Xalbador. Jainkoa eta ni

Xalbador, Fernando Aire, Urepele, Nafarroa Beherean jaio zen 1920ko ekainaren 19a. Bertsolaria eta artzaina izan zen. Urepelen hil zen 1976ko azaroaren 7an, omenaldi handia egin zioten egun berean. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai. Mattin Trekurekin batera, Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak eman zituen argitara. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu zuen, oso maila altuan.
Xabier Letek bertsolari ugariren bertsoak kantatu zituen, Berrehun urtez bertsotan (2001) CD bilduman. (Xenpelar, Bilitx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txiki).
“Jainkoa eta ni” Xalbadorren bertsoak entzutea eskatzen dizut, Xabier Leteren ahotsean. Hemen duzu esteka. Bertso hauen hitzak ere eskura dituzu, baxenafarreraz.
Kontura zaitez zein den Xalbadorrek adierazten duen aldaketa fedearen alorrean. Beldurretik maitasunera. Infernuaren ikaratik eta hoztasunetik, Jauna lagun bezala ikustera.
Nola deskribatuko zenuke Xalbadorren mezua? Zein izan daiteke erlijioaren balioa pertsona batengan?

Iruzkinak

  1. Jone Etxenausia dio

    Xalbdorrek, “Jainkoa eta ni” bertsoen bidez, bere fede esperientzia azaltzen digu:
    Beldurrezko erlijio batetik maitasunezko sinesmenera egindako bilakaera.

    Bertso honen hasieran, Xalbadorrek umetan bizitako giro erlijiosoari buruz hitz egiten du. Nola, garai hartan, Jainkoarekiko beldurra sustatzen zen eta zerbait oker eginez gero infernurako bidea aipatzen zen.

    Baina Jainkoaren irudi okerra islatzea besterik ez zuten egiten, izua sortaratzen zuten. Jainkoaren eta gizakiaren arteko erlazioak ezin du beldurrezkoa izan, ezta lege eta aginduetan oinarritutakoa ere.

    Salbamena legeak betetzeak emango balu, horrek esan nahi du, ez betetzeak pekatari egiten gaituela. Fedeak ezin du izan sufrimendu bat.

    Xalbadorrek, Jainkoari buruz txikitan nola hitz egin zioten aipatu ondoren, bere bihotzean gertatutako aldaketa erakusten digu. Jainkoaren irudia aldatu zuen eta Aita lagun maitakar bezala ikusten zuen.

    Jainkoa maitasuna, barkamena, itxaropena… da. Hori sentitzea da fedea. Eta fedeak salbatzen gaitu. Jainkoak bakarrik salba gaitzake.

  2. Aitzol Cabanillas dio

    Egia esan, ez dut oso ondo ulertu. Uste dut erlijioak duen balioaz hitz egiten duela, baina ez nago ziur.

    Nire ustez, erlijioa oso garrantzitsua da pertsona batean, berdin du kristautasuna edo beste erlijio bat den, baina zerbaitetan sinestea oso garrantzitsua dela uste dut. Nik, kristautasunean sinesten dut. Nire ustez, ez dago ezer garrantzitsuagorik sinestea baino. Sinesten badegu, dena ona izango da, Jangoikoa gurekin baitago beti.

  3. Marta Gogorza dio

    Xalbadorrek bertsoak jainkoarengatik hitz eginten du.

    Erakusten du jainkoarengan sinestea ez dela errezatzea bakarrik, beste gauz askorekin deitu dezakegula jainkoari eta pertsona bat ez dela gutxiago era horretara egiteagatik.

    Bertsoan jainkoarengatik hitz eginten du, ematen du jainkoarengana dirijitzen dela bertso horrekin, hau da, bertso horrekin era batera jainkoarekin hitz eginten bezala hari dela.

    Ikusten da bera oso ona zela bertsotan eta bere lagunek asko miresten zuten bera, oso bertsolari ona zelako eta oso pertsona ona zelako.

    Nire ustez erlijio pertsona batengan oso garrantsitzua izan daiteke, pertsona hori bakarrik baldinbadago eta jainkoarengan sinezten badu, ez delako hain bakarrik sentituko, pertsatuko duelak berarekin batenbat dagoelako.

  4. Nerea Epelde dio

    Oso hunkigarria iruditu zait Xalbadorren mezua. Jainkoa zen bere lagunik onena, beti laguntzeko prest zeukan. Xalbador ez zen momentu ona igarotzen ari bere bizitzan, eta horregatik Jainkoari laguntza eskatu zion baina honek ez zion erantzun/lagundu.

    Ez zionez lagundu Jainkoak, haserre bizian egon zen hilabete batzuetan Xalbador Jainkoarekin. Baina azkenerako, Xalbadorrek ikusi zuen ez zuela pena merezi hainbeste haserretzea beti hor, laguntzen egon den pertsona batekin.

    Gai honek, serikusi handia du erlijioarekin. Jainkoa garrantzitsua da gure erlijioan eta BETI dago guri laguntzeko prest. Behin ez digulako laguntzen ez dugu haserretu behar. Lagunak izaten jarraitu behar dugu.

  5. Mirari Iturbe Epelde dio

    Xalbadorri txiki-txikitatik esan zioten bekatuak egiten bazituen Jainkoak zigortu egingo zuela eta infernura joango zela. Horregatik, Jainkoarenganakekio beldurrez bizi izan zen bere bizitzaren zati handi batean. Hala ere, azkenean ohartu zen Jainkoaren benetako esanahiaz: maitasuna da Jainkoa, gu guztion laguna. Eta Xalbadorrentzat nahikoa izan zen hori ulertzea lasai eta Jainkoaren maitasunarekin bizitzeko.

  6. Naia Arrizabalaga dio

    Xalbadorren mezua fedez beteriko mezua da. Mezu garrantzitsua eta beharrezkoa. Xalbador bertsolari garrantzitsua izan zen eta gaur egun bere bertso asko gordeta daude eta entzungai, uste dut ederra dela bertso zaharretaz gozatzea.Jauna laguntzat hartzera laguntzen du

    Xalbadorrek fedea izan behar dugula zabaltzen du. Kristautasuna oso garrantzitsua dela dio eta garrantzi haundia ematen dio fedeari. Ekarpen handia da kristautasunarentzat baina baita euskal kulturarentzat ere.Kulturan Xalbadorrek ekarpen haundiak egin zituen eta bertsolaritzan ere bai.

    Erlijio pertsona batentzat oso garrantzitsua da. Fedea izatea momentu on zein zailetan oso garrantzitsua da. Balio garrantzitsua du erlijioak pertsonengan. Fedeak asko laguntzen du une oro. Garrantzitsua da fedea izatea eta Jainkoarengan sinestea nire ustez.Jainkoak beti laguntzen bait du.

  7. Laura Larrañaga Madrid dio

    Xalbadorrek bere bertsotan txikitatik Jainkoarekin izandako harremana kontatzen du. Esaten du bere gurasoak sinesdunak zirela eta bera sinesduna izateko hezi zutela. Esaten du amaieran Jainkoaren “laguna” egin zela, horren ondoren, ez zuela nekerik. Ez dio ezer eskatzen bakarrik amodioa.

    Erlijioak balio desberdina du pertsona bakoitzerentzat, batzuentzat soilik Jainkoan sinestea da, beste batzuentzat bizitzeko modu bat. Batzuk erlijiorik gabe ezingo lukete bizi, beste batzuk bizia beste era batera biziko lukete. Erlijioaren balioa ez da zehatza, norberak ematen dio nahi duen balioa.

  8. Nahia Gonzalez dio

    Xalbadorrek esan nahi diguna da, Jainkoaren urrun bagaude gauzak okerrago joango zaizkigula, beraz, Jainkoarengan sinetsi behar dugula.

    Erlijioaz sinesten duen pertsona bada, bere bizitzako gauzarik garrantzitsuenetako bat izango da, beste gauza batzuekin batera. Balio handia izango du pertsona hauengan.

    Erlijioaz ez dutenek sinesten, ez du baliorik izango erlijioak, bere bizitzan.

  9. Irati Lizarralde dio

    Xalbadorren mezua deskribatzeko bai esango nukeela fedez beterik dagoela bere mezua eta garrantzitsua dela. Bertsolaria izan zen bere bizitzan eta gaur egun baditugu bere bertsoak jasota. Fedea zabaldu nahi du. Berarentzat kristautasuna garratzitsua ikusteaz gain, fedeari ere garrantzia ematen dio eta jauna laguntzat hartzera laguntzen du.

    Euskal kulturan ekarpen handia egin du bertsolaritza eta kanta munduan. Fedea izatean momentu on zein zailetan oso garrantzitsua dela berarentzat nabari da fedeak asko lagunduko diolako nabari da.

  10. Naiare Elorza dio

    Xalbador, txikitatik jaso du erlijioa eta Jainkoaren ezagutza. Hasieran, beldurra zeukan Jainkoari baina, konturatu zen Jainkoak, gauza onak ekartzen dizkola eta bere lagun egiten da. Orduan, konturatzen da Jainkoak lagundu egiten diola.

    Xalbadorrek transmititzen didan mezua da, Jainkoari ez zaiola beldurrik izan behar zeren beti hor dago laguntzeko prest.

    Erlijioak erakusten digu, gauzak ondo egiten eta pertsona onak izaten. Baita ere, erakusten digu, Jainkoa beti hor dagoela gauza onak eta laguntzen, ezer eman gabe.

  11. Alazne Sudupe dio

    Xalbadorrek, “Jainkoa eta ni” bertsoen bidez, bere fedea azaltzen digu.

    Lehendabizi, txikitan fedearekiko zer sentimendu zituen esplikatzen digu. Bere gurasoak fededunak zirenez, elizara joaten zirela azalduz, eta horregatik, Jainkoarenganako beldurra sortu zitzaiola esanez. Zergaitik? Gaizki jokatuz gero, infernura joango zela uste zuelako.

    Jainkoaren begietan zein nolako gaizki sentitzen zen azaltzen digun arren, segituan onartzen du hori bere inguruan Jainkoaren itxura okerra islatzen zutelako zela, berak dituen gauza ederrak irakatsi beharrean, okerrenak irakasten baitzizkioten. Horregatik, hausnarketa honen ondoren, Jainkoarekiko zuen jarrera nola aldatu zen kontatzen du. Aurretik sentitzen zuen hoztasunaren ordez, esker ona sentitzen baitzuen. Fedea jadanik ez zen sufrimendua, bakea baizik.

    Azkenik, aldaketa izugarri hau eta gero, Jainkoari eskatzen dion gauza bakarra amodioa da. Jainkoa baita maitasun zein bakearen iturria.

  12. Iñigo Peña dio

    Xalbador Nafarroa Beherean jaiotako gizon apal bat zen. Bertsolari moduan ibiltzen zen eta oso bertsolari ona zen. Hil zenean omenaldi handi bat egin zioten oso pertsona garrantzitsutzat hartzen delako hemen Euskal Herrian. Xalbadorrek bere fedea aldatu zuen elizagan eta beldurretik maitasunera pasa zen. Honek esan nahi du hasieran izan ez arren, Xalbador azkenean fededun bihurtu zela eta Jauna lagun bezala ikusten hasi zela, testuan esaten duen bezala. Erlijioa oso garrantzitsua da zenbait pertsonengan eta hori behar dute lasai eta pozik bizi ahal izateko.

  13. Ander Zubizarreta dio

    Garai hartan apaizak igortzen zuten mezua ez zetorren bat Jaungoikoarengan zuen sentimenduekin. Jaungoikoaren bila eta bila eta bere barruan aurkitu zuen Jaungoikoa eta pake osoan bizi izan zen pekatuaren bildurra uxatuta. Ez baitzion beldurrak bizitzen usten.

    Jesusek bidaltzen digun mezua barneratu eta bizitza errezagoa izango da.

  14. Igor Bravo dio

    Xalbadorrek fedearen bere ikuspuntua nola joan zen aldatzen erakusten digu. Hasteko hasiera batean nolako ikuspuntua zeukan azaltzen du, erakusten txikitan jainkoaren izena erabiltzen zutela aginduak etab. emateko. Horrek beldurra sortzen zuen beregan eta jainkoa ez luke ez beldurra eman behar eta bere izena ez lukete erabili behar aginduak betearazteko. Azkenean bera konturatu zen ez ziola beldurra eduki behar eta aita lagun maitakar bat zela uste zuen.
    Beste aldetik esango nuke pertsona batengan erlijioa salbazioa suposatu dezakeela. Jainkoak maite gaituelako eta laguntzen gaituelako.

  15. Ekaitz Iriondo dio

    Xalbador oso bertsolari ona zen eta fama handia zuen, Munduko bertsolari oberena izatera heldu zen baina egun batea ez zen batere ondo sentitzen eta bertan hil zen. Xalbadorren mezua oso polita zen jainkoarengan eta berak asko sentitzen zuela erakusten du abesti honetan jainkoarengan mezu honetan bai behintzat. Erlijioak pertsona batengan maitasuna erakusten du eta erlijioak beti pertsona guztioi bakea ematen digu nire ustez Xalbadorren antzera jokatu beharko genduko txikitan Xalbadorrek jainkoaren izena ematen zuen aginduak esateko, baina egun baten ohartu zen Xalbador jainkoaren beldur zela.

    Geroago hasi zen pentsatzen eta ohartu zen azkenean zertarako eduki behar duen jainkoaren beldurra azkenean guztion aita bat delako.

    Honek erakutzi dit jainkoak gu maite gaituela eta guk bera maitatu behar dugula.

  16. Aimar Mugica dio

    Bere mezua uste dut dela hiltzera doala eta jaungoikoak nora dihoan eta erlazio hotz bat dagoela bezala.

    Ematen duenez zintzotzeko edo konturatzeko zer egiten duen gaizki edota izua ezartzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude