Xabier Lete, fedeari buruz… (dbh3-4)

Euskal kulturan erlijioarekiko hausnarketa bizirik dago, zalantzarik gabe.  Hona hemen adibide batzuk:  “Hemen” erlijio gogoetarako aldizkariak 24. alea publikatu zuen 2009ko abenduan,… 2007an Joxe Arregi frantziskotar azpeitiarrak 40 euskarazko idazleri galdera batzuk egin zizkien eta “Jainkoaz galdezka” liburuan publikatu ziren…

Orain Xabier Leteren testigutza aztertuko dugu. Ume garaian eta nerabezaroan kristau giroa hezia, gazte garaian kristau bizitzari uko egin zion, beste nolabaiteko baloreak eta konpromisoak hartuz: euskal kultura, langileen egoera,… Zenbait poema eta kantuetan, bazirudien aspaldiko euskal erlijiotasun naturalista bilatzen zuela…

Gaixotasun larria, Lurdes Iriondo emaztearen presentzia, On Juan Mari Lekuona apaizaren adiskidetasuna,… bere konbertsioaren oinarrian egon daitezke. Xabierrek bere sinismenaren berri eman du. Ez da fededun inozoa, kritikoa baizik… Elizaren barrutik kritika eta sinesmena elkartzen ditu.  Atxikita doan dokumentuan bere hausnarketa eta hiru poema irakur daitezke.XabierLete

LANA hau da: testu hauek irakurri ondoren, komentario edo iritzi bat idaztea blog honetan.

Iruzkinak

  1. Iñigo Etxeberria dio

    Xabier Lete euskal kulturan dagoen idazle eta poeta onenetakoa da. Bere heriotza penagarria izan da, eta gainera denbora asko egon da gaixorik. Baina oso abesle ona ere bazen eta ez da inoiz ahaztuko

  2. Ane Alberdi dio

    Nire ustez Xabier Lete Euskal Herriko poetarik onenetakoa eta garrantzitsuenetakoa izan da. Hainbat zailtasun izan ditu bere bizitzan bere kantuak eta poemak argitara erakusteko baina beti lortu izan du eta jendeak ere eskertu dio. Bizitza osoan lan asko egindakoa izan da, Diputzaioan ere ibili izan omen zen eta. Gauza hauek erakusten dute pertsona ona eta langilea izan zela.

  3. Iñaki Alonso dio

    Nere ustez Xabier Letek oso lan sakonak egiten ditu. Xabier Leterentzat Jainkoa babesa eta kontsolamendua da.
    Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten duen idazleetako bat da.
    Gaztetan kristautasunari uko egin zion baina ondoren berriro sinestun bihurtu zen, orduan, Lurdes Iriondo, bere emaztea, hil egin zen. Jainkoari buruz poema batzuk idatzi ditu. Poema horretan Jainkori buruz hitz egiten du, azken egunean bere besoetan hartuko duela, itxaron egingo diola,… Gainera, berak zer sentitzen duen azaltzen du oso ondo.

  4. Joritz Badiola dio

    Xabierrek poema oso ederrak eta sentiberak egiten ditu, baina egia esan, gaztetan erlijioari uko egin zion, baina gero Jainkoari buruz obra batzuk idatzi zituen eta poemak ere idatzi zituen. Kristautasunean sinisten du eta maitasuna ematen dio Jesusi.
    Nire ustez Xabier Lete oso pertsona ona da eta bere poemak sakonak eta sentiberak dira.

  5. Joseba Diaz dio

    Xabier Letek argi uzten du bere poema eta kantuetan Jainkoarekiko duen harremana. Nire ustez Xabier Letek garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historioan, ez bakarrik poema sakon eta bihotzekoak egiteagatik, baizik eta euskararentzako lan ikaragarria egiteagatik.

  6. Sara Almendro dio

    Xabier Lete beti oso pertsona garrantzitsua izan da euskararentzat, baita euskaldunontzat ere. Kristau ona ere bada, izan ere, Jainkoa babesa eta kontsolamendu bezala hartzen du eta “Jainkoa” hitza maitasuna bezala hartzen du.
    Bere poemetan ere, kristaua dela ere nabaritzen da, adibidez, “Eta zer Jainkoa” poeman. Poema honetan Jainkoaren bilaketa da gaia.

  7. Beñat Astigarraga dio

    Xabier Leteri elkarrizketa bat egiten diote eta bertan dio Nazareteko Jesusen sinesten duela. Jainkoa hitzak babesa eta kontsolamendua iradokitzen dizkiola, baita Jainkoaren bidera joan izan gareneko otoitz-lekuak ere. Nazareteko Jesusen Jainkoarengan sinesten dut eta “maitasuna” ematen dit. Jainkoa hitzak beste gauza intimo bat ere
    idarokitzen dit: Jainkoaren bidera joan izan gareneko otoitz-lekuak. Jainkoa gurtu izan baitugu, aitortu, eta otoitzean egin dugu. Baina, batez ere, nik uste dut Jainkoa
    sufrimenduan dagoela; sufritzen duten guztiekin, zaurituekin, munduaren emaitza onak ezik hondarri makurrenak jaso dituztenekin

  8. Olaia Alberdi dio

    Xabier Letek bere bizitzan zehar euskararen munduan gauza asko egin ditu, adibidez poesiak, kantuak eta abar idatzi ditu. Guretzat ere oso baliagarriak dira gure kultura aberasten dutelako.
    Xabier Letek poesiak eta kantuak idatziz aparte diputazioan egin zuen lan eta betidanik izan du Jesusganako sinesmena, umetan eta nerabezaroan kristau artean hezi zen baina gaztetan kristau bizitza horri uko egin zion eta poesia munduari heldu zion. Elkarrizketa honetan Joxe Agirrek Jainkoari buruzko galderak eta kristau bizitzari buruz hitz egiten dizkio.

  9. Mikel Arzalluz dio

    Xabier Lete oso poema idazle garrantzitzua izan zen. Aldizkarietan euskaraz idazten lan asko egin zuen. Jainkoa hitzak bere lehenagoko lekuak gogoratzen dizkio. Xabier Letek dioenez Jainkoa sufritzen ari diren beste gizon emakumeekin dago. Nire iritziz, Xabier Letek garrantzi handia izan du euskararen munduan eta oso poema politak eta interesgarriak idatzi baiditu, esaterako:
    Egunsentiaren esku izoztuak.
    Eta zer, Jainkoa.
    Jazo nazazu, maite, azken egunean.
    Poema hauek irakurtzea eta hausnartzea merezi du.

  10. Amaia Aizpuru dio

    Xabier Letek gauza asko egin zituen euskararen alde, horien artean, abestiak edo poesiak…. Gainera, Xabier Lete izan da euskal poesiak izan duen poeta onenetako bat eta honetaz gain, diputazioan ere lan egin zuen. Baina, Xabier Letek berezitasun bat badu eta hau, bere fedeari buruzko iritzi aldaketa erradikala da. Izan ere, Xabier Letek gaztetan behin baino gehiagotan esan zuen ateoa zela, baina gaixorik egon ostean, heriotzatik gertu ikusi zenean bere burua, Xabierren emazteak apaiz bati eskatu zion, gaixoen oliadura emateko. Honen ostean, hobeto jarri zen eta geroztik Xabier kristautasunean sinesten hasi zen.
    Niri harrigarria egiten zait iritzi aldaketa hau izatea baina, azken finean, ez dakigu erabaki zuzena hartu zuen ala ez.

  11. Elizabeth Alberdi dio

    Xabier Lete beti izan da Euskal Kulturarentzat eta bai euskaldunontzat oso pertsona garrantzitsua, berak asko eman baitio Euskarari eta Euskaldunok asko zor diogu.
    Xabierrek euskal kulturaren erlijioari buruz zenbait hausnarketa eta aipamen egiten ditu eta hori guztia bere lan eta liburuetan garbi islatua agertzen da. Adibide moduan bere “Eta zer Jainkoa” poema aipatu dezakegu.

  12. Josu Zubizarreta eta Aitor Juaristi dio

    Xabier Letek oso lan sakonak egin zituen eta argi azaltzen du Jainkoak kontsolamendua eta babesa ematen ziola.
    Jainkoak gauza guztietan lagunduko digula, bai maitasunean eta bai beste edozein gauzetan.
    Eta Jainkoak maitasuna izena artuko lukeela esan zuen Letek.
    Gure iritziz, Xabier oso poema idazle garrantzitsua izan zen, bere poemak sakonak eta bihotzekoak baitziren.

  13. Alaitz Alberdi dio

    Garbi dago Xabier Lete euskararen historian ongi markaturik geldituko den pertsona izango dela. Baina orain Xabier Lete joan egin zaigu, baina beti eramango dugu gure bihotzean. Euskara berpiztearen oinarria izan zen. Jainkoa nahiz eta guk ez ikusi, guregandik gertu dagoela esan zuen eta beti dagoela laguntzeko prest. Agur Xabier!

  14. Joseba Lizarralde dio

    Xabier Lete euskararen sustatzaile eta indartzaile handienetarikoa izan da azken urte hauetan. Bere poemak sakonak dira, barneko sentimendu gordinak adierazten dituztenak. Bertan bere ezegonkortasunak eta Jainkoarekiko sinesmena adierazten du, Xabierrek argi esaten du berak Nazareteko Jesusengan sinesmen itsua duela, izan ere hark konfiantza eta maitasuna adierazten diola eta berak horrengan sinesten duela.
    Niretzat, Xabier Lete moduko euskal jendea oso jende garrantzitsua dira eta izan beharko lukete Euskal Herri osoan eta goraipatua izan beharko luke.

  15. Julen Egino dio

    Xabier Letek garrantzia handia izan du euskal kulturan, abesti asko konposatu ditu eta erlijioari buruzko hainbat testu idatzi ditu. Hazieran Xabier Lete ez zen sinistuna, baina ondoren sinistuna bihurtu zen eta Jainkoari buruz hainbat poema eta abesti famatu idatzi zituen. Ez dok amairu grupoa sortu zuten, garrantzia handia izan zuena, eta bertan Lourdes Iriondo ezagutu zuen eta berarekin ezkondu zen. Igandean hil zen eta Euskal Herri osoa hunkiturik laga du

  16. Aritz Artetxe dio

    Xabier Letek euskal literaturaren alde lan asko egin zuen eta Jainkoarengan zuen fedeari ere aipamen egin zion. Gainera, berak zer sentitzen zuen azaltzen du oso ondo. Nire iritziz, Xabier Lete oso pertsona ospetsua izan da Euskal Herrian, berak egin zituen lanengatik. Baita Jainkoaren fedeari eusteko eta zabaltzeko ere lan ugari egin zituen. Laburbilduz oso pertsona langilea izan zen bere arloetan.

  17. Maite Olaizola dio

    Xabier Letek lan handia egin zuen euskararen alde. Asko eskaini zion gure hizkuntzari. Oso langilea zen, baita esker onekoa ere. Bere azken urteetan, batez ere, bere erlijio irizpideei buruz hitz egin zuen, sentitzen zuena azalduz eta erakutsiz. Kristaua zela aitortu zuen, Nazareteko Jesusen eta Jainkoaren maitasun eta adiskidetasunean sinesten zuela aitortu zuen eta batez ere gaixo, behartsu eta marjinatuen artean ikusten zituela, horiei laguntzen ari zirelako nola edo hala. Horregatik, “maitasun” izenaz deitzen zien biei Xabierrek.

  18. Maren Alberdi dio

    Ezin da ukatu, Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan dela eta baita dela ere, pertsona askoren bihotzean bizirik iraungo baitu denbora luzez. Euskaldunok Xabier Leteri eskertzeko gauza asko ditugu, baina horietako garrantzitsuena Euskarengatik egin zuen borroka da. Izan ere, garai haietan oso arriskutsua zen Euskaraz mintzatzea, baina honek Euskara maite zuenez, edozer egin zuen gure hizkuntzagatik. Nire iritziz, Xabier Lete bakarra izan da eta bakarra izango da mundu honetan, euskaldunen Aita handia!

  19. Goretti Etxezarreta dio

    Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan zen Euskararentzat eta garbi dago zaila izango dela bera ahaztea. Xabier Letek erlijioari buruzko ideia aldatu zuen. Hasieran kristautasunari uko egin zion. Baina bere azken urteetan eginiko zenbait elkarrizketetan azaldu zen bere kristautasuna.

  20. Ainhoa eta Iria dio

    Xabier Lete euskararentzat oso garrantzitsua izan zen, euskara berpiztu eta indartu baitzuen. Euskal kulturan erlijioari buruz idatzi zuen idazleetako bat zen.

  21. Maialen Gartzia dio

    Nire ustez, Xabier Letek benetan sinesten du Jainkoarengan, oso ongi azaltzen duelako bere ustez non agertzen zaion Jainkoa, eta noiz sentitzen duen bere laguntza eta maitasuna, Xabierrek badaki edo sentitzen du Jainkoa beti bere alboan dagoela, ez oso urruti, berari laguntzeko prest, eta triste edo atsekabeturik dagonean apur bat alaitzeko. Baita ere, beste pertsonengan ere sentitzen du Jainkoa, pertsona onengan, eskuzabalengan etab.

  22. Estibalitz Aranbarri dio

    Elkarrizketa honetan Xabier Leteri erlijioari buruzko galderak egiten dizkiote, eta baita erlijioko zenbait hitz edo esaldik zer iradokitzen dioten adierazten du. Xabierr bere bizian zehar erlijioari buruzko ikuspuntua aldatzen joan zen, eta hau argi eta garbi adierazten da oso gaixorik zela eta bere emazteak erabakita gaixoen oliadura eman zionean eta hil egin behar zuela pentsatzen zutenean, onera egin zuen, ordutik haurrera kristautasunera hurbildu zen, eta hori adierazten du bere poemetan.

  23. Antton Segui eta Amaia Arteaga dio

    Xabier Leteren iritziz Jainkoak babesa eta kontsolamendua ematen ditu eta beharra duenaren alboan egoten da pobreak, gaixoak… Xabierrek esaten duenez Jainkoa gure bitartez agertzen da eta bere nahien arabera era batera edo beste batera jokatzen dugu. Gure ustez Xabier Lete euskararen apologista sutsua zen eta oso pertsona ona. Hasiera batean ez zen kristaua baina bere bizitzan gertatutako zenbait gertakizunen ondoren kristaua egitea erabaki zuen, nahiz eta ez zituen kristautasunaren ideia guztiak errespetatzen.

  24. Barbara Elezgarai dio

    Dokumentu honetan Xabier Letek Jainkoarenganako sinismena azaltzen du, berari egindako elkarrizketa batean. Xabier Lete Jainkoaren jarraitzaile sutsua zen bere bizitzako azken unera arte, gure artean zegoela eta maite gintuela zioen, bere inguruan gaudenok aukera ugari ditugula gure akatsak konpontzeko. Eta hori defendatu zuen bere bizitzaren azkeneraino. Joan den igandean Euskal Herri guztia hunkiturik utzi zuen bere heriotzak. Bere omenez egiten dugu artikulu hau.

  25. Itxaso Astigarraga dio

    Xabier Letek, Jainkoari maitasuna ematen dio izen, eta jakinduria handiko izaki bat bezala irudikatzen du.
    Jainkoarengan babesa eta kontsolamendua bilatzen du eta Jainkoa non agertzen den galdetzen diotenean, pobreen, gaixoen eta desolazioaren alboan agertzen dela esaten du.

  26. Julen Aranbarri dio

    Nire ustez, Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan da euskal kulturaren historian. Bere kanturik famatuenetakoa Xalbadorren heriotza da, gainera abesti hori asko gustatzen zait. Harritzekoa da garai batean hiltzear zegoenean apaiz batek gaixoen oliadura eman eta bat batean heriotza gertu izatetik berriro bizirik jarraitzean, kristau erlijioaren jarraitzaile egitea, zeren lehen ez zuen ezer jakin nahi kristau erlijioari buruz. Berak hainbat eta hainbat poena eta liburu idatzi zituen eta asko gustatu zait “Gure aita, zeruetan eta erbestean zarena” poema. Asko gogorarazi baitit nazien garaia eta hori. Amaitzeko esan nahi dut Xabier Lete bizirik edo hilik oso maitatua izango dela bere abesti eta idatziengatik.

  27. Borja Zubizarreta dio

    Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan zen. Gaztetan erlijioari uko egin zion baina gero berriz ere Jesusengan sinisten hasi zen. Orduan Lurden Iriondo, bere emaztea, hil egin zen. Biak “Ez dok hamahiru” taldean kantatzen zuten, ezkondu ere egin ziren.
    Denok dakigu Xabier Lete oso poeta ona izan zela eta berak Jesus asko maite zuen. Bere poema batzuk otoitz moduan hartzen dituzte pertsona batzuek, baina beste batzuek berriz ez. Hona hemen bere poema garrantsitsuenak:
    – Egunsentiaren esku izoztuak: Azaltzen du zer gertatuko ote zitzaien sufritu eta gero hil zirenei.
    – Eta zer, Janikoa: Oso poema erlijiosoa: Jainkoaren bila gabiltzala adierazten digu poema honek.
    – Jaso nazazu, maite, azken egunean: Hiltzen denean bere emaztearen ondoan hartzea nahiko zuela esaten da.

  28. Irati Astigarraga dio

    Nire ustez, oso lan garrantsitsuak egin zituen bere baitan eta besteen alde ere bai. Xabierrek oso hutsune latza utzi zuen gure barruetan. Berak bete izan zuen amestutako ametsa: musikaria izatea, laburbilduz kantaria. Bere abesti hunkigarriak idatzi zituen eta horregatik ere oso famatua egin zen, Xalbadorren heriotza ezagutzen da gehien.
    Laburbilduz: Oso lan ona egin zuen kantu hauek idaztean eta abesterakoan.

  29. Jon Juaristi dio

    Argi uzten du Jainkoak kontsolamendua eta babesa ematen diola. Hasieran ez zuen Jaionkoarengan sinesten, baino geroago gaixoen oliadura berari eman eta gero sinesten hasi zen. Ez dok hamahiru taldean ezagutu zuen bere emaztea Lurdes Iriondo, geroago hil egin zena. Hainbat liburu idatzi zituen eta argi utzi zuen bera Jainkoarengan sinestuna zela. Bertan poemak ere idazten ditu.
    Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan da, Euskal Herriaren alde egin duelako eta bere poemak oso onak zirelako.

  30. Leire Etxeberria dio

    Xabier Lete Euskal Herrian oso gizon garrantzitsua izan da eta beti horrela izango da. Euskal kultura eta hizkuntzari asko lagundu dio. Gaztetan ez zen batere erlijiosoa, baina azkenean Jainjoarengana hurbildu zen iruditzen zitzaiolako Jainkoak lagundu egiten ziola. Berak dio Jainkoa laguntza gehiena behar dutenen ondoan egoten dela beti.
    Nire iritziz, gizon honek bizitza gogorra izan du, baina beti aurrera atera da. Oso kantu politak asmatu zituen eta sentimendu handiz kantatzen zituen. Xalbadorren Heriotzean, adibidez, asko gustatzen zait. Nahiz eta Xabier jada ez egon mundu honetan, urte askotan gogoan izango da.

  31. Iker Juaristi dio

    Poemetan azaltzen den bezala, bera hasieran erlijiosoa zen baina momentu batean hori alde batera utzi eta komunismoa ikasten hasi zen, baina hiltzear zegoela bere lagunak gaixoen oliaduraz igurtzi eta barkatzeko eskatu zioenean, berak esan zion ongi zegoela.
    Xabier Lete oso pertsonaia ona izateaz aparte, oso poema idazlari ona zen.

  32. Eider Etxaniz dio

    Xabier Letek Euskal Herriko erlijioari buruz idazten zuen idazle bat zen. Bere poema gehienak edo guztiak oso sakonak dira. Niri gehien gustatu zaidan poema “Jaso nazazu, maite, azken egunean” izan da. Xabier Lete gaztea zenean erlijioa alde batera utzita zeukan. Gaixotasun oso larria izan zuen, baina jendea izan zuen bere inguruan, adibidez bere emaztea zena Lurdes Iriondo. Ondoren, bera erlijioaren sinesduna izan zen.
    Nire ustez Xabier Letek euskal kulturan eragin oso handia izan du, oso pertsona garrantzitsua izan dela iruditzen zait.

  33. Nazaret Hidalgo dio

    Xabier Leteri elkarrizketa bat egin diote eta bertan berak Nazareteko Jesusengan sinesten duela esaten du. Nolabait Jainkoa hitzak segurtasuna eta maitasuna adierazten diola esaten du. Jainkoa beti ondoan dugula esaten du, edozein lekutan gaudela ere, eta zerbait gaizki egiten badugu aukera berriak emango dizkigula, edozer dela ere bati kontsolamendua emango digula dio. Inor ez dagoela erabat kondenatuta ere badio.

  34. Maite Alberdi dio

    Xabier Lete Oiartzunen jaio zen. Idazle, poeta eta kantari izan da. Ez dok Amairu taldea sortu zuenetariko bat izan zen. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten, Lizardiren poesiei eta Txirritaren bertsoei eskainiak. Antzerkia ere jorratu zuen, eta euskal teatro modernoaren oinarriak finkatzeko asmoak bultzaturik, Eugenio Arozenarekin kolaboratu zuen. Kolaborazio horretatik sorturiko obrak Oiartzungo Intxitxu antzerki taldeak antzeztu zituen.
    Besteak beste, poema liburu hauek idatzi ditu: Egunetik egunera orduen gurpillean, Bigarren poema liburua, Urrats desbideratuak, Biziaren ikurrak, Zentzu antzaldatuen poemategia, Abestitzak eta poema kantatuak, Egunsentiaren esku izoztuak, bere azken lana. Liburu honekin irabazi zituen Euskadi Literatur Saria eta Espainiako Kritikaren Saria.
    Diskoen artean, hauek: Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu, Lore bat, zauri bat , Eskeintza, Hurbil iragana. Hainbat abeslarik musikatu eta kantatu izan dituzte Leteren olerkiak eta kantak, horien artean Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal edota Benito Lertxundi daudelarik.
    Xabierren heriotzak pena handia eman dit.
    Abesle eta idazle ez bakarrik, kristau bezela ere hazi egin baita.
    Benetan harrigarria iruditu zait bere gaixotasunetik nola irten zuen jakiteak, izan ere, ia hil zorian zegoen. Nire ustez berak hori Jaungoikoaren dei bat bezala hartu zuen, eta horregatik hasi zen kristau munduan murgiltzen. Pertsonalki izugarri hazi den pertsona bat zen, da eta izango da maite duten Euskal Herritarrentzat, izan ere, oso maitea da.
    Bere poema liburuan garbi ikusten da bere itxaronaldi eta sufrimendua gaixotasun hori zuen bitartean.

  35. David Ferreira dio

    Xabier Lete hil zorian egon zen momentuan apaiz batek olioa eman zion eta horren ondoren kristau bihurtzen hasi zen, laguntzak ematen etab… Eta gainera euskarak izan duen kantari onenetako eta garrantsitsuenetako bat izan da dudarik gabe.

  36. Sara Seco eta Ane Aguado dio

    Xabier Lete txikitan kristau inguruko leku batean hazi zen, baina pixkanaka kristautasunetik urrunduz joan zen, Lurdes Iriondorekin zegoen ezkonduta, eta bera elizarekin lotuta zegoen. Gaixotu zenean, Xabier Lete oso gaizki egon zen, eta orduan Jainkoagan babestu eta konsolatu zen eta berriz ere Jainkoarenganako konfiantza hartu zuen. Jainkoari buruzko obra eta poema asko idatzi zituen, eta guztietan azaltzen du Jainkoa sufritzen duten pertsonen artean dagoela, haiek babesten eta maitatzen, baita pobre eta apartatuen artean ere.
    Gure ustez, oso pertsona garrantzitsua izan da, bere obra eta poemak oso onak baitira eta Jainkoarenganako sinesmen handia duelako ere bai. Gainera bere poemak oso sakonak dira eta bere sentimenduak oso garbi uzten ditu eta hori oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu.

  37. Iñigo Gorricho dio

    Xabier Lete euskarak izan duen pertsonarik garrantsitsuenetako bat izan da. Nazareteko Jesusengan sinisten zuen, lehenagotik gaixotasun bat izan zuelako, hortik irten eta elizan sinisten hasi zen. Baita ere dio Jesusengan eta pobreengan pentsatuz gauza gehiago egin behar ditugula eta gutxiago pentsatu gugan.

  38. Maite Lete dio

    Xabier Lete hasieran ez zen kristaua, baina gaixotu ondoren bere emaztearekin batera elizara joaten hasi zen eta poliki poliki kristau egin zen. Jainkoari buruz hainbat poema idatzi ditu. Bere bizitzan Jaungoikoa oso garrantzitsua izan zen, sufritzen ari zenean ez baitzeukan beste inor berari laguntzeko. Niri gehien gustatu zaidan poema “Jaso nazazu, maite, azken egunean” da. Poeman Jainkoari hitz egiten dio. “Har nazazu zure besoetan , muga izugarriaren ataria gurutzatzen dudanean” esaldian esaten du berak hil ondoren Jaungoikoarengana joatea espero duela. Azkenean poema honetan esaten duena da berak hil ondoren Jaungoikoa ezagutzea eta berarekin egotea nahi duela, Jaungoikoak berari kasu egitea eta besoak zabalik hartzea nahi duela.

  39. Mikel Larrañaga dio

    Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten duen idazleetako bat zen. Berak ez zuen asko sinisten erlijioan eta bere bizitzan baztertu egin zuen aldi batean. Bere bizitzan hil zorian zegoen une batean apaiz batek gaixoen oliadura eman zion bere emaztearen baimenarekin… Inork ez zuen uste biziko zenik, baina bizirik irten zen eta une hortatik aurrera erlijioari laguntzen hasi zen, bere emaztea erlijio elkarte batean baizegoen laguntzen. Xabier oso pertsona inportatea da gure euskal gizartean, asko lagundu baitio euskal musikari eta euskal literaturari!!!

  40. Mar Leal dio

    Xabier Letek oso lan garrantzitsuak egin ditu. Hasieran uko egin zion erlijioari, baina denborarekin sinisten hasi zen berriro. Bere emaztea, Lurdes Iriondo, hil egin zen. Jainkoari buruz poema batzuk idatzi ditu. Berak egindako poema asko oso garrantzitsuak izan dira sinesduentzat. Niri gehien gustatu zaidan poema “Jaso nazazu “da.
    Poema honetan bere emazteari buruz hitz egiten du eta zenbat maite duen adirerazten du “maitea” esaten bait dio. Hiltzen denean bere emaztearengana eramana izatea nahi duela esaten du. Bere sentimentuak oso garbi adirezten ditu. Oso poema sakonak eta oso garrantzitsuak dira denentzat.

  41. Joseba Orodea dio

    Xabier Lete Euskal kulturaren arloan oso pertsona garrantzitsua izan da. Gazte denboran alde batera utzi zuen erlijioa baino orain dela hogeita bost urte gaixotasun larri bat izan zuen eta denak hiltzat jotzen zuten, baina bere emazteak Xabierren herriko apaizarekin hitz egin eta gaixoen oliadura Xabierri ematea pentsatu zuen eta Xabierrek eskertu egin zuen eta gaixotasun horretatik atera zenean, erlijioa berriro praktikatzen hastea erabaki zuen eta hori berak hitzaldietan garbi uzten zuen. Benetan hunkituta utzi nau pertsonaia honek, nik uste omenaldi handi bat merezi duela.

  42. Moises Etxeberria dio

    Xabier Lete Euskal kantaririk onenetakoa da eta euskaldun guztiak entzun dute inoiz bere kantaren bat. Bere kantuek jende asko hunkitu dute batiz bat “Xalbadorren heriotzak”. Gaztetan ideia komunistekin hasi zen pentsatzen baina orain dela 25 urtetik kristaua da.

  43. Maider Urdampilleta dio

    Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan da Euskal Herrian, batez ere. Ez dok Hamairu taldean hasi zenetik, euskara zabaltzen saiatu zen. Gaztea zenean ez zuen Jesusengan sinisten, baina geroago, kristau egin zen. Lurdes Iriondorekin ezkondu zen, hau ere kristaua zen, eta eskola erlijioso batean laguntzen zuen.
    Xabier Lete oso poeta garrantzitsua izan zen. Bere poematan, argi gelditzen da Jesusengan konfiantza duela. Xabierren bizitza ez da erraza izan, eta laguntza aurkitu zuen Jainkoagan.

  44. Naiara Romatet dio

    Xabier letek poema hauetan argi adierazten du larri egon zen garai hartan Jainkoaren babesa eta kontsolamendua aurkitu zuela. Larri zegoela bere emazteak apaiz bati gaixoen oliadura emateko eskatu zion eta hala egin zuen. Baina ongi jarri zenean apaiza barkamena eskatzera joan zitzaion, bera ez baizen kristaua, baina honek ontzat hartu zuen berriro Jainkoan sinesten baitzuen.
    Bere sentimenduak adierazten ditu argi eta garbi. Niri gehienbat lehenengo poema gustatu zait: “Zer esanen diegu buruan tirokatuei…?” Bertan gizarteak eginiko krimenak zalatzen direlako, horien ondorioak…

  45. Ander Pastrian dio

    Xabier Letek Donostiako Herrerako La Salle ikastetxean egin zituen ikasketak. Batxilergoa amaituta, Tarragonara (Herrialde Katalanak) joan zen ikasketa teknikoak egitera, baina ez zituen bukatu. Horren ordez, irakurri eta zinemara joaten zen. Euskal Herrira bueltan, Pasaiako (Gipuzkoa) lantegi batean sartu zen, eta han hasiko zen lehen poesiak idazten. Irakurzalea gazte-gaztetik izan zen, eta segituan idazten hasi zen. 1965ean, Zeruko Argia aldizkarian kolaborazioak argitaratzen hasi zen. Antzerki munduarekin ere harreman estua izan zuen, Oiartzungo Lartaun taldeko kidea baitzen. Julen Lekuona herrikidearen bitartez, Joxean Artze ezagutu zuen.
    1965ean, Ez Dok Amairu proiektuaren sorreran parte hartu zuen. Taldearen izena Jorge Oteizak aukeratu zuen; euskal kultura berreskuratze aldera.
    Nire iritziz Xabier Lete bezalako pertsonaia gehiagok egon behar lukete horrela Euskara gehiago zabaltzeko eta indarra hartzeko, nire partetik esan behar dut asko eskertzen dudala bere lana Euskarari laguntzeagatik.

  46. Imanol Saenz dio

    Nire ustez Xabier Lete oso idazle ona zen, orain dela gutxi albiste guztiak bere heriotzari buruz ziren.
    Oso poema onak idazten zituen, adibidez, “Gure aita, zeruetan eta erbestean zarena…” hasten dena.
    Berari egindako elkarrizketan dionez, gaixotasunaren ondoren kristau egin zen, lehenago ateoa zen eta.

  47. Markel Larrañaga dio

    Xabier Letek Euskal Herriko kultura eta erlijioari buruz idazten zuen. Xabier Letek ez zuen Jainkoarengan sinesten baina, hil beharrean egon eta sendatu zenenean, Jainkoaregan fede handia zuen. Jainkoari buruzko poemak idatzi zituen gehienbat. Xabierren ustez Jainkoak babesa ematen die pertsonei. Nire ustez Xabier Letek lan handia egin du euskal literaturaren alde eta kristautasunaren alde, horregatik gogoratu egin beharko genuke.

  48. Aitor Etxeberria dio

    Nere ustez Xabier Letek oso lan sakonak egiten ditu. Xabier Leterentzat Jainkoa babesa eta kontsolamendua da. Jainkoa hitzak bere otoitz guneak ere gogorarazten dizkio. Kristautasunean sinisten du eta maitasuna ematen dio Jesusi.

  49. Ane Martinez dio

    Nire ustez xabier lete oso pertsona azpimarragarria izan zen, gauza harrigarri asko egin zituen eta horietako bat erlijioari buruz idaztea izan zen. Hasieran, ez zuen Jainkoarengan sinesten baina denbora pasatakoan, berriro ere sinesten hasi zen eta hori babesteko hainbat gauza egin zituen, adibidez, Jainkoari buruz poema batzuk idatzi eta Jainkoa babestu eta maitatu.
    Lehen poema oso tristea da, nire usetz garbi ikusten da hildakoei ari dela eta pena handia ematen diela arrazoirik gabe hildako horiek, torturatuak, ezabatuak, torturatuak… Oso poema tristea da eta bertan jasotzen dena oso ondo azalduta dago.
    Bigarren poeman ere Jainkoari buruz hitz egiten du eta beraren bila, hau da salbazioaren bila gabiltzala adierazten du, berak maite gaitula eta guk ere maite beharko genukela.
    Hirugarren poeman berriz, bere hildako emazteari buruz hitz egiten du. Oso ondo adierazten ditu bere sentimenduak eta argi esaten du berarengana bueltatu nahi duela eta asko maite duela.

    Nire ustez Xabier Lete jainkoaren bebesle handietako bat da eta berak mahi duena lortu harte ez diola uzten. Xabier lete oso idazle garrantzitsua izan zen eta ona gainera. Bere poemak oso sakonak dira eta maitasunarekin eginikoak, maite dituen pertsonei eginikoak dira eta benetan merezi dutenak.

  50. Itxaro Iraeta dio

    Xabier Leteri elkarrizketa bat egiten diote etabertan esaten du Jesususek babesa ematen diola. Jainkoa hitzak beste gauza bat ere iradokitzen dio, otoitz egitea. Berak maitasunez tratatzen du Jainkoa.
    Letek dio Jainkoak asko laguntzen digula gure eguneroko bizitzan. Gaxoeikin eta laguntza beharra dutenekin Jainkoa beti dagoela. Berak esaten du zerbait gaizki egin eta gero ez gaudela kondenatuta, aukera geihago edukiko ditugula.
    Jendea ez daogoenean egoera onean, gaxorik dagoenean, zerbait gertatzen zaigunean edo horrelako momentu txarretan, Jainkoa gurekin egongo dela esaten du Xabierrek. Berari Jainkoak ematen dio bizitzeko esperantza. Hainbat gauza egin behar ditugula bere izenean.

  51. Mikel Lizarralde dio

    Xabier Leteri buruz hitz egitea tokatu zait nola eta orain dela egun gutxi mundu honetatik joan zaigulako.
    Xabier Lete Euskararentzat egon den pertsonairik garrantzitsuenetakoa izan da. Xabier Letek txikitatik izan du poemak eta kantatzeko afizioa, baina beti euskaraz egin ditu.
    Txikitatik kristaua zen, horregatik bere lan askotan berak Jainkoa aipatzen du. Xabier Letek parte hartu zuen “Ez Dok Amairu” taldean, talde horrek garai hartan hain egoera larrian zegoen gure hizkuntzari laguntza handia eman zion talde honek euskarari. Talde honek hainbat ikuskizun eman zituen Euskal lurraldeetan eta bartzelonara ere iritsi ziren. Baina gero taldeko ikamikak direla eta taldea banandu egin zen kantari bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen, Xabier Letek horren ondorioz bare emazte zen Lurdes Irinondorekin jarraitu zuen kantuan. Hortik pixka batera bere emazte Lurdes Iriondo hil egin zen eta ordundik aurrera bere lan gehienetan tristura antzematen da. Bere poema batean bildurra adierazten zuen heriotzarekiko.
    Laburbilduz, gure hizkuntzari oso ekarpen handia egin dio gizon honek eta euskal kulturak beti izango du gogoan Xabier Lete.

  52. Ainhoa Arambarri dio

    Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten duen idazleetako bat da. Nere ustez Xabier Letek oso lan sakonak egiten ditu.
    Berak Nazareteko Jesusen Jainkoarengan sinesten omen du eta “maitasuna” ematen omen dio izen bezala. Izaki jakitun bat bezala irudikatzen du, ikusten ez dena baina beti gure ondoan dagoena.
    Denok dakigunez, Xabier Lete poema egile ezagunenetako bat da. Nola ez, poema asko ditu eta hauek dira hoietako batzuk:
    “Egusentiaren esku izoztuak”, “Eta zer jainkoa” eta” Jaso nazazu maite, azken egunean”.
    Bere gaiak hil eta ondorengo bizitzako misterioak dira gehienak.

  53. Uxue Zuazolazigorraga dio

    Nire uztez Xabier Lete oso euskal abeslari garrantzitsua da. Azken egun auetan albisteetan beragatik esaten duten gauzetako bat hiletari buruzkoa da, albiste horietan esplikatzen duten gauza garrantzitsuena berak eman dituen pausoak dira.
    Xabier Leteri Joxe Arregi frantziskotarrak egin dion elkarrizketan galderetan erantzuten duena Jesusengatik da. Berak egin dituen gehienetan Jesus Nazaretekoagatik idazten du.
    Xabier Lete bere abesti eta poemaz aparte, berak bere bizian egin dituen ekintza onuragarriengatik da.

  54. Sara Rodriguez dio

    Xabier Leteri elkarrizketa bat egiten diote eta bertan dio Nazareteko Jesusen sinesten duela. Jainkoa hitzak babesa eta kontsolamendua iradokitzen dizkiola, baita Jainkoaren bidera joan izan gareneko otoitz-lekuak ere.
    Denok dakigunez, Xabier Lete poema egile ezagunenetako bat da. Nola ez, poema asko ditu eta hauek dira hoietako batzuk:
    -Egunsentiaren esku izoztuak: Azaltzen du zer gertatuko ote zitzaien sufritu eta gero hil zirenei.
    -Eta zer, Janikoa: Oso poema erlijiosoa: Jainkoaren bila gabiltzala adierazten digu poema honek.
    -Jaso nazazu, maite, azken egunean: Hiltzen denean bere emaztearen ondoan hartzea nahiko zuela esaten da.
    Dudarik gabe, poemak oso sakonak dira eta barru barrutik sentitzen dira bere gaiak, heriotzaren ondorengo misterioari buruzkoak direlako batez ere. Bestalde, Jainkoari buruzko misterioa ere bere gai nagusietako bat da.

    IRITZIA: Xabier lete oso pertsonaia ezaguratsua eta garrantzitsua da, baina Justin Bieber nahiago dut.

  55. Gaizka Gallarin dio

    Xabier Letek Jainkoak kontsolamendua eta babesa ematen diola argi azaltzen du.Nazareteko Jesusen Jainkoarengan sinesten omen du eta “maitasuna” ematen omen dio izen bezala. Izaki jakitun bat bezala irudikatzen du, ikusten ez dena baina beti gure ondoan dagoena. Gainera, berak zer sentitzen duen azaltzen du oso ondo. Agertzen den lehen poema ere gustatu zait eta gehienbat “zer esanen diegu buruan tirokatuei, zer esanen diegu labeetan erretakoei”. Naziek judutarrekin egin zutena etortzen zait burura.
    Jendea bere onenean ez dagoenean agertzen dela Jainkoa dio Xabierrek, eta berari gertatu zaiolako daki hori. Jainkoaren izenean gauzak egin behar ditugula ere badio.

  56. Xuban Aranbarri dio

    Xabier Lete Euskal Herriko poetarik onenetako bat zen, poema bikainak egin zituen. Bere emazte Lurdes iriondo hil egin zen. Bera gaztetan ez zen fededun, gerora bai.

  57. Azul Ayuso dio

    Xabier Lete, cuando era joven dejó a un lado el cristianismo, pero luego empezó a creer nuevamente. Escribió muchos poemas sobre Dios, por ejemplo Gure Aita zeruetan eta erbestean zarena, eta zer Jainkoa, Jaso nazazu, maite, azken egunean…
    En el poema gure aita zeruetan eta erbestean zarena, habla sobre las personas que se murieron.
    En el poema eta zer jainkoa, expresa que estamos buscando a Dios.
    Y en el poema Jaso nazazu, maite, azken egunean, dice que cuando se muera quiere estar con su esposa.
    Para mi, Xabier Lete era un poeta muy bueno, porque expresaba lo que sentía en algunos poemas, por lo que algunos eran muy tristes y profundos.

  58. Elena Zubizarreta dio

    Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten duen idazleetako bat da.
    Testu horietan Xabier Leteri elkarrizketa bat egiten diote bertan esan du Jesusen sinisten duela. Nazareteko Jesusek “maitasuna” ematen omen dio izen bezala.
    Xabierren ustez Jainkoak kontsolamendua eta babesa ematen dio. Gainera, Jainkoa hitzak beste gauza bat ere esaten dio, otoitz egitea.
    Gaztea zenean ez zuen erlijioan sinisten baina zahartzen hasi zen einean sinisten hasi zen bere emaztea hil zenean (Lurdes Iriondo).
    Kristautasunean sinisten du eta maitasuna ematen dio Jesusi.
    Jainkoari buruz gauz arrigarri asko idatzi ditu,adibidez, poemak eta obrak. Poema asko ditu eta hauek dira hoietako batzuk: Egunsentiaren esku izoztuak, Eta zer, Janikoa, Jaso nazazu, maite, azken egunean,…

    Poema oso sakon eta onak dira, bere gaiak, Jainkoari buruzko misterioa ere bere gai nagusietako bat da.
    Nire ustez, poema hauek egokiak dira heriotzaren ondorengo eta Jainkoaren agerpenari buruzko hausnarketa egiteko.

  59. Xabier Soraluce dio

    Xabier Lete oso pertsona ona zen eta baita oso poeta ona ere, berak oso kanta eta poesia onak egin zituen, oso ondo egiten zuen hori eta berak umil umil bere lanean jarraitu zuen eta lan oso ona egin zuen eta bere horretan jarraitu zuen baina azkenean bere ordua heldu zen eta denok sentitzen dugu.

  60. Julen Alberdi dio

    Nire ustez Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten zuen idazle garrantzitsu bat izan zen.
    Oso poema erlijiosoak egin ohi zituen jesusengan asko sinisten baitzuen.
    Poemez hitz eginez oso poema sakonak egin ohi zituen, gainera jende askoren jarraipen izan zuten.
    Laburbilduz Xabier Lete pertsonaia garrantzitsua izan zen.

  61. Mireia Olariaga dio

    Berarentzako Jainkoa oso garrantsitsua da, babesa eta kontsolamendua ematen diolako.
    Berak esan zuek hil baino lehenagoko egunetan ez zuela beldurrik hiltzearekin.
    Jainkoak babestuko zuelako eta berak zainduko zuelako. Xabier lete abeslaria eta poeta zen eta poesia hauek idatzi zituen:
    -Gure aita, zeruetan eta erbestean zarena:poesia honetan hildakoei lotuta dago.
    -Eta zer, Jainkoa:Jainkoa nola aurkitu adierazten digu hau da, Jainkoarengana gidatzeko.
    -Jaso nazazu, maite, azken egunean:poesia honetan esaten du bere emaztearen alboan hil nai duela esaten du eta bere emazteari zuzenduta dago.
    Berak poesia eta abestietan bere sentimenduak adierazten zituen eta oso sakon adierazten zituen bere poesia gehienak hiltzearekin lotuta zeuden eta berak bere ikuspegitik adierazten zituen.

  62. Leire Elorza dio

    Xabier Lete euskal kulturan erlijioari buruz idazten duen idazleetariko bat da, eta oso pertsona garrantzitsua bertan.
    Gaztetan kristautasuna albo batera utzi zuen, baina ondoren berriro sinesten hasi zen. Jainkoaren hitzak babes eta kontsolamendu moduan hartzen zituen. Zoritxarrez bere emaztea, Lurdes Iriondo, gaixotasun baten ondorioz hil egin zen. Orduan, Jainkoari buruz obra eta poemak idatzi zituen esanez Jainkoak beti laguntzen digula eta beti egoten dela guri momentu txarretan laguntzeko.
    Niri gehien gustatu zaidan poema “Jaso nazazu, maitea, azken egunean”. Batzuk esaten dute Jainkoari buruz dela, baina nire ustez, bere emazteari ari zaio zuzentzen. Bere azken egunean besoetan hartzeko eta babesteko, berreskuratu nahi duela eta betirako batera egon.

  63. Maria Garate dio

    Xabier leteri egiten dioten elkarrizketa honetan berak garbi usten du Nazareteko Jesusen Jainkoagan sinisten duela. Berak babesa eta kontsolamendua iradokitzen baitizkio.
    Xabierren ustetan gizakia ahula eta ttikia da eta Jainkoa guri laguntzeko dago; hori guztia baitaki, baina horretaz gain momentu honetan ere hor omen dago, gure hitzak beragandik omen datoz, baina batez ere sufritzen dutenekin dago, egoera txar batean daudenekin. Bere hitzez gain, Jainkoak ekintzak ere egiten ditu munduan, baina ez bere eskuez, gu gara bere bitartekariak, beraz berak gure bitartez egiten ditu bere ekintzak. Guk erresponsabilitatea izan behar dugula.
    Elkarrizketaz gain bere poema batzuk ere ageri dira dokumentu hauetan eta orietako bat “Gure Aita zeruetan eta herbestean zaudena” da. Bertan Jainkoari egoera zailean, tirokatuei, odoldutakoei, iraindutakoei… daudenei zer esan diezaiokegun galdetzen du, ezin balira kontsolatu bezala (nire ustez ez dago hoientzat balio duen kontsolamendurik).
    Bigarrenean (“Eta zer, Jainkoa”) Jainkoaren errukia eskatzen du berak babestu eta salba dezan. Eta Jaso nazazu, maite, asken egunean, maitatzeko esaktzen dio berari laguntzeko.

  64. Maite Lizarazu dio

    Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan da Euskal Kulturarentzat. Beti sinistu izan du kristautasunean eta Jainkoarengan. Azkenengo hitz honek gauza asko gogoratzen zizkion,adibidez, bere otoitz guneak;gainera, babes handia ematen zion.
    Bere poemak:
    1. Gure aita, zeruetan eta erbestean zarena: poema honetan hildakoei buruz ari da: tirokatuei, torturatuei… Oso poema tristea da.
    2. Eta zer Jainkoa: oso poema erlijiosoa eta sakona da. Gizakiok, Jainkoaren bila gabiltzala esaten du.
    3. Jaso nazazu, maite, azken egunean: poema honek bere emaztearen besoetara joan nahi duela esaten du. Oso poema erromantikoa da eta berarentzat oso garrantzitsua.
    Nire ustez, poema hauek oso sakonak dira, bertan Jainkoarenganako maitasuna garbi adierazten du eta bere pentsamendua ezagutzeko ere balio dute.

  65. Oihana Uria dio

    Xabier Lete oso pertsona ezaguna izan zen; orain dela gutxi hil zen eta bizi interesgarria izan zuen. Gaixotasun baten ondorioz hil egin zen. Jendeak asko maite zuen eta hil zenean jendeak pena handia artu zuen. Nazareteko Jesusengan sinesten du.

  66. Julen Plazaola dio

    Xabier Leteri egiten dioten elkarrizketan esaten du Jesusengan sinesten duela. Galdetzen dionean zertan sinesten duen berak hau erantzuten dio “Nazareteko Jesusen Jainkoarengan sinesten dut, eta “maitasuna” ematen diot izen. Izaki jakitun bat bezala irudikatzen dut, badakiena zeinen ttikiak eta ahulak garen.”.
    Xabierrek Jainkoarekin duen harreman estua deskribatzen du, Berak ematen dion babesa eta konfiantza ere deskribatzen ditu. Bere poemak Jainkoari buruz dira.
    Bere lehenengo poesian “Gure aita, zeruetan eta erbestean zarena” jendeari errukia eta barkamen antzeko bat eskatzen dio, jendea buruan tirokatua, ziegetan lurperatuak… adibide bezala ipintzen ditu.
    Bere bigarren poesian “Eta zer, Jainkoa” Jainkoaren bila gabiltzala adierazten du.
    Ber hirugarren pesian “Jaso nazazu, maite, azken egunean” esaten du bere emaztearengana joan nahi duela.
    IRITZIA: Xabier Lete euskal poeta oso garrantzitsua izan da eta izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude