leen liburua.

    Nik pentsatzen dut, norberak bere sinesmenak dituela, batzuk kristianismoa, beste batzuk ateoak, beste batzuk agnostikoak, baita ere beste erlijio batekoak. Baina pelikula honetan, zerbait arraroa gertatzen da, pelikula hasten denean, denak ateoak dira, denak pentsatzen dute jesus pertsonaje historiko bat izan zela, ez zela existitzen eta pixkanaka kristauak bihurtzen hasten dira, konturatzen direlako gertatzen diren gauzak ez direla kasualidadez gertatzen (gauza batzuk bai, baina gehienak ez), zerbait dagoela, eta gauz hori Jainkoa da. Nire ikus puntutik, denak aukera daukagula gure pentsamenduak aldatzeko, pelikulan gertatzen den bezala.

  153. Kristina Epelde dio

    Filma hau asko gustatu zait, Leeren aldaketa ikustea oso interesgarria izan da. Hasieran, ikusitakoan bakarrik sinisten zuen ateo bat da, emaztearekin asko haserretu zen Jesusengan sinisten zuela esaagatik, asko eta asko saiatzen da frogatzen Jesus ez zela berpiztu edo besterik gabe, Jesus ez zela gurutzean hil, baina bukaeran, Jaingoikoari errezatzen dio eta aitortzen du Jaingoikoarengan sinisten duela.

    Pelikula ikusitakoan pentsatu dut ea nola sentitzen zen Lee Hicks horrela ikusitakoan, aurpegi osoa ubelduraz beterik, begia pustuta, ebakiekin…etab, jakinda bere kulpaz dagoela horrela, egin zuen artikukuaren kulpaz, esanez berak tiro egin ziola poliziari. Gainera, Hicksek ez zuen jipoia jaso soilik, kartzelara bidali zuten pentsatzem zutelako bera zela erruduna. Lee ospitalera joaten denean barkamena eskatzen dio jipoitutakoari, eta onartzen dio bere errua dela horrela egotea, baita, esaten dio egia ikusi ez zuenez, artikulu hori idatzi zuela. Baina Hicksek esaten dio ez zuela egia ez ikusi, ez zuen nahi izan egia ikustea. Esaldi horrek pentsatzen jarri nau.

    Atentzioa eman dit Leek artikulu bat lehengo pertsonan idaztea ateo izateatik jaingoikoarengan sinistea proposatu zuenean bere buruzagiak ezetz esan zion, eta gainera aurpegira barre egiten dio. Etxean komentatzen duenean, emazteak esaten dio, artikulurik idazten ez badizu uzten, zergatik ez duzu liburua egiten? Leek pentsatu zuen ideia bikaina izango zela eta hori egin zuen. Filma bukatutakoan, esaten du liburua best-seller bat izan zela eta 14 milioi kopia baino gehiago saldu zirela. Lee oso gustura bizi zen bere kristaustasunean eta horrek poztu egin nau, ez baizen oso pozik ikusten ateoa zenean.

  154. Eider Gonzalez dio

    Pelikula hau asko gustatu zait. Batez ere, amaierako partea. Izan ere, egun batean, jatetxean, Lee eta Leisliren alaba ia arnasik gabe gelditzen da eta mediku batek bizia salbatzen dio. Gurasoek eskerrak ematen dizkie eta medikuak esaten die zerbaitek esan ziola gaur jatatxe horretara joan behar zuela. Orduan, hasten da gurasoen arteko harremana okertzen; Zeren eta hauek ateoak dira eta ama pixkanaka-pixkanaka Jesusen sinisten hasten da. Aitari ez dio batere graziarik egiten ze pentsatzen du, Jesusen istorioa ipuin polit bat besterik ez dela eta mediku hark burua jan diola bere emazteri. Baina egun batean Leislik elizara eramaten ditu Lee eta bere alaba. Orduan, Lee kazetaria denez Jesusi buruz inbestigatzen hasten da. Horretarako, hainbat pertsonekin Jesusi buruz hitz egiten du. Denbora aurrera dihoala, geroz eta informazio gehiago lortzen du eta jesusi buruz pentsatzen duena erabat aldatzen joaten da. Amaieran, ez dauka Jesusen inromazio dena baina bai nahikoa beregan sinisteko eta Jesusengan sinistea erabakitzen du bere emaztearekin errezatuz.

    Beste aldetik, pelikulan zehar ikusten da Leek ez daukala oso harreman ona bere aitarekin. Bere aita hiltzen denean, amarekin egoten da momentu batean eta amak esaten dio nahiz eta ez erakutsi, bere aita beregatik oso arro zegoela. Orduan, konturatzen da, ez zuela baloratzen bere aita merezi zuen bezala.

    Laburbilduz, pelikula honek erakutsi dit, inor ez dela perfektua eta pertsona denak zerbait dugula baina denak ondo tratatu behar ditugula nahiz eta ez izan guk nahi ditugun bezalakoak.

  155. Aimar Basurko dio

    Pelikula hau oso interesgarria da eta asko gustatu zait. Alde batetik, Hicken ikerketagatik. Pelikula honetan kristanismoan sinesteko arrazoiak eta argudioak ematen dizkigu. Leeren emaztea fededun bihurtzen da, baina Lee ateoa da. Horregatik, kristautasuna faltsua dela dioen erreportaje bat egitea erabakitzen du. Aipatu behar da Lee perodista bat dela eta perodistek arrazionalak izan behar dutela uste duela, hau da, ikusten duten horretan sinesten dutela. Bitartean, Lee kristautasunean espelizatutako jendea bisitatzen hasten da, kristautasuna engainua dela ikertzeko eta eztabaidak egiteko. Jende espelizatu hori medikoak, psikologoak…etab, ziren, baina azkenean frogak egiazkoak ziren zientifiko eta arrazional eremuan. Azkenik, Lee konbentzitzen da Jesus existitzen dela, horregatik, fededun bihurtzen da.

    Niri bikaina iruditzen zait argumentuen edo arrazoien egikaritza, Leek desarketa pertsonala jasaten duela ikusten baitugu. Alde batetik, baieztatzen dugu dexente jesus hil zela gurutzean. Bestalde, arrazoiaren aldetik ere baieztatzen digute; izan ere, pelikulan azaltzen digunez, 500 pertsonak haluzinoak hartuko balituzte, horrek ez luke eragingo pertsona horiek amets bera izatea. Nirentzat film honek gure bizitzaren ikuspuntua planteatzea eragiten digu. Bukatzeko, film hau ateoek ikustea gomendagarria dela azpimarratu behar dut. Hor kristauek sinesten dute eta horregatik dituzte balio kristauak. Baina film hau, ateo bat alda daiteke ez dut esan nahi egun batetik betestera fededun bihurtzera, baina beste hausnarketa bat edo bizitzaren ikuspuntu bat eman dezake.

Utzi erantzuna Iker Etxeberria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude